Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 61

2013
‎Modestino, Ulpianoren dizipulua, jurista handien artean azkena izan zen. Zerrenda horretan, azpimarratzekoa da Gaio sartu izana, horrek erakusten baitu bere lanak zer nolako entzutea lortu zuen denboraldi klasikoaren ostekoan. Legeak onartzen zuen, halaber, bigarren mailako lanetara jotzea, baldin eta izen handiko bost juristetatik batek edo batzuek bigarren mailako lan hori aipatuta bazuten.
‎V. mendean zehar, tribu germaniarren etengabeko bultzadek lortu zuten, ezari ezarian, Mendebaldeko Inperioa desegitea. Mende horren hasieran, bisigodoek mendebalderantz jo zuten Alarikoren agintaritzapean eta Italian sartu ziren. Haien aurrerakada behin behinean geratu zen, Ingalaterra defendatzeko eginkizunetik tropa batzuk kendu eta horiei esker; izan ere, aldi hartan, Ingalaterrak saxoien inbasioa jasan zuen.
‎Haien aburuz, zuzenbide erromatarra izan behar zen herri guztien zuzenbidearen uztarria. Idazleok aitortu zuten, subjektu pribatuen arteko liskar guztietan, denborazko mugaren bat egon behar zela auzitan sartzeko ; horregatik, arau erromatarra barruratu zuten.
‎Biltzaileek zati bakoitzaren iturria zehaztu ez ezik, iturri hori testuan ere sartu behar zuten, inskripzio berezia eginda. XIX. mendean Bluhme irakasle alemaniarrak inskripzio horien azterketa egin eta hauxe frogatu zuen:
‎Zernahi gisaz, zuzenbide erromatarrak Europako kulturari egin dion ekarria gaur egun berriro aztertu behar da, eta sakonago aztertu ere. Liburu honen helburua ez da Koschakerren liburuarekin lehian sartzea . Aitzitik, beronen helburua jarraikoa da:
‎Liskarra sortuta, alderdiak gauza ez baziren euren kabuz konponbidea bilatzeko, maiz sarri magistratu baten aurrean agertu behar ziren. Agerraldi horren helburua zen erabakitzea ea eztabaidapeko gaia sar zitekeen zuzenbideak araututako akzioetatik baten esparruan, eta, hala izanez gero, nola jokatu behar zen. Lehenengo garaietan, alegia, errepublika sortu baino lehenago, ziur asko erromatarrek ordalietara edo zin egiteetara joko zuten, gatazkak konpontzeko bide gisa.
‎Inperioko gobernuaren jardunbidea halako gizonen mende geratu zen. Lehenengo, gudarosteko ofizialak eta Fiskoaren agenteak izan ziren; geroago, Erromako Senatuan sartu ziren; azkenean, kontsul bihurtu ziren, eta, are gehiago, mugetako probintzia militarrak gobernatu zituzten.
‎Zuzenbide pribatuak gizabanakoen arteko harremanak arautzen zituen. Lehenengo enperadoreen aburuz, zuzenbide pribatuan eskua sartuz gero, abantaila urriak jaso zitezkeen; eta, ondorenez, politika ona izan zitekeen zuzenbide pribatua iraunarazi eta garatzea, alferreko aldaketak egin gabe.
‎Eta abokatuek, zuzenbidearen gaineko ezaupideari baino gehiago, argumentazioan izandako trebetasunari ematen zioten lehentasuna. Zizeronek, garai hartako abokatu arrakastatsuak, juristei burla egiteko joera ezarri zuen, juristok beti lege txikikerietan sartuta zeudela ematen baitzuen. Halako txikikeriatzat jotzen zen, esate baterako, norberaren teilatuan batutako euri ura inoren teilatura isurtzea.
‎Esate baterako, Muciusek bereizi egin zituen lapurretak eta jabetzari egindako kalteak. Sabinok, berriz, biak batera jorratu zituen; eta, horrela, ez zilegiaren (delituaren) kategorian sartu zituen bi biak, halakoetan biktimak akzio zibila baitzuen, ez zilegia nork egin eta egile horri zehapena jar zekion. Sabinok, ordez, ez zuen baterako kategoriarik ezarri kontratuen kasuan.
‎Bigarren kategoriak, gauzei buruzkoak, sailkapenaren zatirik handiena barruratzen zuen. Kategoria horretan sartzen zen balio ekonomikoa zuen edozer, eta, beraz, gauza gorpuzdunak nahiz gorpuzgabeak kategori horretara biltzen ziren. Gauza fisikoak, higigarri izan nahiz higiezin izan, beti halakotzat hartu ziren.
‎Gauza gorpuzgabeen mota, beraz, berria zen. Horren barrena, Gaiok, lehenengo eta behin, gauzen taldeak sartu zituen, betiere talde horiek en bloc eskualdatzen zirenean (per universitatem) pertsona batengandik beste batengana; horixe gertatzen zen, adibidez, jarauntsia en bloc eskualdatzen zenean kausatzailearengandik horren jaraunsleengana. Gauzen aniztasun horietan, gauza gozpuzdunak barnera zitezkeen, baina aniztasunak eurak gorpuzgabeak ziren.
‎Gauzen aniztasun horietan, gauza gozpuzdunak barnera zitezkeen, baina aniztasunak eurak gorpuzgabeak ziren. Gaiok gauza gorpuzgabeen artean sartu zituen, orobat, betebeharrak. Norbait beste inoren zordun bihur zedin, hainbat bide zeudenez gero, bide horiek deskribatzeko, betebeharraren ideia erabili zen ordu arte.
‎Arean ere, hartzekodunak zorduna pertsegitzeko eskubidea zuen, eta hori betebeharren artean kokatzen zen. Horrela, Gaiok aukera izan zuen betebeharraren kontzeptua zabaltzeko; zabaltze horrek ahalbidetu zuen betebeharren iturrien artean sartzea , dela kontratuak, dela ez zilegi zibilak eta delituak.
‎Gaioren eskemak, berriz, osagai berritzaileak zituen. Esate baterako, akzioak fenomeno juridikoen artean sartu zituen; fenomeno juridiko horiek pertsona eta gauzekin batera sailkatu zituen; gauza gozpuzgabeak gauza fisikoen kategoria bertsura bildu zituen; eta, gainera, bai kontratuak, bai delituak, betebeharren iturri moduan ulertu zituen.
‎Jabe askok soldaduak errekrutatzera eta soldaduok haien jabetzapeko lurretan hartzera behartuak ikusi zituzten euren buruak; bestela, jabeok ordaindu behar zituzten soldaduak beste toki batzuetan errekrutatuak izateko gastuak. Ondorenez, barbaro deitutako horietatik hainbat Erromako gudarostean sartu ziren, eta horietatik baten batek goi maila erdietsi zuen gudaroste horretan. Probintzietako biztanleekin I. mendean gertatu aldera, IV. mendeko godo, franko eta bandaloek euren nortasun germaniarrari eutsi zioten eta ez ziren guztiz erromanizatu.
‎IV. mendearen bukaeran, nolanahi ere, eurek ere barbaroen presioa sentitzen hasi ziren. 376 urtean, bisigodoak Trazian sartu ziren eta Ekialdeko Inperioaren gudarostea garaitu zuten Adrianapolisen; kontuan izan behar da Adrianapolis eta Konstantinopolisen arteko aldea 220 kilometrokoa besterik ez zela. Teodosio I.ak egoera berrezarri zuen, horrek ekialdeko gudarostearen, barbarizazioa?
‎III eta IV. mendeetan, tokiko ohitura gero eta gehiago hedatu zen, eta, ondorenez, Inperioaren gobernuak bere burua behartuta ikusi zuen, ohitura lege gisa aitortzera, baina aitorpen hori kontrolatzera, batez ere, ohiturak, legea osatu beharrean, horrekin gatazkan sartzen zenerako. 319 urtean, Konstantino enperadoreak aitortu zuen ohituraren agintea eta horren erabilera luzea garrantzitsuak zirela eta ezin baztertuzkoak; baina, edozein kasutan ere, enperadoreak adierazi zuen ohitura baliozkoa izango zela, arrazoiaren eta zuzenbide idatziaren aurkakoa ez zen heinean (C. 8, 52 (53), 2).
‎XV. mendearen erdian Paviako humanistak, Italiaren iparraldean, izututa geratu ziren jurista klasikoen testuak Digestoan zatituta aurkitu zituztenean. Euren ustetan, Tribonianok, Justinianoren ministroak, bilduma egin zuenean, testuak zatitu ez ezik, moztu ere egin zituen, eta hizkuntz barbarismoak sartu zituen. Elegantiae linguae latinae lanean, Lorenzo Vallak jurista klasikoak goraipatu zituen, baina Triboniano eta Erdi Aroko iruzkingileak gutxietsi zituen, Accursiotik hasi eta Bartolorekin amaituz, latin hain eskasa erabiltzeagatik.
‎Alciatok Avignonen irakatsi zuen 1518tik 1522ra, eta metodo juridiko berria sartu zuen bertan; irrikaz onartutako metodo hori mos gallicus izenarekin ezagutu zen, mos italicus deitutako tradiziozko metodo bartolistatik bereizteko. 1529 urtetik, Alciatok Bourgesen irakatsi zuen, humanismo juridikoaren topagune nagusi bihurtu zen tokian.
‎Horren kontakizun nagusia Digestoko «zuzenbidearen jatorria»ri buruzkoa zen, Ponponioren 1.2.2 zati luzea, eta Liviok Errepublikaren hastapenetan eginiko kontakizunarekin osatu zuen berori. Du Rivailek XII Taulen edukiak berregin nahi zituen, eta esan ohi zenez, lege horrek Solonen lege atenastarren eragina zuela, horien inguruan zekien guztia sartu zuen bertan.
‎Francogallia izeneko lanean (1573), humanista horrek adierazi zuen bere garaiko Frantzia erakunde frantziarren eta ez erromatarren ondorio zela, eta frankoena herri germaniarra zela, Erromako zuzenbideak ukitu ez zuena. Tomanek azaldu zuen bezala, Frantziako lurraren jabetza zuzenbideak arautzen zuen buruen buruenik ere, eta Erdi Aroan Libri feodorum deitutakoak Corpus iurisean sartu arren , zuzenbide feudalak ez zuen zerikusirik benetako zuzenbide erromatarrarekin. Antitribonianus izeneko lana 1552an idatzi zuen, baina ez zen argitaratu 1603 urtea arte, egilea hil ostean.
‎Antitribonianus izeneko lana 1552an idatzi zuen, baina ez zen argitaratu 1603 urtea arte, egilea hil ostean. Lan horretan, Tomanek azaldu zuen Frantziako jurista Frantziako auzitegi batean sartzen bazen, gainean jabetza eta oinordetzaren inguruan zekiena bakarrik hartuta, nahiko kualifikatuta egongo zela, Amerikako basatien artetik heldu izan bazen bezala. Zuzenbide zibil erromatarra ez zen egokia Frantzian XVI. mendean aplikatzeko, beste barik.
‎Connanek hiru erakunde bereizi zituen zuzenbidearen barruan: pertsonak, gauzak eta akzioak, baina beste modu batean antolatu zituen izenburu horietako bakoitzean sartu beharreko gaiak. Betiko hurrenkera zentzuzkoa zen, pertsonen gaitasunak nahiz gauza motak jorratzen zirenean, baina ez, ordea, akzioak aipatzen zirenean.
‎Connanek ohartarazi zuen moduan, izenburu horretan ez zen aztertzen legezko prozedura, ezpada betebeharrak, akzioak sorrarazteko bide gisa. Ildo horri ekinez, «akzio» esamoldearen barruan pertsonaren edozein egintza sar zitekeen, baldin eta egintza horrek prozedura bazekarren. Beste hitz batzuez esanda, kategoria horretara biltzen ziren betebeharrak nahiz ezkontzak, ordu arte pertsonen izenburupean arautu zirenak, baita testamentuak eta testamenturik gabeko oinordetza ere, lehen gauzei buruzko atalera biltzen zirenak.
‎batetik, benaz eta berez geurea dena, eta, bestetik, zor zaiguna. Lehenengo kategorian sartzen dira, hala gizaki askeen eskubideak, berbarako, bizitza eta askatasuna, nola kanpoko gauzen gaineko eskubideak. Bigarren kategoriara bildu behar dira, berriz, inork guretzat gauzatu beharreko egintzen ondoriozko eskubideak.
‎Hor ikus zitekeen zuzenbide erromatarra ezagutzen zutela eta berori aplikatzeko gai zirela. Arau horietatik batzuk lege anglosaxoniarretan sartu ziren gerogarrenean. Idazle kristau garbizaleenek, Beda ohoragarriak esaterako, zuzenbide erromatarra gaitzetsi zuten laikoa zelako, eta ez kristaua.
‎Azkenean, Digesto osoa gehitu ahal izan zitzaien Erakundeei eta Kodearen lehenengo bederatzi liburuei. Gerogarrenean, Tres libri deitutakoak berraurkitu ziren (Justinianoren Kodearen azken hiru liburuak), baina Kodearen gainerako zatian sartu beharrean, liburuok bananduta gorde ziren. Gisa bertsutik, Nobelen Epitome Juliani bertsioa baino hobea ere bazegoen, Authenticum izenekoa.
‎zuzenbidea non kokatu behar da, jakituriaren eskema orokorraren barruan? San Isidoro Sevillakoak adierazitako ikuspegi tradizionalari ekinez, zuzenbidea etikaren kategorian sartu behar zen, gizakiaren jokabidearekin lotzen zelako. Oraingoan, berriz, ulertzen zen hori horretara zela, arauen edukiari zegokionez bakarrik.
‎Glosaz landara, literatura juridikoaren gainerako generoak ere landu ziren, bestelako testuak sortuta. Digestoaren edo Kodearen titulu batzuen laburpenak Summae deitutakoetan sartu ziren; halakoetan, Corpus iurisaren zati osoa ikasten zen, batik bat Kodeari eta Erakundeak izenekoari zegokiena. Titulu jakin bateko testuari buruzko glosen bildumari Apparatus deitu zitzaion, eta bilduma hori Summa baino osatuagoa zen.
‎Graziano monjeak 1140 urtea aldera Concordantia discordantium canonum izenekoa argitaratu zuenean, aldaketa esanguratsua gertatu zen, eta agintedun bilduma horren bitartez, ustezko kontraesanak konpondu ziren. Lehenengo bildumariek ez bezala, Grazianok aukeratutako testuen azalpenak eman zituen, gero Decretum izenez ezagutuko zen lanean sartzeko . Bilduma horrek lehendabiziko bilduma kanonikoak ordeztu zituen.
‎Horien aburuz, zuzenbide zibilak ondasunak jorratu behar zituen, gizakiak lurrean gozatzen zituenak, alegia, eta zuzenbide kanonikoaren ituak, aldiz, izan behar ziren, hala gizakia bekatutik aldentzea, nola horren arima hilezkorraren salbamena bermatzea. Accursiok adierazi zuen aita santuak ez zuela eskurik sartu behar aldi baterako gaietan, ezta enperadoreak ere, espiritu gaietan (gl. conferens generi ad Auth. Coll.
‎ezkongai batengandik hasi, arbaso erkidea aurkitu eta beste ezkongaiarengana jaitsi behar zen. Zenbatze sistema horren ondorioz, zuzenbide kanonikoan zuzenbide zibilaren erregelen mende egongo liratekeenak baino lehengusu lehengusin gehiago sartzen ziren maila debekatuen barruan, eta halakoek aita santuaren lekapena behar zuten ezkondu ahal izateko. Lateranioren laugarren kontzilioak zehaztu zuen debekua laugarren mailaraino bakarrik heltzen zela.
‎Ikasleentzat zuzenbide zibileko testu guztiak barneratzea ezinezkoa zela kontuan hartuta, Vicariok oinarrizko testuen bilduma egin zuen, testuok Digesto eta Kodetik aterata eta Tres libri deitutakoak ere bertan sartuta .
‎Zuzenbide feudala bera ere zuzenbide erkidearen esparru zabalean sartu ahal izan zen. XII. mendearen lehenengo erdian, Lonbardoren dizipuluek ohitura feudalen bilduma egin zuten, Libri feudorum deitutakoa; Obertus izeneko epaile milandarrak aurkeztu zituen liburuok, eta laster erdietsi zuten guztion onarpena:
‎Aurrerantzean, hala ere, zuzenbide fakultateetan zuzenbide zibila edo kanonikoa bakarrik irakatsi zen. Ildo beretik, enperadore Federicoren konstituzioak ere ez ziren sartu Napoleseko zuzenbide fakultateko ikasketa planetan, Federicok berak sortu arren fakultate hori.
‎XIII. mendearen erdian, errege ospetsu bi, Fernando III eta Alfontso X, teoria berriak aplikatzeko gai izan ziren, euren lurretan zegoen lege aniztasuna baztertzeko. Federico II.ak Sizilian egin zuenaren antzera, erregeok sistema modernoa sartu nahi zuten, horrek indar bateratzaile gisa jardun zezan, eta Gaztela bide erakusle izan zedin, Europako pentsamendu juridikoari zegokionez.
‎Zuzenbide zibilaren inguruko heziketa on bat zuen autore horrek erromatarrak ez ziren erakundeei egokitu zien zuzenbide erromatarra, Bractonek bezala, erakunde horiei aginte handiagoa emateko. Horretara, «printzearentzat atsegin denak lege indarra du» jokaraua aipatu zuen, Frantziako erregeak zuen eskubide bat bidezkotzeko, alegia, espedizioren bat hastean bere gudarostean sartzen ziren zaldunen eginbeharrak eteteko eskubidea. Beste zati batean uko egiteak jorratzen dira, hau da, alderdiak agirian sartzen dituen klausulak, orokorrean defentsa bide moduan erabil daitekeen araua alegatzeari uko egiteko.
‎Horretara, «printzearentzat atsegin denak lege indarra du» jokaraua aipatu zuen, Frantziako erregeak zuen eskubide bat bidezkotzeko, alegia, espedizioren bat hastean bere gudarostean sartzen ziren zaldunen eginbeharrak eteteko eskubidea. Beste zati batean uko egiteak jorratzen dira, hau da, alderdiak agirian sartzen dituen klausulak, orokorrean defentsa bide moduan erabil daitekeen araua alegatzeari uko egiteko. Horietatik batzuen jatorria erromatarra zen ezbairik gabe, hala nola, saldutakoaren balioaren erdia baino gutxiago jaso duen saltzaileak eginiko salaketarena (laesio enormis), eta halakoak, apika, demanda formularioetatik kopiatu ziren.
‎Danimarkara itzuli zenean, erreinuko kantziler, Roskilde katedraleko errektore eta 1201 urtetik 1224.era Lundeko artzapezpiku izendatu zuten. Latinez bi lan egin zituen, nolabaiteko heziketa zuten herrikideen artean ikasketa berrien osagaiak sartzeko . Horietako bat, Hexameron izenekoa, kristau doktrinaren azalpena zen, bertsoz egindakoa eta Pariseko teologoek aurkeztu bezala erakusten zena.
‎Horietako bat, Hexameron izenekoa, kristau doktrinaren azalpena zen, bertsoz egindakoa eta Pariseko teologoek aurkeztu bezala erakusten zena. Bestea, Scaniako legeen latinezko bertsioa zen (garai hartan lurralde hori Danimarkan zegoen); lan horretan, egileak lege adierazmolde erromatarrak erabili zituen, ohiturazko zuzenbidea Erromako testuinguruan sartzeko . Sunesenen lanak argiro erakusten du Europako kulturaren zabaltze erritmoa bizkortzen ari zela.
‎Orleansi bere ospea eman zioten bi maisuek, Jacques Revignykoa (Jacques de Revigny) eta Pierre Belleperchekoa (Pierre de Belleperche) Orleansen ikasi zuten. Ez zuten beste munduko berrikuntzarik ekarri zuzenbide zibila irakasterakoan, baina eite bateko joerak sartu zituzten, Bolognan berriak zirenak, batez ere arrazoinamendu dialektikoaren erabilera. Testuen aipamen jakintsua egin beharrean, bertsio askeagoa erabili zuten, argudio logikoetan oinarritutakoa; ildo bertsutik, analogiaren bidez usu zabaldu zuten testuaren ratioa Bolognako juristek onartutako mugetatik at. Quaestiones de facto izenekoak egitezko kasuek eratorritako arazoen gaineko eztabaidak ziren (hipotetikoak izan zitezkeen arazoen gainekoak), eta kontuzko lekua zuten ikasketa planetan; halako batzuk tokiko ohituraren ondoreei buruzkoak ziren.
‎Hamahiru edo hamalau urte zituenean hasi zen zuzenbidea ikasten Perugian, Zinoren tutoretzapean; gero, Bolognara joan zen, eta bertan doktore bihurtu zen, hogei urte zituela. Epaile izan zen Todiko hiri txikian, baina arin sartu zen irakaskuntzan buru belarri, lehenengo Pisan eta gero Perugian, bertan hiltzeko. Bizitza labur hori zuzenbidean murgilduta eman zuen, eta, horrexegatik, beraren lana oparoa izan zen oso.
‎Lan horien eta Ingalaterrako zuzenbidearen arteko aldea deigarria zen: «Ingalaterrako zuzenbidea aztertu ostean zuzenbide erromatarra aztertzea izango litzateke, anabasa eta iluntasunak menderatutako inperio batetik irten eta ordena nahiz argitasuna nagusi diren tokira sartzea bezalaxe». 1845.urtean, Nathaniel Lindleyk (gero Lord Lindley izango zenak) Thibauten lanaren zati orokorra itzuli zuen, Introduction to the Study of Jurisprudence izenburuarekin.
‎1856 urteko saiakeran deitoratu zuenez, «zer nolako ezjakintasunean bizi behar garen, zuzenbide erromatarra ez jakiteagatik»; saiakera horretan, zuzenbide erromatarra ikastearen balioa azaldu zuen, kategoria batzuk eskuratu ahal izateko eta arrazoinamenduak modu berezian egin ahal izateko. Azken horiek filosofia moralaren diskurtsoan sartu ziren XVII. mendeaz geroztik, zuzenbidean eta nazioarteko harremanetan nagusituz. Horrenbestez, zuzenbide erromatarra «arin bihurtu zen jurisprudentzia unibertsalaren hizkuntza frankoa».
‎Zenbait arlotan, Alemaniako zientzia juridikoaren eragina Ingalaterrako «kasuaren zuzenbidean» sartu zen. XVIII. mendean, Lord Mansfield bezalako epaileen eraginez, jurisprudentziaren printzipio orokorrak Frantziako lanetan bilatzeko joera azaldu zen, hala nola, Domat eta Pothier en lanetan, eta, batik bat, azken horrek betebeharrei buruz idatzitako tratatuan.
‎Izatez, gizakiek bakarrik dute gaitasun juridikoa; beraz, pertsona talde batek nortasun juridikoa izateko, fikzioren bat asmatu behar da. Austinek «pertsona juridiko» esamoldearen erabilera ingelesa sartu zuen, Savignyk aipatu juristische Personaren itzulpena, alegia. Teoria horren ildotik, sozietateak eta bertako kideak guztiz desberdinak ziren.
‎XIX. mendean ez zegoen bereizketa argirik zuzenbide erromatarraren eta zuzenbide zibil modernoaren ikertzaileen artean, baina XX. mendean, ordea, zabaldu egin da bi horien arteko banaketa. Europako kode zibilak eraldatzerakoan, oro har, lana emeki emeki eta zatika egin da; Italiak eta Holandak, berriz, bi kode oso sartu dituzte. Italiak 1942an eta Holandak
‎XVII. mendearen azken aldera, zuzenbide zibil erromatarra Europako iparraldeko kultura protestantean sartu zen, aldez aurretik Europa katolikoan sartu zen bezala. Horren ondorioz, laburpen txikiak zabaldu ziren, zuzenbide horren oinarrizko atalak jendearengan hurbiltzeko, Erakundeak batik bat, baita ikasleei halakoak buruz ikasten laguntzeko; laburpen horietako batzuk aforismoen bitartez idatzi ziren, eta beste batzuk bertsoz.
‎XVII. mendearen azken aldera, zuzenbide zibil erromatarra Europako iparraldeko kultura protestantean sartu zen, aldez aurretik Europa katolikoan sartu zen bezala. Horren ondorioz, laburpen txikiak zabaldu ziren, zuzenbide horren oinarrizko atalak jendearengan hurbiltzeko, Erakundeak batik bat, baita ikasleei halakoak buruz ikasten laguntzeko; laburpen horietako batzuk aforismoen bitartez idatzi ziren, eta beste batzuk bertsoz.
‎Bi aldaketa egin zitzaizkion: batetik, Inkisizioarentzat iraingarriak izan zitezkeen aipamenak ukitu ziren eta ezkontzaren inguruko arau batzuk, esaterako, kendu ziren; bestetik, Espainiako zuzenbideari buruzko aipamenak sartu ziren. Juan Salak Vinnius castigatus izenekoaren argitalpena egin zuen Espainiako ikasleentzat (Valentzia, 1767), helburu horiek erdietsi nahian.
‎tutoreek euren apopiloei begira zituztenak, edota jabekideek euren artean zituztenak; lehen, erantzukizun horiek pertsonarekin eta jabetzarekin batera arautu ziren, hurrenez hurren. Betebeharren izenburu horren barruan, Domatek eurei lotutako beste osagai juridiko batzuk ere sartu zituen, besteak beste, berme errealak eta pertsonalak, edukitza edota preskripzioa. Zuzenbide pribatuaren beste atal nagusia oinordetzari buruzkoa zen, eta horrek hurrengo erakundeak arautzen zituen:
‎Jarduteko modu horrek matematiken zehaztasuna du. Bide horretatik, erakunde berriak sartu ahal izan zituzten, lehengoak baztertu gabe: «printzipio iraunkor eta mailakakoen nahaste zentzuduna».
‎Savignyren asmoa ez zen bilakaera juridikoari buruzko eskemak gizarte guztietan aplikatzea, «nazio nobleenetan» baizik; beraren ustez, kategoria horretan sartzen ziren bai erromatarrak, baita alemaniarrak ere. Zailtasunak izan zituen, hala ere, garapenaren eskema hori Alemaniako historia juridikoari aplikatzeko, zuzenbide erromatarra jasotzean gertatutako hausturaren ondorioz.
‎Common Laweko juristak ezin ziren sartu zuzenbide zibil eta kanonikoko auzitegietan. Arean ere, halako auzitegietan zihardutenak Inns of Courten antzeko gremio baten kide ziren, eta hori Doctors' Combans deitzen zen.
‎Frantzian goiz jaso zen prozedura erromatar kanonikoa eta kodetutako ohituretara Erromako adierazmolde eta kategoriak bildu ziren; horren ondorioz, zuzenbide erromatarra emeki emeki sartu zen Frantziako zuzenbidean. Alemania, ordea, eragin horretatik at egon zen luzaroan.
‎Ordu arte, zuzenbidearen ikertzaileen aburuz, ondore juridikoetarako erkidego kontzeptuaren barruan sartzen ziren aita santuaren eta enperadorearen botere bikoitzaren mende zeuden herriak bakarrik. Vitoriak, ordea, ezezkoa eman zion aita santu Alexandro VI.ak 1493an bota zuen proposamenari:
‎Hain batez, Leydeneko zuzenbide fakultateak eskaini zuen emaitzarik bikainena Hugo Grotius izan zen(), fakultate horretan hamaika urterekin sartu zen haur miresgarria. Doneauk berak ez zion zuzenean irakatsi, baina horren eragina nabaria izan zen haurrarengan.
‎Aldaketa juridiko horien mekanismoak aurki zitezkeen bai zuzenbide erromatarrean, bai Ingalaterrako zuzenbidean. Batzuetan fikzioak asmatu ziren, lehengo kategoriatan egoera berriak sorrarazteko, eta beste batzuetan, ekitatea sartu zen, zuzenbide tradizionalaren zurruntasuna biguntzeko, Erromako pretorearen eta Ingalaterrako kantzilerraren konponbideei esker. Aldaketa juridikoa gauzatzeko, zuzenbidea legegintzaren bidez sortzearen ideia beranduago azaldu zen.
‎Orduz geroztik, erromanisten ahalegin ororen xedea zen Kode Zibilaren oinarria prestatzea. Onartu zuten zuzenbide erromatarraren ekarpena izango zela kodean sartzeko moduko printzipio batzuk eskaintzea, egokiak zirenean merkataritzan murgildutako sozietate batean aplikatzeko. Horren eretzean, zuzenbide hori eratorri zuen gizarte ez industrialaren ezaugarriak ezabatu behar ziren, eta, aldi berean, enpresaburuentzat pizgarri izan zitezkeenak azpimarratu behar ziren.
‎Erakundeak, Tres libri deitutakoa eta Authenticum izenekoa bosgarren liburuki batean kokatu ziren, Digestoaren hiru liburuki eta Kodearen bederatzi liburuen ostean. Liburuki horri Volumen parvum izena eman zitzaion, eta bertan, Justinianoren zuzenbidearekin zerikusirik ez zuen materiala ere sartu zen, XII. mendeko inperio legeria, kasurako.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia