Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 81

2000
‎Baina konparazio batek zerbaiten konparazioa izan behar du. Gainera, gertakari bat konparazio baten bidez deskribatu ahal badut, konparazioa ere utz dezaket eta bera gabe gertakariak deskribatu. Baina, aztertzen ari garen kasuan, konparazioa uzten saiatu bezain fite, bere atzean dauden gertakariak soilik baieztatuz, gertakari horiek ez daudela ikusten dugu.
2003
‎Atzo Oxforden aurka aurkeztutako salaketari dagokionez, Adidaek dio Espainian enpresa horren aurka egin den lehena dela, eta orain arte hizkuntza akademia baten aurka egin den handiena. Bertan, Finanzia BBVAk ikasleei eman zizkien kreditu kontratuak bertan behera uzteko eskatzen da, erakunde horrek kuotak kobratzeari utz diezaiola eta Bartzelonan, Valentzian eta Madrilen akademiak zituen enpresa ixteagatik inolako klaserik jaso ez zuten kredituen dirua itzul diezaien. Auzi jartzaileek uste dute kreditu horiek baliogabetu egin behar direla, inoiz eman ez den edo partzialki egin den zerbitzu bati lotuta daudelako.
2004
‎Shin Chan, Kazama jauna, utz dezagun eta goazen etxera.
‎Bi: Uniformedunarengana gerturatu naiz sartzen utz ziezadan eta dokumentazioa eskatu dit gaztelera zintzoan, euskaraz zuzendu natzaionean tutik ez du ulertu eta.
‎Honako hau baitio: " Gainera gertakari bat konparazio baten bidez deskribatu ahal badut, konparazioa ere utz dezaket eta bera gabe gertakariak deskribatu. Baina aztertzen ari garen kasuan, konparazioa uzten saiatu bezain fite, bere atzean dauden gertakariak soilik baieztatuz, gertakari horiek ez daudela ikusten dugu.
2006
‎2) Zigorra ezarri bada eta zigor horiek ibilgailu motordunak eta ziklomotorrak gidatzeko eskubideaz gabetzea badakar, berehala kenduko dira horretarako gaitzen duten baimena eta lizentzia, baldin eta neurri hori oraindik hartu gabe badago; hala bada, agiria auzi paperetara bilduko da, eta manamendua bidaliko zaio Trafikoko Burutza Zentralari, hori ondorerik gabe utz dezan eta kondena azkendu arte beste bat egin ez dezan.
‎arima heroikoa, yuch (psyque) heroikoa ez zen adostuko psikologia edo arima psikikoa dei daitekeenarekin. Esaterako, arima homerikoak, zauri baten edo ondoeza baten ondorioz, gorputza utz dezake eta hegaldatu21; beraz, ez dauka parekotasunik, inola ere, Platonek hausnarketa bide sistematikotzat hartu zuen arimaren ideia harekin22.
‎[23] Hortaz, nahiz eta gustuaren printzipioak unibertsalak eta ia berdinak izan gizaki guztientzat, pertsona bakar batzuk baino ez dira gai artelan bati buruzko judizioa egiteko edo beren sentimendua edertasunaren arau gisa finkatzeko. Barne sentimenaren organoak gutxitan izaten dira behar bezain perfektuak printzipio orokorrei beren eginbehar osoa egiten utz diezaieten eta printzipio horiei dagokien sentipena ekoitz dezaten. Edo organo horiek akatsen bat dute, edo arazoren batek kalte egin die.
2007
‎Berotze globalaren azterketara fondo publiko nahiz pribatuetatik diru zakukada bikainak, ia imajina ezinak bideratzen direla jakinda, Aberria zerbitzatzeko ohoreaz beste eskaini diote jarraitzaileek moda modako negozio aberasgarri honen gailurra utz dezan eta politikara itzul dadin.
‎Berrikuntza honekin, Herri Administrazioen Erregimen Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Komunaren Legearen irizpideari jarraiki, kontsumo alorrean arau hausteak egitearren enpresei zehapenak ezartzeko eskudun den Administrazio horrek arau hausleari exijitu ahal izango dio, era berean, hauste horren ondorioz eraldatutako egoera konpondu eta hasieran bezala utz dezan eta, areago, frogatuak dituen kontsumitzaileari, kalte eta galerengatiko indemnizazioa ordain diezaion.
‎Nolanahi ere, matematika oso zaila dela dioen kanpainak kezkatu egiten nau, horrek hezkuntza sistematik at utz lezakeelako eta, matematikarik gabe, erabat manipulagarriak ginateke denok, beste publizitate kanpainaren beharrik ez genuke orduan.
‎f) Tratamenduen arduradun eta eragileei, aldez aurretik horiek esan beharrekoa entzunda, beharrezko neurriak har ditzaten eskatzea, datuen tratamendua lege honen xedapenetara egokitzeko, eta, hala denean, tratamenduak bertan behera utz ditzaten eta fitxategiak ezerez ditzaten agintzea, horiek lege honen xedapenekin bat ez datozenean.
‎Baina horren inguruan zalantza bat planteatu da: izan ere, legean ezarritako inguruabarrak gertatzen direnean, ez dago argi ea kazetariak bere lanpostua bertan behera utzi dezakeen eta gero auzitegietara jo kasuan kasuko kalte ordaina eskatzeko edo, horren ordez, lanpostu horretan egon behar duen agintari judizialak arrazoi hori dela-eta lan kontratua deseginda dagoela adierazi eta kalte ordaina ezarri arte. Konstituzio Auzitegiak argi utzi du kazetariak eskubidea duela bere independentziari eusteko independentzia hori benetan mehatxatuta dagoela uste duen unetik aurrera eta, beraz, kasu horietan, lan prestazioa berehala eten dezakeela, baita auzitegietara kalte ordaina eskatzera joan aurretik ere.
2008
‎Orkestra sinfoniko bat gaita baten erritmo latzak imitatzen ikustea ez da ohikoa, horregatik BBCko orkestrak gaur egungo musika berriekin garatu duen konpromisoa txalotzekoa da. Hori esanda, globo puztu zulatuak alde batera utz ditzagun eta azter dezagun denetarik eman zuen emanaldia.
2009
‎30 urte geroago, aldiz, haiek parte hartu guran, eta sistemak ezetz, ETAkoak direla eta ezetz, utz diezaiotela ETAko izateari eta orduan baietz; edo kondena dezatela erakunde armatua eta orduan baietz; edo aldendu daitezela sikiera...
‎Alabaina, helburuak betetzen ari garen itxaropena eragin dezake horrek, eta helburuak lortzekotan ez da izango politika energetikoagatik baizik eta kanpotikako faktoreengatik. Gure burua gustura utz dezakegu eta energia politiken berbideratzeaz ahaztu.
‎Ideia zabaldua da AAT gaur egungoa baino garestiagoa izango dela, eta, horri esker, komertzializatzaile elektrikoek maniobra tarte bat izango dute. Horrela, eskaintzak egin ahal izango dituzte kontsumitzaileek azken aukerako tarifa (sistema arautua, azken batean) utz dezaten eta merkatu librean elektrizitatea eros dezaten, non lehia kontsumitzailearen onurarako izango dela aurreikusten baita. Egokiena zuhurtziaz jokatzea da, eta Gobernuak araututako tarifa berriaren baldintza ekonomikoak argitu arte itxarotea.
‎Joxemari Iriondok adierazi duenez, 2005eko maiatzean berak eta Pello Esnalek eskari jakina egin zioten Zabalari: bere artxibo handia Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku utz zezala eta Auspoa bilduma osoa digitalizatzen utz ziezaiela. Zabalak baiezkoa eman zien 2005eko azaroan, eta iragan azaroan eraman zuten Xabierren zegoen altxorraren laurden halako bat Donostiara.
‎Inposaketa horren arduradunetako bat zen Ignacio Uria Mendizabal. ...o eta Euskal Herriari inposatutako AHTren lanetan aberasten zen bitartean, Euskal Herriaren askatasunaren aldeko borrokari laguntza emateari uko egiten zion.Zentzu honetan, oharpen argi bana luzatu nahi diegu Abiadura Handiko Trenaren proiektuaren lanetan diharduten edota zer ikusi duten ingeniari, goi mailako tekniko, arduradun eta entrepresetako nagusi guztiei proiektu horren lanak bertan behera utz ditzaten eta herri eragileak eskatzen ari diren eztabaida publikoa eman dadin.Gaurgero eztabaida publikorik gabe eta dekretu bidez makro proiektu hori eta desmasiako txikizioa abian den artean AHTren lanetan jarraituko duten aipatu arduradunak, eta beren ondasunak, ETAren helburu izango dira.Abiadura Handiko Trena gelditu beharra dago. Proiektu hori herri desegituraketan beste urrats bat da.
‎Urtarrilaren 29an, 2,5 milioi lagun ginen karrikan. Gehiago izan dugu jende horiek kargua utz dezaten eta jendeak nahi duen politika ezar dadin. XXI. mendeko sozialismoa oinarrizko demokraziarena izanen da:
‎Thaksin Shinawatra lehen ministro ohiaren aldekoen protestak amaitzeko erabaki zuen manifestatzeko debekua ezartzea, baina krisi politikoa gainditzen lagunduko duelakoan, kentzea erabaki du atzera. Eta oposizioak segituan erreakzionatu du; izan ere, beste behin manifestazioetarako deia egin du, Abhisiti agintea utzi dezan eta Thaksinen aurkako akusazioak bertan behera utz ditzan eskatuz.
‎Bestalde, PPk EAJri eta Zapaterori eskatu die euskal herritarren interesekin jolasteari utz diezaiotela eta enplegu politika aktiboen transferentzia eskualdatzea berma dezatela. Biak ala biak kritikatu ditu Antonio Basagoitik.
2010
‎Izaskun Bilbao andereak Patxi Lopez lehendakariaren gobernuari esan dio ospakizunak utz ditzala eta ekin diezaiola arazoak konpontzeko beharrezkoa den lanari. Langileak igandeko, eta larunbateko, atsedenerako eskubiderik ez balu bezala.
‎Protestarekin hiru aldarrikapen egin nahi dituzte: gaixotasun larriak dituzten edota zigorra bete duten presoak berehala aske utzi ditzatela eta gauza bera egin dezatela baldintzapeko askatasunean egon behar luketenekin.
‎Batzuetan, seme alabak edo anai arrebak beren etxea izan zezaten abalatu zituztenek amesgaizto bat bizi dute. Inoiz ez zuten pentsatu hipotekaren sinatzaileek ordaintzeari utz ziezaiokeela eta krisiari ere ez ziotela aurrea hartu. Abal emaileek ez zuten beldurrik izan etxerik gabe gelditzeko, ondasunak bahituta ikusteko, nominaren zati bat galtzeko edo kontu korrontean zenbaki gorriak izateko.
‎Gaur egun, gizarte taldeen lanaren eta SETEMen Arropa Garbia Kanpaina bezalako ekimenen ondorioz, ausartuko nintzateke esatea inork ez lukeela produkturik erosiko, baldin eta badakit haurrentzako eskulanarekin egin direla. Era berean, pentsatzekoa da herritarrek badakitela dirua armak, gerrak edo ingurumenerako toxikoak diren industriak finantzatzeko erabiltzen dutela, beren bankuari presio egin diezaioketela inbertsio horiek utz ditzan eta/ edo dirua banku etikora eraman, aurrezkiak modu etikoan erabil ditzaten. SETEMen webgunean (www.lossecretosdelosbancos.org) bankuen praktika batzuk ezagutu daitezke.
‎Hori guztiori horrela, itsukeria eta setakeria alde batera utz ditzala eta gure lanpostuak balora ditzala eskatzen diogu Udalari. Har dezala kontuan gaur egun leioaztarren alde egiten dugun lana.
‎Lehengoa utz ezan eta ez dun zalantzarik gehiago ukanen!
‎Hire lanean ere, lehengoa utz ezan eta berri berriena bila ezan!
2011
‎Hala ere, Guardia Zibilari, Espainiako Poliziari eta Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailari eskatu die «beharrezko segurtasun neurriak hartzeko». Hala, manifestazioan zehar «delituzko» adierazpen, pankarta edo leloren bat entzun edo ikusiz gero deialdia bertan behera utz dezaten eta ekintza horien egileak atxilo ditzaten eskatu die epaileak poliziei.
‎Helburu horrekin euskal sozialistok aurkeztutako ekimen bat eztabaidatuko dugu Legebiltzarrean, hain zuzen ere, autogobernuaren estatutuaren sistemak ematen digun ahalmen politikoa defendatzeko eta autogobernuarekin lortu ditugun aurrerapen politiko, ekonomiko eta sozialak aintzat hartzeko.Aintzinako zentralismoa proposatzen dutenen artean eta independentismo zaharkitua eskatzen dutenen artean, autogobernu integratzailea dago, guk defendatzen duguna eta euskal gizartearen gehiengoak babesten duena. Honek ez du esan nahi hobekuntza, koordinazio eta kooperazio elementuak sartzen joan behar ez garenik, autonomia sistemak,, eta gure autogobernuak, bereziki, disfuntzioak alde batera utz ditzan eta helburu nagusian eraginkorragoa izan dadin: herritarrak zerbitzatzea, alegia.
‎Esaterako, norbaitek jarraitzen dien, pozoituak diren, ezkutuan maitatuak diren edota bikoteak engainatzen dituen eldarnioak izan ditzakete. Adibide bat aipatzearren, konbentzituak egon daitezke mafioso batek hil nahi dituela eta, arrazoi hori dela-eta, beren lana utzi lezakete eta kalera irteteko beldurrez etxean gera litezke, edota kalera joan behar izanez gero mozorrotuta irtetera irits daitezke. Kasu horretan, jazarpenezko eldarnio horrek pertsonaren bizitza historiarekin lotura izango luke eta beste pertsonentzat sinesgarria izatera irits liteke.
‎Orduan berak begiratu egingo dik eta hik ez duk, lehenengoan behintzat, begirada ulertuko. So egite horrekin amak pentsatzeko tartea hartuko dik, beti egiten baitu horrela, ezusteren batek harrapatuz gero geldiune bat egiten dik, ezusteak ezuste izateari utz diezaion eta horren aurrean nola jokatu erabakitzeko. Neuk ere horixe bera egiten diat, berarengandik ikasita, beno, berarengandik eta urteek ematen duten eskarmentutik, alegia, sarri jardunak hausnarrari aurrea hartu eta gaizki paratua irten ondoren ikasia.
2012
‎Enpresariak hitzarmen kolektiboak utz ditzakete eta enpresa hitzarmenek lehentasuna izango dute.
‎Israel, erasorako prest Israel kezka handiz ari da jarraitzen Siriako gatazka, egunez egun gaiztotzen ari baita. Herrialdeko hedabideetan bolo bolo dabiltza Siriako Gobernuak dituen arma kimikoen inguruko berriak, eta Tel Aviv kezkatuta dago Damaskok arma horiek Hezbollahen esku utz ditzakeela eta. Hori horrela, Sirian militarki esku hartzeko prestatzen hasi da Israel.
‎– Laberatzeko bost minutu falta direnean, gure saltsa prestatuko dugu. (Hala ere, prest utz dezakezu eta azken orduko berogailua eman). Horretarako, jarri zartagin batean esne gaina, erreserbatutako patearekin batera.
‎Eta ordezkari guztiak batera gobernuari eskari bat egiteko adostasuna lortzeko behintzat gai izan ziren: euskal herrialdeetan, gerra zibilaren ondorioz, salbuespeneko egoera berezia zegoen indarrean, setio egoera; horregatik eskatu zuten bertan behera utz zezatela eta, ondorioz, Espainiako gainontzeko probintzien egoerarekin pareka zezatela. Isabel IIa adinera iritsi arte Maria Cristina erregina zen erregentea, eta maiatzaren 22an hartu zituen guztiak eta agindu zien denen gustuko foru moldaketa lortuko zela.
‎– Josu, diru beharra badaukazu, nik utz diezazuket eta bueltatuko didazu ahal duzunean, baina kontu honekin ez apustutan ibili.
2013
‎«Ez didate mina niri bakarrik egin, beste pertsona batzuei ere suntsitu diete bizitza. GALen egia osoa argitu behar da, sigla horien biktimek sufritzeari utz diezaioten eta nolabaiteko aitorpen pertsonal eta morala izan dezaten. Ez dago egia ez jakitea baino izugarriagorik.
‎Jakinda, gainera, negozioa irekiz gero aurrekari bihurtuko litzatekeela suntsiketa ustiaketa bera (lehena penintsulan) beste leku batzuetan egiteko... exijitzen dugu: Udalatx barne harrobi bihurtzeko eta mendia barrutik dinamitatu ahal izateko ikerketa proiektua bertan behera utz dezatela eta lurraldearen antolamendu orokorrean Udalatx ingurua integralki kontserbatu eta babes dezatela Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailetik.
2014
‎Zaindari gutxi batzuk baino ez ziren ageri. Eta gainera, traidorearen esanari jarraituz, eta han zer gertatu zen aztertzean bera bakean utz zezaten eta arrazoi politikoak baino erabili ez zitzaten, zaindari urri haiek erbesteratuen sail txiki hartatik hautatuak izan ziren.
‎Hemen utzi itzazue eta ustel daitezela!
2015
‎Terrorismoaren aurkako estatu politikez ari dela, Crenshawk ohartarazten du errepresioaz gain neurri politikoak ere behar izaten direla eta, besteak beste,, parte hartze demokratikoa? ahalbidetzeak lagundu dezakeela mugimendu batek indarkeria alde batera utz dezan eta, alderantzizkoa egiteak, aldiz, indarkeriaren bidez erantzuteko argudioak sendotu ditzakeela.280 Esan gabe doa Aznarren gobernuaren apustuak ez zuela zerikusirik izan Crenshawk proposatzen duenarekin. Batasunaren legez kanporatzeak Espainiako gizartean eta Euskal Herriko gizartearen zati batean zer harrera izan zuen jakingo ez bagenu, Crenshawren gogoetei jarraiki esango genuke borroka armatuaren jarraipenaren aldeko argudioak eman zituela ilegalizazioak, bide politikoak ukatzen zaizkionari beste bide batzuk hartzeko gonbita egiten baitzaio.
‎Espiritu Santuaren grazia izan bedi beti berorren aitatasunarekin, amen. Berorren aitatasunaren gutun bat eman zidan aita errektoreak, egiaz harri eta zur utzi nauena; izan ere, ez da gutxiagorako berorren aitatasunak niri esatea, ni saiatu naizela aita Gaspar salazarrek Jesusen Lagundia utz dezan eta Karmengo gure Ordenara alda dadin, gure Jaunak hala nahi duelako eta errebelatu duelako!
‎Oro har, bizpahiru urte irauten dute, baina ez dago urrats honetan laguntzeko errezeta zorrotzik. Artikulu honek bost urrats biltzen ditu haurrak pixoihala utz dezan eta ahozkoa erabil dezan: jakin ezazu adin txikikoa laguntzeko moduan dagoela, bere aitaren edo anaien adibidea aprobetxatu, pixatoki egokia erabili, bere gainean maiz eserita egon eta pazientzia izan, ez haserretu.
‎Komunaren errutinak bere gurasoek istorio baten kontakizuna gehi dezake, lotara joan aurretik bezala. Entretenimenduaz gain, ipuinek aukera ematen dute, besteak beste, haurrak beldurrak gal ditzan, obeditzen ikas dezan, pixoihalari utz diezaion eta abar. 4 Abestiak Beti dira baliabide egokiak haurrekin dibertitzeko.
‎Nikolasak eta Juliok anai arreben arteko tratua zuten, nahiz eta lehengusuak izan. Julio Ondarzabalek erabaki zuenean taberna hura aurreko nagusiari erostea bertan jatetxe bat martxan jartzeko, Nikolasa lehengusinarekin hitz egin zuen jaioterria utz zezala eta berarekin hiriburura etor zedila konbentzitu nahian. Errezilgo plazako tabernetako batean egiten zuen lan Nikolasak, eta lehengusuaren eskaintza entzutean ez zen luze aritu duda mudatan.
‎Joaten utz gaitzazu eta ez zaitugu hilko hau amaitzean.
‎" Jarrera horrek berresten digu bai eskuineko bai ezkerreko parlamentariek lurralde hizkuntzetako hiztunak zer mespretxuarekin tratatzen dituzten eta lurralde hizkuntzak nola erabiltzen dituzten beren interes politikoentzat bakarrik, Senatuan nahiz Asanbladan bilduak direlarik. Joan den asteko solasaldiak, aitzineko guziek bezala, beren politikerietan aritzen ikusteko parada eman digu berriz ere"(...)" Euskal Konfederazioak berriz deitzen ditu parlamentari guziak beren alderdikeriak bazterrean utz ditzaten eta elkarrekin lan egin dezaten, hizkuntza politika egokiak ahalbidetuko dituzten hizkuntz lege ausarta eta eraginkorra landu eta bozka dezaten. Anartean, eta koadro juridiko egoki hori finkatu ondoren, hizkuntza politiken ardura lurraldeen esku utzi behar da".
2016
‎Nire onera itzultzean, handik igaro zen lehen autoa gelditu eta hau eskatu nion gidariari: zubia baino pixka bat harago zegoen tabernan utz nintzala eta deitu ziezaiola nire koinatuari. Laster etorri zen koinatua nire bila, eta bera arduratu zen autoari zegozkion izapide guztiez.
‎Emakume zuri antolatzaileek zorrotz segregatu zuten desfilea, gizon beltz ikusleen abegi eta guzti. Ida B. Wellsi ere esan zioten Illinoiseko taldea utz zezala eta talde beltz segregatuarekin joan zedila, hegoaldeko emakume zuriak errespetatze aldera.
‎Beste behin ere, Nafarroako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari eskatzen diegu LOMCE eta honen aplikazio hutsa den Heziberri, bertan behera utz ditzatela eta Euskal Herriko hezkuntza komunitatearekin adosturiko hezkuntza sistema propioa garatu dezala:
Utzi ezazu eta goazen.
2017
‎Horretan dihardute, zerbitzua kontratatzeari buruzko baldintzen orri berrian, azken luzapena iraungiz geroztik sei hilabete berandutu den horretan? jasota gera dadin haien lanaren aintzatespen profesionala larrialdietako teknikari gisa, eta, enpresa aldatu behar izanez gero, beren postuetan utzi ditzaten eta lan baldintza gutxienekoak eskaini diezazkieten.Greban dihardute gutxieneko zerbitzuekin, zeinak %100 izatea ezarri baitu administrazio publikoak, hain zuzen ere, komunitatearentzako zerbitzu ezinbestekotzat dauzkalako. Greban dihardute elkarrizketaren bidea azken muturreraino ibili eta gero.
‎Itxísu ta asíkerarik iñ óstabere? utz ezazu eta hasierarik egin ostera ere?
‎Beraz, egoera eta helburuen arabera, harenga horien tonua eta mezua ezberdinak izan zitezkeen, ez baitziren aldarrikapen hutsak. Horietako beste idazki batzuk etsai errealistei bidaltzen zizkien Minak, bere aldera eramateko erregeren zerbitzua utz zezaten eta Mexikoren askatasunaren alde borroka zitezen. Hortaz, Minak idazkietan bazekien mezua modulatzen lortu nahi zuen helburuaren eta entzuleen arabera.
2018
‎> ETAri ekintza armatuak bertan behera utz zitzan eta Espainiako eta Frantziako gobernuekin elkarrizketa ideki zezan onartzeko publikoki eskatu zioten.
‎Hozkailua garbitu nahi badugu, oporretara joan aurretik garbitzen dugu. Etxetik kanpo egun batzuk igaroko ditugula aprobetxatuz, hutsik utz dezakegu eta desizoztu. Hemendik aurrera apal eta tiradera guztiak garbitu besterik ez dugu egin behar.
‎Telefonoa utz dezala eta deituko diot.
‎Ongi, orduan, gauzak argi utzi ditzakezu eta zure burua aurkeztu pixka bat.
2019
‎Zer egin duzue hartaz? Jaunak, ordua baino gehiago da Katixima doi bat utz dezazuen eta Ebanjelioa ber irakurtzen has zaitezten!"
‎Zera eskatzen du: goian aipatutako datatik aurrera hilabete izango du Udaletxeak gatazka hau konpontzeko, edo bertzela, beharrezko neurriak hartzeko emakume honek lur hori utz dezan eta lehen bezala gel dadin, hainbeste denbora irauten duen gatazka honi irtenbidea aurkitu arte, emakume hau bera bakarrik ari delako lur hau erabiltzen inolako eskubiderik gabe eta bertzei min egiten,... bezala. Hau guztiarengatik herri osoa ordezkatzen duen Batzarre honek, eta Udaletxeari presiorik egin gabe baina bai arrazoi osoz bertze irtenbide batzuk hartuko dituela erabakitzen du.
‎Hemen utz dezaket eta kito.
2020
‎Baina, halere, ez didazu ukatuko Endika Egurrolarekin ezkondutakoan ziurtasun ekonomiko itzela irabaziko duzunik. Lana utz zenezake eta guzti, eta zure gustuko beste bat bilatzeari ekin, inolako presarik gabe. Ezkontzak zure ametsetako lana bilatzeko aukera emango dizu.
‎Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Batzordetik, nire bila, EGAren erreforma diseinatzeko. Otoi, esan zidaten, nire irakasle lanpostua utz nezan eta ez dakit nik zer, beno, egia esan kokoteraino nengoen buru huts mordo horrekin nire inguruan bueltaka... eta orain hor nago, bonsaiak ureztatzen. Zeren Markelek “bere bizimolde pertsonalaren boladek bultzaturik” dakarkigu Bartzelonatik “proiektu buru oso zaildua, izugarrizko esperientziarekin gauza horietan, zeren Katalunian... eta, batez ere, kreatibitate bat”...!!!
2021
‎Ikusitako" akatsak" ikusita, titularrari eskatu zitzaion" baimendu gabeko praktika horiek berehala bertan behera utz zitzala eta Ekonomia Zirkularreko eta Klima Aldaketako Zerbitzuari txosten bat bidal ziezaiola, 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera egindako ureztatze praktikei buruzko informazio xehatuarekin, bai eta praktika horien edo, halakorik ezean, antzemandako egoera irregularren egokitasunari buruzko ebaluazio bat ere".
‎Nahiz eta hiru zitazioetara joan ez, epaileak artxibatu egin ditu hasierako kereila, bilatzeko agindua eta justizia oztopatzeko kereila. Lisboa utz dezaket eta Espainian askatasun osoz bizi”, adierazi zuen.
‎" ETAri dei egiten diogu armak behin betiko utz ditzan eta sistema demokratikoak indarkeriaren ondorio sozial eta politikoak gainditzeko ezartzen dituen bideak onar ditzan".
‎Gobernuari dei egiten diogu estrategia errepresiboa bertan behera utz dezan eta presoekin hitz egin dezan, beren eskubideak, nazioartean onartutako eskubideak, errespetatzeko borondateaz.
‎50 Berria, 2008/12/04 mailako teknikari, arduradun eta entrepresetako nagusi guztiei proiektu horren lanak bertan behera utz ditzaten eta herri eragileak eskatzen ari diren eztabaida publikoa eman dadin".
2022
‎Osakidetzako medikuei diagnosi egokia egitea asko kosta zaiela esan du (polineuropatia dauka)," kausa txertoa izan zitekeela onartu nahi ez zutelako". Egoera berean direnekin harremanetan jartzea gustatuko litzaioke, gizarteak pertsona hauen aurrean ezikusia egiteari utzi diezaion eta denen artean txertoen ondorioen erantzukizunak exigitu ditzaten. Bi alaba txiki ditu, eta haiekin jolastuz deskubritzen du unean unean noraino mugitu dezakeen bere gorputza, eta noraino ez.
‎Hala ere, ez da irtenbide horretan fidatu behar, eta gehiago komeni da txartelaren baldintzak egiaztatzea. Eta hegaldira ezin naizela joan jakin badut, bertan behera utz dezaket eta dirua itzuli. Arauak dio hegaldi bat bertan behera utz daitekeela, egitea galarazten duen edozein arrazoirengatik.
‎Bartzelonako Via Laietanako 43.eko komisarian torturak izan ziren frankismoan. Iridia eta beste elkarte batzuk kanpaina bat bultzatzen ari dira eraikinak polizia etxe izateari utz diezaion eta memoria gune bihur dadin.
‎Lehenago beharbada, aita izango zela jakin zuen unean bertan. Barren sendoko izatea goldatzen emandako existentzia osoa ezer hutsean utz zezakeen eta izain txiki hark. Edo geroxeago, luzeen jota, umeari disfuntzio zantzu goiztiar haiek hauteman zizkionean, zeregin larriagoei buru eman beharrak erabakia atzeratzera eraman bazuen ere.
‎58), formula federalaren bidez (Burgess eta Gagnon, 2010b; Seymour eta Gagnon, 2012a) nahiz formula kontsoziazionalaren bidez (McGarry eta O. Leary, 2004; Bieber eta Bieber, 2021). Laburbilduz, estatuei presio egin beharra zegoen zalantza egiteari utz ziezaioten eta nazio minoritarioen zein jatorrizko herrien eskubideak aitor zitzaten (Tully, 1995a; Kymlicka, 1996; Gagnon, 2011).
‎Edo dagoen lekuan utz dezakezu eta herritar arduratsu batek poliziari kontatuko dio eta diru guztia beretzat izango da.
2023
‎Esaten zion jaso zuela hark bidalitako Biblia eta eskerrak ematen zizkiola bidaltzeagatik; baina, alferrikako lana iruditzen zitzaiola egin zutena. Beharrezko oharrak egin zitzaizkiela beren bide okerra utz zezaten eta jende apala berekin infernura eraman ez zezaten, baina ohar horiek alferrikakoak izan zirela eta beren bide okerrean jarraitu zutela, Luterori jaramonik egin gabe. Bera ez zela izango haien eta haien teorien kondenaren partaide.
‎1890eko maiatzaren 4an (631) St. ...era, esaten zion, krisialdi bat izan osteko 3 hilabeteetan erabat patxadatsu egoten zela, eta trena hartu zezakeela krisialdi bat izan eta berehala; duela hainbat hilabete abixatu ziola antzeko krisialdi bat izanez gero, erietxez aldatuko zela; hamabost eguneko epean beharrezko urratsak eman behar zirela; Tarascon-era arte lagunarekin joan zitekeela eta handik Parisera, bakarrik; ekipaia geltokian utz zezaketela eta ez zela Parisen Theoren etxean 2 egun baino gehiago egongo. Egun horietako batean idatz ziezaiokeela Theok Gachet doktoreari, Vincent Auvers era laster joango zela esanez; Parisera heltzean telegrama bidaliko ziola eta Gare de Lyon-en jaso ahal izango zuela; eskutitz berean Gacheti igortzeko idatzi eredu bat bidali zion Vincentek Theori; eskutitz horretatik ikus zitekeen burua oso argi zuela Vincentek.
‎Adibidez, haurra hazten denean adoptatu duten eta adoptatzeko zailtasunak dituzten gurasoak. Horiekin guztiekin lan egiten dugu komunikatzeko modua desberdina izan dadin, garrasia eta iraina utz ditzaten eta komunikazio arin eta kalitatezkoa bihur dadin”, azaldu du Calvo Boizasek. Mendekotasunen bat duten senideak zaintzeko zailtasunagatik ere jo daiteke bitartekaritzara.
‎Gogor mintzatu da: «Bada garaia instituzioek itxurakeria utz dezaten eta ekin diezaioten».
‎Bakarrik etorri zen mundura, eta bakarrik alde egingo du". Bowleyk lortu zuen emakumea konbentzitzea senarra sutan erretzen utz zezan eta biharamunera arte atzeratu zezan emakumearen beraren erreketa. Gauean, dio Bowleyk, ziurtatu zuen polizia musulmanek alarguna babestu zezatela, ez baitzen hinduez fidatzen, hura drogatu eta hilko zutelakoan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia