|
Aizak hi, hilotz gor eta mutu hori, ergelkeria besterik ez dioan aldarrilari hori: itsu utziko ahal haute Siria jainkosak?
|
sorturiko
ororen ama unibertsal ahalguztidunak?, Sabadio jainko sainduak, Belonak. Idan bere Atisekin bizi den amak?, eta Venus erreginak, bere Adonis lagun duela?, niri denbora luzez irain egiteagatik bufoi bati dagozkion txantxez. Zer uste duk, zoro horrek, jainkosari abere oldartsu bat eskain diezaiokedala, ala?
|
|
Neguko atsedena errespetatzen ez dutenean, ez dira lore kapuluak sortzen, hauskortasun handiagoa dute eta bizitza laburragoa dute, neguan atseden hartu duten aleekin alderatuz gero. Landareek neguko atsedena errespetatzen ez dutenean, lore kapuluak ez dira
|
sortzen
Oro har, loredun landareei gertatzen zaie hori, hala nola zikloameni, azaleari, hortensiari edo udaberriari. Oso zaila da giro tenperaturak 20 ºC edo 21 ºC gainditzen dituen etxebizitza batean gordetzea, espezie horiek 15 ºC baino gutxiago behar baitute.
|
|
Horregatik almuedanoak mutu jarraitu zuen, horregatik eta beste arrazoi batengatik, bigarrena zen itsua zenez ez zekiela erabat pozik egoteko arrazoirik ote zegoen, Denak joan al dira, galdetu zuen, eta bere babesleak erantzun zuen, ziur jakiteko hartu zuen isilaldi baten ondoren, Itsasontziak bai, Esan garbi, zer gehiago dago itsasontziez aparte, Kontua da batzuk hor daudela, ibaiertzean, orain badoaz galiziarraren zelairantz, itsasontzitik jaitsi diren ehunen bat izango dira, armak eta ekipajeak daramatzate, hemendik ez da erraza zenbatzea, baina ez dira ehun baino gehiago izango. ...anoak esan zuen, Horiek gelditu badira, gurutzadetara joateari uko eginez, besterik gabe, eta beren lurren trukean hauek hartu baldin badituzte, Ibn Arrinque gure aurka datorrenean, setioa eta gatazka baldin badira, berarekin elkartuko dira, Zuk uste duzu, almuedano, bere jendea gutxi izanik eta elkartzen ahal zaion beste hau are eta gutxiago, Ibn Arrinquek, madarikatua bedi bera eta bere odoletik
|
sortutakoak
oro, Lisboa setiatuko duela, Behin saiatu zen gurutzatuekin, eta huts egin zuen, orain frogatu nahiko du ez zituela behar, gurutzatuak berak lekuko direla, Espioiek diote galiziarrak hamabi mila soldadu baizik ez dituela, ez da nahikoa hiria inguratu eta setioa estutzeko, Agian ez, gu geu goseak estutzen ez bagaitu, Etorkizuna beltz ikusten duzu, almuedano, Ikusten dut, itsua naiz.... Une honetan, han beraiekin zegoen beste gizon batek besoa luzatu zuen, seinalatuz, Kristauen zelaian mugimendua dago, galiziarrak badoaz, Okertu egin zara, nonbait, esan zuen almuedanoaren babesleak, Zu zeu niregana etorri eta inguratzen zaituen lurraren biribiltasun guztian ez dela soldadu kristaurik ikusten esaten didazunean jakingo dut okertu naizela, Hementxe geldituko naiz zain, eta gero meskitara joango naiz berria ematera, Musulman ona zara, Alak eman diezazula, bai bizitza honetan, baita behin betikoan ere, merezi duzun saria.
|