Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 12

2023
‎Bosgarrena. Toki erakundeen gainean Estatuak une oro dituen finantza zaintzako ahalmenak Euskal Autonomia Erkidegoaren erakunde eskudunei dagozkie; horiek horrela, euskal toki erakundeek ezin dute, inola ere, lurralde erkideko toki erakundeek duten autonomia maila baino txikiagoa izan.
‎Ez dugu ahaztu behar eskumenen eragin finantzarioa aztertu behar duen finantza zaintzako txostenak, hau da, finantza jasangarritasunaren gaineko txostenak legezkotasun kontrolaren barnean sartu behar dela, KAren ekainaren 9ko 111/ 2016 Epaiak adierazten duen moduan: " Andaluziako Autonomia Erkidegoari esleitutako" finantza zaintza" k (60.3 AndAE) ez du babesten toki erakundeen jarduera ekonomiko finantzarioa arautzea, baizik eta erregulazio hori betearaztea edo aplikatzea, adibidez, baimenen, ikuskapenen edo fiskalizazio egintzen bidez. Konstituzio Auzitegiaren 179/ 1985 Epaiak, abenduaren 19koak, 1 OJ, adierazi zuen toki ogasunak onbideratzeko eta arautzeko premiazko neurriei buruzko abenduaren 21eko 24/ 1983 Legeak urratu egiten zituela autonomia erkidego baten estatutu eskumenak, ez toki erakundeen gaineko finantza ikuskapenak izan behar zituen alderdiak arautzeagatik, baizik eta zeregin hori Estatuko organo bati agintzeagatik.
‎Lehenengoen artean, elkarlana eta kooperazioa sartu ditugu; eta bigarrenen artean, hau da, toki erakundez gaineko Administrazioen alde bakarreko harremanen artean koordinazioa eta kontrola sartu ditugu. Azkenengo hauen artean kokatu behar dugu finantza zaintza, eta horretan gauzatu beharreko teknikak. Alde bakarreko bi harremanen artean ezberdintasunak egon arren, argiak dira bien arteko amankomuneko puntuak.
‎LHLa eta gero, toki erakundeen garapenerako Estatuaren oinarrizko legeak etorri ziren: TAOL eta TOL. TAOLren 2 xedapen gehigarriaren ez zuen finantza zaintza beren begeri aipatzen, baina 5 puntuan EAEko toki ogasunen eta Estatuaren harremanak Ekonomia Itunaren bitartez bideratuko direla xedatzen du eta 10 puntuan barne kontrolaren esparruan ere aipamena egiten du. Beraz, finantza zaintzaren nondik norakoa honetan ezarri zitekeen.
‎Baina 2002an Ekonomia Ituna onartzen zuen Lege berria onetsi zen, gaur egun indarrean jarraitzen duena, eta Lege berriak 48.5 artikuluan finantza zaintzako ahalmenen hedadura zabaldu egiten du, Estatuak duen finantza zaintzako ahalmenekin berdinduz. Artikulu berriak finantza zaintzaren hedadura handitu egiten dela adierazten dugu Estatuak duenarekin berdintzen duelako, nahiz eta beste autore batzuek, Gonzalez de Zarate LoRENTEk besteak beste, finantza zaintzako ahalmenen murriztapenaz hitz egin.
‎Horrez gain, kontuan izan behar dugu, ATXABAL RADAk eta MUGURUzA Arresek esaten duten bezala 48.5 artikuluak ezartzen dituen ahalak desagertzen dira Estatuak finantza zaintza ahalmenak bertan behera utzi ezgero: " Era berean, Estatuak unean unean dituen finantza zaintzako ahalmenek, foru aldundiei dagozkienek, ez dute esan nahi Estatuak eskumen horiek araubide erkidean betetzeari utziko balio, foru aldundiak haiekin jarraitu ahal izango lukeenik, orduan gainerako toki korporazioek lortutako autonomia kuotaren muga gaindiezina sartuko litzatekeelako jokoan" 580 Ideai argia da: lurralde historikoetako toki erakundeek ezin dezakete euki lurralde erkideko toki erakundeek baino autonomia txikiago.
‎Bi arauen xedapenak kontuan harturik hausnarketa erreza egin daiteke: Ekonomia Itunaren 48.5 artikuluaren arabera EAEko erakunde eskudunek Estatuak dituen finantza zaintzako ahalmen berdinak egikarituko dituzte, hau da, EAEko erakunde eskudunek EAEko toki erakundeen gain Estatuak egikaritzen dituen finantza zaintzako ahalmenak egikarituko dituzte. LHLren 2 xedapen gehigarria horrekin batera interpretatzen badugu, badirudi Foru Aldundiek finantza zaintzako funtzioak egikarituko dituztela eta horiek legeek aitortzen dituen finantza zaintzako ahalmenenak izango dituzte.
‎Finantza zaintzako ahalmenen esparru subjketiboari buruz hurrengo epigrafean arituko naiz, baina gaur egun argi dagoena da EAEko erakunde eskudunek Estatuak egikaritzen dituen finantza zaintzako funtzio berdinak dituztela. Hau da, zalantzak ditugu finantza zaintzako ahalmenen esparru subjketiboaren inguruan, baina ez esparru materialaren inguruan583.
‎" Herri honetan beti delikatua den gai bati buruzko eztabaida: toki ogasunaren arloko eskumenen titulartasunari buruzkoa, toki erakundeen finantza zaintza lurralde historikoei dagokien ala ez eta zein neurritan" 584 Lehenago adierazi dugunez, autore batzuen ustetan ENDEMAÑO AROSTEGUI barne uste dute585 Estatuko lege batek edo EAEko lege batek zehaztu behar duela zeinek duen finantza zaintzaren titulartasuna. Gaia oso polemikoa izan da eta EAErako udal lege bat garatu nahi izan den bakoitzean polemika hori areagotu da.
‎Zehaztu behar dugu orduan noiz gauzatzen den Estatuaren oinarriekin bat eginez izaera berezia eta mugatua duen kontrol hori. Kontrolak interes orokorrei eragiten badie, eta interes horien defentsa Konstituzioaren arabera Estatuari badagokio, Estatuak tokiko finantza jarduera kontrolatzeko neurriak hartzea onartu ahal izango da, betiere, autonomia erkidegoak estatutuen arabera bere gain hartua duen finantza zaintza errespetatuz. Beraz, Estatua da finantza zaintzaren titularra, baina autonomia erkidegoek eskumen hori bereganatu ahal izango dute estatutuen bitartez.
‎Arauketaren inguruko azterketa egin eta gero, organo eskudunik aipatzen ez denetan ulertu behar dugu finantza zaintzaren organo eskuduna izango dela kontrola gauzatzen duena, hau da, lege kontrola finantza zaintzako organo eskudunari dagokio beren beregi Ogasun ministerioari aitortzen ez zaionean, baina aukera kontrola edozein kasutan Estatuari dagoki (Ogasun ministerioari), oreka ekonomikoaren politika berari dagokiolako.
‎Gaitasun horrek Estatuak toki sektorearekiko duen finantza zaintza kentzea baino zerbait gehiago dakar, korporazioek eurek beraien finantza baliabideak lortzeko eta erabiltzeko prozesuan parte hartuz eta errekurtso haien bolumena geldiarazteko eta gastua askatasunez antolatzeko ahalegina eginez, Konstituzio Auzitegiak bere funtsezko arauaren integrazio lanean berariaz adierazi duen bezala". Beraz, bi printzipio horiek harreman estuan egon arren ez dira gauza bera.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia