Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 33

2001
‎Gure ametsak, eskualde anitzetako tren geltoki busti edo portu zikinen kaietan hurrantzen zirenak ziren; hiri nagusia gehienontzat, gero gabeziaren tupina herdoildua zen, sentimendu horrek gintuela hain zuzen elkartzen eta behin betiko etsitzetik desbideratzen. Lanaren ukateak, mugimenduaren jarraipena itxura zezakeen, baina ez zuen ametsaren kidetasunarekiko inongo loturarik. Maddalenek erraten zidanaren arabera hargatik, esklabo bihurtzen zuen lana utziz geroztik gustatzen zitzaion Ivryko karrika bazterretan, itsas ertzak irudikatuz, debaldeko kazeta eta paperak zakar ontzietarik salbatzen aritzea, orbel hezeak, txirla urtsuak nahiz harkaitzetan hautsi arrain zatiak bailiran.
2003
‎Denbora dute amets. Zer da, baina, denbora.
‎maitasuna magma bat bezala bizi nahi dutenen ametsa.
‎zeharkatu behar dituela amets egingo balu,
2004
‎Heriotzaren aurrean jendea isiltasunera kondenatu duzue, erdizka mintzatzera. Genituen ametsak zuen mesedetan, hire mesedetan erabili dituk, besteen aurrean hire burua ederresteko. Beti egin duk, beti egin duzue hori, Harakin; beti, ezagutzen haudanetik.
2005
‎Aitor ezazu zenbateraino zaituen liluratzen izadiaren eta gizakiaren arteko beste garai bateko harreman estuak. Munduaren neurriak oinez ibiltzeak markatzen zituen aroak dituzula amets. Esan ezazu zeuretzat nahi zenituzkeela hizkuntza bakarraz bizi zitezkeen garai zaharrak.
‎Eguraldi ona dugu, jendez irakiten dago eguterako alde hau, hemen jesarrita hartzen dute ribeiroa nire herritarrek, egun pekinesen eta huskyen kakarik edukiko ez balu bezala noan espaloian. Aitor ezazue, denok egin ohi dugu amets karrika nagusian biluzik goazela, ni ikara hori sentitzen ari naiz zeuen guztien gozamenerako, lotsariaren ordezkaria naiz, biluzik noa gogoak eman didalako, besterik gabe, ahalkearen eta fiertasunaren nahaste hordigarri batean bizi naiz, egidazue tu, otoi, edo emadazue harrika. Baina karitaterik ez, eskerrik asko, gorde ezazu hotz egiten duenerako, nola irten zaitezke beroki batekin eguzki galdatan?
‎Ez badun deus esaten onartu egiten dun, bi edo hiru oihal egonen ditun nire eskutik hire haragira baina ez dun posible ez sumatzea. Atzamarrak tira ahala zabaltzen ditu igurtziaren eremua handitzeko, hostoen arteko zurrumurrua da hau, hostajearen ikara ilunabarreko brisan, eta honezkero ez da birigarro hila, mandeulien ziztakoak ikaran tinkarazitako behorraren gihar luzea da, bere haragiaren sendotasuna Bittorren eskugainaren kontra frogatu behar lukeen ametsa. Madalena karrikan sartuak dira, beranduegi dinat eskua atera eta bizkarretik heltzeko, jendea dabil oraindik, ordu bata da elizako kanpandorre bitxi horretan.
2006
‎Baina inoiz ez da ziur eta zehatz jakiterik izango. Horregatik orain, zentzudunago eta helduagoa izaki, neure adinarekin bezala garaiarekin ere bat eginez, Tristuraren Museoko edo Etsipenaren Interpretazio Zentroko zuzendari izatea dut amets eta xede.
‎saltsa ona!, esaten zuen Mixak, okela, okela ona!, esaten zuen, hitz hori bizkaian ikasi zuen, eta ordizian harritu iten ziren, hauek nondikan datoz?, eta Mixak hala iten zuen, euskaraz bere moduan eta gero numeroak erdaraz eta numeroak erdaraz esanda jendia pixka bat lasaitu iten zen, eta hura benetan gaizki nola atera zitzaigun handik nik tuterara nahi nuen, festa izugarriak izaten omen dira han, eta Mixak ezetz, hara etzuela nahi, lehenago han arizana zen eta han mobida izan zuen eta igual behar ez zuen batekin topo ingo zuela, zergatik Mixak, errusiatik etorri zenian, ekarri zutenekin eta etortzeko pasaportia eta lan baimenak in zizkiotenekin zorren bat bazuen, horregatik etzuen fotorik nahi eta horregatik ere etorri zen herriz herri nirekin, ezpaitzitzaion herrian udaletxiak pagatzen zionarekin ailegatzen eta zeuzkan diru pixarrak errusiara bidali zituen han bi alaba baitzituen eta horregatik etzuen ezta pentsioa pagatzeko ere, baionan in genituen bi gau, jarri ginen kale luze batian, han ziren saltzaile guztiak eta hainbestian, etorri zitzaigun magrebeko ume moko bat kollariak saltzen zebilena eta haragirik gabe eskatu zigun bokata bat, ezpaitzen haragiarekin fiatzen, txerria ote zen, eta Mixak in zion hari saltsarekin bokata, berrogeita hamar xentimo, eta gero sailian sailian hasi ziren etortzen magrebeko umiak, eta gero hango zaharrak ere bai, eta nik, nahikoa dek!, kontra in nien eta Mixari ere kontra ze bestela ere nahikoa lioa bagenuen, makina bat moxkorrekin peliatu nintzen, ezpainuen pitorik entenditzen eta haiek manera txarrekin etortzen, Mixak ere gutxi entenditzen zuen baina hura moldatu iten zen, moldatzeko zera hori zuen, abilidade hori, bera lasai zegoen, ni takartu nintzen, hirekin ruina zaukaat!, irribarre iten zuen, baionan bi lo in genituen, bigarren egunian, bertan, nik banku batian, zakuan, eta Mixa furgonetan manta batekin, halako batian esnatu naiz eta, arratoi bat zakuari oxka, salto in nuen, alde in zuen hark, eta ni in nintzen lurrera erori eta, lurrian nengoela begiak bildu eta atzera lo gelditu nintzen, nekia, Mixak berriz, hamabi ordu in zituen tirada batian, hark ere nekia, iten bazuen zutik ordu asko hankan mina jartzen zitzaion, zergatik behatz txikia moztuta zeukan, hori izan zen kropotkin, uste dut izena, hiri bat txetxeniatik honontza, zergatik kuarteletik lagun batekin eskapatu zenian, kamioi bat pillatu zuten eta heldu ziren hiri horretara, lagun haren etxera eta, berak botak erantzi gabe bazeraman lau hilabete, eta mina, eta mina, hanka dena haunditua eta han moztu zioten, gero handik pasa zen ukraniara, han mafia batekin tratua in edo hala etorri zen, ihes, beti ihes, esaten zidan, txikitan ere, amak minan lan iten zuen eta, mina itxi zutenian handik hanka in behar, orain, hau da nire etxia!, esaten zuen, bidia zela bere etxia, pena zuen familiagatik, umeekin askotan gogoratzen, handik, baionatik, berara goazela, furgoneta malda batian gelditu zitzaigun, hura izan zen aurreneko aldia, Mixak sartu zuen burua motorrian, jo zion ostiko pare bat, martxan jarri zen, berara ailegatu eta han jendiak irriak eta burlak iten zizkigun eta handik kontzejal batek edo eztakit zer zen bidali gintuen eta ni hitz inda nengoen hurrengo egunerako oiartzungo tipo batekin eta hark esan zigun halako ordutik aurrera jartzeko halako tokian, eta bueno, jarri ginen eta in genituen gelditu gabe hirulau ordu lanian, halako batian altxatu zen haize fuerte bat, amarratu genuen toldoa barandilla batian eta ezin, toldoa puxkatu eta noski sua itzali eta ezin aguantatu behintzat, gauzak azkar bildu eta martxa, hurrengo goizian, toldoa partxiatu genuen, garbitu garbitzekoak eta erostekoak erosi eta, berriz ere martxa, gasteizera joan ginen, han jarri ginen parte zaharrian, kantoi batian, hara etzen poliziarik sartzen eta ...gauzak azkar bildu eta martxa, hurrengo goizian, toldoa partxiatu genuen, garbitu garbitzekoak eta erostekoak erosi eta, berriz ere martxa, gasteizera joan ginen, han jarri ginen parte zaharrian, kantoi batian, hara etzen poliziarik sartzen eta han ondo saldu eta ondo egon ginen, bitartian diru balantziak in genituen eta etzen askore baina, zerbait ari ginen, Mixak orain errusiara joatiarekin iten zuen ametsa, eta nik ere nire ametsak baina nik garbi neukan gutxirekin biziko nintzela eta tailerrera pentsatu ere ez, han gasteizen haragia bagenuen oiartzundik sobratua eta hura eraman ekarriekin in zitzaigun lizundu, xerrak kutxilloarekin garbitu genituen, Mixak etzuen saldu nahi, eta nik, ba, lizun pixka bategatik, baina handik aurrera nazkatu ginen eta hasi ginen solomoa, piper saltsarekin, gast... bilbon akitu arte!, esan genuen, bagenituen telefono batzuk, ia lotu genuen, azkenian ezetz, etziguten utzi, horregatik tafallara segitu genuen, han bukatu zitzaigun solomoa eta Mixak baratxuri zopa prestatu zuen eltzian, baratxuriak zanpa zanpa in eta eskatu genituen bar batian ogi zaharrak eta txorizo batzuk erosi genituen, handik in genuen goizueta, han jende txikitxoa zegoen, diferentzia haiekin Mixa harrituta zegoen, han leitzan ezagutu genuen saltzaile bati zerbeza kaja bat eman eta bere aldian toki bat utzi zigun, hurrengo goizian, handik gatozela, errebuelta asko eta Mixa mariatuta zijoan, baso zahar batian, basoko mutilak motozerrekin eta gazte batzuk pagoetara igoak, batzuk aurpegiak estalita, beste batzuk makillatuta bezala, kolore txuria, lekeition in genuen goizaldian ordu pare bat bidali bitartian eta zarautzen heldu bezain laster etorri ziren bi munipa eta papera eskatu ziguten eta herritik aparte jarri behar izan genuen, bermion in genuen gau ona, kontzertu haundia zegoen eta laurehun bokata saldu genituen, denak eta gehiago ere salduko genituen, argi pirrintarekin ari ginen gauzak furgonetara jasotzen, ya ari ginen burniak biltzen, halako batian bronka izugarri bat, tipo txiki buru haundi bat gugana ikaratuta korrika eta ikusi ez ikusi furgonetara sartu zitzaigun eta atia itxi zuen, haren atzetik amorratu batzuk, ni, zer pasatzen da!, tartian jarri nintzen, joputa!, esaten zuten, neska bat bortxatu zuela txiki hark, nahi zizkioten barrabilak moztu, nik tranki tranki!, bakarrik esan nuen, eman zidaten ostia latz bat, ya furgonetara sartu behar zuten, Mixa etzen ikaratu eta hanka burni bat ibili zuen airian, bidali zituen bi tipo lurrera, jende gehiago etorri zen, akatu baino lehenago sartu ginen furgonetan nola hala, hautsi ziguten atzeko kristala eta burni batzuk han utzi genituen, atera ginen bermiotik, zartaien eta serbilleten artian gure buru haundia, alkandora urratua, puta, esaten zuen, puta zela, etzuen besterik esaten, neska hura, puta zela, halako batian, herritik ateratzeko maldan, taka, in zen furgoneta berriz ere gelditu, jaitsi ginen, buru haundia begiak atera beharrian ikaratuta zegoen, eskerrak eman gabe piztia bezala mendira salto in zuen, hurrengo egunian ez, hurrengoan, furgoneta karga in, nafarroa aldera abiatu ginen, ba omen ziren hango erdialdeko haranetan herri txiki batzuk, denbora hartan jaiak zituztenak, jendetzarik ez, esan ziguten, baina joanez gero poliki salduko duzue, pasa genituen harako mendiak, iritsi ginen ipuruen lurrera, galdezka galdezka, heldu ginen ariztira, feria zen ariztin, jende gutxi, haur batzuk, barraka batzuk, tipo batek puñalarekin jolas iten zuen, bi lagun padera zabalian ogia erretzen ari ziren, etorri zitzaigun herriko mutil ile luze bat, informatu zen zer zen gure nahia, esan zigun ostatuaren ondoan non jartzia genuen, nonbait, esan zigun hark, gobernuak, bertako jauntxoekin elkar hartuta, pribatizatu in nahi zituen mendi haietako lurrak, eta kontra iteko zen festa, nik susmoa, zibilak joango ote ziren eta, joan nintzen begiratzera bazterrak, ez nintzen fiatzen, Mixa mutil harekin gelditu zen, itzuli nintzenian ostatuan ziren biak, Mixa ikusten zen gustora zegoela, mutil ile luze hark, Stefan izena, galderak iten zizkion, errusiako eskolaz, siberiaz, hango ibaiez, lehortu zen itsaso batetaz, iluntziarekin hasi zen jendia etortzen plazara, guk sua piztu, bonbillak arboletatik txintxilika jarri eta, gutxi bat, gutxi bat, oso ongi saldu genuen, goizaldian, bostak seiak izango ziren biltzen hasi ginenian, denak bildu eta abiatzera goazela, furgonetak, etzuela nahi, aritu ginen, eman genizkion takateko batzuk, alferrik, ematen zuen hila zela motorra, probatu genuen Stefanek utzi zigun bateria batekin, etorri ziren ferianteak ere, motorrari begiratu, burua kordokatzen zuten, etzen hari nondik sartu eskua, ezin ezer egin, apartatu ginen, madarikatu genuen gure suertia, Mixa
2010
‎Nik ez bezala, Begok institutuko bigarren urtean erabaki zuen kazetaria izan gura zuela. Ikerketa kazetaritza politikoarekin uztartzea zuen amets. Behin eta berriz aipatzen zidan Mirentxu Purroy euskalduna izan gura zuela, Punto y Hora euskalduna behar genuela, Egin euskalduna ezinbestekoa zela.
‎eta helburu genuena amets.
2012
‎Josu gustura dago: asteburu bakarra izango da, pentsatu du, sekulako aukera biontzat, berdin du amets bat besterik ez bada ere. Eskaileretan gora joan da, eskua luzatu du eta eskua ukitu dio aitari, zeina ahopean esaldi bakarra etengabe errepikatzen ari den:
2013
‎Tturkok ordukoz utzia zuen ametsen erresuma, eta ongi aditu zituen nik erranak. Ez zion sobera inporta, hala ere.
‎Miarritzeko etxe batean neskato aritu baitzen urte pare batez. Bertze mundu batzuk zituen amets. Ezagun zuen.
2014
‎teoriak ditu amets.
2015
‎Hain zuzen, magnolia horixe besarkatuko du Abaituak hilko den egunean, haren hosto bat gordeko du sakelan. Eta zenbait urte lehenago, aztergai dugun ametsean, hiltzeko orduan, Zabalegiren zapatak jantziko ditu. Abaituaren eta Zabalegiren artean konfluentzia bat dago gizajotasunean.
‎Horixe gertatu zitzaion Kandinsky margolariaren emazteari. Hasieran, nahigabetu egin zen kaleko ezezagunak Wassily erantzun zionean, berak Gregor bezalako izen dotoreagoa baitzuen amets; dena den, azkenik Wassily Kandinskyrekin ezkondu zen, Alexandre Kojève filosofoaren osabarekin, egia definitu zuena zentzu ulergarri guztien artikulazio koherente gisa, Saizarbitoriaren antipodetan.
‎Atzo kontaktu dei labur bat argitaratu zuen kazeta ezagun bateko harremanen sailean," Abstenitu bitez isilak, ederrak eta Getxokoak" oharrarekin. Asmo hura bezala hurrengo batzuk ere motz geratu zaizkionez, iduri luke ametsa behar duela adiskide. Hainbeste maite dituen zimurretarainoko xaloa dugu Lorea Gernika.
‎Loak hartzen nauenean manta arteko epeltasunean, usu dut ametsetatik sentitzen esku latz baten fereka, begiak zabaldu orduko huts egiten didana, hobeki gogoratzea eskatuko bailuen.
‎Bazirudien ametsen kalitatea zaintzeko zentinelak nituela inkontzientean, eta haien irizpidearen arabera segitzen nuela lo edo itzartzen nintzela. Poliki poliki perfekzionatzen joan naiz urte guztiotan nahi dudanaz amets egiteko gaitasun hau, eta hara, gaur da eguna esfortzurik gabe barneratzen naizela irudikatuko existentziatara loak hartutakoan. Prozedura oso da sinplea:
‎FLAVIA: Gure altzoetara datozenak bestela beteko ez lituzketen ametsak gugaz txortan eginda betetzen dituztela uste duten haur papar iletsuak dira. Baina fantasiak, umetakoak baino, helduarokoak dituzte, ikasiak.
2016
‎– Zenbat? –esan zuen ametsetatik esnatua zen Luisek.
2017
‎Gurean aste parea zeramanerako, haren mugimenduak eta hitz egiteko manera imitatzen hasi zen, disimulatzeko inolako asmorik gabe. Maria estetizista zen ofizioz, eta lurrindegi natural bat irekitzea zuen amets. Ama tentatzen zuen etorkizunean biek elkarrekin halako negozio bat martxan jartzeko.
2018
‎Lurralde mitologiko bat du helburu, noizbait existitu zen garai batekin amesten du, loriaz beteriko garai batekin. Mendebaldearen sehaska aroa du amets, jaio zeneko istant hura. Augusto berriaren etorreraren zain dago, berriz ere mendebaldea loriara eramango duena.
2019
‎Kapilaua organo jotzailea zen, trumoia halako eztarria zeukan, eta gabon kanten lehiaketa bat irabaztea zuen amets, berak sortutako piezak aurkeztuta. Gure maisu maistrek onartu egin zioten proposamena, beharbada baietz esateko estutasunean jarri zituelako, baina baliteke pentsatu izana ekimen hark sosegatuko zuela gure pubertate abiatu berria.
‎Bakoitzak bere ametsean esan nahi dut, semeak bere ametsean, nik nirean. Zuek baboak zarete, eta baboek ez dute ametsik egiten, edo ez dituzte kontatzen. Botikaria baboena.
2020
‎Etxean inoiz ez dagoen aita da “etxeko nagusiaren” ereduan agertzen zaiguna eta hortik aldentzeko nahia azaldu digute. Kasu batzuetan, praktikan txanpiñoi langilearen edo militantearen pautak jarraitu arren, bestelako errealitatea dute amets; esaterako, umearekin egoteko eta honekin loturak egiteko nahiez aritu da Jon, 35 urteko aita:
2021
zenituen ametsak, zikiratu ahalak
‎Alkohola eta belarra bazebiltzan eskutik eskura, zaldia eta azidoa ingurune zenbaitetan, aburu politiko finkoak genituen, ezberdin pentsatzen zutenak derrigor etsaiak ziren guretzat, baina soinu banda erraldoia geneukan, euskaraz barne. Eremuko dunen atzetik nenbilen ni ere orduz geroztik eta, Izpegi lepoaren oinetako lehen bihurguneetan, abesti hartako euri zitalak nituen amets. Kanta mitikoak josten gintuen intimoki, entzuten genuen ber, bereizi ezinak ginela bagenekiela Joanak eta biok.
‎Eskutik heldu nauzu eta hitz samurrak belarrira esan. Laztan jolasa dugu amets honetan, hamalau urteko laztan jolas trakets samarra, orain ere jendearen aurrean lotsatu samar gaude...
2023
‎Pixkanaka neure beste niaren egoeraz jabetzen ari nintzen: bi seme alaba genituen, eta Olatz, aspaldi baztertua zuen ametsa gauzatuz, idazten hasita zegoen, arrakasta handiz gainera. Beste nia, kanpokoa, egoera berrira ondo egokituta zegoen, ni beti mundura seme alabak ekartzearen aurkakoa izan naizen arren.
‎Hazten ari naiz oraindik aktore bezala eta konturatzen naiz oztopo asko ditugula, eta oso modu prekarioan lan egiten dugula. Antzerkian, eta bereziki euskarazko antzerkia sortzen duzunean, zailtasunak handiagoak dira, eta dituzun ametsak ikusten duzu ezinezkoak direla eta horrek frustrazioa sortu ahal dizu.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia