2012
|
|
3 Norbaitek kalumniatu edo iraintzen badu Erregea, beraren edozein aurreko zein ondorengo, Erregina ezkontidea edo Erreginaren ezkontidea edota Erregeordea zein Erregeordetzaren kide bat, edo Koroaren printze jaraunslea, beraren funtzioan aritzean edo funtzio hori dela eta, orduan,
|
pertsona
horri sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi zigorra ezarriko zaio, kalumnia edo irainak larriak badira; eta sei hilabetetik hamabi arteko isun zigorra ezarriko zaio, larriak ez badira.
|
|
Norbaitek erlijioen egintzak, eginkizunak, zeremoniak edo kale agerraldiak, indarkeria, mehatxu, nahasmendu edo egitezko jardunbidez eragotzi, geldiarazi edo nahasten baditu, betiere erlijio horiek inskribatuta daudenean Justizia eta Barne Arazoetako Ministerioaren erregistro publiko egokian, orduan,
|
pertsona
horri sei hilabetetik sei urte arteko espetxealdi zigorra ezarriko zaio, egitatea kultu leku batean gauzatu bada, eta lau hilabetetik hamar arteko isuna, egitatea beste edozein lekutan gauzatu bada.
|
|
Norbaitek, behar bezalako baimenik izan gabe, osasunerako gai kaltegarriak edo kalte handiak sor ditzaketen produktu kimikoak egiten edo saltzen baditu, horiez hornitzen badu, edo horiekin merkataritzan aritzen bada, orduan,
|
pertsona
horri sei hilabetetik hiru urte arteko espetxealdi zigorra ezarriko zaio eta sei hilabetetik hamabi arteko isuna, bai eta lanbide edo industriarako desgaikuntza berezia ere, sei hilabetetik bi urte artekoa.
|
|
1 Norbaitek, euren isurketaren edo igorpenaren bidez, airean, lurzoruan edo uretan sartzen baditu material edo erradiazio ionizatzaileak, edo beste edozein bide erabilita pertsona bat edo batzuk erradiazio horien eraginpean jartzen baditu, eta horien bizitza, osotasuna, osasuna edo ondasunak arriskuan jartzen baditu,
|
pertsona
horri sei urtetik hamabi arteko espetxealdi zigorra ezarriko zaio eta enplegu edo kargu publiko, lanbide edo ogibidean aritzeko desgaikuntza berezia, sei urtetik hamar artekoa. Zigor berbera ezarriko da jokabide horren bidez airearen, lurzoruaren edo uren kalitatea edo animaliak edo landareak arriskuan jartzen direnean.
|
|
1 Norbaitek abokatu edo prokuradore gisa prozesu batean esku hartzen badu, eta gisa horretan jasotzen dituen agiriak edo jarduna, bere funtzioaz abusatuz, suntsitu, deuseztatu edo ezkutatzen baditu, orduan,
|
pertsona
horri sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi zigorra ezarriko zaio eta zazpi hilabetetik hamabi arteko isuna, bai eta bere lanbide, enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia ere, hiru urtetik sei artekoa.
|
|
Norbaitek, aurreko artikuluan adierazitako funtzionarioetatik baten aurrean, arau hauste penal baten ondorioz erantzule edo biktima dela itxura egiten badu, edota gertatu gabeko arau hauste penalari buruzko salaketa egiten badu, eta prozesuko jarduna sorrarazten badu, orduan,
|
pertsona
horri sei hilabetetik hamabi arteko isuna ezarriko zaio.
|
|
1 Norbaitek delituaren erantzule direnei delitu horren efektuez aprobetxa daitezen laguntza ematen badie edo efektu horiek jaso, eskuratu edo ezkutatzen baditu, irabaziak lortzeko asmoz, ondarearen edo gizarte eta ekonomiaren ordenaren aurka delitu egin dela jakinda eta delitu horretan egile edo sopikun gisa parte hartu gabe, orduan,
|
pertsona
horri sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi zigorra ezarriko zaio.
|
|
1 Norbaitek, irabaziak lortzeko asmoz eta jabetzaren aurkako faltak diren egitateak gauzatu direla jakinda, ohikotasunez faltetatik probetxua ateratzen badu edo errudunei laguntzen badie, horiek falten ondoreetatik onura ateratzeko, orduan,
|
pertsona
horri sei hilabetetik urtebete arteko espetxealdi zigorra ezarriko zaio.
|
|
1 Norbaitek, esanbidezko baimenik izan gabe, sarbide murriztua duten alde, instalazio edo gai militarrei buruzko plano edo agiriak kopiatzen baditu, eta horien berri izatea babestuta eta erreserbatuta dagoenean legeak isilpeko edo sekretu gisa sailkatzen duen informazio baten bitartez, orduan,
|
pertsona
horri sei hilabetetik hiru urte arteko espetxealdi zigorra ezarriko zaio.
|
|
...alki bere esku baditu nazio segurtasun edo nazio defentsari buruzko objektuak nahiz isilpeko, sekretu zein interes militarreko gisa legez sailkatutako informazioa, edo horien berri era ofizialean badu, eta zuhurtziagabekeria astuna dela medio, baimenik gabeko pertsona batek objektu edo informazio horiek jakitea ekartzen badu, edo horiek zabaldu, argitaratu edota deuseztatzea ekartzen badu, orduan,
|
pertsona
horri sei hilabetetik urtebete arteko espetxealdi zigorra ezarriko zaio.
|
|
...en aurka, beste edozein arau hauste nahiz egintza gauzatzen badu edo halakoa gauzatzeko agindua ematen badu, betiere nazioarteko itun horiek etsaigoak bideratzeari, borrokaren baliabide eta metodoak arautzeari, zauritu, gaixo eta itsasoan galdutakoen babesari, gerrako gatibuen tratuari, pertsona zibilen babesari eta gatazka armatuaren kasuan kultura ondasunak babesteari buruzkoak direnean, orduan,
|
pertsona
horri sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi zigorra ezarriko zaio.
|
|
1 Norbaitek, edozein bide edo prozedura erabiliz, beste bati lesioa eragiten badio, gorputz osotasunean, osasun fisikoan edo buru osasunean kalte eginez, orduan,
|
pertsona
horri sei hilabetetik hiru urte arteko espetxealdi zigorra ezarriko zaio, lesio delituaren errudun gisa, baldin eta lesio hori objektiboki sendatzeko, medikuntza sendabidea edo sendabide kirurgikoa behar badu, adituen lehenengo laguntzaz gain. Adituak lesioaren inguruan egiten duen zaintza edo jarraipen hutsa ez da medikuntza sendabidetzat hartuko.
|
|
1 Norbaitek, edozein bide edo prozedura erabiliz, beste bati eragiten badio organo nahiz gorputz adar nagusi edo zentzumen baten galera nahiz gauzaeza, edo inpotentzia, antzutasuna, itxuragabetasun larria, edo gaixotasun psikiko edo somatiko larria, orduan,
|
pertsona
horri sei urtetik 12 arteko espetxealdi zigorra ezarriko zaio.
|
|
2 Norbaitek beste bati sexu organoetako mutilazioa eragiten badio, mutilazio horren agerpena edozein izanik ere,
|
pertsona
horri sei urtetik 12 arteko espetxealdi zigorra ezarriko zaio. Biktima adingabea edo ezgaia bada, guraso ahala, tutoretza, kuradoretza, zaintza edo familia harrera egikaritzeko desgaikuntza berezia ezar daiteke, lau urtetik 10 artekoa, epailearen ustez hori egoki bada adingabe edo ezgaiaren intereserako.
|
|
1 Norbaitek, bidezko baimenik gabe, beste bati, indarkeriaren bidez, legeak debekatzen ez duena egitea eragozten badio edo egin nahi ez duena egitera behartzen badu, zuzena izan zein ez, orduan,
|
pertsona
horri sei hilabetetik hiru urte arteko espetxealdi zigorra edo 12 hilabetetik 24 arteko isuna ezarriko zaio, derrigortzearen edo erabilitako bideen larritasunaren arabera.
|
|
...aren edo berarekin bizi denaren guraso ahal, tutoretza, kuradoretza, zaintza edo egitezko harreraren menpe dauden adingabe edo ezgaien aurka; edota beste edozein pertsonaren aurka, pertsona hori haren familia elkarbizitzaren gunean sartuta badago edozein motatako harremanen bidez; bai eta, euren ahulezia dela medio, zentro publiko nahiz pribatuetan zaintza edo jagoletzapean daudenen aurka; orduan,
|
pertsona
horri sei hilabetetik hiru urte arteko espetxealdi zigorra, eta bi urtetik bost arte armak eduki eta eramateko eskubideaz gabetzea, ezarriko zaizkio, eta, hala denean, epaile edo auzitegiak egoki baderitzo adingabe edo ezgaiaren intereserako, guraso ahala, tutoretza, kuradoretza, zaintza edo familia harrera egikaritzeko desgaikuntza berezia ere, urtebetetik bost urte arte, betiere indarkeria fisi...
|
|
Norbaitek adingabe edo ezgaien aurrean erakuspen egintza lizunak gauzatzen baditu, edo beste norbait behartzen badu egintza horiek gauzatzera, orduan,
|
pertsona
horri sei hilabetetik urtebeterako espetxealdi zigorra edo hamabi hilabetetik hogeita lau arteko isuna ezarriko zaio.
|
|
1 Norbaitek, ageriko edo espedientean salaturiko deuseztasun arrazoia izanik, ezkontza baimentzen badu, orduan,
|
pertsona
horri sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi zigorra ezarriko zaio, bai eta enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia ere, bi urtetik sei artekoa.
|
|
Norbaitek bere ardurapean adingabe edo ezgai baten zaintza badu eta, adingabearen gurasoek edo ezgaiaren zaintzaileek hala eskaturik eta arrazoirik gabe, adingabe edo ezgai hori aurkezten ez badie, orduan,
|
pertsona
horri sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi zigorra ezarriko zaio, egitateok beste delitu astunagoa ere izateari kalterik egin gabe.
|
|
Norbaitek adingabea edo ezgaia induzitzen badu familiaren egoitza edo bizilekua uztera edota guraso, tutore edo zaintzaileen adostasunarekin bizi den lekua uztera, orduan,
|
pertsona
horri sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi zigorra ezarriko zaio.
|
|
1 Norbaitek, adingabe edo ezgai baten hazkuntza zein heziketa bere ardurapean duelarik, beste baten eskuetan edo establezimendu publiko batean uzten badu, adingabea edo ezgai hori bere esku utzi duenaren adostasunik gabe edo, hala denean, agintaritzaren adostasunik gabe, orduan,
|
pertsona
horri sei hilabetetik hamabi arteko isun zigorra ezarriko zaio.
|
|
4 Norbaitek adingabeari edo ezgaiari sexu izaerako jokabide batean parte harrarazten badio, eta jokabide horrek adingabe edo ezgai horren nortasunaren bilakaera edo garapenari kalte egiten badio, orduan,
|
pertsona
horri sei hilabetetik urtebeterako espetxealdi zigorra ezarriko zaio.
|