2015
|
|
Heriotze Apirilaren 16an Martin Gaztainaga, Ogeroteneko nausi xaharra ehortzi dugu, 93
|
urtetan
pausatu dena. Bere alargun Mayi eta 8 seme alaberi gure bihotz minak.
|
|
Dolu Iragan ortziralean segitu dugu lur huntako azken egoitzarateko bidean Lucien Lelandais, 82
|
urtetan
pausatu dena Putundegia bere etxean. Ofizioz hargina, laneko denbora guzia pasatua zuen herriko enpresa ezagutu baten kondu lan eginez.
|
|
Dolu Urtarrilaren 28an lagundu dugu lur huntako azken bide urratsetan Beñat Etcheverry, 98
|
urtean
pausatu dena Izpurako Luro xaharretxean. Irisarri Feiteroan sortua zen eta bizi izana ere luzaz laborantzako lanetan ariz.
|
|
Dolu Joanden astean, bere azken egoitzara segitu dugu Marie Claire Etcheverry sortzez Nasciet (Kortea), 81
|
urtetan
pausatu dena. Bi seme alaben ama, bere senarrarekin bizia gehienbat Ameriketan pasatu du.
|
|
Dolu Urriaren 12an lagundu dugu, lur huntako bere azken kurrida deitzen ahal den urratsetan, Henri Haran Bidegaraia etxaldeko nagusi xaharra, 92
|
urtetan
pausatu dena. Osagarri arazo larririk ezagutu gabeko bizitza luze eta ederra bururatu du epe laburreko arazo baten ondorioz.
|
|
Dolu Oraino sortu berria den urte hunek, gure usaiako agiantza hoberenen sasoin betean biziaren alderdi onak ditugula bakarrik edo bereziki gogoan, erakutsi dauku guk amestu zeru argi hortan sar ditaizkela noiznahi laino zonbait ere. Hola urtarrilaren 5ean segitu dugu bere lur huntako azken egoitzarateko urratsetan Maitexa Etcheverry, 79
|
urtetan
pausatu dena Irisarri Feiteroan. Duela 5 urte zendua den Erramun bere senarrarekin altxatu dute 4 haurreko familia ederra, Ostankoa herrian zutela bizilekua.
|
2016
|
|
Heriotze Ekainaren 20an lagundu dugu lurreko azken egoitzarateko urratsetan Pierre Etcheverry Argaineko aita xaharra, 97
|
urtetan
pausatu dena. Bizitza luze eta eder baten bukaera normala deitzen ahal den moldean.
|
|
Dolu Maiatzaren 13an lagundu dugu lur huntako azken egoitzarateko bide urratsetan Nicolas Ithurbide Urrutixaharreko nagusi xaharra, 87
|
urtetan
pausatu dena. Ezterenzubin sortua, artzaingoak segereturik ez duen lurraldean, bere lehen langintza hori izanik, errotik artzaina zen besteak beste.
|
|
Dolu Otsailaren 25ean segitu dugu lurreko azken egoitzarateko urratsetan Marie Jeanne Laxague, 97garren
|
urtean
pausatu dena Irene bere Irisarriko alabaren etxean. Urepelen sortua zen Etchebarren familian; Leonie, Xalbador bertsulariaren emaztearen ahizpa zen.
|
|
Heriotze Martxoaren 12an lagundu dugu azken egoitzarateko urratsetan Pierre Eliceche Arriotakoa, 79
|
urtetan
pausatu dena asko osasun arazo ezaguturik, bereziki azken urte bat huntan, astean hirutan dialisiaren laguntza beharrezkoa baitzuen. Badakit heriotze hortaz prentsak ainitz gauza kondatu duela xuxen edo makur, bereziki"" egunkariak, lehenik kondatuak ondotik zuzenduz.
|
2017
|
|
Dolu Aste bat barne izan ditugu herrian hiru heriotze. Lehenik uztailaren 30ean iragan dira Martial Ithurbide Etxeberri Garaikoaren ehorzketak, hau 82
|
urtetan
pausatu dena. Baionako bestakari antolatua den Masters lehiaketaren hurbiletik segitzeko, joana zen Noelie bizilagunarekin, biak berdin pilotazale amorratuak, Baionan duten bizitegira.
|
|
Agorrilaren 4an ere, arratsaldean, lagundu dugu lurreko azken egoitzarateko urratsetan Mayi Dagorret Perekabiako ama eta amatxi xaharra, 97
|
urtetan
pausatu dena adinaren kondu ezar ditaken arrazoinez. Hiru haurren ama, bizi luze, eder eta balios hortan erakutsi ditu bere dohain ohoragarriak:
|
|
Dolu Apirilaren 12an segitu dugu lur huntako azken egoitzarateko bide urratsetan Janamari Etchegoimberry, Urrutia etxaldeko ama xaharra, 93
|
urtetan
pausatu dena familiaren arta ona izanik bururaino, berak ere aitzinekoak hain ontsa segituak zituen gisara. Emazte langile eta zerbitzu egina, naski bakantzak zer diren izena baizik ez zakiena.
|
|
Ez ditugu ere ahanzten jaz mundu huntarik joan direnak. Besteak beste Panpeia Etxebarne xuberotar euskaltzale suharra, 67 urtetan itzali dena, Jean Michel Ansolabehere baigorriarra, departamenduko laborantza ganbararen buru egona, 46
|
urtetan
pausatu dena, J B Caminondo ortzaiztar apez misionesta, 91 urtetan zendua, Jean Marie Mailharo pilota mundua dolutan utzirik eta Jacques Saint Martin, 92 urte, Baionako komertsaldegiaren buru izana eta euskal departamendu bat eraikitzearen alde azkarki bermatua...
|
2022
|
|
Esker onezko omenaldia alabainan biziki jendetsua eta guziz kartsua! Ez ginuen nornahi Kattalin Ithurralde, sortzez Biolet, 107
|
urtetan
pausatu dena! Gutti dira, gutti baino guttiago nolazpait, adin hortara heltzen direnak!
|