Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 19

2015
‎Jauna goresteko bide izan behar zitzaiena, beharbada, juzgu txarrak egiteko bide gertatuko zaiela. Samin eta lotsari hau nolabait apaltasunik eza dela esango nuke; baina dagoeneko hori ez dago beraren esku; izan ere, pertsona honek gaitzetsia izan nahi badu, zer axola zaio. Samin honetan zen bati honela esan zion gure Jaunak:
‎Ez zaitez samindu, izan ere, haiek goretsi egingo naute Ni, edota zutaz gaizki esango dute; eta batera izan nahiz bestera izan, zeu irteten zara irabazten. Gero jakin nuen pertsona hau biziki adoretu eta kontsolatu zela hitz hauekin; eta zuetakoren batek bere burua samin honetan ikusiko balu, hemen jartzen dizkizuet. Dirudienez, gure Jaunak nahi du guztiek jakin dezatela arima hura dagoeneko berea duela, inork ez diola ukiturik egin behar; gorputzean, ohorean, ondasunetan bada, tira, guztitik aterako baita Haren Maiestatearentzat gorespena; baina ariman, hori ez!
‎7 Bada, bat bateko espirituaren harrapatze honetara berriro etorriz, benetan gorputzetik irten egiten dela dirudi eta, bestalde, argi dago pertsona hau ez dela hilik geratzen; behinik behin, berak ezin du esan, une batzuetan, gorputzean dagoen ala ez. Osorik, baina bizi garen honen aldean oso bestelakoa den beste lurralde batean egon delako irudipena du; hemengo argiaren aldean hain bestelakoa erakusten zaio, non, bizitza osoa, beste gauza batzuekin batera, hura lantzen arituko balitz ere, ezinezkoa izango bailitzaioke lortzea.
‎Eraman handikoa eta asko ikusia den pertsona izan arren, une hartan ezin du gehiago; izan ere, sentimendu hau ez da gorputzean, esanda geratu denez?, arimaren barruan baizik. Hortik atera zuen pertsona honek arimaren minak gorputzarenak baino askoz ere latzagoak zirela, eta burura etorri zitzaion era horretakoak zirela garbitokian sufritzen direnak, gorputzik ez izateak ez baitie eragozten gorputza izanda hemen sufritzen zituzten guztiak baino askoz ere gehiago sufritzea.
‎Are gehiago, arima hau zazpigarren egoitzan sartzeko garbitzea denean, zeruan sartu behar dutenak garbitokian garbitzen diren bezala; orduan, sufritze hau, itsasoan ur tanta bat bezain arina da. Arrazoi handiagoz, oinaze eta samin hau, nahiz eta nire ustez lurrean diren guztien artean handiagorik ez duena izan( pertsona honek asko jasan zituen, bai gorputzekoak eta bai espiritualak, baina haiei guztiei ez zeritzen ezer honen ondoan), arimak hain balio handikotzat du oinaze hau, non oso ongi ulertzen baitu berak ezin zezakeela merezi; hala ere, sentimendu honek ez dio oinazea ezertan arintzen, baina honekin oso gogo onez darama eta halaxe eramango luke bere bizi osoan, Jainkoak nahi balu; orduan, baina, ez litzat...
‎Honi adimenezko ikuskaria deitzen diote, ez dakit nik zergatik. Jainkoak mesede hori egin zion pertsona hau ikusi nuen, geroago esango ditudan beste batzuekin, hasiera batean oso nekatua, ezin zuelako ulertu zer zen, ez baitzuen ikusten; eta era hartara agertzen zitzaiona Jesu Kristo gure Jauna zela hain ziur zegoen, non ezin baitzuen zalantzarik izan, hau da, hantxe zegoen ikuskari hura; Jainkoagandikoa ote zen ala ez, hala zela ulertarazteko ondorio handiak berekin batera bazekartzan ere, oraindi...
‎4 Irudia badiot ere, ikusten duenaren iritziz ez da ulertu behar pintatua denik, benetan bizia dela baizik, eta batzuetan arimarekin hitz egiten aritzen da, eta sekretu handiak agertzen ere bai. Hala ere, kontuan izan behar duzue honetan une batean gelditzen bada ere, ezin dela hari begira egon eguzkiari begira egon ohi den baino luzaroago, eta horrela, ikuste hau betiere oso laster igarotzen da; eta ez, eguzkiarenak bezala, haren dirdirak min ematen diolako barruko ikusmenari, hau guztiau ikusten duena hura baita (kanpoko ikusmenaz denean, nuke ezer esan, aipatu dudan pertsona hau, nik hartaz hitz egin baitezaket modu berezian, ez zelako hortik igaro; eta esperientziarik ez badago, nekez eman daiteke arrazoi ziurrik); izan ere, haren dirdira isuritako argi baten antzekoa da eta, landu ahal bada, diamantezko gauza mehe batez estalia dagoen eguzki baten antzekoa; janzkiak holanda ehunezkoa dirudi, eta Jainkoak arimari ia mesede hau egiten dion bakoitzean, liluramenduan g...
‎Jainkoak mesede hau egiten duen lehenengo aldian, Haren Maiestatea bere Gizatasun guztiz santuaren irudizko ikuskariaren bidez agertu nahi izaten zaio arimari, ongi uler dezan eta hain dohain zoragarria hartzen duenik jakin gabe izan ez dadin. Beste pertsona batzuei beste era batera agertuko zaie, baina ahotan darabilgun pertsona honi, Jauna hartu ondoren, distiratsu, eder eta handi, piztu zenean bezala, agertu zitzaion Jauna, eta esan zion, harrezkero bazela garaia beraren gauzak arimak beretzat har zitzan, eta Bera arduratuko zela arimaren gauzez, eta beste hitz batzuk, esateko baino sentitzeko gehiago zirenak.
‎12 Pertsona bati zortzi orduan hala egotea gertatzen zitzaion; hauek ez daude konorterik gabe, ezta ez dute sentitzen Jainkoaren gauzarik ere. Aipaturiko pertsona honi lo eginda eta janda eta penitentziarik egin gabe egonda kendu zitzaion, nork ulertua izan zuelako; izan ere, bere aitor entzulea eta beste pertsona batzuk eta bere burua ere engainatuak zituen, berak inor engainatzerik nahi ez bazuen ere. Benetan sinesten dut deabruak ahaleginik egingo zuela hortik irabaziren bat ateratzeko, eta hala, ez zen gutxi ateratzen hasi.
‎13 Nik esan nien behin hau esaten zidatenei, lehentxeago berarekin hitz egin dudan eta oso ezaguna nuen pertsona batez esango balidate ez dela bera, niri bururaturiko irudipena baizik, eta beraiek badakitela, nik lehenago sinetsiko nien hori ikusi nuela irudipena izan zela baino. Baina pertsona honek, maitasun handiaren seinale, eskuetan gelditu zitzaizkidan bitxiak utzi balizkit, eta lehenago haietako ezer izan ez eta neure burua aberats ikusi banu pobrea nintzena, nukeela sinetsi irudipena zenik, nahi izanda ere. Eta bitxi hauek erakutsi ahal izango nizkiela, ezagutzen ninduten guztiek nire arima beste bat zela argi ikusten zutelako, eta nire aitor entzuleak hala esaten zuelako.
‎Gogoan dut hau esan niola, malko ugari isuriz arima hura bene benetan bere zerbitzuan jar zezala eskatu ondoren, nik ontzat banuen ere, ez nintzela asetzen, oso ona nahi nuela, eta honela esan nion: . Jauna, ez didazu ukatuko mesede hau; izan gogoan egokia dela pertsona hau gure adiskide izateko?.
‎Jaunak pertsona honentzat eskatzen niona beteko zuelako uste osoaz geratu nintzen. Hitz batzuk hari esateko esan zidan.
‎8 Ez da pertsona hau soilik, beste batzuk ere ezagutu baititut zori berekoak, urte batzuetan, urte askotan, ikusi gabe nituenak; eta urte horietan zertan jardun zuten galdeturik, obedientziazko eta karitatezko zereginetan izan zen dena. Bestalde, espirituzko gauzetan hain aurreratuak ikusiz, harri eta zur uzten ninduten.
‎...a bat, Espiritu Santuaren Pazko egunez, Écijan zela, jai honen bezpera batean gure Jaunagandik jaso zuen grazia handi batez gogoratuz, haren zerbitzurako oso aparteko gauza bat egin nahi eta, iruditu zitzaion egoki litzatekeela hutsegite konturik edo bekaturik ez ezkutatzeko promesa egitea, une hartan hasita bizi guztirako, Jainkoaren ordezkotzat izanik, eginbehar hau ez baita izaten prelatuekin; pertsona honek ordurako obedientzia botoa egina bazuen ere, bazirudien hau gauza handiagoa zela; eta hark esan ziezaion guztia egitea, hitzemana zuen obedientziaren aurka ez bazihoan, gauza larrietan noski. Eta hasieran gogor gertatu bazitzaion ere, egin zuen promesa hori.
‎Honetaz ez zuen ezer jakin pertsonak berak promesa egin eta egun batzuk igaro arte. Pertsona hau aita frai Jeronimo Gracián Jainkoaren Amarena da.
‎Ni gau batean otoitz egiten ari nintzela, haren premian nengoela pentsatuz, etor ez zedin Jainkoak zeukala katigu konturatu nintzen, bertako pertsona batekin neure arima tratatzea komeni zitzaidalako. Niri ez zitzaidan gogoko izan, egoera berria ezagutu beharra izanik, beharbada, ez ninduela ulertuko eta egonezina sortuko zidala eta karitate hau egiten zidanari nion maitasunagatik? pertsona hau ikusten nuen edota predikuetan entzuten nion guztian espirituzko poza ematen bazidan ere?, eta honek ere zeregin ugari zituelako, eragozpena zela uste bainuen. Esan zidan Jaunak:
‎8 Hainbeste gauza esan nitzake honelakoak; horiek ongi berresten dute nik darabilkidan ideia, hau da, ez zaiola arimari berehala sinetsi behar; astia har dezala eta bere burua ongi ulertzen saiatu, gertatzen zaionaren berri eman baino lehen, aitor entzulea engaina ez dezan, engainatu nahi ez duela; izan ere, gauza hauetan eskarmenturik ez badu, jakintsuena bada ere, ez da nahiko izango ulertzeko. Ez dira urte asko, nahiko denbora gutxi baizik, gizon batek honelako gauzekin nahiko nahasi zituen hainbat pertsona oso jakintsu eta espiritual, Jaunaren mesedeen esperientzia hau zuenarekin tratatzera etorri zen arte; orduan argi ikusi zuen zorotasuna zela begitazioarekin batera, une hartan agerian ez bazen ere, oso ezkutuan baizik; orain dela gutxi argi eta garbi agertu zuen Jaunak, pertsona honek aurretik ez ziotela sinesten eta gorriak ikusi bazituen ere.
‎Hau gauza ohikoa zen oso; gaixotasunak, berriz, guztiz ezagunak; halakoetan itxurak egitea ezinezkoa zen, nire ustez. Eta Ogi txit santu honek duintasunez hartzen dutenengan egiten dituen miragarriak ageri agerikoak direnez gero, ez ditut esango aipaturiko pertsona honetaz esan ditzakedan gauza asko, nik jakin nitzakeenak, eta badakit ez direla gezurrak. Baina honi Jaunak hain fede bizia eman zion, non, pertsona batzuei Kristo gure ona munduan zebilenean bizi nahi luketela esaten entzutean, barre egiten baitzuen bere barrurako, pentsaturik:
‎7 Baina badakit pertsona honetaz, oso perfektua ez bazen ere, urte luzeetan, Jauna hartzen zuenean, gorputzeko begiez ikusiko balu bezalaxe ikusten zuela Jauna bere ostatuan sartzen; fedea biziago egiten saiatzen zela, egiaz sinesten zuelako Jauna bere ostatu pobrean sartzen zela; ahal zuen bestean kanpoko gauza guztiak baztertzen zituela, eta Harekin batera sartzen zela. Zentzumenak biltzen saiatzen zen, guztiek hain on handiaren berri jakin zezaten, hau da, arimari Hura ezagutzeko enbarazurik egin ziezaioten.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia