Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 111

2001
‎J: Ez ditut gauzak bere onetik atera nahi, Vaclav, baina uste dut zeure burua engainatu nahian zabiltzala... Zuk badakizu ez garela inongo bidegurutzetan nahastu.
2002
‎Benetako bidaia barruko bidaia da. " Gaua basamortuan" horixe da, nola kokatu behar duzun zeure burua barneko bidai hori gauzatzeko, nola bilatzen diren gauza horiek. Horixe da kantuen gai nagusia.
2004
‎–Eta noiz egin behar duzu zeure buruaren alde?
‎Komikiekin gozatu. Zer kontatu nahi duzun zeure buruari galdetu. Liburuak irakurri.
‎—Zergatik bota nahi zenuen zeure burua? —galdetu nion.
2005
‎–Eta zuk feministatzat eta komunista aurrerakoitzat duzu zeure burua, ama. Nik esango dizut, ordea, zer zaren:
2006
‎Lehendik zenekarren kontzientzia txarrak eta harrak jokarazten ote zizun horrela? Ala berezkoa zenuen zeure buruaren apaltze hura. Txikitako hezkuntza kristauaren ondorio makurtzat jo behar ote dut, ala konplexu gainditu gaberen baten arrastotzat?
‎neuk inor menpean hartzerik bilatu ez banuen ere, zeuk ematen zenidan zeure burua opari, piztia otzandu baten gisan, nahieran joka nezan. Joko hori ez nuen maite ordea; alferrikako umiliatze bat iruditzen zitzaidan zure aldetik; zer lortu nahi zenuen zeure burua horrela zigortuta?
2007
‎ez ote zaizkit biak ala biak eskatzen ari bidegabekeriak gaitzetsi ditzadan, guztiak, «nondik nahi etortzen diren», erramolde sagaratu horrekin alegia? Eta irudikatu duzu zer gaitzespen zaparrada eroriko litzaizukeen bi aldeetatik, erabileraren erabileraz eta higaduraren higaduraz mamiz husturiko topiko baldar horren pean «babestuko» bazenu zeure burua.
2008
‎Zorionak, beraz: hilezkortzat duzu zeure burua; eta hilezkor zarela pentsatzeak hilezkorrago egiten zaitu.
‎–Hobe duzu zeure burua zaintzea, Ileana, kaleko emakumeak akabatzen ari dira eta.
‎UNAI: Ezagun duzu zeure buruarekin ere txorrotxa zarela.
‎–Ez erregutu, arrapostu egin dit Barrutiak, leiho ondoko argi horian bildurik?, zerorrek aurkitu behar duzu zeure burua beheratzeko modua. Ez daukazu eskaporik, Terese.
2009
‎Nik uste bi gauza desberdin daudela: non kokatu nahi duzun zure lana eta non kokatu nahi duzun zeure burua. Ni pertsona bat naiz, irudi bat naiz, eta hedabideek hori erabili egiten dute.
‎Gogora ezazu, eta ahal baduzu zeure buruari sarri esan, saria zurea dela Kirmen. Edo gurago baduzu bidaide izan dituzun guztiena, edo gure hizkuntzarena.
‎–Zergatik bota zenuen zeure burua trenbidera, trena hartu beharrean? –galdetu zion, ausaz, Adak Anari.
‎–Zergatik bota zenuen zeure burua trenbidera, trena hartu beharrean? –galdetu zion, ausaz, Adak Anari.
‎Nola nahi duzu ordea aitona amonak ezagutzea? Burges frantsestzat duzu zeure burua.
2010
‎Izan ere, hain gustura egon ginen bazkalosteko solasaldi hartan, non gure arteko lotura estutzea erabaki baikenuen; nik aldika gutun bat idatzi, eta zuk erantzun egiten zenidan; zuk psikologi liburu bat edo beste aholkatzen zenidan. Jungen beraren Respuesta a Job izan zen lehenengoa?, eta nik teologi libururen bat, kristautzat, kristau berezitzat, hobeto? baituzu zeure burua; gure jakin minaren azpian bizitzaren zentzuari lotutako galderen galdera genuen eragile, bistan da?. Zer irabaz dezakegu ilargira joan nahi izatetik, gugandik bereizten gaituen amildegia zeharkatzeko gai ez bagara. Hauxe da egin dezakegun aurkikuntzazko bidaiarik garrantzitsuena, hura ibili gabe penagarriak eta alferrikakoak baitira beste guztiak?
‎–Bedeinkatuak, ikusi gabe sinesten dutenak?. Beraz??, eta kalonje jaunak eskua luzatu zuen gonbit keinu nabarmen batean, ea zuk eten puntuak behar bezala betetzen zenituen, loroak eta papagaiak zeure baitatik uxatuz; zuk, baina, zeure idazkian behin baino gehiagotan esaten duzu koldartzat duzula zeure burua, baina nik ez zaitut bereziki koldar gogoratzen, jakizu hori ere??, zeure iritzia eman zenuen, hitzetik hortzera: –Beraz, luixtarren elkartea utzi eta itsuen elkarteko kideak egingo gara, gehiago sinesteko??; eta barre egitera zindoazen, baina hasi orduko eten zenuen barrealdia, aitak egin zuen oihuaren aurrean:
‎Zuk ebanjelioak dituzu gidaliburu, Gabino, kristautzat duzu zeure burua, eta zilegi bekit kristautasunaren kritika egitea?, eta gogoan izango dituzu, beraz, San Mateo, San Markos, San Lukas eta San Juan. Lauron artean patroi bat aukeratzekotan, baina, lehena eta zaharrena aukeratuko zenuke, beharbada:
‎Zu ez kezkatu gauza horietaz. Nahiko lana baduzu zeure buruarekin.
‎Kolpeen mina pasatzen zitzaidan, baina, zurekin neukan beldurrik gehien, Enara. Hasiera haietan zu artean oso ttikia zinen, eta banekien ezin zenuela zeure burua defendatu.
‎Zuk ebanjelioak dituzu gidaliburu, Gabino —kristautzat duzu zeure burua, eta zilegi bekit kristautasunaren kritika egitea—, eta gogoan izango dituzu, beraz, San Mateo, San Markos, San Lukas eta San Juan. Lauron artean patroi bat aukeratzekotan, baina, lehena eta zaharrena aukeratuko zenuke, beharbada:
‎Izan ere, hain gustura egon ginen bazkalosteko solasaldi hartan, non gure arteko lotura estutzea erabaki baikenuen; nik aldika gutun bat idatzi, eta zuk erantzun egiten zenidan; zuk psikologi liburu bat edo beste aholkatzen zenidan —Jungen beraren Respuesta a Job izan zen lehenengoa—, eta nik teologi libururen bat, kristautzat —kristau berezitzat, hobeto— baituzu zeure burua; gure jakin minaren azpian bizitzaren zentzuari lotutako galderen galdera genuen eragile, bistan da —" Zer irabaz dezakegu ilargira joan nahi izatetik, gugandik bereizten gaituen amildegia zeharkatzeko gai ez bagara. Hauxe da egin dezakegun aurkikuntzazko bidaiarik garrantzitsuena, hura ibili gabe penagarriak eta alferrikakoak baitira beste guztiak" esaten zuen Mertonek—, eta galderari ematen genizkiòn erantzunen antzekotasunak pozten gintuen eta hunkitzen; gainera, urtean behin edo bitan ere etortzen zara Elorrietara, baita zure osaba Dunixi hilda gero ere, hainbeste sendotu da geroztik gure arteko adiskidetasuna, elkarren konfesore ere bagara-eta, absoluzioak eta penitentziak alde batera uzten ditugun arren:
‎" Jakin zenuke, Damaso, zer esan zion Jesusek San Tomasi, honek esan zionean ez zuela haren zaurietan sinetsiko, eskuz ukitzen ez zituen artean: ‘Bedeinkatuak, ikusi gabe sinesten dutenak’ Beraz...", eta kalonje jaunak eskua luzatu zuen gonbit keinu nabarmen batean, ea zuk eten puntuak behar bezala betetzen zenituen, loroak eta papagaiak zeure baitatik uxatuz; zuk, baina —zeure idazkian behin baino gehiagotan esaten duzu koldartzat duzula zeure burua, baina nik ez zaitut bereziki koldar gogoratzen, jakizu hori ere... —, zeure iritzia eman zenuen, hitzetik hortzera: " Beraz, luixtarren elkartea utzi eta itsuen elkarteko kideak egingo gara, gehiago sinesteko..."; eta barre egitera zindoazen, baina hasi orduko eten zenuen barrealdia, aitak egin zuen oihuaren aurrean:
‎– Eta zergatik hil gura duzu zeure burua?
2011
‎Gogorra da bakarrik egotea eta energiari eta tentsioari eustea.Productos lácteos abestia euskaraz ere jaso duzu diskoan, Esnekiak gogoko ditut titulupean. Bide urratzailetzat duzu zeure burua. Durangoko Azokarako beste disko bat ateratzeko asmoa dut, euskaldunagoa. Euskarazko abesti gehiago izango ditu.
‎Tira, beti esan ahal izango dut Picassok andere hari erantzun ziona, bere erretratu kubista erakustean: . Ez kezkatu; orain ez duzu zeure burua ikusten, baina denborarekin hartuko duzu koadroaren antza!?.
‎Perlazko lepokoan kiribildu zuen hatza?. Lehengo gauean esaten zuen aitak, zer zorte duzun zeure buruaren jabe izanik. –Eta gora begiratu zion.
‎Erraz igartzen zitzaizun ez zeundela soldaduakaz gustura eta, erasoaldi hartan sortutako nahastea baliatuz, handik alde egin eta urruneko lekuren batera joan zinela pentsatu nuen. Jakina, desertatu zenuenez, ezin zenuen zeure burua agerira ekarri eta zeure defentsa egin. Eta gainera, hori egin gura izanez gero ere, alferrik izango zen; ez zeneukan gauzak argitzeko inolako ahalmenik.
2012
‎Sindikalistatzat zenuen zeure burua?
‎Oraingoan ere azkarregi ibili zarela iruditzen zaizu. Muturren aurrean jarri zaizun penaltian, atearen alde batera bota duzu zeure burua eta baloiaren ibilbidea astiro ikusi duzu: senarrak, lasaitasun osoarekin, atearen erdi erditik sartu dizu gola.
‎Edozein gauza aurkitzeko prestatu nahi duzu zeure burua, baina hori ia ezinezkoa izaten da. Horregatik mantso egin nahi duzu irekiera operazioa.
‎Eta hizkuntza bera ez da jendea programatzeko bide bat baino. Ezin diogu ihes egin hitzei, gauzak formulatzeari, baina aztertu behar duzu zeure burua, eta gauzek, egoerek zuregan sortzen dituzten erreakzioak. Erreakzio horiek dira gauzak ezagutzeko oztopo nagusia.
‎KANDIDO. Aita, ezin duzu zeure burua zigortu orain. Inork ez zuen holakorik sumatuko.
‎NEKANE: Hobe duzu zeure buruaz kezkatu,?
2013
‎Ez dakit zoramen ukitu bat ote den, patologia moduren bat. Eskoletan teknika erakusten dute, noski, baina uste dut zeure burua neurtzeko lekuak direla. Aktore izateko aukerarik baduzun edo ez jakiteko leku bat».
‎Neure kasuan, alderantziz gertatzen da; mendiak irakaspen asko eman dizkit eguneroko bizimodurako. Mendian oso zintzoa izan behar duzu zeure buruarekin, zeure mugak eta zeure gorputza ondo ezagutu behar dituzu, bizirik iraungo baduzu. Mendian ikasi dut hori, eta eguneroko bizitzara eramaten saiatzen naiz.
‎Etxekoei emana bizi izan da, eta horrela ordaintzen diozu eskuzabaltasuna? Baina Zuk ahalguztiduntzat duzu zeure burua, eta oraintxe egin dezakezu saioa, tumorea Pankraxiren lepotik erauziz. Baina zelan izango zara Zu ahalguztiduna, mundua akatsez beteta badago?
‎–Ez duzu zeure buruarekin zorrotzegia izan behar, arrapostu zion Elizabethek.
‎g) Inork gutxik daki nolakoa zaren, beti itxurakeriatan aritzen baitzara. Esan daiteke arazoak dituzula zeure burua den bezalakoa agertzeko.
‎Etxekoei emana bizi izan da, eta horrela ordaintzen diozu eskuzabaltasuna? Baina Zuk ahalguztiduntzat duzu zeure burua, eta oraintxe egin dezakezu saioa, tumorea Pankraxiren lepotik erauziz... Baina zelan izango zara Zu ahalguztiduna, mundua akatsez beteta badago?
‎Ezin duzu zeure burua ere zaindu.
‎Uste dut zeure buruaz beste egin zenukeela.
2014
‎–jarraitu du mamuak, niregana hurbildu eta inoiz baino dimentsio handiagoa hartuz?. Ondotxo dakizu zuk ni nor naizen, baina nahiago duzu zeure burua engainatu. Gezurra sinesteak salbatuko zaituelakoan?
2015
‎«Zergatik, bada, ez duzu zeure buruaz
‎–Eta garai hartan zertzat zenuen zeure burua, judutar ala kristautzat?
‎Horrenbestez, lantze eta aritze psikosomatikoarekin batera, denetan soraio dabilen masa ikusten dut, eta hor banator filosofo alemaniarraren kritikarekin. Nire ustez masaren kondena eta gaurko lege nagusia" zeuk behar duzu zeure burua aldatu" (liburuaren izenak dioen) hori bainoago," aise eta eros aldatzea deseatu behar duzu" baita. Kontsumo mundu hedonistan jardunbiderako arau kategoriko bihurturik hala dio:
‎Egia, Txomin, nahiago duzu zeure burua salbatu, zure ohorea baino.
‎Kaliforniatik itzuli zinen, gogoratzen ez bazara erabat minduta. Zuk bota zenuen zeure burua!
‎Uste dut zeure buruaz arduratu behar duzula.
2016
‎Argazkilaritzat eta ekintzailetzat duzu zeure burua; erran izan duzu zure helburua dela gizartea astintzea. Nola erabakitzen duzu zer erakutsi?
‎Aristotelesek luzaz iraungo duen arrazonamendu bat egin zuen: ezin duzu zeure buruaz beste egin, gizarte baten emaitza baitzara; eta ez zara zeurea, komunitatearena baizik. Ideia bera jaso zuen San Agustinek, eta zioen ez zarela zeure buruaren jabe, jainkoarena zarelako.
‎Oso inportantea da norberak nahi duena edo gustukoa duen lana egitea. Baina horretarako oso ondo ezagutu behar duzu zeure burua, noraino joateko prest zauden jakin, lan honek dituen exijentziak ezagutu, duen ziurgabetasuna. Gure lana ez da, bakarrik, interpretazioa:
‎Hori bai, esan behar diozu zeure buruari eraso egiten dizunak ez duela zu umiltzeko ahalmenik eta ahal duzun moduan prestatu behar duzu zeure burua hurrengo txandarako. Irainak jasotzeko prest atera behar duzu etxetik, aurpegian inolako alaitasunik gabe eraikitako irribarrea, burua eta bizkarra tente.
‎Ahal duzu zeure burua han ikusi orain?
‎Ezin duzu zeure burua entregatu.
2017
‎Ziur nago, zuk ere berezitzat zenuela zeure burua. Hala ere, oso erraza da norberaren burua engainatzea.
‎Erregek, aitzin gibel gutxi behaturik eta Salomonen kontseiluaz ere kontu gutxi eginik zeinek esaten baitu (Si 9:2): Non des mulieri potestatem animae tuae, ne ingrediatur in virtute tua et confundaris, ez diezaiozula eman emakumeari zeure duzun eskua eta boterea, nahi ez baduzu zeure burua ahalketan ikusi, baina maleziarik edo engainurik ahal zatekeenetz gogora ere gabe, esan zion deblauki erregek baietz, deusetan ere dudatu gabe.
‎«Ezin al zara eseri eta zintzo zintzo suari begira egon mammyk esan dizun bezala», esan zuen Lusterrek. «Lotsa behar zenuke zeure buruaz. Begira.
‎Aurreneko nota aditu zen, neurtua eta lasaia, barea eta behin betikoa, isiltasun presa gabea hustuz hurrengo notari tokia egiteko eta hori da jendeak tankera horretan bata bestearen tokian jartzerik baleuka betiko sugar harrotu bat bezala une batez gailendu eta gero garbiro iluntasun hotzean betiko itzali han etzanda gelditu ordez hamakaz ez gogoratzeko ahaleginak egiten azkenean zedro guztiek Benjyk hainbeste gorrotatzen zuen perfume usain hil bizi hura hartzen zuten arte. ...u hain luzea izan beharrik ere eta hark hori kemena iruditzen al zaizu eta nik bai jauna zuri ez eta hark gizon bakoitza bere bertuteen arbitroa da zuri kementsua iruditzea ala ez inportanteagoa da ekintza bera baino edozein ekintza baino bestela zinateke egiatan aritu eta nik ez naizela benetan ari uste al duzu eta hark serioegia zarela iruditzen zait niri kezkatzeko arrazoirik emateko bestela ez zenuen zeure burua intzestua egin duzula esatera behartua ikusiko eta nik ez nintzen gezurretan ari ez nintzen gezurretan ari eta hark gizonak berezkoa duen erotasunaren parte bat horrore bihurtzeraino sublimatu nahi zenuen gero egiaren bitartez exortzizatzeko eta nik caddy mundu zalapartatsu horretatik isolatzeagatik zen mundua guri bizkarra ematera behartzeagatik eta orduan haren hotsa halakorik sekul...
‎–Bide txarretik zoaz, Ciordia, goragokoak belzten hasi behar baduzu zeure burua defendatzeko. Ez da hainbeste denbora iragan, probetarako ikasi zenuena gogoan izanen duzu oraindik:
‎Gaztetan idealizatu egiten duzu bakarrik bidaiatzearena, heldu eta independente egingo zaituelakoan edo, baina bakarrik bidaiatzea gogorra da funtsean. Denbora gehiegi duzu zeure buruarekin mintzatzeko, konturatzen zara zein beharrezkoak zaizkizun egunerokoan hastio dituzun komentario ebidenteak,, zein eguraldi ona egiten duen!?,, goxoa dago, ezta??,, joer, zenbat jende dabilen?. Konturatzen zara zeure buruarekin hizketaldiak edukitzea ez dela erraza, aldi berean zure esku dagoelako egunak eskaintzen dizkizun gauza guztiak aukeratzea, eta, beraz, zure izpiritua elikatuko duten solasaldiak eduki ordez, zaudela pentsatzen, hona joango naiz bazkaltzera?
‎–Bueno, nahi duguna har dezakegu, noski, esan zenuen ondoren, eta horrekin bat bihotza xamurtu zenidan pixka bat. Errukitu egin nintzen ohartuz nahikoa nahaspila zenuela zeure buruarekin zer aukeratu edo ez ziurtasunez antzezten, eta nik lagundu egin behar nizukeela halakoetan, aukeratzea hainbeste kostatu zaizun hori babestuz, esanez, bai, maitea, horixe jango dugu gustura!?, eta zuk lasaitua hartuko zenuke, hainbestetan egozten nizun aukeratzeko ezintasuna gainditu bazenu bezala.
‎–Eta zuk, udaletxean alderdiko bozeramailea izanda, ez duzu zeure burua aurkezteko intentziorik?
‎Horiekin guztiekin, baduzu zeure burua eta
‎askotariko" botilak" ikusteko," lapur" begiekin, elkarrekin izandako bizipenak biziberritzeko asmoz& Zure jokabide eta ekintzen hausnarketa egin duzu 18 eta 24 autorregulazio jardueretan. Horiekin guztiekin, baduzu zeure burua eta ibilbidea ezagutzeko eta ezagutarazteko hainbat ebidentzia. Horiekin guztiekin, baduzu zure webgune pertsonala elikatzeko hainbat material.
‎majinatzen duzu zeure burua, astebetez, etxeko ur sarea edo gas natural sarea ezin erabili. Eta nola moldatuko ginateke ibilgailuek galgarik ez balute?
2018
‎Zortzi minutu jaitsi ditut aurreko marka. Horrelako proba batean oso ondo kontrolatu behar duzu zeure burua. Sektore batean indartsuegi bazoaz, litekeena da hurrengoan sufritzea ondorioak.
‎Erantzun zuzena emango dizut: ez dituzu balak xahutu behar, azkena beti gorde behar duzu zeure buruarentzat.
‎Txarrena da norbait behar duzula zeure burua maitatzeko berriz.
2019
‎Argi daukazu testu horretan aurkitu duzun ahotsa behar duzula, azkenik aurkitu duzu bilatzen zenbiltzana, baina arazo bat duzu: ahots hori ez duzu zeure buruan aurkitu, zure emazteak kuleroak gordetzeko erabiltzen duen tiraderan baizik.
‎–Eta gogoratu, ez hartu gehiegizko arriskurik. Hori duzu zeure burua babesteko modurik hoberena.
‎Gaur egun, lehen baino askoz ere lasaiago nago nire buruarekin. Zeure buruari transexualaren etiketa hori jartzen diozun momentutik, zuk ez duzu zeure burua berdin ikusten, baina jendeak zu berdin ikusten jarraitzen du, eta horrek sortzen dizun antsietatea izugarria da. Izen zaharrarekin deitzeak sekulako ezinegona eta amorrua sorrarazten zidan lehen.
‎–Inoiz ezagutu dudan pertsonarik ausartena zara. Ez duzu zeure burua errudun jo behar hemen gertatu denarengatik. Errugabea zara... gogoan hartu.
‎Ana aldamenean zeukan, entsalada jaten magalean hartutako kristalezko azpil batetik. " Noiztik ez duzu zeure burua zaintzen?", entzun zuen, eta negar zotin bat segidan. " Aspalditik, oso aspalditik.
2020
‎J. BERHOKOIRIGOIN: Feministatzat dut ene burua duela zenbait urte, eta Ipar Euskal Herriko basamortua pisua da feministatzat duzularik zeure burua: bakarrik sentitzen zara, beti korrontearen kontra...
‎Geldirik zeundenetan soilik maite zenuen zeure burua. Agerikoa zen begietan pizten zitzaizun distiragatik.
‎Ez da lehenengo aldia Mariannek pentsatzen duena krudeltasunak ez duela biktima bakarrik kaltetzen, gaizkilea ere kaltetzen duela, eta beharbada sakonago eta iraunkorrago. Zuk ez duzu zeure buruaz ezer oso sakonik ikasten jazarpena jasate hutsagatik; baina beste norbaiti jazartzen bazatzaizkio, inoiz ahaztuko ez duzun zerbait ikasiko duzu.
‎Ikusten dut oso sentimendu ezkorrak dituzula zeure buruarekiko, badituzula suizidiorako pentsamendu batzuk, horrelako gauzak. Beraz, oso serio hartu beharreko kontuak dira horiek.
‎LAIA: Maitasuna… Hobe zenuke zeure burua eraikitzea.
‎MADDI: Egoa sobera duzu zeure burua Gorgona izendatzeko.
‎Zalantzan jarri behar duzu zeure burua, eta zure ekintzei erantzun, edo Nicholson koronelak bezala amai dezakezu, eta pentsatzen duzu:
2021
‎Aitortu duenez, horren ona zen Rominger, gai zen taldekide guztiei itzala egiteko. «Halako taldeburu indartsu bat izanda, ezin duzu zeure buruarengan pentsatu. Pentsamoldea aldatu behar duzu derrigor, eta barneratu zure egitekoa harentzat lan egitea dela.
‎Agian, ez zara zerbait egiteko gai ikusten, baina, jendearekin zaudenean, egin dezakezula esango dizu zuzendari batek edo beste aktore batek. Bakarrik zaudenean, zuk bultzatu behar duzu zeure burua, nolabait. Eta enkarguek mugatzen dute lan pertsonalari eskaintzen diozun denbora; agian ez naiz hain libre sentitzen edozer gauza egiteko.
‎Errua zurea dela, noski. Ez duzu zeure buruan behar beste sinisten, edo agian ez duzu hain sakon desiratzen bistaratutakoa. " Gehiago ahalegindu duzu, pertsona ahul hori!".
‎–Zuk ez duzu zeure burua baino –esan zuen Paulek.
‎–Ez zenuke zeure buruaz beste egingo –esan zuen Hélènek– Eta zure lan politikoaren eta nire artean aukeratu behar bazenu, zer aukeratuko zenuke?
‎Joan bionboaren atzera eta erantzi gerritik behera. Izara bat duzu zeure burua estaltzeko.
‎negozio handi bat eta ikerketaren (eta jakintzaren) elite bat muntatu dute. Komunitate zientifikoaren parte izan nahi baduzu, artikulu baten argitaratzeko prozesuan barruratu behar duzu zeure burua, onarpena jaso eta argitaratu arteko bide luze eta nahaspilatua ibiliaz. Aldizkari askotan gainera, argitaratzeko ordainketako bidesaria ere ezartzen da.
2022
‎Nomadatzat duzu zeure burua?
‎Ikasle argitzat duzu zeure burua, ikasle adimentsutzat zaituzte?
‎Martxoaren 8a izaki, erakunderen batek egin beharreko inkesta askoz ere zehatzagoa litzateke. Gizonezkotzat duzu zeure burua. Bai.
‎Hori lortu egin behar da, eta uste dut oso gutxik lortzen dutela. Eta, horretarako, duin izan behar duzu zeure buruarekin; zure obsesioak ondo zaindu behar dituzu, burua beti martxan eduki, eta ez errazera jo, nahiz eta jakin zure gauzak, estiloa, umorea edo gaiak ez direla mundu guztiarentzat. Alde horretatik, nik askotan sentitu dut frakaso sentsazioa...
‎Turistatzat duzu zeure burua?
‎Zuk, lanbidea alde batera utzita, honela definitu ohi duzu zeure burua: kontserbadorea, ama, koronel baten emaztea, eta armen maitalea.
‎" Zenbat denbora daramazu bakarrik?", diotsu Tinderren ezagutu berri duzun maitale berriak, eta zuritoa kontrako eztarritik behera joaten sumatu duzu. Ez zenuke zeure burua bakarrik dagoen pertsona bezala identifikatuko, baina hala izendatzearen lizentzia hartu du duela hamabost minutu ezagutu zaituen etorkizuneko bikotekide posible horrek. Harritu egin da kafea bakarrik hartu ohi duzula esan diozunean, baita zinemara inor gabe joaten zarela kontatu diozunean ere.
‎Ez duzu zeure burua
‎Norberaren alderdirik ankerrena azaleratzen da. Hainbeste maite duzun pertsona txiki horri, edozertarako zure menpe dagoen haurtxo horri, izaki babesgabe horri zerbait txarra gertatu ahal zaiola edo, are okerrago, zuk zeuk egin diezaiokezula irudikatzen duzu, isilpean, izuak jota, ordura arte ezagutzen ez zenuen zeure buruaren beste alderdi bat bistaratzen hasten delako, nahi baino krudelagoa, uste baino gertuago.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia