Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 46

2003
‎Lore hori arabiarrek sartua dago Ekialdetik bere izena arabiar “assfar” (horia) arabieratik dator, eta gaur egun gaixotasunetarako erremedioak bilatzen dituzten zientzialari askoren arreta biltzen du. “Laborategi askotan aztertzen ari dira azafraiaren erabilera lipidoen metabolismoa kontrolatzeko, hau da, gaixotasun kardiobaskularretatik babesteko duen gaitasuna eta zelulen endekapenezko prozesuen aurka ere jarduten duen agente antitumorala”, azaldu du José Antonio Fernándezek, Espainian sortutako azafraiaren ikerketa taldeetako bat zuzentzen duenak. “Ikerketa lerro horiek hor daude, eta urte askoan jarraituko dute”.
2005
‎Besteak beste, mendi ibiliak egiten dituzte, arte plastikoetako eta argazkigintzako tailerretan parte hartzen dute eta gorputz adierazpeneko jarduerak egiten dituzte. Aisialdiko, ingurumeneko, animazioko eta abenturako jardueretan adituak diren begirale talde batek zuzenduko ditu. Jarduerak egiten dituzten langileez gain, kanpamendu horretan psikologoak, terapeutak eta elikadura nahasteetako espezialistak egongo dira, eta horiek arduratuko dira eguneroko bost janaldiak egiten direla kontrolatzeaz.
2008
‎Scharr ek onartzen du, alde horretatik, IP helbideak ez direla beti pertsonalak edo gizabanako bati lotuak, ziberkafetegien edo zenbait pertsonak erabiltzen dituzten ordenagailuak dituzten bulegoen kasuan bezala. Bilaketa motorrak Alemaniako Datuak Babesteko Bulegoko zuzendariak EBko talde bat zuzentzen du gaur egun, eta txosten bat prestatzen ari da Interneteko bilatzaileen pribatutasun politikek, besteak beste Google, Yahoo eta MSN, erabiltzaileen datuak babesteko Europako Erkidegoko legeak nola betetzen dituzten azaltzeko. IP helbideak datu pertsonaltzat hartzeak ondorio handiak izan ditzake bilaketa motorrentzat eta informazio horri ematen dioten tratamenduarentzat.
‎Ikasle horiek beren ingeleseko irakaslearekin eta beste irakasle batekin batera joango dira, nahi izanez gero. ...tzea, bakoitza autonomia erkidego batekoa, eta, beraz, ikasturte horietan ingelesa ikasteaz gain, jatorri desberdineko ikasleen arteko kultura ezagutza bultzatzea, bizikidetzaren bidez. Murgiltze astean, taldeek hainbat gairi buruz lan egingo dute, jarduera praktikoen, tailerren eta jolasen bidez, betiere ingelesez, eta hizkuntza hori erabat menderatzen duten bost profesionalek osatutako hezkuntza talde batek zuzenduko ditu. Talde horrek, halaber, jarduerak egiteko behar diren material guztiak emango ditu.
‎2004an Real Madril hiru partidatan zuzendu zuen Camachok, baina aro labur hori aintzat hartzen ez bada, 1998tik ez daki Espainiako Ligako talde bat zuzentzea zer den. Agian horregatik dauka halako ilusioa.
‎Eskoriatzan ikasten duten ikasle talde batek zuzendu du filma eta Aranbururen hitzetan, talde horretako ezagun baten deia jaso zuen egitasmoan parte hartu nahi al zuen galdetuz. " Ez nuen behin ere film labur batean parte hartu eta beraientzako ere lehen aldia zenez, denok geunden gauzak ikasi eta esperimentatzeko prest eta esperientzia polita izan da.
2009
‎Akordio honekin oinarrizko proiektua idazteko epea zabaldu da. Proiektuak urtebete iraungo du gutxi gorabehera eta diziplina anitzeko talde batek zuzenduko du: batetik, Proiektuaren Zuzendaritza izango da; bestetik, Zaha Hadid Architects ek erredakzio taldea osatuko du; eta tokiko arkitekto batek aholkulari lana egingo du.
‎Orchestre des Champs Élysées, el Collegium Vocale Gent, el Coro dell' Accademia Chigiana eta bakarlari talde bat zuzenduko du musikariak.
‎Arantza Aldezabal (Pasai Antxo, 1967). EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Landareen Biologia eta Ekologia saileko ikerketa talde bat zuzentzen du. Talde hori abeltzaintza estentsiboaren kudeaketarako tresna informatiko bat garatzen ari da.
‎Ondo antolatutako kontraerasoa hasi zen, ados ez zegoen zientzialari talde batek zuzenduta...
2010
‎Gizakiekin, helduekin eta gazteekin egindako zenbait saiakuntza klinikok egiaztatu dute hesteetako mikrobio populazioak desberdinak direla pertsona lodien eta argalen artean. 2006an, “Nature” aldizkariak artikulu bat argitaratu zuen, Washington University School of Medicineko (St Louis, Estatu Batuak) aditu talde batek zuzendua. Artikulu horretan, obesitatea “Firmicutes” generoko bakterioen kontzentrazioa handitzearekin lotzen zen, eta “Bakteroidete” izenekoan, hots, giza hesteetan ugarien diren bi bakterio multzoetan, murrizketa proportzionalarekin.
‎Azken horrek, aurreko denboraldian afizionatuetan jardun zuen lehian, baina urrian korritzeari utzi egin zion. " Talde bat zuzentzea esperientzia berria da. Talde dezente handia daukagu eta ea presentzia pixka bat izatea lortzen dugun lasterketetan", zioen Mendiak taldearen aurkezpenean.
2011
‎Lehen masakrea gertatu zenean, nik salatu egin nuen. Paraleloki, antzerki talde bat zuzentzen nuen eta horrekin ere salaketak egiten genituen, hori bai, klandestinoki, ez baikinen inongo programetan agertzen. Argindarraren inguruko gatazka bat, gose greba bat edo beste zegoenean, han agertzen ginen antzerki taldearekin.
‎Jabier Murelaga EHUko estratigrafia eta paleontologia saileko ikerlaria da eta geologiaren hainbat adarretako adituekinosatutako talde bat zuzentzen du. Gatz Harana Fundazioarekin akordio bat egin ostean, geologia ondarearen bitartez bertako kultur eskaintza aberastuko dute oraingoan.
‎Euskarazko saioen ikusleria potentziala txikia denez, familia osoari zuzendutako fikzioa da gehien ekoizten dena. Gutxitan egiten da apustu genero baten edota ikusle talde bati zuzendutako fikzio saio baten alde. Edozelan ere, aldiko fikzio seriatuaren ekoizpenean apustu handiagoa egin da generoen alde aurreko hamarkadan baino, ondorengo taulan ikusten den bezala:
2012
‎Horrek ondo komunikatzea denon eskura dagoela esan nahi du, beste gauza asko bezala trebakuntza eskatzen duela, eta trebakuntza horri esker autonomia handiagoa, ziurtasuna, malgutasuna eta izugarrizko autokonfiantza irabaziko ditugula. Horrek balioko digu jendearekin harremana izateko, jende aurrean hitz egiteko, negoziatzeko, talde bat zuzentzeko, iniziatiba bat lideratzeko... Hori guztia da komunikazioa, eta hori guztia ikasi, landu eta entrenatu daiteke.
‎–Berriro diot, ni naizela arduradun nagusia. Nire esana bete duen talde bat zuzendu dut. Ez dut esana ebetzen ez zuen, eta egiten genuena sentitzen ez zuen talde bat zuzendu, guztiz kontrakoa baizik.
‎Nire esana bete duen talde bat zuzendu dut. Ez dut esana ebetzen ez zuen, eta egiten genuena sentitzen ez zuen talde bat zuzendu, guztiz kontrakoa baizik. Jokatu ez duten Koikili, Ocio eta Zubiaurre ere, proiektuan erabat murgilduta egon dira, eta ez egoteko argudioak izan dituzte.
‎Mezua pertsona talde bati zuzentzen bazaio, honako formula hauek erabil daitezke: –Bezero agurgarriok?,. Kaixo lagunok?,. Egun on?,. Kaixo guztioi?, etab.
‎– Taldekoak. Taldeko metodoetan, ezaugarri edo interes komunak izan ohi dituzten pertsonen talde bati zuzentzen gatzaizkio: lan-talde profesionalak, eztabaida taldeak, autolaguntzakoak, familia, patologia jakin batzuk dituzten pazienteen taldeak, etab. Taldeko metodoen abantaila da banakakoak baino merkeagoak direla; izan ere, baliabide berekin pertsona gehiagorengana iristen baita.
‎Ideia horri jarraikiz, bada, ondarea kudeatzeko orduan, ez da aski haren bitartez gizartea garatzeko eta hezkuntza sustatzeko asmoa izatea; babestu ere egin behar da ondarea, hurrengo belaunaldiek ere hartaz gozatzeko aukera izan dezaten: ondarea kontserbatzea da lehenbiziko eta ezinbesteko urratsa, ondareari etekina atera dakion gizarte talde bati zuzendutako zientzia, hezkuntza zein aisialdi baliabidetzat, horixe baita ondare kudeaketaren azken helburua.
‎—Bai, noski —eta talde bati zuzenduz esan zion—: Aizue, kuateak!
2013
‎Irakasleak aurrez landu behar ditu hitzezko komunikaziorako eta hitzezkoa ez den komunikaziorako trebetasunak. Hala, talde bat zuzendu baino lehen, xehetasun guztiak prestatu behar ditu, ezagutzak era argi, zuzen eta errazean adierazteko. Batzuetan, Pilatesko klaseetan hizkera konplexuegia erabiltzen da.
‎Dekretuaren 11 artikuluan, 3 puntuan hain zuzen, idatzizko jarraibideak zehazten ditu: “Elebidunak izango dira dokumentu estandarizatuak eta orokortasunez zabaldu edo administratuen talde bati zuzentzen zaizkionak.” Aurrerago, hauxe dio: “Osakidetza Euskal Osasun Zerbitzuak idatzizko harreman elebidunak izango ditu herritarrekin, salbu eta herritarrek prozedura indibidualizatuetan hizkuntza ofizialetik bakar bat aukeratzen dutenean.”Gaur egun, zoritxarrez, legea ez da osotasunean betetzen, eta erabiltzaileen proba osagarrien txostenak gaztelera hutsean daude.
2015
‎Nahiz eta Enrique Goñik inoiz ez duen oso gogoko izan komunikabideei elkarrizketak eskaintzea," suge liluratzailetzat" jotzen dute askok. Aitzitik, kontratatzeko arrazoi nagusia inoiz ez luke izan behar komunikatzaile on bat izatea, talde bat zuzentzeko duen gaitasuna baizik. Miguel Sanzek ez zuen jakin nahi izan komertzial bikain eta gestore txar batean arteko diferentzia bereizten.
‎Segiko partaide izaiteaz akusatuak ziren. Ez da frogatuta izan" molde eragilean" jokatzen zutenik, eta" are gutiago" talde bat zuzentzen zutenik Iruñean. Estatuko akusazioak 18 ilabeteko preso kondena eskatzen zuen eta kargu publikoetarako debekua.
2016
‎Ez nuen lehendik ezagutzen, baina ikusia nuen zer egiten ahal zuen, eta harekin harremanetan jarri nintzen. Onartu zuen gure talde bat zuzentzea. Izurako Haize Berri taldearekin egin genuen, nik uste, zerbait biziki ederra.
2019
‎Haakonsson makurtu zen gorpuari ostera ere ermamiak begiratzeko, eta zegoen lekutik apur bat aldenduz taldeko bati zuzendu zitzaion, berarekin maiz batera eta bestera ibiltzen zenari, Gulbrandsen detektibeari:
‎edo familiakoengana bidaliko zuten, eta haiek ezkontzera behartuko zuten, edo, seduziturik, abandonaturik, desohoraturik, bere buruaz beste egingo zuen, etsipenez. Imajina dezakegu, orobat, prostituta alai bihurturik, Moll Flanders bat Daniel de Foek deskribatu bezalakoa, baina inola ere ez zuen antzerki talde bat zuzenduko, eta ez zuen dramarik idatziko. Ingalaterran, V. Woolfek nabarmendu duenez, emakume idazleek beti sortu izan dute etsaigoa.
‎Zein arduratzen den lan hauetaz, nola baloratzen diren, zenbaiteraino diren beharrezkoak, zer ekarpen egiten diguten... Guztion bizitzak sustengatzeko ezinbestekoak izan baina askotan ikusezinak diren lan hauen gaia jorratzen du emakume talde batek zuzenduriko dokumentalak: María Camacho Gómez, Montserrat Clos Fabuel, Mercedes Cordero Suárez, Vanessa Gómez Martínez, Leonor Jiménez Moreno, Carolina Suarez Rasmussen.
2020
‎Begiekin lanean ari bazara, jakin mina duzu, baita beste espezie batzuen gaineko ezagutza ere», esan du katedradunak. Hamabost ikerlariko talde bat zuzentzen du, baina ikerketa horretan bost emakume ibili dira lanean.
‎Hasieran, maila guztietako atezainen ardura izan nuen. Horrekin batera, mutikoen talde bat zuzendu nuen eta 1983an, Sevillan, entrenatzaile karneta atera ostean, bigarren mailara igo berria zen Bilbao Athletic entrenatzeko aukera eman zidaten.
2021
‎El País egunkarian El Comidista izenarekin duen sailean, Mikel López Iturriagak kazetari eta nutrizio aditu talde bat zuzentzen du, sukaldaritzari eta gastronomiari buruzko informazioa emateko, era guztietako errezetak prestatzen erakusteko, ideia praktikoak emateko, elikagai industria jakin bateko trikimailuak erakusteko eta, halaber, elikadurari buruzko informazioa emateko. Azken horri buruz hitz egingo dugu berarekin elkarrizketa honetan.
‎«Mamut ehiza Isturitzen. Duela 30.000 urteko tresnak eta animalien arrastoak aurkitu dituzte Donamartiriko leizean, EHUko talde batek zuzendu duen nazioarteko indusketan». Eta, gero, erreportajean:
‎«Gogotsu hasi nintzen, eta halaxe segitzen dut. Bereziki, erronka handia delako horrelako talde bat zuzentzea. Hori beti da motibagarria».
‎Bestalde, Agirrek jakinarazi zuen sei funtzionario eramango dituztela sailera, eta horiek 30 langileko talde bat zuzenduko dutela.
2022
‎Frantses Hezkuntza Nazionalak ez du onartu nahi azterketako ikasgai batzuk euskaraz pasatuak izan daitezen. Euskal Elkargoaren babesarekin, Baionako Arteen Gunean brebetako azterketak eta zuzenketak iragan dira, Seaskako erakasle talde batek zuzendu dituena.
‎Espainiako Bigarren Mailan, Portugalen eta Italiako Lehen Mailan aritu ostean, Gasteizko taldeak eman dio Espainiako Lehen Mailako talde bat zuzentzeko lehen aukera. Gaur egingo du debuta, Osasunaren aurkako derbian, Sadarren (14:00, La Liga).
‎Luzeak eta zabalak izan ziren argentinarraren azalpenak, aldagai guztiak azalduz. Lehenik eta behin, esan zuen «konpromiso handia» dela Athleticen moduko talde bat zuzentzea. Etxeko lanak ondo eta zehatz eginda dauzkala erakutsi zuen.
‎Historiako lehen emakumea izan zen ACB ligako entrenatzaile laguntzaile kargua izaten. Ondoren, Kolonbian, lehenengo emakumea izan zen gizonen talde bat zuzentzen, eta Argentinan ere gizonezko talde baten entrenatzaile laguntzaile izan zen. Jokalari gisa dena irabazi zuen; orain, entrenatzaile moduan egin nahi du.
‎Cesterok korapilo bat sentitu du sabelean. Zer ari zaio esaten, ez dakiela talde bat zuzentzen. Aitor Goenaga bezalako norbaitengandik etorrita, zaplaztekoa mingarria da.
‎Beti du arrazoi giza harremanei dagokienean. Talde bat zuzentzea ez da soilik aginduak ematea, agindu horiek nola eman jakitea baizik.
‎Erdarazko lehen mailako iturrietan oinarritzen den erdarazko bigarren mailako iturria bi aldiz da kanpoko interpretazio bat, euskaldunen mendetako egunerokotasunekoaz kanpoko beste hizkuntza batean emana. Bertako errealitateari arrotza zaion kode batean ematen da, partzialki bederen euskal komunitateaz kanpokoa den hartzaile talde bati zuzendua. Ezagutzara hurbiltzeko algoritmoa konplikatzen da.
2023
‎Ez dago argi, ordea, Pheu Thaik —Thaksin Shinawatra buruzagi erbesteratuari lotutako alderdiak— koaliziora lerratuta jarraituko duen ala koalizio akordioa etengo duen. Thailandia behin behineko gobernu talde batek zuzentzen du martxoaz geroztik.
‎Ez dago argi, ordea, Pheu Thaik —Thaksin Shinawatra buruzagi erbesteratuari lotutako alderdiak— koaliziora lerratuta jarraituko duen ala koalizio akordioa etengo duen. Thailandia behin behineko gobernu talde batek zuzentzen du martxoaz geroztik.
‎Fatimetu Buxraya (Tinduf, 1988) haurdun zegoenean ere aritu zen minak kentzen. 2015ean hasi zen lanean, eta zortzi urte geroago emakumez soilik osatutako talde bat zuzentzen zuen: SMAWT Minen Aurkako Ekintzarako Emakume Sahararren Taldea.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia