Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 8

2017
‎Ximenok egunak zeramatzan Burgiko arroilak mugatzen zuen Ezkaren ibilbide hura aztertzen, neurtzen, ezagutzen, arroken kokapena eta zurrunbiloena zehazten, gordetzen bere buruan. Bazekien handik atera eta Aragoiko lurrak zeharkatzen zituen Ezka ez zela hain arriskutsua eta Aragoi ibaiarekin elkartu ondorengo bidea ezaguna zuen aspalditik.
2018
‎Eskolako umeei drogak saltzeari ere ekin nion eta gainera, berdin izaten zitzaidan haien adina, nik ongi ezagutzen bainuen krudela izateak ez duela adinik; niretzat, objektuak besterik ez ziren deabrutxo haiek. Erruki hitza nire hiztegitik ezabatua nuen aspalditik. Dendetan lapurretan egitera behartzen nituen aitatxoren umetxoak eta behin baino gehiagotan salatu nituen hartan ari zirela, gizon handi haien ohore puztua nola husten zen ikusteko.
2020
‎Lekukoren batek ate haren atzean eta alfonbraren gainean, izaren artean, dutxaren azpian gertatutakoa ikusi balu, ez zuen narraziorako beharrezko ez litzatekeen xehetasunik deskribatuko eta, hortaz, ez zuen aspalditik barne barnetik elkar ezagutzen zuten azalen azal zimelen arteko talka aipatuko, nola azalek berriz elkarrekin topo egitearen poztasuna adierazten zuten, izerdia, erauzia, humore anitzen hezetasuna, gorputz baten alde ganbilen zabaltzea bestearen alde ahurren bila. Lekukoak, xehetasun horiek guztiak alde batera utzita, gorputzek lurralde aliatu batean dagoenaren segurtasun lasaigarriaz jokatu zutela esango luke, norberaren etxean dagoenaren sentsazioarekin.
‎Eta zein bazkide egokiago edo eskuzabalago, aitaginarreba baino? Banuen aspalditik emaztegai bat gogoan, auzoko ere nuen neska guztiz gazte, eder, lirain eta batik bat leinu oneko bat: Teresa Martínez de Ollauri.
‎Gure adiskide batzuk, Luismi eta Bego esaterako, aurreko urtean banatu ziren, baina guztiok antzematen genuen haien artekoa ez zihoala behar bezala, maitasuna maiztu zitzaiela. Gainera, haiek bazituzten bi seme alaba txiki, euren arteko harremana total aldatu zutenak; argi genuen besteok Begok eta Luismik ez zutela aspalditik elkarrekin egoteko denborarik hartzen, lagunekin betiko lagun minekin ibiltzeko aukerak uxatzen zituztela behin eta berriro, aitzakia arin eta zuriekin, bikotea lausotu egin zela, egunerokotasunean urtu zitzaiela. Baina, hori ere ez zen, inolaz ere gure kasua.
2021
‎Eta ez dut nahi, inondik ere, nik bizitu edota sufritutakoa aita baten galerarekin parekatu. Izan ere, nik ez ditut aspalditik neure gurasoak ikusi, edo bestela esanda, eurek ez naute ikusi gura, edo hori da behintzat sumatzen dudana euren etxean nagoelarik, ez daudela batere gustura ni alboan izanda, badutela beti niri esateko zerbait, nik uste leporatzeko asko eta seguruenez ere beti errieta moduan, zakar zakar, baina ez dira ausartzen ala ez dute inoiz momenturik aproposena topatzen, orduan atsekabetzen dir...
2022
‎Ez, Iruñeko pisu bloke bat zen. Bagenuen aspalditik Iruñean bizitzeko gogoa. Pisua lehen solairuan zegoen, eta terraza zabal bat zuen; goiko pisuek, balkoia baino ez.
2023
‎Atzenean, hau da, arratsaldean hiriko alde zaharrerantz abiada geldian bezain galduan zihoan gizaldraren barruan harrapatuta, murgilduta, txertatuta, baita hainbat tarteka gure ingurukoekin bultzaka zein ukondokada ere, guk atzerriko turistekin begiramendurik ez, Gaztelu plazaraino heldu gara. Eta espero bezala ere, eskarmentu handia baitugu aspalditik, Kiosko taberna jendez mukuru dago. Beldurrak gaude, beraz, Kepa eta biok taberna barrura sartu orduko bezero aldrarekin ere norabait iristeko lehian berriro ere hasi beharrean egongo garen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia