Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 21

2010
‎eta gizalegez ahal zen neurrian garrantzi militarrik gabeko guztia. Baina ez zen hori buruzagi separatistek atzerrira zabaldu nahi zuten aldez aurretik pentsaturiko propagandari ongien zetorkiona; beraien biktimen mozorroari egokiago zitzaion Gernikan zegoen guztiaren suntsidura absolutu eta erabatekoa, eta orduan sute berriak sortzen dira hirian, eztanda misteriotsuak entzuten dira, osorik zeuden etxeak desagertzen dira gerra ekintzetatik bi egunetara eta miliziano iheslariek etengabe kanoikatzen dituzte astebetez Erregoitiako gainetatik Eliza eta Batzar Etxea, zeinek une horretan kanoi jotzeak, zorionez gutxi, jaso dituzten.
‎Sexurako ez zela gauza izango pentsatu zuen Julenek, hobe zuela aldez aurretik dena kontatu Aitziberri, bestela alferrikako ahaleginean jardun eta gero egin baitzuen, eta hori bai izango zela patetikoa. Aurrena gelara iritsi behar, ordea, eta horretarako harreran datuak eman.
2011
‎Eta horrekin istorio humanoa egiten duzu. Istorioa pentsatzerakoan ez dut aldez aurretik erabakitzen herri zinema edo zinema urbanoa egingo dudan, istorioak sortzen doaz pertsonaiak interesatzen zaizkidalako, eta pertsonaia horiek kontatzeko dutena?.
2014
‎Zer esan nezake neure defentsan? Deus gutxi, epaiketa galdua dut aldez aurretik, eta horregatik hasi nahi izan dut aitorpen batekin, neronek gaitzetsiz neure jokaera hau, beste inork salatu eta txarretsi baino lehen.
‎Martxan jarri nintzen. Motor txiki bat lapurtua nuen aldez aurretik. Hura hartu eta errepideari lotu nintzaion.
2015
‎Ez zen beharrezkoa ordea. Berri hura, Ameriketako itzuliarena bezala, ezaguna eta hitz egina zuten aldez aurretik taldeko kide guztiek. Izatez, Iraragorri, Langara eta beste batzuek eskatu zieten agintariei Biritxinagari alde egiteko agindua emateko.
‎Denak ez daude ados Dennettekin. Batzuek bai, uste dute, berak bezala, subjektua bizirik uztea gakoa ez ukitzearen sinonimoa dela, tranpa bat dela, petitio principii bat, azaldu behar duguna aldez aurretik onartzen baitugu: subjektua bera eta bere forma.
‎Hona Irigarairen erantzuna: . Ez dugu aldez aurretik finkatua% 10 egin behar denik frantsesez. Beti entsaiatzen gara lehentasuna euskarari ematen.
‎Nola idatzi berririk, ez badago? Baina orri kopurua finkatuta dute aldez aurretik, eta fideltasuna esaten diote horri eusteari, irakurleekiko fideltasuna. Hortaz, berririk ez badago, asmatu egin behar, edo erreserban gordetakoak atera.
2016
‎Ez dute aldez aurretik deitu, iragartzeko eguerdirako han aurkeztuko zirela. Eugeniaren etxean azaldu dira Marko Bruto Ponpeiako Kurian bezala.
2017
‎Lehen esan bezala, demokratizazioaz egiten dudan deskribapenak ez du aldez aurretik zehazten zelakoak izango diren boteretzea, gobernantza edo gobernu sistema, nor izango den herria, ez eta gobernatu horrek zer adieraziko duen zehatz mehatz. Seguru dakigu, ordea, deskribapen horrek ez duela soilik beste aukera hori aipatzen, hau da, gero eta jende gehiago hautatu ahal izatea gobernurako eta gero eta jende gehiagok hautatzea horiek.
‎Lehenengo kapituluan esan moduan, deskribapen horrek ez du aldez aurretik zehazten zelakoak izango diren boteretzea, gobernantza edo gobernu sistema, nor izango den herri hori, ez eta gobernatu horrek zer adieraziko duen zehatz mehatz. Seguru dakigu, ordea, deskribapen hori ez dela soilik ari gero eta herritar gehiago parlamenturako hautatuak izateko aukeraz edo gero eta herritar gehiagok hautatzeaz nortzuk izango diren gobernuko kideak.
‎Azpimarratu beharra dago, eta halaxe azpimarratu du Tillyk (2007), hainbat faktore kontraesankorrek eragiten dutela demokratizazioan: printzipioan autoritariotzat edo totalitariotzat jotzen ditugun zenbait osagaik bidea egingo diote demokratizazioari, baina ezin dugu aldez aurretik jakin zeintzuk.
‎Demokrazia, edo etorkizuneko belaunaldiek autogobernuaren bidezko boteretze kolektiboari jarriko dioten dena delako izena, ezin da sekula guztiz erdietsi, eta ezin ixte betiereko horixe da, hain zuzen ere, askatasuna. Ezin dugu aldez aurretik jakin zer pribatizatuko, moralizatuko eta naturalizatuko den, eta, beraz, ezin dugu jakin zer politizatu dugun. Ondorioz, ezin ditugu politizazioaren eduki zehatzak aurreikusi, baina beti egin dezakegu politizazioaren alde.
‎Horren ordez, erruak heldu zidan eztarritik, gau hartan amaren hitzak entzun eta gero amore emateagatik estutu ninduen paretaren kontra. Gertatu behar zuena aldez aurretik jakin eta azkeneko saiakera bat egin ezin izana leporatzen zidan erruak. Ondo zekien ez nuela beste aukerarik, erruak ondo dakielako noraino iritsi gaitezkeen, eta hala ere, urrutiago joan nahi izaten du beti.
2018
‎Amak ez zuen aldez aurretik ikusi zer bilakatuko ginen gerora, bere etsipenaren ikuskizunaz geroztik, mutilez ari naiz batez ere, semeez. Baina, aurrez ikusi izan balu ere, nola isilduko zuen bere historia bilakatu zena?
2019
‎Itzelak dira, inondik ere, imajinazioaren ahalmenak, kasu honetan berriz ere ikusi ahal izan den bezala, Raimundo Silva bere gorputza sentitzen hasi zenean, bere gorputzean gertatzen ari zena sentitzen hasi zen, lehen lurrikara geldo baten mugimendua, antzeman ezina ia, gero taupada latz, errepikakor, premiazkoa, Raimundo Silva egonean dago, prozesuari jarraitzen dio begiak ñarrotuta, orrialde ezagun bat gogoratuko balu bezala, eta geldi geldi dago, zain, odolak, harpe bat husten duen marea bailitzan, berriz ere atzera egiten duen arte, poliki poliki, noizbehinka olatuak erasora bidaliz oraindik ere, baina alferrik da, marea jaisten ari da, azken oldarrak dira, azkenerako ez dago ezer, ur hari batzuen jario barea baizik ez, algak harrien gainean pausatzen dira, barreiatuta, karramarro txiki eta izutu batzuek harrien azpian bilatu dute aterpe, hondar bustiaren gainean apenas antzematen diren zantzuak utzi eta gero. Orain, borondatezko baldartasun nagi baten erdian, Raimundo Silvak galdetzen dio bere buruari nondik datozen eta zer esan nahi duten animaliatxo zantar horiek, ibiltzeko modu bakandu, kezkagarri horrekin, naturak beraiengandik hasi bailuen aldez aurretik susmatzekoa zen nahasmen orokorra, Etorkizunean denok karramarroak izango gara, pentsatu zuen, eta berehala imajinazioak Mogueime soldadua erakutsi zion, estuarioko ertzean, odolez zikinduriko eskuak garbituz eta garai haietako karramarroei so, karramarroek ihes egiten zuten, zuzen zuzen, beheko hondoetara, beren lurrezko koloreak eta uraren itzalak bat egiten zutela.... Irudia azkar desagertu zen, beste bat etorri zen, pasatzen diren diapositibak bailiren, estuarioan zen berriz ere, baina orain arropa garbitzen ari zen emakume bat zegoen, Raimundo Silvak eta Mogueimek bazekiten nor zen, esan zieten Bonneko alemaniarra zen Henrique zaldun delako horren ohaidea zela, Galizian bahitua gurutzatu batzuk han lehorreratu zirenean urketa egiteko, morroi batek harrapatu zuen, baina bai morroia eta baita morroi horren jauna ere borrokan hil ziren, eta emakumea orain hortik zehar dabil, gutxi gorabehera nahi duenarekin, gutxi gorabehera diogu, baina zuhur betiere, hainbatetan borondatez kontra hartu dutelako, hori egin zuten bi hilik agertu ziren handik egun batzuetara, labankadaka, hiltzailea nor izan zen ez zen argitu, horrenbeste gizon elkartzen direnean saihetsezinak dira nahasketak eta liskarrak, isilean eta fede txarrez zauritu zituztenena kanpamentuan infiltratu ziren mairuen satorren lana izan zitekeela ahaztu gabe.
‎Konturatu da bere askatasuna hasi eta bukatu egin zela Ez hitza idatzi zuen une berean, eta hortik aurrera lehena bezain larderiatsua zen beste patu bat mugitzen hasi zela, eta orain ulertzen saiatu behar duela zergatik hasieran bere ekimenaren eta gogoetaren ondorioa zirudiena, berarengandik kanpoko mekanika baten ondorioa zen eta den, mekanika horren funtzionamenduaz ideia lauso bat baizik ez duela, eta mekanika horretan parte hartzen badu, parte hartzen du zoriz erabiltzen dituen palanka eta botoien bidez, palanka eta botoi hauen egiazko funtzioa zein den jakin gabe, jakinik, bakarrik, horixe dela bere papera, eta botoi edo palanka horiek, beren aldetik, bat batean azaleratzen diren ezusteko inpultsoek mugitzen dituztela, ezustekoak, diogu, zeren, igartzeko modukoak edo eta are, norberak eragindakoak balira ere, guztiz ezustekoak baitira beren ondorio hurbil edo urrunei dagokienez. Horregatik egiazta daiteke ezen, berak ez zuelarik aldez aurretik pentsatu Lisboa setiatu zuteneko historia berriz kontatzea hemen kontatuta datorren bezala, bestea bezain gupidagabe den eta hitz bat alderantzikatuz ustez itzuri zuen behar baten ondorioaren aurrean dagoela, berriz ere, baina orain negatiboan, edo termino ez hain erradikaletan esatearren, musika berbera idatzi izan balu bezala da, nahiz eta nota guztiak tonu-erdi beherago idatzi.... Raimundo Silva pentsatzen ari da, zinez, bere kontakizunari bukaera ematea, gurutzatuak Tajora itzularaztea, ez baitira oso urruti ibiliko oraindik, Algarve eta Gibraltar artean edo, ausaz, eta horrela historiak aldaketarik gabe bururatzea, gertaeren errepikapen bat besterik ez, eskuliburu guztietan zein Lisboako Setioaren Historian irakurtzen ahal den bezala.
2021
‎Idazleak ezin du aldez aurretik bere literatura holakoa edo bestelakoa izango dela erabaki, honek arrakasta izango duela iruditzen zaiolako edo beste horrek kritikaren txaloak, Akademiaren loriak eta administrazioaren sariak lortuko dituela pentsatzen duelako. Kontrakoa esaten bada ere, edonork luke best seller bat idatzi, halako edo bestelako formulari jarraituta.
‎Bai, herrigintzara garamatzala esan genezake, baina ez berrikuntzaren atetik. Zuk 72 silaba dituzu aldez aurretik zehaztu den gai bati buruz hitz egiteko...
2023
‎–Beraz dena pentsatua zuen aldez aurretik.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia