2015
|
|
Honetatik Jaunak liluramendua emango balio, bejondeiola, nahi ez badu ere utzaraziko baitio egiten ari zena. Eta ziurtzat dut jokaera hau ez litzatekeela eragozpena izango, on guztirako laguntza handia baizik; hasieran esan nuen gogoeta egiten lan nekagarria hartzea bai, ordea, eragozpena litzatekeela, eta uste
|
dut
ezin izango duela gehiagora iritsi denak. Baliteke hala izatea ere, Jainkoak arimak bide askotatik eraman ditzakeelako; hala ere, ez bitez hortik joan ezin dutenak, ezta Jesu Kristo gure onaren misterioetan dauden ondasun hain handiez gozatzeko gaitasunik ez dutelakotzat jo ere; inork ez dit buruan sartuko, denik eta espiritualena bada ere, hemendik ongi ez doazenik.
|
|
Ohartu nintzen, deabruek han niretzat prestaturik zuten tokia, eta nik neure bekatuengatik merezia nuena ikus nezala nahi zuela Jaunak. Guztia une labur laburra izan zen, baina urte luzeetan biziko banintz ere, uste
|
dut
ezin izango nukeela hura ahaztu.
|
|
32, 1 kontatu duen ikuskariaz ari da. Han ere esana
|
zuen
ezin ahaztuzko esperientzia mistikoa izan zela (1 eta 6 zenbakietan). Orain kontatuko duen grazia mistikoa haren kontrapuntua bezala da.
|
|
Izan ere, sarri askotan (nik horren esperientzia handia dut, eta badakit egia dela, tentuz aztertu eta pertsona espiritualekin erabili dudalako) gorputzaren ondoez batetik etortzen da, izan ere, hain ezerezak gara, non gorputzaren miserietan bere partea izaten baitu kartzelatua den arima gaixo honek. Eta eguraldi aldaketek eta aldarteen gorabeherek sarrieragiten dute bere errurik gabe nahi
|
lukeena
ezin egin izatea, eta era batera edo bestera sufritzea. Eta une horietan zenbat eta gehiago behartu nahi den, txarrago da eta gehiago irauten du gaitzak; joka bedi, bada, zuhurtasunez, noiz den horregatik ikusteko, eta ez, arren, ito arima gaixoa.
|
|
Alda bedi otoitzeko ordua, eta sarritan hainbat egunetan izango da. Igaro bezate ahal duten bezala erbeste hau, nahiko zorigaitz baita Jainkoa maite duen arima bat miseria honetan bizi dela eta nahi
|
duena
ezin duela egin ikustea, gorputz hau bezalako arrotz kaskarra edukitzeagatik.
|
|
Harrapakinak lortu eta aberastu ahal izateko gerra egotea nahi duten soldaduak bezala dira. Buruan sartua
|
dute
ezin direla aberastu hortik izan ezik. Hori da haien ofizioa, lan egitea.
|
|
19 Monasterioa fundatzera etortzean, bazirudien Jainkoarekin hitzarturik zuela nagusiek onartu nahiko zutela, hain urruti egonik eta errenta oso txikia izanik ere. Haren Maiestateak nahi
|
duena
ezin da egin gabe utzi. Beraz, mojak garizumaren hasieran etorri ziren, 1575 urtean.
|
|
4 Ez ditut jartzen fundazio hauetan bideetako neke handiak, hotzez, eguzki beroz, elurrez, batzuetan egun osoan elurra geratu gabe zela, beste batzuetan bideak erraturik, beste batzuetan nahiko gaixorik eta sukarrez, bada, Jainkoaren aintzarako, ohikoa zen nik osasun onik ez izatea, baina argi ikusten nuen Jaunak ematen zidala indarra. Izan ere, fundazioa egin behar zen egun batzuetan gertatzen zitzaidan hainbeste gaitzez eta minez egotea, non biziki nahigabetzen bainintzen, oheratu gabe gelan egoteko eran ere ez nengoela iruditzen zitzaidalako; eta gure Jaunagana jo, eta Haren Maiestateari kexatzen nintzaion esanez, nola nahi
|
zuen
ezin nuena egitea, eta gero, nekez bada ere, Haren Maiestateak indarrak ematen zituen, eta hartzen nuen gar eta arduraz neure buruaz ahaztu egiten nintzela zirudien.
|
|
4 Joan Ovalle jaunari izan dezala hau beretzakotzat eta goraintzi asko berari, eta nire alabei ere bai. Antonia andereak goraintziak, ongi dago honezkero launakako sukarrik gabe?, eta priorearen partetik ere goraintziak; nik uste
|
dut
ezin idatzi izango diedala ahizpa horiei eta gazteenari; orain Jainkoari nire alde erregutzeko baino beste esatekorik ez dut. Haren Maiestateak santa bat egin diezadala berori.
|
|
2 Konturatzen naiz gastu handia izango dela; eta benetan sentitzen dut nahi
|
nukeena
ezin egin izatea, hemen ditudan gastu ugariengatik. Erromako bidaiarako fraide horiei lagundu nahi niekeen arren, ez baitut ikusten nondik; izan ere, monasterio hauek nik bidaltzen dudanetik ordaindu behar dute, ez baita gutxi izango zorra amaitzen bada, eta ontzat emango dut guztia, bada, bakea bagenu, hainbesteko zorra diogunarekin bete ahal izango genuke, eta horixe da nik nahi nukeena.
|
|
Nik sufrimendu horietan lagundu ez izatea nahiko nuke. Berorren agurgarritasunak barka biezat, izan ere maite
|
ditudanekin
ezin zorrotzagoa naiz eta ezertan ez dezatela hutsik egin nahiko nuke. Horrela gertatu zitzaidan ama Briandarekin, gutun ikaragarriak idazten bainizkion, baina ez nuen gauza handirik lortzen.
|
|
Eginahalak egin dira bilatzen, gizon on horrek esango dionez? eta hiru horiek besterik ez dira aurkitu, eta Jainkoak nahi beza ongi asmatu izatea, izan ere, nolakoak izan behar
|
duten
ezin ulertu izan dugu berorren gutunean; hemen hoberenari belar ehuna deitzen diogu, eta bestelakoak ez du balio ezertarako. Egia da, hor ez dagoenik zer bidal nezakeen buruan hainbat buelta eman diodala, eta ez dut aurkitu probetxuzko izan daitekeenik, asko poztuko ninduen arren; eta, beraz, poztuko naiz berorrek aditzera ematen badit, zerbaitetan lagundu ahal badiot, Frantzisko jauna konturatu gabe.
|
|
5 Orain uste
|
dut
ezin saihestuzkoa izango dela Teresatxo eramatea, jakintsuari ongi iruditu baitzaio, eta berak ere nire joatea hain biziki sentitu du, beste moja horiek ere joan direnez gero?, non, uste baitut beharrezkoa izango dela, goibel samar dabilelako, eta horrez gainera tentaldiren bat etortzen bazaio, ez dakit zer egingo duen, eta niri itxaropen pitin bat ematea iruditu zait, biziki sentitzen badut ere.... Jainkoari eskerrak, guztia nire gainera eror dadila nahi duelako.
|
|
Denbora igaro ahala, Jaunak beste era batera eratuko ditu gauzak, eta zer edo zer egin zitekeen andere horien pozerako, argi ikusten bainuen Maria andereari ez zitzaiola gustatuko. Berari idazteko asmoa nuen; uste
|
dut
ezin izango dudala. Jakin beza Maria Cibrián hila dela; erregutu haren alde Jainkoari.
|