2014
|
|
Sektore horien nolakotasunak eta egungo ekonomia motaren izaerak bultzatuta batetik, eta informazio, gizarte eta espazioarekin zerikusia duten joera berrien arteko konbergentziak bestetik, langileen arteko elkarlan eredu berrien beharra bultzatzen ari dira. Antzina, pertsonek egiten zuten lan gehiena banakakoa bazen ere, gaur egungo enpresetan kontrakoa nagusitu da, langileek lan ataza bukatutzat sentitzeko besteekin partekatzeko beharra dute, eta
|
talde
lanean burutzen diren proiektuak areagotu dira.
|
|
Oñati Lab, Mondragon Unibertsitateko Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza (LEINN) graduko ikasleek enpresa proiektuak martxan jartzeko erabiltzen duten bulego partekatua da. LEINN graduak gainontzeko graduekiko berezitasun nabariak ditu, praktikaren atala, elkarlana eta
|
talde
lana mugaraino eramaten duen metodologian oinarrituta baitago, Team Academy eskolaren metodologia aplikatuz5 Ikasleek kooperatiba izaerako enpresak martxan jarri eta ekinean ikasten dute. Oñati Labeko espazioak, ordea, ez zituen neurrian eta konfigurazioan ikasleen eta graduaren beharrak asetzen, batez ere ez zituelako banakako lana eta talde lana modu orekatuan bermatzen eta, ondorioz, elkarbizitza arazoak suertatzen zirelako (erabilera arauak, zarata, ordena, etab.). Ikasturte berriari begira, espazio berriak eskuragarri izategatik eraldaketarako aukera sortu zen, eta testuinguru horretan, iraganeko eta etorkizuneko erabilera, diseinu eta esku hartzeari buruzko berariazko hausnarketa egiteko bidea ireki zuen Unibertsitateak, Ttipi Studioren laguntzaz.
|
|
LEINN graduak gainontzeko graduekiko berezitasun nabariak ditu, praktikaren atala, elkarlana eta talde lana mugaraino eramaten duen metodologian oinarrituta baitago, Team Academy eskolaren metodologia aplikatuz5 Ikasleek kooperatiba izaerako enpresak martxan jarri eta ekinean ikasten dute. Oñati Labeko espazioak, ordea, ez zituen neurrian eta konfigurazioan ikasleen eta graduaren beharrak asetzen, batez ere ez zituelako banakako lana eta
|
talde
lana modu orekatuan bermatzen eta, ondorioz, elkarbizitza arazoak suertatzen zirelako (erabilera arauak, zarata, ordena, etab.). Ikasturte berriari begira, espazio berriak eskuragarri izategatik eraldaketarako aukera sortu zen, eta testuinguru horretan, iraganeko eta etorkizuneko erabilera, diseinu eta esku hartzeari buruzko berariazko hausnarketa egiteko bidea ireki zuen Unibertsitateak, Ttipi S... Erabiltzaileen behar eta premiei erantzuteko gai izango zen ikaskuntza espazio bat lortzeaz gain, prozesuak, espazioaren eta haren erabileraren inguruko esperientzia pedagogikoa izan nahi zuen:
|
|
Proiektutik, erabiltzaileek identifikatu zituzten bi behar nagusiak asetzeko diseinua eratorri zen: erantzunkidetasuna eta
|
talde
lanean oinarritutako ikasketa prozesua ahalbidetzeko beharra batetik, eta norbanakoen identitatea zein identitate kolektiboa (enpresa kultura) agerian utzi eta biei modu orekatuan lekua eskaintzeko nahia bestetik. Horrela, ikasketa gela berriak, lanerako espazio partekatu zabala eta zentrala, taldeen erabilerarako txoko perimetralak eta erabilera anitzeko zenbait espazio uztartzen ditu.
|
2015
|
|
Bertan, hamaika artikulutan honako gai hauek garatu nituen: ...dierazkortasun eta komunikazio dimentsioa salbuespen» (665 zenbakia, 2013/05/08 22), «Arkitektura jostun lana gisa ulertuta» (667 zenbakia, 2013/06/05), «Eskala txikiko arkitekturaren aldarrikapena» (669 zenbakia, 2013/07/03), «Eraikuntza zaharrentzat erabilera berriak» (674 zenbakia, 2013/10/02), «Eraikuntzen txertaketa testuinguru zabalean» (676 zenbakia, 2013/ 10/ 11 13), «Arkitektura
|
talde
lanen errealitatetik abiatuz» (679 zenbakia, 2013/12/11 25) eta «Arkitektura lanbidean ere erronka berriak» (683 zenbakia, 2014/ 03 05/ 04).
|
2016
|
|
Bestetik, denon patioa sortze aldera, artefaktu eta interbentzioen elkarrekiko sorkuntza eta negoziazio bat egiten da prozesu osoan zehar, bai tailerretako
|
talde
lanetan, baita ikasle batzordean ere. Elkartoki programa, hasierako proposamenetatik bukaerako auzolanera, ikasleek modu kolektiboan egiten duten ibilbide bat da.
|
|
Kurtso hauetan elkar ezagutzen ez duten ikasleen arteko
|
talde
lanak bakoitzak bere unibertsitateko komunitate arkitektonikoan harturiko ezaguerak zalantzan jartzen ditu. Ezezagunekin eta beste hizkuntza batean lan egitean, ikasleek eman beharreko azalpenek ohi baino haratago joan behar dute.Alde batetik, euren inguruan ezagunak diren kontzeptu itxiak azaltzearen zailtasunari aurre egiten diote.
|
|
«Ezezagunekin lanean»
|
talde
lan esperientzia bat da, jatorri kultural ezberdinetako ikasleen artean garatzen dena, eta ikasturte batean zehar ezezaguna zaien lankide batekin lan egitera bultzatzen dituena. Ariketa honek, guztiz ezberdina den beste kultura batekin konparatzean, gure arkitektura kultura propioa ezagutzen laguntzen digu.
|
|
Proiektu honen helburu nagusia ikasleek biharko egunean lan munduan bizi izango duten egoerari aurre egitea da. Unibertsitatean ohikoa da
|
talde
lanean aritzea, baina normalean talde horiek lagun ala ezagunen artean osatzen dira. Mundu profesionalean, ordea, egunero aurrez aurre ikusten ez ditugun pertsonekin lan egitera behartuta ikusten dugu geure burua, horretarako plataforma digitalak erabiliz, batak eta besteak txandaka maneiatzen ditugun dokumentuei forma emanez.
|
|
Ezezagunekin eta jada aurrez produzitutako informazioarekin lan egitea, alegia. Unibertsitate kanpoko lan egiteko erak
|
talde
lanarekin loturiko erronka moduan azaltzen zaizkio arkitektura diziplinari, elkar ezagutzen ez duten kideen artean gertatzen direlako. Unibertsitateko irakaskuntzak gabezia horri aurre egin behar dio, eta heziketa erronkatzat harturik atzerriko hainbat unibertsitaterekin harremanetan jarri gara, beraiekin ohikoa ez den lan modelo hau kudeatzeko borondatearekin.
|
|
Egutegi komuna beti hiru partetan garatzen da: lehenik aurkezpen gisa eta kurtsoaren mekanika azaltzeko workshop bat egiten da parte hartzen duten unibertsitateetako batean; gero jatorri ezberdinetako kideez osatutako
|
talde
lana garatzen da; eta azkenik taldeak disolbatu egiten dira kide bakoitzak arreta guztia bere jatorrizko unibertsitatean entregatu behar duen dokumentuan jar dezan.
|
2018
|
|
2 Architecture 00 bulegoko David Saxby arkitektoak bultzatzen duen ikuspegia, bulegoko project00 eta Dark Matters ikerketa
|
taldeen
lanetan azaltzen dena besteak beste, eta Central Saint Martins (University of the Arts London) fakultateko Fundamentals: Industry jardunaldietan eztabaidatua.
|
2021
|
|
Zenbaki horretan Aldiriren hasierako taldearen muina osatuko zuten Kepa Iturralde, Maider Uriarte eta Ander Gortazar arkitektoek ere idatzi zuten. Esan daiteke Aldiri
|
talde
lanaren emaitza izan dela hasiera hasieratik.
|
|
Dozena bat urte eta (bider lau) kasik lau dozena liburuxka ukigarri: hamaika irakurgaiz, dokumentuz, ikerlanez edota eraikuntza ohitura gaurkotuez jantziak, zenbait gizabanakoren
|
talde
lanaz gauzatuak. Aldiriko pertsona bakoitzak marrazkitxo bat merezi baitu; idazlan bakoitzaren atarian ingerada finaz, autoreen omenezko keinuz jartzen zirenak bezalakoak, alegia.
|