2023
|
|
Aitzitik, ordaintze kuota zehazten denean adin, sexu, erlijio edo egoera zibilaren ariora, tributua Konstituzioaren aurkakoa izango da, ekonomia ahalbiderik erakusten ez duen inguruabarraren gainean eratu baita. Laburbilduz, tributuak ezartzean legegileak ekonomia ahalbidea azalarazten duen inguruabarra hartu behar
|
du
kontuan (errenta edo diru sarreren bat jasotzea, ondarea edukitzea, ondasunak eskuratzea...), eta tributu betebeharpeko bakoitzaren tributu zama ahalbide horren arabera moldatu behar du. Horiek horrela, Konstituzio Auzitegiak Hiri Lurren Balio gehikuntzaren gaineko Zerga Konstituzioaren aurkakoa dela adierazi zuen, ekonomia ahalbiderik ez zegoenean ere zerga kobratzen zelako (26/ 2017, 37/ 2017 eta 59/ 2017 KAE), eta gero berriro adierazi zuen Konstituzioaren aurkakoa zela tributu zorra zehazteko sistema ez zetorrelako bat zergadunaren benetako ekonomia ahalbidearekin (182/ 2021 KAE).
|
|
Lehendabizi, 150 euroko zehapen orokorra ezarri da Araban eta Gipuzkoan (eta 300 eurokoa Bizkaian), baina zehapen hori ez da ia inoiz aplikatuko ikusiko dugun bezala, zehatu daitezkeen jokabide gehienak modu berezian zehaztu eta zigortu direlako: a) Kontabilitatean edo tributu arauek eskatutako liburu eta erregistroetan eragiketak zehaztasunik gabe aipatzen badira edo aipatu ere ez badira egiten, %1eko zehapena ezarriko da, aipatu ez diren, zehatz azaldu ez diren, faltsuak diren edo dagokien esanahia barik beste bat
|
duten
kontuetan jaso diren kargu, abonu edo idazpenen gainean %1, hain zuzen. Zehapena gutxienez 150 eurokoa da eta gehienez 6.000 eurokoa Araban eta Gipuzkoan, eta 300 eta 12.000 euroen artekoa Bizkaian. b) Kontabilitatea eta tributu arauek ezarritako liburu eta erregistroak eraman edo zaindu beharra betetzen ez bada, Bizkaian diruzko isun proportziozkoa jarriko da, hain zuzen, zergaldian izandako negozio kopuruaren %1eko isuna, eta 1.200 euroko isuna, gutxienez (Araban 600 euro gutxienez, baldintza berdinetan), eta Gipuzkoan, %10eko isuna, gutxienez 15.000 eurokoa izanik.
|
|
Atxikitzaileek eta konturako ordainketak egin behar dituztenek datuak isilpean edukitzeko beharra dute Arabako eta Gipuzkoako TFAOen 92 artikuluaren arabera, eta Bizkaiko TFAOren 94 artikuluaren arabera. Artikulu horretan bertan dionez, atxikitzaileek eta konturako sarrerak egin behar
|
dituztenek
konturako ordainketak egiteko baizik ezin dituzte erabili beste betebeharpeko batzuei buruzko datuak, txostenak eta aurrekariak, hau da, datuok, txostenak eta aurrekariak isilpekoak dira. Osterantzean, jokabidea zehatuko da 600 euroko diruzko isun finkoaren bidez (300 eurokoa Gipuzkoan), pertsona edo erakunderen bati buruz bidegabe jakinarazi den datu nahiz datu multzo bakoitzeko.
|
|
Erakunde hori Ministroen Kontseiluak izendatzen du Ogasun Ministerioaren proposamenari ekinez. Egotez, Kontu hartzailetza Nagusia Gobernuaren menpe dago, baina beraren zeregina behar bezala bete ahal izateko, independentzia funtzionala
|
du
kontu hartzaile lanetarako. Horrenbestez, fiskalizatzen dituen agintari zein erakundeei begira, kontu hartzailetzak erabateko autonomia du (ALOren 140.2 eta 144.2 artikuluak).
|
|
Hortaz, aurrerago aipatu ditugun artikuluen ariora, Ogasun eta Finantzen Sailak gastuen sailkapen hirukoitza egin behar du (funtzionala, organikoa eta ekonomikoa), baina, sarrerei dagokienez, irizpide organikoak eta ekonomikoak bakarrik izan behar
|
ditu
kontuan.
|
|
Eskuragarri dagoen enplegu egonkorra aipatu denez, horrek esan nahi
|
du
kontuan hartu behar direla ekoizpen inguruabarrek iraun bitartean enpresak dituen langile guztiak, aldi baterako langileak barne.
|
|
Enpresaburuek distantziara egindako lanaren berezitasunak hartu behar
|
dituzte
kontuan, bereziki telelanarenak, sexu jazarpenaren, sexuan oinarritutako jazarpenaren, bereizkeria arrazoiengatiko jazarpenaren eta lan jazarpenaren aurkako neurriak eratu eta aplikatzean. Beste horrenbeste egin dute genero indarkeriaren biktimak babesteko neurriak hartzeari dagokionez.
|
|
Idazlearen ikuspuntutik, kontrol horiek ez diote kalterik egiten EKren 137 artikuluak aipatzen duen toki autonomiari, toki autonomia hori EKren bestelako adierazpenekin interpretatu behar delako. Horiek guztiak toki autonomiaren mugak dira eta horiek hartu behar
|
ditugu
kontuan. Esangura horretan KAren 46/ 1992 Epaiaren 2 zuzenbideko oinarrian honakoa dio:
|
|
Kontu orokorra itxiera dokumentu bat da240; erakundearen beraren kontuak, haren mendeko organismo autonomoenak eta oso osorik toki erakundearen jabetzakoa den kapitaleko merkataritza sozietateenak osatzen dute. Azken horiek merkataritzako erregelamenduan ezarritakoaren arabera aurkeztu behar
|
dituzte
kontuak. Kontu orokorraren edukia241 eta egitura Ogasun Ministerioak ezartzen ditu, Estatuko Administrazioko Kontu hartzailetza Nagusiak proposatuta.
|
|
EAEk edo lurralde historikoak? Bi datu eduki behar
|
ditugu
kontuan: alde batetik, finantza zaintzaren funtzioak 1978ko EKtik aurrera lurralde historikoek egikaritu dituzte eta ETELk berak aitortzen dizkie lurralde historikoei finantza zaintzaren ahalmenak; eta bestetik, EKk zehazten duen eskumen banaketaren arabera, toki araubidearen oinarriak Estatuak zehaztu egiten ditu eta horiek autonomia erkidegoek garatu ahal izango dituzte, EAEn izan ezik Estatutuak eta LHLk toki erakundeen ondareari buruzko araubidea forutasunaren oinarrizko muinean sartzen dutelako EKren 1 xedapen gehigarriari jarraituz; beraz, garatzeko araubidea lurralde historikoei dagokie.
|
|
Bi gauza izan behar
|
ditugu
kontuan informazioa emate honetan: Legezkotasun kontrola gauzatuko da bakar bakarrik, eta ez aukera kontrola.
|
|
Printzipio hau urteko ekitaldi ekonomikoaren printzipioarekin kontraesanean datorrela dirudi, baina bi printzipioak bateragarriak dira. Aurrekontuak urte bateko indarraldia edukiko du, baina egituratzean eta egitean epe luzeago bat eduki behar
|
dugu
kontuan. CARBAJO DOMINGOk eta VEGA FELGUEROSOk esaten duten moduan, azken finean printzipio honek" gure ordenamenduan tradizioz araututakoa aldatzen du, hau da, aurrekontua onetsi eta betearaztea arautzen duen urtekotasun printzipioa.
|
|
Honen lehenengo ondorioa da aurrekontu saldo ez finantzarioak hartu behar
|
ditugula
kontuan, hau da, Diru sarrera ez finantzarioak — gastu ez finantzarioak= aurrekontu saldoa Toki erakundeetako aurrekontu arauak aplikatzean, TOLTBa eta 500/ 1990 Errege Dekretua, formula hori beste modu honetara uler daiteke: aurrekontuaren diru sarreren 1 kapitulutik 7 kapitulura doazen kredituen emaitzari kenduko zaio gastuen 1 kapitulutik 7 kapitulura doazen kredituen emaitza.
|
|
Aurrekontu egonkortasunaren politikak izan duten eragina aztertzeko bi gauza eduki behar
|
ditugu
kontutan: Aurrekontu egonkortasunak eta finantza jasangarritasunak ez dute toki autonomia urratzen. Horrela aitortzen da, besteak beste, KAren uztailaren 20ko 134/ 2011 Epaian:
|
|
Toki ogasunei buruzko arauketa Ekonomia Itunaren Legearen baitan diru sarrerei dagokionez luze hitz egiten du, ez ordea gastuen esparruari dagokion arauketaren inguruan, baina horretan indarreko Ekonomia Itunaren 3 xedapen gehigarriari lotu gaitezke. Ekonomia Itunaz gain (Estatutuak argi askorik ematen ez duen heinean) LHL eta ETEL ere izan behar
|
ditugu
kontuan. Goazen alde batetik, EAEko lurralde historikoetako toki erakundeen ogasunei buruzko kanpoko eskumen banaketari buruz hitz egitera; eta gero, barneko eskumen banaketa zehaztuko dugu.
|
|
• Gastuen edo baliabideen erabileraren inguruan honako irizpide hartu behar
|
dugu
kontuan: toki autonomiaren printzipioa.
|
|
Lehenengo eta behin, argi utzi behar
|
dugu
Kontuen Auzitegia ez dela administrazio organoa, legegilearen mende dagoen organoa da. Kontuen Auzitegiaren maiatzaren 12ko 2/ 1982 Lege Organikoaren 1 artikuluak adierazten duen bezala Estatuko eta sektore publikoko kontuen eta kudeaketa ekonomikoaren organo fiskalizatzaile gorena da.
|