Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 43

2003
‎Heldutasuna nabaritzen da, esaterako, galdera aristotelikoak egiteari(" nor naiz ni") utzi eta, konplexurik gabe, eraikin berria diseinatzeari ekin baitio. Garai batean leporatu zitzaion Durangori erakusleiho antzua eta merkatu hutsa baino ez izatea, eta liburugintzak urtean zehar pairatzen duen errealitate gordina estaltzen laguntzea. Egun, ordea, inork ez du kolokan jartzen azoka urtero antolatzearen beharra.
2006
‎Zapatagin ikastuna berandu zebilen. Leonel urtebete lehenago hila zen, presondegi gaztelarrak hiru urtez pairatuta. Eri itzuli baitzen, 1516ko saioan Erronkarin Pedro mariskalarekin batera errenditu eta gero.
2008
‎Berrogei urtez pairatu zuten diktadore tzarra gure aurreko belaunaldiek. Garai haien arratsean gogotsu ekin zion herritar talde batek euskal musikagintza, euskarazko kanten sormena, oro har euskal kultura plazaratu eta zabalduko zuen jaialdia antolatzeari.
2009
‎Belagileen trajeria pastorala ikustearren, sargoriari aurre egin diete 3.500 bat lagunek. Lapurdiko emakume askeek 1609 urtean pairatutako martirioa apur batean sentituta.
‎Jean Rouch eta Rene Vautierren filmak ere izango dira Zinebin. Kontinente osoak urteetan pairaturiko kolonialismoa salatzen dute sortzaile bi horien lanek. Rene Vautier (Camaret, Bretainia, 1928) askatasunaren aldeko ekintzailetzat dute Frantzian.
2010
‎Sergio Garcia," Sei", eta Jose Ramon Bañales," Bada", enpresako bazkideak egiten duten lanaz mintzo zaizkigu. Gogorarazi digutenez, mota askotakoak eta larriak ziren Bilbo Zaharrak eta San Frantziskok orain dela 30 urte pairatzen zituzten arazoak. Baina kemen handiz biztanleek eta Auzo Elkarteak egoerari buelta ematen jakin izan zuten.
2011
‎Ez soilik zurekiko, baita ere espetxean, erbestean edo ihesik dauden milaka Euskal Herritarrekiko. Euskal Herriak urteetan zehar pairatu duen gatazka politikoak bere horretan darrai. Euskadi Ta Askatasunak orain dela hilabete gutxi hartutako erabakiak egoera berri baten aurrean kokatzen gaitu.
‎Ohikoa izaten da 65 urtetik aurrera agertzea, baina askoz lehenago ere erasan dezake (badira 30 urterekin pairatu dutenak ere, nahiz eta kasu horiek salbuespentzat jo behar diren).
2012
‎Euskal Herriko historia hurbilean horren adibideak badaudela azaldu du, industrializazio garaian Euskal Herrira heldu ziren etorkinak kasu. Nabarmendu du lehen urteetan pairatu zituzten bizi baldintza eskasek gaur egun haien osasunari buruz duten pertzepzioan eragin dutela. Bestetik, Martinek zehaztu du immigrazioa ezin dela ikusi «konponbide demografikotzat».
‎Errealitatea, ordea, ez da arrosa kolorekoa. Bere hazkundea, litekeena da 2012an 2011ko %5, 5 tasa errepikatzea, oraindik oso urrun dago errekuperatzetik hiru urtekoan pairatu zuen %23ko atzerakada. Bidean, herrialdea injustuagoa bilakatzen ari da, aberats eta pobreen arteko distantziak handituta.
‎Aspaldi honetan askotan hitz egiten da demokrazia parte hartzaileaz, demokraziansakontzeko beharraz edo demokraziaren defizitaz, eta Euskal Herrian garrantziberezia hartu du kontu horrek azken urteotan pairatutako egoera bereziagatik.Baina memoria duen orok gogoratuko du gai hori hemen hasi zela jorratzen joan denmendeko 80 hamarkadetan eta, batez ere, orduan berebiziko garrantzia izanzuen gai baten inguruan: Irurtzun eta Andoain artean egin nahi zen autobidearenproiektuak sekulako oposizioa eragin zuen zeharkatu behar zuen herri etabailaretan.
‎Aspaldi honetan askotan hitz egiten da demokrazia parte hartzaileaz, demokraziansakontzeko beharraz edo demokraziaren defizitaz, eta Euskal Herrian garrantziberezia hartu du kontu horrek azken urteotan pairatutako egoera bereziagatik.Baina memoria duen orok gogoratuko du gai hori hemen hasi zela jorratzen joan denmendeko 80 hamarkadetan eta, batez ere, orduan berebiziko garrantzia izanzuen gai baten inguruan: Irurtzun eta Andoain artean egin nahi zen autobidearenproiektuak sekulako oposizioa eragin zuen zeharkatu behar zuen herri etabailaretan.
‎Bai, kobra daitekeen gehiena jasotzea erabaki dute eta hori kobratzearren, harrigarriki, bat etorri dira kolore batekoak zein bestekoak, berdin nazionalistak edota Madriletik zuzenean aginduak jasotzen dituztenak. Erabaki hau minutu gutxi batzuetan adostu dute; nahiago genuke antzeko azkartasunik herri hau urtetan pairatzen ari den zenbait arazo konpontzeko. Orduan bai kobra zezaketela nahi beste diru eta nahi adina ohore jaso.
2013
‎«Presioa sentitzen nuen, bai soziala, bai nik neure buruari ezarria». Harremana pixkanaka sendotu zen; hasi eta ia bi urtera pairatu zuen lehen eraso fisikoa, bizikidetza hasi berritan. Faroko (Portugal) motorzaleen bilkurara joanak ziren:
‎Izan ere, adituek diote etorkizunean adinekoen kopuruak gora egingo duela eta, ondorioz, egoera horri behar den moduan erantzun zaiola. Euskal herritarrok azken urteotan pairatzen ari garen murrizketak kontuan hartuta, ez dirudi bide onean goazenik...
2014
‎Beraz, orain «memoria aktiboa» izateko eskatu dute auzipetu eta inputatu izandakoek. Torrealdaik motzean laburtu zuen 11 urteotan pairatutakoa: «Zintzilik eduki gaituzte».
‎50eko hamarkadako abertzaletasun iraultzailearentzat, hortaz, euskara bihurtu zen euskal nazioaren sinbolo; eta, neurri handi batean, pixkanaka, baita beste abertzale askorentzat ere. Naziokideak elkartzeko elementu lotzaile gisa ziharduen, batetik, eta, bestetik, frankismo urteetan pairatu zuen atzerakadak bere dimentsio sinbolikoa indartu zuen euskal gizartean; izan ere, sistema frankistak euskal elementu eta sinbolo oro, eta abertzaleen adierazpen oro zigortzen zuen testuinguru hartan euskararen galtze prozesuaren gaineko kontzientzia hartu zuten gazte haiek, aurrena, eta abertzale askok, ondoren. Euskara erabiltzea eta ikastea nazioa berreraikitzeko elementu giltzarri bihurtu zen abertzale askorentzat.
2015
‎Hogei ume daude umezurztegian. Haietako batzuk gurasoak hil ondoren geratu ziren bakarrik, baina azken hiru urteotan pairatutako gosete larriak ume abandonatu asko eraman ditu bazterrotara. Jon Gudmundssonek sortu zuen umezurztegia hogei urte lehenago, Guabrandur Adamsson gotzainaren eta eliza anglikanoaren laguntza apur batekin.
2016
‎Irungo Eskina Mosku tabernako jabeak hiru urtean pairatu duen jazarpen homofoboa salatu ostean, agerian gelditu da halako gertakariei aurre egiteko mugak dituela egungo araudiak. LGTBI kolektiboaren diskriminazioaren kontrako lege bat eskatu du Gehituk.
‎Zer kondatzen du Eugenia Ginzburg' ek? Stalin' en garaieko kanpoetan gertatzen ziran izugarrikeriak; poliziaren galdeketak, bost egun eta bost gauez segidan egiñak, ezertxo ere jaten eta edaten eman gabe, eta lo kuluskarik batere egiten utzi gabe(...) Hau ez du Eugenia Ginzburg' ek besterenetik atera, berak hemezortzi urtez pairatu baititu Siberia' ko sofrikariak. Are gehiago:
‎Baina akordatzen da. Xehetasun guztiekin konta dezake, adibidez, militar kolpistek aita bahitu eta fusilatu zioten egunean gertatu zen guztia, baita ondorengo urteetan pairatu behar izan zituen umiliazioak ere, emakumea, langilea eta komunista izateagatik. –Hilik bizitzera kondenatu ninduten?.
‎" Manpower Group enpresarekin azpikontratatuta gauden Guggenheim Museoko hezitzaileak berriz ere gaude greban gaur. Gure lan baldintza prekarioen arduradunak geldirik daude, eta premiazkoa da lehenbailehen orain dela urteak pairatzen ari garen egoera hau konpontzea, duintasuna eta lan egonkortasuna lortzeko.
2017
‎Lan" nekeza" dela dio Zaballosek: " Ezin dugu planteatu herrialde honetan hainbeste urtetan pairatu dugun sufrimendu guztia egun batetik bestera bukatzea. Pixkanaka landu behar da, eta saiatu alderdi guztien eta sentsibilitate guztien artean elkarbizitza hori lantzen".
‎Mendebaldeko herrialdeetan prentsa idatzia azkeneko urteetan pairatzen ari den krisiaren testuinguruan, joera batzuk ari dira nagusitzen: ia inork ez du asmatzen paperezko negozioa Internetera nola eraman, publizitate sarrerak nabarmen txikiagotu dira, erredakzio askotan gero eta kazetari gutxiago ari dira lanean, eta, oraindik ere, paperetik lortutako sarrerak handiagoak dira Internetekoak baino.
‎Bi liderrak ez dira hain berdintsuak, bigarrena lehenaren seme politikotzat jotzen bada ere. Egiptoko egungo presidenteak burdinazko eskuarekin gidatzen du herrialdea, baina ezinezkoa zaio Egiptok azken urteetan pairatu duen krisi ekonomikoaren ondorioak ezkutatzea. Libra egiptoarrak inoiz baino gutxiago balio du.
‎Gu gehienontzat, ameskeria hutsa zen gure arreben ikaskideekin normaltasunez hitz egitea. Urteetan pairatu behar izan genuen moztasun hura, eta oso nabarmena egin zitzaigun institutura iritsi ginenean, beste eskoletako ikasleen aldean. Kosta egin zitzaigun neskekin harreman lasaia izatea.
2018
‎1993an Eusko Legebiltzarrak Euskal Eskola Publikoari buruzko Legearen Proiektua onartu zuen, eta lehendik zetorren eztabaida areagotu egin zen Ikastolaren barruan, publifikazioaren aldekoen eta aurkakoen artean. Batzuek publifikazioan ikusten zuten hainbat urtetan pairatutako gabezien eta zailtasunen konponbidea, baita etorkizun ziurragoa ere; beste batzuek, berriz, Ikastolaren sorrerako balioei, izaerari eta nortasunari heltzen zieten, sare publikoan ez sartzeko. Azken horiek" Ikastola irrikan" izeneko taldean eratu ziren, 1991 inguruan.
‎Azken urteetan pairatu dugun krisi ekonomiko gogorra zertxobait arindu dela diruen arren, asko dira oraindik ere egoera zaila bizi duten herriko familia eta pertsonak. Egoera honek, beraien oinarrizko beharretan isla zuzena du.
2019
‎Afaritarako zopa eraman zion Mendelek, eta gero malbazuri, udaberrilore eta linazi infusio bat. Izan ere, Mordechai Meislek urtetan pairatu zuen petxuko minak berriz eraso zion, menia engainagarri baten ostean. Gero eta tarte laburragoekin jotzen zuten sukarrak eta eztul mingarriek; zenbaitetan hain ziren gogorrak eztul oldarrak, non ikusmena ere lainotu egiten baitzitzaion.
Urteetan zehar pairatutako baldintzak salatu dituzte langileek: “Irainak, degradazio pertsonalak eta erasoak sufritu ditugu, guk geuk erosi behar izan dugu lanerako arropa... oso bigarren mailako langile sentiarazi gaituzte”.
‎Jai parte hartzaileen, herrikoien eta parekideen alde daudenak vs ikuskizun huts eta pribatuen aldekoak. Tamalez, bigarrenak daude agintean, eta gutxienez beste lau urtez pairatu ditugu. Baina dagoeneko, hainbeste urteko oztopoen gainetik, argi izan lukete askoz handiagoa dela auzoko jaietan dabiltzan ehunka lagunen kemena eta militantzia, haien diru gosea baino.
‎Nadiaren negar zotinek bakarrik hausten zuten isiltasun erabatekoa. Urteetan pairatutako saminak negar bihurtzen ari ziren. Mara mara.
2020
‎Zaila da oraindik gaur egun emakume batek gizon boteretsu bat salatzea, baina ez ezinezkoa. Me too mugimenduaren ondoren, Weinsteinen kontrako salaketak hasi zirenean, emakume askok aurrerapauso bat eman zuten eta mahaigaineratu zituzten urteetan pairatutako jazarpen sexualak. Me too k, emakumeen kontrako indarkeria sexuala salatzeaz gain, irteera eman zion gaur bizi dugun Laugarren Olatu Feministari.
‎Badira eskubideen borrokarekin lotutako hainbat egun. Egun horiek, kolektiboa ikusgarri egiteaz gain, urtean zehar pairatzen dituzten bereizkeriak, bidegabekeriak eta zapalkuntzak agerian jartzeko baliatzen dira. Egun horietako bakoitzak bere esanahia du.
‎Aurreko urtean pairatu behar izan nuen... nerbioak jota egon nintzen: alde batetik, emakumea etxetik joateak dakarren presio sozialagatik; gizona izango balitz ospatzekoa izango litzateke; esaten zidaten nire umea eta senarra abandonatzen ari nintzela; eta bestetik, guztia antolatzeak dakarren izugarrizko nekeagatik:
2021
‎Ekintza horiek eta planean jasotako beste batzuk garapen ekonomiko eta soziala bultzatzeko eta Pirinioetako zonaldeak azken urteetan pairatzen duen populazioaren atzerapen prozesua arintzeko egingo dira. Hala jakinarazi du gaur batzarrak, Pirinioetako Planak ezartzen duen gobernantza organo gorenak, eta Nafarroako Parlamentuko, Nafarroako Gobernuko, Pirinioetako Mahaiko (Pirinioetako Toki Erakundeen ordezkariek osatutako organoa) eta Cederna Garalur Tokiko Ekintza Taldeko ordezkariek osatzen dute.
2022
‎Bi urte zail igaro dira eta normaltasunerako bidean aurrerapauso handiak egin ditugu. Baina osasungintzak pasatu berri duen beheraldi luzea eta gero, nabarmenak dira osasun langileek bi urteotan pairatutako akidura fisiko eta emozionalak eta haien ondorioak.
‎Iragan maiatzean utzi zuen batek lana, eta hilabete honetan jakin da bestearen erabakiaren berri: lanpostua utzi du, eta urteotan pairatzen ari den «jazarpen eta tratu txar instituzionala» erabakiaren atzean dagoela esan du, gainera. Hirurek salatu dute lan egoera zaildu zaiela irregulartasunen berri eman zutenetik.
‎" Hemen ere barruraino sartu zaizkigu!". Azaleko zintzotasun faltsu batek gidatzen zituen, bazirudien euskaldunek urteetan pairatutako zapalkuntza beste inorekin ez zutela errepikatuko erakustea zela garrantzitsuena. " Lehen Bisitarien odola dugu zainetan, eta barkamen eske gabiltza, manex madarikatu horiek unibertsotik desagerrarazi beharrean".
2023
‎Erretreta hartu nuenean hori egin nuen, eta ondoko belaunaldiek aukera hori izan dezaten mobilizatzen naiz egun. Erretretan denbora gehiago dugu bizitzaz okupatzeko: ateraldiak, ibilaldiak, berrogei urtez pairatu dugun presioa askatzea nolazpait. Ordutegiak adibidez.
‎31 urteko gizon bati 13 urteko kartzela zigorra ezarri dio Nafarroako Probintzia Auzitegiko Lehen Atalak, sexu abusuen delitu jarraituagatik. Akusatuaren lagun batzuen alaba da biktima, eta erasoak zazpi urtez pairatu behar izan zituen: 9 urte zituenetik 16 bete zituen arte.
‎Azken hilabete eta urteetan pairatzen ari garen eskubideen gainbeherari erantzun sendo bat eman behar diogu. Aspaldidanik, sektore publikoaren ahultzea begi bistakoa da; finantzaketa publikoaren falta, lan baldintzen okertzea eta, ondorioz, zerbitzu publikoen kalitatearen galera, administrazio guztietan errepikatzen ari den erradiografia bat da.
‎Bat batean esku bat tenkatzen da, edo garondoa, edo orkatila, edo bekokia zimurtzen da. Nik, adibidez, urtetan pairatu nuen kopetan tentsioa, bekokia zimurtzeko ohitura hartu nuen. Agian indar gehiegi jartzen nuen emozioan eta horren ondorioa zen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia