2017
|
|
Gabon afarirako ez
|
zuen
ezer espero, baina etxera heldu eta atea zabaldu zuenean... Martin eta bere ama atean zeuden aitari itxaroten eta sukaldeko mahaia ez zeukaten jangelarik janariz beterik zegoen.
|
2021
|
|
Nire nebak badaki erabaki tinko bat hartu dudala, gorazarrera joango naizela, domina onartuko dudala, agian ere gure aitaren omenezko pare bat hitz botako dudala. Ederto, ez dio batere ardura, berak badaki nire promesari eutsiko diodala, estimatzen didalakoan nago, baina ez du uste inolako zentzurik duenik, ez
|
baitu
ezer espero euren konplizitateaz eta koldarkeriaz herritik bota gintuztenengandik, ez du espero Luzaro inoiz herri abegikor eta irekia izatea hain hedatua eta errotua duen alderdikeria bortitza luzarotarren izaerarekin bat, batez ere gainontzekoen iritziak aintzakotzat hartzerakoan, ezin baitute bururatu haiek ez bezala pentsa dezakeen norbait ezeren, ezer oso larriren, erruduna izateke.... Nire nebak ez du amore emango bere setakerian, ez diot ere eskatzen, ez dut eskubiderik, beranduegi omen da aldatzeko, gehiegi sufritu du, nahikotxo dut ostiraleko kontzertura baldin badator, egia esan hori da biziki nahi dudana, nire nebari erakutsi kanpoan egondako urteak, nire hezkuntza berezian xahuturiko diru guztia, ez direla alferrikakoak izan, ez direla ihesbide hutsa izan, izan badutela euren atarramentu ona.
|
|
Tamalez, bazegoen aipatu dudan jende pila, gure aita, Conservas Abalos lantegiaren jabea, eta baita, edo agian horregatik bereziki, Francoren garaiko zinegotzia izanagatik lehen azpimarratutakoaren edo ez dakit zer gehiagoren erruduntzat zutenak. Ez
|
dut
ezer espero gure aita aintzakotzat, hots, gizakumetzat hartzen ez zuten kaskagogor edota astakirten guztiengandik, ziur aski gaur egun ere orduko lelo berberei eusten diete, agian apurtxo bat eztiago, disimulatuago, garaiak nahikotxo aldatu baitira, ala itxuraz behintzat, baina mamiaz ez dakit horrenbeste. Bestela ezin da ulertu sasikume horiek oraindik ere herrian daukaten indarra, zinegotziak azaldu didanez bigarren taldea udalean, eta besteak beste bere anaia kuttuna, gure aita garbitu zutenetariko bat, atxilotu, auziperatu, kondenatu eta pare bat urtez bakarrik espetxean egon eta gero kaleratu egin zutena.
|
|
Dena dela, eta badaezpada, etxera etortzen zen bakanetan," neska moñoña" esan ohi zion neskatila zoliaz gogoratzen ez baldin bada, gure aitaz galdetuko diot, ea berak sikeran gogoan duen, aspaldiko adiskide, muskide, zurrut kide zuen aldetik. Alkatearengandik, ostera, hau da, gaur egungo politiko arruntarengandik, ez
|
dut
ezer espero, gure aita hil zuteneko alkateak egin bezala, eta bera ere orduan zinegotzi hutsa ere izanda, ez zuen erailketaz ezer esan, etxean ia isil gordeka emandako doluminaz nahikoa zelakoan edo, ez da hiltzaileak atxilotu eta gero ere, are gutxiago herrikoak bertakoak zirela jakin eta gero, orduan bai, orduko alkateak, Casimiroren alderdikoa zenak bera eta bere nagusiak ere, zertxobait esan ... Ezin dut gogotik kendu nire nebak berak orduko alkatearen ahotik entzundakoa udaletxean bertan, atxiloketen kontra protestatzeko bilduta zeuden senitarteko guztien aurrean.
|
2023
|
|
1890ko maiatzaren 24an (648) Auvers sur Oise-tik idatzitako gutunean Vincentek Theori eta Johannari galdetzen zien ea iloba txikia ongi zegoen; beste haurren bat edukiz gero hirian ez, baizik landan bizitzeko, haurrak hiru edo lau hilabete eduki bitartean; berari iruditzen zitzaiola, haurrak oraindik 6 hilabete zituenean, esnea amaitzen ari zitzaiola Johannari; horregatik, kontsideratzeko urte horretan Holandara ez joatea; bidaiak ez zuela inolako onik egiten; hori bai, amona zoratzen egongo zela Holandara joaten baziren, biloba ikusi nahiko zuelako; edozein modutan, aitak, amak eta haurrak hilabeteko atsedena hartu behar zutela landan. Bera ongi zegoela, lanean gogor ari zela, lau estudio eta bi marrazki egin zituela; esaten zion Gachet doktorearengandik ez
|
zutela
ezer espero izan behar, bera baino gaixoago zegoelako eta itsu batek bestea gidatzen duenean erretenean erortzen direlako biak; bere azken krisialdia beste pazienteen eraginagatik izan zela; Peyron doktoreak arreta gutxi jarri ziola.
|