Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 56

2000
‎Zirimiriaren antzeko zerbait bota du goizean, baina erabaki dut bizikleta bat alokatu behar nuela hemengo inguruak hobeto ezagutzeko, bestela ezer gutxi egin bainezakeen, Dingleko uretan bizi den izurdea bisitatu baino ez. Distantziak luzeak dira, eta apenas dabilen autorik errepideetatik.
‎Baina, geroko kontuak aitzinatzen ibili gabe, derradan ezen Mattin arras gogaitzen zela eskola haietan, batik bat bakarkako trabailuan jartzen gintuenean, halako tailuz, non zernahiren aitzakia egiten baitzuen haietarat ez azaltzeko, zer erranik ez aita etxeratzen zenean, zeren eta aitak, orduan, anitzetan eramaiten baitzuen goizean goiz ehizarat edo txakurren paseatzerat, jaun Marcelek eskola emaiten zigun orduetan, hain zuzen ere. Eta, ehiza zela eta ezpata zela, burua ere anitzetan joaiten zitzaion Mattini, eta orduan jaun Marcelek —zeina baitzen, bertzenaz, gizon pazientziatsua—, erraiten zion:
‎Hondar ordua genuen goiz hartan zurekin eta, noiz eta sartu baitzinen, bihotza lastertu eta bizkortu zitzaidan.
2004
‎Ezer erantzun barik joan da Ciccillo tabernatik, oraindik buruan bueltaka duela goiz osoan bueltaka ari zaiona, Ginok esan dionetik atzo ere joan zela Pablorenera eta urduri topatu zuela, eta gaur ere joan dela, baina gaur ez duela topatu etxean, egunero egunero topatu diren moduan, sekula huts egin barik. Ginorekin egon ostean, Ciccillo Pabloren etxe parera joan da, baina leihoak itxita topatu ditu eta inork ez dio aterik zabaldu.
2007
‎Patriciak nahiago du goizean lan egitea, lehen argi laruarekin. Zazpietan jaiki, laranja pareari zukua atera, edalontzian vodka apur bat gehitu, eta horrela hasten da bere eguna.
‎Nire ordulariaren alarma jarrita genuen goiz esnatzeko, etxean egon nahi baikenuen eguerdi aldera. Baina alarmaren partez bestelako soinu alarmagarriago batek esnatu gintuen goizaldean.
2008
‎Asko zekiten haren ibilbide politikoaz, baina askoz ere gehiago bizitza pribatuaz. Orduak ematen dituzte nonbait klaseen arteko txolarteetan edo ikerketarako izendatuak dituzten goiz libreetan gainontzeko irakasleen ohitura eta zaletasunak ikertzen. Zenbat eta askeago, bakartiago eta misteriotsuago izan irakasle bat, orduan eta lehia handiagoa jartzen dute beste guztiek egiteko horretan.
2009
‎Trufa likitsetan ari ziren jadanik. Apustu, dukea eta biok gintuztela goizeko solasgai. Gisa hartara erdietsiko zuten, beharbada, bezperan gorritu ez ziren zerbitzari gazteak lotsaraztea.
2010
‎ulertu ere, ulertzen zaitut maila batean, euskara galdu eta erdararen munduan erosoago sentitzen baitzinen, ni bezalaxe, bestalde, baina, ni ez bezala, zuk ez zenuen euskararekiko halako sentiberatasun berezirik erakutsi?, baina ez esanarazi niri, Baroja eta Unamunorekin batera, harritzekoa ere bada, nola biek ala biek, hain kontraesanzaleak izanik, ez zuten gai honetan irristadarik egin!?, prozesu osoa naturala izan dela, bortxarik eta zapalketarik gabekoa? datuak hor baitaude, eta bilatu nahi duenak goizago edo beranduago aurki baitezake aurkitzekoa: makilak, eraztunak eta armak; zeure idazkiaren memento batean, nirekin gai honetan adiskidetzeko edo?, onartu ere onartzen duzu euskarak aurrera egin duela, baina berehala jarri dizkiozu mugak, euskara, suspertu arren, bigarren mailakoa izatera kondenatua balego bezala, mahaipeko errealitatea deskribatzeko hizkuntza ezin egokiagoa dela esatea bakarrik falta zitzaizun, etxeko katuak eta txakurrak lagun?
‎Agur haien guztien aurretik, baina, izebak izan zuen, bai, agur berezirik. Bibik, izan ere. Bibik berak kontatuak dituzu goiz hartako gorabeherak?, bazuen zama bat kontzientzian, nik bezalaxe. Badirudi, beraz, Bibi izebarengana joan zela goizeko lehen orduan, eta halaxe esan ziola, haren aurrean belauna makurturik:
‎–Uste dut? uste dut goizeko laurak zirela.
‎Zuk zeure aukera egin zenuen, Damaso: ...xe, bestalde, baina, ni ez bezala, zuk ez zenuen euskararekiko halako sentiberatasun berezirik erakutsi—, baina ez esanarazi niri, Baroja eta Unamunorekin batera —harritzekoa ere bada, nola biek ala biek, hain kontraesanzaleak izanik, ez zuten gai honetan irristadarik egin! —, prozesu osoa naturala izan dela, bortxarik eta zapalketarik gabekoa... datuak hor baitaude, eta bilatu nahi duenak goizago edo beranduago aurki baitezake aurkitzekoa: makilak, eraztunak eta armak; zeure idazkiaren memento batean —nirekin gai honetan adiskidetzeko edo—, onartu ere onartzen duzu euskarak aurrera egin duela, baina berehala jarri dizkiozu mugak, euskara, suspertu arren, bigarren mailakoa izatera kondenatua balego bezala —mahaipeko errealitatea deskribatzeko hizkuntza ezin egokiagoa dela esatea bakarrik falta zitzaizun, etxeko katuak eta txakurrak lagun... sagu despistaturen bat ere bai, beharbada, alfonbrari itsatsitako zorriak eta tximitxak zer esanik ez! —, Euskal Herria Espainiaren Batasun Sakratuaren mende betiere.
2011
‎Adiskidetzeko saio ustelaren ondoren, leihatilatik begira jarri da kazetaria, bere baitara bilduta. Bazterrak nahasten ibili zen bart, eta ordaina du goizean. Larunbata du buruan:
‎Atzetik nindoakiola, baina, ez nintzen zer egin jakin gabe geratu, nahikoa zen jarraitzea, aitzakiaren bat asmatu nuen gehienez ere; okerrena iristea izan zen. ...uaren ondoko aparkalekura sartu zenean, nahiko azkar errotonda batera iritsi eta buelta eman nuen, dena hain lau, taula batean aritzearen sentsazioz, pasa nintzen berriro Lur sartu berri zen aparkalekuaren paretik, eta jarraitu nuen beste errotonda bateraino, jiratu berriro eta ohartu nintzen, hirugarrenez aparkaleku ditxosozko haren aurretik pasatzean, egiten ari nintzena ez zela zentzuzkoa, ezin nuela goiza errotondatik errotondara pasa, eta iritsi nintzen berriro lehenengora, laugarrenez aparkalekua ikusi eta hatz luzea atera nion; etxeratu eta neure buruari gosari oparoa oparitzea erabaki nuen, detektibe lanak txikituta?.
2012
‎Kaferik edaten ez zuenez, loguraz pasa zuen goiza lanean. Goizeko lana, A eta N I errepideetako radarrak begiratzea izan zen.
‎Astearte goizean, Ander ikastolan utzi ondoren, Jonek paseo bat eman zuen Iruñean barrena. Lan elkarrizketa bat zuen goizeko hamaiketan eta pentsatu zuen on eginen ziola egurasteak. Ez zen oroitzen zein zen lanpostua, biltegi bateko laguntzaile, edo zer edo zeren saltzaile.
‎baina orduantxe du goiz oilarrak kukurruku jo,
‎Felicitek ardura izan zuen komodan haientzako pattar botila bat, gazta eta bixkotx handi bat ipintzeko. Hartan botikariak, ezin baitzuen gehiago, hasperendu zuen goizeko laurak aldera:
2013
‎Ruben Ruiz. 03868 1545 1485 Goiz zen deitzeko, baina jakina da animaliak dituena goiz altxatzen dela. Linea ematen zuen behintzat.
‎Gontzalen taberna Uriondoren erdigunean zegoen. Lokal txikia bezain atsegina, lanaldian etenaldi bat eginda, kafea hartzeko edo hamaiketatxoa egiteko toki egokia zen, eta halakotzat zuten goizean handik pasatzen ziren bezeroek, batzuk egunero egunero, beste batzuk noizbehinka. Aldian behin sartzen ziren horietako bat zen une hartan barrura egin zuen gizon bibotedun heldu bat.
‎Guri begira bota zion simaur hura, seme alabon euskalduntasunaz jabetuta hain juxtu, bere alde nahiko bagintu bezala. Aitak fabrikako nagusiaren aurrean inoiz egingo ez zukeena egin zuen jaiegun hartan, elkarrekin aperitifa hartu beste planik ez genuen goiz hartan. Burua makurtu, mututu, amorrua eta ozpina gorde.
2014
‎Balak bere burua eskaini du Badugu Produkzioak ekoiztetxeko bulegotik pasa eta idazkaria elkarrizketatzeko. Klementeri ondo iruditu zaio, berak beste asmo batzuk dituelako goiz eta eguerdi parterako, derrigorrez atenditu beharreko kontuak, alajaina.
2015
‎Aurreko egunetako eurite eta langarrek agortuak ziruditen, itxuraz, eta goizean goizetik urriko egun fresko eta garbia izan genuen Île de France osoan, zeruko hodei kondarrek perfekzioa apurtzeko zipriztindua betiere. Arratsaldeak ere ez zuen goiza traizionatu eta eguzkia mantendu zuen guztion gainetik, ilunabar epel baten promesaz. Kaskoa bera ere kentzeko gogoa ematen zuen eguraldi hark, gasolina ahitu arte kilometroak eta kilometroak egitekoa.
‎–Harira, Sivert. Ez dut goiz osoa zurekin galtzeko.
‎Baina, aldi berean, mirespena sentitu nuen, mirespen olatu batek hartu ninduen jokalari alemanaren estrategiaz jabetzean. Gogoan dut goiz hartan hogeitik gora aldiz errepikatu nuela partida hura eta, ama etxeko atean sentitu bezain laster, harengana oldartu eta, porlan hautsez zurituriko arropetatik tiraka, egongelaraino eraman nuela. Haren begi nekatuak, hasieran beldur distira iheskor bat zabaldu zutenak, laster lasaitu ziren nire asaldura guztien sorburua xake taula horixka hartan zegoela ikusita.
‎–Nahiago nuke goizeko zazpietan lanera joateko jaiki bazenu zure aitak bezala, bizimodua atera bazenu zu bezalako seme bati jaten emateko: beti esker txarrez, egun osoa etzanda, telebista ikusten ezer egin gabe.
‎Jakina, Ibiltari Amorratuaren kasuan, epaia, ezkutuan jakinarazita, estatu osoan irakurtzen den egunkari batek argitaratu zuen, parteek erabakia ezagutu behar zuten goiz berean. Ohikoa, nahiz eta epaileak pitin bat atsekabetu; baina mozolo zaharkitu horiek, zer direla uste dute?
‎Ilunabar ditu goizak, eta gauak egunsenti.
‎Bazekien poztu egingo zatekeela oreinak galsoroa zeharkatzen ikusi izan balitu? Baina ez zekien zilegi zitzaion, bere emazte zena erraustu behar zuten goizean, horregatik pozkiro agertzea.
2016
‎Kuriositateak bere egin nau. Zerikusirik ote du goizeko gizonarekin. Hala bada zer nahi du enegandik?
‎Behin eta berriz ekartzen zituen gogora neskaren ahotsa eta keinuak, pilak ordaindutakoan, oso ondo? esanez nola eskertu zion, edo goizetan lan egitea nahiago zuela esan zionekoa,, nahiago dut goizez?. Esaldi laburreko jardun bizia zuen, barruan zuen indarraren seinale garbia.
‎Gogorra izan behar du. Nik nahiago dut goizez lan egitea, baina hiru astetik behin gaueko txanda tokatzen zait.?
2017
‎Denborarik galdu gabe jarri ginen bidean itsasadarrean barrena, eta uste dut goiz hori taldekoen gogoan geratu dela, tarteka hunkituta ikusten bainituen, batzuk behintzat, Joseba Zulaikak kontatzen zituenak entzunda. Euskaldunon hogeigarren mendea ezin dela ulertu, esplikatu zien, Gernikako sarraskia ezagutu gabe, eta alemaniar hegazkinek egin zuten triskantza nazioartean ezagutarazten lehenak The Times eta The New York Times izan zirela gogoratu zuen, gertakariaren lekuko batek, George Steer kazetariak, kronika luzea idatzi baitzuen 1937ko apirilaren 28an, bonbardaketa izan eta bi egunera, irakurleengan ikara eta haserrea sortaraziz.
‎Nolabaiteko kanpaina politikoa egiteko garaia ere bazela pentsatzen aritua nintzen, aldaketa eskatzen zuen kontrario gogor samarra bait neukan. Baina Kenen harroxkokeriak aski nituela goiz hartarako iruditzen zitzaidan; eta nolanahi ere, mementu hartan ez neukan kanpainarako planik.
‎Amatxik landatzen zituen eguzkiaren mugimenduaren arabera. Urteetako esperientziarekin, bere baitarik ikasia zuen zeinek nahiago zuen goizetako eguzkia eta zeinek arratsaldekoa; batzuk, aldiz, itzalean egonik ere berdin handitzen eta edertzen zirela, lurra gustukoa zuten ber... Eta bazkari edo afari denboran, amatxik, maiz aipatzen zituen bere arrosa, julufria, hortentsia, gatulili, dalia eta bereziki maite zituen aromak. Haietarik gehienak, larunbat arratsaldeetan, elizara zeramatzan, Andre Dena Mariaren itxuraren aurrean ezartzeko.
‎Eta bigarrentako lehena zen hark, miletan nahiagoko zukeen goiz dohakabe hartan ez jaiki...
‎–Joxan, esan nion zuzendariari?, Leire naiz. Ez nago oso ondo eta medikuarenera joan behar dut goizean.
2018
‎Jipoi ederra merezi du goizeko ordu hauetan horrenbeste broma egiteagatik. 1,70 baino garaiagoa da, eta 50 bat kilo izango ditu; beraz, esku batekin bultzatuz gero, lurrera bota dezaket.
‎Eta segitzen nuen ikusten goizeko zazpietan txanoa eta xira jantzita korrika egiten zuen bizarduna, zortzietan plastikozko xorro batetik kaioei jatekoa ematen zien atso ximurra, hamarretan galtza barrenak belaunetaraino igota barizeak freskatzen ibiltzen zen agurea? Ikusten ez nuena goizeko bederatzietan bi galgoekin paseatzen zuen emakume hura zen, hiriz, ohituraz edo itxuraz aldatu izan balitz bezala.
‎Izan ere, hemen ez dugu frogatzat har daitekeen inoren lekukotasunik, eta bai genero indarkeria egon izanaren aurkako zantzu ugari. Beraz, uste dugu goizegi dela nire defendatuari Genero Indarkeriaren aurkako Legea aplikatzeko eta haren pean epaitzeko. Eta Lege hori aplikatzen ez zaion bitartean, balizko lekuko babestu oro galarazita dago.
2019
‎Bitartean, hiriaren inguruko gailurrak zuriz jantzi ziren, eta, elurra mara mara ari zuen goiz desatsegin haietako batean, urteko azken egunean abiatuko zirela aditu zien goletakoei Mr. Howellen zelatari batek.
‎L. hamahiru urterekin desloratu zuen osabak, irratia aditzen ari zirela. Izeba, gogoko baitzuen goiz oheratzea, atseden hartzen ari zen aldameneko logelan, lasai lasai.
‎Animalia emeetan, badago indarrak neurtzeko erritmo bat arraldian eta urte sasoietan; emakumeari, ordea, naturak ez dio haurdun geratzeko mugarik jartzen pubertarotik menopausiara arte. Zibilizazio batzuetan, debekatua dute goiz izatea bikotekiderik; tribu indiar batzuk aipatu ohi dira, erditze batetik bestera bi urteko atsedenaldi bat egitera behartzen dutelako; dena dela, oro har, mende askotan ez da araupetu emakumeen ugalmena. Antzinarotik badira kontrazepzio praktikak, gehienetan emakumeak erabiltzekoak:
‎Aita gizon handia izan zen, zabala, isila, bizar itxia, bota handiak zapatak baino nahiago, jatuna, tabako beltz erretzailea, zerbeza zalea? 69 urte zituela goiz batean taberna batean sartu eta zerbeza bat eskatu zuen. Gero, kanpoaldera irten zen zigarro bat bakean erretzen utz ziezaioten.
‎23 urte bete behar nituen goizean, goizetik esnatu eta etxearen kanpo aldera irten nintzen zigarro bat erretzeko asmoz. Eta baita aterik gabeko logelak ez zidalako eroso egoten uzten.
‎Bidaiariak San Pedrotik Donibanera pasatzen ari zena Asier zela ikusi zuenean, berehala jakin zuen Amparorenean egongo zela Txomin. Egun libreetan huraxe izan ohi zuen goizetako aterpe.
‎–Istorio ikaragarria da, obsesio eta amodio osasungaitzez betea. . Atxilotua galdekatzen igaroa zuen goiza, eta oraindik ez zizkion Leireri xehetasunak azaldu?. Tipo hori zurekin maiteminduta zegoen orain dela urte dezente Fiat Uno batean ezagutu zintuenetik.
2021
‎Hasi da eguzkia karrerapea hartzen, zoruko oholetatik arrastatzen, lehenik behatz puntak miazkatzen hasita. Maite dut goizeko hozkirria uxatzen duen epeltasun laztankor hori. Suak hartua dirudi artasoroak.
‎Izugarri dibertigarria iruditu zitzaidan atea han egotea, eta hara itzultzeko bidea jakitea, baina eskola nigandik tiraka zen. Uste dut goiz hartan nahiko aztoratuta eta arretarik gabe egon nintzela, ahal nuen neurrian gogora ekarriz jende eder eta bitxi hura, laster berriz ikusiko nuena. Arraro samarra da nola ez nuen zalantzarik txikiena ere, poztu egingo zirela ni ikustean...
2022
‎–Ezin dugu goiz osoa eman hemen lelotuta. Lanari ekin behar diogu.
‎–Zer nahi duk goizeko ordu hauetan? –haserrea zerien nire arrebaren hitzei.
‎–Beno, aitona dinagu eta bakarrik zegon. Hi lanpeturik hago, baina nik astia dudanez goiza berarekin pasatzea bururatu zaidan.
2023
‎Eugenia Santxotenak telebistan ikusi zituen irudiak. Lehenik, leihotik barrandan iragana zuen goiz osoa. Bazen animazio bere auzoan!
‎Maik ez du goiz jaikitzeko beharrik, eta asteko egun gehienetan etxetik egiten du lan. Egongela bere estudio bihurtu du nolabait.
‎Etxean nahi dute goiz osoa Otilia, eta eurek bazkaltzen amaitu arte, garbiaren gainetik garbitzen. Halako batean altzariei goiko geruza kenduko diela iruditzen zaio Otiliari.
‎pasa dute goiz osoa,
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia