Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 75

2000
‎Lapurditik Xiberoarat joan hintzen duela aspaldi, lotsarik gabe, lekuko eskualkia ikasi, maiatu, idatzi eta kantatu duk. Hain ongi egin dituk horiek oro, ezen eta Larrañe herriko auzapeza den Marzelek duela gutti ez baitzuen sinetsi nahi Manexa hintzela. Beretzako sortzez baino gizon tipitto hori, hi heu ez zian xiberotarra baizik izaiten ahal.
‎Enpresa elektrikoak ez daude bide horren alde, eta PPk jarraitzea nahi dute. Dirudienez, sektore horretan interesa duten enpresak biltzen dituen Foro Nuklearrak ez du sinetsi nahi PSOE gobernura iristen bada gerta daitekeena. Eta horrela, gogora ekarri dute Europan antzeko proposamenak egin izan direla, esaterako Alemaniako hauteskundeetan, eta gero ezerezean geratu direla.
‎Eta ahalketu egin nintzen, istant batez. Baina, ahalketurik banengoen ere, ez nuen sinetsi nahi ezen jokatu nuen jokoa guztiz bidegabea izan zela. Eta, zeren neure ezinegonari ihesbideren bat ediren nahi bainion, erran nion osabari:
2001
‎Tasiok ezin du sinetsi aditu duena. Ez du sinetsi nahi. Armendarizek bere burua hil.
‎Etxekoandre xarmanta konformatu izanen zen Andres izatera, edo apopilo zuten Goixuta zahar hura izan balitz. Ez zuen sinetsi nahi bere baitan zinetan uste zuena, bere gizona izan zela neskatxari ezongia ekarri ziona.
‎Hodeiez beteriko astelehen ilun batean jakin genuen, Euskalgintza Orokorraren Batzar Nagusian, baina ezin genuen sinetsi, edo ez genuen sinetsi nahi: Kolko Mitxoletak erretreta hartu eta hor nonbaiteko bazter galdu batean erretiratuko zela erabaki zuen.
2002
‎Kultura gutxituok geure eremua sortu, lortu eta zaindu behar dugu. Garbi izanaz gainera, gure kasuan, inguru hurbileko beste kulturek baino askoz ere lan gehiago egin dugula, batik bat, zaintzeko, sortzaile faltan gabiltzanik ez baitut sinetsi nahi
2004
‎" Espainiarrek ez dute sinetsi nahi ETA ez dela izan, orduan bi fronte izango dituztelako"
‎Jon bera gaur Malagara joan da, laneko kontu bategatik, “eta Malagan ere jendeak ez du sinetsi nahi atentatu egilea Al Kaeda izan denik. Eta hauxe da arrazoia:
‎Hura guztia aldez aurretik prestaturik balego bezala zen, nire bizitza osoak une hartaraino eraman banindu bezala. Ez nituen kontu haiek sinesten, edo, hobeki erran, ez nituen sinetsi nahi, baina, hala ere, nahigabe arrazoirik gabeko baina sakon bat sortzen zidaten.
2005
‎Besteenganako eskuzabaltasun hura, lanbidean zuen trebetasun berezi hura, neurosi baten emaitza? Ez nuen sinetsi nahi halakorik. Agian sexu askatasun hura ote zen?
2006
‎Endekapena agerikoa bada ere, bere bikotekideak (baldin badu), seme alabek, ilobek, anai arrebek eta gainerakoek bolada txar bat pasatzen ari dela baizik ez dute sinetsi nahi izaten baina errealitateak aurrera egiten du eta, arazoaz kontzientzia hartu ahala, gaixotasunak pazientearengan ez ezik, inguruko guztien zaintzaileen, batez ere bizimoduan ere eragin kaltegarria duela ikusten da.
‎Bi egun barru joan behar zuen lan zerbitzua egitera, eta normala zen jota egotea. Ez nuen sinetsi nahi amesgaizto hitza gaiztoz erabili zuenik. Ez zuen, behintzat, familia oneko alabek erabili ohi zuten aitzakiarik jarri:
‎Ba tentuz ibili, ez zaudete-eta tokirik seguruenean. Jendeak ez du sinetsi nahi, baina laster izango da hemen, ikusiko duzue. Urde asasino horrek ez du beste ametsik:
2007
‎Aita erotu zen. Alta jakinean zen, aldi bat baino gehiagotan gataska gorrian entzuten nituen beren ganbaratik, baina ez zuen sinetsi nahi horretaz gai zitekeela. Gaitzeko ero krisia lotu zitzaion, denak hautsiz sukaldean, oihuka bazter guzitan, azkenik mozkorra arraildua piltzar baten gisan lurrean zihoan herrestan.
2008
‎Hala ere, gaur egun udal agintariek gu entzutea posible dela sinetsi nahi dugu. Azken batean, alkate jauna, erakundeak zein herritarrok eztabaida eta parte hartze esperientziak hobetzeko gaitasuna badugula sinetsi nahi dugu, emakumeon ahotsa eta beharrak kontuan hartuta.
2009
‎D3M eta Askatasunaren ilegalizazioaren helburuetako bat bloke konstituzionalistaren garaipena bermatzea zen baina esparru askok ez diote atal honi gehiegi erreparatu. Batzuek ez zutelako sinetsi nahi 38 zenbaki magikoa lortuko zutenik PSE eta PPk, beste batzuek, aldiz, emaitza hori posible zela kontziente izanik ere, nahiago izan dute begirada beste koalizio hipotetiko bati luzatzea. Hauen artean ditugu hauteskunde kanpainan, eta 38a balizko izatetik benetakoa izatera iragan ondorenean ere, EAJ eta PSEren arteko koalizio edota paktu ezkutu bat ikusi nahi izan dutenak.
2010
‎Egun batean nire historia irakurtzen bada, hainbeste urte zoriontsu eta xalo, ez dute sinetsi nahiko urte deitoragarri hau, hilketa batekin hasi eta tortura batekin bukatzen den hau; itxura osagabea izango du.
‎Batzuetan okertu egiten zen zirkuaren errepresentazio hura, eta portugaldarrek ez zuten sinetsi nahi izaten, protestaka hasten ziren, Frantzian zeudelako froga bat eskatzen zuten. Pirpok —aurreak erakusten du atzea nola dantzatu— erantzun egiten zien, protestaka hasten zen bera ere, lanturuka konfiantza faltagatik.
‎Eta alferrik egonik, zorigaitzen zurrumuru guziek barnaki hunkitzen gaituzte. Budapesten sua bezala hedatzen dira eta hain ikarragarriak baitira, ez ditugu sinetsi nahi. Agurtzen zaituztegu, zuek lauak.
2011
‎Klitemnestrak ez zuen sinetsi nahi, nahiz eta sinetsi, nahiz eta berak ere arrotz bakoitzarengan bere semea ezagutu.
‎Ez zuen sinetsi nahi Klitemnestrak. Sarritan helduak ziren hirira Orestesen itzuleraren albisteak, berritsuen biltzarretako eztabaidetarako eta neskazaharren esperantzarako.
‎Ez nuen sinetsi nahi, baina hala da.
‎ALIZIA. Horretan arrazoi duzu, ez nuen sinetsi nahi, baina horixe erakusten dute bere ekintza guztiek, berekoi hutsa da.
‎KARLOS. (justu) Bai? nik ere ez nuen sinetsi nahi Leok holakorik egin zezakeenik,?
2012
‎Mito erlijioso salbatzailearen kritika aspaldi egin da, mito politiko analogoarena oraindik ez). Orduan, arrazoimenak nahiko jakinda ere tortura badagoela, ziurtasunaren beharraren sentimenduak ez du sinetsi nahi zinez badagoenik: torturaren existentzia ukatu egiten da, edo, dudatu?
‎Izan ere, tortura onartzea da onartzea Estatua ez dela Zuzenbide Estatua. Eta inola ere ez dugu sinetsi nahi Basaestatu batean bizi garela.
‎Faurisson eta Le Pen en errebisionismoak (juduen Holokaustoa existitu denik ukoa) indignatu egiten gaitu, eta tribunaletan kondenarazi egiten dugu; baina gu geu patxadan bizi gara orain eta hemengo kartzeletako errealitatearen errebisionismo osoan. Gure artean askok eta askok ez du sinetsi nahi izaten Alemanian jendeak ez omen zekiela juduekin zer gertatzen ari zen. Zenbat interesatzen dira beraiek, jakiteko Espainiako komisaria eta kartzeletan oraintxe zer ari den gertatzen bertoko, juduekin??
‎IBIk ez du sinetsi nahi.
‎ERNESTO erabat jota dago, ez du sinetsi nahi, ze horrek esango luke erruduna dela nolabait. Orduan ideia hori uxatu etahor hasiko da;
2013
‎Zurrumurruak zebiltzan, mota askotakoak, etengabe, baina ezer ez zen segurua. Ezkorrenek zioten Gregori Efimovitx Rasputin hilda zegoela, Tsarskoe Selon eta Neguko Palazioan ia inork ez zuen sinetsi nahi albiste hori; baikorrenek zioten Rasputin egun batzuk lehenago joan zela Siberiako bere jaioterrira, Prokovskoe herrixkara, horregatik inork ez zuela egun horietan ikusi, Tsarskoe Selon eta Neguko Palazioan ia guztiek nahi zuten aukera hori sinetsi.
‎Saint Pierre eta bere lagun bat sorgin baten ikustera joan ziren, jakiteko gerla noiz bururatuko zen. Sorginaren erantzuna beste bi urtez luzatuko zela erran ondoan, sorgina kritikatu zuen, ez zuelako sinetsi nahi. Ezin dugu jakin ea delako sorgin hark etorkizuna asmatzeko gaitasuna bazuen ala ez, baina kasu hartan, asmatu zuen.
2014
‎–Nik, zer esanik ez, ez nuen sinetsi nahi, hasieran. Potoloegia iruditzen zitzaidan.
‎Emakumeek ezdakite gizonek guztiz menderatzen dituztela, eta egitate horretaz jabetzen direneanezin dute «sinetsi ere egin». Sarritan, errealitate biluzi eta gordinari aurre egitekoazken baliabide gisa, ez dute sinetsi nahi izaten gizonek menderatu egiten dituztelaeta menderakuntza horren jakitun direla erabat (zapalkuntza askoz ikaragarriagoabaita zapalduentzat zapaltzaileentzat baino). Bestalde, gizonek ondo baino hobetodakite emakumeak menderatzen dituztela («Gu gara emakumeen nagusiak», esanzuen Andre Bretonek1), eta menderatze horretarako prestatuak izaten dira.
‎Docek bazekien atzean geratzen zirenek ez zutela sinetsi nahi maite zituzten pertsonak edo eskola kideak izan zirenak, benetan hilda zeudela.
‎Gerla solasak ziren denen aho mihitan. Ainitzek ez zuten sinetsi nahi. Bainan jin baitzen beraz.
2015
‎Berea baino berriagoa. Baina ez du sinetsi nahi bereari emandako erantzuna denik. Ukabilkada gogor bat eman dio hala dela nabarmen erakusten dion errealitate setatiari, komuneko ateari eman diona bezain garratza.
‎Lehenengo aldia da presoaren inguruko komentariorik entzuten dizudala. Nire fantasian haren berririk ere ez zenuela sinetsi nahi izan dut. Azkenean, dena kontatzen nizunean, garbi eta ezjakin helduko zinela nigana, hedabideek kontaminatu gabe.
‎Armstrong: Ikusten duzu, batzuk ez dute sinetsi nahi, eta onartu, Ilargian izan naizela. Garela, amerikanook.
‎—Ez duzu sinetsi nahi?
‎Ez zenuen sinetsi nahi. Bai.
2016
‎Ondotxo nekien nik parranda eta sexua erruz gustatzen zitzaizkiola, baina adarren kontua, zurrumurruak iristen hasi zitzaizkidan arte, ez nuen susmatu ere egiten. Hartaz galdetu nionean ukatu egin zidan eta, nik neuk ere ez nuenez sinetsi nahi, hantxe amaitu zen kontua.
2017
‎Hasi zen liburuko zatiak irakurtzen, eta guztiak irakurrita izan arren, hara barruraino heldu zitzaizkigun. Maiengandik ikasi du egunen seme alabak garela pertsonak, eta ez du sinetsi nahi atomoz osatuta gaudenik: txoritxo batek esan dio istorioz osatuta gaudela.
‎Bada, kalte handi hau erremediatzeko aurkitu zuen Jainkoak bide bat, zein baita juramentua: ikusten duzunean ez zaituztela sinetsi nahi eta premia dela sinets zaitzaten, egin dezazun orduan juramentu, egin dezazun zin, ekar dezazun zeure esanaren lekuko Jainkoa, gezurrik ezin esan dezakeena eta gauza guztien berri dakiena, eta, halatan, lekuko harekin batean eman diezazuten zeure esanean fede eta sineste.
‎Sinetsi nahi duenari sinetsi nahi duena esatea nahikoa da gezurra egia santu bihurtzeko, eta beldur naiz kasu honetan ere ez ote den hori gertatzen.
‎Nik ez nezakeen horrelakorik sinets! Ez nuen sinetsi nahi. Ez zen posible!
‎Autoa bide bazterrean geratu eta hil zorroan sartutako Noraren hilotza ur putzura jaurti zuen, buelta eman eta handik ihes egin aurretik. Etxera itzuli zenean bere burua lasaitzen saiatu zen, inork hilketa tamalgarri hura berarekin lotuko ez zuela sinetsi nahian.
2018
‎Jende zenbaitek ez dute sinetsi nahi klima kanbiatzen ari dela, baieziz eta lehenago ere uda berorik egin ukan duela. Haatik ene bizitza franko luzean, baina lazgarri fite joan zaitan horretan, aurtengoa bezalako gutiño ezagutu dut berriki arte:
‎Geroztik alki gorenean jarria da eta hitz horiek maleruski leundu ditu, indargabetu, mila aitzakiz troxatu, dena itzuli mitzuli. Adelaide Mukantabanak ez du sinetsi nahi Rwandan Frantziak egindakoarentzat nihungo axolarik ez duela Macronek. Eta aitzina jarraitzen du egiari bide egiten, memoria bizirik atxikitzen.
‎Ordura arte Leteren eta beraren artean ezer serioa ez zegoela errepikatu izan zion behin eta berriz bere buruari, baita Lete berari ere. Ordura arte ez zuen sinetsi nahi sentimenduak zeudenik. Ordura arte ez zuen onartu nahi mutil hura horren gustuko zuenik.
‎Deabruaren kontua zela. Seinale malapartaturen bat ikusten zuen bakoitzean, ez zituen sinetsi nahi izaten, baina augurio goibelenak irudikatzen zituen. Ikusten zituen ogiak buruz behera mahai gainean eta labanak ahoz gora zutunik, eta pentsatzen zuen okerrenaren iragarle zirela.
‎Objektibo tasuna galduta kointzidentzia hutsak egiatzat jo ote ditu? Sinetsi nahi zuena sinetsi nahian. Inora ez daraman bide bat jarraitzen aritu al da?
‎(ez du sinetsi nahi)
2019
‎Baina, dela ilea, adin batetik aurrera, oso geldo hazten delako, dela tindatu zuen azkenean tindagaiak larru azpiko geruzak ere tindatu zituelako, esan bedi bide batez hau guztia azken batez inportantzia oso txikia baizik ez duena azaldu nahi izateko egiten den suposizioa baizik ez dela?, Raimundo Silvak gero eta garrantzi txikiagoa ematen zion aferari, eta azkenean orrazia sartzen zuen ilajean bere lehen gaztaroan egongo balitz bezain arduragabe, ohartarazi behar delarik, alabaina, jarrera honetan fede txar pittin bat bazegoela, bere buruaren faltsifikazio bezalako bat edo, gutxi gorabehera adieraz genezakeena esan eta pentsatu ez zen esaldi baten bidez, Ez dut ikusten nola naizen gauza ikusten ez dudalako plantak egiteko, hau azkenik itxurazko uste sendo bihurtu zen, are eta gutxiago esan dena, esan ez dena gutxiago esatea posible bada, uste sendo eta irrazionala, honako hau, hain zuzen, azken tindatzea behin betikoa izan zela, patuak horrela saritu nahi izan bailion munduko hutsalkeriak alde batera uzteko erabakia hartu izana. Gaur, ordea, argitaletxera joan behar du, jadanik irakurri duen eta inprentan sartzeko listo dagoen nobela eramatera, eta Raimundo Silvak, bainugelan sartu delarik, aurpegia mirailerantz hurbildu du poliki, hatz arduratsuez kopeta ileak gorantz bultzatu ditu, eta ez du sinetsi nahi izan bere begiek ikusten dutena, han daude erro zuriak, hain zuri non kolorearen kontrasteak indar izugarriaren itxura ematen baitie, eta ezuste antza bezalako bat dute, hala esaterik badago, gauetik goizera sortu bailiran, hazi ereilea, nekearen nekez, lo gelditu zen bitartean. Orduantxe damutu zen Raimundo Silva hartutako erabakiaz, hau da, ez zen damutzera iritsi, baina erabakia zenbait denbora geroratzen ahal izan zuela pentsatu zuen, egokiera txarrena aukeratu baitzuen, eta sentitu zuen atsekabea hain izan zen handia non imajinatu baitzuen agian edukiko zuela hor nonbait flasko ahantziren bat, hondoan tindagai hondarrik bazukeena, gaurkoa egiteko bederen, bihar aldez aurreko erabaki irmoetara itzuliko naiz.
‎Azkenik, telefonoa. ...inoiz ez dut presarik, egunen batean zurea izan behar duena, nirea ere izango da, ni naiz beti gero iristen den hura, zuk bizi duzun edozein une oroimenean gordetzen den arrosa lurrin bat zuregandik arnastuko banu bezala bizitzen dut, edo, hain poetikoki ez esatearren, zure ortuari eta baba zurietako platera, non zure haurtzaroa berriz jaiotzen den, eta zu ez zara konturatzen, eta esango banizu ez zenuke sinetsi nahiko. Raimundo Silvak telefonorantz jauzi egin zuen, segundo batez zalantza eduki zuen, Eta bera ez bada, baina bera zen, Maria Sara, eta hauxe esaten zion, Ez zenuen egin behar, Zergatik, galdetu zuen, berak, nahasirik, Gaurko egunetik aurrera ezin izango naizelako arrosarik egunero jaso gabe egon, Ez dut inoiz arrosekin huts egingo, Ez naiz arrosaz arrosaz ari, Orduan, Inork ez luke behin eman zuena baino gutxiago eman behar, sekula, ezin daiteke gaur arrosarik eman bihar basamortua emateko, Ez da basamorturik izango, Hori promes bat baizik ez da, ez dakigun gauza da, Egia da, ez dakiguna da, nik ere ez nekien bi arrosa igorriko nizkizula, eta zuk, Maria Sara, zure aldetik, oraindik ez dakizuna da hemen badirela zureak bezalako beste bi arrosa, loreontzi batean, sekula gertatu ez zen setio bat kontatzen duten orri batzuen ondoan, mahaitxo baten gainean, neronek ikusten dudan bezala existitzen ez den hirira zabaltzen den leiho baten ondoan, Zure etxea ezagutu nahi dut, Ez zaizu gustatuko, ausaz, Zergatik, Ez dakit nola adierazi, etxe xumea da, ez, okerrago, edertasunik gabea da, ni eta altzari batzuk hemen elkartu gara, liburu asko dago, liburuetatik bizi naiz, baina ni beti kanpoko aldean nagoena naiz, baita egilearen okerra edo oker tipografikoa zuzentzen dudanean ere, ni ez naiz lorategi batean hosto bat, garbitasunaren alde, zorutik jasotzen duen ibiltaria besterik, gero, non utzi ez dakiela, bere sakelan gordetzen duena, eta horixe da nirekin daramadan guztia, hosto idorrak, zimelduak, haien artean ez da ahoratzeko ona den fruiturik, Bisita egitera joango natzaizu, Ez da munduan hori baino gehiago desio dudan gauzarik, eten egin zuen une batez, eta gero gaineratu zuen, Oraingoz, baina esan berriaz damuturik, edo batere egokia ez zela deliberaturik, zuzendu egin zuen, Barkatu, ez zen hori nire asmoa, eta emakumeak isilik segitzen zuenez, sekula ahoskatzerik pentsatu ez zituen hitz zuzen, egiatiak, berez eta ez intsinuaziozko jolas zuhur batez adierazkorrak ziren hitzak askatu zituen, Bai, horixe zen nire asmoa, horixe, eta ez dizut barkamenik eskatuko.
‎Ez nuen sinetsi nahi.
2020
‎Ez dugu sinetsi nahi, baina aldi berean txoratzen gaude". Hamar urteko mediku‑pelegrinazioaren ostean irten zaie azkenean txanponaren beste aldea, eta haurdunaldiko kartilla eskuetan hartuta joan dira kontsultatik.
‎Amesgaizto bat baino ez izatea nahi zuten. Ez zuten sinetsi nahi. Ziortzak negarrez ematen zituen egunak eta gauak.
‎Medikuak gupidarik gabe mintzatu zitzaizkidan; horregatik, ilargiaren islarik gabeko gau beltza baino etorkizun ilunagoa deskribatu zidaten. Nik, ordea, ez nuen sinetsi nahi amaren despiste modukoak gero eta sarriago azaltzen ziren horiek konponketa bako gaixotasun lazgarri baten adierazle argiak zirenik. Ezin nuen gure ama txotxinduta irudikatu, gero eta ahulago, egunetik egunera ezgauzago.
‎Hasieran ez nuen sinetsi nahi. Fake bat izango zela pentsatu nuen, egunero interneten zabaltzen diren gezur horietako bat, alegia.
2021
‎Jaz Lurden Eukariztia Biltzarrean parte hartu dutenek, barna senditu dute zer den" Ogi zatitua" (Hiriart Urruti gaztea); Uste duka naski nik ez dakitala, Neretzat zer nahi jaz erran dukala, Ene ohorea nahiz galarazi! (Xarriton); Ez duzu sinetsi nahiko behar bada, bainan erranen dizut egia den bezala jaz ez digula dirurik eman frantses gramatikak erosteko, baizik eta dirua debaldetan xahutzea izanen zela, ez ziela behar gabeko xahupiderik ordainarazi nahi (X. Arbelbide) baina Iaz erosi zinuen umea, hamabortz egunen buruko hil zautzun (Larzabal); Iaz Maulen izendatu zinituzten buruzagiak bildu izan gira Baionan lauzpabortz aldiz, ... Etxepare); Iaz hemen iragan ginelarik, hamar sosen zorretan gelditu nintzen (Barbier).
‎Ezezko perpausetan ere askoz ulerterrazago gertatzen dira mendeko perpaus osagarria adizki nagusiaren eskuinean daramatenak, ezen ez adizki laguntzailearen eta nagusiaren artean daramatenak: Ez dut sinetsi nahi ekarri duzun soineko hori jantziko duzula (eta ez, ez dut ekarri duzun soineko hori jantziko duzula sinetsi nahi) (§ 41.3f). Hona zenbait adibide:
‎Abd al Maliken amak, al Dhalfa, konjuraren jakitun, horren berri eman zion semeari. Honek ez zuen sinetsi nahi, Isa ben Said eta Tarafa bere aitaren babespean goratu baitziren eta ordura arte konfiantza osokoak baitziren. Dena den, al Dhalfaren probak baieztatu zituen eta exekutatu behar izan zituen.
‎Are desagradableagoa da, ordea, zenbat jendek jarraitzen duen esaten testu horren egilea edo egileetako bat Lope de Vega izan zela. Cervantesek eta Lopek elkar gorroto zutela sinetsi nahi izatea tristea iruditzen zait, baina ulertzen ez dudana sinesmen horrek eragiten duen itsutasuna da. Nahita ere luke Lope de Vegak hain gaizki idatzi.
2022
‎Garai hartan, mehatxu global larri horren aurrean eszeptizismoa eta sinesgaiztasuna nagusi ziren. Inork ez zuen sinetsi nahi apokaliptikotzat jotzen zuten gertaera baten aurrean geundela, eta, horregatik, agian pertsona gehienek ukatzen zuten jada ebidentzia zientifiko bat izaten hasi zena. Gaur egun, negazionismo klimatikoa hutsaren hurrengoa da, eta interesa du ebidentzia zientifikoaren aurrean eta klima aldaketaren eraginak bete betean bizitzen ari garela eta aurrekaririk gabeko natura suntsitzen ari dela egiaztatzearen aurrean.
‎" Moxala ikusi dudanean, Lea, gogoratu naun ezen ama desagertu zenean nik ez nuela entzun nahi denek ziotena, ez nuelako sinetsi nahi bera bere kasa sartu zenik basoan, nork nahi liken galdu?, nork nahi liken hil. Ba, berak bai, antza denez amak bai, nahi zinan.
‎...aren aurrean edo supermerkatuetako neonen azpian garenetik, geure ametsetara hurreratzenago gara gau  mahaiaren gainean marko batean dugun grisen tonu horretara, horrela nire amak ohetik bertatik begietsi dezake bere gaztetasuna, eta zer pentsatzen du amak bere burua eder eta gazte ikusten duenean, ez dago jakiterik, beharbada zahartzearen indarrez ahaztu ere du bera dela, beharbada bera dela ez du sinetsi nahi, eder eta gazte zenean ere aitak ez zuela maite ohar  tzeko beldurrez, aitak maita zezan duin izan ahal izateko zer falta zitzaion aztertzeko beldurrez, xarma eta alaitasuna, adibidez, esperantza eta goxotasuna, alegia argazkiaren atzean ezkutaturik den guztia, flashetik harantz ere irauten duen irribarrea, urrats sendo segurua eta oroz gain hitza, zeren amak ez du hitz egiten eta ...
‎Jaun horiengana joan eta gure alde hitz egitea da eskatzen dizugun guztia. Jakina, litekeena da dena suntsiturik edo erreta egotea; baina ez dut sinetsi nahi bandalismoa horrenbesteraino iritsiko zenik eta itxaropena daukat berreskuratu ahal izango ditugula familiako argazkiak, gutun pertsonalak eta beste zenbait gauza balio sentimentala besterik ez daukatenak...
‎Podemos alderdiak piztu zuen itxaropena, esperantza izpi bat besterik ez da izan. Kubatarrek ez dute sinesten ezkerreko indar horretan, ez dute sinetsi nahi ere, Fidelekiko prestigioa ez da deuseztatu, eta haren anaia Raulen inguruan sorrarazitako zalantzek ez dute castrotarren izen ona apalarazi edota zikindu ere. Raulek Europan egin zituen ikasketak.
‎Uste zenuen ez nuela sinetsi nahiko.
2023
‎Lorenzo semea gehiago maite duela agerikoa da, eta semea arazoetan sartu dela jakin duenean, bere bizitza alde batera uzten du eta semearen atzetik joaten da. Lorenzo ez du erruduntzat hartzen, eta ez du sinetsi nahi skinhead talde batean sartu dela.
‎Hurrengo asteetan gero eta nabariagoak izan ziren bai amaren haurdunaldiaren zantzuak bai haren alferrikako trikimailuak, izan edabe atsituak izan jauzi itsumustukoak. Ez nuen sinetsi nahi amesgaiztoa hirugarrenez berrituko zela, etengabe beldurrez egoten nintzen, noizbait hitz haiek berrituko zituelakoan. Eta, iritsi, iritsi ziren.
‎Rosa Iriarte Balentziagak ez du sinesten, ez du sinetsi nahi, ondoko ziegatik iristen zaizkion oihuak Inaxiorenak direla. Horrela ziurtatu dio Tozinete tenienteordeak, baina, nola fidatu guardia zibil baten hitzaz?
‎Eta gaur egun, historialari batzuek ez dute sinetsi nahi gizon horiek maitaleak zirela, eta behin eta berriz esaten dute anaiak zirela.
‎Bahitzaileak ere entzuten du telefonoa baina ez du sinetsi nahi.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia