2007
|
|
Berak uste
|
zuen
toki hura ama semeen arteko mundu txiki kuttunari zegokiola bakar bakarrik, haurtzaroko beste paisaia intimo batzuk bezalaxe: litxarreria erosten zuten dendatxoa, olatuak ikustera joaten ziren Pasealeku Berriko baranda txokoa, Cristina eneako aulkia...
|
2010
|
|
" Beharbada" hitz epelak ez
|
du
tokirik HAREN mahaian.
|
2011
|
|
Hirira sartu orduko, hiriko buruzagiaren etxera joan nintzen, eta oso jator hartu ninduen bere etxean; handik pixka batera, bere emazte bati esan zion ekartzeko jana niretzat, eta jana bukatu nuenean, bere emazteari esan zion ekartzeko palma ardoa ere; erruz edan nuen palma ardoa, nire hirian nengoenean bezala edo nire ardo mutila bizi zenean bezala. Han emandako palma ardoa probatzerakoan, pentsatu nuen ezeren faltarik ez
|
nuela
toki hartan. Jan edanaz bapo egin ondoren, hiriko buruzagiak, bere etxean ostatu eman zidanak, izena galdetu zidan, eta nik esan nion nire izena zela Jainkoen Aita Mundu Honetan Edozein Gauza Egin Dezakeena.
|
2012
|
|
Momentu hartan konturatu nintzen ordura arte ez nuela inoiz jakin, ezta galdetu ere, non nengoen. Ez
|
nuen
toki hura zegoen lekuaren arrastorik. Mojak arrazoia izan zezakeen, agian toki guztietatik urrun geunden eta bisitan etortzen zirenek nahikoa lan zuten hara iristen.
|
2015
|
|
Eta ezin nintzen berriro dorrean barrena itzuli. Beste bide bat egon behar
|
zuen
toki hartatik ateratzeko. Zutitu eta arkupeen babesean ibili nintzen, ate bat aurkitu arte.
|
|
Aita eta Antonio harrapatu zituzten etxean, eta haiek bisitariekin joan behar lan txarrak egitera; bestela ere inork nahi ez dituen lanak izan haiek eta, gainera, Txindurrita azpiko lur hura ez zen lekurik onena egokitu gizon haiei lur emateko: lurra eskas antzera
|
zuen
toki hark, itxuraz. Lur ematen hasi eta ezin, gorpuak erdi lurperatzea baino ez omen zuten egin lanean gogor jardun arren.
|
|
Mixerikordia ireki berria zen Zarautzen eta han hartu zuten. Ondartzan ez
|
zuten
tokirik harentzat, bestela ere jende nahikoa bazen han, eta minez ikusi behar izaten zuten etxekoek Aita inguru haietan paseatzen, Mixerikorditik ihesi, gehitxo edanda jeneralean eta bilobei emateko goxokiren bat eskuan zuela.
|
|
Berak, zer agintzen zion jakitera joan eta esan zionean, onartu zuen, Salamancan zuena bezain interesgarria ez bazen ere. Haren emazteak, jakin zuenean, nahigabe handia hartu zuen, esan dudanez, gorroto
|
zuelako
toki hura. Beste inori ez ziotela ostaturik emango ziurtatu zionean, pixka bat lasaitu zen, oraindik oso estu bazegoen ere, Salamancan gusturago zegoelako.
|
2016
|
|
Bilera gelara sartu zenean, estura ezagun batek eraso zion. Gorroto
|
zuen
toki hura. Gorroto zuen fluoreszenteen argi hotza, aire beroaren firfira, dozenaka agenteren esku eta bolalumek harramazkaturiko mahaia.
|
2017
|
|
Bilera gelako fluoreszenteek buruko mina areagotu zioten Asiaini. Ez
|
zuen
toki hura gustuko: leihorik gabe, pladurrezko horma grisak, eta aireztatze sistemaren burrunba etengabearekin, Asainek sentitzen zuen airea falta zitzaiola atetik sartu orduko.
|
|
Belosoko polizia etxearen aparkalekuko barrera altxatzen zen bitartean, Asiainek adreiluzko eraikinetatik lerratu zuen begirada. Entzuna
|
zuen
toki hura armadaren kuartela izan zela behiala. Aurpegia garbitu eta egokitu arren, barrakoi militarren tristezia zerien pabiloiei.
|
2022
|
|
Labe baten aho beltza zabaltzen zen bazter batean. Ohartu nintzen gorroto
|
nuela
toki hura. Gorputzeko zelula bakoitzak etxe hartatik alde egiteko oihukatzen zidan.
|