2015
|
|
2 Eta, batetik, arimaren barruan ziurtasun handia duela badirudi ere, batez ere Jainkoarekin bakarrean dagoenean, bestetik oso nahigabeturik dabil; izan ere, berak bihotz bihotzez maite duena iraintzeko deabruak engainatuko ote duen beldur da, gaizki esateek ez baitiote nahigabe handirik ematen, gehiago egin ahal balu bezala aitor entzuleak estutzen duenean izan ezik. Guztiei bere alde otoitz egin dezatela eske eta eske ari da eta Haren Maiestateari beste bide batetik eraman dezala erreguka, bide hori oso arriskutsua dela eta hala egiteko esaten diotelako; hala ere, bide horretan on handia aurkitu duenez gero, eta zerura daraman bidez hauxe dela irakurri, entzun eta Jainkoaren aginduetatik dakienez gero, nahita ere, ezin
|
du
alde batera utzi desira hori, eta Jainkoaren eskuetan uzten du bere burua. Eta desira hori alde batera ezin utzi izateak ere nahigabetu egiten du, aitor entzuleari ez diola obeditzen iruditzen zaiolako; engainatua ez izateko erremedio bakarra obeditzean eta gure Jauna ez iraintzean datzalakoan dago; eta, horrela, uste du, berak dakiela, zati zati egingo balute ere ez lukeela egingo bekatu arin bat; eta nahigabe handia hartzen du, oharkabean halako askotan erortzea ezin saihestu dezakeela ikusiz.
|
|
12 Baina gure Jaunak beste gauza bat agindurik zuenez gero, gutxi balio izan zuen haien erabakiak; horregatik, hamabost egun igaro baino lehen, gaixotasun latz batek jo zuen eta oso egun gutxian eraman zuen gure Jaunak berarekin. Emazteari hain barruan sartu zitzaion, Jainkoak egitea nahi
|
zuena
alde batera uztea, hari ematearren, izan zela haren heriotzaren kausa, non beldur handiak hartu baitzuen. Jonas profetarena etortzen zitzaion gogora, Jainkoaren esana egin nahi ez zuelako gertatu zitzaiona; are gehiago, uste zuen zigortu egin zuela bera, bihotz bihotzez maite zuen iloba kenduz.
|
|
kanpoko ez barruko hitzik gabe argi argi ulertzen du arimak nor den, eta zein aldetan dagoen, eta batzuetan baita zer esan nahi duen ere. Nondik eta nola ez daki; baina horrelaxe gertatzen da, eta hark irauten duena ezin
|
du
alde batera utzi; eta kentzen denean, lehen bezala irudikatu nahi izan arren, alferrik da, irudikapena delako hau eta ez presentzia, hau ez baitago haren esku; eta honela dira naturaz gaindiko gauzak. Eta hemendik dator Jainkoak mesede hau egiten dion hark bere burua ezereztzat izatea, gauza emana dela konturatzen delako eta berak ez duela han ez kentzerik ez ipintzerik; eta honek askoz ere apaltasun eta maitasun handiagoaz gerarazten du Jaun hain ahaltsu hau, hemen ulertu ere ezin duguna egin dezakeena, zerbitzatzeko; jakintzarik handiena izanda ere, ulertzen ez diren gauzak daude.
|
|
Horregatik nahi dut, ene ahizpak, begira dezagula nola errezatzen dugun Pater Nosterraren otoitz hau eta nola errezatzen ditugun gainerako ahozko otoitz guztiak. Izan ere, Jainkoak mesede hau egiten digunean, utzi egin behar
|
ditugu
alde batera munduko gauzen ardurak; hango Jauna iristerakoan, kanpora botatzen baitu guztia. Ez dut esaten otoitz hau duten guztiak, nahitaez, munduko gauzetatik askatuak daudenik; kontura daitezela nahi nuke, behintzat, falta zaienaz eta apaldu daitezela eta guztiz askatzen saia daitezela, bestela hemen geldituko baitira.
|