2001
|
|
Halako batean, besotik heldu eta, aldapa bat jaitsita, kanpo santuaren alderdi zaharrera eraman ninduen. Bidea, pixka bat zabalduta, panteoi erraldoien artetik galtzen zen; batzuk marmol zurizko etxetxo ikusgarriak ziren, beste batzuk berriz, eta
|
urteen
poderioz higatu samarrak egon arren, lehengo xarma bere horretan gordetzen zuten apainduraz lar kargatutako eraikin zahar sendoak.
|
2002
|
|
– Pozik dabil zure ama, eguenean topatu nuen zihoala. Susmoa dut aitari zakarkeriak apalduz doazkiola
|
urteen
poderioz. Zure nebaren gutuna jaso berri dute, Madrildik, badirudi negozioak abiada bizian daramatzala Juanek...
|
2006
|
|
Gizartearekin alderatu ditu, modu batean zein bestean jendeak gauza bera egiten duelako, bizirauteko ustelari haginka egin. Berak ere bai, zelan ez, eta hasiera batean horrela jokatzeak nazka ematen zion arren,
|
urteen
poderioz gogortu egin du bihotza. Horixe pentsatu izan du sarritan, bihotza sikatzen ari zaiola, boxeo borroketan galdutako odola birsortu ez balitzaio bezala, husten ari dela, azken hamabost urte hauetako bizimoduan odola beharrezko izan ez balu bezala... bere inguruan etengabe odola ikusi badu ere.
|
2007
|
|
Klase gabeko jendaila iruditzen zitzaionarekin tratuak izan beharraz nazkatuta zegoen arren,
|
urteen
poderioz Pedro paperean sartzen hasia zen, eta parean zuenak bere hitzak sinesten zituela ikusita, atsegin zuen aktore izatea.
|
2011
|
|
– Normalean,
|
urteen
poderioz, gorpuak ez ezik kutxak ere hondatu egiten dira, batez ere ipar mendebalera begira dauden hilobietakoak. Ez da zuen kasua; are gehiago, zure sendiaren panteoia egin zuena ez zen makala, bazekien hezetasunaren eta hozberoen eraginen berri, hala dirudi behintzat.
|
|
Diegok antzerkia zergatik gorrotatzen zuen galdetzen ziotenean kontatzeko moduko errelato koherentea eraiki zuen, egia esatea eragozten duten errelato horietako bat, erosoa,
|
urteen
poderioz sinetsi egiten duguna azkenean: ez zitzaizkion gustatzen aktoreek euren burua entzunarazteko egin behar izaten zituzten xuxurla modulatua zein oihu durundia, eta, are gutxiago, antzokiratzeak suposatzen zuen erritual soziala, pasillo eta korridoreetan barrena, balkoi eta plateetan barrena, palko eta anfiteatrora bidean ezagunak topatzen zirenero bostekoa emanez edo muxu parea dispentsatuz –dispentsatu zen hitza, baiki– egin beharreko geldialditxo derrigortu bakoitza, jendetasun itxuratukoa beti, eta beraz, faltsua hura ere.
|
2012
|
|
Txikitan maitasun eta kontaktu nahikoa jaso ez izana? Erlijioek kutsatutako gizarte gaixoek
|
urteen
poderioz bizkar gainean kargatutako motxilaren zama eta honek sortzen digun beldurra. Uretatik atera nintzen.
|
2015
|
|
Enegarrenez esnatu zenean, artean eguna argitzen hasi berri, ametsetara ez itzultzea erabaki zuen, horixe baitzuen modu bakarra Odile Mores eta bere artean beste inor sar ez zedin. Orduan bai, bi eskuez,
|
urteen
poderioz eskuratutako abileziari esker, irudimena azken tantaraino xurgatuz, denbora plazeraren mende jarriz, hau ere urte askotako eskarmentuak emandako dohaina, orduan bai, orduan Odile Moresen baitan bailebilen, gozamenaren tontorrera iritsi zen. Astiro.
|
2016
|
|
Errepide nagusiko zuloak, izenik ageri ez zuten karrikak, frontoiaren ezker horma pintaketa iraingarriz zatartua, geroz eta ke zikinagoa ekartzen zuten zaborra errausteko labe zartatuak, horrelakoak, ezin konta ahala bafora tren edo auto nobedade, hondamendi txipi eta ez horren txipien katalogo bat zeukan osatua
|
urteen
poderioz Rafael Artista Fotografok. Estudioko lanaz harat portuko agintaritzaren aunitz enkargu hartzen zuen eta kasik egun oroz La Vozeko korrespontsalaren eskariak albistea ilustratzeko.
|
|
Nolanahi dela, Karmelerekin izandako hitzordu hura ez zait sekula atzendu; alderantziz,
|
urteen
poderioz hazten joan da neure barnean, ohartu bainaiz hark bizitakoak, orduan gertatu zenak, testuinguru hark, neurri batean, neure bizitzako istorioa osatzen laguntzen didala, ulertzen nor naizen eta zergatik. Ez gara izaki isolatuak, gure garaiaren eta kulturaren eta hezkuntzaren oinordekoak baizik.
|
2017
|
|
|
Urteen
poderioz hitz izarra bihurtu da feminismoan eta feminismotik kanpo ere bai. Guztiok izango dugu gogoan, esate baterako, 19 Korrikaren leloa, euskarahalduntzeko gonbitea luzatuz.
|
2018
|
|
Gertatzen da lagun batzuekin Fakirrari Bekaintirorekin gertatzen zaiona; harekin mundua aldatzen saiatu izan bazara inoiz, mundua aldatzeko presa hori izan baduzu gaztaroan norbaitekin, lagun horrekin ez dagoela erdibiderik: arima biki min bilakatuko zarete
|
urteen
poderioz, edo, alderantziz, elkarren notario gogaikarri. Munduaren erritmo mineralaren kontra zerbait egin dezakezun ustea delako, beharbada, gaztaroa.
|
|
Haizatu ezean, zein da gorpu bat erraustearen zentzua?
|
Urteen
poderioz hezurrek erdietsiko duten estatusa azkartzen zaio hildakoari, hori da eta ez beste ezein errausketaren funtsa. Hautsaren noblezia.
|
2019
|
|
Ikusmena eta entzumena ez ezik, ordea, memoria ere nekatu egiten da
|
urteen
poderioz, eta aukera aprobetxatu zenuen esateko azkenaldian oso erraz ahanzten zitzaizkizula gauzak, adibidez: aurreko batean, arkatza aurkitu ezinean ondo aspertu eta gero, belarriaren gainean azaldu zitzaizun, eta beste batean, berriz, betaurrekoen bila erotu beharrez ibili ondoren, jantzita zeneuzkala konturatu zinen.
|
2022
|
|
Neuk berez nekarren eta,
|
urteen
poderioz, areagotua nuen anti nostalgia mekanismoari ijitoen materialismo ez historikoa gehituta, ezer gutxi salbatuko zela kalkulatu nuen.
|
2023
|
|
Poesia errezitaldiak, kirol ikuskizunak eta bestelakoak izaten ziren bertan, eta Abadia bera arduratu zen euskarazko sorkuntza horien sariketa finantzatzeaz zendu artean. Urruñan antolatu ziren lehenbizi, baina
|
urteen
poderioz Euskal Herri osora zabaldu ziren. Euskal Pizkundearen adierazgarri ziren jaialdiok Bilbora heldu ziren 1901ean, eta ezagunak dira Miguel Unamunok bertan esandakoak:
|
|
Ikusten den moduan, oso teknika zaindua daukate Baliko aktore dantzariek.
|
Urteen
poderioz eta transmisio kate eredugarri batekin, Baliko herritarrek euren kultur adierazpen eder hau mantentzen eta eraberritzen jakin izan dute.
|
|
Iparraldean oso ezberdina Baigorri, Maule, Lartzabal, Larresoro, Bidart… antzematen dira ñabardurak. Guk adibidez, Donostian,
|
urteen
poderioz, lortu dugu publiko bat oso fidela. Herri txikietan ere emanaldi politak ateratzen zaizkigu sarritan, bertako jendeak akontezimendu bezala bizi duelako.
|
|
Orain,
|
urteen
poderioz eta ekinaren eginaz, kultur esparruan pertsonaia publiko bilakatu naiz. Edadean aurrera noa, eta ikuspuntuak ere lekuz aldatu zaizkit.
|
|
Mugikorrak bezala guk ere gure lanabes batzuk ere eguneratu egin behar ditugu. Aktorearen memoria eta esperientzia aldatzen doa, eta
|
urteen
poderioz gure lanabesak ezberdinak dira. Nire gorputza ez da berdina hogeita bost urterekin edota berrogeita hamar urterekin.
|