Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 238

2000
‎Aitor Aranak kudeatu eta EHGAMen laguntza du aldizkari honek. Duela zortzi urte sortu zen eta 15 alea izango da hurrengoa
‎Oraino aita amenean bizi nintzen, arreba Marixak, burutan hartzen dituen langintza orotan bezain lehiatsu, seme alabak munduratzeari eman ziolarik, eta, orduan ere, bide malkartsua nuen haren sabeleko fruitu negartien ikuspegian osaba berri bati omen dagozkion lilura eta zirrara agertzea. Duela zortzi urte, Kristinari emalegeak eten eta, farmaziatik itzulirik, haurra nahi zuela jakinarazi zidanean, kasik konortea galtzeraino zorabiatu nintzen. Hain segur ere, susmatua nuen bi hilabeteren buruan eta zeremonia gehiagorik gabe Epaitegian sinatuko genuen papera ez zela aldaketa bakarra izanen.
‎Zakar ihardukitzen nion, baina egia izaki. Duela zortzi urte bizia aldatuko zidan berria hartzean bezala, zorabio hura berritzeko aukera izan nuen, geroan ere, aita erraten zidan izaki estrainio horren aitzinean.
2001
‎Salbuespenen artean dugu Jon D. Patrick psikologo australiarra. Duela zortzi urte hasi zen euskara ikasten eta orain ingelesa euskara hiztegi berezia ari da burutzen.
‎Jon D. Patrick psikologoa duela zortzi urte hasi zen euskara ikasten. Gaur egun, ongi egiten du euskaraz eta areago, berau aztertzen ari da.
‎Legebiltzarreko PSNko bozeramaile izan zinen, eta PSOEko Batzorde Federaleko kide ere bai; gaur egun ez, ordea. «Galduaz irabaztea espero dut» zenioen duela zortzi urte. Alderdian, aldiz, ordezkaritza kontuetan atzera egin duzu.
‎Lehendabiziko urtetik Olentzero ospatu dugu, baita" Lodosako Euskararen Eguna" ere. Haurrek euskaraz egiten dute karriketan, duela zortzi urte pentsaezina zena. Santa Ageda ere egiten dugu.
2002
‎Bertan, euskarazko gramatika laburbiltzen du ingeleraz. Psikologo informatikaria, Sidneyko Unibertsitateko irakaslea, duela zortzi urte hasi zen euskara ikasten. Orain, Euskal Herriarekiko, euskararekiko eta euskaldunekiko duen miresmena bere herrialdean zabaldu nahi du.
‎“Oso atsegina da adin txikikoaren interesa bilatzen duen jendearekin lan egitea. Aurrerapausoa eman eta adostasunaren bila dabilen jendea”, zioen Marisa Sacristán bitartekariak, duela zortzi urte Valladoliden Aprome (Adin Txikikoak Babesteko Elkartea) sortu zuenak, Espainiako lehen bitartekaritza eskaintzetako bat. Familia Bitartekaritzako Kongresuan (2001eko urria, Valladolid), familia bitartekaritza jokaleku gisa eskatzen duten epaileen testigantza ugari dago.
2004
‎Kaixo ataria 1996an sortu zuen arabarrak. Duela zortzi urte euskarazko web gune gutxi zegoen eta Lopez de Aberasturiren helburua hutsune hori betetzea zen. Kaixo bilatzaile moduan jaio zen baina gaur egun zerbitzu gehiago eskaintzen ditu.
Badituzu zortzi urte Transplanteen Nazio Erakundearen buruan, zertaz zaude harroen eta oraintxe bertan zein da zure kezka nagusia?
‎Esanez, hain zuzen ere, inor ez dela errudun. Horrek guztiak kezkatu nau, zorigaiztoko jaiaren erreakzio ezagunak, duela zortzi urtetik hona urtero errepikatzen direnak, sumatu ditudalako, azken finean, han eta hemen. Sumatu dudalako sukarra ez dela sendatu.
2005
‎Eta, hala, adibidez, alaba Teresak bazuen zortzi urterekin klase gatazkaren berri, baina biloba Inesi hamabostekin jakinaraziko zion; eta hala, adibidez, Teresak bazekien hamar urterekin plusbaliaren berri, baina Inesi beranduago jakinaraziko zion, hamasei urterekin edo; eta, hala, adibidez, amonak sehaskatik ohitu zuen Teresa heroien izen zerrendarakin, emakumezkoenekin batez ere, Dolores Ibarruri. Pasionaria, rena guztien gainetik, bai... Eta hala egingo zuen eta hala jokatuko zuen Inesen heziketa osoarekin, bilobak komunismoaren dijestio osasuntsu bezain pausatua egin zezan, alabak ez bezala.
‎Peiok betidanik izan du oso garbi bere etorkizuna uztarturik zegoela bertoko abereren batekin. Duela zortzi urte bere ideia bati egokitzen zitzaion arraza topatu zuen. Eta orduz geroztik, beti egin du lan euskal txerriarekin.
‎José María Bermúdez de Castro Atapuercako zuzendarikidearen esanean, “Masailezur txiki eta mehe honek antzekotasunak ditu Txinan, Chukutienen eta Lantianen aurkitutako beste masailezur batzuekin”. Piezaren azterketak indartu egiten du Atapuercako gizakiaren nortasuna, beste espezie bat balitz bezala, eta adierazten du ez dela neandertalen arbasoa, duela zortzi urte proposatu zen bezala. Lehenengo interpretazioaren arabera, espeziea Afrikatik Europara iritsiko zen, eta bertan sortu ziren denborarekin neandertalak.
2006
‎Atomoogk musika talde gasteiztarrak Zerutik eskegita diskoa plazaratu du Gaztelupeko Hotsak diskoetxearekin. Duela zortzi urte jaiotako taldeak trip hopa, elektronika eta rocka nahasi ditu diskoko hamabi abestietan. Zazpi abesti euskaraz abestu dituzte, bat ingelesez eta beste lau instrumentalak dira.
‎Bestetik, duela zortzi urte Interneten agertzeko apustua egin genuen eta gaur, OJD erakundearen datu ofizialen arabera, Espainian gehien ikustendiren hedabideetan bosgarrena gara: joan den maiatzean CONSUMER EROSKI weba bi milioi erabiltzailek bisitatu zuten.
‎Proteina horren propietate ezagunena da zelulen erreplikazioan DNAn gerta daitezkeen aldaketak atzematea, hala nola azido nukleikoaren kateetako hausturak edo aldaketa kimiko aberranteak. p53ak alterazio horiei erantzuten die, zelula akastunen hedapena saihesteko zelulen ugalketa ekidinez. Hala ere, duela zortzi urte, Manuel Serranoren taldeak “Nature” lanean ere argitaratu zuen p53 genea DNAn lesioak egoteaz gain, onkogeneen aurrean ere aktibatzen dela. “Edozein tumore prozesutan, beti batera izaten dira DNAren kalteak eta onkogeneen aktibazioa”, azaldu du Serranok, “eta, hala, p53 genearen bi funtzioak aktibatzen dira, hots, genomaren zaintzailea eta onkogeneen polizia.
‎Horixe gertatu da Espainian, propina borondatezkoa baita, baina ez beste herrialde batzuetan, hala nola Frantzian, non zerbitzuaren gehigarri hori dagoeneko sartuta baitago fakturan eta, beraz, ez baita ikusten Eskupekoen etsai nagusia kreditu edo zordunketa txartela da ordaintzeko modua edozein dela ere, edo Estatu Batuetan, non kontsumitzaileak txartelaren bidezko ordainagirian adieraz baitezake zenbat gehiago nahi duen bere kontura propina gisa kargatzea. Txartelen arazoa Garcíak eta Ferrerok duela zortzi urte inguru ekin zioten jatetxeetako eta hoteletako txartelen presentziari eta, haren iritziz, eskupekoak murrizteari. 1998tik eta 1999tik aurrera, Espainiako Bankuaren datuen arabera, zirkulazioan zeuden txartelen kopuruak nabarmen egin zuen gora (%10etik gorako igoerak), eta “argi” geratu zen “plastikozko diruaren” erabilera orokorra, ordainketa operazioak %16 eta %19 artean igo baitziren urte horietan.
‎Pedro Carrascalek (Bilbo, 1973), gaztea izan arren, Eugenia Epalza Esklerosi Anizkoitza Fundazioaren buru izan da duela zortzi urte baino gehiagotik, baina oso ondo daki gaixo horietako askok (40.000 Espainian) zer ondorio fisiko eta sozial dituzten, oso gertutik bizi izan baitute etxean bertan. " Ez gizarteak ez daki zer den esklerosi anizkoitza, ez eta laguntzak nahikoak ere", dio Carrascalek, Espainiako Esklerosi Anizkoitzaren Federazioak 400 gaixoren artean egindako azterlan baten ondorioetako bat aipatuz.
2007
‎Larraitz Ugartemendiak aurpegian irria duela dio: " Nik lehenengo bidea hartzeko aukera izan nuen duela zortzi urte, eta oso gustura nago".
‎Koadrizikloak duela zortzi urte iritsi ziren Espainiara, eta atzerapen pixka bat izan zuten jada oso ezagunak ziren Europako beste herrialde batzuekin, hala nola Frantziarekin. 1998ko urtarrilaren 3ko BOEn argitaratutako ministro agindu batek bi kategoria ezarri zituen:
‎Familiaren errenta urteko 622.000 milioi eurotik gorakoa da; aurrezkia, berriz, 60.000 milioi euro ingurukoa. Aurrezkiaren tradizioaren gainbehera, duela zortzi urte gutxi gorabehera hain finkatua, suspertzeko joera handirik ez duten banku politikekin batera dator. Izan ere, herritarrak gehiago erakartzen dituzte zorpetze politikek banketxeek eskaintzen dituzten aurrezki politikek baino, azken horiek errentagarritasun gutxiko interesak edo interes baliogabeak eskaintzen baitituzte.
‎Hala ere, teknika hori ohiko moduan erabiltzen da epilepsia duten gaixo batzuentzat eta parkinsona duten gaixoentzat, terapia farmakologikoak huts egin duen kasuetan. Zerebroa esnatzea Gaixoak, duela zortzi urte kontzientzia minimoan zegoen 38 urteko gizonak, eguneroko bizitzako jarduera batzuk egitea lortu du, hala nola jatea eta komunikatzea, baina modu mugatuan, eremu jakin batean garuneko elektrodo txiki batzuk ezarri ziren ebakuntza bati esker: talamoa.
‎Sofia Garciaren mundua, etxeko mundua, duela zortzi urtetik aldatu egin da, senarra alzheimerrarekin gaixo baitu
Duela zortzi urte Faustinori al zheimerra zuela esan zioten, halaxe dio Sofia Garcia Sanchez azpeitiarrak. Emazteak.
2008
‎Aldaketa honek harrera ona izan zuen jendearen artean, horrela, frontoiari erabilera gehiago ematen zaio. Duela zortzi urte, Mikelek antolakuntza bere gain hartu zuenean, partidak astean zehar jokatzen hasi ziren eta izugarrizko giroa sortzen da frontoi inguruan. Hasieran hamasei bikotek hartzen zuten parte, baina pixkanaka jendea animatzen joan da eta geroz eta gehiago dira parte hartzaileak.
Duela zortzi urte Batasunak hauteskundeak boikotatzera gonbidatu zuen EAJ. Orain ezker abertzaleak parte hartzeko laguntza eskatu diola kritikatzen dute jeltzaleek.
‎Karta bat idaztea bezain erraza da? esan zigun duela zortzi urte, bere asmoa kontatu zigunean. Arantzazura joan zen bakar bakarrik eta hantxe hasi zen idazten egunkaria, 2000 urtean.
‎Aspaldian ezagutzen da gasen arazoa aireportuetan. Duela zortzi urte hasi zen BAE Systems konpainia aire kutsadura eta tripulazioaren arazoak biltzen.
‎Julian Soddy pilotuak, erretiroa hartu zuen duela zortzi urte, osasun arazoengatik.
Duela zortzi urte hasi zen Euskaltzaindia bere web orria sareratzen. Ordurik hona hamaikatxo pauso eman ditu Akademiak bide beretik, betiere, eduki eta baliabide berriak plazaratuz eta guztion eskura jarriz.
‎«Ez dira sendatzeko tratamenduak, baina kasu askotan ikusmen zolitasuna nabarmen berreskuratzeko aukera ematen dute, eta ikusmen urritasun larri bat agertzea atzeratzen dute», azaldu du oftalmologoak. Duela zortzi urtetik, San Carlos Ospitale Klinikoa erreferentziazko zentrotzat hartzen da terapia fotodinamikoaren bidez koroideko neobaskularizazioak tratatzeko. Begi efektu onuragarria du, arazo horri lotutako begi galera murriztean datzana.
‎“Kasu horiek ez dute ondorio epidemiologikorik, hau da, ez dute herritarren osasuna arriskuan jartzen”, adierazi du Ministerioak ohar batean. Dioenez, gaixotasunaren noizbehinkako kasuak “Europa osoan duela zortzi urte baino gehiago egindako aurreikuspenen barruan sartzen da”. Orduan jarri ziren martxan “neurri zuzentzaileak”, batez ere abereen elikaduran, EBB geldiarazteko.
‎Ez dugu proiekturik sustatzen, baliabideak bilatzen ditugu Afrikan, Latinoamerikan edo Indian proposatzen dizkiguten ekintzak aurrera eramateko", azaldu du Esther Romero baliabide eta komunikazio arduradunak. Duela zortzi urtetik, erakunde horrek elkartasun kezka dutenen zerbitzura jartzen du bere esperientzia," baina ez dakite zer egin dezaketen". Horrela sortu ziren ospakizun solidarioak, herrialde batzuetako baliabide urriak jaietako gastu handiekin konpentsatzeko ahalegina.
Duela zortzi urte hasi zen salerosketan, 22 urte zituenean. «Madrilen hasi nintzen lan honetan, eta oraindik ere han dauzkat eroslerik gehienak.
‎Turkiaren ondoan dago eta oso jende gutxik ezagutzen du. Duela zortzi urte izan nintzen han eta garai hartan, hogeita lau ordu behar izaten ziren Atenasko portutik Misirosera itsasontziz joateko.
‎Halaber, ikasketak bi hizkuntza ofizialetan egiteko aukera aipatu du Estebanek; hala, ikasleak hautatuko luke zein ikasgai egin euskaraz, eta zein gaztelaniaz. Goirizelaiaren arabera, «proposamen hori oso berandu dator, guk duela zortzi urte egin genuen».
‎Uriak ez zuen bizkartzainik, eta ETAk hiltzen duen 41 enpresaburua da. Jose Mari Korta hil zuten azkena, duela zortzi urte, Zumaian (Gipuzkoa). Iraultza zerga deiturikoa ez ordaintzeagatik hil izan ditu enpresaburuak ETAk, eta Ertzaintzaren arabera, Uriak horregatik mehatxuak jaso izan baditu ere, ez da hori kasu honetan Herrizaingo Sailak darabilen hipotesi bakarra.
‎Txikira enbidoka, hasiera batean handira jokatzearen plantak egin arren. Duela zortzi urte, mendea aldatzearekin batera, 2015erako bete beharreko Garapenerako Milurteko Helburuak zehaztu zituen erakunde horrek. Honako zortzi helburu hauek, hain justu:
2009
‎Bertako irakasle Nekane Idarretak azaldu duenez, DBHko ikasleen artean Hezkidetza egitasmoa aplikatzen ari dira. Programa zehatz bat eduki ez arren, duela zortzi urtetik hona berdintasunera bideraturiko hainbat alderdi jorratu dituzte, denak ere helmuga berera zuzenduak: estereotipoak eta eredu femenino eta maskulino tradizionalak eta zaharkituak baztertuz, neska eta mutilentzat baliagarria izango den pertsona eredua bultzatzea.
‎Alde horretatik, Donostiako Udalak, Euskararen Udal Patronatuaren bitartez," Euskararen Ekimen Estrategikoak. Donostiako Plan Orokorra" tresna sortu zuen duela zortzi urte eta 2011 arte ildo nagusiak finkatuta daude. Plan honi esker egindako ibilbideak esperientzia eman digu gizartearen eta administrazioaren arteko elkarlanean, eta aurrera begira eman beharreko urratsak bideratzeko lagungarria izaten jarraituko duela zalantzarik ez dugu.
‎Donostiako Plan Orokorra" tresna sortu zuen duela zortzi urte
Duela zortzi urte erabaki zuen Oskarrek bere kontura hastea lanean, eta bakarrik ekin zion bere ibilbideari orratz eta titare artean, egun desagertzear dagoen lanbide batean.
‎Maiak azaldu du Gaztesareari babesa agertu ziola publikoki duela zortzi urte, webgunea martxan jarri zenean hain zuzen ere, euskararen aldeko ekimena zelako.
Duela zortzi urte erabaki zuen Oskarrek bere kontura hastea lanean, eta bakarrik ekin zion bere ibilbideari orratz eta titare artean, egun desagertzear dagoen lanbide batean.
‎–Hala izan zuan, ez duk gezurrik batere horretan. Albako dukea berga pare batera izan nian duela zortzi urte Baionan, mutiko bat nintzela. Nork eman dik horren berri?
‎Hala ere, espainiarrek joera handiagoa dute hezkuntzaren helburu nagusia “gizartean bizitzeko eta aldaketetara egokitzeko prestatzea” dela ulertzeko, eta ez “lanbide karrera baterako prestatzea”. Etxeko lanak egiteko laguntza Azterlanaren arabera, elkarrizketatutako gurasoen erdiak baino gehiagok seme alabei etxeko lanak egiten laguntzen die, duela zortzi urte baino askoz gehiago (%36). Lehen Hezkuntzako ikasgaiaz galdetzeko eta seme alabekin ozenki irakurtzeko jardueretan ere parte hartze handiagoa nabari da.
‎Proiektu horrek gizarte osoaren eskura jarri nahi ditu unibertsitateak sortzen dituen eta bere ikasgeletan ematen dituen ezagutzak, eta, hartara, edozein erabiltzaile nahierara presta daiteke Sarearen bidez ezagutza arlo batean. Duela zortzi urte hasi zen OCW munduko hezkuntza erakunde ospetsuenetako batek, Massachussets Institute of Technologyk (MIT), eta izugarri zabaldu da azken bosturtekoan. Izan ere, MITek 33 herrialdetako 200 unibertsitate eta erakunde baino gehiago ditu, eta horien artean Espainiak leku nabarmena du.
‎USB ataka (Universal Serial Bus) ordenagailuetan eta periferikoak. USB 2.0 bertsioa merkatuan dago duela zortzi urtetik. Garai honetan, industriako larako estandarra edozein gailu ordenagailu batera konektatzeko:
‎Gorabeherak, ordea, bai. Jaio­tza tasan izandako beherakadagatik. «Normalean, haurrak zazpi urterekin hasten dira eta duela zortzi urte zazpi urteko haur gutti jaio zen. Eta zortzi irakasle izanik, urtean sei zazpi ikasle apuntatuz, irakasle bakoitzarentzako ikasle bat ere ez zegoen», aipatu du Lourdesek.
‎Gogotsu dabil euskara ikasten Bixente Bidegarai (Paue, 1981). Duela zortzi urte etorri zen Euskal Herrira, Donapaleura (Nafarroa Beherea); ordura arte Parisen bizi izan zen. Egun hauetan Maizpide euskaltegiko barnetegian dago, beste 15 ikaslerekin.
‎Ortizen iritziz, ekonomikoa da irtenbide bakarra, eta, horregatik, Mexikoko Gobernuari isunak ezartzeko eskatu dio nazioarteari. Ortizek berak duela zortzi urte sortutako Gure Alabak Etxera Bueltan erakundeak salatu du egunean zortzi eta 28 lagun artean exekutatzen dituztela Ciudad Juarezen, eta ez bakarrik emakumeak. Ikerketarik ez da egiten, segurtasun indarrak ustelduta daudelako.
‎Novalima taldearena izan da Susana Baca, Afro Peru, Eva Aylon eta enparauek mundu osoan ospetsu bilakatutako musikan iraultza nagusi hori burutzearen ohorea. Duela zortzi urte Bartzelona, Lima, Hong Kong eta Londonen ari ziren lau lagun perutarrek posta elektronikoz sortutako elkarlan musikalak hirugarren diskoa erditu du. Heldutasun aroa iritsi zaio taldeari.
‎Espainiako Sustapen Ministerioak, 114 milioi euro inbertituko ditu Loiuko aireportua (Bizkaia) handitzeko lanetan, AENA Espainiako Aireportuak eta Aire Nabigazioaren bidez. Horietako 80 milioi euro erabiliko dituzte terminala egokitzeko, Loiuko instalazioak duela zortzi urte ireki zituzten arren. Aireportuaren eremuari 25.000 metro koadro gehituko dizkiote, eta lanok amaitzean, aireportuko bidaiari kopurua bikoiztea aurreikusten du AENAk; hala, urtean zortzi milioi bidaiari hartuko lituzke Loiuk 2014an.
Duela zortzi urte baino gehiago hasi zen Laila Mohamed aurkezle telebistan. Hain zuzen ere, Tele5ko Emisión imposible saioan.
Duela zortzi urte iragarritako asmoa
Duela zortzi urte ezker abertzalea tren bakarra zen eta hainbat lagun jaitsi ginen bertatik, Otegi jaunak duela zenbait egun esandakoari aurrea hartuz. Guk duela zortzi urte bagenekien herri honek aldaketa behar zuela eta ezker abertzalea oro har berritu beharra zegoela.
‎Duela zortzi urte ezker abertzalea tren bakarra zen eta hainbat lagun jaitsi ginen bertatik, Otegi jaunak duela zenbait egun esandakoari aurrea hartuz. Guk duela zortzi urte bagenekien herri honek aldaketa behar zuela eta ezker abertzalea oro har berritu beharra zegoela. Betiko trenean mugitzen ginen:
‎Okupazio indarrek sobera duten denbora da, ordea, herritarrei falta zaiena. Nazioarteak talibanak bidali eta normaltasuna itzuliko zietela uste izan zuten duela zortzi urte. Baina tropek itxaropenak hil dizkiete.
‎Poeta gaixorik zela, hil aurreko azken hizketaldietan harturiko oharrekin abiatu zuen Azurmendik duela zortzi urte orain Elkarrek plazaratu duen liburua. –Paperetan ordena pixka bat jartzen hasi nintzenean, ikusi nuen ideia edo gai batzuk behin eta berriro errepikatzen zirela.
‎–Lasaiago bizitzeko unea izango da hori, familiarekin?. Orduan berreskuratuko du duela zortzi urte galdu zuen altxorrik preziatuena: –Mediterraneo itsasoko eskualdean daukagun jateko sorta bikaina?.
‎Era berean, mugarik gabeko askatasunik ere ez du eskuratu, duela zortzi urte ekin zioten gerrara ezin lotuago baitaude egun. Hala, George Bushek hasitako gatazka Barack Obamaren buruhauste nagusi bilakatu da.
‎Ia hamabosta garrenean ere hurbileko egin zait Errege eguna. Eta burutazio horrekin ari nintzela, freskotasun berarekin gogoratzen ditudala konturatu naiz duela zortzi urte zentrotik alde egin zenuen egunekoak ere.
2010
‎Atera ahal dugun ondorio garrantzitsuena zera da: bidean gaudela eta sentitzen dugula duela zortzi urte diseinatzen hasitako hizkuntza plangintza gorpuzten eta janzten ari dela. Baina ondorioak baino areago, erronkak ditugu aurrean, eta horiek zehazten saiatuko gara, gure lanaren akuilu.
‎Bidean gaudela eta sentitzen dugula duela zortzi urte diseinatzen hasitako hizkuntza plangintza gorpuzten eta janzten ari dela. Baina ondorioak baino areago, erronkak ditugu aurrean, eta horiek zehazten saiatuko gara, gure lanaren akuilu.
‎Horrekin batera, uztarria.com web ataria berritzekotan da komunikazio taldea eta barne lanak hasita daude dagoeneko. Duela zortzi urte sortu zuen Uztarriak interneteko ataria eta berritzeko garaia dela ikusten da. Ildo beretik, bizi dugun krisi garai honetan, finantziazio bide berriak lortzen jarraitzea izango da beste erronketako bat.
‎Fraixku ez baina Iñarra baitzen inondik ere paper hori egin nahiko zuena, gero hildakoaren partea legez bereganatua zuela erakusteko. Bestela, zer zentzu lukete zortzi urte gerozagoko istiluok. Ez bada Berdabiok bere bertsoan Elamako hilketa salatu ondoren berpiztuak izatekoa?
2011
‎Hilketen kopurua murriztu bada ere, oraindik lan handia dago egiteko arlo horretan. Baina, arazoak arazo, duela zortzi urte agintera heldu zenean topatu zuen Brasil berpiztuta itzuli dio herriari inoizko presidenterik maitatuena izan denak.
‎Gainera lehenengo erreportajeetatik saltoa eman da, orain pailazoekin elkarrizketak ere grabatzen ditugu". Duela zortzi urte Takolok taldea utzi eta Katxiporreta sortu zutenetik, zazpi DVD eta zortzi disko kaleratu dituzte, urtero bat, eta Katalanez ateratakoa kontatuz bederatzigarrena da aurtengoa. Aurretik Takolorekin beste hamaika disko kaleratu zituzten.
‎Bestalde, Xabi Zabala da taldeko musikagilea, Isa Fernandez de Agirre arduratzen da irudien grabaketa eta bideoetaz eta Julen Toquero marrazkietaz. Isa Agirre duela zortzi urte hasi zen zuzeneko DVDa grabatzen, baina gero eta pisu handiagoa hartu du. Bere ustez, katxiporreta.com webak eta DVDak, aukera zabala eskaintzen dute" gure mezuak zabaltzeko", erreportai edota bideoklipen bidez.2009ko urritik da martxan Katxiporreta.com weba eta bi urtetan 70 bideo zintzilikatu dituzte, denetarikoak:
‎Gipuzkoako txapelketan hirugarren aldiz kantatuko du Unai Muñoak: final laurdenetara iritsi zen duela zortzi urte, final erdietara duela lau,... aurtengoa ikustear dago. Lazkaon kantatuko duzu igandean, prest al zaude?
‎hildako usoen hezurdurak, haien kakak... Duela zortzi urte teilatua berritu zioten arren.Etxea garbitzen ari dira orain gazteak. Laguntzaileak ere badituzte:
‎" Familiatik datorkigu arrantzale tradizioa. Duela zortzi urte erosi genuen Mater Bi ontzia nik eta Joxe Mari eta Paulo anaiek; aurrez beste bat geneukan". Isidroren anaiak jada erretiratuta daude, eta bera da arrantzan jarraitzen duen bakarra.
‎" Eneko duela zortzi urte hasi zen itsasoratzen, 2003an hain zuzen. Egun itsasontziko bigarren patroia da, eta laster bera izango da ontziaren ardura bere gain hartuko duena".
‎Hasteko, ez naiz partidista, duela zortzi urte ez nintzen eta orain are gutxiago. Independentista naiz, baina modu berriak bilatu eta aurkitu behar ditugula uste dut.
‎Masola.org webgunearen zuzendaria da, eta bi neska mutilen ama. Alaba intseminazio bidez izan zuen duela zortzi urte, eta adopzioan hartutako semeak hiru urte pasatxo ditu: " Alabari egia kontatu diot txikitatik, ez dut beldurrik izan haziaren emaileari buruz hitz egiteko.
‎Jokalari donostiarrak duela zortzi urte hasi zuen bere ibilbide profesionala. Santiago Bernabeun hasi ere eta Realak 2 irabazi zuen.
‎Mediterraneotik gertu eta ehiza eremu babestuetatik gertu dagoen leku honetara ekarri zaituzten gizonek oraindik ez dute pairatu behar izan ingeles akademien eskaerarik, beharrizanik eta derrigortasunik euren lanpostuetara iristeko. ...n? – azpititulaturik ematen, eta horren truke ezabatzaile ejertzito ederra daukagu –bikoizleak esaten diete– inork esandakoak feriante ahotsarekin ezabatzen dituen ejertzitoa, 90etako erakusleiho koloretsu eta aldirietako galeria komertzial erraldoiak irudikatzea kosta egingo litzaieke akademia grisetan egurraren lengoaian hezitako poliziei; trenbidearen zabalera diferentea da hemen duela zortzi urte ohean hil zen diktadoreak hala erabakita; zergatik. Frantziako mugatik haratago, tren atzerritarrak, etiketa atzerritarrak dituzten kontserba atzerritarrak eta ideia atzerritarrak eta saltoki baino gehiago bitxi denda diruditen supermerkatuetako Danone jogurt atzerritarrak etor ez zitezen diktadura koxkorraren goxo gordinera, horregatik; herrialde zaharkitu bateko erakunde zaharkitu bateko esaneko gizonak dira botekin hondarra harrotzen duten presati horiek, bi urte barru NATOn sartuko den estatu bateko musketierrak, hiru urte barru Europako Ekonomi Elkartera sartuko den estatu batekoak, ezpatariak izan nahi baina beranduegi jaiotzea tokatu, lastima; gau txandan lan egiten dute hamabi orduz, eskua joaten zaie batzuetan, ulertzekoa –lotu lukete pita bat hatz lodiaren bueltan, gero atzera ekartzeko; atzera arrantzatzeko joaten zaien eskua– Diktadura batetik eta bere arauetatik datoz.
2012
‎Euskal Denda ospatzearekin batera, duela zortzi urtetatik Artetsu sariak ere banatzen ditu Arbaso elkarteak. Abenduaren bostean ospatu zen sari banaketa eta aurten sari berri bat emateari ekin diote, Euskararen Sustatzea saria.
‎Poema laburrak hobetsi zituzten, «sendoak». Ingelesa eta gaztelania uztartu zituen Crowek, gerraz, seme alabak galdutako gurasoez, Edinburgoko kaleez eta duela zortzi urte bat batean hildako ahizpaz mintzatzeko. Margarit, berriz, katalanez jardun zen, baina gaztelaniaratutako bertsoak ere errezitatu zituen, pasio handiz, ahotsaren bidez larridura, amorrua, etsipena, maitasuna, irmotasuna adieraziz.
Duela zortzi urte, juduak eta armeniarrak izan ziren gonbidatu. Oraingoan, Galiziako, Kataluniako eta Espainiako diaspora arduradunak mintzatu zaizkizue.
‎Duela ia hogei urte, Zergarbi eta Zabalgarbi izan ziren Gipuzkoa eta Bizkaian etxeko zaramak erretzeko proiektuak. Zergarbi ez zen onartu bere kostu altuarengatik, baina Bizkaian, Erandioko herriak ukatu eta gero, Bilboko mendi punta batean errauskailua ezarri zen duela zortzi urte. Protesta asko egon zen, baina azkenean zaramak erretzeari bidea zabaldu zitzaion.
‎Año 1740, irakur daiteke ganbaran. Duela zortzi urte berritu zituen familiak eta teilatua, hasiera bateko itxura berreskuratzeko asmoz. Gaur, Arrillagaundin baserri tradizionalaren jarduera mantentzen da.
‎Udaletxearen eta Auzo Elkartearen aldetik, eztabaida amaituta dago. Duela zortzi urte hasi ziren emakumeak danborradan ateratzen, eta orain gizonak baino gehiago dira. Danborrada parekidea egiten dugu.
‎Gainera, Batzarrean, toki sinbolikoa bete du Castrok: alkateak emandako hitzaldia duela zortzi urte Barack Obama izeneko Illinoiseko politikari anonimoak egindako hitzaldiaren maila berberean kokatu dute.
‎Ez nuen, ene!, aitaren heziketa onak emandako jainkozko ezagupenik, ordurako ezabatua baitzuten zortzi urteetan etengabe izan nituen itsasoan ibiltzeko burugabekeriek eta ni bezalako ero eta sinesgabe apartekin besterik ez hitz egiteak. Ez dut gogoan, denbora horretan guztian, behin ere gora Jainkoarengana begiratu nuenik, edo barrurantz, neure jokaeraz gogoetarik egiteko; aldiz, arima tentel antzeko bat jabetu zen nitaz, onaren aldeko borondaterik ez zuena eta gaitzaz ohartzen ez zena; eta ni marinel guztien arteko izakirik bihozgabeena, burugabeena eta gaiztoena nintzen, ez bainuen sentipenik txikiena ere, ez arriskuan nengoenean Jainkoaren beldur izateko, eta ezta ere onik ateratzean Jainkoari eskerrak emateko.
‎Konturatu nintzen nire platerean zegoen xerra hori bera zela, hildako animalia bat zegoela horren atzean. Ondoren, duela zortzi urte inguru bat egin nuen Iruñeko Denok animaliak taldearekin eta haien eskutik gehiago sakondu nuen borroka horretan, ideietan, eta ezagutu nuen beganismoa.
‎Ordu luzeak ematen ditu Luis Astiasaranek bere etxeko tailerrean. Soinu konponketan hasi zen duela zortzi urte, eta lan horretan dihardu gaur egun ere, pazientzia eta abilezia handiz.
Duela zortzi urte ingurura arte andramarietan norgehiagoka bat antolatzen zuten. Ohitura bihurtutako hura berreskuratu nahi du Azkotiko gazte talde batek.
‎Bere partidukoak ere ikaratu ditu oraingoan eta hor azaldu dira berehalaxe Arenas eta baita Aznar bera ere esanez on Manuelek aitorturikoa" lekuz kanpo" dagoela eta orain ez dela" onuragarri". Baina barregarriena (ez balitz negargarria) zera da, orain Fragak proposaturikoa duela zortzi urte Aznarrek defendatu zuela, liburu batean gainera. Non dago aldaketa?
‎Zer zenituen zortzi urte?
2013
Duela zortzi urte, 2004ko abenduaren 19an, Hendaiako (Lapurdi) Abbadiako gazteluko kaperan Muriel Dupin harpa jotzailearekin eta Maryse Graciet flauta jotzailearekin batera egindako emanaldiko grabazioak baliatuz, Gabon Kantak diskoa kaleratu du Mate Idirin sopranoak, Records diskoetxearekin. Diskoak 16 kantu biltzen ditu guztira, eta horien erdiak, aurreneko zortziak?
‎Eta, hala izanda ere, eskubidea dugu erabakitzeko bi seme alaba, hiru... nahi ditugun, edo batere ez. Baina garai hartan, duela zortzi urte, abortatu nuenean, hiru ume nituen: bi urteko mutil bat, hamazortzi hilabeteko neska bat, eta lau hilabeteko mutil bat.
Duela zortzi urte etorri ginen Hondarribira, Donostiatik. Laurehun dira erregimentuan.
Duela zortzi urte elkar ezagutu zutenetik idatzi dizkiet gutunak.
2014
‎Mendian betidanik ibili naiz, egia esan, beti gustatu izan zait. Baina korrika duela zortzi urte inguru hasi nintzen. Mendi lasterketak probatzen hasi nintzen, eta gustatu egin zitzaidanez, horretan nabil orain.
Duela zortzi urtera arte ikastetxe bezala funtzionatu zuen eraikin horrek, baina berria egin zutenean hutsik geratu zen. Segurtasun baldintzak betetzen ez zituela eta, itxita egon da ordutik, eta bitarte horretan ikastetxe berrian egin dituzte ikastaroak.
‎Bai. Gu egon izan bagina gobernuan duela zortzi urte, ez dakit aurkeztuko ginatekeen ere. Aurkeztu izan bagina, hau aurkeztuko genukeen?
‎Lehenengo eta behin, Kataluniako prozesuaren eta guk hemen duela zortzi urte jarri genuenaren artean ez dut alde nabarmenik ikusten. Kataluniako ereduaz ari gara, baina prozesuak, ikuspuntu kontzeptual batetik, ez du diferentziarik Ibarretxe lehendakariak bultzatu zuenarekin.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia