Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 80

2000
‎Baina oraingoz lasai egon zaitezke. D, ailleurs, Rakel ondo ikusten dudan arren, uste dut atzo hasi genuen Clinton Lewinsky epaiketa edo olgeta horrek zuenarekiko obsesioa handiagotu egiten diola. Ni, ostera, ez naiz nago batere lasai, ze Tomek, fiskal beharra hobeto egitearren, nire alkandora bat eskatu dit eta, tamalez, ondoegi ezagutzen diodan izerdi hatsarekin itzuliko didala pentsatze hutsak goragalea ematen dit.
2001
‎Beraz, argi dago beti gai baten bueltan hitz egiteak eragiten duela, eta momentu batean obsesio bihurtzen da. Gu Liverpoolekin obsesionatu ginen, ez genuen obsesio horrekin bukatzerik izan (partida galdu genuen eta), eta nik uste obsesioak jarraituko duela!
‎Ez zen pintorea, ez zen artista, baina maiteminduta zegoen eta bere ametsetako printzesaren erretratua arkatz hautsez egindako lerro artean irudikatzen zuen. Bizilaguna zuen obsesio. Haren gorputz liraina desio zuen eta haren azala kartzela zen Manuren pentsamenduetan.
2003
‎–Ummmm... Egia esan, nik ere aspaldian badut obsesio modukoa sexuarekin... Gaixo ote nago?
2004
‎Helburu nagusia hori den neurrian nekez egin dezakegu aurrera diagnosi komun baten bila. Eztabaidagunearen diagnosian ezker abertzale ofizialak azaldu ohi duen obsesio bera ageri da. Guk, aitzitik, erabaki hura zuzena izan zela uste dugu.
‎–Badirudi, gainera, Erdi Aroko gure arbaso haietako bat bankari judu bat zela, Matusalenen ondorengoa... –berea baitzuen obsesio hura ere Montseren amak, bere iragana edertzekoa eta urrezko orla batean sartzekoa.
2005
‎Bere eskuek milioi bat dolar balio zutela esaten zuten zirujau hari buruzkoa. Amerikarrek badute obsesio hori, milioi bat dolarren kontuarena. Egin kontu aldizkarietako azaletan zirujau honen eskuen argazkiak ateratzen dituztela, arrakasta handiko medikua da, baina gero babak eltzetik ateratzeko orduan bere eskuak ez dira aitari buruan duen tumorea kendu eta ebakuntza behar bezala egiteko gai, eta aita, judutarra, hil egiten da.
2008
‎emakumeen jantziak, aurpegia ez eze gorputzeko hainbat atal ere agerian, iparrean. Magrebean zein Mendebalde kristauan? bularrarekin dugun obsesiorik gabeko naturaltasuna, seinari edozein lekutan titia emateko, kasu. Eta txokolatezko haurrak alde guztietan, kalean olgetan edo zapian bilduta amaren lepoan.
‎Eusko Jaurlaritzaren eta lehendakariaren azken hamar urteotako lana «negargarria» izan dela nabarmendu du Barredak. «Madrilen denbora pasan eta Gasteizen zuen obsesioekin zinetela, krisiak harrapatu gaitu. Denbora galtzen aritu zarete».
‎Ez du kritikarik egin nahi, baina onartzen du argazkietan gizarteak atsegin ez duena erakusten duela," gauza txarrak", alegia. Bere irudiek hartu dituzten gaiak aipatzekotan, goibeltasuna edota" reality show" batean esku hartu nahi dutenen obsesioa erakusten ditu, lan baldintzen gaineko egoerak, emakumeen bazterkeria, modaren manipulazioa edota emakumeen kontrako indarkeriarekin batera. Murillok maiz erabiltzen ditu gorputz biluziak bere argazkietan," lana ahalik eta unibertsal eta zehatzena izan dadin", ideia zuzenean erakutsi asmoz," ikuslearen arreta desbideratzen duten osagarririk gabe".
2009
‎Ohartzen naiz, bai. Eta telebistan ikusi dudalarik Neandertal denborako programa, orduan ere hura zuten obsesioa: gu hiltzen bagara, nor izanen da segida?
‎Lirainexia izango litzateke gorputz ezin lirainagoa lortu nahi duenaren obsesioa, eta zapore ezezagunen beldur denak, berriz, geumatofobia duela esaten dute.
‎Maitasun istorio ugari biltzen dituen komedia bat baino askoz ere gehiago da La hermosa fea. Irudi kontuekin askok duten obsesioaren gaineko hausnarketa sakona da antzezlana. José Estruch konpainiak antzeztuko du iluntzeko 20:00etan Juan Carlos III.a enparantzan.
‎Joana segituan ohartuko da hilerrian ikusi zuen mutil berdina dela eta berarekin hitz egitera joango da. Ibonek Unairekin zuen harremanaz hitz egingo dio eta bere amak Petralanda kasuan egin zituen hutsegiteak konpontzeko zuen obsesioa azalduko dio.
‎Gurasoek beren pisuagatik eta beren ondorengoengatik duten obsesioak, haurrei jaten ematean ematen zaien gehiegizko babesak eta janarekin ematen diren sari eta zigorrek bereizketarik gabe eta modu desegokian erabiltzeak haurren jarrera baldintzatzen dute. Horiek eta beste portaera batzuek, pisua irabazteko joera genetiko bati lotuta, haurren obesitatearen zimenduak eragin ditzakete.
‎Noski, metafora guztiak bezala, ikusi nahi duenak baino ez du ikusiko halakorik. Ikusi nahi duenak baino ez du ikusiko barraskilo gazteak bere etxearekin duen obsesioaren atzean gizaki zibilizatuon garapen egarri aseezina, etxe gero eta handiago, apainduago eta eszentrikoagoa eraikitzen, etxe ederrena baina bere erraldoian mugiezin bihurtu dena, aza hostoz aldatzeko garaia iristean mugitu ezinik utziko gaituen etxea, gure hilobia bihurtuko den etxea, inoizko hilobirik ederrena izango den etxea. Alta, gerta liteke norbaitek ez ikustea gazteen esperientzia gabeziaz eta haren ondorio tamalgarriez ohartarazten gaituen metafora bat baino.
‎Sozialisten eta popularren asmoa kritikatu du Ortuzarrek. Eta, PSE EEk eta PPk Ajuria Enera iristeko duten obsesioa gogor gaitzetsi du. Bi alderdi horiek boterea banatzeko eta EAJ Eusko Jaurlaritzatik kentzeko obsesio paranoikoa dutela esan du.
‎Estatuekiko duen obsesio hori dela eta, megalomanotzat jo dute Mayawati: bere burua gurtzeko dozena bat eraiki ditu dagoeneko, eta eskualdea bere irudiekin nahiz daliten omenez eraikitakoekin bete du.
‎K.J.: Nik ere badut obsesio bat denborarekin. Era berean, atentzioa ematen dit nigandik kanpo dagoenak, esaterako, naturan dagoenak, berriz ikustea arbola bat urtero urtero nola loratzen den.
‎Euren genesi historikoaren arrastoa erraz segi daiteke. Lanaren erabilera intentsiboa ere emaitza historikoa da, kapitalismoak irabazteko duen obsesioaren emaitza; hori ere erraz ikus daiteke akzionistentzat %25erainoko hazkuntza tasak gura dituen kapitalismo global paranoikoan. Baina, lanaren izaera prekarioa, bere erabilera intentsiboa eta irabazteko obsesioa, horiek guztiak produktu sozial eta historikoak badira ere, sarri horiek guztiak aitatu ez eta itsu itsuan sartzen gara lan istripuak norberaren errua ote diren ezbaiaren erruberan.
‎Sasoi batean idazleok literaturaz mintzatzen ginen, literatura genuen obsesio eta monotema, konturik arruntena ere literaturaren galbahean iragazten genuen. Diruzale baten gorabeherak baldin bagenituen hizpide, Dickens-en Gabon ipuineko Scroogerekin konparatuko genuen delako diruzalea; egolatra bat larrutzen ari ginelarik, De Quinceyren esaldia ekarriko genuen mahaira (ni esaten duen orotan, kapela kentzen dik).
2010
‎hiru egun dauzkat organikorako, bi plastikoentzako... Nik erreusa hilean behin ateratzen dut, ez dudalako obsesiorik nik sortu dudan hori etxetik ateratzeko.
‎Gizmodo webguneak argitaratu duenez, teknologia gustuko dugunok erotzen gaituen gailu bat izaten dugu, besarkatu nahiko genukeen gailu bat, alegia. Jostailu teknologiko horiekin dugun obsesioa islatzen omen du Appleren iragarkiko protagonistak, iPaderako Steve Young Football jokoaren iragarkiko protagonistak. Kontuz ibiltzeko gomendatu dute Gizmodo webgunekoek, dirudienez, jokoak eta iragarkiak jarrera bortitza eragin dezaketelako.
‎Zelan darama zure emazteak zinemarekin duzun obsesioa?
‎Haurra nintzela amak komunean itxi ninduelako dut obsesioa agian, kar kar... 1981ean kartzelan egon nintzen denbora batez, Basaurin (Bizkaia), lehendabiziko intsumiso haiekin batera, eta egia da pizgarria izan zela geroztik egin dudan lanerako.
2011
‎Adibidez, pelukeroaren orraziak HIESaren gaixotasuna transmititzen duela pentsatzea edota, zentral nuklear batetik ehunka kilometroetara bizi arren, eta istripu nuklearrik gertatu ez arren, erradiazioak kutsatuko ote duen kezka izatea. Ikus daitekeen bezala, azken uste horiek ez dute inolako logikarik, baina pertsonak ezin ditu obsesio irreal horiek burutik kendu.
‎Nahaste obsesibo konpultsiboaren eta nortasun obsesibo konpultsiboaren nahastearen arteko antzekotasun nabarmenena haien izena da, bi nahasteen diagnosi irizpideak nahiko desberdinak baitira. Diagnostiko diferentzialaren atalean aipatu bezala eta 14.2 taulan aurkezten den bezala, nortasun obsesibo konpultsiboaren nahastea pairatzen duten pertsonak, ordenak, perfekzioak eta kontrolak gehiegi kezkatzen ditu, baina ez dituzte aurkezten nahaste obsesibo konpultsiboa dutenen obsesioak eta konpultsioak. Egia esateko, bi nahasteek komunean duten ezaugarri nagusia alferrikako objektuak botatzeko ezintasuna da, nahiz eta objektu horiek balio sentimentalik ez izan.
‎– Lehenengo ardatzeko nahaste obsesibo konpultsiboa duenaren obsesioak eta konpultsiboak ego distonikoak dira. Nortasun obsesibo konpultsiboaren ordena eta perfekzio ideiak, berriz, ego sintonikoak dira.
‎Dalí-k, jaurtiketa horri honela ihardetsi zion: Hitler-ekiko zuen obsesioa paranoiko hutsa zen, ez zen politikoa; bestalde, inpresionista bakarra Monet izan zen moduan, surrealista bakarra bera zela esaten zuen: «Ni naiz surrealismoa».
2012
‎Guztion artean oposizio eraginkorra egiteko moduan gaude, minimoak adostuta, oposizio eraginkor horretara batu gura dutenak elkartuz. Gure iritziz, funtsean, udal taldearen kudeaketak kontuak koadratzeko duen obsesiotik harago joan behar du. Irizpide politikoak jarri behar dira jarduerak egiteko eta ez bakarrik irizpide ekonomikoak eta teknokratak.
‎Baina erailko dute Cheyenneren aita, eta horrek New Yorkera eramango du. 30 urte zeramatzan harekin hitzik egin gabe, eta pixkanaka pixkanaka, aita zenaren eguneroko batzuk irakurrita, konturatuko da hark ere bazuela obsesio bat. Judua izanik, preso egon zen nazien kontzentrazio esparru batean, eta han umiliatu egin zuten; gizon batek batez ere.
‎Ez! Umearekin duen obsesioa ez da normala!
2013
‎Denbora beti bera, bizitzaz aldatu nahia eta ezin (ausartu ez?), iraganeko frustrazioen arantzak erauzi nahia (zenbat dira ikasketa unibertsitarioak, gurasoen influentziak bultzaturik egin dituztenak?), egonkortasunari Bye esateari panikoa, zenbait profesiotan dauden obsesio perfekzionisten azaleratzea (idazlearen inspirazioa versus teknika); nor ez da luzez ezerezari begira geratu, inspirazioa noiz iritsiko den zain? Edo, idazteari ekin aurretik milaka liburu irentsi behar dugunaren obsesioa nork ez du inoiz ukan. Ipuin perfektuko pertsonaiak panikoa dio idazlearen profesioari.
‎Baina bezero batentzat benetako katu hegoduna da, alegia, hegan egin ahal duena. Louvre museoko langilea den bezero horrek katuarekiko duen obsesioa kontatzen zaigu komikian, hegan egin ahal duen katu horrekiko obsesioa. Louvreko langilea, hasieran, antagonista bada ere, protagonista bihurtzen da laster, ia ia katua aitzakia bilakatuta, obsesio edota amets baten atzetik dabilenaren istorioa kontatzeko.
2014
‎Pare bat gauza, behintzat, onartu behar zaizkie: ekintza entzutetsuak egiten dituztela emakumeen bizitza eta gorputza kontrolatzeko Elizak duen obsesioa salatuz eta, beste aldetik, gure gorputza borrokagune bezala erabili dezakegula oroitarazten digute, feminismo instituzionalak ahaztu duen zerbait.
‎Baina ez zuen Ajuria Enera «anbizio pertsonalagatik» iritsi nahi, ezta «egonean egoteko» ere. «Politika bera» aldatzeko izan nahi zuen lehendakari, horixe zuelako obsesio: «Bestelako politika bat egin nahi dugu».
‎Ia ia ezin da ibili, baina makuluekin eta bizikletarekin moldatzen da. Amaren etxera iristea du obsesio, eta oso harreman berezia du amarekin. Ama itsua eta gorra denez, kolpeka komunikatzen da amarekin, ukabilkadaka.
‎Felisa, egia erran, zatitua zegoen: alde batetik, izan ere, bere garbitasun hura zuen obsesio, Beñat arbuiatzera zeramana: nola ez, mutila bere hippy itxura xikin harekin bazebilen, gerrirainoko ile adatsarekin, eta sandalia higatu batzuk oinetakotzat!
‎Nortasun obsesibo konpultsiboaren nahastearen eta nahaste obsesibo konpultsiboaren sintomak nahiko desberdinak dira. Nortasun obsesibo konpultsiboaren nahastea duten pertsonak ordenatuak, perfekzionistak, zurrunak eta zorrotzak izaten dira, baina ez dituzte agertzen nahaste obsesibo konpultsiboa dutenen obsesioak eta konpultsioak.
2015
‎baleak arrantzatzeari. Hura zuen obsesio, egunen batean aita eta aitona bezain trebea eta ausarta izatera iristsi, eta haiek hainbat balea arrantzatzea.
‎Larruzko botak busti eta hoztea arrisku galanta bihurtu zaie, haiek lehortzeko sua ez dago eta noiznahi piztuta. Ura eta egurra dira euren buruhauste, ia beste ezertarako zirrikiturik uzten ez duen uneoroko obsesio setatia. Txabola barruan surik egin gabe egotea ia ezinezkoa da, izozteko arriskurik gabe, behintzat.
‎661. ELAk EAJren parte hartzeari balio handia ematen zion arren, ez zuen HBk bezain ezinbesteko ikusten jeltzaleen atxikimendua, oinarrizko akordio baten lehendabiziko faseari ekiteko behintzat; ELArentzat kondizioa ETAren ekintzarik ez izatea zen, edota, ekintzarik izanez gero, LAB zein HBk jarrera autonomoa erakusteko gai izatea. EAJri zegokionez, behin baino gehiagotan aurpegiratuko zieten ELAkoek HBkoei, txantxetan, EAJren" konbertsioarekin" zuten obsesioa. Ezker Abertzalearentzat, aldiz, bazirudien ELA EAJ mugiarazteko bitartekoa zela, batik bat.
2016
‎Argitaletxe batean euskara zuzentzen lan egiten duen emakume baten oheko gorabeherak kontatuz abiatu nuen kontakizuna. Euskara zuzenarekin duen obsesioa hain da handia, non maitale batekin ohean txortan ari denean hutsegite gramatikal txikiena aski duen libidoa blokeatuta geratzeko. Berarekin ohean sartzen direnek badakite sentiberatasun horren berri, eta saiatzen dira bisitak aldez aurretik prestatzen.
‎Baina ez zitzaion gustatzen emakumea larru gorritan agertzea. Guztiz absurdoa zen arrazoirik gabe emakumeak biluzteko garai guztietako artistek zuten obsesio hura.
2017
‎Ekoizle bati gehien interesatzen zaiona da jakitea ea proiektua bururaino eramanen duzun. Hori dute obsesioa. Behin erakutsi badiezu gai izan zarela, ateak irekitzen dizkizu, nahiz eta ez den deus irabazia izan.
‎Agintean dagoenak dena kontrolpean eduki beharraz duen obsesioari heldu zion bigarrenean: " Hau ez gero askatu,/ ongi lotu hura (bis)/ dena kontrolatzea/ da hoien ohitura./ Dena dela guretzat/ da beti tortura,/ ez ote leike bizi/ bat bere kontura./ Gizonak zertako du/ hoinbeste lotura?
‎«Paperik gabekoen amnistiaren etsairik gorena» dela esaten dute Senatuan, Jeff Sessioni buruz (Alabama, 1946). Senatari beteranoa da, eta immigrazioaren kontrako borroka du obsesio nagusia. Herritarrak hartzearen kontrakoa da, berdin dio zein baldintza edo egoeran datozen.
‎182? 83). 65 Egiaz, zenbait aztarnaren arabera, emakumeak lantokietatik eta merkatutik ateratzeko gizonezkoek (beren kalterako) egindako ahalegin horren ondorio izan zen XV. mende amaieran Europako hirietan indarra hartzen ari zen misoginia bolada hura (gizonezkoek, galtzak eskuratzeko borrokan? eta emakume manugaitzaren izaeran zuten obsesioan islatua, eta herri literaturan emakumea senarrari joka edo haren bizkar gainean irudikatua).
‎Sortze prozesu biologikoaren gainean emakumeak zuen hegemonia bihurtzeko edota, areago, geldiarazteko zuten obsesioa iradokitzen du alkimia lanetan behin eta berriz erabiltzen den sinbolismoak[...] Nagusitzeko desira hori hainbat iruditan ere agertzen da, Zeus Atenaz erditzen haren burutik[...] edota Adam bularretik Ebaz erditzen. Mundu naturala kontrolatzeko borroka nagusiaren adierazgarri den alkimista amatasunaren magiaren bila ari da, besterik gabe[...] Hala, Parazeltso alkimista handiak baiezkoa erantzuten dio galdetzen zaionean ea posible den artearen eta naturaren ikuspegitik gizona emakumearen gorputzetik kanpo eta ama naturaletik kanpo jaiotzea (Allen and Hubbs 1980:
‎Gurasoak, jagolea, irakasleak konturatu dira haurrak irakurtzeko duen obsesioaz. Horren ondorioz, debekatu egiten diote jolas orduetan eskolako liburutegira joatea, arratsaldeetan Lamerako liburutegia bisitatzea, etxean gauera arte irakurtzea.
‎emakume helduekin, titi mardulekin, oin politekin, ipurmasail politekin; transexualekin; baita film homosexualak, film lesbikoak, etab. Genero pornografiko orok ditu bere baldintza agiria, bere historia eta bere estetika. Era berean, porno alemaniarrak ez ditu japoniarrak, italiarrak edo amerikarrak dituen obsesio berberak. Munduko bazter bakoitzak ditu bere berezitasun pornografikoak.
‎Ikasi gehiago ‘ ¿ Por qué el perro nos lame la aurpegia? ‘ 2 Katuek kutxekiko duten obsesioak azalpena du Katuek zergatik egiten dituzte kaxak. Zientzialariek hobekien gordetako enigma enigma baten erantzuna aurkitu dute.
‎Ezin dut obsesio hau burutik kendu. Batzuetan pentsatzen dut amildegi batetik behera bota nukeela nire autoa, istripu bat izan dudala itxuratuz, eta gero uko egin beste bat erosteari.
2018
‎Harryren aburuz, Nixonek aitaren rola bete zuen mundu historian. Aitatasun kontzeptuaren alderdi politikoa baino gehiago alderdi biologikoa interesatzen zaio; hots, Nixonekiko lotura biologikoak zeintzuk diren aztertzea du obsesio. Nobela hasieran, maitasunik gabeko ezkontza batean harrapaturik dago Harry.
‎Hura zen leku seguruena; abadea urrunetik ikusi eta disko jogailua belarretan ezkutatzeko astia izaten baitzuten. Abadeak hainbesterainokoa zuen obsesioa, ezen herri osoari elektrizitatea kentzen baitzion dantzaldi klandestino horiek eragozteko. Pilekin zebilen disko jogailua lortzea izan zen soluzioa.
‎Harrigarria da zuzendariek duten obsesioa aktoreak biluzik ateratzeko.
2019
‎Deskribapenok Florarekiko duen obsesio eta narratzailearen neurosi eta obsesioa agerian jartzen dute, errealismo psikologiko aparta emanez, horren osagarri dira, gisa berean, errepikapenak, aritmomania edo axolarik gabeko xehetasunetan galtzeko joerak.18
‎83). Dituen obsesio eta une gogoangarrienak etengabe aipatzen ditu. Errepikatzen den aldiro, maiz, xehetasun berriak gehitzen doa momentu horretan gogoratu balitu moduan, errealismo handia ematen diolarik.
‎Gure autoreak arriskuan ikusten du guztiz estimatzen duen ondasun bat. Idazten hasi zenean baino lehenagotik ere bizi zuen obsesioa du huraxe zaindu beharra. Ez bere obsesioa soilik:
‎Egun batez, bere buruari maniakoa deitzen zion bitartean, erabaki zuen hiriko plano batean gustatzen zitzaizkion eta gustatzen ez zitzaizkion etorbide zatiak seinalatzen joatea, eta harriduraz konturatu zen ezkerreko alboan biltzen zen zati atsegingarria luzeagoa zela, baina, hala ere, atseginaren intentsitatearen maila aintzat hartuz, eskuineko aldea nagusitzen zela, horren guztiaren ondorioa izaten zen askotan joaten zela alde jakin batetik eta beste aldeko espaloia begiratzen zuela, handik ez zihoalako damuturik. Bistan da ez dituela obsesio txiki hauek oso serio hartzen, zer edo zertarako balio izan dio zuzentzailea izateak, egun batzuk zirela, Lisboako Setioaren Historiaren egilearekin mintzatu zenean, zuzentzaileek literaturaz eta bizitzaz gauza asko ikusi dituztela argudiatu zuen, ulertu behar zen bizitzari buruzkoa ez zutela nahi izan edo ez zutela jakin literaturatik ikasten, bizitza bera arduratu zela bizitzari buruzko... Orain, Escadinhas de S. Crispimen dagoenean, berari begira dagoen txakurrari begira, batek galde lezake fikziozko zein pertsonaiaren antza duen, pena da animalia otsoa ez izatea, orduan berehala etorriko bailitzaiguke San Frantziskoren erreferentzia egokia, edo zerria, eta orduan San Anton izango zen, edo lehoia, eta San Markos izango zen, edo idia, eta orduan izango zen San Lukas, edo arraina, eta San Antonio izan liteke, edo arkumetxoa, eta San Juan Bataiatzailea izango zen, edo arranoa, eta Ebanjelaria litzateke, ez baita nahikoa txakurra gizonaren adiskiderik onena dela esana uztea, mundua nola dabilen kontuan harturik, agian azken adiskidea ere izatea litekeena da.
‎–Oraingoan zure despita urrunegi eraman duzu, Carme. Funtsik ez duen obsesio batekin itsututa zaude, lagun mina traizionatzeraino itsutu ere?
‎Erantzuna berehala eman dio Maider Belokik, “Pirritx, Porrotx eta Marimototsen kontratua, prozedura legal eta ohikoak erabilita egin zen, bai EH Bilduk eta baita Navarra Sumak ere beti egiten duen moduan”. “Debekuaren arrazoia ez da teknikoa, ideologikoa baizik” gaineratu du EH Bilduko zinegotziak, “Euskararen kontra Navarra Sumak duen obsesioaren adibidea besterik ez da”.
‎Hori dela eta, diruzalekeriaren tankerako faktore subjektiboak bigarren mailakoak dira enpresaburuek onurekiko eta horiek berrinbertitzearekiko (metaketa) duten obsesioa azaltzeko orduan. Horrek baldintzatzen du bizitza sozial modernoa:
‎Ustekaberik ote dagoen zazpi belarriz erne. Huraxe baitute obsesioa. Harekin baitaude tematurik, harriarekin.
2020
‎–Txosten bat utzi duela??, esan nion, harriturik. Hala entzuna zuela erantzun zidan, epaitegian lan egiten duen bere adiskide batek askotan kontatu ziola idazleak azken agurreko ekitaldiarekin zituen obsesioen berri, hilean behin agertzen baitzen prestaturik zuen idazkiari zuzenketak edo eranskinak egitera, hasierako bi orrialde meharrak txosten bilakatu ziren arte. –Epaitegiko nire adiskide horrek dioenez, bere obrarik interesgarriena izan liteke beharbada, egunen batean emazteak argitaratzea erabakiko balu?, esan zuen.
‎Jendeak jarrera infantila du sexualitateari dagokionez, esan zion Joannak. Zure bizitza sexualarekin duten obsesioa zuk egin duzun ezer baino fetitxistagoa da seguru asko. Marianne Lukasengana itzuli eta guzti egin zen, eta berari egindako argazki guztiak ezabarazi zizkion, nahiz eta Lukasek bat bera ere ez zuen inoiz linean jarri.
‎Zenbait aditu saiatzen zen igelen ugaritasun hari esplikazioren bat edo interpretazioren bat bilatzen, eta, horrelakoetan ohi denez, nork bere azalpena ematen zuen. Batzuek Vicenzik igelekin zuen obsesio bitxia aipatu besterik ez zuten egiten eta horrekin alboratzen zuten gaia; beste batzuek, ordea, igelaren balio sinbolikoaren hariari heltzen zioten: gauza zikin eta higuingarrien ikur ziren igelak, eta uraren eta lurraren arteko trantsizio modukoa den lohiarekin lotzen zituzten, ugalkortasunaren sinbolo ere bazirela ahaztu gabe, baina batez ere itxuraldaketa eta metamorfosiaren ikur zirela azpimarratzen zuten, Vicenziren estiloarekin lotura egin nahian.
2021
‎20 edo 22 urte nitueneko optikatik mundua hondoratzen ari zela ureztatu behar diren lorategiko landareei buruz aritzea tontokeria bat iruditzen zitzaidan. Gero konturatu nintzen ezetz, Brechten handitasuna hor dagoela hain zuzen, Luxemburgoren ala Gramsciren handitasuna naturarekiko eta animaliekiko duten gogoetan dagoen bezala, eta ez hainbeste kontzientzia politikoa lantzen saiatzen garenok dugun obsesio filologikoaren optika horretan, ideien kontzeptuak egitearena, historia ideiak bakarrik balira bezala.
‎UPNk jarritako kereila «oinarri gabekotzat» jotzen du Aierdik, eta argitu du «erabat lasai» dagoela auziaren funtsari dagokionez. «Bost urte baino gehiago iragan ondoren, UPNk gai honetan duen obsesioa ia patologikoa da. XXI. mendeko Nafarroa gidatu nahi duen indar politiko bati buruz ez du batere ondo hitz egiten».
‎Horri dagokionez, autore askok landu dute gai erabakigarri hori, ia guztiek baztertu gabe nahita traizionatu nahi dituzten topikoak eta aurreiritziak; gaur egun, kulturaren arloko erakunde eta unibertsitateen mendeko hedabideetan izandako bertsioek ez dute onartzen Nafarroako pentsamendu independente eta euskaldunaren —juridikoa, politikoa eta literarioa— iraunkortasun nabaria, XX. mendera arte ageri dena. Hori ukatzeko duten obsesioa hain da handia, ez lituzketela begiak irekiko, nahiz eta Bernat Etxepare Rotterdameko Erasmo izan, eta Joanes Leizarraga, Martin Lutero.
‎" Oso programazio oparoa prestatu dugu; izan ere, osasun krisiak iraun bitartean programatzea dugu obsesio, programatzea eta programatzea, tokiko kultur ehunari lana bermatzea xede", azpimarratu du Kultura zinegotzi Estibaliz Cantok.
‎Bada, hamalau urte ditut eta oraina bizi nahi dut(" carpe diem"), etorkizunean eduki ditzakedan balizko arazoak ahaztuz; menpekotasun guztiak dira txarrak, janari osasuntsuarekin zeuk duzun obsesioa ere bai; eta pikortak irteten bazaizkit aurpegian, bost axola.
‎Zer pentsatuko ote zukeen Estibalitzek Tasiorekiko nuen obsesioaren frogak aurkitu balitu. Ni ere atxilo hartuko ote nindukeen, bada, optikaria hartu genuen bezala?
‎Claude Chabrol zinemagileak, bere La ceremonie(" Zeremonia") izeneko filmean, bazterketa isil horren alde ilun eta kezkagarria adierazi zuen, protagonistaren indarkeria erreprimitua erakutsiz, Sophierena, ironikoki izen hori baitzuen emakumeak. Filmak Ruth Rendellen eleberri beltz bat du oinarria, A Judgement in Stone(" Harrizko epaiketa bat"), zeinean deskribatzen baita emakume analfabeto batek bere sekretua babesteko zuen obsesio desesperatua eta, azkenean, odoltsua.
‎Hagitz harroa eta erdeinagarria ere bilakatu omen zen. Ez zitzaizkion axola ohoreak eta boterea, unibertsoaren logosa aurkitzea zuen obsesio," hitza" esan nahi baitzuen, baita" zentzua" ere. Laugarren Ebanjelioko lehen esaldian —" hasieran bazen logos a (Hitza)" —, Heraklito mintzo da.
2022
‎Bestalde, Maitane Urabaien STEILASeko ordezkariak azaldu du Gobernuak atzerriko hizkuntzekin duen obsesioa hezkuntzan ere islatzen ari dela. Arrisku berri batez ohartarazi du:
‎Orain dena ulertzen dut, baita nire titiekin duzun obsesioa ere.
2023
‎Ezaguna bezain harrigarria da Mozartek gai erotikoekin zein koprologiarekin zuen obsesioa: puzkerrak eta kaka nonahi agertzen dira bere gutunetan.
‎Egunero zapuztu egiten gaituzte hitz hutsekin, hala nola deskarbonizazioa, energia garbiak, elikadura subiranotasuna, ekonomia zirkularra, biodibertsitatea, belaunaldien arteko erreleboa, 0 Km, baserritik mahaira... Eta hutsak esaten dut, kontraesanean eta aurrez aurre baitaude erakundeek errentagarritasun ekonomikoarekiko duten obsesioarekin indartzen duten errealitatearekin.
‎Etxera sartu orduko, sarrerako ispiluari begira, bere ile luzeetan urrezko orrazia pasatu du Xanak; gandor urdinari gora egin dio bi eskuez Mourak. Demasekoa da bi neska hauek ilearekiko duten obsesioa. Sukaldean, hiru espageti plater aurkitu dituzte mahaian prest.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
duen 17 (0,11)
zuen 12 (0,08)
duten 10 (0,07)
zuten 5 (0,03)
du 3 (0,02)
dugun 3 (0,02)
dutenen 3 (0,02)
duzun 3 (0,02)
badut 2 (0,01)
duenaren 2 (0,01)
dut 2 (0,01)
genuen 2 (0,01)
Dituen 1 (0,01)
badute 1 (0,01)
baitute 1 (0,01)
baitzuen 1 (0,01)
bazuela 1 (0,01)
ditu 1 (0,01)
dituela 1 (0,01)
dituen 1 (0,01)
dudalako 1 (0,01)
dugu 1 (0,01)
dugunaren 1 (0,01)
dute 1 (0,01)
nuen 1 (0,01)
zituen 1 (0,01)
zuelako 1 (0,01)
zuenarekiko 1 (0,01)
Argitaratzailea
ELKAR 18 (0,12)
Berria 14 (0,09)
Argia 8 (0,05)
Pamiela 6 (0,04)
UEU 5 (0,03)
Alberdania 5 (0,03)
EITB - Sarea 4 (0,03)
Consumer 3 (0,02)
Susa 3 (0,02)
Booktegi 3 (0,02)
Euskalerria irratia 2 (0,01)
Labayru 2 (0,01)
Open Data Euskadi 2 (0,01)
Goenkale 1 (0,01)
alea.eus 1 (0,01)
hiruka 1 (0,01)
Anboto 1 (0,01)
Hitza 1 (0,01)
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia