Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 116

2000
‎1918an, Eusko Ikaskuntzaren sorrera biltzarrean, Tomas Etxeberriak euskal biblioteka berezi bat sortzeko asmoa plazaratu zuen; logikoa da bi kasuon artean paralelismo garbia ikustea, hots, gurea ere biblioteka nazionala bilakatzeko bokazioz etortzea. Baina orduan ez zen etorri, eta hurrengo laurogei urtetan ere ez. Zergatik?
‎Izerdia aurretik generaman bakoitzaren esku ahurrean, ez tinkadaren bero eskasak eraginda. Hamazazpi hemezortzi urtetan ere ez ninduen sobera maite. Konkiloker bat omen ni, haren kume distiratsuarekin ibiltzeko inola ere duin ez zena.
2001
‎Higiezinen arloko adituak bat datoz esatean 2002 urtea ere ez dela urte ona izango etxebizitza berri bat erosi behar duen batez besteko espainiarrarentzat. Interes tasek aldaketa handirik izango ez duten arren —segituko dute bakean— eta pisuen prezioaren igoera neurrizkoagoa izango den arren, etxea ordaintzeko erabili behar den familia errentaren ehunekoa handitu egingo da, eta gauza bera gertatuko da batez besteko familia batek etxebizitza batean gastatu ditzakeen milioien eta merkatu prezioaren arteko distantziarekin.
2003
‎Kaka zaharra, konponduko naiz. Hiru urte ere ez osorik. Etxea gainera zetorkiola.
2004
‎Borrokak, hildakoak, kalteak… ugariak izan arren, segituan ahazten da dena. Bi urte ere ez dira Afganistango gerra bukatu zenetik eta inor gutxik gogoratzen digu han zein egoera makurra geratu den.
2005
‎«Lehen ezinezkoa zen kartzelan 15 urte baino gehiago egotea, baina gainditu zen; gero 20 urtekoa zen muga, baina hura ere gainditu zen. Orain 20 urterekin ere ez da onartzen kanpoan egotea. Datorren urtean beste bik egingo dituzte 25 urte, eta atzetik gehiago datoz.
2006
‎Orain bezala, duela 80 urte ere ez zen inon gazteluzainik ikusi gutienez kapare ez zenik, non ez zen odol garbiko norbaiten ordezkari edo bigarren. Aferak moldatze erraza zuen, nola eta aitatxi kaparetuz, berak amestu bezala.
‎Luteroren eta Kalbinoren eliza berrituak salbamenduaren bidean ezarri ninduen, baita umezurtz utzi ere aldi berean. Bortz urte ere ez nituen.
2007
‎9 Izan ere, urtea ere ez zuen bete soldaduskan, 1931ko urtarrilean Santoñan armadan sartu eta urte bereko abenduaren 2an lizentzia osoa eskuratu zuelako. Urritik aurrera Santoñatik Iruñera aldatu zioten destinoa.
‎Ez Inmarekin ez beste inorekin. Izatez ez zen harritzeko gauza, aurreko urteetan ere ez bainuen koxkorrik lortu. Urte hartan baina, ez dut esango inoiz baino gertuago izan nintzenik, baina bai inoiz baino ausartago jokatu nuela, zoriak lagunduko zidalakoan.
‎Gauero, beste batzuen arropak garbitu eta josi ondoren, artean adorea gelditzen zitzaio ni nintzen semetxo hura liburuei lotzeko. Hamar urte ere ez nituen betiko itzali zenean. –Barre etsia egin zuen?:
‎Alabaina, Nathalie hark bazuen zerbait Ojak Orsoni eskain ez ziezaiokeenetik: gaztea zen oso, hemezortzi urte ere ez zituen edukiko orduan. Eta denok genekien dastatu gabekoa nahi izaten zuela beti Orsonek aukeran.
2008
‎" Lehen bai baina orain ezin da", dio jendeak. Orain dela hogei urte ere ez zen erraza boluntarioak inguratzea. Ezin dugu esaldi hori besterik gabe onartu.
2009
‎Froga bat da Larrun hor izatea, eta zuek hor izatea idazteko, eta irakurleak edukitzea: orain dela 100 urte ez zen egiten, duela 50 urte ere ez. Beraz, ideien mailan, hartu emanen mailan anitz aurreratu gara.
‎Mutilak 12 urte ere ez zituen. Hain gazterik ere, ezagun zuen Louvreko zerbitzarien lotsagabekeria.
‎Bi urte ere ez ziren geroztik joan. Nire ama Katalina ere Arroxelan izana zen, Henrike bezala setiatua, bere senar Enekot Ezpondarekin eta bere seme alaba gehienekin batera.
‎Ni ez nintzen hein berean. Lau urte ere ez nituen Aitatxi Migelekin batera Erreforma besarkatu nuelarik. Parisen, nahigabea gainera etorri eta gure fedea mozorrotzera behartu nintzen arte, etenik ez zuen izan nire atxikimenduak Kalbinen ikusmoldeen aldera.
‎bi urte lehenago agurtu ninduenaren aldean oraingo Katalina meheagoa zen, gerriz makurtuagoa eta zimurrez beteagoa. Hamabortz urte ere ez nituen, eta adimena eskas.
‎Agaramontekiko topaldiaz ahantzia nintzen jada, eta haiek ni bezain. Gutako zaharrenak 18 urte ere ez zituen. Zaldun helduarena jokatzeko irrikan geunden, xaldun irrigarri eta burugabearena baizik egiten ari ez baginen ere.
‎GERMAN. (hunkituta) Eskerrik asko? Ehun urte bizita ere ez diat eskertuko egiten ari haizen guztia.
‎Oinarriak sendo jarrita, momenturik gozoenean utzi dugu Eskualduna astekaria 2 kapituluan, 1907 inguruan, 7.000 bezero inguruk ematen zioten bermearekin. Ikusi dugu zelan erlijioaren eta mundu ordena zaharraren gotorleku izateko bokazioz jaio zen; bada, hurrengo urteetan ere ez zen bigundu kazeta horren jarrera integrista; horren froga da, berbarako, 1936ko Gerran Francoren alde agertu izana (ez hori bakarrik: baita Hegoaldetik Iparraldera ihesi joan zirenen kontrako giroa hauspotu izana ere) 23.
‎Datorren urtean ere ez da ona izango automobilgintzarako. Hori adierazten du, gutxienez, Standard and Poors arriskuen kalifikazio agentziak berriki egindako txosten batek, sektore horren mundu bilakaeraren gainekoak.
‎Bere janaririk gustokoena baratxuria da, kilo erdiko txuleta azpian duela. Urteak ere ez ditu faltan, baina osasuntsu eta alai segitzen du bere lanean. Ez da Robert Reford, baina, kurioxoa?, berak dioen bezala.
‎Jasoko balitu, 30.000 milioi dolarrera iritsiko litzateke haren erreskatearen kostua. Azken hiru urteetan, 82.000 milioi galdu ditu, eta 2009 urtea ere ez da ona izaten ari. Otsailean, esaterako, %53 gutxiago saldu zuen.
‎Ongi hausnartutako erabakia zela, nekatuta zegoela eta bere bizitzaren zatirik onena ordutik aurrera hasiko zela esanez agurtu zen. Bi urte ere ez dira pasatu, baina iritziz aldatu du. Belgikako telebista kate batean eman zuen atzo erabakiaren berri, albistegian bertan:
‎Urriaren 22an sistema eragilearen bertsio berria aterako du Microsoftek. Hiru urte ere ez dira pasa aurreko bertsioa (Vista) sortu zuenetik, eta tarte horretan eragozpenak nahi baino gehiago izan dira.
‎Kubakoa ahitzear zegoen. Urtea ere ez, gehien jota asteak edo hilabeteak iraungo zituen harropuzkeriak oraindik, baina estadosunidostarrak gerran sartuko ziren, eta orduan akabo. Weylerrek ez zuen zer eginik.
2010
‎Atera kontuak. Aurreko urteak ere ez ziren hobeak izan. Oso gaizki pasatu dugu, gogoratu du.
‎Eta hori egiaztatzeko PSOEri begiratzea baino ez dago. Hiru urte ere ez zituen behar izan aurreko autonomismoa eta Gernikako Estatutuaren erreferendumean euskal gizartearekin hartutako konpromisoak ahazteko, horren data 1982ko urriaren 28a izan zen, hauteskundeak irabazi eta Felipe González Moncloarako atea zabaldu zuen eguna.
‎Beste aukerarik ez dutela? Hogei urte ere ez dituzte-eta! Honetatik guztitik ahalik eta urrunen ibil daitezen egin behar dugu ahalegina.
2011
‎Hamabi urte ere ez zituen edukiko neskatoak. Errefuxiatu errepublikar baten alaba da hurbildu zaiona; Liber, esan dionez.
‎eta horrek sutan jartzen zuen. Hogei urte ere ez, eta zer egin zuten horrelako zigorra merezi izateko?
‎Mila urtean ere ez, saiya zikina!
‎Espainia eta Frantziako botere politikoak ez du horrelakorik nahi. Orain berrogeita hamar urte ere ez!
‎Lazkanok entzuna zuen naziekin kolaboratu izana ere leporatu izan ziotela Manzanasi, artean gazte bizargea baino ez zenean, hogeita hamar urte ere ez: judutarrak entregatzen ei zizkien naziei, Espainiako Gobernuari interesatzen zitzaion jendearekin trukatuz.
2012
‎Lau urte ere ez dira igaro Daniel Castillejok (Burgos, Espainia, 1957) Artium zuzentzen duenetik. Javier Gonzalez de Duranaren lekukoa hartu zuen 2008an, eta Arte Garaikideko Euskal Zentro Museoaren aurpegia bilakatu zen.
Urtea ere ez da txosten bat egin zenetik, presoen inguruan eta kartzelako bizimoduaz oro har. Estatuko kartzeletan ziren 5.000 presori bidali zitzaien inkesta, honetaz eta hartaz galdezka, eta 1.700 presok erantzun zuten, beren borondatez, edo funtzionarioek horretara jarrita.
2013
Urtea ere ez du Elekatu elikatu elkarteak, baina ekimen interesgarriak proposatu ditu dagoeneko, baionar euskaldunen eta bertaratu nahiko lukeen edonoren gozagarri. Hilerokoa dute oraingoz hitzordua, azken ostegunez beti, naturaltasunez euskaraz bizitzeko guneak hauspotzeko xedez.
‎Donostiako Udalak eta epaile batek lekukotzak biltzea erebaki zuten, eta bilduma hori da gaur egun tragedia ikertzeko iturri bakarrenetakoa. Eta 200 urtetan ere ez da ahalegin berezirik egin gertatutakoa zehatz eta gordin kontatzeko. Finean, Wellingtongo dukeak Napoleon mendean hartzea eta Iberiar penintsula askatzea lortu zuen, eta bere ekintza heroikoen zerrenda distiratsuan Donostiako orbanak ez zuen batere ondo ematen.
‎Orduan hasi zen dena. Hamaika urte ere ez nituen nik. Berrogei baino gehiago joanak ziren handik goiti.
‎Eskolan ez zuen etorkizun handirik izan. Institutuko urteak ere ez zituen amaitu. Johnek 17 urte zituela garai latzak bizi izan zituen:
‎Herrita­rren eskariari erantzunez, duela urte bete ingu­ru, Baztango Udalak, Cederna Garalurrekin elkarlanean, udal baratzeak sor­tzeko egitasmoa jarri zuen abian. «Eskaria aztertu, lursaila topatu eta adostasun osoz onartu ditugu orde­nan­tzak» azaldu digu Jon Elize­txek.­­ Hasierako asmoetan mu­rrizketek eragina izanen dute ordea «azpiegitura aldetik egin beharreko hobekuntzak Nafa­rroako Gobernuak ematen dituen diru lagun­tzekin egin nahi ziren, zoritxarrez laguntza gabe utzi gaituzte, dato­rren urtean ere ez dute emango, horregatik gabiltza orain zer egin pentsa­tzen. Pista bederen konpondu ahal izateko».
‎Orain dela 30 urte ere ez?
2014
‎Kontxik, adibidez, bere bilobagaz dena euskaraz egiten du: " Bi urte ere ez dauzka, orduan berdin da txarto egiten badut ere". Jubilatu zenean, ikasi eta ikasi ibiliko zela erabaki zuen, eta, orain, etxean ume txikia dutenez, euskarari heldu dio.
‎Unibertsitatea bukatu eta hirira joan zen, Black Bear aintzirako bezero dirudunen bizitokira. Hogeita hiru urterekin eta han bi urte ere ez zeramatzala, ordurako baten batzuek «Hara, bada mutil bat?» esan ohi zuten Dexterrez ari zirelarik; aberatsen semeak, ordea, prekarioki ibiltzen ziren bono salerosketan, edo prekarioki inbestitzen zituzten beren ondareak, edo borrokan ibiltzen ziren George Washington merkataritza ikastaroko bi dozena liburukiekin; baina Dexterrek, unibertsitateko tituluari eta mihi trebeari esker, mila d...
‎–Mikel Perez izeneko soinu teknikari bat dago, hogeita lau urte ditu, asko jota hogeita bost. Eta Txus Lizardi izeneko grafista gazte bat, horrek hogeita hiru urte ere ez ditu izango. Ofizioan hasiberriak dira biak.
‎–Jainkoarren, hori guztia duela mende bat gertatu zen. Ainhoak bi urte ere ez zuen izanen Miriam hil zenean.
‎Bai, hiru alabak abandonatu nitian, gazteenak 7 urte ere ez zi tuela!
‎Bazekien zertaz ari zen, egunero entzungo zuen Riliman beharbada. Hamar urte ere ez zuen kartzelan egin hala ere, etxera bidali zuten berehala. Polizia izandakoa zen masakreen aurretik.
2015
‎Mitterrandek Mikhail Gorbatxovengana jo zuen Alemaniako batasuna eragozteko asmoz, eta Europako Batzordetik Jacques Delorsek Baltikoko hiru herrialdeei gaztigatu zien, ez zirela sekula Europako erakundeetan sartuko Sobietar Batasunetik bereiziz gero. Antzeko mehatxu egin zien Felipe Gonzalezek ere, Espainiak lau urte ere ez zeramatzan arren EEEn. Baina Gerra Hotzak garaile bat zeukan, kontinentetik kanpo, eta Washingtonek begi onez ikusi zuen Alemania batzea eta ekialderago estatu berriak sortzea.
‎Ez Olgaren ihesak deprimiturik eta edozein erabaki hartzeko ia elbarriturik utzi zuelako; hori ere bai baina, batez ere, eragozpenik handiena entrenamendu falta zen. Olgarekin ligatzea nola lortu zuen ere ahaztua zuen ia, hainbeste urte ere ez ziren arren, eta geroztik ez zen beste maitasun istoriorik izan, bere aldetik behintzat, ezta barrako hitz jokoetatik harago joango zen sedukzio ahaleginik ere. Hasierako maiteminak bizirik iraun zuelako jokatu ote zuen horrela galdetu zion bere buruari, zintzoki, eta Olga imajinatu zuen zakar eta garratz erantzuten:
‎Pila, kable eta pospoloekin egin nituen saioak, urte batzuk lehenago nire maisuak bezala. Hamabi urte ere ez nituela, nire bilduma hastean, amari eskatu nion lehen gauza kimika joko bat izan zen. Gure ama, ezer susmatu gabe, poztu egin zen, bere semea ingeniaria izango zelakoan, baina nik banekien nola erabili jokoa.
‎erredakzio buruek ez dakite euskararik, euskara superfluetzat daukate, erdara da ezinbesteko hizkuntza, euskarari betelana baino ez zaio ematen, ghettora, euskal mundilloaz edo zenbait huskeriaz berba egitera kondenatzen dute. Eta urteekin ere ez da joera hori aldatu. Eta horrela, bistan denez, euskarak ezin du zentralitate propiorik eskuratu, prentsa elebidunaren izaerak eta hark ezarritako jokalekuak diglosiara kondenatzen dutelako.
‎Jauna mesede handiak egiten hasi zitzaidan hemen izan nintzen aldi honen amaieran (ia bederatzi hilabete izan ziren bakardade honetan, ez liburuak esaten zidan bezain aparte Jainkoa iraintzetik, baina hala ere aurrera nindoan; ia ezinezkoa iruditzen zitzaidan han bezainbesteko kontua izatea; bekatu astunik ez egiteko banuen, eta Jaunak nahi izan beza beti izan dezadala; arinei ez nien kasu handirik egiten, eta hau izan zen hondatu ninduena...), bide honetatik Jauna dohain ugari egiten hasi zitzaidan, gelditasunezko otoitza ematearen mesedea egiteraino, eta noizean behin bat egitezkoraino ere iristen nintzen, nik bata ez bestea zer eta zein estimagarriak ziren ulertzen ez banuen ere, eta uste dut on handia zitzaidakeela hori ulertzea. Egia da bat egitezko honek gutxi gutxi irauten zuela, ez baitakit abemaria baten denbora zen ere; baina hain ondorio handiak uzten zituen, non, garai honetan hogei urte ere ez nituen baina, mundua neure oinpean nuela uste bainuen, eta horrela pena ematen zidaten, zilegizko gauzetan izanda ere, munduari jarraitzen ziotenek.
‎Ez izan presarik. Urtea ere ez du kartzelan egin oraindik –epaileak esana. Iturritik dakit.
‎Ur garbia dut informazioa. " Urtea ere ez du kartzelan egin oraindik". Erraz esaten da...
‎Bi urte ere ez zuen iraungo.
2016
‎Irak eta Afganistan. Dirutan ez ezik, bizitzatan ere garesti ordaindu zituen Washingtonek, eta hamar urteren ondoren ere ez zirudien berehala amaituko zirenik. Obama Irakeko inbasioaren aurka agertua zen lauzpabost urte lehenago, eta iragarri zuen atzerri politikaren estiloa aldatuko zuela Etxe Zurira helduz gero:
‎Are okerrago: hurrengo urteetan ere ez da aldaketaren hazirik ereingo, horretaz arduratuko baitira erregimen zaharraren aldekoak?.
‎Behin bide hori zabalduta, itxaropena dauka pixkanaka adostasunak lortzeko. «Ziurrenik, hurrengo urteetan ere ez da erraza izango adostasun handiak aurkitzea. Zaila izango da politika orokorrenetan letra txikienean ere ados egotea, baina adostasun txikiekin ere asko aurreratu dezakegu».
‎Ez dut gogoan beste bidaiarik, baina badut gogoan batean Arantzazura joan ginela goizez, eta Zarauztik barrena itzuli. Hamalau urte ere ez nituen, eta Zarautzen lasatu gintuzten. Ez dakit zer zeukaten ikusteko mojek Zarautzekin, baina bazen zerbait.
‎Greta, bi urte ere ez zituen Pirinioetako brakoa, antsia batean joan zen bere platerera, Carlosi jauzi moduko agur soil bat eskaini eta segituan; Belle berriz sei urteko setter holandarra zen, kartzelatik atera eta talde osoak Frantzian egindako egonaldian erositakoa, jaten hasteko baimenaren zain gelditu zen bere aurrean eserita jarriz.
‎Bosturtekotan udalari eta Alardeko buruzagiei gutunak bidaltzen jarraitu izan bagenu, ulertuko zuten aldarri sakon baten aurrean zeudela, ez emakume kaskarin batzuen gutiziaren aurrean? Pentsatu genuen ezetz, hamar urteren buruan ere ez zutela ulertuko zer zegoen hogeita sei emakume haien atzean.
2017
‎Edozein mendiguneri errespetua zor bazaio ere, berezia da Anbotori zaion begirunea. Izan ere, azken urteetan ere ez dira gutxi izan harkaitzetan ezbeharren bat izan duten herritarrak. Anboto eta Alluitz mendiak lotzen dituen gandorra da mendiak dituen arriskuen adibiderik garbiena:
‎Zehazki, Kopako finala izango da estadio horretako azken lehia, baina, Atletico Madril bertan egongo ez denez, merezi bezala eman nahiko dio amaiera hainbeste urteko historiari.Athleticek 1966 urtean jokatu zuen lehen partida han, eta 2 galdu zuen. Ondorengo urteetan ere ez ditu estatistika onak eskuratu. Ligan 48 aldiz jokatuta, zortzi garaipen, beste zortzi berdinketa eta 32 porrot izan ditu.
‎–Ez zara jelosturik egonen 20 urte ere ez dituen mutiko batez, ezta?
‎1774: Hurrengo urtean ere ez zen atera konturik. Eta arrazoia hona:
2018
‎Jean Etxepare euskal idazleak begirada zorrotza zuen, eta ez zuen sinesten betiko bakerik etorriko zenik gerla haren ondotik. 21 urte ere ez ziren iragan mundua berriz sura joan zenerako. 21 urte zer dira pertsona baten bizian?
‎40 urte ere ez dituen euskal herritarrarentzat, gurasoen etxeko apalategian gordeta dagoen aldizkari zaharreko irudi satinatua baino ez da 1978koa; ke boteen zuriak lausoturiko argazkien bidez imajinatzen zituen, txikitan, helduek iragan hurbileko borrokez kontatzen zioten apurra.
‎Ez duk broma, ez duk broma! Halakorik ezta mugaz gaindi ibilitako urtetan ere ez zaidak gertatu. Eta hori esatearekin batera saskia estaltzen zuen xira kendu egin zuen.
‎Joder, artean Arantzazuko batzarra bukatu zela bi urte ere ez zituan eta!
‎Ez, ezin dut imajinatu, umeak lau urte ere ez ditu izango.
‎Aita frontetik noiz etorriko zain. Hamar urte ere ez zituen garai hartan. Amak arma fabrika batean egiten zuen lan, eta arreba zaharrenak zaintzen zuen.
2019
‎Bost urte zeuzkaten jabeekin harremanetan jarri eta desjabetzea egiteko, baina ez zuten egin. Hurrengo zazpi urteetan ere ez. 2016an eskatu zuten jabeek prozesua hastea:
‎Alabaina, aldi eta eremu ilunaren erdian, zutik baina mehatxupean, horra hor Euskaltzaindia, euskararen Akademia. Hogei urte ere ez dira igaro bere sorkuntzatik eta egundoko probaren azpian jarria da. Euskara du helburu, euskararen Iker eta Jagon sailak helmuga... eta hala ere, isilean dihardu, gizartean baztertua eta zokoratua.
‎Bere gogo guztia senarra eta umeak ondo egon daitezen darabil. Mila urtetan ere ez zitzaion amari burutik pasako horrelako zerbait egitea?. Antzeko zerbait botako lioke, eta bera lotsak janda legoke, sukaldeko kantoi batean, txiki txiki eginda, ipotxa bihurturik.
‎–Hogei urte ere ez dauzkate.
‎Horregatik dakigu, gutxienez 1640 aldera arte, borda bat bakarrik ere ez zela Areson. Eta beste hogeiren bat urtean ere ez zela egin bordarik, 1708ko dokumentuan laster ikusiko duzun bezala.
2020
‎Haren gertukoek esan dutenez mutil ekintzailea zen:" Beti zeukan ideia berriren bat buruan eta hiru lau proiektu eskuartean". Alaia zela diote lagunek, eta gaixorik egon den urteetan ere ez duela sekula umorerik galdu. Beti laguntzeko prest, eta beti ekinean zegoen.
‎Duela lau urte ere ez zuten asmatu [Clintoni ematen zioten garaipena, baina Trump nagusitu zen], baina zundaketak ez ziren hain txarrak izan. Clintonek irabazi zituen herritarren botoak, Trumpek baino %2 boto gehiago eskuratu zituen, baina AEBn estatu bakoitzak ere erabakimena du.
‎Kadira bat, arropa erabilia gainean. Ohe mahai bat, eta lore idor gehiago, eta Vicks Vaporub eta botikak eta lanpara ttiki bat eta irrati xuri bat eta Mia eta Hilari ageri diren argazki bat, hogei urte ere ez dute izango hartan. Eta liburuak.
‎Franco gobernu errepublikanoaren aurka altxatu zen 1936ko udan, eta hiru urteko gerra latza ekarri zuen horrek. Ondorengo urteak ere ez ziren samurrak izan, makina bat heriotza, sufrimendu eta gose ekarri baitzuten. Uztailaren 17an Francisco Franco jenerala Melillan altxatu zenean, Iruñean zegoen Mola jeneralak eta nafar errekete karlistek harekin bat egin zuten berehala, eta Araban ere Jose Luis Oriol enpresari eta politikari eskuindarrak, Comunion Tradicionalista alderdiko diputatua 1931tik 1939ra, altxamenduaren alde jarri zuen ia herrialde osoa.
‎Maddik bi urte ere ez zituen orduan, denbora luzea igaro da. Oraindik legeak ez zuen kustodia partekatua mekanikoki banatzen.
2021
‎TRUJILLO, PERU. 2017 urte ondarrean sortua, lau urte ere ez ditu Trujilloko Euskal Etxeak eta gogor ari da ideia eta plan berriak asmatu eta bideratzen bere kideen eta euskal kulturaren aitzinamendurako. Eta bere inguruan euskal deitura frango, baina konexio, ezagutza edo atxikimendurik gabe euskal erroeri ikusten zituelarik, familia bilkurak hasi da antolatzen online, deituraka, deitura bat hautatu eta aldi bakotxean deitura horretako kideak deiturik.
‎Legea ongi betetzen ez denean ere (Harizmendi eta Argainaratz) sistematikoa da gure erabiltzea geureren ordez, baina ez alderantziz. Pouvreauk eta Urtek ere ez dute betetzen askotan. Etxeberri Sarakoak betetzen du, baina hutsak eginez.
‎Umetako urteak ere ez ei ziren gozoak izan:
‎" Nire egiazko hitzei jarraituz, seinaleek eta mirariek haiek sinestera bultza zaitzaten, oraindik hiru urte ere ez dela gertatu zena kontatuko dizuet".
‎«Mende honetako urterik zailena» izan dutela aitortu dute alor horretako enpresek. Aurreko urteak ere ez dira haiek nahi bezalakoak izan, eta 2019a ere galerak zituztela amaitu zuten (%10). Automobilgintzaren sektorean gertatzen ari diren aldaketek eragin nabarmena dute sektorearen egoeran, baina ez dira bakarrak.
‎Iritzi berekoa da Borja Garcia de Bikuña botikaria. Azpimarratu du ezjakintasuna dela nagusi COVID inguruko gai guztietan; izan ere, bi urte ere ez dituen birus horri buruzko ikerketak ez dira ugariak. Baina medikuntza orokorraren oinarriak dauzka argudiotzat:
‎–Hamar, hamabost, hogeigarren urteurrenik ez duzue antolatu? Azken urteotan ere ez? –etxean ezin eta kafetegian elkartu dira gaur.
‎Hamasei urterekin ere ez nuen hankartekoa astindu aste horretan adina. Egun osoa ematen nuen dutxako eszena behin eta berriz gogora ekartzen, birsortzen, mudatzen, esajeratzen.
‎Gogoan dut Hondarribiko Alardea. 16 urte ere ez nituela desfilatu nuen estreinakoz. Gogoan dut, hain justu, estreinako aldi hartan saiatu zirela emakumeak ateratzen lehen aldiz, nire muturren aurrean.
‎Gogoan dut lagun filosofo horietako batekin Koldo Izagirreren Non dago Basques’ Harbour irakurri eta komentatu genuela, 20 urte ere ez genituela. Zer ulertuko genuen bada.
2022
‎Duela bi urte nork erranen zuen giro hits hori hoin luzaz ginuela jasan! Eta bi urteren buruan ere ez jakin oraino zeri buruz ari giren! Ez eta noiz arte ukanen dugun hoinbeste arrangura!
‎Bordelen ari zen lanean, eta Marseillatik Aljerrera eraman zuten, ardoa eramateko kamioi handi haietan, eta Aljerren lan egiten zuen. Hogeita bost urte ere ez zituen izango. Egun batean Melillara pasatu zuten, eta harrapatu eta atxilotu egin zuten, eta Algecirasen eduki zuten, kontzentrazio esparruan, gizajoa.
‎Azenari Burgosera bidaliko zutela jakinda, Alkaideari ez zion gaztearen egoerak axola. Zoilok hemezortzi urte beteta ere, ematen zuen sei urte ere ez zituela eta ez zitzaion nabaritzen aldatuko zenik. Ez zen buruz argia ez zela, gehiago zen jasanezina eta umea.
‎Bi urte ere ez dira pasatu Bilbora iritsi zinenetik, eta tarte honetan Kopako final bi jokatu dituzu, Superkopako beste bi eta Kopako hirugarren finala jokatzetik pauso batera zaude. Dagoeneko jakingo duzu Athleticen ez dela ohikoa horrenbeste partida garrantzitsu jokatzea, ez?
‎Artiumen hasierako urteak ere ez ziren errazak izan, edonola ere. Eztabaida eragin zuen museoaren eraikuntzak Gasteizen, batez ere proiektuak bertako artistengan eta kultur politika eta azpiegituretan izango zuen eraginagatik.
‎Hurrengo urteetan ere ez zen bakerik egon San Migeleko balkoian. Mikel Martinez zinegotzi jelkideak jaurti zuen 2004an, eta balkoian bildutako agintariek pintura hori eta gorriz betetako arrautza eta puxika zaparrada jasan zuten.
‎–Inoiz ez zenuen horretaz hitz egin Isabelekin? Handik urteetara ere ez? –Cestero zeharo harrituta dauka bi ahizpen arteko komunikazio falta horrek.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia