Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 52

2000
‎Badakigu helburuaren formulazio hutsak lege mailakoak ez duela helburu horren gauzatze materiala ziurtatzen; eta, alde horretatik, Iraultza frantsesean agerturiko hainbat asmok ez zuen bat bateko islarik izan. Edozein eratan, prozesu horren nondik norakoak ezagutzeko, nazioaren eraikuntzara zuzenduriko xedeen azalpena ezinbesteko baldintza dugu.
2003
‎Baina, UEUren historia eta jatorria baztertuta, praktikan desegitea eskatzen zitzaion, laguntzaren truke. Euskal Herri osoa hartuko zukeen unibertsitatearen alde ari zen lanean UEU eta ezin zuen helburu hori saldu, diruaren truke. EHUrekin mintzatzeko eta elkarlanean jarraitzeko prest zegoen UEU, baina ez zuen desegiteko inongo asmorik, «Pobre segituko gaituk, ez, ordea antzu».
2005
‎Hala, neurriak gutxienez 2009 urtera arte indarrean egongo ez liratekeen arren, abiazioaren sektorea emisioen salerosketako sistema komunitarioan sartuko da, eta, horri esker, gehienezko atalase bat ezarri ahal izango da airelineek, beren beharren arabera, emisio kuotak erosi edo saldu ahal izateko. “Klima aldaketaren aurkako borroka eta berotegi efektua eragiten duten gasak murriztea dira Europako Batasunaren lehentasunetako bat, eta sektore guztiek, abiazioarena barne, parte hartu behar dute helburu hori lortzeko”, esan zuen Ingurumeneko komisario Stavros Dimasek, eta gogoratu zuen abiazioak “gero eta gehiago laguntzen diola klima aldaketari”. Abiazioaren sektoreko emisioak guztizkoaren %3 dira, eta garraio sektoreak sortutakoen %12 Hala ere, beste sektore batzuetakoak baino askoz azkarrago handitzen dira.
‎Schwarzen (gozoki saltzailea) eta Salzburgoko Land hiriburuko alkatearen arteko auziaren esparruan egin zen eskaera; izan ere, behin baino gehiagotan zigortu zuten, makina banatzaileen bidez ontziratu gabeko txikle mota batzuk saltzeagatik, eta ez zen bete konfiteriako artikuluen higieneari buruzko arau austriarra. Schwarz ez zen beste erremediorik geratu bere herrialdeko organo judizialetan ezarritako zehapenen aurka errekurtsoa jartzea baino, alegatuz gozogintzako artikuluen higieneari buruzko Erregelamendua bateraezina zela Erkidegoko Zuzenbidearekin elikagaien zirkulazio librea galaraztea baitzuen helburu horrek eta, bereziki, 1993ko elikagaien higieneari buruzko Zuzentarauan xedatutakoarekin, ez baitzuen halako debeku bat ezartzen. Auzitegi austriarrak prozedura etetea erabaki zuen eta judizio aurreko arazo hau planteatu zion Justizia Auzitegiari:
‎Grotiusen proposamena, hainbatez, zuzenbidearen kontzeptu berria dakar, gizaki guztiei erkide zaien arrazoimenean oinarritua eta errotua. Horretara ere, Europa baketzea zuen helburu horrek, teologiatik harago, giza izaerak ematen zuena baliatuz. Hortxe zegoen nazioarteko giroan gizakume orori zegozkion legeen jatorria, edozein zelarik ere haren herria eta erresuma; horra ere, zalantzarik gabe, jendeen arteko zuzenbidearen erakusmolderik garbienak.
2007
‎Beraz, etekina lortuko genuen autobus gehiagosaltzetik, baina ez garestiago saltzetik. Bestalde, ia inbertsiorik egin gabe lortubehar genuen helburu hori, ezin genuelako ondarean barra barra inbertitu.Gainera, helburu moduan jarri genuen lanpostuak sortzea (horixe baita gureazken helburua). Baina ezin genuen langileria bikoiztu; eta% 40an hazi genuen.
2008
‎Lortzen bada, nagusiak taldearen konfiantza irabaziko du eta erresistentziak gaindituta. Buru batek helburu nabari batean jarri behar du arreta, eta taldeko ahalik eta kide gehien inplikatu behar ditu helburu hori lortzeko. Entzuten jakitea Nagusi on orok izan behar duen trebezia da.
‎Nazio guztiek neurri sendoak har ditzakete karbono dioxidoaren emisioen saldo neutroa lortzeko. Garapen bidean dauden herrialdeen eta herrialde industrializatuen borondate politikoa mobilizatu behar dugu helburu hori lortzeko”. Hauek dira Moonek egin dituen deietako batzuk.
‎Aldiz, gaur egun, gizartearen parte handi batek unibertsitate mailako ikasketak eginagatik ere, hezkuntzak ez du helburu hori betetzen, eta diferentzia horiek bermatzen eta errepikatzen laguntzen du, oraindik ere.
2009
‎Bestalde, defizita murrizteko bidezko erreforma fiskal birbanatzailea tresna egokia litzateke. Baina, mugimendu sozialak ekiditen ez badu helburu hori gastu soziala berriz ere murriztuz beteko da.
‎Justizia sistemaren eraketa Estatu zentralaren esku dagoen ahalmena da, etaEspainiako Gobernuari doakio Gerra Zibilaren eta frankismoaren biktimen eskubideen urraketei buruzko ikerketa judizial eta epaiketak eramateko beharrezkoaden legedia proposatzea. Berak bultzatu behar du helburu horretara norabidetutakojustizia sistema baten sorrera, kontuan izanda nazioarteko zuzenbideak Estatuengain jartzen duela urraketa larriak zigortzeko betebeharra, ius cogens aren barnekobezala. Orain arte, Estatuak ez du planteatu iraganeko urraketa horiek epaitzea, etaare gutxiago autoreen zigor epaiketak burutzea.
‎Lehen Maila Nazionaleko kirolari onenen sariak eskualdeko bi jokalarik eskuratu dute. Gizonezkoen artean, Anaitasuna taldean utzia ari den TID San Antonioko Ibai Meoki doneztebarrak jasotzekoa zuen, baina Anaitasunarekin Asobal ligara igotzeko promozioa jokatzeko kontzentratua zegoenez (lehen partida Cangasen kontra galdu eta ez zuten helburu hori betetzerik izan), Saioa bere arrebak hartu zuen. Emakumezkoen artean, Lindutx Baztan BKT eskubaloi taldeko Josune “Totu” Iturzaetak jaso zuen.
‎Euskararen nazioa sortu nahi genuen nolabait, eta uste dut helburu hori betetzen ari garela. Ez da egun batetik bestera lor dezakezun gauza bat, ibiliz egiten da bidea.
‎derrigorrezko hezkuntza aldiaren amaierarako ikasleei bi hizkuntza ofizialen ezagutza bikainago bat bermatzea, ikasleak behartuta baitaude, derrigorrezko hezkuntza amaitzean, bi hizkuntza ofizialak" erabiltzeko adina" jakitera. Eusko Jaurlaritzak osorik, eta bera babesten zuten hiru alderdi politikoek, berea zuten helburu hori. Bide horretan barrena, legegintzaldia amaitzeko hilabete gutxi falta zirela, hizkuntzen tratamendurako marko berri bati buruzko lege aurreproiektu bat prestatu zuen Hezkuntza Sailak.
2010
‎Ez hori bakarrik: EAEko erakunde komunek, ez estatuak edo beste norbaitek, dute helburu hori lortzeko ardura.
‎Zenbait artikulu edo liburutan argi eta garbi azaltzen dira kontzeptu hauek enpresen arteko elkarlanaren funtsezko abantailen artean. Adibidez, enpresen arteko elkarlana oso tresna interesgarritzat jotzen da, sektore berbereko enpresen artean gauzatzen bada, enpresa horiek merkatuaren «ziurgabetasunaren aurrean» babesteko; hornikuntzan edo salmenten aldetik, merkatuaren «ziurgabetasuna» murriztu nahi badugu, argi dago lehia murriztuz lortu nahi dugula helburu hori. Bestetan, «hornitzaileekiko negoziazioak hobetzeko lagungarria izango dela» esaten da argi eta garbi, etab.
‎Google Buzz informazio kopuru handia sortzen duen produktua da, eta, azkenean, gogaikarria da Erabiltzen jarraitu nahi dutenentzat, baina ez zaie gustatzen Buzz nola erabili. hurrengo elkarrizketak tratatzen ditu, helbidera bidalitako mezuekin sarrerako ontzia, aukera bat da Google Buzz etik datozen mezu guztiak ez dute helburu hori, baina eraginkorragoa da Gmail-en konfigurazio menutik deshautatzea. n “Buzz” fitxa. Handik, erabiltzaileek aldaketak egin ditzakete oinarrizko parametro batzuk Buzz.
‎Pertsona bat bere pisua handitzeko beharra sentitzera bultzatzen duten inguruabarrak arrazoi desberdinengatik gerta daitezke. Arrazoi estetikoengatik edo osasun arazoengatik, baskulan kiloak batzea ez da lan erraza; are gehiago, batzuek uste dute helburu hori lortzea zailagoa dela aurkakoa baino —pisua galtzea— edo, gutxienez, hori bezain garestia. Helburu hori lortzeko arrazoia edozein dela ere, gizendu nahi dutenek gastatzen duten kantitatea baino kaloria gehiago hartu dituzte.
2012
‎Horixe zuen helburu eta gabezia. Edo, akaso, gabezia zelako zuen helburu hori. Edonola, guztiok geunden irrikaz Olak neska bati musu bat noiz emango.
‎Ez dira gehiago azalduko taldeko ekintzarako entsegua egiteko aukerak, euskal artista Europako abangoardian eta gure herri mintzairak tradizioan batzen dituen arte berri batean susperraldi artistikoa lortzeko. Orain, helburu bat baizik ez dugu, guztiontzat interesgarria eta kezka eta premia handikoa dena; eta nik uste dut helburu hori gure babes fisikoa dela (zentral nuklearrak, kokapena eta etorkizuna toki berean dituztenak, alegia, desertuan), lurraldearen, ekologiaren, gure herrialdearen babesa. Eta hori ere ez dugu jakingo ondo egiten, ez eta garaiz egiten ere2.
2013
‎Askok uste zuten horrek, lokomotora baten indarrarekin, izugarrizko bultzada suposatuko zuela euskal artearentzat, balioko zuelako bertako artea berpizteko, edo bizkortzeko, eta kanpoan, munduan, euskal artea ezagutarazteko. Jende askok uste du helburu hori ez dela inolaz ere bete. Aldi berean, denek uste dute ekonomikoki oso onuragarria izan dela museo hori Bilbon kokatzea, turista asko ekarri dituelako, balio izan duelako Bilbo hiria munduan kokatzeko.
‎«Garrantzitsua da pertsona guztiok erosotasunaz gozatzeko aukera izatea gure baldintzak abiapuntu hartuta», gehitzen du Bego Goiak. Haurtxo sorta zabal baten aurrean, «neguan bero eta lehor joan dadin bere kotxean», gurpil aulki bat behar duten pertsonek ez zuten helburu horretarako jantzirik. Azken urteetan, produktu lerroa aldatu egin dela ziurtatu du, eta, besteak beste, geruza, zango eta eskularru egokituak dituela, «aulkiaren gurpilak biratzean, eskuak marruskatzen dituzten puntuetatik babesteko».
2014
‎Inorengana heltzen ez den, inolako emoziorik sortzen ez duen komunikazioak, nekez lortuko du inoren pentsamendua edo ikuskera moldatzea eta are gutxiago portaera aldatzea. Beraz, komunikazio ‘neutroak’ ez du helburu horretarako balio.
‎XIX. mendean zehar, burmuinaren azterketari lotutako teoria multzo horiekmota guztietako ezberdintasun sozialei zilegitasuna emateko erabiliak izan ziren, eta zehazki, emakumeen eskastasun mentalaren inguruko aurreiritzi sexistak ustezkoebidentzia zientifikoz hornitzeko. Emakumeei haien sexuarengatik inposatutakomuga sozial, lan jarduerako, eta politikoekin harreman zuzena zuen helburu horrekin, haien burmuina arinagoa zela eta zirkunboluzioak azalekoagoak zituztela esanzen. Ideia horiek XIX. mendearen bigarren erdian eta XX.aren hasieran izan zutenarrakasta gehien, Lombroso, Ferrero, Moebius eta Bischoff antifeminista sutsuenteorien eskutik.
2015
‎prestakuntzabesteekiko baldintza berberetan eskaintzea da sistemaren oinarrizko beste zutabeetako bat ezgaitasunen bat duten pertsonak erabat eta aktiboki gizarteratu daitezen. Nolanahi ere, hezkuntzak asko falta du helburu hori lortzeko; hala egiaztatu da, esate baterako, zeinu hizkuntzaren interpreteakbehar dituzten entzumen urriko pertsonek egindako kexak aztertzean. Nabarmendu behar da ahalegin handiagoak egin behar direla hezkuntza premia bereziak (HPB) dituzten adingabeentzako hezkuntza erantzunean.
‎Proiektuak inoren bermerik ez badu, bakarka finantzaketa lortzeko aukerek behera egiten dute; berez, zaila da, gainezka baitaude merkatuak, baina, hala ere, posible da langile autonomo gisa aritzea eta zenbait deialditan parte hartzea. ...iek kontuan hartuta, garrantzitsua da ulertzea proiektu baterako finantzaketa ez dela berehalakoan lortzen (salbuespenak salbuespen, urte batetik hiru urtera bitartean behar izaten da, batez beste, baliabideak lortzeko, nahiz eta batzuetan gerta litekeen ezer ez lortzea ere) eta ez dela nahitaez proiektuaren lehen fasean lortzen; aitzitik, etengabeko prozesu bat da, eta fase guztietan saiatu behar dugu helburu hori betetzen: aurreprodukzioan (1), produkzioan (2) eta postprodukzioan (3).
‎Norberak du, dituen ekonomia eta antolaketa aukeren arabera, jarraibideak markatu behar dituena. Coachek edo entrenatzaileek kirolariek nahiz nutrizioek edo zuzendariekin batera doazenek ziurtatzen dute helburu bat lortzeak lortu nahi duela helburu hori lortzea eta jarraitzea. Gaur egun, tresna asko daude poltsikoen eta gazte denboren eskura.
‎Nolanahi ere, gastu finko batzuei aurre egin diete batzuek zein besteek, eta gastu horiek areagotu egin daitezke neguko ihesaldiko parte hartzaileen arabera. Oro har, aurreko hilabeteetan metatutako aurrezkiekin nahikoa izango da bidaia finantzatzeko, baina familia askok ez dute helburu hori lortuko, eta, ondorioz, hori gauzatzeko bide librea emango dien finantziazio iturri batera joan dute. Arazo horri irtenbidea emateko, oso kreditu espezifiko bat kontratatu behar da.
2017
‎Taldeko pertsona bakoitzak bere gaitasunak, abilezia eta esperientzia eskaini behar ditu helburu hori lortzeko.
‎Horiek guziak berdindu nahi ditu Macron-ek, oroz gainetik pentsatu du komertsant, ofiziale eta laborari ttipieri. Hamar urte behar dituela helburu hori gauzatzeko dio Macron-ek. Badaki zerbait aldatzea zein korapilatsu edo konplexu bilakatzen den.
2018
‎Arazo larri honi aurre egiteko guztion inplikazioa ezinbestekoa izanik, guztiok elkarrekin lan egin beharra dugu helburu hori erdietsi nahi badugu. Ibilbidea denon artean eta batera egin behar dugu helmuga horretara iritsi ahal izateko; hau da, berdintasunean oinarrituko den emakumeenganako indarkeriarik gabeko gizarte bat eraikitzea.
2019
‎Lauko Finalean sartzea, alegia. ACE Gran Canaria aurkari zuzena zuten helburu horretara bidean. Eta garaitu dute.
‎" Plan eta politika zehatzekin lortzeko moduko helburua" dela uste du. Elkarrekin Bizkaiak are azkarrago lortu nahi du helburu hori. " Atmosfera berotzen duten gasen isurketa murrizteko neurriak hartu behar dira, karbonoaren zero balantzea 2040 aurretik lortzeko, eta posible bada, baita 2035 aurretik ere", aldarrikatu du Hertor Hernandez batzarkideak.
‎Amaiera jakiteak zertan laguntzen du? Zein da Saizarbitoriak duen helburua hori egiterakoan?
‎Deskonexio mailak Irudia: varuna Ikerketaren arabera, 700 langile baino gehiagori inkestak eginez egin da, eta% 39,3k ez du helburu hori lortu; hala ere, maila desberdinetan,% 31,1ek deskonexio maila lortu du, eta% 8,2k, berriz, ez du lortu. Datuek, gainera, profilen alde handiak erakusten dituzte.
‎Proiektu berri honekin" falta zitzaigun telebista esperientzia" bizi dute ere. Abesten dutenean" ongi pasatzea" da haien helburuetako bat, eta esperientzia berri honetan bete dute helburu hori ere.
2020
‎Gure herri txiki honetatik zer egin dezakegu mundu ederrago bat posible izan dadin? Botere politiko nahikorik ez dugun bitartean helburu horretara hurbiltzen gaituzten erabaki guztiak hartu behar dira urte hauetan. Gure liburua horretan zetzan.
‎Gaixo larri dauden pertsonak espetxean egotera behartuak dira, eta horrek haien bizi itxaropena laburtzea eragiten du. Zuzenbideak ezin du helburu hori izan. Alderantziz, Zuzenbideak espetxean dauden pertsonen bizitzeko eskubidea bermatu behar du, legezkotasuna betez eta baldintzapeko askatasuna emanez, baldintzapeko askatasunak haien bizi itxaropena luza dezakeelako, eta bizitzeko eskubidea espetxean dauden pertsonek ere badutelako.
‎Hori beti horrela izan da, eta orain ere horrela izango da. Uste dut denboraldia nahiko txukun hasi dugula, talde osoa maila onean, eta uste dut helburu horrekin gauzak ongi egiten baditu bakoitzak iritsiko direla garaipenak ere. Nahiko gertu egon gara orain arte, eta ea lortzen dugun.
‎Francesek sistema egokitzeko beharra onartu du, lehenik eta behin, eta xede nagusitzat jo du zerbitzuak pertsonen beharretara moldatu ahal izatea. Argi du helburu hori betetzea ez dela erraza. Hau da, gauza bat dela pertsona erdigunean jarri eta haren beharren araberako arreta malgutasunez eskaini nahi izatea, eta bertze bat hori egin ahal izateko baliabideak eta aukerak eskura izatea.
2021
‎Bihar Real Madrilen kontra jokatuko du, Zubietan (12:00). Txapeldunen Ligarako sailkatzeko lehian dauden beste taldeetako bat da, eta Natalia Arroyoren taldeak irabazteko premia du helburu horretatik gehiago ez aldentzeko. «Jardunaldiak aurrera doaz, eta ez dugu nahi soilik aurkari horiengandik gertu egun, baizik eta irabazi eta hor goian egon».
‎(Berriz ekintzan hasteko) ETAren arrazoiak ulertzea ez da zaila, Zeruko Argian agertu zen azalpena urritxoa izan bazen ere. Instituzionalbidea, autonomiaurreko bidea, euskal parlamentariak Madrilen borrokatzea, herriaren helburuei erantzuteko garantiagabea dela dakusa ETAk, zeren autonomiaurrekoa negoziatzen ari direnek ez dituzte helburu horik errepresentatzen edo ez dute ezartzeko indarrik.
‎Hala ere, aurre egin behar diegun indarren arteko desoreka ikaragarria dela eta indar horiek errepresiboak direla eta, konturatu behar dugu helburu hori lortzeko beharrezkoa dela eskura ditugun borroka bide guztietara jotzea, herrimobilizazioetatik hasi eta borroka armaturaino. Hori dela eta, ETAk kanpaina militar etengabea eraman du, Guardia Zibila, Polizia Armatua eta Polizia Orokorra Euskaditik berehala kentzeko eskatuz.
2022
‎Orain, indarberritzeko ordua iritsi da. Oinarri sendoa dugu helburu hori betetzeko. Erresistentziaren ondoren, indarberritzeko garaia da».
‎Erabaki hori ikusirik, Taiwango presidenteak atzo esan zuen ez dutela «atzera egingo» eta, beraz, «beharrezkoa den guztia» egingo dutela uhartean «bakea eta egonkortasuna mantentzeko». Pelosik berretsi zuen AEBek konpromisoa dutela helburu horrekin, baina adierazpen nahiko anbiguoak egin ditu horren inguruan, Washingtonek hamarkadotan izan duen joerarekin bat eginez.
‎Adostutakoaren arabera, «bereziki garrantzitsuak» diren ekosistemak babestuko dituzte. Herrialdeek zortzi urteko epea dute helburu horri dagozkion neurriak hartzeko. Hori bai, ez dute zigorrik ezarri konpromisoak betetzen ez dituztenentzat.
‎Gure babesa helarazi nahi diegu gertaera triste horien eragina jasan duten pertsona guztiei, eta atsedenik gabe lan egiteko konpromisoari eusten diogu, gure kirolean indarkeriazko adierazpen oro, ahozkoa zein fisikoa, desagerrarazteko. Lan pedagogikoak izan behar du helburu horren ardatza, baina, era berean, horrelako jarrerak unean unean ezarriko den araudiaren arabera zigortzea eskatuko dugu. Azkenik, partida ikustera joatean jokalariak, entrenatzaileak eta epaileak errespetatuko ez dituztenei etxean geratzeko eta kirol instalazioetara ez agertzeko eskatzen diegu.
‎Ordainez Aliatuen laguntza espero zuen Francorenganik libratzeko. Une batez iduri zuen helburu horretan amerikarrak alde zituela, euskal gudarien trebarazten hasi ziren, baina 1947an gerla hotzarekin Francoren hautua egin zuten, eta Eusko Jaurlaritzak bere armada txikia ezeztatu zuen. Leizaola kontseilari/ ministroak berri txarra Ordoki komandanteari eraman behar ukan zion, asmatzen ahal dugun pena bihotzean.
2023
‎Hiztun aktiboak sortzeak, hizkuntza irakaste hutsak ez bezala, hezkuntza komunitatearen eta haren ingurunearen inplikazioa eskatzen du (udalak, euskalgintza, bestelako eragileak...), eta familiekiko harremana, irakasle zein ikasleen formazio soziolinguistikoa, edo ikuspegi gramatikala gainditu eta ahozkotasunean eta komunikazioan oinarrituriko metodologia aktiboak erabiltzea (euskara irakasteko erabiltzen diren metodologiez Euskarabenturako partaideek duten ikuspegi ezkorraz idatzi dudan artikulua eta erreportajea aurki ditzakezue Hik Hasi aldizkariaren azken zenbakian eta webean). Eskolak bakarrik ezin du helburu hori lortu; eragile guztien arteko konpromisoa eta koordinazioa behar dira. Eta ilusio eta motibazio kolektiboa landu eta elikatzea.
‎Proiektuan jasota dagoenez, ikasleek euskaraz B2 maila lortu dute Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaitzerako. Ordea, plataformak uste du helburu hori lortzeko «neurri berririk» ez dagoela jasota. «Murgiltze eredua eskaintzen ez duten ikastetxeak ituntzen jarraituko dute».
‎Onenekin eta onen aurka lehiatzen ari da. «Gustura» dago, egin duen lanari esker hazteko zuen helburu hori lortzen ari baita. Jokalari garrantzitsua bihurtu da Rapid Bukaresten.
‎Zentzu horretan, inteligentzia emozionala eta kognitiboa garatzeaz gain, sare sozialek ezkutatzen dutena ulertu behar dute eta iritzi kritiko bat osatu horren inguruan. Bestela esanda, sare sozialak benetan zer diren, bertan zer aurkituko duten, nola funtzionatzen duten, zer lortu nahi duten beraiengandik, nola lortu nahi duten helburu hori, erabilera desegoki baten ondorioak, zer neurri dituzten eskura hori ekiditeko eta aurrera eraman ditzaketen ohitura osasuntsuak zein diren jakin behar dute nerabeek harreman osasuntsua eduki ahal izateko, batik bat gailu hori esku artean izan aurretik, baina baita ondoren ere. Prestakuntza horretarako, beste behin, beharrezkoak dira nerabe ororen heziketan funtsezkoak diren bi eragile hauen elkarlana:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia