Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 28

2015
‎Proba ditzagun geure buruak, ene ahizpak, edota proba gaitzala Jaunak, ongi baitaki egiten, askotan guk ulertu nahi ez badugu ere; eta gatozen hain eratsuak diren arima hauetara, ikus dezagun zer egiten duten Jainkoagatik eta laster ikusiko dugu nola ez dugun arrazoirik Haren Maiestateaz kexatzeko. Izan ere, guztiz onak izateko zer egin behar dugun esaten digunean, Hari bizkarra eman eta tristuraz bagoaz, Ebanjelioko gaztea bezala, zer nahi duzue Haren Maiestateak egitea, Berari diogun maitasunaren neurriko saria eman behar badigu. Eta maitasun honek ez du izan behar gure irudimenean sorturikoa, egintzen bidez frogatua baizik; eta ez uste izan Hark gure egintzen premiarik duenik, gure borondatearen erabakia baizik.
‎Haren Maiestateak nahi beza guri ulertaraztea zenbat kosta gatzaizkion eta nola ez den morroia nagusia baino gehiago, eta zer egin behar dugun haren aintzaz gozatzeko, eta honetarako beharrezkoa dugula otoitz egitea, beti tentaldian ibil ez gaitezen.
‎Eta ez dakizuela kosta hori horrela dela ulertzea, batzuetan zuongan ikusi dudanez esan dizuedanean, eta hau santa handia izan nendila nahi zenuketelako da, eta zuzen zaudete: nik ere horixe nahi nuke; baina zer egin behar dut neure erruz soil-soilik galdu badut! Ez naiz kexatuko Jainkoaz, zuen gurariak bete daitezen, Hark hainbat laguntza eman ez izanaz; ezin dudala esan hau malko eta nahasmen handirik gabe, niri irakats liezadaketenei idazten ni neu ari naizela ikusirik.
‎6 Ea, bada, ene alabak! Lehia gaitezen lan honetan eta kuskutxo hau ehotzen, geure buru-estimua eta geure borondatea, lurreko edozer gauzari itsatsia egotea kenduz, penitentziazko egintzak, otoitza, hildura, obedientzia eta zuek dakizuen guztia jarriz; joka dezagula horrela zer egin behar dugun dakigunak bezala eta egiten irakatsi diguten bezala! Hil, hil bedi har hau, bera kreatua izan zeneko helburua bete ondoren, egiaz hil egiten baita!, eta ikusiko duzue nola ikusten dugun Jainkoa eta nola ikusten dugun geure burua haren handitasunean sarturik, hartxo hau kusku honetan sarturik dagoen bezala.
‎–Morroia ez da nagusia baino gehiago? (Mt 10, 24);. Maisu ona, zer egin behar dut betiko bizia ondaretzat jasotzeko?? (Mk 10, 17);. Zaudeete erne eta egizue otoitz, tentaldian ez erortzeko?
‎1 Era arrazoizkoan esana dago otoitz modu honi dagokiona eta zer egin behar duen arimak edota, hobeki esan, zer egiten duen Jainkoak berarengan, Jainkoak dagoeneko baratzezain ofizioa hartzen baitu eta arimak atseden hartzea nahi baitu. Borondateak berak gozatzen dituen mesede haiek onartzen ditu soilik.
‎Uste dut, berorrek ni bezalako ezikasi batengan laguntza bilatu nahi izatean erakutsi duen apaltasunagatik eman didala Jaunak gaur, Jauna hartu eta berehala, otoitz hau, aurrera joan ezin nuelarik, eta konparazio hauek jarri zizkidan eta esateko era irakatsi eta arimak zer egin behar duen hemen; egiaz harri eta zur gelditu nintzen eta bat-batean ulertu nuen.
‎Izan ere, Jainkoak beldurraren bidetik badarama, nirekin egin zuzenez, lan handia da, hura nork ulerturik ez bada; eta oso gogoko du bere burua deskribatua ikustea, eta orduan argi ikusten du handik doala. Eta on handia da zer egin behar duen jakitea, honelako edozein egoeratan aprobetxatuz joateko. Izan ere, nik asko ikusi dut eta denbora asko galdu dut zer egin ez nekielako eta pena handia ematen didate hona iristen direnean beren burua bakarrik ikusten duten arimek; izan ere, liburu espiritual ugari irakurri dudan arren eta kasu honi dagokiona ukitzen duten arren, gutxi azaltzen dute, eta hartan oso aritua den arima ez bada, asko azaldurik ere, nahiko zail egingo zaio ulertzea.
‎7 Bada, ikus dezagun orain nola urezta daitekeen, ulertu ahal izateko zer egin behar dugun eta zenbat kostako zaigun, irabazia baino gehiago ote den, edota zenbat denboran eduki behar den.
‎11 Nik ez dakit zertan geldituko den; izan ere, oraindik ez ditut berrogeita hamar urte, eta bizi izan naizen garaian hainbeste aldaketa ikusirik, ez dakit bizitzen ere; bada, orain jaiotzen direnek eta bizi luzea izan dezatenek, zer egin behar dute. Egia esan, erruki dut nik helburu santu batzuetarako munduan egotera behartua dagoen jende espirituala, izugarria baita honetan daramaten gurutzea.
‎Honi ekingo diot, arima batzuk hau dela-eta oso nahigabetuak ikusten baititut: ...n aurrera egiteko gogo biziz, bero-bero eta erabakitsu hasten dira, eta batzuek kanpoko gauzei dagokienez, Jainkoagatik guztia uzten dute; perfekzioan aurrerago doazen beste pertsonengan Jaunak ematen dizkien bertutezko gauza handiak ikusten dituztenez gero, guk geurez hartu ezin ditugunak, otoitz eta kontenplazioari buruz idatzirik dauden liburu guztietan ikusten dute duintasun horretara igotzeko zer egin behar dugun jartzen dutela, eta beraiek egin ezin dituztenez gero, atsekabetu egiten dira. Esaterako, hauek:
‎Oinordetzakoa zen eta berak hitzeman zigun, erregearen baimenik ekarri gabe ere, sartzen utziko zigula, eta has gaitezkeela hormak eraikitzen. Nik ahaleginak egin nituen aita Julian Ávilakok, fundazio hauetan nirekin ibiltzen zela esan dudanak eta nirekin etorri zenak, lagun egin ziezadan, eta ikusi genuen etxea, zer egin behar zen erabakitzeko; eskarmentuak eraman nau ni gauza hauetan ongi trebatua izatera.
‎Eta horrela, honekin batera doan gutun bat idazten diot dukesari, gomendiozko gutun bat eman diezagun. Irakur beza berorrek eta bidal biezaio, mesedez, itxi ondoren, eta ahaleginak egin bitza erantzuna lortzen, eta bidal beza berorrek Madrilera, aita Nicolaori edota Joan Lópezi eta idatz beza zer egin behar duten, epe laburrean baimen hori lortzeko. Kontuan izan dezala mesede handi-handia egingo digula, eliza bat hurbil egon arren, gauza gogorra delako etxetik irten beharra izatea meza entzuteko.
‎Berori diru-kopuru bat hona bidaliz joan daiteke. Jainkoak eman baitizkio? eta pentsio gisa jar daitezela janaritarako; hamabi urte dituenean aginduko du Jaunak zer egin behar den berarekin, izan ere, gauza handia da bertute-bidean hezia izatea, hor izango baita irabazkina beraren etorkizunerako. Benetan merezi du, oso atsegina baita eta hain txikia izan arren ez luke nahi hemendik irteterik.
‎Beraren iloben ondasunen banaketa profesa egingo balute. On Lorenzok utzitakoaz zer egin beharko litzatekeen.
‎3 Aita frai Antonio askoz ere hobeki dago honezkero, meza ematen baitu, eta honekin poztu bedi berorren aitatasuna, han hitz egingo baitiot; eta bestela, zeruan elkar ikusiko dugu. Aita frai Antonio hain gaizki egonik, ni beldur nintzen berarekin bakarrik joaten, bidean geratuko zela pentsatzen nuelako; eta, berorren aitatasuna etortzeak poz emango zidanez gero, pixka bat laguntzen zuen, ezin baitut ulertu bizitza honetan nik ahaleginak eginik, zergatik egin behar den kontrakoa. Aukera izan du berorren aitatasunak aita frai Antonio ikustera etortzeko, hain gaizki egonik bidezkoa zirudien, eta pozten dela beraren hobekuntzagatik idaztea ez da gaizki ikusia izango, lehortasun handia izan baitu.
‎12 Moja horrek noizbait kalte egin dezaketen gezurrak zabaldu baditu, badaezpada, beharrezko da nire aita Rodrigo Álvarezek zer egin behar den aztertzea eta moja horrek bere izenaz sinaturik esandakoak gezurta ditzala. Jainkoak nahi beza, ene alaba, guztia Bera kontentatzeko eran egin dadila eta arima hori ez dadila gal. Haren Maiestateak kontsola beza Paulo gaixo hori.
‎Eta begira bedi, elizara hura ixtera ere ez irteteko motu-propioa bete beharra dagoen. Hori beteko da eroso gertatzen denean, gauzarik ziurrena delako, Aita Santuak aginduko ez balu ere; hala ere, egoki litzateke orain zehazturik geratzea; eta egin ezin denean etxea hasieretan dagoelako, zer egin behar den; eta uste dut etxe guztietan egingo dela, besterik ezin dela egin konturatzen direnean. Ez dezatela hau zehaztu gabe utz, mesedez.
‎Neure onera etorriz noa, ditudan etengabeko gaixotasun eta ardurekin ez baitzait falta zertan sufriturik. Eska biezaio Jainkoari nire alde, eta idatz biezat zer egin behar dudan bidali zizkidan paper hauekin, ez baitute batere balio kobratzeko. Begira beza, zer erremedio izango den, eta saia bedi berorren agurgarritasuna mojaren bat hartzen nire nebaren kaperarako diru hori ordaintzeko, dagoeneko egiten hasi beharra baita.
‎Ez da bidezkoa Jainkoaren hainbeste miraberen izena belztea gezurrekin; eta Jesusen Lagundian, esaten den bezala, haziera eta izaera eman dizkidatenez gero, arrazoizkoa litzateke, nire iritziz, egia agertzea, nuntzioa bezalako pertsona hain serioa (Ordenak erreformatzera baitator eta hura ez baita lurralde honetakoa) informatua egon dadin nor zuzendu eta nor lagundu behar duen, eta zigortu dezan hainbeste gezurrekin joan dakiona. Berorrek ikusiko du zer egin behar duen.
‎Ez dute hartaz ezer esaten. Nik idatzi nuen berehala eraman dezaketela, nik berorren gorentasunari idatzi niola hari abitua emateko zer egin behar zen; berorren gorentasunari aditzera eman ziezaiotela, Valladoliden dagoela-eta.
‎Nahigabeturik hura ez delako bertan. Maria anderearen bertuteen ospea iristen zaio eta hori lortzeko zer egin behar duen adierazten.
‎2 Ez beza neka berorrek burua pentsa eta pentsa, eta ez kezkatu meditazioa egiteagatik, ahaztu ez bazaio hainbat aldiz esan baitiot zer egin behar duen, eta nola den hori Jaunaren mesede handiagoa, eta Hura goresten aritzea eta guztiek hori egin dezaten nahi izatea, Haren Maiestatearekin arima okupatua egotearen ondorio handi-handia da. Jaunak nahi beza Bera zerbitzatzen jakin dezala berorrek, eta baita nik ere, zor dugunetik zertxobait, eta eman diezagula zertan sufritu ugari, arkakusoak, zimitzak, iratxoak eta bideak badira ere.
‎1 Orain galde diezaiogun Emazteari; jakin dezagun arima bedeinkatu honengandik, jainkozko aho honetara hurbildua eta bular zerutar hauetaz elikatua denagandik, Jaunak noizbait grazia hain handira eramaten bagaitu, zer egin behar dugun edo nola egon behar dugun, zer esan behar dugun jakiteko.
‎38 Batzuk hain tolesgabeak dira, non beren aldetik hutsegite handia iruditzen baitzaie erremediatu behar diren prioreenak esatea; eta zitalkeriatzat badute ere, beharrezkoa da haiei agertzea zer egin behar duten, eta baita apaltasunez abisu eman diezaiotela prioreari aurrez, Konstituzioetan eta garrantzizko gauza batzuetan huts egiten dutela ikusten dutenean, beharbada, ez baitira konturatuko; eta areago: gerta daiteke beraiek esatea halaxe egiteko, eta gero, berarekin gaitziturik badaude, salatzea.
‎Izan ere, esan dudanez? beste toki batean idatzia dago otoitz hau nolakoa den eta arimak une hartan zer egin behar duen eta beste gauza asko arimak hemen sentitzen duenaz luze eta zabal azalduak eta Jainkoarena dela nola ezagutzen den; horregatik, ukitu besterik ez ditut egingo otoitz gai hauek, Pater Nosterraren otoitz hau nola errezatu behar duzuen aditzera emateko. Ez dizuet ematen abisu bat baizik?
‎Baina ez dut zerbitzurik egin, Jauna; alderantziz: beharbada, ni naiz haserrearazi zaitudana, eta horrela nire bekatuengatik etorriko dira hainbeste gaitz. Bada, zer egin behar dut, ene Kreatzailea, Ogi txit sakratu hau Zuri eskaini baino besterik eta, Zuk eman bazenigun ere, berriro eman Zuri eta eskatu, zure Semearen irabaziengatik, egin diezadazula mesede hau, era askotara merezia baitu. Ea bada, Jauna, egizu baretu dadila itsaso hau!
‎6 Horregatik, Aita Betikoa, zer egin behar dugu, Zugana jo eta gure etsai hauen tentaldian ez gaitzazula utz Zuri eskatu baino besterik. Betoz ageriko gauzak, zure laguntzaz hobeki irtengo baikara haietatik.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia