2015
|
|
12 Eta nire aitak sinetsi zidan hau zela nik otoitza ez edukitzeko nuen arrazoia; berak ez
|
zuen
gezurrik esaten eta, nik berarekin hitz egin nuenean ere, ez niola esango uste zuen. Esan nion, hobeki sinets zezan (nik ikusten nuen horretarako ez zegoela aitzakiarik baina), nahikoegiten nuela korukoa betetzeaz; nahiz eta hori ere izan ez nahikoa motibo, gorputzeko indarrik behar ez duen eta maitatzea eta ohitura soilik behar dituen gauza bat bertan behera uzteko; Jaunak beti ematen duela horretarako aukera, guk nahi izanez gero.
|
|
Hau mendekotasuna da, eta munduak esan ohi
|
duen
gezurretako bat horrelako pertsonei jaun andere izena ematea da, milaka gauzaren esklabo direla uste dudalako.
|
|
Ziurtzat jo daiteke egia osoa esango dela, ezer gehitu gabe, nik dakidala, gertatu den bezala baizik. Izan ere, oso garrantzi txikiko arazoan nik ez
|
nuke
gezurrik esango munduko ezergatik ere; gure Jauna goretsia izan dadin idazten den honetan, kontzientziako zama handia izango nuke, eta uste izango nuke, ez denbora alferrik ematea dela soilik, baita Jainkoaren gauzekin engainatzea, eta gauza horien bidez Hura goretsia izan beharrean, iraindua dela ere. Haren Maiestateak ez beza nahi bere eskutik uztea nik halakorik egin dezadan.
|
|
2 Neskame edo emakume horri dagokionez, buruan sartua
|
dut
gezur beltz horiek esanarazten dizkiona ez dela hainbeste malenkonia deabrua baizik, berorren aitatasuna engainatu ahal badu, emakumea bera engainatua baitu; eta horrela, kontu handiz ibili behar da horretan eta ez joan inola ere haren etxera, santa Marinari (hala dela uste dut) gertatua ez gertatzeko, ume bat berarena zela egozten baitzioten eta asko sufritu zuen. Orain ez zaio komeni berorren aitatasunari sufritzea kasu honetan.
|
|
7 Aita frai Gregorio Naziantzoko han geratzen bada, berorren agurgarritasunari idatzi diodanez, ama priorea aski da, besterik ez baitago han; eta aski dela badiot ere, uste
|
dut
gezurra diodala, barrurako inor ez izatea adina baita. Berorren agurgarritasunak ikusiko du zer den hoberena; izan ere, etxe hartaz dudan ardura kontuan izanik, sufrimendu hartatik irten dadin hartzen den edozein neke gutxi da, eta Jainkoak Madrilekoa atontzen duen bitartean han izatea, ez da probetxu gabea izango; dena dela, berezko izaerari gogor egingo zaio toki hartan bizitzea adiskideak eta neba falta direla, eta okerrena da geratzen direnak geratu izana.
|
|
4 Nik, kasu honetan, arrazoizkoa zena baino gehiago ere egin dut, beste urtebete luzatuz mojagaiaren nobizio aldia, probatzeko denbora gehiago izan dadin, eta handik Salamancara joan nadinean, guztiaz hobeki informatzeko. Hau aita Oleari zerbitzu egitearren eta pozik gera dadin da, ongi ohartzen bainaiz mojek ez
|
dutela
gezurrik esaten (gauza arin arinetan ere badaki berorrek ez direla horretan erortzen), eta ez da gauza berria etxe hauetatik mojak irtetea, oso ohikoa baizik, eta ez dute ezer galtzen biziera latz honetarako ez dutela osasunik esatean, eta ez dut ikusi inor horregatik gutxiago balio duenik.
|
|
4 Hain presa handiz ari naiz hau idazten, non baitut esan nahi nukeena; izan ere, idazten hasi nahi nuenean, ezin atzeratuzko bisita bat izan nuen, eta honezkero gaua sartua da eta mandazainari eraman behar diote eta gauza hain ziurra izanik, ez dut berriro esan gabe utzi nahi jada idatzia dudana, hau da, Errege Kontseiluak agindua eman duela Tostadok lau probintzietan bisitarik egin ez dezan, ikusi zuenak berak esan zuenez eta gutuna irakurri zidanez. Hala ere, ez dut oso egiazaletzat irakurri zuena, baina uste dut kasu honetan hala zela, eta gauza batzuengatik, ez
|
zuen
gezurrik esateko motiborik. Era batera edo bestera badut ustea Jainkoagan, guztia ongi egingo dela, Paulori ere trebetasuna emanez doalako.
|
|
Emakume emakumea da, berorren baimena balu bezala ari da bete betean negoziatzen; eta errektoreari esaten dio egiten duen guztia nire aginduz egiten duela (erosketaren berri ez badaki eta jakin nahi ez badu ere, berorren agurgarritasunak dakienez); niri esaten dit, errektoreak berorren aginduz egiten duela. Deabruaren endredo bat da eta ez dakit zertan oinarritzen den, berak ez
|
baitu
gezurrik esango, baina etxe beltz honen desira handi horrek nahasmena sortzen dio.
|
|
11 Gauza bat esan nahi dut aurrera egin baino lehen, eta nire iritziz, azpimarragarria da, beste une batean hobeki etorriko balitz ere, baina ahantz ez dakigun: ziurtzat dudala (Jainkoarren, nahiago
|
nuke
gezurra balitz baina) pertsona asko Sakramentu guztiz Santura bekatu astunekin hurreratzen direla; eta Jainkoaren maitasunaz hiltzen dagoen arima bati hitz hauek esaten entzungo baliote, harriturik geratuko lirateke eta ausarkeria handitzat izango lukete. Behintzat ziur nago beraiek ez dutela halakorik esango, hitz hauek eta Kantarik Ederrenean dauden hauen antzekoak maitasunak esaten baititu; eta haiek maitasunik ez dutenez gero, alferrik irakurriko dituzte egunero Kantarik Ederrenak, ez baitira haietan trebatuko, ezta ez dira ausartuko ahotan hartzen ere; entzuteak berak ere zinez beldurra ematen du, maiestate handia dutelako beren baitan.
|
|
Eta egunero ikusten dituzuen gauza askotatik igarriko duzue egia diodala. Eta egia da, Salmogileak ezin
|
zuen
gezurrik esan, Espiritu Santuak esana baita, baina nik uste dut (gerta daiteke nik ez ulertzea eta zentzugabekeria izatea, dena dela, hala irakurri dut), perfektuengatik dioela hori,, lurreko gauza guztiak mendean baitituzte?. –8 salmoaz ari da hemen Teresa, baina zentsoreak ez zion barkatu eta gurutze handi bat egin zion X itxuran.
|
|
4 Beharbada, ene ahizpak, honetaz jardutea lekuz kanpo dagoela uste izango duzue eta esan ditudan gauza hauek badakizkizuela. Jaunak nahi beza behar den bezala jakitea, eta bihotzean sartu sartua geratzea; bada, hori badakizue, ikusiko duzue ez
|
dudala
gezurrik esaten Jaunak honaino ekar dezanak halako maitasuna duela diodanean. Jainkoak egoera honetaraino ekar ditzan pertsonak bihotz handikoak, leinargizkoak dira; ez dira kontentatzen gorputz hauek bezalako gauza kaskarrak maitatzeaz, ederrenak badira ere, grazia ugari ere ugari badituzte ere; egia da, ikuste ederrekoak direla eta Kreatzailea goresten dute; baina horretan gelditzeko, ez.
|