2015
|
|
3 Ez diot nik ahots eta dei hauek gero esango ditudanak bezalakoak direnik, baizik eta hitzez
|
pertsona
onei edo sermoietan entzuten dituztenak edota liburu onetan irakurtzen dituztenak eta entzun dituzuen gauza asko, horien bidez deitzen du Jainkoak, edo gaixotasunen bidez, nekeen bidez, eta otoitzean ari gareneko une haietan irakasten digun egia baten bidez ere bai; gogorik gabe hartzen badituzue ere, Jainkoak benetan aintzat ditu. Eta zuek, ene ahizpak, ez ezazue gutxitzat har lehen mesede hau, ezta ez zaitezte nahigabetu Jaunari berehala erantzuten ez badiozue, Haren Maiestateak ongi dakielako egun eta urte asko itxaroten, batez ere ekina eta asmo onak ikusten dituenean.
|
|
Eta pixka bat geroago, ia gerra hartan sartua ikusi nuen neure burua eta konturatu nintzen ikuskari hura munduaren argazki bat zela, eta han zegoen orok armak zituela zirudiela, arima gaixoa zauritzeko. Utz ditzagun Jauna benetan zerbitzatzen ez dutenak, eta ohoreak eta ondasunak eta atseginak eta antzeko gauzak, argi baitago, konturatu ezik, arima sarean harrapatua izango dela; gauza hauek guztiak, behintzat, sarean harrapatzen saiatzen dira; baina adiskideez, ahaideez eta, gehien harritzen nauena,
|
pertsona
on onez estutua ikusi nuen neure burua; beraiek ongi egiten zutelakoan, eta ni neure burua nola babestu eta zer egin ez nekiela.
|
|
19 Egun batean pentsatzen ari nintzen atxikimendua ote zen neure arimaren kontua ematen diedan haiekin poz hartzea eta haiek maitatzea, Jainkoaren zerbitzari handitzat bainituen, eta haiekin kontsolatzen bainintzen. Esan zidan, heriotza arriskuan den gaixo batek uste badu mediku batek osasuna ematen diola, ez dela bertutea izango hari eskerrak eman gabe geratzea eta hura ez maitatzea; ea zer egingo nukeen pertsona hauengatik izan ez balitz;
|
pertsona
onekin izandako solasaldiak ez duela kalterik egiten, baina betiere nire hitzak zuhurrak eta santuak izan daitezela, eta haiekin harremana izateari ez uzteko, mesede handiagoa dakartelako kaltea baino. Honek asko poztu ninduen, batzuetan, atxikimendua zelakoan, haiekiko harremana guztiz saihestu nahi nuelako.
|
|
Munduan izan daitekeen oinazerik handienetakoa zela nik sufritu nuena, esan zidan:
|
pertsona
onak direnek kontra egitea; eta oraindik asko gelditzen zitzaidala, premian nintzela beti eta hirian ez zela inor ni uler nintzakeenik; baina berak hitz egingo zuela ni konfesatzen ninduenarekin eta penarik handienetakoa ematen zidan batekin; hau dagoeneko esana dudan harako gizon ezkondua zen. Izan ere, biziki maite ninduenak bezala, egundoko gerra ematen zidan.
|
|
Amets egindako gauzaren antzera geratzen zitzaidan soilik haren oroipena, pena emateko. Izan ere, moldakaitz bihurtzen da adimena, mila duda muda eta susmo artean ibilarazten ninduela; eta iruditzen zitzaidan ez nuela jakin ongi ulertzen eta, beharbada, neure begitazioa izango zela eta ni neu engainaturik egotea nahikoa zela,
|
pertsona
onak engainatzen jardun gabe. Ni hain gaiztoa nintzelakoan nengoen, non iruditzen baitzitzaidan sortu ziren gaitz eta heresia guztiak nire bekatuengatik zirela.
|
|
Apaltasun gutxi izatea neritzon, ni otoitz hura izatera iritsi nintzela pentsatzeari; eta besterik lortu ezin nuenez gero, pena handia hartzen nuen, harik eta gizon jakintsuek eta Pedro Alcántarako bedeinkatuak penarik ez izateko esan zidaten arte. Argi ikusten dut nik, Jainkoaren zerbitzuan ez naizela hasi oraindik, nahiz eta Haren Maiestateak mesedeak egitean
|
pertsona
on askori bezala egin niri ere, eta inperfekzioz beterik nagoela, desiretan eta maitatzean izan ezik, honetan argi ikusten baitut Jaunak lagundu didala zer edo zertan zerbitza dezadan.
|
|
Izan ere, Jainkoak munduaren begietan horrela ibil dadin baimentzen duen arima ongi molda daiteke munduaren martiri izateko, berak munduarentzat hil nahi ez badu, munduak berak hilko duelako. Egia da ez dudala ikusten munduan ongi deritzodan gauzarik,
|
pertsona
onengan hutsegiterik ez onartzea baino besterik, marmar eginaren eginez perfekziorantz bultzatzeraino. Adore handiagoa behar dela diot, norbait perfekziora iritsita ez badago, perfekzio bidean aurrera egiteko, berehalako batean martiri izateko baino.
|
|
Gauza handitzat izan zen,, esan dudanez? atsekabeak estura handian baitzeukan; eta Jaunak egingo zuen, nire gauzak ongi joan zitezen nik ezagutzen nituen
|
pertsona
on batzuek gartsu otoitz egiten zutelako. Andre hura Jainkoaren beldurrekoa zen eta on ona; horrela, haren kristautasunak betetzen zuen niri falta zitzaidana.
|
|
Hau badaki Berak ongi, edota ni oso itsu nago; ez baitago ez ohore, ez bizitza, ez aintza, ez gorputzeko ez arimako ondasunik geldiaraziko nauenik, nahi eta desira izango nuenik, haren aintza baino besterik. Ezin dut sartu buruan deabruak hainbeste ondasun bilatu izatea nire arima bereganatu eta gero galtzeko, ez baitut hain ergeltzat; ezta ezin dut buruan sartu, nik neure bekatuengatik engainatua egotea merezi dudanez gero, Jainkoak alde batera utziko dituenik, orain dela bi urtez geroztik egiten diren hainbeste otoitz eta hain
|
pertsona
onenak, nik guztiei erregu egin baino besterik ez baitut egiten, Jaunak jakinarazi diezadan bere aintza hau den, edota beste bide batetik eraman nazan. Ez dut uste Haren Maiestateak gauza hauek aurrera joaten utziko zituenik, bere gauzak ez balira.
|
|
3 Gaur predikua egin digu, eta egiaz
|
pertsona
ona da eta asmo txarrez ez dio kalterik egingo inori; hala ere, ongi sinetsirik nago, santuak badira ere, monasterio hauetan hobe dela nornahirekin ere gutxi tratatzea, Jainkoak irakatsiko baitie; eta pulpitutik izan ezik, Paulo bada ere, ikusia dut tratu handiak on gutxi egiten duela, bestera: kalte egiten duela, hoberena bada ere, eta halako pertsonak izan behar duen sinesgarritasuna galtzera eramango duela hein batean.
|
|
Egiaz, ez diezadala eman inoiz halako atseginik.
|
pertsona
onen behar handiagoa duen etxerik ez dago Toledo baino. Hango prioreak laster amaitzen du, baina ez dut uste besterik izango den harako hura baino hoberik; nahiko gaixo badago ere, arduratsua da, eta, katuen?
|
|
ezin izan du, Malagóndik joango ziren. Poztuko da bera, izan ere, orain etxean obran ez dira ari eta han ez du zereginik eta hobe da han guztiaz hitz egitea; eta harekin egiten den limosna handia izanik, nolabaiteko konponbidea izango da, eta berorrek ez du galduko; izan ere, nik berorri idazteko asmoa hartu nuenean, uste dut gehiago nuela buruan behartsu hauei laguntzea berorren irabaztea baino,
|
pertsona
onak dira-eta; dena dela, berorren irabazia ere nahi nuen eta oso aberats ikusi nahiko nuke berori, hain ongi gastatzen baitu. Are gehiago, gaur goizean gogora etorri zait haur horiek ez bideratzeko ezkontzara hain bizkor berorren arimaren alde gehiago egin ahal izateko; izan ere, beste gastu batzuk egiten hasten bada, ez du hainbesterako edukiko; eta, azken batean, dirua edukitzeko egin duen lanetik hau izan behar du kontuan:
|
|
3 Aita Gómez izan da hemen gehiagotan ere;
|
pertsona
ona deritzat. Hemendik joan zena berorrekin izan ote den jakin nahi zuela esan zidan, toki horretan zela bazekiela-eta.
|
|
Bada, gorde zaitezkete, ene alabak, deabruak jartzen dituen eta bekatuen astuntasunaz kezka handiekin datozen apaltasun era batzuetatik: , ez dakit Jauna hartzera hurreratzerik merezi dudan?,, ez dakit ongi prestatu nintzen?,?
|
pertsona
onen artean bizitzeko ez naiz?; honelakoak, baretasun, gozotasun eta atseginez datozenean, norbere burua ezagutzea dakartenez gero, estimagarriak dira. Baina zalaparta handiaz, egonezin eta arimaren esturaz eta pentsamendua baretu ezinaz datozenean, kontuan izan tentaldia dela eta ez ezazue har apaltzat zeuen burua, hortik ez dator-eta.
|