Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 47

2000
‎Laugarren egun euritsuan, baina, gauzak gehixeago aldatzen hasi ziren. Egun hartantxe Brown jaunak gertakizun bitxiaz zuen iritzia arras aldatu zen; ez zuen dudarik egiten hura guztia berez etorriko zela bere onera, baina orain ez zuen uste itxuraldaketa hura garrantzirik gabeko zer bat zenik, haluzinazio bat baizik. Edo, okerrago oraindik:
2001
‎Esana dut noski horrenbestez, begi onez ikusten dudala, behin batean Euskaltzaindiak beste zerbait ikusi zuen bezala, Sarasolaren hiztegi hau, sarreran aditzera ematen dituen iritzi eta jokabideengatik eta are gehiago horien erakusgarri azaltzen duen lanagatik. Bada hor, ez dut dudarik egiten, onik eta ez hain onik, zuzenik eta makurrik, baina, bere bidetik dabilela, ez zaio inori larregi kostako nondik nora dabilen ikustea, ez igartzea bakarrik. Sartu dituenen lagungarriak agerian dakartza.
‎Bukatu behar eta, hitz bi esango nituzke Axular Etxeberriren parean jartzeko. Ez dut dudarik egiten, lehen esan bezala, honen kantu lana ederlana ere badela zatirik egokienetan, eta ez dira horrelakoak eskas. Badirudi, halaz guztiz, badela alde larri Manualaren lehenbizikotik bigarren partera:
‎Komisaldegira bidean artean mamitu gabe nuen berriak zentzu arrastoren bat ba ote zuen pentsatzen aritu nintzen. Azken finean kasuak berak logikarik bazuenetz duda egiten nuen. Ustezko lorratza aurkitu eta teoriaren bat ondorioztatzen nuen bakoitzean, dena hankaz gora jartzen zuen zerbait gertatzen baitzen.
‎Bigarren aurkikuntza honek kasuarekin lotura zuzena ote zuen duda egin nuen. Agian unibertsitateko laguna zen, edo aspaldiko maitaleren bat.
2002
‎Antología de la narrativa vasca actual (1986) liburuaren aitzinsolasean, J. M. Lasagabaster kritikariak lirikotasunaren eta barne munduen nagusitasuna sumatu zuen 1970eko hamarkadaren amaierako eta 1980ko hamarkadaren hasierako zenbait euskal eleberritan. Baina, gainera, ez zuen dudarik egin euskal eleberrigintzak errealitateari aurre egiteko beren kabuz eusten zioten fikzio unibertsoak sortzeko orduan zituen zailtasunen salaketa egitean. Lehenago defendatutakoaren ildotik, Lasagabasterrek deitoratu egin zuen Barojaren eleberrigintzak euskal idazleen artean izandako jarraipen eskasa, eta eleberrigintza tipologia errealistak gure panoraman egin zitzakeen mesedeak defendatu zituen.
‎Lehenago esan dudan bezala, arazoa herriaren presio faltan legoke. Horregatik erabat beharrezkoa litzateke, 25 urte pasa ondoren, berriro ere kanpaina zabal bati ekitea, oraingoan" Euskal Unibertsitatea, Bai" lelopean izan beharrean," Euskal Unibertsitatea, Orain" aldarrika tuz. Aldarriak aldarri, nik gai honetan alderdi politiko abertzaleekiko konfiantzarik apenas dudanez, ez dut dudarik egiten hasteko behintzat euskal unibertsitateak pribatua izan lukeela, irabazi asmorik gabeko fundazio baten babesean edo eraikia, laguntza publiko nahiz pribatuak jasoz, Euskal Herriko geografian campus gutxi batzuetan estrategikoki eratua, informazio teknologia berriak ikasle eta irakasleen arteko harreman presentzialarenmenpeanjarriz. Nola egin hau?
‎Ezustean harrapatuko dituzu solaskideak, eta aurpegiratuko dizkiezu hainbat korapilo eta jira-bira. Ez duzu dudarik egiten entzungo dizutela, Ingalaterratik dei egiteak abantaila ematen baitu. " A mí me ha gustado cuando Su Majestad les ha dicho que son un ejemplo a imitar, que son un pueblo que cree en su tierra y que la ama profundamente.
2003
‎Neurri batean bai. Espainiako Gobernuak, ez dut dudarik egiten, terrorismoaren aurkako borroka tinko eraman behar du, baina, oro har, uste dut borroka hori Hegoaldeko euskal nazionalisten aldarrikapenen aurka zuzendua dela, eta ondorioz, Iparraldean ukitzen gaituela.
‎Ez urrunegi hala ere, susmo txarrik har ez dezaten. Ez dute dudarik egin eman dizkiedan datuez.
‎Zaharraren pausoa gazteagoaren pausoari egokitzea neke izaten da. Edo bestela, gaztearen pausoa zaharraren pausoari egokitzea bezain gaitz. Bisitariak –izena benetan Bernardo ote zuen duda egin nuen– polito moldatu zuen berea. Eta tarte batean elkarren parean joan ginen, ezer esan barik.
2007
‎Kontsumo gizartean bideo-kontsola sartu den egiaztatzeko, zenbakiek ez dute duda egiteko zirrikiturik: 2007ko irailean Nintendo etxeak bederatzi milioi Wii kontsola zituen salduak, Microsoft ek 8,9 milioi Xbox 360 eta Sony k 3,7 milioi PlayStation.
‎–Mila esker, jaun txit gorena?, botatzen zion halakoetan Eduk. Ziriak ziri, ez genuen dudarik egiten musikaren inguruan mugituko zela Roberren bizitza, Kalifornian nahiz Pernanbukon.
2008
‎Izan ere, ederra ez ezik gazte sentibera eta ameslaria zen Omar, liburuetan irakurtzen diren bezalako abenturak bizi nahiko zituzkeena, poemetan kontatzen diren bezalako amodioak sentitu nahiko zituzkeena, eta, hain zuzen, bi esperientzia haietarako atea (abentura eta amodioa) zabalik ikusi zuen Fatimaren gutunean. Han aipatzen zen neska europarra «bertute guztiez jantzia» omen zen, arrebak zioenez; eskutitzak ezer esan ez arren, ez zuen dudarik egiten edertasuna ere bertute haien artean izango zela. Ez al ziren ba guztiz ederrak Bizargorrien Hareneko biztanleak?
2009
‎Inork ez zuen dudarik egin nor zen Saint Germaingo gazteluko sala handian hain itxura arruntean agertzen zena. Kortesanaz mozorroturiko emakume batek ziztuan egin zuen niregana.
2010
‎Gerhardek ez baitzuen dudarik egiten pintura molde berriek ere, zientziak bezalaxe, berak amesten zuèn iraultzaren norabidea markatzen zutela, baldintza gutxieneko batzuk betetzekotan. Hain da egia esaten ari natzaizuna, Damaso, non honako iruzkin hau egin baitzidan Gerhardek, biok Munichera joan ginèn egun haietako batean, erakusketa aretoan sartu eta berak begikotzat jo zuèn koadro espresionista baten aurrean gelditzen ginela, errusiar pintore ez oso ezagun batena ote zen??:
‎Gerhardek ez baitzuen dudarik egiten pintura molde berriek ere, zientziak bezalaxe, berak amesten zuèn iraultzaren norabidea markatzen zutela, baldintza gutxieneko batzuk betetzekotan. Hain da egia esaten ari natzaizuna, Damaso, non honako iruzkin hau egin baitzidan Gerhardek, biok Munichera joan ginèn egun haietako batean, erakusketa aretoan sartu eta berak begikotzat jo zuèn koadro espresionista baten aurrean gelditzen ginela —errusiar pintore ez oso ezagun batena ote zen... —:
‎Izan ere, ederra ez ezik gazte sentibera eta ameslaria zen Omar, liburuetan irakurtzen diren bezalako abenturak bizi nahiko zituzkeena, poemetan kontatzen diren bezalako amodioak sentitu nahiko zituzkeena, eta, hain zuzen, bi esperientzia haietarako atea (abentura eta amodioa) zabalik ikusi zuen Fatimaren gutunean. Han aipatzen zen neska europarra" bertute guztiez jantzia" omen zen, arrebak zioenez; eskutitzak ezer esan ez arren, ez zuen dudarik egiten edertasuna ere bertute haien artean izango zela. Ez al ziren ba guztiz ederrak Bizargorriren Hareneko biztanleak?
2011
‎Interneten dago irakurgai, Susaren Armiarma proiektuan. Apez irlandarrak proposatzen zuen eskean zebiltzan eta oro har lurrik gabe miserian bizi ziren baserritarren umeak saldu eta jatea," estofatua zein errea, labean zein eosia, eta ez dut dudarik egiten, berdin balioko duela saltsan edo gisatuan". Gordina benetan.
‎Une batzuetan Evelyn hiltzaile gisa ikusten zuen, eta bere buruari xuxurlatzen zion Jonathanek segur aski merezi zuela. Beste batzuetan ez zuen dudarik egiten gizonak asasinatu zuela. Eta gogoeta haiekin batera, nor gurago zuen hiltzaile gisa.
2012
‎Besteez ez da ezer aipatzen. Nor da ordea ezkutuko maite hori, ahaideek ezagutzen ez dutena (ahaide gehienek behintzat), baina Mariek igande goizean ikusten duena, eta hain duena fidagarria, non ez baitu dudarik egiten ilunabarreko itzalak jaisten diren arte Barrière du Roule ko arboladi bakartietan harekin egoteko. Zein da ezkutuko maite hau, galdetzen dut, ahaide gehienek ezagutzen ez dutena?
‎Nik badakit udal mailetan ari direna lanean arlo horretan, baina ez dut dudarik egiten horri helduko geniokeela. Gure programan aipatzen da eskualde mailako garapena.
‎Mapen gainean marra gorriak eta urdinak zirriborratzen zituela, Weylerrek ez zuen dudarik egiten Matagasen indarrak deseginen zituela eta hura bera atzemanen zuela.
‎Frantsesez badakitela? Ez du dudarik egiten guardia zibilak direla, halakorik ziurtatzeko inolako frogarik ez duen arren. Usaina, esateko zorian egon da.
2013
‎Kontu harekin tema zuen. Ez zuen dudarik egiten, afera osoa arrunt zikina izan zen! Eta orain ere seguru zen legearen kontra ari zirela.
2014
‎Ivan Ogareffek begirada makurra bota zion aho betean aurka egiten zion andre zahar hari. Ez zuen dudarik egiten atso hark semea ezagutu zuela siberiar gazte haren baitan. Eta lehenik semeak amari uko egin bazion, eta ondotik amak semeari, arrazoiak larria baino larriagoa izan behar.
‎Bilobetako bat izan dut emakume hari buruzko albiste iturri nagusi; Severino Ornat, hain zuzen ere17 Gertukoei ere ihes egin die batzuetan, hondarrak behatz artean bezala, azken euskaldun haien oroitzapenak; eta aipatzekoa da Severinoren arrebak ez duela gogoan amonak euskaraz bazekien ala ez; arreba horren senarrak, aldiz, ez du dudarik egin eta bat etorri da koinatuarekin. Severinok ez du zalantzarik; amonak aise egiten zuen euskaraz.
‎Gaztetan Zarauzko futbol taldean egin zuten topo hamabi urte zituztela, eta ordutik, beraien harremana sendotuz joan da. Mujikari Orioko nesken taldean entrenatzeko eskatu ziotenean, ez zuen dudarik egin eta Iturzaetari eskatu zion laguntza.
2015
‎–Kolpeak botatzean ezin duk dudarik egin. Azkar erabaki beharra zegok, eta gero indar guztia jarri, berriz pentsatzen hasi gabe.
‎Amona Zizurkilgoa izan, eta bazekien Asteasutik Aiara bidean Andazarrateko erietxearen berri, entzunak zituen haren bertuteak tuberkulosiari aurre egiteko. Parajea ikusita, hegoaldera etzana, egutera eta haizatua, ez dut dudarik egiten, botikez gain, tokiak berak ihartu zuela osabaren birika hondatua eta itzuli ziola osasuna. Laurogei urte aise hartu zituen, handik berrogeita hamarrera.
‎Honek laudoriozko mintzoa egin zuen alkate berriaren alde, haren merezimendu militarrak nabarmenduz, eta oroitaraziz" arazo larriak eta konponbide zailekoak" zituzkeela aitzinean, hiriaren hazkunde eta hedakuntzari buruz. Alta, ez zuen dudarik egiten alkate berriak" tenorearen neurrian" egonen zela:
‎Epe laburrera txakur taldea handitu egin zen, eta egun batean Feliri antxume bat falta izan zitzaion, Javieritori beste bi; Felari oilo txitoak desagertu egin zitzaizkion eta guanajo bi ere bai. Jururru El Cayotarrek ez zuten dudarik egin nondik heldua zen triskantza, eta Orlanditorekin kontseilu harturik," ehiza brigada" muntatu zuten: Orlandito bera ehiza zizparekin, gibeletik Poningo jarraitzen zitzaiola motxila batekin; haiengandik bereizi eta barreiatuak, ezker eskuinetatik txakurrak altxatuko zituzten Kikik eta Ernesto" El Negro" k.
‎El Jibaritoko zelatariak, abisua zuen aldetik, ez zuen dudarik egin hura Kirenia izan behar zela, baina largabistaz so egitearekin ez zuen Kireniarik ediren, baina, uhin aparren artean klar irakurri ezin zuen beste izen bat, menturaz Valeria?
2017
‎Baldin kurduak hirian sartzen badira, egoki eta zuzen baizik ez duk izango neu ferra nazaten inoren aurrena. Ez baitut dudarik egiten, maisu maitea, sekula ez huela usteko hire ikasleak holako zaldi ferratuaren fin txarra izan behar zuenik.
‎esan diodanean. Inoiz ez dut dudarik egin janariari dagokionean, are gutxiago kartaren erdia arkumea besterik ez denean, baina ez dakit zergatik iruditzen zaidan aukeratzen dudana aukeratuta ere erratu egingo naizela, ez dudala hain gustuko izango, alboko mahaikoek nik baino hobeto aukeratuko dutela, damutuko naizela. Une horretan, andrearen begiradak, presioak eta dudek ezkerreko besoa lokartzerainoko zorabioa eragin didate.
2018
‎Gaur egun haren izena esan eta inork ez luke dudarik egingo, inork ez luke beste inon irudikatuko, ez baldin bada bere kameraren atzean, bere istorioak kontatzen, bere irudiak sortzen; non arraio bestela. Mireni berari hain iruditzen zaio berezkoa eta ezin bestela gertatuzkoa gaur egungo bere egoera ezen gehiegitan ahazten baitzaio iragan ez hain urruna, gehiegitan ahazten baitzaio karrera amaitzear zela non zeukan burua, nola apurtu zitzaizkion eskema guztiak, braustakoan, gurasoei master interesgarrien berri eman eta erantzun ziotenean hurrengo ikasturtean ez ziotela Bartzelonan pisurik ordainduko.
‎Hainbesterekin, aita Josek ez zuen dudarik egin, deabru criollo en* orde, jakinduri ziren batzuen kontra iharduki zuen, ezen bestela nola zezizkiten Jaun done Mateok izkiriatu hitz haiek?; bai eta are, latiz erraten jakin ere!
2019
‎Haiekin biltzeko beharraz, hau guztia zer irudituko zaien pentsatzen. Ixiarrek ez du dudarik egin, eta errepikatu egin dit: –Berak hau nahi zuen, eta familiak hori badaki?.
2021
‎Halakoak dira ahaztu, duda egin, duda izan, egia izan... edo denborazko erreferentzia ematen dutenak: Ez du dudarik egiten aise begiratuko zarela peril horretarik (Jon Muñoz); Ez da egia gizakiaren bizitza amaitzean hasten dela bere heriotza (Sarrionandia); Ezin duda egin daiteke biltze lana dela gurean presakakoena (Mitxelena); Ez sekula ahaztu emandako hitza sakratua dela (Montorio).
‎Sevillako (Espainia) Atalaya taldearen obra bat ikustearren, ez dut dudarik egin Elorrioko Arriola antzokira joateko, han eman baitute Celestina, la tragicomedia. Aurrera jarraitu baino lehen esan, nazioarteko konpainiak Ikuskizunik Onenaren saria jaso zuela lan honengatik 2016an, Moskuko Podmoskovnyye Vechera jaialdian, eta Atalayaren bertsioak istorioaren ikuspegi hedonista eta zeharo laikoa berreskuratu duela, jatorrizkoari fidel.
‎Nik nire inuxentean, Itziar, diru hura nondik aterea zen galdetu nion; eta bankuko langile hark, traxe xuxen hartan zerraturik, irribarre egin zidan, ez zekiela baina ez zuela dudarik egiten legalki lortutako dirua zela, Suitzak ez zuela onartzen delituaren bidez lortutakorik, hori Suitzako banka sistemari egozten zitzaion akusazio faltsua zela, eta Suitzak egiten zuen gauza bakarra zela bankuko sekretua gordetzea, eta halaxe izan behar zuela mundu osoan.
‎Ez dugu dudarik egiten bideo-joko hau gainditzea zure bizitzako esperientzia ahaztezinena izan dela.
2022
‎Zilegi bekit neure dolutxoa agertzea Athleticetik kanporatu duelako, eta pentsatzen dut kazetari euskaldunak eta Zuzeuko irakurleak ere lagun izango ditudala dolutxo honetan. Laster aurkituko du lana berriz ere, ez dut dudarik egiten, eta zorterik onena opa diot bere ibilbide profesionalean, eta noski, jarrai dezala euskaltzaletasunean fin eta kontsekuente, eskertuko diogu eta!
‎–Ez dut dudarik egiten hala usteko zutela, esan zuen Gabrielek?, baina ez dira konturatzen nire emazte honek hiru ordu mortal behar dituela janzteko.
‎Javier zen Estebanenekoan egon ez zen bakarra, baina isilik geratu zen, beti ohi zuen bezala, jauna, eta ni, Catalinaren malkoek pazientzia agortzen zidaten era berean, hasita nengoen Javierren aho itxiarekin amorratzen. Berak ez zuen dudarik egiten istripua izan zenik, jauna, gehiago oraindik, Marco etxean hartu zuen batere eragozpenik jarri gabe. Baina nik, gorputz batek duen odol guztia ikusi nuelarik, duda egiten nuen Javierrek tantaren bat ba ote zuen berarenean.
‎A Post Confederation History izenekoak, 91 ekarpen inportanteak dira, eta lagungarriak dira Kanadaren historia askoz desatseginagoa proposatzeko eta oso modu egokian argitzeko. Bi monografia horiek, zeinetan egileak ez baitzuen dudarik egin Kanada hainbat herrik osatutako lurralde gisa deskribatzeko, 1990eko hamarkadaren hasierako krisi konstituzionalaren iskanbilaren erdian argitaratu ziren. Horietan, hainbat naziok, komunitatek, eskualdek eta kultura eta genero identitatek osatutako Kanada bat aurkezten da.
2023
‎Basajaunek ez zuen dudarik egin, eta gerlariari begirik kendu gabe, aurpegia serio, adaxkari heldu zion errespetu osoz, kirtenik ukitu gabe. Hori egin orduko, atso garai dotore bat atera zen atarira.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia