Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 58

2000
‎Hala ere, hobe izango dugu besterik ez aurreratzea. Gazte batzuen abenturen nobela duzu esku artean, gazte batek idatzia; maitasunari buruzko eleberria ere bai, mezu ironiko bezain anbiguoa duena; Irlandan zehar egindako bidaiaren kronika ere aurkituko duzu, turistarentzako amu guztiak bertan dituela: bai Connemarako ikuspegi miresgarriak, bai IRA bera; labur esanda, idazle ausart baten lehen fruitu heldua, irakurleak heltzeko prest.
2004
‎Kataluniatik dator notizia, Jordi Solé i Camardons en eskutik: . Kataluniarra bezalako komunitateen berezko izaera elebidunaz hitz egitea, erretorika bidez arazoa ilundu nahi izatea eta hizkuntza menperatzaileen inposaketa beharrezkoa dela esanez edozein genozidioren justifikazioari ateak zabaltzea da?. 113 Estaturik gabeko herrien patua dugu esku artekoa, hemen eta hemendik landa. Horrela, noiznahi eta non nahi bere buruaren existentzia nazionala justifikatzen aritu du etengabeki horrelako herritarrak, Estatuaren itzalak ematen duen burujabetza ezak herritar horien nor izatea erabat hauskorra bihurtzen duelako.
‎Ustekizun horrek badu adierazpen jorratua, sen hutsaren intuizioaz haraindi, egiaztapen enpirikoen iturrian hornitua. Enegarren aldiz bada ere, Txepetxen jakituriaz baliatu nahi genuke esku artean dugun ezbaia garbitzeko: –Es decir:
2005
‎–Naroa, dena diozun bezala bada, eta ez dut zalantzan jartzen, hemen saltsa ederra dugu esku artean. Horren ostean deia jaso dut eta konektatzeko eskatu didate.
‎Hau da beste ezeren gainetik oztopatu eta deuseztatu behar dugun proiektua! Egia esan, ez dakigu oso ondo proiektua zertan datzan ezta nork bultzatua den ere, baina uste dugu mundu mailan hedatzen ari diren zerbait benetan handia dugula esku artean. Ikusi duzu zelan kontrolatzen duten zure lehengusuaren burua Internetetik.
2009
‎Arratsaldean bilduko naiz irratiko zuzendariarekin eta, beste ordainketa bat jasotzeaz gainera, kanpainaren amaieguna ezarriko dugu. Beste kanpaina bat ere badut esku artean.
‎Kontua serioegi hartu aurretik irribarre bat eginarazi nion neure buruari. Txanponei buruzko galderak zuritzeko Faoxeri esandako gezurra, nobela bat nuela esku artean, neroni sinesten ari al nintzen?
‎Maite dut haren boza entzutea. Ohartu berria nintzen Frantziskak liburu bat zuela esku artean.
2010
‎Une hartan, ordea, beste era batean sentitu nuen idazlea, itzala nire burmuinetan errotu eta bat batean gorputza hartu balu bezala. Artikulua ez dut esku artean, letrarekin batera protagonistaren argazki bat erakusten zuen?, baina laidoz josia zegoen: adjektibo bilduma bat ere bazen?, ateo, hereje, clerófobo, deshonesto, badulaque, zafio, iconoclasta, misógino?
‎Bakarrik zeuden, eta ez zuten elkarrekin hitz egiten ere. Banku berean eserita, kafe bana zuten esku artean eta, kopetilun, jantoki osoa kontrolatzen ari zirela ematen zuen, Mariok eta Amaiak beren ezkutalekutik egiten zuten moduan. Pareko bankuan bere sasi lanbidearen tresnak zituzten:
‎McKenzie irakaslearen oihuak ere entzun ziren, baina inork ez zien jaramonik egin. Algaz eta bestelako landarez estalitako fardel bat zuten esku artean eta kontu handiz garbitzen hasi ziren. Azkenean, arropa guztiak kenduta, hantxe agertu zen jadezko maskara berde bat.
2011
‎Ez dakit nola ez dituen muturrak hausten poste bat edo argiaren farola horietako bat jota. Gainera, zuk liburu bat baldin baduzu esku artean, liburua eskuetatik kendu eta zein den begiratzen du. Nik uste dut munduko liburu guztiak ezagutu eta irakurri nahi dituela.
‎Nazionalismo mota batek suntsitzen ditu hiztun herriak, nazionalismo inperialistak eragin du mundua jasaten ari den etnozidio uholde itzel hau, baina, aldi berean, hara ironiaren eskua, nazionalismo eredu on bat behar dugu esku artean dugun mataza askatzeko. Zergatik?
2012
‎Alabarekin bazkaltzeko gelditu naiz-eta. Zer duzue esku artean? –esan zuen Professor H. Nickelek idazmahaiko paperak antolatzen zituen bitartean.
‎Eta zertan ari zara orain? Proiekturik ba al duzu esku artean?
‎Ez da harritzekoa gauza horiek guztiek uhartean egin nuen hirugarren urtearen zatirik handiena hartzea, azpimarratzekoa baita hori egin bitartean uzta berria eta uzta bilketa nituela esku artean. Uzta bere garaian bildu, eta, nola edo hala, eramaten nuen etxera, eta saski handietan uzten nituen ale buruak, aletzeko denbora izan arte, ez bainuen alea jotzeko zorurik, ez eultzirik edo bestelako tresnarik.
‎Ez zitzaigun burutik pasa haien janaldiari traba egitea, eta haiek ere ez ziren gutaz gehiegi arduratu. Ostiralek tiro egin nahi zien, baina ez nion inolaz ere utzi, uste genuena baino arazo larriagaoa baikenuen esku artean. Lautadaren erdian edo geundela, gure ezkerraldeko basoan otsoen uluak modu beldurgarrian entzuten hasi ginen, eta handik pixka batera ehun bat ikusi nituen zuzen zuzenean guregana zetozela, denak bat eginda, eta gehienak behar bezala lerrokatuak, ofizial adituek prestatuko luketen armada ongi eratu baten antzera.
2013
‎–Bake prozesua abian jarri orduko pasatu ninduten polizia etxeko sotora eta egokitu zituzten Jarraipen Zerbitzuko agenteak beste egiteko batzuetan. Amari behin eta berriz agertu diot bertan behera utzi behar dituela esku artean dituen egitekoak, baina bere bizitzaren zati nagusiari uko egitea bezala da hori. Zuekin batean Garibaldi aurkitzea izan liteke bere azken lana.
‎–Hik, Joanes, zer duk esku artean. Zerk ekarri hau nire ondora?
‎Zerrenda inprimatu nuen. Izan ere, zer nuke esku artean, guk uste baino luzeago iraun izan bazenu. Zer litzateke oraina, guri bizkarra emanda jarraitu izan bazenu, guretzat hilda bai, baina bizi izan bazina, eta, jende arruntak bezala, ingurunea, lagunak, lankideak, familia, baita oinordekoak ere izan bazenitu?
2015
‎Marxismoaren aurkakoa da, Bernalen beste muturrekoa. Minerva aldizkaria dut esku artean, eta hor ikusten da argi nolako ideiak zituen Polanyik 1962an, kontzepzio horren programa sortu zuenean.171
‎Galtza motzak eta bururik tapatzen ez dion txapel txiki bat ditu gainean, eta kamerari zuzen begiratzen dio. Hiru ilarako soinua du esku artean,. Cengotita, izenekoa, Euskal Herrian bertan egindako lehenengo soinu klasea.
‎Horrexek, irakurtzeak, laguntzen dio batzuetan hain gogorra zaion bakardadeari aurre egiten. . Liburu on bat baldin badut esku artean, ez dut beste ezer behar, ez dut inor behar, eta ez dut arazorik?. Depresioak eta estresak liburu on batekin sendatzen direla dio.
‎Laguntzeko premia nagusitzen zaio, baina ezin du gertaeren norabidea aldatu. Benetako bizitza bere helmenetik kanpo ari da gertatzen, eta berak telefono txiki bat baino ez du esku artean, plastikozko puska gris soil bat azken batean. Hala ere, bederatzi zenbaki ausaz markatu, eta zain gelditu da telefonoak jotzen duen bitartean, nahiz eta ondo jakin ez zaiola untxi hanka bat baino askoz ere baliagarriagoa izango.
2016
‎nahiago nuke esku artean duzun bitarteko hau
‎Hori da haren mehatxuetako bat. Erreakziotik proiektu egonkor bat izateko erronka du esku artean. Haatik, Gillen Carrozaren ustez, hutsegite handia egingo lukete posizio hegemoniko horren kontsolidazioa, goitik?
‎POZTU egin nau ikertzailearen deiak. Argi asko dio horrek interesa duela esku artean dugun aferaren inguruan.
‎Ea noiz argitaratuko zen galdetu zuen Iratik, eta Josebak erantzun zion laster espero zuela esku artean edukitzea, uztailaren amaierarako edo. Argitaletxeak, hala ere, ez zuen liburua iraila arte dendetara banatzeko asmorik, uztaila oso garai txarra zelako, eta horregatik liburuaren aurkezpena udazkenaren hasieran egingo zuten.
2017
‎Lunak selfie a egiteko makila du esku artean.
‎Azken galderak ezinbestean gure harremanaren amaierari buruzkoak izaten ziren, ea biak batera utzi nituen jakin nahi izaten zuen ala hurrenez hurren joan nintzen loturak hausten, iruditzen baitzaigu, iruditzen baitzitzaion Marari, hirukote baten banaketak konplexuagoa izan behar duela, eraikin handi baten erorketaren antzekoa, hautsak harrotuko dituen zerbait, eta nik ezetz erantzuten nion, atzerrian hasi nintzela lanean, lankide berriak ezagutu nituela, beste giro batean hasi nintzela mugitzen eta bizitzen, eta etxera itzultzen nintzenean neu hasi nintzela monitorea eta hezitzailea arrotz ikusten. Badagoela esaten nion Marari sedukzioaren arte bat, baina badagoela baita ere banaketaren arte bat, aurrekoa baino askoz ere zailagoa, eta hitz egiten ari nintzenean ohartzen nintzen kontu horiek berak errepikatu nizkiela egunen batean nire adineko kideei ere zahartzen nintzenean, eta halako isiltasunarekin entzungo zidatela non txaketa zuridun zerbitzaria ere ohartuko baitzen zerbait ganorazkoa genuela esku artean eta gerturatuko zitzaigun galdetzera ea whiski tanta gehiago nahi genuen. Adineko nire kide horien artean egon daiteke adimena kamusten hasitakoren bat, eta erabat lekuz kanpoko galdera bat egin diezadake tarteka, ea nire bi maitale horiek ilunpean bereizten nituen galde diezadake esate baterako, ea banekien nork laztantzen ninduen edo norena zen esku bat edo zakil bat, eta hori esatean barre urduri bat egin dezake, eta nik pazientzia handiz agertu diot gai hori lehentxeago jorratua genuela, orain maitasun istorioaren amaierarekin ari ginela, baina labur bada ere baietz, erantzungo diodala, guztiz ezberdinak zirelako laztantzeko orduan ere, laztantzeko moduan direla gizonezkoak desberdinen, eta esaldi hori hausnartzen arituko den bitartean beste kide galduren batek gaztetako pasadizoren bat konta dezake, lekuz kanpo egon arren guztiok arreta handiz entzungo duguna, bere lehen senargaiari buruzko bat esate baterako, mutil koitadu bat pauso bakar ere ematen ez zuena.
‎Indarrez eta nerbioz beteriko lau ipuin hauetan badira zenbait hari eta elementu, erdi ezkutuan bezala, denen artean eleberri moduko bat osatzen dutenak. Ipuin nahiz eleberri, kontakizun sorta gihartsu bat duzu esku artean, hizkera natural bezain sinesgarriz giza arimaren zenbait alderdi ilun erakustera datorrena.
‎Begoña serio jarri da. Gogorarazi dio ama dutela esku artean.
2018
‎Eskuetan kabitzen zaizu, zure eskuen forma hartzen du. Momentu horretatik aurrera, badira gurasoak sekula gehiago askatu nahi izango ez dutenak esku artean daukaten uhartea. Baina, beste batzuek ez dute oso ondo jakiten zer egin, beraiena denik ere ezin erabat sinetsita.
‎Inolako krimenik edota. Ebbek baieztatu zion moduan? bahiketarik egon zela pentsarazteko, bestalde, aztarnarik ez omen zuten esku artean.
2019
‎Jasoneren testua duzu esku artean. Berriz hartu duzu.
‎Behin betiko mutilazioa izan baino dezente lehenago, emakumea obsesionaturik dago zahartzearen izugarrikeriarekin. Gizon helduak baditu esku artean egitasmo garrantzizkoagoak amodiozkoak baino; gizonaren kar erotikoak ez dira gaztaroan bezain biziak, eta, objektu baten nolakotasun pasiboak eskatzen ez dizkiotenez, gorputz aurpegien aldaketak ez dio galarazten seduzitzeko aukera. Emakumeak, berriz, hogeita hamabost urte inguru dituenean iristen du loraldi erotiko betea, azkenean inhibizio guztiak gaindituta:
‎Liburu berezia duzu esku artean: lehen begiratuan, istorio sorta bat dirudi, denak ere Pragan girotuak XVI. mendearen azken aldera.
‎Raimundo Silvak platertxoa eta katilua mesanotxean pausatu zituen, Batek daki ez ote den harridura inpresio hau sintoma bat, etxea nirea ez balitz bezalako inpresio hau, edo ni toki honetakoa eta gauza hauetakoa ez banintz bezalakoa, galdera eskegirik gelditu zen, erantzunik gabe, horrela, Batek daki leloarekin hasten diren guztiak bezala. Liburua hartu zuen, azala antzinako miniatura frantziar edo alemaniar baten imitazioa zen, azken buruan, eta une hartan, gainerako guztia ezabatu zuen osotasunezko, indarrezko sentsazio batek bereganatu zuen, bazuen esku artean erabat berea zen zerbait, gainerako guztiek erdeinatzen zutena, egia da, baina, arrazoi horregatik berberagatik, Batek daki, are preziatuagoa, azken buruan liburu honek ez dauka maitatuko duen maitalerik, eta gizon honek ez du, maitatzeko, liburu hau besterik.
2020
‎–Ez dakit zer duen esku artean, baina zerbait bai. Berak dio atea blokeatuta dagoela eta ezin dela atera.
‎Erritmo bizian kontatutako thriller bat duzu esku artean: elkarrizketa arinak, gertaera kateatuak, on eta gaiztoak, gorantz doazen ekintzak eta tirotan lehertzen den amaiera apoteosiko bat.
‎Heldu zirenean, denek plastikozko edalontziak zituzten esku artean. Bitartekariak aipatua zion zerbeza batzuk eramango zituztela, baina edaten ari zirena whiskia zen, botila ikus baitzezakeen Lujuak aterpeko mahai gainean; erdia falta zuen.
‎Gure artean zegoen mahaitxoari begiratu nion; lau kopa huts baziren kristalaren gainean, eta bana genuen esku artean. Eta Anderren diligentzia ezagututa, eramanak zituen beste hainbeste?
2021
‎–Uztailean hemen ibiliko gara, konpromiso bat dut esku artean –argitu dio Oihanak– Abuztuan joango gara astebetetxo bat kanpora. Eta zuek?
‎Antropologia fakultatean egiten dut lan. Ikerlan ezberdinak ditut esku artean zabalik, horietako bat hau, biktimena.
‎inoiz ez genuen esku artean izango.
‎Literaturako Nobel saridunak euskaratzeko Jokin Zaitegi Sariketari esker euskaratutako liburu bat duzu esku artean, irakurle. Orain arte euskaraz argitaratu gabea zen Louise Glück poeta eta saiakeragile estatubatuarraren lana, sari eta ohore handiak jasotako idazlea izan arren.
2022
‎Interes handiegia beraren lanean. Zer etorriko da gero, zein kasu duen esku artean eta nor den susmagarria. Zalantza egin du.
‎Diskurtso biktimista erabili zuen, errudun sentiarazi ninduen: " Proiektu propioa zenuen esku artean, nola egiten diguzu hau...?". Lanetik botatzea ez da legezkoa, baina merkea da, ia doan.
‎Ez da existitzen. Sentitzen nuen mirari bat genuela esku artean, eta nik hanka sartzeko aukera asko dena zapuzteko. Seguru gauza askotan ez dugula asmatzen, baina saiatzen gara ahalik eta ondoen egiten.
‎amatasunaren desertoreenak, damututako amenak, heriotza gestazionala bizi izan duten (ez) amenak. Behar dugu esku artean duzun liburu hau, euskarazko helduleku preziatua delako eta amatasuna pluralean kantatzen duelako. Protagonistak dira erditu diren zortzi ama, erditu ez diren bi ama, ama ez izatea aukeratu duen ama bat, parekidetasuna ondo gorpuzten saiatzen diren bi gizon.
‎Edonora joateko hegazkin billetea eskura izanda kalea gurutzatzearekin konformatu izan balitz bezala. Aspaldi gainditu zuten sexu harremana, gainera, eta orain bestelako proiektuak dituzte esku artean. Paulak nahiago du horretan ez pentsatu.
‎Erretzaile Damutuen Konpainian inork ez du orroekin bat egin. Haien mahaian funts gehiagoko gaiak dituzte esku artean. Eduk zentzu pixka bat eskatu die bere lagunei.
2023
‎Bertokira iritsi berri diren Xana eta Mouraren familiak kinka larrian jarriko du herri osoa, olatu artifiziala eraikitzeko proiektua baitute esku artean. Proiektuak Paulita etxegabetzea ekarriko luke, eta Lima ez dago hori gertatzen uzteko prest.
‎" Beste asmo batzuk dauzkat, Ainhoa(...) Ez naiz ezer asmatzen ari. Beste kontu bat dut esku artean(...) Ez da horretarako, ez. (...) A ze dotorezia, Ainhoa.
‎Oraintxe arte Kali ez da ohartu Ugutz irakurtzen ari zela, mesanotxeko liburua duela esku artean, oraindik ere biluzik, lanparatxoaren argipean.
‎zergatik ez dion uzten bera gorrotatzen eta zergatik ezin duen esku artean birrindu, hauts bihurtu arte;
‎Karduagako gertakaria erabat ohiz kanpokoa izanik, horri lotuz gero pertsona ezagun baten desagertzea eta funtzionario baten kontrako erasoa, gehiegi zen; benetako bonba bat zuten esku artean. Bat batean, uholde kriminal batek Erribera harrapatu zuela zirudien.
‎" Egun on Jon, agurrak aspaldiko partez. Garrantzizko auzi bat dut esku artean eta datu bat erdiesterik duzun eskatu nahi dizut: jakin zenezake zenbateko emakida kontratatua duen urteko Sasieta elkarteak Bardeako Batzordearekin?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia