2000
|
|
Zerbait esan nahirik baina zer esan ezin asmaturik geratu zen Lauaxeta, eta ezintasun haren indarrak une batez ibiltzeari ere
|
uztera
behartu zuen.
|
2001
|
|
Gondoleroak hamabi apostoluen argazkia eta salakota seinalatu zituen; gizajaleek onespen keinua egin zuten," ekarri, ba" edo esanez. Nik gogor eta tinko eutsi nien nire ondasunei, baina gondoleroak beroriek basati haien eskuetan
|
uztera
behartu ninduen; biluzik sentitu nintzen, biluzik edo okerrago: gabeturik, apaldurik, umiliaturik.
|
2002
|
|
Hortzez heldu zion zigarroari, ezpainak libre albait zabalenik goratzeko, libratutako esku biez Antoniaren buruari oratuz. Pot emateko gogoak zigarroa lurreko baldosetara jausten
|
uztera
behartu zuen. Kaskezurrean emandako lehen musuak gako metaliko baten kontra egin zuen, eta birritan saiatu zen ile azpiko narruaren epeltasuna ezpainetan nabaritu arte.
|
2011
|
|
Hogei urte besterik ez, eta han zeuden jada idazle errusiar handiaren kezkak eta joerak oro: umore garratza, euren lurrak eta etxaldeak
|
uztera
behartutako familia zorpetuak, alkoholak eta patuak galbidera bultzatutako pertsonaia apasionagarriak, edozein gizagaixo auto suntsipenera eramateko moduko elkarrizketa distiratsuak, gizakiaren disekzio gupidagabea... Dueluetarako desafioak bota eta negarrez hasten ziren zaldun patetikoak, biek batera ihes egiteko promesak elkarri egin eta sekula ongi ateratzen ez ziren maitaleen egitasmo zapuztuak, basoko enkontruak; jauntxoek mespretxatzen zituzten gaizkileak, bueltan bueltan haien eskulan kriminalaren bezero bihurtzeko azkenean.
|
2012
|
|
Hura jakinaren gainean jartzeak ez zigula onik ekarriko konbentzitu nuen. Beldur nintzen arduradunak gure harremana gaitzetsi eta, ekar zitzakeen arriskuak aitzakia, azpiegitura bertan behera utzi eta galeraren erruduntzat jaso nezakeen errietaz gain ez ote zidaten harekiko harremana behin betirako
|
uztera
behartuko. Eta hori gutxi balitz, kontua bikotekidearen belarrietara iritsiko zatekeen.
|
2014
|
|
Irailean itzuli nahi izan zuen frontera, baina zorabiatu egiten zen, konortea galdu, dizziness and frecuent blackouts, dio bere biografietako batek. Armada utzi behar izan zuen orduan,
|
uztera
behartu zuten beharbada. Askotan entzuten izan da, armadatik botatzen dituztela, ez dutelako soldadu mailaturik nahi.
|
2015
|
|
Bere berea du Madariagak edozelako erabakik, baita txatxuenak ere, bazter
|
uztera
behartzen duen aukerarekiko garbaia. Susmoa du, horrexegatik hautatzen dituela ondoriorik zailena duten erabakiak, honela bere burua modu bikoitzean zigortu ahal izateko:
|
2018
|
|
Eta berrogeitaka urteko gizonezkoa aztoratuta zebilen bere atikoan, pentsamendu kamikazeen kaosak argi eta garbi pentsatzen uzten ez ziola. Dena atzean
|
uztera
behartu zuen patuak, eta patuari aurre egiteko adorerik ez zuen sakeletan. Enegarren zigarroa itzali zuen, eta apalategitik ausazko zenbait liburu larruzko zorroan sartzerakoan, batzuk lurrera erori ziren eta erori bezalaxe geratuko ziren eternitate guztirako.
|