Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 45

2010
‎Fanonek behin baino gehiagotan gogorarazten zidan, horietako batzuk euskarazko kulturaren ikur ere izango zirela etorkizunean. Pott zeritzon taldea eta izen bereko aldizkaria aipatzen zizkidan, inoiz aleren bat irakurtzeko mailegatu ere egin zidana. Artean ez nuen euskarazko kulturaren berri askorik, ez bazen etxean ikasitako kanta, dantza, ipuin eta bertso zaharrik.
2012
‎Generoarena, berriz, huskeria bat irudituko zaio askori, eta zer esanik ez feminista taldeei eta sexu bereizketarik gabeko pedagogiaren alde dauden beste zenbait eragileri. Baina egiari zor, ez da ahantzi behar sexu bereko bi pertsonaren arteko antzekotasun fisikoak –antzekotasun psikologikoen putzu arriskutsu eta polemikoetan ez sartzearren– handiagoak direla orokorrean, sexu ezberdineko bi pertsonaren artekoak baino.
‎Nola mintzatzen ginen. Zerekin amesten genuen, taldean eta gure baitan.
2013
‎Alemaniako mundiala izan zen, eta hantxe egoten zen arratsaldero partidak ikusten telebistatik begirik kendu gabe. Ezagutzen zituen munduan famatuak ziren taldeak eta jokalariak: Kempes, Beckenbauer, Rivelinho, Lato, Burgnich...
2014
‎Batzuk zuhaiztian jarri ziren, gerizpean, eta ikasturte amaiera arte hantxe iraungo zuten, tokia bereganatuta; beste batzuek etxearen atzealdean hartuko zuten ostatu, eskailera batzuetan edo, auskalo, toki diskretuagoren batean, eta haiek ere ez zuten inoiz ere bereganatutako espazioa abandonatuko. Mutiletako asko zelaira joan ziren, baloia nork ekarriko, zein taldetan eta noren aurka ariko ziren jakin aurretik buruan ziurtasun bakarra zeukatela: ordu erdiko atsedenaldia futbolean aritzea, euri nahiz elur, txingor nahiz izotz.
‎Armadako gorputz horietarik bakoitzak baditu artillarien gorputza, zaldizkoen dibisioa eta infanteriako bi dibisio. Gainera, badira bi ingeniari talde eta zerbitzuez arduratzen diren bertze bi talde. Gorputz horietarik bakoitzak baditu kuartel nagusi bat eta zerbitzuburuak (55 ofizier eta 280 soldadu, hiru auto eta 30 hippomobil dituztenak beren zerbitzuko), artillarien kuartel nagusia (jeneral komandanteaz gain, bortz ofizier, bi bizikletari, eta gidariekin), ingeniarien kuartel nagusia (lau ofizier badira hor), intendentzia (bortz ofizier eta hamazazpi axuantekin), azpi intendentzia (300 garraiatzaile, 450 zaldi eta 180 auto badituzte bana bertze, ofizier eta administrari parrasta batekin), ganadu parkea (zazpi ofizier eta 125 axuantekin, eta ganadua tokiz higitzeko hamasei kamioirekin), osasun zerbitzua (lau anbulantzia, ospitale guneak, hiru mediku, bi administrari, lau apaiz, sei mediku laguntzaile, 215 erizain, 83 andari eta 100 zaldi dituztenak, eta 27 auto, 140 anda eta 5.000 aposito eramanen dituztenak), diruzaina (mendean dituela bortz ofizier, zazpi azpi ofizier, hamahiru zaldi eta sei auto), albaitari bat eta haren laguntzailea.
‎zerrendak, Luis Alzaola, atariko gizonak ere bai. Pentsatu zuen inguratu egingo zuela eraikin taldea eta goiko partetik begiratuko ziola euren etxeari, etxe atariari, Alangotik, aldatsaren goiko partetik, kalearen beste muturretik. Gizonak ere asmatu egin zituela iruditu zitzaion orain, edo gizonen esanahia, informatika dendaren ondoan.
2016
‎alderdi nahasi bat da, lider bakoitzak historia bat kontatzen dizu eta gainerako besteek esaten dutena kontraesaten du. Talde eta joera asko dago alderdiaren baitan. Bigarrena, ultraeskuindarrekin ituna egin dutelako.
‎Diktaduraren aurka zeudenen artean talde eta zatiketa ugari zegoen, dena atomizatuta; eta gainera, euskal nazionalismo klasikoaren eta mugimendu aurrerazaleen arteko tentsioak beti ziren nabarmenak, sarritan narritagarriak. Gaur egun zentzuzko eta normaltzat hartzen diren borrokek, esate baterako abortuarenak, eztabaida itzelak sortzen zituzten.
2017
‎Zaintzaren inguruan sortutako talde eta proposamenak biltzen ditu Estebanek azken orrialdeetan, eta ekonomia feministaren ekarpena azpimarratu. Emakumeen alienazioa berarekin ez dakarren elkar babestearen teoria baten alde egingo du amaieran, egungo familia harremanak eta ideologiak gainditze bidean.
‎Eta, horretarako, nahitaezkoak dira herriz herriko eta tokian tokiko taldeak eta ekintzak bultzatzea eta indartzea. Baina hau ez dator beti bat modu egonkor batean militatzeko ohituraren jaitsierarekin, hurrengo orrialdeetan ikusiko dugunez.
2018
‎– Beraz, lotura bat sortu zenuen taldearen eta lepokoaren artean. Lepokoak momentu hori gogoratzeko balio dizu.
‎Egoera oso prekarioa denean, aukera gehiago dago hainbat logika erreproduzitzeko: batetik, norberak bere bidea egin behar du, eta bide hori egiteko denbora tarte jakin bat du; bestetik, ikertzaileak taldea eta herri mugimendua zaindu nahi ditu, baina, egoera prekarioak oso aukera gutxi ematen dizkio, eta lehentasunek ez dute bat egiten askotan. Gainera, euskaraz diharduen erreferentziako emakume gutxi dago, eta premiazkoa da estrategia bat egituratzea izenak ezagutarazteko.
‎1997an plazaratu ziren Lorelei taldearen eta Anariren lehen diskoak. Batak eta besteak, zerikusi gutxi zuten aurretik zein garai bertsuan gehien entzuten ziren hitz eta ahaireekin.
‎Ramon Yoldi ezagutzen duten arte: idazmakina daukan bakarra da taldean eta azkarrena mekanografiatzen. Berez etorri zaio goitizena:
2020
‎Gustukoa dut horrelakoak egitea, sorpresaz hartzea kantatik kantara doan isilunea, jakin gabe zer etorriko den. Bereziki gustukoa dut nahastea kanta biziak eta lasaiak, tartekatzea Esan Ozenkiko taldeak kantautore brasildarrekin, Epitaph zigiluko taldeak eta poeta kubatarrak. Kalhisablefilikoak lagunarte sasipoeta sasiabenturazalean asteburuko planak egiten ditugunean, bereziki maitatuak dira nire mix ezinezko hauek.
‎Musika taldeen eta idazleen izenekin ere igualtsu. Stefan Zweig i denetik deitu diogu:
2021
‎Hautatze prozesuan hirurehun bat geratu zitzaizkidan aurrena. Dena salbatu nahi nuen, euskarazko arte eszenikoen panorama osotu, Euskal Herria bisitatu duten munduko konpainiak aipatu, talde eta lan barietate ahalik eta handiena liburuan batu eta irakurleari eskaini…
‎Horrela hobe, kalte egiten diogu eta elkarri, kalte taldeari eta norberari familiako bi kide baino gehiago juntatuz gero, hain da gure idatzi gabeko familia konstituzioa drakoniarra afektuei dagokien atalean.
2022
‎eztabaida sortzeko eta halabeharrez biktima izan behar duen emakumezkoaren irudia hausteko. […] Beltzez jantzita, taldean eta agresibitatea irudikatuz irteten dira kalera, arriskuaren plazara. Emakumeei ukatutako amorruaren legitimazio bat da manifestazioa, pasibotasun femeninoaren aurkako keinua”.
2023
‎Agenda ofizialekiko erreaktibotasuna gainditzeko eta agenda propioak sortzeko politika kolektiboen barruan sartuko litzateke talde eta filosofia antimilitaristetan maiz erabili izan den “ekintza zuzen ez biolento” kontzeptua. Kontzeptu honek ez du zertan erasoa bere ekuaziotik kanporatzen halabeharrez, eta “ez biolento” hitza ez da “bake” hitzaren sinonimo.
‎Klase menderakuntza purutik at egituratzen diren borroka asko klase askapenarekin zer ikusirik ez duten borroka identitario gisa sailkatu izan dituzte sasi ezkerreko hainbat taldek eta pentsalarik. Haien arabera Estatua burgesa da, eta, ahalik eta etekin ekonomiko handiena lortzeko, azpiegitura eta kultura arrazistak, patriarkalak, heterosexualak eta kapazitistak sortzeaz arduratzen da eskulan merkea edo doakoa ziurtatzeko eta bere egitura ekonomikoa aberasteko (“emakumeak” kapitalismoak sortu izan balitu bezala, eta ez patriarkatuak).
‎Horren isla dira Esan Ozenki diskoetxea eta itzalpean jo eta su aritu ziren gaztetxe, irrati libre eta bestelako egitura geroz eta errotuagoak. Eredu horri jarraiki eta bide estetiko berriak urratuz, zenbait taldek eta kolektibok bestelako proposamenak landu dituzte, baita hurrengo hamarkadetan ere, identitate nazional eta proiektu politiko finkoez haragoko jarduna eraikiz. Erreferente ezagunenak Metak eta haien ostean jaiotako Bidehuts zigiluetan aritutako taldeak izan arren, beste zenbait proiektu autogestionatuk utzitako ondarea ere nabarmentzekoa da, nahiz eta euskal gizartean izandako eragina ezin konpara daitekeen mintzagai ditugun fenomenoek utzitako arrasto masiboarekin.
‎Deresiewicz militantzia eta boluntario lana kulturan ia existitu ere egiten ez den Estatu Batuetatik hitz egiten ari zaigu; Euskal Herrian musika jarduna berdin ezein kultur arlotan, egia esatera ezin uler liteke bi aldagai horiek kontuan hartu gabe. Era berean, gurean zein atzerrian berdin, badira musika ofizio gisa ikusteko asmorik ez duten taldeak eta kolektiboak, bestelako helburuak dituztenak, eta, lanbide gisa egonkortzeaz harago, musika bizitzeko beste bide batzuk lehenesten eta indartzen saiatzen direnak.
‎Horixe da, laburrean eta betiere Roszaken arabera, kontrakultura estatubatuarra esaten ari zaiguna. Zurruntasuna alboratu eta bestelako begiradak sortu nahi zituen mugimendu horretan kokatzen ditu, halaber, Students for a Democratic Society (SDS) ikasle taldea eta, orokorrean, New Left gisara izendatu ohi den ildo osoa, nahiz eta hauek diagnostikoarekin eta egindako proposamenekin bat egingo ote luketen zalantzazkoa ere baden.
‎Gartxot (Asisko Urmenetarekin batera), edo Olentzero, gabonetako ipuina filmak, besteak beste. Juanjorekin hainbat talde eta ekintzetan parte hartu genuen nerabezaroan eta Taupada taldeko bateria jolea ere izan zen. Txikitan bere aita Jose Mari Elordi Elorrixarekin igo genituen mendi asko, erritmo bizian, arnasari ia ezin helduz, berak “Potentzia Euskadi! ” oihukatuz animatzen gintuen bitartean.
‎Getxo, Basauri, Gasteiz eta Errenterian antzerki taldeek eta udalek zuzendutako eskolak sortu ziren. Alabaina, eskola horiek finantzatzeko modua Administrazioaren eta profesionalen arteko gatazka iturri etengabea izan zen.
‎Hiru hilabetez ibili ginen lanean, Bilboko San Frantzisko auzoan. Auzo elkartearekin bilerak egin genituen, eta bertako talde eta kolektiboekin harreman estuak sortu genituen. Antzerkiolako kide bakoitza talde batekin edo birekin harremantzen zen eta trukaketa lanak egiten genituen.
‎2004an Varsoviatik trena hartu eta Polonia hegoaldean dagoen Krakovia hirira joan nintzen helburu konkretu batekin, Cricoteka ezagutzea. Cricot 2 izan zen Tadeusz Kantor eszena zuzendari, margolari eta eszenografo poloniarraren antzerki taldea eta Cricotekan eraiki zuen bere antzerki lan guztia. Hiriko zentral elektriko zahar bat zen, metal herdoilduzko eta beira beltzezko kanpoaldearekin, hiriaren eta Vistula ibaiaren ikuspegi bikainak zituena.
‎Martxel Mariskal hondarribiarraren Me llamo Ezequiel y así será siempre eleberrian oinarritutako antzezlan musikatua egin genuen Sagarroi musika taldeak eta Antzerkiola Imaginarioa antzerki taldeak elkarlanean. Ezekiel tituluarekin estreinatu genuen Leioan, Korrika Kulturalaren programazioaren barruan.
‎Alquimia poesia liburua argitaratu berri zuen Tesak, eta bere poemak zein berak maite zituen beste poeta batzuenak San Juan de la Cruz, Charles Baudelaire… baliatuko genituen musikarekin atmosfera ezberdinak sortzeko. Amanita Muskaria izena jarri genion taldeari eta Cafe Libertaden eman genuen lehen kontzertua. Oraindik gordeta daukat Rapsodia en blues tituluarekin El País egunkarian atera zuten kritika:
‎Euskal kantuzaleen elkarteko sustatzaile eta Haize Berri elkarteko lehendakaria ere izan zen Eñaut. Oztibarreko antzerki taldean eta Bordaxuri taldeetan partaide izan zen. Biziki maite zuen antzerkia, eta modu oso aktiboan esku hartzen zuen inguruetako kultur ekitaldi ezberdinetan.
‎Mendikotan sortu zuen Uztaro taldea eta bertan egiten du lan arte atelierrean. Bere koadroez aparte hainbat logotipo, disko azal eta afixa diseinatu ditu, baita antzerki eszenografiak burutu ere.
‎Hastapenetan, Abotia, Tokia antzerki taldeak, La Marmite à Musique, Süak, Uztaro arte tailerrak eta Bil Xokoa taldeen artean hartu zuten espazioa. Ondoren beste talde eta norbanako gehiago sartuko ziren. Ordutik, Mixel eta Nicole elkarteko partaide dira.
‎Gau hartan hainbat ekitaldi ezberdin zeuden: Jose Pablo Arriaga eskultorearen gogoetak proiekzioen bidez, Ondarroako Txo kolektiboaren performancea, Anari eta Dut taldeak eta antzerkia. Sarah Saghik idatzitako Un minuto estreinatu behar nuen, eta publikoarentzat prestatutako eskuorrian, talde profesionalek egiten zuten bezala, fitxa artistiko eta tekniko bat osatu nahi nuen.
‎Utopia proiektua Mina Espaziok irentsi zuen. Proiektuak beste bide bat hartu zuen eta kolektibo, talde eta norbanako berriak hasi ziren irekiko genuen espazio berrira gerturatzen. Baina Utopia izan zen Bilbon eraiki genuen arte underground eta kontrakulturaren hazia.
‎Antzerki talde eta ekoiztetxe ahaltsuak daude Euskal Herrian, eta lekua egitea oso zaila izan da gure antzerki sisteman. Iritsi ginenerako jada dena eraikia zegoen, itxia, hertsia, lorrezina.
‎Gainera, ordura arte genituen ideietako batzuek porrot egin zuten. Tartean Gose musika taldearekin eta hainbat idazlerekin batera zerbait egiteko abiatu genuen proiektua. Ez genuen argirik aurkitzen.
‎Dxusturi, Lauka, Beheko Larraine, Benetan Be, Rubik eta Formol laborategia antzerki taldeak izan ziren ZUbi proiektuaren onuradunak, eta euren proiektuarekin egindako biraz aparte beste hainbat emanaldi lortu zituzten Euskal Herrian barna. Batzuetan bultzada txikiak baino ez dira behar talde eta proiektu batzuen ikusgarritasuna bermatzeko. Horretarako, formula berriak sortu eta estruktura ezberdinen artean adostasunak aurkitu behar dira.
‎XX. mende hasierako abangoardiek izan zuten behar hori. Betiko eredu hermetikoetatik aldenduz, zenbait talde eta artista sortze prozesu desberdinetan murgildu ziren. Talde eta pentsamendu kritikoak sortzen hasi ziren eta bizitzarekiko jarrera estetiko berriak agertzen.
‎Betiko eredu hermetikoetatik aldenduz, zenbait talde eta artista sortze prozesu desberdinetan murgildu ziren. Talde eta pentsamendu kritikoak sortzen hasi ziren eta bizitzarekiko jarrera estetiko berriak agertzen.
‎Bertsogintza, fenomeno bezala, garai berrien antitesi bihurtu dela iruditzen zait. Pentsamendu sinbolikoan, hermeneutikoan eta ez hermetikoan murgil daiteke, etengabe hizkuntzarekin jolasean, kolektibo imajinarioa sortuz, koherentziaz eta autokritikaz, etika eta politika berriak uztartuz, kultura berreraikiz, gizarte indibidualistari so eginez talde eta kolektiboak sortuz, hezkuntzari berebiziko garrantzia emanez. Ikuskizunaren gizartean bizi garela dio Guy Debord ek.
‎Bestalde, aktoreen laborategi horretaz gainera, Antzerkiola Imaginarioa taldeak eta nik neuk gaur egun egiten dugun lanari, alde teorikoari erantzuten dion horri, “labirintoaren poetika” esan diezaiokegu. Azterketa teorikorako laborategi bat sortu dugu, zeinetan saiatzen garen, batetik, teatroaren historia osoan han hemenka sakabanatutako egia handi eta txiki horiek berreskuratzen, eta, bestetik, teatro sorkuntzaren labirinto bat harilkatzen, asmo izango duena egia horiek berrinterpretatzea eta horiek aktoreen nolakotasunari egokitzea.
‎Hainbat elkartek dute bertan egoitza: Lapurdi 1609, Bertsularien Lagunak, Integrazio Batzordea, Euskal Herrian Euskaraz, Hatsa poesia, Kiribil Taldea eta Iduzkilore antzerki taldea.
‎Inazio Tolosak zuzentzen dituen Zumaiako nerabe antzerki taldeekin eta erretretan dauden Itzurungo Uhinak taldearekin, Leioako Andrak eko Gu Gara antzerki taldearekin, Senpereko Arretxe Kolegioko gazteekin eta Aulestiko Urregarai Herri Eskolako haurrekin aritu naiz azken aste hauetan. Proiektu ezberdinak izan arren, guztiek dute bitartekotzaren eredua.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia