Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 82

2000
‎—Etxeko zazpi emaztekiak neuretzat ditut, baina neure eskuetarik iragan diren bertze soinekodun guztiekin nahi duzuna egin dezakezu, nonahi den eta noiznahi den, zeren nihaur bainaiz inguruotako jauna, eta nik banatzen ditut hemen sariak eta eskubideak.
2001
‎Orduan akordatu zen nola beti esaten zion neskari egunen batean ilea moztu behar zuela, Ferminen atzamarrentzako lurreratze pista sortu, bere mingain hezearentzako izotz palazioa. Orain, aurpegi margula, begi itsuak eta ezpain mutuak ikusi zizkion eta neskarekin nahi zuena egin zezakeela erabaki zuen. Horregatik, gorpua lurrean laga, altxatu eta bainugelara joan zen.
‎Harijan miserable bat trekkler batean ibiltzen nola ausartzen zen galdetu zioten. Berak nahi zuena egin zezakeela erantzun zienean, tiroz hil zituzten.
2002
‎Edurekin hanka sartu huen, eta geroztik ez dun besterik egiten, hanka bat sartu eta bi hankak sartu, behin eta berriro! Nahi dunana egin ezan, beti nahi dunana egin izan dun-eta, baina ez etorri gero enegana laguntza bila... ’ Ama haserre zegoen, baina are gehiago haserretu naiz ni hitz haiek entzutean, eta esan ere, halaxe esan diot, ez nuela laguntza eskatzeko asmorik bera bezalako ama gaizto bati. Eta, handik aurrera, berak handiagoak bota dizkit, haren etxetik negar batean atera behar izan dudan arte.
‎–Sarak arrazoi du, ama! –esan zuen Karmelek– Bere bizitzarekin nahi duena egin dezake, hemen gelditu edo Alpujarretara joan.
2003
‎Eta Josebaren kontuarekin, hor konpon! Nahi duena egin dezala. Niri bost axola.
2004
‎–Nik ez dut inor botatzen, Aitor. Ez badugu inorekin inolako konpromisorik, nahi duguna egin dezakegu gure gorputzarekin eta gure bizitzarekin. Ez al da horrela?
2006
‎–Zer eskubide dute baina! Nahi dutena egin dezaketelakoan!
2008
‎Herritarrak, jakina, ez ziren laminaz fidatzen, nola fidatuko ziren, bada, lamina batez!?, baina, etsita zeudela-eta, nahi zuena egin zezala esan zioten, eta hala, egun batean ikazkinaren haitzulotik pasatu, eraztunaren kanta entzun, etorri eta etorri, eta kantaren atzetik joan zen lamina, banoa eta banoa. Lamina liluratua zegoen, itxuraz, kantarekin, baina ikazkina ez gutxiago laminaren edertasunarekin; hain liluratua zegoen ikazkina, non, eraztuna laminaren eskuko hatzean sartu, orrika batzuekin estutu, eta halaxe esan baitzion:
‎Hori bai, zuk zeure oparia jaso duzu, eta nik neure baldintzak jarriko dizkizut, ordainean: nahi duzuna egin dezakezu hemen, nolanahi ibil zaitezke, bai, iluntasunaren erresuman, baina bertatik alde egin gabe:
‎Goiz hartan, oharturik neu ere tartean izango nintzela matxinatuentzat prestatua zeukan desengainu latz hartan, korrika joan leizeraino eta, Squirea bertan utzita kapitaina zaintzen, Gray eta maroonarekin abiatu zen, uhartea diagonalean zeharkatuz, gugandik hurbil egoteko pinu ondoan. Laster, ordea, gure taldekoek aurrea hartua ziotela ikusi zuen; eta Ben Gunn hanka arina zenez, aurrera bidali zuen ahal zuena egin zezan. Orduan hari bere garai bateko kideen sineskeriez baliatzea bururatu zitzaion; eta hain ederki egin zuen non, altxor bilatzaileak heltzerako, hantxe baitziren Gray eta sendagilea zelatan.
‎Herritarrak, jakina, ez ziren laminaz fidatzen –nola fidatuko ziren, bada, lamina batez! –, baina, etsita zeudela-eta, nahi zuena egin zezala esan zioten, eta hala, egun batean ikazkinaren haitzulotik pasatu, eraztunaren kanta entzun, etorri eta etorri, eta kantaren atzetik joan zen lamina, banoa eta banoa. Lamina liluratua zegoen, itxuraz, kantarekin, baina ikazkina ez gutxiago laminaren edertasunarekin; hain liluratua zegoen ikazkina, non, eraztuna laminaren eskuko hatzean sartu, orrika batzuekin estutu, eta halaxe esan baitzion:
‎Hori bai, zuk zeure oparia jaso duzu, eta nik neure baldintzak jarriko dizkizut, ordainean: nahi duzuna egin dezakezu hemen... nolanahi ibil zaitezke, bai, iluntasunaren erresuman, baina bertatik alde egin gabe: zenuke, gainera, ihes egin, eraztunak salatuko baitzintuzke.
2009
‎Itxurazko anarkia, ordea, ongi moldatua. Norberak nahi duena egin lezake, nahi duen erara bizi liteke, zergak txintxo ordainduz gero. AEBn horixe duzu bekaturik handiena.
‎–Modelatu egiten dut, ordenagailuan. Eta behin irudia hiru dimentsiotan dudala, berarekin nahi dudana egin dezaket. Adibidez, buru-hezur honekin egingo dudana izango da okzipitala puztu.
‎Autoritateak, aitak? barre egin zuen, eta barre egiteko bidea zabaldu zuen, nahi zuenak egin zezan; giroaren olatua alde zuela oharturik, Damasori besotik heldu eta Teofilo Mariak esan zion:
‎Autoritateak –aitak– barre egin zuen, eta barre egiteko bidea zabaldu zuen, nahi zuenak egin zezan; giroaren olatua alde zuela oharturik, Damasori besotik heldu eta Teofilo Mariak esan zion:
2010
‎Baina orain ez dut horretan pentsatzeko gogorik, eta indarrik ere ez. Azaldu nahi badute azalduko dira, eta bestela, ba, nahi dutena egin dezatela. Pentsatzen dut, haiek ere ez direla oso eroso sentituko.
‎Hark ba al daki, ba, hori zer den ere? Nahi duena egin dezala. Nik ez dut odol txarrik egin nahi artaburu horrengatik.
‎–Kabroiak halakoak. Nahi dutena egin dezaketela uste ditek enpresari putaseme horiek.
2011
‎Aitak nahiago izango zukeen txofer gabe kopilotu joan, Asifen tokian bera, baina horrek Asifi gida zezan eskatzea esan nahi zuen. ...eta mantso joan zedin oihukatzeko errazago izango baitzuen kopilotuaren eserlekutik txoferrarenetik baino, bolanteari eutsiz Asifen gainetik builaka aritzea behintzat ez zaio erosoa gertatzen, eta nexkak behar zuen gidariren bat, autobidea arriskutsua dago egun hauetan, eta ume hau setatu da, ba, gaur motoa hartu behar zuela, beti bezala alferrik izan da gero bere bila etorriko garela esatea, nahi duena egin dezala, hemendik aurrera ez da erraza izango pottoka hau gobernatzen. Gero deitu, deitu mobiletik, errepikatzen zion Goienetxek Hernaniko plazan utzi gaituenean, eta ez du alde egiteko keinurik egin, Asif alabagandik banatzen ikusi duen arte.
‎–Honaino ez da inor etorriko, dio azti zaharrak?. Atea zarratuko dugu eta geuk nahi duguna egin dezakegu.
‎Zuzendari batek bere filma jaialdi batetik erretiratzen duen lehenengo aldia izango litzateke zinemaren historian. Bahitu edo egin behar duzuena egin ezazue, baina epaimahaiak hautatu du pelikula eta nik ez dut kenduko?. Eta hor bukatu zen dena?.
2012
‎500 urteren ondoren joan hadi harrapatzera kantu hori hasieran nola zen. Nik kantuarekin nahi dudana egin dezaket, ni sozio nauk kantu horretan. Kantua bizirik dagoenean bertsio berriak agertzen dituk.
‎Ukiezinak ziren. Nahi zutena egin zezaketen: jendea atxilotu, torturatu, hil...
‎–Zoaz pikutara. Nahi duzuna egin ezazu. Ni ez naiz zure zain egongo.
‎Dena den, beste keinu batzuk ere egin zituen, behar hainbat janari eta edari izango nuela eta oso ondo hartuko nindutela aditzera emanez. Ondoren, berriro ere bururatu zitzaidan lokarriak apurtzen saiatzea, baina orduan ere, puslaz beteriko aurpegian eta eskuetan gezien erresumina sentitzean, artean azkon asko bainuen haragian sartuta?, eta etsaien kopurua ere handitzen ari zela konturatzean, nirekin nahi zutena egin zezaketela adierazteko keinuak egin nizkien. Gero, Hurgoa eta haren segiziokoak erretiratu egin ziren oso gizalegetsu eta aurpegi alaiz.
2013
‎Bihar urgentziazko bilera egingo dugu seitan tren geltokiko erasotzailearen kontua dela eta. Zuek, gainera, geltoki aldera dituzue etxeko leiho guztiak eta arreta berezia izateko eskatu nahi dizuet, gaizkilea lehenbailehen harrapatzeko ahal duguna egin dezagun.
‎nik, hire kasuan, lantegira egingo nikek: hura heurea duk eta gura duana egin dezakek; zinegotziarena, aldiz, ardura publikoa duk, eta, jazotakoak jazota gero, ez zakiat, bada, barkatu horrela berba egitea, baina aitaren suizidioak familiako guztiak zipriztintzen zaituzte, hi ere bai, eta hi zipriztintzen bahau, partidua berdin, eta?; ez, hik ez daukak inongo errurik, baina jendea morbosoa duk?; heure lantegitik ere egin dezakek lan partiduaren alde?
‎gogorra izan duk eta atsedena huke... herritar guztiak hiri begira egongo dituk eta herritarren begiraden zamak nekatu eta agortuko hau... nik, hire kasuan, lantegira egingo nikek: hura heurea duk eta gura duana egin dezakek; zinegotziarena, aldiz, ardura publikoa duk, eta, jazotakoak jazota gero, ez zakiat, bada... barkatu horrela berba egitea, baina aitaren suizidioak familiako guztiak zipriztintzen zaituzte, hi ere bai, eta hi zipriztintzen bahau, partidua berdin, eta...; ez, hik ez daukak inongo errurik, baina jendea morbosoa duk...; heure lantegitik ere egin dezakek lan partiduaren alde......
2014
‎–Nik, berriz, sekula ez diat jakin nola bota dadotxoak nahi dudana egin dezaten. Egun batez Nancy Lamarrekin aritu behar duk, diru guztia kentzeko hari.
‎–Bazkalondoan. Hortik aurrera, nahi duzuena egin ezazue.
2015
‎Boteretsua dela gogorarazten dio bere buruari: berak nahi duenean egin dezakeela alde, eta Jotak barruan jarraitu duela, gertatzen dena gertatzen dela. Funtzionarioak beraren alde jarriko direla.
‎Garuna informazio prozesadorea dela uste dutenei egin diezaiekegun oinarrizko galdera bat honako hau da: ordenagailua programaturiko erregelei jarraitzen dien makina legez ulertzen badugu, eta hori giza garunaren kasura hedatzen badugu, askotan gertatu izan den moduan, eta horregatik gure garuna informazioa prozesatzen duen entitate bat bezala ikusten bada, orduan nork idatzi zuen lehenengoz gure garunaren programa?
‎Jendeak, eta zientzialariek ere, «bolizko dorre» zientifiko teknikoetan sinesten zuten. Dorre elitista horietan, zientzialariek nahi zutena egin zezaketen, beroriei esker, onartua zegoen, lortuko baitzen eraldaketa sozial, ekonomiko eta politiko aurrerakoia, justua eta jakintsua?.
‎Automobiletan sartuta, muga aldera jo genuen berriro, beste saio bat egiteko prest. Errepidean kontrol batekin topo eginez gero, nahi genuena egin genezakeen, baina escuchen, que yo no paro esan zigun, hala ere, burkide zaharrak.
‎–Hogeita zortzi, eta ez zaitez ergela izan; helduak gara eta nahi duguna egin dezakegu.
‎–Amorrua ematen dit, zeren Estatuak milaka eta milaka peso inbertitu baititu haiek prestatzeko. Aurrena ordain dezatela herriarekin duten zorra, eta, gero, nahi dutena egin dezatela. Gainera, bizitzan esker onekoa izan behar da lehenik eta behin?.
2016
‎Besterik ez. Gero vietnamdarrek berek nahi zutena egin zezaten. Ideologiaren mailan, eta sozialismo errealaren porrotaren ondoren, itxaron egin behar; Marx eta Bakunin berriak etorriko baitira.
‎Gura zuena egin zezakeen gizona zen Edman Paulsen; baina, beti besteen pentsura. Diru iturri bi zituen:
‎korri egitea debekatu nahi izatera alde handia dago! Bi buelta egin nahi dituenak egin ditzala bi, eta hiru
‎egin nahi dituenak egin ditzala hiru.
2017
‎Festa bat egin dezakegu inauterietako ostiral arratsaldean. Bakoitzak nahi duena egin dezake, baldintza bakarra da mozorrotuta etortzea.
‎–Zer esan nahi duzu bakoitzak nahi duena egin dezakeela diozunean, Beire? –galdetu zuen Babak.
‎–Beldurgarrienak dira, eta edozer egiteko argi berdea dute. Harrapatzen bazaituzte, nahi dutena egin dezakete Poliziari abisua eman aurretik?, zioen Mir Hussein Musaviren aldeko manifestari batek Teheran iparraldean. Indarrean jarri zituzten neurri bortitzek kritikak jaso bazituzten ere, agintarien erantzuna hau izan zen:
‎Raxid Gannuxik, Ennahdako liderrak, adibidez, adierazi du ez dela homosexualitatearen aldekoa, baina bizitza pribatua norberaren esparrua dela. Hau da, herritar bakoitzak nahi duena egin dezakeela bere etxeko pareten barruan gordetzen duen bitartean.
‎Amarekin ondo moldatzen zen baina aita? aitarekin nahi zuena egin zezakeen: nahi zuena jan, nahi zituen lagunak etxera ekarri, eta, aitaren ordutegiak zirela eta, nahi zuenean etxetik irten eta bertara itzuli.
‎Bigarrenik, esan zidaten ume baten hitza zela pertsona heldu baten hitzaren aurka, ez zegoela frogarik. Hirugarrenik, nahi genuena egin genezakeela, ez zigutela lagunduko. Laugarrena, haiek hitz egingo zutela Kakuxekin, eta kudeatuko zutela gai hori?.
2018
‎–Erabaki zen elkarte barruan inoiz ez ukitzea gaia. Bakoitzak bere kabuz nahi zuena egin zezakeela esan zen, baina elkarte moduan ez zela deus egingo?. Ordutik, gaiari dagokionez, badirudi elkartean jaiaren inguruko bi arimek bide paraleloetan dihardutela:
‎Nik uste dut hau oso fenomeno arraroa dela, sinestezina: nahi dutena egin dezakete; hemen libre da jotzea, iraintzea, min ematea. Alardearen istorioa denez, eta inork ez dienez moztu, dena da libre?.
‎Baina gizarte laguntzaileek ez zioten uzten aitarekin bizitzen. Hemezortzi urte bete ostean nahi zuena egin zezakeen. Ordura arte, administrazioak zuen Babaren tutoretza.
2019
‎zuhaitzekin, belazeekin, frontoia, pare bat futbol zelai? nahi genuena egin genezakeen. Zentzu horretan zorte handia izan genuen, geroko institutuetan ikusi bezala, non futbolean ibili zalea ez bazinen eserita egon besterik ez zenuen.
‎Benetan haserre. . Nahi duzuna egin ezazu!, erdi oihukatu erdi mehatxatu zuen amak azkenean, sukaldetik irtetean.
‎Mehatxua baitzen, ondotxo zekien Itziarrek hori, esaldi haren bigarren zatia, isilean geratu zena: . Nahi duzuna egin ezazu, ea nire oniritzirik gabe egitera ausartzen zaren...?
‎Ez gintuen zelatatzen. Nahi genuena egin genezakeen.
‎Mairuak aurrera segitzen zuen, Hiri hau behiala zuena izan zen, eta etorkizunean ere hala izango da, agian, hori Jainkoak baizik ez daki, berak eman baitzigun hala nahi izan zuenean eta berak kenduko baitigu gogoa duenean, ez dago bere borondatearen deliberoei aurre egingo dien harresirik, hala uste izan dugu guk beti, Jainkoaren gustukoa dena baizik ez dugulako nahi, berak salbatu baitu hainbat aldiz gure odola zeuen eskuetatik, eta hortaz, eta arrazoi osoz, miretsi egiten dugu, baita bere xede ezeztaezinak ere, ez bakarrik gaitz guztiak bere ahalguztiduntasunaren menpe daudelako, baizik eta, baita ere, bere gorengo arrazoiaz, zoritxarren, oinazeen eta irainen menpe jartzen gaituelako, eta, hitz batez, zoazte hemendik, burdinaz baizik ez direlako Lisboako ateak irekiko, eta agintzen dizkiguzuen zoritxar saihetsezin horiei dagokienez, gertatu ote duten, geroak esango, eta etorkizun dagoenarengatik geure burua hilduratzea eromena baizik ez da, eta miseriak nahita erakartzea. Mairua isildu zen une batez beste hainbat arrazoiren bila bailebilen, baina alferrik zela iritzirik, bizkarra uzkurtu zuen, eta bukatu, Ez ezazue denbora gehiago gal, ahal duzuena egin ezazue, guk Jainkoaren borondatea beteko dugu.
‎Alegia, nahi duzuena egin ezazue, bestela ere nahi duzuena egingo duzue eta! Ondo izan!
2020
‎Lehen erreflexioa izan zen alderdi kideek bakoitzak nahi zuena egin zezan [2018ko greba]. Alde horretatik, guk ez genuen eztabaidarik sortu alderdi kideekin.
‎–Banekien, banekien gertatu behar zuela. Zer uste du urde zikin horrek, nik baino planta hobea duelako, metafora txoro batzuk asmatzen dakielako, nahi duena egin dezakeela aurrean jartzen zaizkion emakume guztiekin??, eta jarraitzen nuen nire mantra aspergarri eta alferrikakoarekin.
‎Inoiz ez zaio inporta izan gure sufrimendua. Nahi duena egin dezakeela uste du. Gorroto dut eta hobe sekula agertzen ez bada.
2021
‎Tarte batez esperientzia lisergiko batean harrapatuta sentitu nintzen, itsasoaren aldarteak ez, orgia batean hartutako modako azken lilurakiak eragin balu legez nire inguruko mundu osoaren zabua, eta begi aurrean agertzen zitzaidana kimikak sortutako para errealitate bat balitz legez, nire buru barruan baino ez zegoena. Arrantzale haien eskuetan utziko nukeen neure burua nirekin nahi zutena egin zezaten. Nire oinen azpian zoru sendoa desagertu, eta badaezpadako materia ezezagun eta aldakor baten gainean sentitu nintzen.
‎–Estalitako hori deskuidatu ere ez ukitzen! –abisatu dio pabiloiaren erdian dagoen olana berde gristu batez bildutakoa makilarekin seinalatuz– Gainerako guztiarekin nahi duzuna egin dezakezu.
‎Nahi duguna egin dezakegu. Denboran atzera eta aurrera joan gaitezke.
‎Ez dago araudirik, ez debekatutako biderik, ez okerreko modurik. Mirari bat egin nahi duenak egin dezake mirari bat. Egin.
‎Benetan gertatu zirenak edo asmatuak. Teorian, benetakoak izan behar dira, horregatik da" autofikzioa", baina, badakizue, hemen egileak nahi duena egin dezake, libertatea zabala da. Egilearena, jakina, eta irakurlearena, zer esanik ez.
‎Nahi duguna egin dezakegu literaturan.
‎Kreatibitateak eskatzen duen sua baxu dagoela uste dut, gu geu gauden moduan, eta egoera honetan bakoitzak nahi duena egin dezakeela esan beharrik ez dagoen arren, komenigarriena nire ustez kritikak egiteko lekuak eta moduak ondo aukeratzea da. Hobe benetan balio duten lekuan egiten baditugu, kale erdian aldarrika hasi beharrean.
‎Eskainitako liburu gutxi ditugu, oro har, eta badira bere karrera luzean zehar inoiz liburu bakar bat inori eskaini gabeko idazleak ere. Norberak bere libertatean egin nahi duena egin dezakeela ez dut esango, esan beharrik ez dagoelako eta beste edozein aukera abominablea litzatekeelako, baina, euskal literaturari begiratuko badiogu, beharbada behar dugu hutsune horretan pausatu.
‎– Kritiko sobrenaturala: Harold Bloom, Umberto Eco, Joxe Azurmendi (bai, bi kategoriatan egon daiteke eta bi kategoriatan dago, nahi duena egin dezakeelako), Koldo Mitxelena, Mikhail Bakhtin. Eta Espainiako literaturaren historiari buruz ulertzeko eman dizkidan tresnekin betiko zorretan utzi nauena, Gerald Brenan, XX. mendeko hispanista garaien maitasunezko brigadetako kritiko literario abantailatua.
‎Zirrara da, ñabardura bat, argi bat piztu itzalian. Kontua da alde egin eta han utzi nituela, beren krisian, ahal zutena egin zezaten.
‎Baina kontu sinplea da politika. Zerrenda desegokian bizi izan nintzen beti, eta nire txanda ailegatu zenean, euskal poliziak espainiarren esku utzi ninduen, nahi zutena egin zezaten. Albistegiak ireki zituzten gure atxiloketarekin.
‎biontzako jolasa esan nahi dut. Nork bestearekin nahi duena egin dezan. Bi asto edo bi zaldi edo bi zakur bagina bezala.
‎–Borroka egin gura dutenek egin dezatela eta euren odola isur dezatela –esan zuen amak. Adatsetik pasatu zuen eskua– Baina gizon haiek ez zuten hil gura, ez diete deus galdetu –ahots barik geratu zen– Ez dute eskubiderik, hilketa da hori.
‎–Ez dut nahi hil zaitzaten –erronkaz begiratu zidan– Neurekikoak apur ditzakezu, jo nazakezu, gura duzuna egin dezakezu: nahiago dut hori obus batek zure burua errotik ateratzea baino.
2022
‎boterezaleak, gupidagabeak eta ankerrak dira, eta, oposizio posibleen inguruko aieruez gain, apenas dute mugarik. Guantanamoko Badiako kontzentrazio esparru lazgarriak erakusten du zer egiten duten ondoriorik jasan gabe nahi dutena egin dezaketela uste dutenean. Horren antzera, australiar gobernu neokontserbadorea zuzentzen duten gizonen karakterearen erakusgarri dira herrialde honetan sartu nahi dituzten errefuxiatuentzako kontzentrazio esparruak, basamortuan eta irletan.
‎Eta, galdera sinple horrekin, neure barruko ate guztiak ireki nizkion ahots berriari. Nahi zuena egin zezan. Nahi zuena esan zezan.
‎Publikoan, bederen. Alokairuan hartu dudan pisu ziztrinean nahi dudana egin dezakedala aditzera emanez, inork begiratzen ez didan bitartean noski. Adibidez, Gerra Zibilaren eta gatazka horren baitako Iraultzaren inguruko historiako liburu horiek guztiak bata bestearen ondotik irentsi, nahi badut," hire mania berri hori".
2023
‎Uhinolaren ahulgunea aurkitu behar dugula, alegia. Egon behar du egin dezakegun zerbait. Proiektuaren xehetasunak jakingo bagenitu sikiera...
‎–Nik bai, hauek nahi dutena egin dezaketela uste dute... –izan da Nahuelen azken pentsamendua planari ekin aurretik.
‎Ez duzu inoiz pentsatu hemendik hanka egitea? Zuk nahi duzuna egin zenezake eta!"
‎Nor nintzen ahaztu banu bezala. Prest banengo bezala nirekin nahi zuena egin zezan, baita mina ere, azkenean bost minutuko maitasun keinu bat lortzearen truke.
‎–Nahi duzuna egin dezakezu –erantzun zion Agirrek– Hemendik aurrera zeu zara erantzule.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia