Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 78

2000
‎Sozietate berriak Madrilen du egoitza nagusia, eta Bartzelonan eta Bilbon bulegoak ditu. Dagoeneko lanean ari da Iberdrolaren jatorriko etxearen merkataritza estrategia osoa antolatzeko proiektu batean, Interneten zerbitzu berriak eskaintzeko plan anbiziosoaren baitan.
‎Gorabehera anitz dago". Sarrerak Nafarroako Aurrezki Kutxak Iruñean duen egoitza nagusian daude salgai. telefonora deituz ere lor daitezke.
2005
‎Nestlék agindu du “Nidina 1”, “Nidina 2” eta “Nativa 2” marketako haurrentzako 40.000 litro esne likido kentzeko Espainiako merkatutik. Enpresak esan du “kontsumitzaileari berme handiena eskaintzea” dela helburua, baina Esplugues de Llobregaten (Bartzelona) duen egoitza nagusitik nabarmendu da “produktuak ez duela osasunerako inolako arriskurik”, eta datu hori azpimarratu zuen atzo Osasun ministro Elena Salgadok. Hala ere, enpresako arduradunek erabaki dute “Nidina 1” likidoaren loteak, 2006ko ekainean iraungitzen direnak, berehala ordezkatzea; “Nidina 2” likidoa, 2006ko abuztuan iraungitzen dena, eta “Nativa 2”, 2006ko ekainean iraungitzen dena, kartoizko ontziak inprimatzeko erabiltzen den osagai kimiko baten arrastoak detektatu ondoren.
2006
‎Unibertsitate atari horrek milioi bat erabiltzaile baino gehiago ditu Alemanian bakarrik, eta, orain, Europako “online” ikasle sare dinamikoena da. Hori dela eta, Berlinen du egoitza nagusia enpresak, eta Europarako hedapena hastea erabaki du. Hala, Austrian, Suitzan, Polonian, Frantzian, Italian eta, orain, baita Espainian ere, unibertsitate ikasleek atari berri horretara sartzeko aukera dute.
2007
‎Ordutik, hainbat zunda jaurti da Saturno, Artizarra, Ilargia, Jupiter, Eguzkia eta espazioko beste hainbat txoko ezezagun ikusteko eta ezagutzeko. Parisen du egoitza nagusia ESAk, eta Europako 17 herrialdek osatzen dute.
‎Fiskaltzaren esku zeuden datuen arabera, 1999 eta 2001 bitartean, GKEak 60 milioi dolar baino gehiago (50 milioi euro inguru) sartu zituen “babesteko gastuak” atalean, eta Asociación Solaris Perú, Edete Raiz, El Roure Construcciones, Argentia Inmobiliaria, Genericos Farma ahorro edo Enriquecidos Lacteos elkarteei transmititu zitzaizkien. Gure herrialdeko fundazioen funtzionamendua arautzen duen araudiaren arabera, Intervida bezalako ongintza erakundeek enpresak eratu ahal izango dituzte, baina haien existentzia eta kontabilitatea erregistratu egin behar dira kontu liburuetan eta dagozkien agintarien kontrolpean dauden gainerako balantzeetan, kasu honetan Kataluniako Generalitatean, Intervidak Bartzelonan baitu egoitza nagusia. GKEak jakinarazpen bat egin du, dirua irabazteko asmoetarako desbideratzea ukatu eta justiziari laguntzeko prest dagoela adierazteko.
‎goiko estatus edo erreputazio, arrakasta, eragin eta aberastasunagatik lorturikoa) eta gehiago opakutasunarekin eta erantzukizunei ihes egiteko borondatearekin. Izan ere, fuel olioaren jabea Gibraltarren erroldatutako (1996) enpresa komertzial bat zen (Crown Resources), eta Suitzan, Zug hirian, zuen egoitza nagusia. Errusian erosi zuten zama Singapurrera eroan eta saltzeko.
2008
‎2003ko otsailaren 20an goizeko bostetan deitu zidaten berria emanez. Goizaldean, dozenaka guardia zibilek Egunkariako 10 arduradun atxilotu zituztela eta Egunkariak Andoainen duen egoitza nagusia miatzen ari zirela jakin genuen. Bilbo, Gasteiz eta Iruñeko egoitzak ere miatu zituzten.
‎“Soinuaren eragina landareen hazkundean”, “Etxe autosufiziente eta ekologiko baten maketa eraikitzea”, “Gerra parteen azterketa Espainiako Gerra Zibilean” edo “Zukua hartzean presaka ibili behar da? ”. Lanak aurkezteko epea maiatzaren 31n amaitzen da, eta Gazteriaren Institutuak Madrilen duen egoitza nagusian aurkeztu behar dira, bai aurrez aurre, bai Estatuko Administrazio Orokorreko edo autonomia erkidegoetako edozein administrazio organotako erregistroen bidez, edo Correos eko bulegoen bidez. Lanarekin batera, lanaren Inskripzio Buletina, NANaren fotokopia eta gaztelaniazko laburpena aurkeztu behar dira. Laburpen horretan, parte hartzaileen eta koordinatzaileen datu pertsonalez gain (haren curriculumean barne), ikerketaren laburpen labur bat, helburua, erabilitako metodologia, lortutako emaitzak eta ondorioak jasoko dira.
‎Ehunka ideia daude liburuan… Googlek “suhiltzaile” erako txirrista bat eta hainbat barra eraiki ditu Zuricheko bulego berriko instalazioak konektatzeko. Ben & Jerry’s izozki dendak “la tropa de la alegría” izeneko taldea du egoitza nagusian, eta bulegoko umore ona zaintzeaz arduratzen da. Sam Walton Wal marten sortzaileak erretiratu egin zituen langileak salmenta helburu bat lortzera, eta, lortzen bazen, egunsentian Wall Streeten Hula bat (Hawaiiar dantza) dantzatuko zuela agindu zuen.
‎Egun, hegazkin konpainiak 3.800 langile ditu, eta %29 lanaldi osoan ari diren 1.100 behargin, hain justu kalera botako dituela jakinarazi du. Palman (Herrialde Katalanak) du egoitza nagusia Spanairrek, eta atzo bertan jakinarazi zuten hegazkin konpainiako buruzagi nagusiek, krisiari aurre egiteko zer plangintza diseinatu duten.
‎Ingeteam taldeak Zamudioko teknologia parkean du egoitza nagusia, Bizkaian, eta orotara munduan zehar dituen 28 lantokietan 3.000 laguni ematen die lana horietatik gehienak Euskal Herrian. Bazkide pribatuez gain, BBK k enpresaren %24, 41 du.
‎Eusko Jaurlaritzan hirukoa osatzen duten EAJ, EA eta Ezker Batua, eta Aralar. Alderdi jeltzaleak Bilbon duen egoitza nagusian egin zuten batzarra lau alderdietako ordezkariek. Bertan izan ziren Iñigo Urkullu EAJren EBBko presidentea eta Belen Greaves idazkaria, Unai Ziarreta EAko presidentea, Javier Madrazo EBko koordinatzaile nagusia eta Mikel Arana Presidentziarako bozeramailea, eta Jon Abril Aralarreko koordinatzaileordea.
‎Lehiaketa ETBk Bilbon duen egoitza nagusian egingo dute eta ezin izango dira handik atera. Bestela, lehiakideak kanporatu egingo dituzte.
2009
‎Hogei bat urte dira Lasarte Oriako Helduen Hezkuntza zentroan lanean hasi zirenetik. Egun, Zumaburu kaleko 13 zenbakian, hau da, Zumaburuko ikastetxean dute egoitza nagusia. Hala ere, Alberto Alonso irakasleak azaldu digunez," zentro nagusia Lasarte Orian dagoen arren, Usurbilen ere ikasgai batzuk ematen ditugu." Albertok azaldu digunaren arabera, iaz 250 ikasle baino gehiago izan zituzten Helduen heziketa zentroak eskaintzen dituen 40 ikastaroetan.
‎Bost atxiloketa (Otegi, Etxeberria, Diez, Jacinto eta Rodriguez) LAB sindikatuak Donostian duen egoitza nagusian egin zituzten astearte arratsaldean. Akusazioaren esanetan, azken asteetan hainbat bilera egin zituzten bertan.
‎Elkartearen helburu nagusia da, hasiera hasieratik, hainbat gai, arte, diziplina, zientzia edota literatura, gizarte eta giza jarduera lantzea eta sustatzea. Azkoitiko Insausti jauregian du egoitza nagusia eta azken urteetan, garai berrietara egokitzeaz gain, argitalpen interesgarriak plazaratzen ditu urtero.
‎Asteazken goizeko hamarrak inguru zirenean jaso zuten ETAren izenean hitz egin zuen pertsona baten deia Bilboko suhiltzaileek. EITBk Bizkaiko hiriburuan duen egoitza nagusiaren atzealdean aparkatuta zegoen furgoneta batean bonba jarri zutela, indar handikoa zela, eta EITBren egoitza zuela jomuga. Ordubetean egingo zuela eztanda.
‎1998ko ekainaren 15ean hasi zen emititzen Ttipi Ttapa telebista. Etxalarren du egoitza nagusia, Nafarroan.
‎Gaur abiatuko du PSE EEk bilera txanda, Bilbon duen egoitza nagusian. Eusko Alkartasuneko ordezkariekin bilduko da lehenik 11:30ean, 13:00etan Ezker Batukoekin, eta 17:00etan Aralarrekoekin.
‎Europako Batasunak neutroien espalazio zentroa eraikiko zuela agindu zuenetik, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak ahoa bete hortz esan izan dute Bilbok aukera handiak zituela egoitza nagusia jasotzeko. Herrialde bakar batek egin du, ordea, Bilboren aldeko apustua hautagaien bozketan.
‎Atzoz geroztik, Berroziko sekretuak gertuago dituzte hainbat politikari eta hedabidek. Aurki, Ertzaintzak Erandion (Bizkaia) duen egoitza nagusia ere bisitatuko dute.
‎Barack Obama AEB Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak dei egin dio nazioarteari klima aldaketak ekar ditzakeen eta bueltarik ez duten hondamendizko ondorioei baturik aurre egiteko. Herrialdeen jarrera oraindik elkarren artean urruna bada ere, eta zailena egiteko egon arren zailtasun hori ezin dela aitzakiatzat hartu adierazi du Obamak, NBE Nazio Batuen Erakundeak New Yorken duen egoitza nagusian egindako agerraldian.
2010
‎Euskal enpresa ezberdinetako 150 Interneteko enpresari elkartu dira gaur Euskal Irrati Telebistak Bilbon duen egoitza nagusian, Bazkaria.com izeneko ekimenaren baitan. Elkar ezagutzea eta negozio aukera berriak sortzea da ekimenaren helburua, krisi ekonomikoa gogor astintzen ari den garai honetan.Hitzordua eitb.com ek eta M4Fk babestu dute eta ideatecak, hostinetek eta domainprotectek antolatuta dago.
‎ETAko kide izatea, armak eta leherkariak izatea, ETAren zenbait atentatutan parte hartzea eta agiri ofizialak faltsutzea.Zehazki, ondoko atentatuetan parte hartu izana leporatzen diote: PSEk Bilboko Abusu auzoan duen egoitzaren aurka 2008ko apirilaren 17an egindako erasoa; El Correok Zamudion duen egoitzaren kontra lehergailua jarri izana (2008ko ekainak 8); Laredo eta Nojan zenbait lehergailu zartarazi izana (2008ko uztailak 20); eta EITBk Bilbon duen egoitza nagusiaren aurkako atentatua.
‎Gatazkan dauden aldeak kontaktuan jarri, elkarrizketarako bidea erraztu eta haien arteko negoziazioa sustatzea dute eginbide, gatazkak konpontzea edo gutxienez gatazkaren ondorioak humanizatzea helburu. Genevan du egoitza nagusia, Leman lakuaren hegi hegian, horma zuriko eta teilatu beltzeko etxe handi eta dotorean. XVIII. mendean eraikia, Villa Plantamour du izena txaletak.
2011
‎Taldeak Nafarroan zuen egoitza nagusia iaztik. Hala ere, atxiloketak Valemoro, Fuenlabrada eta Parla Madrileko udalerrietan eta Albaceten, Zaragozan eta Valentziako Erkidegoan egin dituzte.
‎BDR Thermeak Herbehereetan du egoitza nagusia, eta Europako sei herrialdetan –Erresuma Batua, Frantzia, Espainia, Italia, Alemania eta Herbehereak– lidergo posizioak ditu, eta azkar hazten dabil Europa ekialdean, Turkian, Txinan, Errusian eta Ipar Amerikan. Thermearen apustu estrategikoa da hainbat herrialdetan hainbat markapean saltzea:
‎Leinu honek Gauna deritzan herri arabarrean du egoitza nagusia eta balentria ugari egindakoak dira bertakoak.
2012
‎Gasteizen, mobilizazioak 11:00etan hasi ziren. Ordu horretan lanuztea hasi zen Eusko Jaurlaritzak Lakuan duen egoitza nagusian. Hirigunerako bidea manifestazioan egin zuten Jaurlaritzako ehunka langilek, eta bidean Txagorritxu ospitaleko edo Lanbideko egoitzako beste langile batzuk batu zitzaizkien.
‎Oinarrizko eskubideak oraindik orain bermatu gabe dituela eta krisi ekonomikoak beren kideen egoera prekarioa okertu baino ez duela egin salatzen du.Hogei urte bete ditu Euskadiko Elbarrien Elkarteak, Bidaideak elkarteak, eta haserre daude bertako kideak, oso. Deustun duten egoitza nagusian hartu gaitu elkarteko koordinatzaile den Txema Alonsok, Agirre lehendakariaren kalean. Hitz egiteko premia du eta barrua hustekoa:
2013
‎Hain justu, hitzaldi irekiak, la saioak eta txangoak prestatu dituzte egun horietarako, ohiko zientzia saioez gain. Biltzarrak Nafarroako Unibertsitate Publikoan du egoitza nagusia, eta hanfo irakasle Bosco Imbert dabil koordinatzaile lanetan. Biologoa eta NUPeko Natura Ingurunearen Zientzia Saileko kidea da Imbert.
‎Amazon merkataritza elektronikoaren alorrean lan egiten duen AEBetako enpresa da, eta Seattle hirian du egoitza nagusia, Washington estatuan. Internet bidez ondasunak saltzen hasi zen aurreneko konpainia handienetakoa izan zen, eta, denborarekin, webgune propioak ireki ditu munduko beste hainbat herrialdetan:
‎Beltran de Herediaren adierazpenen aurretik, polizia etxeak ixteko ustezko asmoen kontra protesta egin dute Ertzaintzan gehiengoa duten ERNE eta ELA sindikatuek, Ertzaintzak Erandion duen egoitza nagusiaren aurrean.
2014
‎Behingoan itzaletik ateratuak zirela eta, haiekin elekatzeko parada izan dugu, hobeki jakin nahian nola antolatuak diren. Dominique Mendibil arduradunak esplikatu dauku Baigorrin dutela egoitza nagusia (30 sokorritzaile), eta bi adar badituztela, Ortzaizen (9 sokorritzaile) eta Alduden, preseski (6 sokorritzaile). Pauetik etorri abisu guziak Baigorrirat heltzen dira eta, laguntza ekarri behar den lekuaren arabera, Alduderat ala Ortzaizerat ere bai; horrela, Baigorriko ponpierak arribatu artean, Aldude edo Ortzaizekoek lehen sokorria eskaini dezakete.
2015
‎Donetsk eskualdeko bigarren hiria preziatua da, bai Kieventzat, baita errusiazaleentzat ere. Ukrainako Gobernuak eskualdean duen egoitza nagusia dago hirian. Azov itsasaldeko portu nagusia eta Itsaso Beltzerako sarbidea izateaz gain, hegoalderagoko eremuak konkistatzeko giltzarri dute matxinoek.Denis Puxilin Donetskeko Herri Errepublikako Parlamentuko presidentearen ustetan, hiria herri errepublikari dagokio.
‎6 Arrats 1999an sortu zen eta preso zein preso ohiekin lan egiten duen irabazi asmorik gabeko elkartea da. Haiei baliabide juridiko soziala eskaintzen die eta Donostian du egoitza nagusia.
‎Egunean bertan galtzerdi horiek hartuta giza-katea egingo dugu Urnietako kaleetan zehar.Helburu nagusia zein izango da. M.R. Hernanin dugun egoitza nagusian zerbitzu gehiago ematen jarraitu behar dugu. Astero astero hazten doa gure kideen kopurua.
‎PAH Kaleratzerik Ez! elkarteak deituta hainbat lagun elkartu ziren Laboral Kutxak Bilbo duen egoitza nagusiaren aurrean, Areatzan. " Bere burua zuritzeko erdi egiak esateari uzteko gomendatzen diogu Laboral Kutxari", adierazi zuten elkarteko kideek, eta" Mireni gertatutako ez errepikatzeko konpromisoak har ditzala".
‎hala nola, Industria de Turbo Propulsores (ITP) enpresak 200 hegazkin motor eginen ditu Emirates hegazkin konpainiarentzat, Rolls Royce partaideak sekulan lortu eskaririk handienagatik. ITPk Zamudion du egoitza nagusia eta Emirates hegazkin konpainiak 200 Trent 900 motor eskatu dizkio Rolls Royceri 50 Airbus A380 hegazkin egiteko.
‎Mediabask hedabide berriak gela bat alokatzen du Herriko Etxearen gaineko estaian; hedabide horrek Urruñan du egoitza nagusia, haatik barnealdeko bizpahiru kazetarirentzat bilatzen zuen gela bat hurbilago. Onddoeneko zati batean, bertzalde, obrak apirilean hasiko dira, larrazken hortan Aldudarrak Bideo (eta Kanaldude) egoitza hortan sar dadien.
2016
‎Herritar batek utzi die, debalde. Hura dute egoitza nagusia.
‎193 estatu kide ditu eta Genevan (Suitza) du egoitza nagusia.
‎Hori bai, lanak originalak eta inoiz argitaratu gabeak izan behar dira; ez dira onartuko beste lanen itzulpenak edo moldaketak. Lanak makinaz alde batetik idatzirik aurkeztuko dira, folio edo A4 neurriko orrietan, eta hiru kopia bidali dira Akademiak Bilbon duen egoitza nagusira (Plaza Barria, 15/ 48005). Lanak aurkezteko epea 2016ko abenduaren 23an amaituko da, eta erabakiak 2017ko martxoaren 15a baino lehen iragarriko dira.
2018
‎Ehun urte betetzen ditu aurten Euskaltzaindiak. Mendeurren horren ospatzeko moldeak azaldu dituzte Akademiaren ordezkariek, erakundeak Bilbon duen egoitza nagusian. Orotara, Euskaltzaindiak nazioarteko bederatzi kongresu antolatu ditu 2018ko irailean hasi eta 2019ko iraila artean," euskararen lurralde guzietan".
‎AFAGIk Gipuzkoan duen lan-taldearekin aritzen da Rodriguez; Donostian dute egoitza nagusia. Edonor hurbildu daitekeela nabarmendu du, eta zerbitzua doakoa dela.
‎Amazon ek AEBetako Seattle hirian duen egoitza nagusian hainbat ekintza egin izan dituzte enpresa honek CIArekin duen lotura salatuz. Irudian, 2014an hainbat ekintzailek tranbia geratu zuten.
‎Izatez, Skype Internet bidezko deiak egiteko softwarea garatzen duen konpainiaren jaioterria da. Luxenburgon badu egoitza nagusia, estoniarrek sortu zuten 2003an. Maite Iturbe EITBko zuzendari nagusiak honako hau adierazi du Legebiltzarrean, plan estrategikoaren harira:
2019
‎Kaleratzeak bulegoko lanetan gertatuko dira, eta horretatik asko dauka Siemens Gamesak Euskal Herrian: Zamudion (Bizkaia) du egoitza nagusia, eta handik eta Sarrigurendik (Eguesibar, Nafarroa) gidatzen dute onshore negozioa, lurreko haize errotena. Euskal Herriko zentroen eta Madrilen artean 109 kaleratze izango direla azaldu diete sindikatuek berri agentziei.Langileek informazio zehatzagorik ez dutela azaldu dio Puy Remirez ELAko ordezkariak BERRIAri.
2020
‎Kanpotik begiratuz gero, erraza da pentsatzea enpresa guztiak berdinak direla. Guztiek app ak darabiltzate, antzeko diseinu estiloak dauzkate, modako hirietan dute egoitza nagusia eta, bitxia bada ere, milioika dolar dituzte nahiz eta mozkinik irabazi ez. Artikulu honetako enpresak erraz nahas daitezke elkarren artean, baina partikularren arteko zerbitzuak (ingelesez, peer to peer) eskaintzen dituzten horiek berezko saila osatzen dute" Plataforma enpresa" moduan dira ezagunak.
‎Aspe (hura da akzionista nagusia) eta Egursport (herri kiroletako apustuekin lotua) enpresek sortu zuten. Eibarren (Gipuzkoa) du egoitza nagusia, eta Kirolbet markarekin da ezaguna merkatuan. Donostian, Zuatzuko parke teknologikoan, garatu dute haren sistema informatikoa.
‎EAEko jokoaren sektoreko 100 enpresa baino gehiagok sortua, EHU (kirol apustuen merkatu ikerketa egin zuen), DInalan (makinen softwarea) eta Ibermatica ren (programa informatikoa) parte hartzearekin. Zamudioko (Bizkaia) parke teknologikoan du egoitza nagusia, eta Reta da haren marka komertziala. Nafarroan, Gestion de Apuestas Navarras SL sozietatearen bitartez operatzen du.
‎prozesu judizialak saihesteko ezarritako zigorrek eta A400M garraio militarreko hegazkinak eragindako gastuek. Konpainiak iazko emaitzen berri eman du ostegun honetan, Tolosan (Okzitania) duen egoitza nagusian.
‎LAB sindikatutik Hezkuntza Departamentuari planteatu diogu ikastetxekin batera ireki behar zirela jantokiak, beti ikasleen segurtasuna egokituz eta bermatuz". Hezkuntza Departamentuak Santo Domingo aldapan duen egoitza nagusiaren parean bildu dira langileak LAB sindikatuarekin batera. Haurren hezkuntzan elikadurak duen garrantzia azpimarratu dute eta langileen lan eskubideak defendatzeko galdegin diote gobernuari.
‎Greba orokorra deituta dago, herenegungo atxiloketen aurka protesta egiteko. Atxilotuetako bat Tres Cantoseko Guardia Zibilaren kuartelean hil zen bart, eta bestea Poliziak Bilbon duen egoitza nagusiko leihotik erori da, iturri ofizialen arabera.
‎Greenpeace erakunde ekologistak protesta ekintza bat egin du gaur goizean Bilbon, Iberdrola energia enpresak Euskadi plazan duen egoitza nagusiaren aurrean.
2021
‎Testa UTE Benta Berrirekin fusionatu zen urte hartan eta kudeaketa haien esku geratu zen. Honek asko zaildu du lehendik zaila zen maizterren eta enpresako zuzendarien arteko komunikazioa; izan ere, Testak Madrilen du egoitza nagusia eta aurtengo urtarrilean UTE Benta Berrik auzoan zuen bulegoa itxi zuten: " Testak komunikazio bide guztiak ixteko estrategiarekin jarraitzen du.
‎Gaur goizean, autokarabana egingo dute Laudio piketetik Deriora (Bizkaia). Enpresak han du egoitza nagusia.
‎Hori bai, lanak originalak eta inoiz argitaratu gabeak izan behar dira; ez dira onartuko beste lanen itzulpenak edo moldaketak. Lanak makinaz alde batetik idatzirik aurkeztuko dira, folio edo A4 neurriko orrietan, eta hiru kopia bidali dira Akademiak Bilbon duen egoitza nagusira (Plaza Barria, 15/ 48005).
2022
‎Etchart Irisarriko eraikin enpresak, Baionan du egoitza nagusia. Sortu berri du Etchart Akademia formakuntza zentroa.
‎Garbitzaileek goizean jaso dute albistea, eta arratsaldean ELA sindikatuak Bilbon duen egoitza nagusian bildu dira —LABek ere epaia txalotu zuen— ELAk antolatu ditu langileak, eta bere gain hartu zuen defentsa. Une hunkigarriak izan dira, besarkada, poz malko, oihu, muxu eta jauziz beterikoak.
‎Nazioarteko holding berriak Herbehereetan du egoitza nagusia. Handik kudeatuko dituzte Italiako eta Espainiako enpresak, baita Alemaniakoak ere.
‎Gazan egiten diren giza eskubideen urraketak dokumentatzeaz arduratzen da Al Mezan giza eskubideen erakundea. Gaza hirian dute egoitza nagusia, eta handik erantzun die BERRIAren galderei Samir Zaqout zuzendari nagusiak.
‎Elhuyarrek Usurbilen (Gipuzkoa) duen egoitza nagusian aurkeztu dute Teknopolis saioaren 25 denboraldia. Han izan dira, besteak beste, Amaia Eskisabel Alegria Eusko Jaurlaritzako Ikerketa zuzendaria, Gorka Garcia Peral ETBko Programa eta Arte zuzendaria, Jon Abril Olaetxea Elhuyarreko koordinatzaile nagusia eta Teknopolis osatzen duen lantaldea, Iñaki Leturia Iurrita aurkezlea eta Nagore Rementeria Argote zuzendaria buru dituztela.
‎Ulma taldeak bederatzi adar ditu gaur egun, 5.000 langiletik gora, eta 900 milioi baino gehiago fakturatzen dituzte denen artean. Oñatin du egoitza nagusia (Gipuzkoa). 1957an zabaldu zituzten aurreneko lantegiak, eta pixkanaka enpresa berriak sortuz joan ziren, eta beste batzuk batzen, harik eta taldea osatu zuten arte.
‎«Tratatu bat, eta omenaldi praktiko bat», erakunde horretako zuzendari Toni Massanesek dioenez. Ikerketa gastronomikorako zentroa da Alicia, eta Bartzelonan du egoitza nagusia: «Guk aldarrikatzen duguna kozinatzea da.
‎Gurasoak harro zeuden mundua ezagutzen ari zen alaba nagusiaz, baina ez ziren konturatzen inguratzen zuen guztia mespretxatzen zuela, baita beraiek ere. Galán urdaiazpiko eta hestebeteak kooperatiba bilakatu eta Bilbopolin jarri nahi zuen egoitza nagusia. Negurin txalet hegalari bat erosi eta bertan bizitzea zen bere ametsa.
2023
‎Osakidetzan garbiketak egiten dituzten langileak Gotzone Sagardui sailburuaren bulegoan sartu dira joan den ortzegunean, Eusko Jaurlaritzak Gasteizen duen egoitza nagusian. Badu 90 egun greban direla, hitzarmena negoziatzeko helburuarekin.
‎horietan ERIP (Espace Regional d' Information et de Proximite) eta Beti Lan bezalakoak. Mission Localek Angelun du egoitza nagusia, lurralde desberdinetan" kontseilua" deitu taldeetan antolatua da. Barnealdeari doakionez, Mission Localek hiru bilgune ditu:
‎Gorenak, atzo, herrialdeko armadari agindu zion desegin ditzala Brasilen dauden «kanpamentu bolsonarista» guztiak 24 orduko epean. Brasilgo armadak hiriburuan duen egoitza nagusiaren aurrean jarraitzaile ultrek ezarritako kanpalekua inguratu zuen Poliziak atzo, eta ordubeteko epea eman zien manifestariei duela bi hilabete eratutako kanpamentutik erretiratzeko; ohartarazi zien, gainera, atxilo hartuko zituela aginduari men egin ezean.
‎2003ko otsailaren 20a. 03:30 Guardia Zibilak Andoaingo Martin Ugalde parkea hartu zuen, Egunkaria k han baitzuen egoitza nagusia. Ordurako, kazetaren hamar arduradun edo arduradun ohi atxilotuta zeuden:
‎Horietako bat da Hearthside Food Solutions konpainia. Illinoisen du egoitza nagusia, eta hogei fabrikatik gora ditu herrialdean. Zenbait produktu egiten dituzte horietan, baita marka ezagunen bilgarriak ere, hala nola Lucky Charms eta Cheetos markenak.
‎«Lehen seihilekoa izugarria izan da; bigarrena ez da haren parekoa izango, ezta urrundik ere, baina urte ona izango da». Amurrion (Araba) du egoitza nagusia hodi enpresak, eta 2008an izan zuen azken hamarkadetako emaitzarik onena: 83 milioi euroren etekina.
‎Mungiakoa (Bizkaia) eta Asteasukoa (Gipuzkoa). Multinazionalak Zamudion duen egoitza nagusiari eutsiko lioke (Bizkaia), baita Iruñerrian dituen bulegoei eta logistika guneari ere. Agoizko lantegia (Nafarroa) 2020ko udan itxi zuten.
‎Siemens Gamesak Zamudion du egoitza nagusia (Bizkaia), eta Euskal Herriko bi fabriketan eta munduan zehar dituen gainerakoetan haize errotak egiten dituzte, lurrekoak eta itsasokoak. Lurreko 4.X eta 5.X errota modeloak amesgaizto bat bihurtu dira, bereziki bigarrena; bibrazioak eragiten ditu, eta matxuratu egiten dira.
‎Kopuru horretatik ia 104.000 milioi AEB Ameriketako Estatu Batuek bidali dizkiote —69.000 milioi, arlo militarrean— Errusiako Atzerri ministro Sergei Lavrovek plazaratu zituen atzo datuok, The Heritage Foundation GKE gobernuz kanpoko erakundearen estimazioak aintzat hartuta. GKE horrek Washingtonen du egoitza nagusia.
‎Herenegun ere eraso egin zioten Sebastopoli; hain zuzen ere, Errusiako armadaren Estatu Nagusiak Itsaso Beltzean duen egoitza nagusiari. Horretan gutxienez bederatzi pertsona hil eta hamasei zauritu zirela esan zion Kirilo Budanov Ukrainako zerbitzu sekretuen buruak Voice of America AEBetako irrati kateari, atzo; zehaztu zuen zaurituen artean Errusiako armadako bi jeneral daudela.
‎Eta merkatu eremua zabaldu. Parisen zuen egoitza nagusia, baina, taldea handitu ahala, Europa osora zabaldu zituen tentakuluak, eta, enpresa hartatik, Laetitiak Nemo kapitaina bera irents zezakeen gisako olagarroa eraiki zuen. Tinta beltzez –eta kolorezko argazkiz– edertzen dituzte Levallois Constructions SAren proiektuak.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia