2003
|
|
Txokok, egonaldia Maika" epelarenean" segurtatu zuen. Otsabideko geltokian trenetik lerratu zirenean, nor bere autoan neskak han
|
zituzten
aiduru. Maikak Txoko besarkatu zuen, ezpainetan ausikika.
|
2023
|
|
Bideari jarraiki eta erdiguneko bigarren auzoan sartu eta manexen haizeak herriko etxearen aitzin aitzinean pausatu ditu neholako eragozgarririk gabe, ekuru eta baratxu. Jende eli bat
|
dute
aiduru lekorean, gaurko eküragian.8
|
|
Haize beltza ilki du, iguriki ditu bidaideak Eskiulara eramatekotz. Han, Philippe Etxegorri eta eskiulatar zenbait
|
dituzte
aiduru Biarnoko herri horretako aroren lexikoaren berri ematekoz. Philippe Etxegorri Biarnoko euskaldunak deritzon liburu eder eta mamitsuaren egilea da, egun, ihurk baino hobeki Biarnoko euskaldunen gorabeherak dakizkiena.
|
|
Ikastolako sarreran, hiru irakasle
|
dituzte
aiduru. Aidegorria sartu eta irakasleak, hiru emazteki, jin zaizkie agurtzera; gonbita egin diete barnera sartzeko.
|
|
Bidaideek hiru lagun
|
dituzte
aiduru herriko etxeko kanpoaldean, bi gizon eta emazteki bat; balkoitxo gisako bat dago, eta han dira ihardukitzen. Fite ohartu dira bortzak, eta elkarri bortzekoak eta musuak emanik, barneko gelaxka batera sartu dira; ttipia da, baina iduri du moldatuko direla.
|
|
Fitexko arribatu da Seaskako Donibane Lohizuneko ikastolara. Lekorean, zenbait guraso eta euskaltzale
|
ditu
aiduru: biziki harrera bero egin diote, haientzat sekulako ohorea baita horrela pertsona jaso eta laguntzea.
|
|
Gau eskolako zenbait irakasle
|
dituzte
aiduru lekorean anaiek. Musuak eta bostekoa elkarri eman eta barnera sartu dira; gela batean egokitu dira bertaraturiko herritar eta irakasleekin mintzatzekotz.
|
|
Haizeen arteko lehian, ipar haizea gailurtu delarik, aroak beltzera egin eta erasan egin du. Lekorean
|
dute
aiduru ipar haizea bidelagunek Beskoitzera eramatekotz. Ai, Beskoitze, Joanes Leizarragaren sorterria!
|
|
Gau eskolako kanpoaldean bi lagun
|
dituzte
aiduru anaiek, eta eleketan hasi eta fite ohartu dira ü bokala erabiltzen dutela bardoztarrek, Lapurdin egon arren. Uste zuten Zuberoan baizik ez zela erabiltzen:
|
|
Huntaz eta hartaz elestatu ondoren, galde anitz egin dizkiete bastidarrek bidaideei, solasaldi ezin hunkigarri eta emankorragoa finitako eman dute anaiek. Bendunorra
|
dute
aiduru lekorean hegoalderantz eramateko. Hazparne hurbil dago, eta hara joatera deliberatu dira:
|
|
Han, pekoaizeak herriko etxearen aitzinean pausatu ditu: zenbait herritar euskaltzale
|
dituzte
aiduru, arotiztegiari argazkiak egiten jarraikitzekotz.
|
|
Udaletxearen aitzinean gelditu dira. Lekorean, Xamar garraldarra, euskaltzale, kultur ekintzaile eta aezkeraren suspertzailea, eta Iñaki Kamino, Aezkoako euskarari buruzko tesiaren egilea
|
dituzte
aiduru bidelagunek, Aezkoako euskararen egoeraren berri eman dezaketenak.
|
|
Batak bestea agurtu, esker aunitz erran eta kanpora jalgi dira. Zerraizea
|
dute
aiduru, baina ipar mendebala izanen dute bidaide, mendebaldeko ibarretara eramateko asmoz. Aitzinago, Aezkoako herriak igarorik, Zaraitzu ibarra dago, baina abantxu ez da jatorrizko euskaldunik.
|
|
Herriko etxearen aitzinean euskara eskola publikoan bulkatu nahi duten buraso eli bat
|
dute
aiduru; Larraine ttipia izanik, anixko bildu dira bidelagunekin elestatzera. Guziek elkarri agurtu eta barneko areto ttipi batera sartu dira.
|
|
herriko etxearen aitzinean baratu dira, Ürruti gaztelu ejer eta propian; bi dorre biribil ditu XVI. mendeko jatorrizko eraikinetik xut dirauen aztarna bakarrak. Lekorean, Niko Etxart eta adiskideak
|
dituzte
aiduru egünaldiaz, bedauaz eta sasuaz mintzatzeko prest. Egoaxuria sartu du.
|