2015
|
|
Hau probetxu handikoa dela uste dut, kontura zaitezten zenbateraino pozten den gure Jauna, guk geure buruak ezagutzen eta geure txirotasun eta ezereza behin eta berriro begiratzen saiatzen garela, eta hartu gabekorik ez dugula ezer konturatzen garela ikustean. Beraz, ene ahizpak, honetarako eta Jaunak maila honetan
|
duena
arima bati eskaintzen dizkion gauza askotarako, adorea behar da; eta, nire iritziz, azken honetarako beste ezertarako baino gehiago, apaltasuna izanez gero. Eman biezagu Jaunak Bera denagatik.
|
|
Ezinezkoa da, eta horrela ez zaitezte harritu esanda dagoenaz eta esango denaz, Jainkoaz esan behar denaren seinaletxo bat baino besterik ez da-eta. Nahiko erruki agertzen digu gauza hauek halako pertsona bati jakinaraztean, haren bidez iritsiko baikara gu jakitera; izan ere, zenbat eta gehiago jakin kreaturekin komunikatzen dela, gehiago goretsiko dugu haren handitasuna eta Jaunari hain atsegin zaizkion arimak ez gutxiesten saiatuko gara; gutariko bakoitzak
|
dugu
arima bat, baina ez dugu ederresten Jainkoaren irudira egindako kreatura batek merezi duen bezala, eta horrela ez ditugu ulertzen harengan dauden sekretu handiak.
|
|
eta ez dut uste deabruarena izanik hainbeste iraun dezakeenik, arimari onura nabari nabaria eta barruko hain bake handia ekarriz, harengan ez baita ohikoa hori, eta ezin baitu, nahi izanda ere, hain gauza txarrak hainbeste on egin. Arima Jainkoarekin guztiz bat eginda eta gogoan Hura duela ikusteak, hain amorru handia emango lioke, non, saiatuko balitz ere, ez bailitzateke sarri itzuliko; leiala da Jainkoa, eta ez du onartuko deabruari halako eskua ematea, Haren Maiestatearen gogoko izatea eta haren ohore eta aintzarako bere bizia eskaintzea baino besterik nahi ez
|
duen
arima batengan; bestera egingo du: berehala aginduko du begiak zabalaraz diezazkiotela.
|
|
6 Gauza guztietatik gehien harritzen nauena da, ikusi dituzuela hiltzearren, gure Jaunaz gozatzearren, izan dituzten neke eta saminak; orain, ordea, Jauna zerbitzatzeko eta beraiek bitarteko direla Hura goretsia izan dadin, eta ahal
|
balute
arimaren bati on egiteko duten gogoa hain handia izanik, ez bakarrik ez dute hiltzeko gogorik, baizik eta urte askoan bizi nahi lukete, neke oso handiak jasanez, haiengatik Jauna goretsia izango balitz ere badaezpada, gauza txikian bada ere. Eta arima gorputzetik irtetean Jainkoaz gozatuko dutela ziur jakingo balute ere, ez zaie gogoa pizten, ezta santuek duten aintzan pentsatzean ere; orduan behintzat han egoteko desirarik ez dute:
|
|
Nik ez diot hau esatearren bakarrik, izan ere, txikikerietan luzatzen naizela dirudi, eta horiek hain zerikusi handia
|
dute
arima bat aurrera egiten hasteko eta hura hegan egitera ateratzeko (oraindik, esan ohi den bezala, ez du lumarik), non inork ez bailuke sinetsiko, hortik igaro denak izan ezik. Eta berorrek askori on egitea itxaro dudalako Jainkoagan, hementxe diot, nire osasun osoa hark ni sendatzen jakitetik eta apaltasuna eta nirekin karitatea izatetik, eta ez nintzela guztiz zuzentzen ikustearen sufrimendutik izan zela.
|
|
Alda bedi otoitzeko ordua, eta sarritan hainbat egunetan izango da. Igaro bezate ahal duten bezala erbeste hau, nahiko zorigaitz baita Jainkoa maite
|
duen
arima bat miseria honetan bizi dela eta nahi duena ezin duela egin ikustea, gorputz hau bezalako arrotz kaskarra edukitzeagatik.
|
|
Oi ene Jainkoa! Bai gogorra dela Zuk nahigabe artean utzi nahi
|
duzun
arima bat ikustea! Egia esan, nahigabe hau eta fundazio hauetan izan ditudan beste batzuk gogora datozkidanean, horren ondoan ez direla kontuan hartzekoak, iruditzen zait, gorputzeko nekeak, asko izan badira ere.
|
|
9 Hemen argi ikusten da deabruak zer sentitu behar duen irabazitzat bere mende
|
duen
arima bat galtzen duela ikustean. Gure onaren etsai amorratua denez gero, ez naiz harritzen gure Jaun errukitsua hainbeste mesede batera egiten ikustean, hura izuturik geratzea eta bere sentimenduaren erakuspen hain nabarmena egitea; batez ere konturatuko zen, arima hartan halako aberastasuna geratzean, bera beretzakotzat zituen beste batzuk gabe geratuko zela.
|
|
...ndar handia, non ez heriotza ez bizitza ez baitira nahi izaten, denbora gutxirako izan ezik Jainkoa ikusteko desira duenean; baina gero hain indar handiz irudikatzen zaio han bertan daudela hiru Pertsona hauek, non honekin erremediatzen baita absentzia honen samina; eta horrela, bizi izateko gogoaz geratzen da, Berak hala nahi badu, Hura gehiago zerbitzatzearren; eta ahal balu, zerikusia izan nahi
|
luke
arima batek behintzat gehiago maita dezan eta gorets dezan ni bitarteko naizela, denbora gutxian balitz ere, aintzan egotea baino garrantzi handiagokoa dela uste baitu.
|
|
Egon bitez jainkozko bular haien ondoan, Jaunak ardura hartuko baitu, indartsu egon daitezenean, gehiagora ateratzeko, bestela ez bailukete lortuko uste duten onurarik, beren buruari kalte egitea baizik. Eta noiz
|
duen
arima batek besteei on egitera irteteko desira eta garaia baino lehen irteteak dakarren arriskua, aipatu dizuedan liburuan aurkituko duzuenez gero, ez dut esan nahi hemen, ezta gehiago luzatu ere honetan; izan ere, hasi nintzenean nire asmoa zuoi aditzera ematea zen, nola atsegin har dezakezuen KantarikEderrenetako hitzen batzuk entzun ditzazuenean, eta gogoeta egin, zuek ulertzeko ilunak badira ...
|
|
Eta oso gogoan har dezala, beharrezkoa dela haiek konturatzea ez diela ez ikusiarena egiten haren faltei eta erremedioa ematen diela, erremedio beharrik balego. Izan ere, ez dago Jainkoa eta Ordena maite
|
duen
arima bat hainbeste samintzen duenik, nekaturik dagoela behin eta berriro erotzen dela ikusiz eta prelatuaren zain dagoela erremedioa jar dezan eta horrela geratzen dela ikustea baino; orduan Jainkoagana itzultzen da, eta aurrerantzean isilik egotea erabakitzen du, dena hondatzen bada ere, hain gutxi aurreratzen dela ikusiz.
|