|
Raimundo Silvak bizkarra erakutsi zuen bat batean, bere bizitzan guzti guztia galduta zegoela eta sekula gehiago etxe hartara itzuli ezin izango zelako ideia lausoarekin, Absurdoa da, absurdoa, errepikatzen zuen isiltasunean, eta mila bider errepikatzen zuela iruditu zitzaion, ateari buruz ihes egiten zuen bitartean, Bi segundo barru kanpoan izango naiz, urruti izango naiz, eta azken unean Maria Sararen ahotsak geldiarazi zuen, ezustean lasai, oraintxe eta hemen gertatzen ari denarekin hain kontraesan handian, non hitzen esanahia airean galdu bailitzan izan baitzen, lotsagarrikeriaren azken muga zeharkatzeko beldurrarengatik ez balitz, Raimundo Silvak gaizki entzun zuelakoa egingo zukeen, baina emakumeak benetan esan zuena sinestea, ez zegoen besterik, Bost minutu barru aterako naiz, zuzendaritza literarioan kontu bat konpondu eta txoferko egingo dizut, nahi baduzu. ...teko heldulekuari irmoki oraturik, naturaltasunaren itxura egiten saiatzen zen, etsituki, eta hala ere ez zuen horrelakorik lortzen, bere baitako zati batek agintzen zion, Zoaz, beste zati batek epaile baten modura begiratzen zion eta epai hau egiten zuen, Ez duzu beste aukerarik edukiko, lotsagorritze eta ustekabe guztiek garrantzia galdu dute Maria Sarak eman duen urratsarekin alderaturik, baina
|
zer
norabidetan eman du urratsa, Jainko santua, zer norabidetan, eta ikustekoa da gu gizakiok nola gauden eginda, sentimendu nahasketa hartan borrokan egonagatik oraindik bazuen izpiritu hoztasuna txoferko egingo dizut entzuteak eragin zion desatsegina identifikatzeko, egoerarekiko guztiz desegokia, arrunkeria nabarmenagatik, Maria Sarak esan zezakeen, adibidez, Nahi den tokira eramango zaitut, baina... Raimundo Silvak atea askatu eta zutiturik iraun zuen, komentario honen gustu ona zalantzazkoa litzateke adiskidantzazko ironia baten adierazpena ez balitz, bitartean erantzunaren zain gaude, Eskerrik asko, baina ez zaitut desbideratu nahi, alabaina, hemen oso egoki dator esatea sonetoa zuzenketarekin sufritzen ari dela, zuzentzaile gaixoari mihian kosk egitea baizik ez litzaioke geldituko sakrifizioak ezertarako balioko balu, zorionez Maria Sara ez zen ohartu erantzunaren zentzu bikoitz maleziatsuaz, edo ohartu ez zelakoa egin zuen, gutxienez bere ahotsak ez zuen dardararik ageri esan zuelarik, Etorri, eser zaitez, gizonak ahaleginak egiten ditu bere ahotsak dar dar egin ez dezan erantzuten duenean, Ez du merezi, maite dut zutik egotea, hitz horiek entzun eta gero balirudike eskaintzari uko egin ziola, baina onartu egin duela ikusten dugu.
|
|
ELAko Miren Zubizarretak gogorarazi du prozesua hasi zenetik sindikatuek hainbat ekarpen egin dituztela lege proposamenaren inguruan, eta salatu du ekarpen horiek ez dituztela aintzat hartu: «Aurreproiektuak ez du jasotzen
|
zer
norabide eman nahi zaion hezkuntzari, ez du egungo sare banaketa gainditzeko urratsik zehazten, murgiltze eredua alboratzen du, lan baldintzak aipatu ere ez ditu egiten, eta euskal curriculuma eta Euskal Herria erreferentzia izateko pausorik ez du zehazten».
|