2015
|
|
Bai gauza desberdinak direla hitz hauek entzun eta sinestea, eta era honetara zein egiazkoak diren ulertzea! Eta egunetik egunera gehiago harritzen da arima hau, beragandik ez
|
zutela
inoiz alde egin deritzolako; aitzitik, argi ikusten du, esanda geratu denez, bere arimaren barruan daudela, barru barruan, hondo hondoko egonleku batean; nolakoa den esaten ez daki, eskolarik ez baitu, baina bere barruan sumatzen du jainkozko lagun hau.
|
|
22 Egia da, eta gogoan har beza berorrek hau, beti hitz egiten duen Pertsona, argi esan nezake, nire ustez nor den; gainerakoak ezin nitzake horrela ziurtatu. Haietako batek ziur dakit ez
|
duela
inoiz [hitz egin]. Sekula ere ez dut ulertu zergatik, ezta ez naiz arduratzen Jainkoak nahi duena baino gehiago eskatzen; izan ere, deabruak berehala engainatu egingo nindukeela uste dut, eta orain ere ez dut eskatuko, horren beldur nintzatekeelako.
|
|
Ezin dudalako onartu mesede egin digunarekin esker txarreko ager gaitezen. Izan ere, gogoan dut saltzen ziguten etxe batekin engainatu nahi gintuztenean, hark begiak irekiarazi zizkigun, eta ezin
|
dut
inoiz ahaztu horretan egin zigun mesedea eta kendu zigun sufrikarioa; eta beti iruditu izan zait Jainkoaren zerbitzaria eta asmo onez ari zena. Konturatzen naiz ez dela nigan perfekzioa esker oneko izate hau; berezkoa izan behar du, ematen didaten sardina batekin erosten bainaute.
|
|
4 Nire ahizparen izateko era guztiekin bigun biguna da, eta, nahita ere, badirudi lukeela garrazkeriarik erabili inorekin, berezkoa baitu?, eta haren alabarengan ere ez
|
dut
inoiz sumatu halako erantzuna lukeen ausarkeriarik, baretasun handia baizik. Egia esan, nik gutxi tratatu ditut; baina nahigabearen parte handi bat gainera etorri zait, hainbesteko hondamena eragitean izango ziren Jainkoaren aurkako irainengatik.
|
|
Gauza oso larria bada, berorren agurgarritasunak idatz dezake, haiek konturatu gabe ere. Nik ahizpa San Jeronimoren gauzei kasu egin banie, ez
|
genuen
inoiz amaituko; eta gauza batzuk egiatzat banituen ere, isilik edukitzen nituen. Eta sinets biezat, grazia horiek ematen dituen Jauna gorestea dela hoberena; eta igarotzen denean, ez gehiago ekin, arimak berak igarriko duelako irabazia.
|
|
2 Lehenengoari dagokionez, Haren Maiestateak badaki, eta egiak argi egingo du? ez
|
dudala
inoiz desira izan halakorik, are gutxiago harekin horretan saiatu!, eta nik horrelako zerbaiten berri izan nuenean, eta ez nuen jakin beraren gutun baten bidez?, halako egonezina eman zidan eta hain pena handia, non ez baitzidan batere onik egin orduan nuen neure osasun egoera kaskarrean. Eta hau orain dela gutxi izan da, eta uste dudanez, berorren aitatasunak baino hainbat geroago jakingo nuen.
|
|
12 Jakin beza epaia pentsatua nuela eta sentitu egingo zela; baina erantzun serioak ematea ez zen asmoa; eta berorrek begiratu badu, ez nuen goraipatu gabe utzi esan zuenetik zerbait; eta berorren erantzunaz, gezurrik ez esatearren, ezin nuen besterik esan. ...ziren ikusirik, batzuetan deabruak pilatzen zituela zirudien; eta horrela izan zen purgak gaitz egin zidan gauean, eta mirari batez ez zitzaion bidali Cartagenako gotzainari, aita Graciánen amari idatzitako bat (okerreko helbidea jarri bainion eta barruan sarturik zen); horregatik ez naiz nekatzen Jainkoari eskerrak ematen; Caravacako mojekin aritu zela haien hornitzailea idazten nion eta bera ez
|
nuela
inoiz ikusi; zorakeria dirudi; meza kendu zitzaien. Dagoeneko hau konpondua dago, eta gainerakoa uste dut ongi egingo dela, hau da, monasterioa legezkotzat jotzea.
|
|
3 Esan nion dukesari berorren jauntasunak agindu zidana. Berak kontatu zidan auzi hori, eta dio berak ez
|
zuela
inoiz uste izan berorrek azken gauza horretan esku hartu zuenik; egia esan, merezi du adiskidetasuna ez galtzea. Neure Maria andereari ere ezin diot idatzi.
|
|
Honezkero toki horretatik joanik, neure atsegina bilatzeko asmoa nuen, berorri eskuetan muin egiteko. Aldi luzea da ene aita Baltasar Álvarezen gutunik jasotzen ez dudala, baita nik hari idazten ez diodala ere; eta noski, neure burua hilduratzearren (honetan ez
|
baitut
inoiz aurrerapenik, ezta beste ezertan ere ustez), baizik eta gutun hauen oinazea hainbestekoa izanik, bat edo beste neure atseginerako dudanean, beti nago astirik gabe. Bedeinkatua izan bedi Jainkoa, Hartaz gozatuko baitugu ziur ziur betiko; izan ere, hemen, absentzia hauekin eta gauza guztietan izaten diren aldaketekin, ezeri ezin diogu kasu handirik egin.
|