Emaitzak: 11
2009 | ||
Ziurrenik, huraxe izango zen bere azal kolpatuak zein bere memoria gazteak barneratutako lehen ikasgaia: ezin | zuela ihes egin. Hortik, memoria eta elefantea lotzen zituen esaera zaharra. | |
Ananda, esna zaitez behingoz: zure aita beste gizon guztiak bezalakoa zen, bazituen grinak, ahuleziak, denok bezalako egoa, besteok ez bezala mozorrotua agian, inozoak liluratu eta bereganatzen baitzituen; galdetu al diozu inoiz zeure buruari ea benetan hilik ote duzun ama, ez ote | zuen ihes egin senarraren etengabeko desleialtasun" mistikoak" jasan ezinik, beharbada Aurovillen ere efeboak eta dontzeila samurrak limurtzen ibiliko zen yoghi zintzoa. Gogamen lohia duzu, Sara, ez zara konturatzen haizeak nondik jotzen duen ere, zertarako landu ditugu hainbeste yoga liburu, honetarako?, ez duzu zipitzik ere ulertu; zeu zara, Ananda, ezer ulertzen ez duena, yoga liburuek ezin dituzte ezabatu sentimenduak eta giza grinak; horixe da, ordea, kontua, Sara, egoaren uholdeei eusteko sortua baita yoga; baina, Ananda, nola sinets ditzakezu oraindik horrelako asmakeriak, gertatu den guztia gertatu eta gero, zer uste duzu, liburu horiek maitagarrien ipuinak direla?, eta zure aita sentimendu ororen nagusi, ipotxen errege balitz bezala?; berriro iraintzen nauzu, Sara, eta nire aita ere bai, hura gizon betea zen, behin eta berriz erakutsi zuen hori; ez dizut esaten hala ez zenik, Ananda, baina hark ere zakil tentekorra zuen, ar gehienek bezala, eta neska eta mutil gaztetxoak atsegin zituen, pederastiaren mugaraino, eta ez dakit zuon bion arteko harremana bera ere oso sanoa izan ote zen, intzestuaren usaina hartzen diot...; urde halakoa, zerria, zerria, zure gogoa gorotzez beterik dago, berriro iradokitzen baduzu aitak bortxatu egiten ninduela, hil egingo zaitut; nik ez dut halakorik esan, Ananda; hil egingo zaitut, Sara, jainkoa, zer gertatu zaigu, hain ondo zihoan dena; ez mehatxurik niri, gero, Ananda, dena ondo zihoan nik guztiari men egiten nion bitartean, baina ni neu izan nahi dut orain, eta begira zer esango dizudan, prest nago yogaren bidean sakontzeko eta Iñigok eta Xabierrek proposatzen duten zorakeria hori ere errespetatuko dut, muga bateraino behintzat, baina aldi berean ni neu izan nahi dut, jende guztiak bezala gozatu sexuaz, larrua aurretik eta atzetik jotzen didazula sentitu, zergatik da hori zikina, orgasmoak izatea, gozamenez eztanda egitea, zure sabelaren gainean lokartzea eta esnatzean zakila miazkatu eta berriro gure gaztetasunaren sua berpiztea, ekin, bizi, eta ez soilik zure zakila barruan dudala geldirik iraun, tantra meditazioan, otoitzean, eta garbiketa praktika amaigabeak eginez larrutan egin behar dugun bakoitzean, pentsatuz ez dakit zer eroriko zaigula zerutik, gauzarik ederrena balitz ere ez leukake zertan ito gure grina eta gure egoa, bai, egoa, Ananda, ni neu izan nahi dut, ego hutsa; zu zeu, Sara, zu zeu, zeurekeria horretan itoko zara, ez duzu ikusten lakioan erortzen ari zarela, ez duzu ikusten liluramenduaren infernura arrastatzen nauzula; eta gustura asko irristatzen zara nirekin batera, memelo alaena, baina onartu egin behar duzu, obsesionaturik bizi zara, naturalago jokatu behar dugu, normalago, Ananda, hainbeste nahasmen mistikorik gabe; nahasmen mistikoa diozu, milaka urtean milaka pertsona zintzok eta hainbat santuk ondutako jakintzari nahasmen mistikoa deritzozu; beharbada ez dira irakaspen okerrak, Ananda, agian dena egia da, baina gu hemen eta orain bizi gara, geure gurari eta ametsekin, eta ezin dugu amildegian behera bota geure nortasuna, ez iezadazu eskatu ni neu izateari uko egiteko, hori inoiz ez, izan ere modu ezkutu bat baino ez da emakumearen zapalkuntza puta hau luzatzeko, ulertzen, polit horrek?; zeu zara, Sara, ezer ulertzen ez duena, emakumearen zapalkuntza diozu benetako askatasun osoa eskaintzen ari natzaizularik, bai baitakit nora noan, behin izan nintzen-eta hantxe, Kailas mendian, nire izatearen gailurrik gorenean, nortasun oroz harago, eta gailur hura bion artean iraunkor bihur dezakegu, hantxe geratu betiko, eta handik euskal arraza berria hedatu mundura, eguzkiaren errainuen antzera, fida zaitez nitaz; erabili egin nahi nauzu, Ananda, igo zaitez zeu bakarrik mendi arraro horretara, behin han izan bazara berriro ere igoko zara, nahi duzun denbora guztian geratu, lagunduko dizute Iñigo eta besteek euskal zera horretan, eta ni hemen behean zain geratuko natzaizu, bihotz zabalik, ez zaitut gorroto, Ananda, nire bizitzako gauzarik onena zara, baina ezin dizut jarraitu amildegira; amildegi deitzen diozu gailurrari, | |
Gorrotatzen duzun edo deserosoa zaizun hori nola paretik kendu arrastorik utzi gabe, obsesio hori izaten dute generoko liburu onenek motore eta giltza. Eta lege naturalaren berezko zentzu onak eskatzen baitu kriminalak ezin | duela ihes egin zigorrik gabe (El criminal nunca gana zuen izena nire ama zenak orain berrogeita hamar bat urte gaueko hamarretako partearen ondoren entzuten zuen irrati programa batek), literatura horrek behin eta berriro esaten digu ez dagoela krimen perfekturik. Han edo hemen, kriminalak beti uzten ditu arrastoak. | |
Inork ezin | du ihes egin haren itzaletik. Euskaldunok ere ez. | |
2011 | ||
Eta berek ere badakite lotuta naukatela, horregatik ez dute nire kezkarik. Autoak lotzen nau, autoagatik ezin | dut ihes egin, eta autoak zurekin ere lotzen nau. Modu oso bitxian lotu ere. | |
2018 | ||
Keinu bat ikusten dugu eta esaten diogu geure buruari," aise biziko nintzateke keinu horren barruan, argi zerrenda bat badu, bisturi batek lanpara baten azpian egiten duenaren antzekoa. Auskalo nora ez ote | nukeen ihes egingo keinu horretatik barrena, zirrikitu horretan sarturik". Hori da maitasuna. | |
2020 | ||
Arropa eskuan hartuta joan da. Bulegotik irten eta doktoreari garrasi egin dio, sartzeko eta laguntzeko urdanga hari janzten, bera herrira doala Guardia Zibilaren bila; errezatzeko nahi duena eta agur esateko elkarri, gaur bertan fusilatuko duela, eta hobe | duela ihes egiten ez saia  tzea: hemen soldadu armatu bat zagok, badakik, harekin hitz egingo diat, ni banoak Guardia Zibilaren bila, hi legez eta behar den bezala fusilatu nahi haut eta; sasipoeta putakume hori neure eskuekin txikituko diat ilundu baino lehen, eta beste honi, berriz... | |
2021 | ||
–Niri behin zelaia moztu zidan, praka batzuk eman nizkion janzteko, baina estu samar zituen, mutilak gantzak sobera baitzituen, baina Benantzioren etxean ez baitzioten arroparik erosten! Uste | dut ihes egin zuela sutea baino lehen. Benantzio amorratuta zegoen, herri guztiari esan zion. | |
Urrutiko agintearekin obturadorea ireki eta argazkiak irauten zuen bitartean horrela besarkatuta geldi egon behar zutela esan zion Nagoreri. Orain ezin | duzu ihes egin, je t' ai eue, zerbait kontatu behar didazu, Eleneren belarrian pausatu zituen hitzak Nagorek. Behar ez nuenaren ohean sartu naiz. | |
2023 | ||
Mugitu egiten zen, haztatu orduko. Hortzak estutzen zituen Bernadetak, eta ikusirik ezin | zuela ihes egin, gaizkiari behatu zion. Aurrez aurre. | |
Aitzitik suerteko hengoela esaten hidan, ni bezalako gizon zintzo bat ez zelako egunero topatzen, eskerrak ematen hizkidan Bidaso bazterrean noraezean henbilenean hitaz errukitu eta abegia eskaini ninalako, hire bidaia herratuaren kontakizunari adi egon nintzelako, zeren hi Valença do Minhoko hiri aldirietako" puten zuloan" bizi izan hintzen luzaroan, autobus geltokiak eta aire zabaleko azokak zedarritu zirkuluaz bestaldeko infernuan, Rua dos Combatentes 21, hirugarren solairuan, Rio de Janeiroko faveletako beste infernutik ihes egin huenetik, eta behin eta berriz errepikatzen hidan txortaldi eternalekin eskertuko hidala ez hiretzat baizik eta Rio de Janeiroko favelan hituen seme alabentzat hilero laguntzatxo bat emateko bezain eskuzabala izateagatik. Eta Flor de Minhon elkartu eta larrutan egin geninan lehen aldian berean, gure larruazal beroak bustitzen zituzten izerdi tantek bat egin zutenean, jakin ninan, ene txotxine, hik ere | bahuela ihes egin behar izan duenaren izerdi usain sarkorra galtzarbeetan. Horregatik erakarri nindunan. |
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
ukan | 11 (0,07) |
Lehen forma
duela | 2 (0,01) |
dut | 2 (0,01) |
zuela | 2 (0,01) |
bahuela | 1 (0,01) |
du | 1 (0,01) |
duzu | 1 (0,01) |
nukeen | 1 (0,01) |
zuen | 1 (0,01) |
Argitaratzailea
Alberdania | 11 (0,07) |
Konbinazioak (2 lema)
ukan ihes | 11 (0,07) |
Konbinazioak (3 lema)
ukan ihes egin | 11 (0,07) |
Urtea
Bilaketarako laguntza: adibideak
Oinarrizko galderak | |
---|---|
katu | "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu |
!katuaren | "katuaren" formaren agerpenak bilatu |
katu* | "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu |
!katu* | "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu |
*ganatu | "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu |
!*ganatu | "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu |
katu + handi | "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu |
katu + !handia | "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu |
Distantziak | |
katu +3 handi | "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu |
katu +2 !handia | "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu |
katu +2 !handi* | "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu |
Formen konbinazioa desberdinak | |
bero + handi | asko | "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu |
bero +2 !handi* | !asko* | "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak |
!bero + handi|asko|gutxi|txiki | "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak |
Ezaugarri morfologikoekin | |
proba + m:adj | "proba" lema eta jarraian adjketibo bat |
proba +2 m:adj | "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat |
bero + handi|asko + m:adi | "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat |
proba + m:izearr-erg | "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta |
Ezaugarri morfologikoak
KATEGORIA
adb | adberbioa |
---|---|
adi | aditza |
adilok | aditz-lokuzioa |
adj | adjektiboa |
det | determinatzailea |
ior | izenordaina |
izearr | izen arrunta |
izepib | pertsona-izena |
izelib | leku-izena |
izeizb | erakunde-izena |
lbt | laburtzapena |
lotjnt | juntagailua |
lotlok | lokailua |
esr | esaera |
esk | esklamazioa |
prt | partikula |
ono | onomatopeia |
tit | titulua |
KASUA
abs | absolutiboa |
---|---|
abl | ablatiboa |
ala | adlatiboa |
ban | banatzailea |
dat | datiboa |
des | destinatiboa |
erg | ergatiboa |
abz | hurbiltze-adlatiboa |
ine | inesiboa |
ins | instrumentala |
gel | leku-genitiboa |
mot | motibatiboa |
abu | muga-adlatiboa |
par | partitiboa |
psp | postposizioa |
pro | prolatiboa |
soz | soziatiboa |
MUGATASUNA/NUMEROA
mg | mugagabea |
---|---|
ms | mugatu singularra |
mp | mugatu plurala |
mph | mugatu plural hurbila |
ADITZ MOTA
da | da |
---|---|
du | du |
dio | dio |
zaio | zaio |
da-du | da-du |
du-zaio | du-zaio |
dio-zaio | dio-zaio |
da-zaio | da-zaio |
du-dio | du-dio |
da-zaio-du | da-zaio-du |
da-zaio-du-dio | da-zaio-du-dio |