2015
|
|
1 Hemen doan hau idazten hasi nintzenean, hasieran esaten dudan gogo txarrez izan bazen ere, amaitu dudanean egundoko poza eman dit eta ontzat ematen dut horretan izandako nekea, oso txikia izan dela aitortzen badut ere. Zuek duzuen itxitura handia eta entretenigarririk gutxi
|
duzuela
kontuan izanik, ene ahizpak, eta zuen monasterioetako batzuetan ez direla etxeak komeni den bezainbeste leku dutenak, uste dut pozgarri gertatuko zaizuela barne gaztelu honetan atsegin hartzea, nagusien baimenik gabe sartzeko eta edozein ordutan bertan paseatzeko aukera baituzue.
|
|
Ontzat emango nuke ordukoz otoitza alde batera uzten saiatuko balira eta hor galtzen duten denbora hori beste garai batean berreskuratuko balute, baina ez dadila izan dena batera, kalte handia etor daitekeelako. Eta honetaz bada esperientziarik eta egoki da gure osasunak zer ahal
|
duen
kontuan hartzea.
|
|
3 Azken batean, bertuteak orain sendoago daude igarotako gelditasunezko otoitzean baino, eta arimak ezin
|
du
kontuan hartu gabe egon, bere burua beste bat dela ikusten baitu eta ez daki nola den hori. Gauza handiak egiteari ekiten dio loreei darien usain gozoarekin, arima bertuteak dituela ohartu dadin Jaunak nahi baitu irekitzea; argi ikusi arren bertuteak ezin zituela, eta ezin izan dituela?
|
|
Bete betekoa da konparazio hau. Estasi honetan egon aurretik, arimak uste
|
du
kontuz ari dela Jainkoa ez iraintzeko eta bere indarren arabera ahal duena egiten duela; baina hona iristean, begiak irekiarazten dizkion zuzentasun eguzkiak ematen dio eta hainbeste samar ikusten ditu, non berriro itxi nahi bailituzke; izan ere, oraindik ez da arrano beltz honen alaba bete betekoa, eguzki honi aurrez aurre begiratzeko gai dena; baina une laburrean irekita izanda ere, lohi ikuste... Bertso honetaz gogoratzen da orduan:
|
|
Nik ikusi dudana esaten dut. Biziki ohartarazi nahi
|
nituzke
kontu izateko ez dezatela ezkuta talentua, Jainkoak beste askoren probetxurako hautatu nahi dituela dirudienez gero, batez ere ahuleziak jota daudenei eusteko Jainkoaren adiskide min minak behar diren garaietan. Eta mesede hau beren baitan ezagutu dutenek halakotzat har bezate beren burua, gutxienez munduko adiskidetasun onak eskatzen dituen legeen arabera erantzuten badakite; eta hala egin ezik, esan dudanez?
|
|
Eta honen arrazoia hau zen: ez
|
nuela
kontuan hartzen hari nion maitasuna ezta haren gauza onak ere, alderantziz, arrotza balitz bezala hartzen nuela; Espiritu Santuagatik hura egitea komeni izango ote zen bakarrik nuen kontuan. Jainkoaren zerbitzurako izango zen ala ez izan nituen zalantzen arrazoia aurrera ez egitean zegoela uste dut.
|
|
Burua honetan nuela, esan zidan eta barru barruan zela iruditu zitzaidan, bihotzaren aldean gutxi gorabehera, adimenezko ikuskariaz: . Hemen nago, baina Ni gabe zein gutxi ahal
|
duzun
kontura zaitezela nahi dut?.
|
|
gure Jaunak, bere ontasunagatik, arima bati bere burua agertu nahi badio hobeki ezagut eta maita dezan, edo bere sekreturen bat hari agertzea, edota esku erakutsi eta mesede bereziak egitea nahi badu, eta hark, esan dudanez? honekin (bere buruaz lotsaturik egon zukeen eta hain kaskarra izanik, zein gutxi merezi
|
duen
kontuan hartu) santutzat hartzen badu bere burua eta mesede hau berak egindako zerbitzuren bategatik datorkiola uste badu, argi dago hemendik etor dakiokeen on handia txar bihurtzen duela, armiarmak bezala. Esan dezagun, bada, orain deabruak egiten dituela agerpen hauek, ariman harrokeria pizteko:
|
|
Uste dut biziki poztuko dela etxe hauek ikusterakoan. Ematen duten guztiaz inork ez
|
du
konturik eskatzen eta inork ez du zerikusirik nik neuk izan ezik, eta horrela lan gehiago dut.
|
|
Poztuko da bera, izan ere, orain etxean obran ez dira ari eta han ez du zereginik eta hobe da han guztiaz hitz egitea; eta harekin egiten den limosna handia izanik, nolabaiteko konponbidea izango da, eta berorrek ez du galduko; izan ere, nik berorri idazteko asmoa hartu nuenean, uste dut gehiago nuela buruan behartsu hauei laguntzea berorren irabaztea baino, pertsona onak dira-eta; dena dela, berorren irabazia ere nahi nuen eta oso aberats ikusi nahiko nuke berori, hain ongi gastatzen baitu. Are gehiago, gaur goizean gogora etorri zait haur horiek ez bideratzeko ezkontzara hain bizkor berorren arimaren alde gehiago egin ahal izateko; izan ere, beste gastu batzuk egiten hasten bada, ez du hainbesterako edukiko; eta, azken batean, dirua edukitzeko egin duen lanetik hau izan behar
|
du
kontuan: bere erreinua emango dionaren alde ahal duen guztia gastatzea, erreinu hori eragotziko dion heriotzarik ez baita.
|
|
Eta, egiaz, kontzientziako zama dut. Honi ekin gabe luzaro egoterik ez
|
dudala
kontura dadin esaten diot.
|
|
Orain nire nebaren (zeruan gerta bedi) kapera egiteari ekin nahi nioke, kontzientziako kezka baitut. Berorren agurgarritasunak eman beza niri emateko agindua, horrela izan ezik ezin
|
baititut
kontuan hartu.
|
|
Sinets bezate, arima hori oinazez beterik izango dela, damuturik ez balego ere, deabruak oinazetuko baitu, gehiago lortu ez duelako. Mandatu gaiztoak ekarriko dizkio burura, eta horrela, arima eta burua galduko; azken hau galtzeko gutxi behar du; guztiok izan behar
|
dugu
kontuan hau eta ez egin duena. Beharbada, deabruak arima salbatzen duela eta Jainkoa bene benetan zerbitzatzen duela sinetsarazten zion.
|
|
2 Beharbada pentsatuko duzue, ene alabak, hori ez doala ongi, gauzak zuhurtasunez egitea oso goragarria delako. Gauza bat hartu behar
|
duzue
kontuan, eta zera da, Jaunak (uler dezakezuen heinean, noski, ziur ezin baita jakin) zuen eskaria entzunik, hau da, musu eman diezazuela bere ahoko musuaz, eta hau ondorioetatik ezagutzen da, ez duzue gelditu behar ezertan, zeuen buruaz ahaztu baizik Senar hain gozo honi poz ematearren. Haren Maiestateak seinale ugariz sentiarazten die bere presentzia grazia honetaz gozatzen dutenei.
|
|
Ez hemendik aurrera igaro, ene alabak, gure Jauna bihotzez goretsi gabe, eta orain bezala jarraitu bakoitzak beretzat ezer ez edukitzen, arduretan sartu gabe jaten baitugu Jaunak bidaltzen diguna, eta Haren Maiestateak ezer falta ez dakigun begiratzen duenez gero, ez dugu sobera
|
dugunaz
kontu eman beharrik. Haren Maiestateak kontuan hartzen du, guk banatu beharrik izan ez dezagun.
|
|
behar dutenaz gainera, dirutza handiak badituzte kutxan, bekatu astunak egitea saihestuz gero, guztia eginda dagoela uste izaten dute. Atsegin hartzen dute daukatenarekin, noizbehinka limosnaren bat ematen dute; ez dira konturatzen ondasun haiek ez direla beraienak; Jaunak eman zizkiela bere administrari zirenez, behartsuei banatzeko, eta kutxan sobera, alferrik eta geldi
|
dutenaren
kontu zorrotza eman dietela behartsuei, haiek sufritzen badaude. Hau ez da gure kasua, baina haien alde otoitz egin dezazuen da, horretan murgildurik ez egoteko Jaunak argi egin diezaien, eta ez dakiela gerta aberats zekenari gertatu zitzaiona, eta Haren Maiestatea gorets dezazuen behartsu egin zintuztelako eta haren berariazko graziatzat har dezazuen.
|
|
3 Hau diot, zeren garai hauek hain zorigaitzekoak izanik eta gure ahulezia hain handia, ez baita nahiko geure aurretikoen agindutzat izatea, oraingo pertsonek ohoretzat
|
dutena
kontuan ez hartzeko ahaideak ez iraintzearren. Jainkoak ez beza nahi beste bizitzan ordain dezagun haiek onartzeagatik, sekula ez baita aitzakiarik falta izaten hori egitean sufritu egin dugula aditzera emateko.
|
|
Bada, sinets iezadazue, esan dudanez, mundukoetatik gehien itsasten direnak ahaideak dira eta haiekiko lotura askatzea da zailena. Horregatik, ongi egiten dute haien lurraldetik ihes egiten dutenek; horrek balio badie, diot, uste
|
baitut
kontua ez dela gorputzez ihes egitea, arima erabaki sendoz Jesus gure Jaun onarekin besarkatzea baizik, han guztia aurkitzen duenez gero, guztia ahazten baitu; hala ere, haiengandik urruntzeak asko laguntzen du, egia hau barnean ongi sarturik izan arte; gero, baliteke Jaunak haiekin harremana izan dezagula nahi izatea, atsegin hartzen genuen gauza hartan gurutzea emateko.
|