Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 154

2008
‎1987an atxilotu, eta 1990ean epaitu zuten De Juana. 3.000 urteko espetxe zigorra ezarri arren, gehienez, 30 urteko zigorra beteko zuen, legez.
‎63 egun gose greban. Fiskalak 96 urteko zigorra eskatu zuen bi iritzi artikuluengatik. De Juanak, gose grebari ekin zion 2006ko abuztuan, protesta gisa.
‎Epaiketa eta 115 eguneko greba. Iritzi artikuluengatik epaitu, eta 12 urteko zigorra ezarriko ziotela filtratu zenean berriz hasi zuen greba 2006ko azaroan. 115 egin zituen.
‎Etorkinak herriratzea errazagoa izango da, nahikoa izango baita bi urteko espetxe zigorra izatea. Lehen, berriz, hamar urteko zigorra behar zen immigranteak bidaltzeko.
‎Prozesu luze eta korapilatsu baten ostean, TAS ek (Kirola Epaitzeko Auzitegiak) berretsi egin du Mayo txirrindulariak iazko Frantziako Tourrean EPOa hartu zuela, eta bi urteko zigorra ezarri dio. Gai honi buruzko lehen albisteak jakin bezain pronto, bere taldeak, Saunier Duvalek, baztertu eta soldatarik gabe utzi zuen txirrindularia, eta aurtengo denboraldian lasterketetan parte hartu gabe egon da.
‎Txirrindularitzan ez ezik, beste kirol batzuetan ere hainbat dira dopin kasuak. Adibidez, Esloveniako Atletismo Federazioak bi urteko zigorra jarri dio Jolanda Ceplak korrikalariari, iazko kontrol batean EPO hartzeagatik positibo eman zuelako. Ceplakek pista estalian korritutako 800 metrokoan munduko marka lortu zuen joan zen urtean.
‎Amnistiaren Aldeko Batzordeetako, Askatasuneko, Behatokiko eta Senideetako kideak epaitu dituzte AAMren kontrako auzian, eta 10 urtetik 13ra bitarteko espetxe zigorrak eskatzen ditu fiskalak haientzat. 13 urteko zigor eskaera egin zuen Aitor Jugorentzat, Juan Mari Olanorentzat zein Julen Zelarainentzat. Hamarna urtekoa Gotzon Amarorentzat, Gari Arriagarentzat, Alex Beaskoarentzat, Jon Imanol Beaskoarentzat, Josu Beaumontentzat, Maite Diaz de Herediarentzat, Aratza Estonbarentzat, Ainhoa Irastortzarentzat, Julen Larrinagarentzat, Maite Mendezentzat, Txema Olabarrietarentzat, Jagoba Terronesentzat, Jorge Txokarrorentzat, Iker Zubiarentzat, Gorka Zulaikarentzat, Xabin Juaristirentzat, Iñaki Retarentzat, Asier Virumbralesentzat, Julen Arzuagarentzat, Iñaki Loizagarentzat, Juan Antonio Madariagarentzat eta Ixone Urzelairentzat.
‎Fiskalak 10 urteko zigorra eskatu arren epaimahaiak absolbitu egin ditu Ixone Urzelai, Juan Antonio Madariaga eta Julen Arzuaga. Senideak eko kide direlako utzi ditu libre aurrenengo biak, eta Arzuaga, soilik abokatu lanak egin dituelako.
‎Fiskalak 13 urteko zigorra eskatzen zuen arren, epaimahaiak 10 urtekoa jarri die Juan Mari Olanori, Julen Zelaraini eta Aitor Jugori. Gainerakoei zortzi urteko zigorra jarri die, fiskalak 10 urtekoa eskatu arren.
‎Fiskalak 13 urteko zigorra eskatzen zuen arren, epaimahaiak 10 urtekoa jarri die Juan Mari Olanori, Julen Zelaraini eta Aitor Jugori. Gainerakoei zortzi urteko zigorra jarri die, fiskalak 10 urtekoa eskatu arren. «Talde terroristako kide» izatea egozten die guztiei.
‎Zortzi urteko zigorra jarri zien sei lagun astean bitan sinatzeko baldintzarekin aske uzteko eskatu zion fiskalak epaimahaiari, haiek ihes egiteko aukera handia dagoela argudiatuta. Jon Beaskoa eta Iker Zubia haien antzeko egoeran zeudela ekarri zion gogora defentsak epaimahaiari, eta haiek ere baldintzapean aske uztea erabaki zuen epaimahaiak.
‎Eri zela konturatu baino urte bat lehenago atxilotu zuten Frantzian. Hango zigorra beteta, 2000 urtean Espainian espetxeratu zuten, eta Auzitegi Nazionalak 30 urteko zigorra jarri zion.
‎«Kartzela politika ezin da mendekuan oinarritu». Zigor Kodea aldatuta espetxealdien ostean 20 urteko zigor erantsia ezartzea onartu izanak ere «kartzela politikaren erabateko porrota» erakusten du, haren ustez. Eskubideak berma daitezen, espetxe politika errotik aldatzeko eskatu du.
2009
‎Fiskalak 38 urteko zigorra eskatu du Ijurkorentzat kale erasoa leporatuta
‎Bi urteko zigorra... Egia esan, bi urte gehiegi iruditzen zaizkit nire kasuan.
‎Epailea ez zaren arren, ez litzaizuke bidezkoa irudituko zuri bi urteko zigorra jartzea, eta Sellari, kolaboratzeagatik, batekoa.
‎Jose Ramon Martinezek egun 43 urte ditu. 1991ko urriaren 25ean atxilotu zuen Espainiako Poliziak, eta 20 urteko zigorra ezarri zioten. 18 urteotan, besteak beste, Carabanchelen, Alcala Mecon, Valdemoron, Bonxen eta Zueran egon da preso.
‎Arruabarrena 2008an epaitu zuten Frantzian, eta bost urteko espetxe zigorra ezarri zioten, ETAn sartzeko kide berriak bilatzea leporatuta. Garmendia, berriz, 2007an epaitu zuten Frantzian arrazoi beragatik, eta lau urteko zigorra ezarri zioten. Ihes eginda zeuden biak.
‎Joan den urteko urrian Donostiako Lurraldeko Auzitegiak lau urteko zigorra jarri zion Agirrebarrenari PPko zinegotzi bati eraso egiteko ahalegina egiteagatik. Espainiako Auzitegi Gorenera jo zuen helegitea jarriz.
‎Gezurrak bide laburra egiten omen du normalean, baina Rasmusseni kosta zaio gezur hark eraikitako bidea eteten. Azkenerako, bi urteko zigorra jarri zion UCI Nazioarteko Txirrindularitzaren Batasunak, eta lur jota egon da luzaroan, amore emateko zorian. Baina itzuli da.
‎Segi gazte erakundeko kide izatea leporatuta, zortzina urteko zigor eskaerari eutsiko dio Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalak Bizkaiko Lea Artibai eskualdeko zortzi gazteen aurka. Asteartean hasi zen epaiketa, eta defentsak, akusazioa egiteko frogarik ez dagoela argudiatuta, absoluzioa eskatu du.
‎Espainiako Auzitegi Gorenak Auzitegi Nazionalaren hasierako epaia zuzendu arren, Jaione Karrera abokatuak atzo Iruñean gogorarazi zuen hamar urte igaro dituela espetxean. Auzitegi Nazionalak hamasei urteko zigorra jarri zion. Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren aburuz, berriz, Ijurko auziak erakusten du justizia ez dela berdina denentzat.
‎Gogoan hartu du fiskalak, inolako sostengurik gabe, 40 urteko espetxe zigorra ezartzea proposatu zuela hasieran, eta Auzitegi Nazionalak astakeria izaten jarraitzen duen epaia ebatzi zuela: 16 urteko zigorra eta izugarrizko kalte ordain zibila. Karrerak azaldu zuenez, legeak zehaztutakoa baino zigor handiagoa ezarri zioten.
‎Ostean, epaiaren zain geratuko dira. Fiskalak zazpi eta hamar urteko zigor eskaera egin du hamahiru auzipetuentzat.
2010
‎Terrorismoaren Kontrako Legea urratzea egotzi zioten hasieran Luzarragari. Hamar urteko zigorra ezarri nahi zion fiskalak, La Araucania eskualdeko Justizia Jauregiaren eta farmazia baten kontra lehergailuak jartzea egotzita. Abenduaren 7an jazo zen hori, baina Luzarraga Euskal Herrian egon zen azaroaren 22tik abenduaren 12ra.
‎Abenduaren 7an jazo zen hori, baina Luzarraga Euskal Herrian egon zen azaroaren 22tik abenduaren 12ra. Pasaportearekin hori frogatu ahal izan zuenean, fiskalak bost urteko zigorra eskatu zuen Luzarragarentzat, etxean lehergailuak egiteko gaiak metxak, su itzalgailu bat, bolbora... zituela egotzita.
‎Errotuta dagoen zentsuraren salaketa etengabea egiteagatik izan dute hiru aldiz Liu Xiaobo ekintzaile politikoa giltzapean idazle, kritikari eta literatura irakasle ere bada. Azken egonaldia 2008ko abenduaren 25az gerokoa da, eta 11 urteko zigorra bete du 08 Eskutitza dokumentuaren sortzaileetako bat izateagatik. 77 Eskutitza Txekoslovakian komunismoaren oposizioak idatzitako testuan inspiratutakoa da, eta erreforma demokratikoak aldarrikatzen ditu, alderdi bakarreko sistema salatu, eta giza eskubideen errespetua eskatu.
‎Ingurukoek askotan esan didate, gezurra izanda ere, ea zergatik ez dudan onartzen dopatu naizela, horrela lehenago itzuliko nintzatekeelako tropelera. Baina hamar urteko zigorra jasota ere, nahiago nuke zigor hori bete eta 47 urterekin itzultzea, egin ez dudan zerbait onartzea baino. Egin ez duzun zerbait onartzea da bizitza honetan egin daitekeen gauzarik tristeena eta zikinena.
‎Cordovillako hilketagatik 46 eta 44 urteko zigorrak eskatu ditu fiskalak
‎Itxura denez, ezin izan zuten hil, pistola trabatu zelako. Justizia oztopatzeagatik, beste hiru urteko zigorra eta 6.000 euroko isuna eskatu du bakoitzarentzat. Eta Rodrigorentzat beste bi urte ere bai, legez kontra armak izateagatik.
‎Bordaberryk estatu kolpea eman zuen 1973an Uruguain; Legebiltzarra deuseztatu zuen. Konstituzioaren kontra egiteagatik 30 urteko zigorra jarri diote orain; beste horrenbeste betetzen ari da gaur egun
‎Auzi horrekin lotuta, zazpi gazte epaitu zituen Auzitegi Nazionalak 2006an. 96 eta 32 urte arteko espetxe zigor eskaera egin zien fiskalak hasieran, baina defentsarekin akordiora iritsi, eta urtebete eta bi urteko zigorrak ezarri zizkieten azkenik. Ibarluzea ere epaitu behar zuten auzi hartan, baina ez zen ahozko saiora azaldu.
‎Sarkozyk 30 urteko zigorra eskatu du hiltzailearentzat
2011
‎inongo heldulekurik ez badute frogetan eta espetxe zigor ikaragarriak badakartzate. Horrela, 1986az geroztik, bi mila inkomunikatuk baino gehiagok salatu dituzte torturak, baina soilik horietako kasu batean, Kepa Urrarenean, 1992an, jaso dute torturatzaileek behin betiko zigorra, eta orduan ere epaileek frogatutzat eman zuten gauza bakarra mendian gertaturikoa izan zen. Kasu hartan, Auzitegi Gorenak urte bakarrera jaitsi zuen Bizkaiko Auzitegiak ezarritako lau urteko zigorra, eta Gobernuak berehala eman zien indultua torturatzaile haiei.Zer gertatuko da oraingoan. Behin behinean kondenatu berri dituzten horietako norbaitek zapalduko al du noizbait kartzela?
‎Guztira 142 urteko zigorra eskatu du fiskalak Giraldo kasuko bost auzipetuentzat
‎Maria Puy Perez hil zuenarentzat,. 19 urteko zigor eskaria
‎Gerra krimenak eta gizateriaren aurkako krimenak egin zituela frogatutzat jo du Jugoslavia ohirako Nazioarteko Auzitegiak. Hori horrela, 24 urteko kartzela zigorra ezarri dio Gotovinari.Mladen Marka jeneral ohiari, berriz, hemezortzi urteko zigorra ezarri dio auzitegiak, serbiarrak kanporatzeko erasoan laguntza emateagatik. Auzi horretako hirugarren akusatua, Ivan Cermak militarra, aldiz, absolbitu egin dute.
‎Mailu pikotx txiki bat eta labana bat direla azaldu du Herrizaingo Sailak. Ertzaintzaren ikerketa zientifikorako unitatean aztertzen ari dira, egiaz bi arma horiek erabili zirela baieztatuko duten froga bila.Legearen arabera, gehienera 10 urteko zigorra ezar dakioke gazteari. Urte horiek erregimen itxian igaroko lituzke, eta ondoren beste bost zaintzapeko askatasunean.
‎Hamarna urteko zigorra eskatu du bientzat, bederatzikoa Zabaletarentzat eta zortzinakoa Rodriguez eta JazintorentzatMorenoren, Esnalen eta Serraren kontrako akusazioa kendu egin du Gonzalez Motak
‎Harrigarria da Diezen kasua, epaiketan polizia eta perituek aitortu baitzuten Diez ez zutela Bateragunen kokatzen hasieran, hura atxilotzeko asmorik ez zutela eta atxiloketak egitera LABen egoitzara sartu ostean erabaki zutela hura ere eramatea. Miren Zabaleta, Sonia Jazinto eta Arkaitz Rodriguez ere Bateraguneko kide direla esan du, eta bederatzi urteko zigorra eskatu du Zabaletarentzat, eta zortzinakoa beste bientzat. Txelui Morenoren, Amaia Esnalen eta Mañel Serraren kontrako akusazioak erretiratu egin ditu, epaiketan ikusitakoarekin akusazioari heltzerik ez dagoela jabetu delako.Ez da, ordea, ondorio berdinetara iritsi Terrorismoaren Kontrako Ahotsak herri akusazioa, eta hiru haientzat, gainerakoentzat bezala, hamalauna urteko espetxe zigorra eskatu du.
‎Edozein unetan espetxeratu dezakete, Espainiako Auzitegi Gorenak zortzi urteko zigorra berretsi ondoren
2012
‎Hain zuzen, beste batzuen artean, beraiek dira ETAk sufrimenduaren luzapena besterik lortu ez izanaren arduradunak. Eta hori, 700 preso espetxeetan 30 urteko zigorra osorik betetzen ari direnean. Hala eta guztiz ere, eta jendeak horrela dela jakin, begirunez jokatzen ari da beraiekin.
‎Greba egunean atxilotutako beste lagun baten aurkako epaiketa izan zen atzo. Fiskaltzak bi urteko zigorra eskatu du harentzat, atentatua leporatuta, edo horren ordez, urtebetekoa, erresistentziagatik. Atarrabian Polizia hirurogeiren bat laguneko talde batera gerturatu zen, eta fiskalaren arabera, une horretan akusatuak aurre egin zien poliziei, jarrera «probokatzaile» batekin.
‎Astelehenean eraman zuten, bost urteko espetxe zigorra betetzeko falta zaizkion hiru urteak betetzeko. Bost urteko zigorra jarri zioten iaz, baina ez zuten kartzelara eraman, haurdun zegoelako. Orain, haurra jaiota, espetxeratu egin dute.
‎Egun, errudun bakar bat ez dago kartzelan. Horietariko batzuek 75 urteko zigorra izan zuten, eta gehien bete duenak zigorraren %5 bete du. Estatu batek ez dauka sinesgarritasunik hain diferente erabiltzen badu legea, hain irizpide kontrako eta desorekatuak baldin badauzka.
2013
‎Aske Gunean ostiral goizean atxilotu zituzten sei lagunen auzi berean zigortu zuten, eta, hura preso sartuta, Nahikari Otaegi baino ez da geratzen libre. Otaegik aste honetan du Aranjuezko espetxera aurkezteko asmoa, zazpi hilabeteko alabarekin batera, jarri dioten sei urteko zigorretik lau urte eta erdi betetzera. 17:50ean sartu zen Vicente Martuteneko atetik, atzo.
‎Auzitegi Nazionalaren arabera, ihes eginda zegoen Fernandez, nahiz eta 2011ko uztailaren 8an Getxoko jaietan euskal presoen aldeko elkartasun zozketarako txartelak saltzeaz absolbitu zuten. ETA finantzatzen laguntzea leporatuta Auzitegi Nazionalak jarri zion hiru urteko zigorra kendu zion Gorenak orduan. Aldez aurretik ere birritan kartzelan egondakoa zen Fernandez.
‎Parot doktrina deitua? ezarri ziotelako eskatu zuen Espainiak Troitiñoren aurkako euroagindua, 24 urteko zigorra beteta aske utzi ondoren. Zigorren atzerako eraginean oinarritzen da doktrina hori, eta Giza Eskubideen Europako Hitzarmenak dio kartzela zigorrek atzerako eraginik gabekoak izan behar dutela.
‎Proposamen gehiago ere egin ditu Taubirak, Vallsek ontzat jo ez dituenak. Justizia ministroak erreformaren testuan jaso du presoen zigorrak berrikusteko betebeharra zigorraren bi herenak betetakoan, bost urteko zigorrak baino txikiagoak dituzten presoentzat, berrikuspena «derrigorrezkoa» izatea nahi du?. Zigorraren bi herenak beteak dituzten presoak kaleratzeko hainbat bide egon litezkeela jasotzen du zirriborroak:
‎Beste aldetik, poztasuna, Aritz, Maider eta Mikel kalean geratuko zirelako euren senide eta lagunekin, eta lanean, ekarpenak egiten, behin kartzelan izandako ametsak egi bihurtzeko. Gorenak zuen aurkako sei urteko zigorra berresterakoan, erabakigarria eta oinarria izan dira polizia etxean inkomunikazio aldian egindako deklarazioak. Zer duzue horri buruz esateko?
‎«Ea grebalariak ere aske geratzen diren». Izan ere, 42 urteko zigorra eskatua du fiskalak Martinez, Telletxea eta Fernandezentzat, ia hamalau urte bakoitzarentzat?, 2012ko martxoaren 29ko greba orokorrean Bilboko epaitegiaren ondoan gertatutako istiluetan parte hartu zutelakoan. Eraikina zaintzen ari ziren ertzainei ke ontziak jaurtitzea eta bi polizia zauritzea egotzi diete.
‎Oso gogor jotzen baititu, besteak beste, Kongresuaren edo politikarien aurrean egiten diren elkarretaratzeak eta escrache ak. Eta agerian uzten du, berriz ere, oraindik indarrean ez dagoen lege horren filosofia jadanik aplikatzen zaiela euskal herritarrei. Norbaitek imajina lezake Murtziako herritar batzuei bi urteko zigorra ezartzea haien erkidegoko presidenteari tarta bat botatzeagatik. Norbaitek uste du halako kasu bat Auzitegi Nazionalean epaituko litzatekeela?
2014
‎Kale erasoak egitea leporatuta, kartzelaratu egin zuen Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epaileak. 2011ko apirilean bederatzi urteko zigorra jarri zioten, baina abenduan Gorenak lau urte eta zortzi hilabetera murriztu zuen, Zerain lehergaien biltegi baten arduradun ez zela jota. Puerto I en ez ezik, Espainiako espetxe Soto del Realen eta Valdemoron ere eduki izan dute preso.
‎Batura ezarri behar dela ebatzi duen kasuetan, espetxe bakoitzak egin ditu orain kalkuluak. Presoak Frantzian zenbat urteko zigorra bete duen egiaztatu du, eta kopuru hori kendu Espainian bete beharreko espetxealdiari. Presondegiak fiskalari jakinaraziko dio zenbaketa berria bere iritzia eman dezan, eta Auzitegi Nazionaleko sekzioak adostuko du zigorra noiz geratuko den behin betiko kitatua.
2015
‎«Justizia erdizka» jaso dute, baina, Mañasen ustez. Hilketaren bultzatzailea, Maria Pilar Rubio, ez zuten zigortu, eta haren senar poliziak zein semeak hogei eta hamabost urteko zigorrak jaso dituzte. «Horrelako hilketa batek erdizkako justizia izatea ez da bidezkoa».
‎Baina salatu ditugun mehatxu guztiak artxibatu dituzte.Epaiketa izan zen hiltzaileen aurka, eta espetxe zigorrak jarri zizkieten biei. Iaz, baldintzapean aske geratu zen Miguel Jose semea.Hamabost urteko zigorra jaso zuen hark, eta, hiru laurdenak beteta, aske geratu zen. Hemen batzuentzat balio du neurriak, baina beste askorentzat ez.
2016
‎«Indarkeriaren erabilerarekin lotutako jarduera ororen aurkako konpromisoa» hartu dute auzipetuek, eta beren nahia adierazi dute «aitortza horrek biktimen sufrimendua erreparatzeko» balio dezan. Amaia Izko eta Jaione Karrera abokatuek eta fiskaltzak sinatu dute aipatu akordioa.Akordioaren aurretik, zortzina urteko zigor eskaera zuten gainean bost auzipetuek, Ekineko kide «desdoblatu» izan, eta ETAren aginduetara ezker abertzaleko erakundeak dinamizatzea leporatuta. Adostasuna lortuta, fiskaltzak bina urtera murriztu die zigorra; beraz, ez dute espetxera itzuli, bina urteko inhabilitazioa izango dute bostek?.
2017
‎Duela hiru urte ez; ikusten nuen kontua ez zela mugitzen, inertzia hutsa zela... Nik atea hortxe neukan, baina ikusten nituen besteak, 30 urteko zigorrekin, eta... Orain baikorrago nago.18/ 98 auzia.
‎Epaile eta fiskalek sartu behar lukete, sei bat hilabetez edo, bost urtez behin, zer den jakiteko.72 urterekin irten zara. Nola eragiten du adinak espetxean. Sartzean, 1998an, hamazazpi urteko zigorra nuen. 63 nituen dagoeneko.
‎«Baikorrak dira hauek, gero!», pentsatzen nuen [barre egin du]. Gero, Gorenak hamar urteko zigorra jarri zidan, eta pentsatu nuen posible zela. Beraz, helburua zen bizirik ateratzea.
‎Eliza katolikoak hiru urteko zigorrarekin itxi du Juan Kruz Mendizabal apaizak egindako bi sexu abusuen kasua, baina auzia zabalik dago oraindik. Batetik, Elizan bertan, beste salaketa bat ikertzen ari da Donostiako Gotzaindegia, hango iturrietatik BERRIAk jakin duenez; abusuak salatu zituzten bi gazteek gutun batean aipatu zuten litekeena zela beste kasu bat behintzat egotea.
2018
‎2006an epaitu zuten Bienzobas Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta 266 urteko espetxe zigorra ezarri zioten. Besteak beste, egotzi zioten 1996ko otsailean Francisco Tomas y Valiente Madrilen tiroz hil izana; 30 urtera zigortu zuten horregatik, eta beste horrenbeste 1990eko ekainean, Getxon (Bizkaia), Rafael San Sebastian hil zuelakoan.2007an, hogei urteko zigorra ezarri zioten armak eta lehergailuak izatea egotzita, eta 186 urtekoa, 1994an Espainiako armadako autobus baten aurka eraso egiten saiatzea leporatuta. 1999an atxilotu zuten Pauen (Okzitania), eta Frantziako auzitegiek 2005ean zigortu zuten, 1999an zortzi tona lehergailu lapurtu zituelakoan.Bestalde, Aletxu Zobaran Urduñako (Bizkaia) presoa baldintzapean aske geratu zen asteazken arratsaldean, sei urtez kartzelan egon eta gero.
‎Eta ondoren, beste bi urte eta erdiz egon du zaintzapean aske, kontrol neurri zorrotzekin. Horrez gain, hamar urteko inhabilitazio osoa izango du.2012an Londresen atxilotu zutenetik, behin behinean preso egin du denbora gehiena, hiru urte eta erdi inguru?, eta hori sei urteko zigorretik kendu liokete, baina interpretazioetara zabalik dago hori Troitiñoren auzian.Fiskaltzak eta AVT biktimen elkarteak zigor handiagoak eskatu zituzten? 11 eta 12 urte, hurrenez hurren, eta bost urteko zaintzapeko askatasuna?, baina epaimahaiak erabaki du Zigor Kodearen 579 bis artikulua ezartzea, argudiatuta Troitiño «ETAren esanetara» egon arren «atzeragoardian» zegoela eta ez duel... Frogatutzat eman dute ihes egiteko EIPK Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboaren «egitura» baliatu zuela, eta horren bitartez lortu zituela nortasun agiri faltsuak eta Iñaki Lerinen helbidea. ETAko kide izateagatik zigortuta zegoen Lerin, harekin bizi zen; iazko ekainean gelditu zen aske?.
‎Freemuse nazioarteko erakunde independente bat da, adierazpen askatasunaren defentsan lan egiten duena.«Ahots kritikoak isilarazteko mundu osoko kultura berri bat dugu aurrean; munduko herrialde guztietan adierazpen artistikoa mugatzen ari dira, baita Mendebaldean ere», ohartarazi dute. Ikerketako datuen arabera, astero artista bat espetxeratu zuten iaz; orotara, 48 artistak 188 urteko zigorra jaso zuten.Sortzaileak isilarazteko bide anitz badaude ere, hauek dira, txostenak jasotzen duenez, 2017an gehien errepikatu zirenak: 48 artista espetxeratu zituzten, 57 auzipetu, 5 bahitu, 50 atxilotu eta 88 jazarri edo mehatxatu, eta 246 zentsura kasu egon ziren.
2019
‎Edonola ere, epaileak ez zituen aintzat hartu presoaren salaketak, eta Espainiako Auzitegi Nazionalak 11 urte eta 11 hilabeteko espetxealdira zigortu zuen, ETAko kide izatea leporatuta. Joan den apirilean, gainera, Auzitegi Nazionalak ebatzi zuen 50 urteko zigorra gehitzea Lupiañezi, ETAk 2007an atentatu bat egin zezan furgoneta bat lapurtu eta familia bat bahitzea leporatuta.Espainiak ukatu egin ditu presoaren salaketak, eta argudiatu du inkomunikazio garaian mediku baten bisita izaten zuela egunero Lupiañezek. NBEk aintzat hartu ditu bai Lupiañezen eta bai Espainiaren argudioak, baina egiazkotzat jo ditu euskal presoaren salaketak.
2020
‎Urtarrilaren 8an, 74 urte bete zituen. Beraz, gainerako bederatzi urteko zigorra etxean betetzeko eskubidea du. Kanpora irteteko eskaera egin du Gallardok, baina oraindik ez du erantzunik jaso.
‎Epaimahaiak hartuko duen erabakiaren zain, LFPk proposatu du kirol ustelkeria frogatzerik izan ez bada, bidegabeko administrazioa leporatzea akusatuei. Artxanko, Pascual, Bandres eta Peraltarentzat hamahiru urte eskatzen ditu, eta lau urteko zigorra Makirriain eta Betiseko jokalarientzat. Osasunak, bestalde, auzipetuei bidegabeko jabetzea leporatzen die, eta, alternatiba gisa bidegabeko administrazioa proposatu du.
‎Bost urteko zigorra
2021
‎Burgosko epaiketa eta gero libre atera zen Juli. Niri sei urteko zigorra egotzi zidaten.
‎Uharten andre bat hil zuen gizonari 11 urteko zigorra jarri diote
‎oraingo zigorra bertze zigor apalago batekin ordezkatzea, hain justu. «Delitu horiengatik Espainian kondenatuak izan balira, 30 urteko zigorra izango zuten», azaldu du Paulus Basurkok. Eta, beraz, aske lirateke jada.
‎Herri akusazio gisa aurkeztutako biktimen elkarteek ez zuten horretarako tarterik utzi. Fiskalak guztira 77 urteko zigorrak eskatu ditu auzipetuentzat.
‎Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak ia hamahiru urteko zigorra ezarri zion gizon bati Niebla hiltzeagatik. Auzitegi Nagusiak zigorra murriztu du
‎Joseba Azkarraga Sareko bozeramaileak argi du: «40 urteko zigorra bizi guztiko zigor estali bat da». Hala uste du Ostolazak ere:
‎legea indargabetzea. «Edozein presoren osasunarentzat suntsigarria da 40 urteko zigorra, eta hori aldatzeko modu bakarra da lege hori bertan behera uztea eta euskal presoei legedi arrunta ezartzea». Argi du nola:
‎Ekainean epaitu zuten Urrutikoetxea, 2011 eta 2013 bitartean ETAren aparatu politikoko kidea izatea, ETAko kide izatea, klandestinitatean bizi izatea eta ETAko kideekin harremanak atxikitzea leporatuta. 2017an epaitu zuten lehen aldiz, oraindik ihesean zegoela, eta orduan zazpi urteko zigorra ezarri zioten. Atxilotua izan ondotik, epaiketa berriz egitea eskatzeko eskubidea zuen, eta hala egin zuen.
‎2003an eta 2005ean ETAko kide izatea leporatzen diote. Zortzi urteko zigorra ezarri zioten 2007an eta 2010ean izandako auzietan
‎Bi prozedura ezberdin bateratu dituzte, 2003koa bata eta 2005ekoa bestea: lehena 2007an epaitu zuten, eta lau urteko kartzela zigorra eman zioten Urrutikoetxeari; bigarrena 2010ean epaitu zuten, eta hor ere beste lau urteko zigorra eman zioten. Orduan, ez zen agertu bere kontrako epaiketetara, eta atxilotua izan ondotik epaiketak berriz egiteko eskatu zuen.
‎Murga Darocan dago (345 km), baina Martutenera ekarriko dute. 1996ko abuztuan kartzelatu zuten, eta 25 urteko zigorra betetzen ari da. Hiru laurdenak 2015eko maiatzean bete zituen.
‎Zubiaurre eta Aretxabaleta, berriz, Burgostik (215 km) Zaballara ekarriko dituzte. Zubiaurre 2001eko martxoan sartu zuten kartzelan, 30 urteko zigorra betetzeko, eta 2023an beteko ditu hiru laurdenak, eta Aretxabaleta 2017ko uztailean espetxeratu zuten, 40 urteko zigorra betetzeko; 2046an beteko ditu hiru laurdenak.
‎Zubiaurre eta Aretxabaleta, berriz, Burgostik (215 km) Zaballara ekarriko dituzte. Zubiaurre 2001eko martxoan sartu zuten kartzelan, 30 urteko zigorra betetzeko, eta 2023an beteko ditu hiru laurdenak, eta Aretxabaleta 2017ko uztailean espetxeratu zuten, 40 urteko zigorra betetzeko; 2046an beteko ditu hiru laurdenak.
‎Laurei eman diete gradu progresioa, lehenetik bigarrenera. Jesus Mari Etxebarria Mansillara, Leonera (370 km) gerturatuko dute; 2002ko abenduaren 22an sartu zuten preso, 30 urteko zigorra betetzeko, eta 2025eko ekainean beteko ditu hiru laurdenak. Daniel Pastor, berriz, Zuerara (245 km) hurbilduko dute.
‎Horrez gain, Iñaki Bilbao Topasera (460 km) hurreratuko dute. 2002ko martxoaren 31n espetxeratu zuten, 68 urteko zigorra betetzeko. Eta Oscar Barreras Logroñora gerturatuko dute; 1996ko uztailetik dago preso, 30 urteko zigorra betetzen, eta iazko uztailean bete zituen hiru laurdenak.
‎2002ko martxoaren 31n espetxeratu zuten, 68 urteko zigorra betetzeko. Eta Oscar Barreras Logroñora gerturatuko dute; 1996ko uztailetik dago preso, 30 urteko zigorra betetzen, eta iazko uztailean bete zituen hiru laurdenak.
‎Sei urteko zigorra
‎Donostiako Auzitegiak atzo jakinarazi zuen sei urteko kartzela zigorra ezarri diola gizon bati 2017ko otsailean emakume bati egin zion sexu eraso bategatik. Hasieran, fiskaltzak bederatzi urteko zigorra eskatzen zuen, baina ahozko epaiketan gertatutakoa aitortu zuen akusatuak, eta akordio bat egin zuen akusazioarekin eta fiskaltzarekin. Epaimahaiak mozkorra zegoela onartu dio eta leungarri gisa aplikatu.
‎Mansillako kartzelan dago, Leonen, 370 kilometrora, eta El Duesora gerturatuko dute, 170 kilometrora. Rubenach 2019ko apirilaren 16an espetxeratu zuten, 30 urteko zigorra betetzeko, eta 2040ko azaroan beteko ditu zigorraren hiru laurdenak. Mansillako kartzelako Tratamendu Batzordeak proposatu du lehen gradutik bigarrenera igarotzea eta sorterritik gertuago dagoen kartzela batera lekualdatzea.
‎Uztailetik irailera 1.680 salaketa izan dira Hegoaldean. Gizon bati zazpi urteko zigorra jarri diote andre bat bortxatzeagatik.
‎2007an atxilotu zuen Frantziako Poliziak, Cahorsen (Okzitania), Luis Iruretagoiena, Alaitz Aramendi eta Ander Mujikarekin batera, eta hemezortzi urteko zigorra ezarri zion Parisko Auzitegiak, ETAko kide izatea leporatuta. Hamahiru urte egin ditu kartzelan, azkenean.
‎Preso zegoela suizidatzen saiatu zen behin, bere burua urkatzen ahaleginduta. 2011n atera zen presondegitik, 18 urteko zigorra beteta, jokabide ona izan zuela argudiatuta.
‎Zortzi epai militar sumarisimo hemeretzi laguni; hamaseiri hamaika epai TOP tribunaletan. Gose greba bategatik 10 eta 12 urteko zigorrak. Kartzelan gaixotu eta ardurarik ezagatik hila ere izan genuen, Nikola Telleria.
‎Harentzat ere bigarren gradurako progresioa onartu dute. Arzalluz, berriz, 30 urteko zigorra betetzen ari da 2009ko azarotik, eta hiru laurdenak 2023ko apirilean beteko ditu. Bigarren graduan egongo da aurrerantzean hura ere.
‎Urtarrilaren 7an, Frantzian ezarri zaion zigorra beteta Espainiaratua izan zen gure herrikidea, Parisko Dei Auzitegiak euroagindua onartu ostean. Berrogei urteko zigorra bete du Espainiar estatuan, Frantzian bete dituen hamahiru urte luzeez gain. Eta kilometroak, deiak, bisitak, paketeak berriz.
2022
‎Hiru urteko zigor eskaera zuen metalgintzako langilea ez da sartuko kartzelan
‎Hiru urteko zigor eskaera jaso zuen Bizkaiko metalgintzako langilea ez da kartzelan sartuko. Atzo zen haren aurkako epaiketa egitekoa, Bilbon, baina aurretik akordio bat egin zuen fiskaltzarekin, eta hamabi hilabeteko zigorra onartu zuen.
‎Epaibidea asko luzatu da, eta hiru akusatuek atzo zuten hitzordua Bilboko Justizia Jauregian. Hiruretako baten aurkako hiru urteko zigor eskaera egina zuen fiskaltzak, desordena publikoak eta hiri altzariei kalteak egitea egotzita. Bi urtetik gorako eskaera zenez, espetxera joateko arriskua zuen, baina akordio bat lortu zuten epaiketaren aurretik.
‎Beste bi atxilotuei desordena publikoa egotzi zieten, eta bina urteko zigor eskaera zuten. Biak ala biak epaiketa aretoan sartu ziren atzo, baina, haien defentsaren gertuko iturrien arabera, akusazioak ezin izan zuen frogatu egozten zitzaizkien ekintzak.
‎Hamaika eta hamabi urteko zigor eskaerak Beasain eta Lasarte Oriako bortxaketez akusaturiko gizonarentzat
‎Gipuzkoako Probintzia Auzitegian egiten ari diren epaiketaren azken egunean, absoluzioa eskatu du defentsak. Hala ere, epaimahaiak erruduntzat joko balu, gehienez ere sei urteko zigorra ezar diezaiotela eskatu dute akusatuaren abokatuek, aringarritzat hartuta «droga eta alkoholarekiko mendekotasuna».
‎2009an, bi urteko kartzela zigorra eman zioten kausa horregatik Parisko Zigor Auzitegian. Baina fiskaltzak dei egin zuen, eta, 2010ean, sei urteko zigorra eman zioten Dei Auzitegian. Bietan, Urrutikoetxea ez zen epaiketara agertu.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia