Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 154

2000
‎Eta ebaki zuen zigorrak airea hamaika aldiz... hogei... hogeita hamar... berrogei... laurogei... eta gero eta jasangaitzagoa zitzaidan ikuskizuna, zeren eta ikusten bainuen osaba Joanikot, bere gorputzaren bertze lur hartan, zauriz josia, eta ikusten nuen nehoiz baino burumakurrago, pertsona bat baino gehiago fardel odoldu bat zirudiela, hasperenka, harik eta lurrerat erori zen arte.
2002
‎produktuaren jatorria edo jatorria, kalitatea, kantitatea edo kategoria, fabrikazio modua eta data, haren erabileratik lor daitezkeen emaitzak, kaltegarritasuna edo arriskua, erosketa baldintzak, edo iragarlearen identitatea, ondarea eta lanbide kualifikazioak. Adibidez, publizitate engainagarria da pertsona bati bere borondatez sinetsarazten diona argaltzeko prozesu bat jarraituko duela, endokrinologian aditua den mediku batek zuzendua, eta kontsultara aurkezten denean, titulaziorik ez duen pertsona batek baino ez du jasotzen, eta hark adierazten dio pilula batzuk hartzeko. Iragarki horietan, nahita, kontsumitzaileari hutsegitea eragiten zaio; izan ere, iragarkiak idaztean, uste da tratamendua mediku batek zuzenduko duela, eta, berez, kualifikazio medikorik gabeko pertsona bat besterik ez da.
‎Han, inprimaki ofiziala eskatu duzu, zure datuak eta sinadura jasotzeko. Ibilgailua pertsona baten baino gehiagoren izenean jarri nahi baduzu, inprimaki bat bete duzu titular bakoitzeko, tasa bakarra ordainduta, eta inprimakiarekin batera Nortasun Agiri Nazionalaren jatorrizkoa aurkeztu duzu. Galdu bada, eskabidearen gordekina eta familia liburua, pasaportea, gidabaimena edo zure datuak frogatzen dituen beste agiri ofizial bat behar dira.
‎Art Everson Ontzi garbigailua etxetresna elektriko bat da, eta asko irabazi du azken urteotan Espainiako etxeetan. Haien erabilera benetako laguntza da, batez ere pertsona bat baino gehiago bizi diren etxeetan, eta are gehiago bi otordu gogor (edo gehiago) egiten dituztenean. Aurrezten duen denboraren eta lanaren truke, aparatu honek gauza gutxi eskatzen ditu:
‎Gutxiengo hautatu baten partaide sentitzen da poeta, beraz, eta, jakina, hori oso inportantea da berarentzat, besteak beste, eskubide batzuk ematen bide dizkiolako: poeta bati, poeta izateagatik, prosa darabilen pertsona bati baino bitxikeria gehiago onartzen zaizkio (adibidez, irakaslea bada, eskoletara sistematikoki berandu ailegatzea edo, besterik gabe, ez agertzea, edo –joaten denean– koñak kopa batekin azaltzea... Azken batean, poeta da).
2003
‎Romain Garyk bere barruko alderdi batzuk azaltzen zituen eta Emile Ajarek beste batzuk. Horrek gure baitan pertsona bat baino gehiago bizi direla erakusten digu. Are gehiago esango nuke, gure izaera, dualista ez ezik anitza dela.
‎CIESIN (Internacional Earth Sciencie Information Network) erakundeak egindako azken azterketen arabera, lur azalaren %83k giza lorratza du idatzita, hauek bezalako markaren batekin: kilometro koadroko pertsona bateko baino dentsitate demografiko handiagoa dauka, errepide garrantzitsu batetik 15 kilometrora baino gutxiagora edo nekazaritza eremu batean dago, herri edo tren geltokitik bi kilometrora baino gutxiagora dago, edo halako distantzian gauez satelite batetik ere detekta daitekeen argia ematen duen leku batean.
‎Erantzuna, adituen arabera, bizi itxaropenean dago. Gaixotasun edo ezgaitasun bat duten pertsonek aukera gutxiago dute adin berantiarrera iristeko, eta, oro har, ezgaitasunik gabeko pertsona batek baino hezkuntza gutxiago jaso dute. Azterlanak alderdi positibotzat jotzen du jardunbide egokiak trukatzea, EB osoan lanera itzultzeko tasa handia orokortzeko metodo gisa.
‎Zelula fotoelektrikodun lanparak ere oso erabilgarriak dira, kokaturik dauden lekuko argitasuna detektatzen baitute eta, horren arabera, piztu edo itzali egiten baitira. Lanpara guztiak pertsona bat baino gorago jarri behar dira; bestela, itsutzeko arriskua dago. Gainazal handi bat argiztatzeko eta disuasio efektua lortzeko, eremu garaietan jarri behar dira, eskuaren irismenetik kanpo.
‎Ez zuen imajinatu nahi, esate baterako, jubilatu arte han. Eta imajinatzen hasten bazen, imajinatzen zuen aurpegiko mantxa gorri haiek gorputz osora zabalduko zitzaizkiola alabari, eta azal zati handiagoak jausiko zitzaizkiola, komunean eta egongelako sofan, eta arrain baten itxura izango zuela alabak pertsona batena baino gehiago.
‎Egiaz, ez genekien mutil, gizaseme edo agure zen, baina on Belisarioren ondorioa zuzena iruditu zitzaidan: sasoi beteko pertsona batek baino ezin euts ziezaiokeen ordubete  tsuz halako egoera bati. Hondartzara iritsi, eta apaizak berri ona zabaldu zuen.
2004
‎Lekuko horiek ezin izango dituzte pertsona bat baino gehiago ordeztu idazkunean edo eginbidean.
‎Karguen izaera, eta ordezkaritza pertsona bat baino gehiagoren ardura den eta zein neurritan.
‎Gainera, suposatzen da pantaila ikusten duen pertsona bozgorailuek osatutako irudizko zirkuluaren erdian dagoela. Baina, zer gertatzen da pertsona bat baino gehiago badago. Bakoitzaren entzumen esperientzia desberdina izango da.
‎Hori dela eta, Nazio Batuen Erakundeak munduko gobernuei eskatu die eritasuna emakumeen artean zabaltzeko neurriak har ditzatela. Kopuru hori ez litzateke hain garrantzitsua izango, baldin eta GIBak gizonezko aurpegi tradizionala eta batez ere izan ez badu, eta duela 20 urte hiru pertsonatik batek baino ez baitzuen emakumeen izena. Emakumeak gizonezkoak baino askoz zaurgarriagoak dira hiesaren birusaren aurrean, ikuspuntu biologikotik ez ezik, ikuspegi ekonomiko eta sozialetik ere.
‎Betebehar hori itsasontziaren patroi arduraduna identifikatzea da, ustezko itsas arrantzako arau hauste administratiboagatik salaketa jartzen bada. Eta arau haustea pertsona bati baino gehiagori egotz dakiekeen kasuetan, eta horietako bakoitzaren parte hartze maila zehaztea ezinezkoa denean, elkartasun printzipioa ezarri da, honako kasuistika honi jarraikiz: Arrantza eta itsaski bilketaren arloko arau hausteen kasuan, itsasontzi, armadore, pleitari, kapitain eta patroien jabeak.
‎Hori, eta nire adina. 50 urteko pertsona batek baino denbora gutxiago daramat substantziak pilatzen. Baina begetarianoak ez dira pestizidetatik libratzen.
2005
Pertsona batek baino gehiagok badute 615 artikuluaren lehenengo lerrokadan aipatu betebeharra, kreditu guztiak harreman bakarrera bil daitezke, eta, epaitegiaren eskumena zehazteko, erreklamatutako zenbatekoen kopuru osoa hartuko da kontuan.
‎Tabakismoa da iktuserako alda daitekeen arrisku faktore nagusietako bat. Izan ere, neurologoen arabera, erretzaile batek erretzaile ez den pertsona batek baino ia bi aldiz probabilitate handiagoa du gaixotasun hori izateko. Iktusa, kasuen %18tan zuzenean tabakoari egozten ahal zaiona, ezgaitasun eta heriotza arrazoi ohikoenetako bat da biztanlerian.
2006
‎Eta ez gara ari ekitaldi ofizial handiez bakarrik. Pertsona bat baino gehiagok parte hartzen duen edozein jarduerak, baita xumeenak ere, bere protokoloa dauka. Edozein etxe arruntetako afalorduak, adibide bat emeatearren.
‎Gainera, beste atariek ez bezala, photo tagging izeneko sistema berri bati esker, erraz identifika eta kontakta daitezke beste erabiltzaileak, eta hori izan da Alemaniako atariaren arrakasta azaltzen duen gakoetako bat. Hori oso baliagarria da pertsona bat baino gehiago ateratzen diren argazkietan. Nahi den erabiltzailearen gainean klik eginez gero, nahikoa da haren profilera transferitzeko.
‎alde batetik, UM mota batzuetan agerraldien kopurua eta intentsitatea mugatzen dute; bestetik, beste batzuk agresiboagoak dira eta ez dago ezer horiei aurre egiteko. Baina kontuan izan behar da esklerosi anizkoitza duela 15 urte diagnostikatutako beste pertsona batek baino aukera hobeak dituela gaur egun. Badirudi botikek gaixotasunaren bilakaera aldatzen laguntzen dutela, eta diagnostikatu berriak badira, oso ondo egonda ere, badirudi lehenago baino gehiago kontrola daitekeela gaixotasuna. Une itxaropentsua da, baina oraindik asko dago egiteko.
2007
‎Gainera, diabetesa gaixotasun kronikoa da, ezin daiteke senda-agiria jaso, betiko da. Bihotzekoa izan duen diabetikoak diabetikoa ez den pertsona batek baino arrisku handiagoa du berriz ere bihotzekoak jotzeko. Horregatik, ospitaleratzeari dagokionez, osasun gastua gutxienez lau aldiz handiagoa da".
‎Gazteek euren kabuz bizi ahal izateko eskainitako diru kopurua hilero 210 eurokoa da, gehienez ere lau urtez. Alokatutako etxebizitza pertsona bat baino gehiagoren izenean badago, laguntzaren kopurua banatu egin behar da, baldintzak betetzen dituztenen artean. Horrela egoera jakin batzuk saihestea lortu nahi da:
‎Pertsona batek aldi berean gauzatzen baditu jarduera desberdinak, edo jarduera bera, baina baldintza edo modu desberdinetan, eta, ondorioz, pertsona hori Gizarte Segurantzaren Sistemako araubide desberdinetara bildu behar bada, edo araubide berera, baina pertsona bat baino gehiagoren kontura, pertsona horren kokapena anitza izango da. Hurrenez hurren, jarduera aniztasunaren eta enplegu aniztasunaren egoerak eratuko dira.
‎Printzipio horrek botere publiko guztien jardunean lehentasuna izango du eta desberdintasuna izan dezaketen gizarte, kultura eta arte errealitateen antolamenduan proiektatuko da, «berdintasunaren zeharkako dimentsio» izenekoa eratuz (15 art.). Gizonezkoen eta emakumezkoen artean tratu eta aukera berdintasunaren eskubidea eragingarri egin nahi da, emakumeen bereizkeria ezabatuz bizitzaren esparru guztietan eta, batez ere, politikan, arlo zibilean, lan arloan, arlo ekonomikoan, gizartean eta kulturan, EKren 9.2 eta 14 artikuluak garatuz (BLOren 1 art.). Lege hau Espainian dagoen edo Espainian jarduten duen pertsona fisiko eta juridiko orori aplikatuko zaio, horren naziotasuna, egoitza edo bizilekua gorabehera (2 art.). Bestalde, 4 artikuluan azpimarratu da gizonezkoen eta emakumezkoen arteko tratu eta aukera berdintasuna antolamendu juridikoa osatzen duen printzipioa dela. Hori dela eta, negozio juridikoen egintzak eta klausulak, sexua dela bide bereizkeria eragiten badute zuzenean (hau da, sexua dela-eta pareko egoeran dagoen beste pertsona bat baino makurrago hartzen den, hartu den edo har daitekeen pertsonaren egoera) edo zeharka (itxuraz neutroa den xedapen, irizpide edo eginera baten ondorioz, sexu bateko pertsonak beste sexuko pertsonekin alderatuz desabantaila egoeran jartzen ditu), deusezak eta ondorerik gabeak izango dira, eta erantzukizuna sortuko dute (4 art.).
‎Argi horrek intentsitate handikoa izan behar duenez, komeni da pantaila bat izatea, inguruan dauden eta hark liluratu ditzakeen pertsonei traba ez egiteko. Antzeko zerbait gertatzen da logelan, nahiz eta kasu honetan are garrantzitsuagoa den pantailak erabiltzea, pertsona bat baino gehiagoko geletan irakurketa argiak irakurri nahi ez dutenen loa bateratzea galaraz dezakeelako, lo egin beharrean. Lanpara pantailatuak etxe osoan Korridoreetan eta pasaguneetan, lanpara pantailatuak aukerakoak dira eta batez ere apaingarriak.
2008
‎Eskuarki, egitezko kasutik bertatik atera dezakegu pertsona hori nor den. Beste batzuetan, ordea, zerga egitatea gauzatzean pertsona bat baino gehiago pilatzen dira garrantzi eta eragin berarekin, eta ez da erraza zergaduna nor den zehaztea (berbarako, salerosketa gauzatzean, legeak zehaztu behar du nor den zergaduna, eroslea, saltzailea edo beste edonor).
‎era batera edo bestera. Haurra gai da pertsona bat baino gehiagoren ikuspegiak koordinatzeko.
Pertsona bat baino gehiagoren ikuspegiak koordinatzeko gai eta elkarrekiko begirunean oinarritutako lankidetzarako gai bihurtzen da aro operazional konkretuko haurra. Adostasunez egindako itunetan oinarritzen dira arauak haurrarentzat:
‎Aplikazio horrek Facebook en barruan sartzen du Texas kartespoker jokoaren aldaera. Pertsona batekin baino gehiagorekin jolastu daiteke, baita horiekin txateatu ere. Mug (410.000 erabiltzaile egunean):
‎Erabiltzaile batek bidaltzaile beraren mezu elektroniko bat baino gehiago jasotzen duenean, hark erantzun automatikoa jasoko du lau egunean behin, estortsioa ez egiteko. Hori oso erabilgarria da posta zerrendetan pertsona batek baino gehiagok mezuak helbide unitario batera bidali eta denek irakurtzen dituztenean. Bestela, zerrenda horiek uztailean eta abuztuan beteko lirateke" oporrak" moduko mezu automatikoez.
‎Memoriatik bidalitako keinu bat. Pertsona bat baino gehiago bizi dira Katrinen aurpegian. Aurpegi batzuetan ikusgarriak izaten dira pertsona horren bizitzako galerak.
‎[Anabasatik I.] Ni pertsona bat baino gehiago naiz. Ni jainkoen pare naiz.
2009
Pertsona batek baino gehiagok alokatu nahi dutenean etxebizitza bat, komeni da guztien izenak agertzea kontratuan.
‎alderantziz, pop3n mezuak terminalean sailkatzen dira erabiltzailea eta fitxategi ataza errepikatu behar da beste bat erabiltzen bada ordenagailua. Halaber, sinkronizazio hori lagungarria izan daiteke pertsona batek baino gehiagok kudeatzen duten erakundeei izen generikoko helbide elektronikoa, “administrazio@” estilokoa, guztiek izan baitezakete jasotako eta bidalitako edukietara sartzeko (hautatzen bada) bidalitako kopia bat bakar bat ere galdu gabe gordetzea, beste pertsona batek lehenago deskargatu baditu. Estandar hori honetarako prestatuta dago:
‎Ezgaitasuna duten pertsonen eskubideak lege komunetan jasota daude, hala nola, Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalean, Konstituzioan, Kode Zibilean edo Langileen Estatutua. Hori dela eta, “egoera berean ezgaitasunik ez duen pertsona bat baino modu txarragoan tratatzen dutenean, diskriminatzen ariko dira”, ohartarazi du Gidak. Bestalde, kontuan hartu behar da lege batzuk bereziki ezinduei zuzenduta daudela, hala nola, Pertsona Ezinduen Eskubideei buruzko Nazioarteko Konbentzioa, Minusbaliatuak Gizarteratzeari buruzko 13/ 1982 Legea, Aukera Berdintasunari, Diskriminaziorik Ezari eta Irisgarritasun Unibertsalari buruzko 51/ 2003 Legea eta hainbat autonomia dekretu eta lege.
‎Hori oso baliagarria da pertsona despistatuenentzat edo aurrerapen handiz begiratzen diren gaietarako. Adibidez, pertsona batekin baino gehiagorekin egindako bilera bada, programek mezu elektronikoak bidal diezazkiekete bertaratuko direla baieztatzeko. Software mota horri esker, gertaerak sar daitezke, hala nola hitzorduak, bilerak edo edozein ekintza, hasiera data eta ordua eta amaiera data batekin.
‎Zuzeneko bereizkeria. Pertsona bat antzeko egoera batean dagoen beste pertsona bat baino egoera txarragoan dagoenean, erlijio, ezgaitasun, adin, sexu orientazio edo arraza edo jatorri etnikoagatik. Adibidez, lan eskaintza batean “Abstenitu pertsona ezinduak” adieraziko balitz.
‎Izan daitezkeen arriskuak eta gidariaren aseguruak adostu behar dira. Autoa pertsona batek baino gehiagok gidatu behar badute, bakoitzaren ezaugarriak ezberdinak izan daitezke; 26 urtez azpiko gidariak, kasu. Laguntza ere bermatu behar da.
‎Beste alde batetik, badakit pertsona batek baino gehiagok esanen didala izan behar dugula irekiak, beste errepertorio batzuk ere kantatu behar ditugula eta, beraz, mundu zabaleko abestiak baliatu behar ditugula, baina horrek ere nahiko sor eta lor utzi nau, zeren eta mundu zabalean 6.000 hizkuntza baino gehiago omen daude oraindik, eta, aldiz, Oh Happy Day programan ingelesa eta gaztelania kenduta, oso hizkuntza gutxi entzun dira, l... Baina horretan ere uste dut gertatu zela xelebrekeriaren bat, hau da, kanta Afrikako izan eta, hala ere, leloa ez gainerako guztia ingelesez abestu zutelakoan nago, behin gutxienez.
2010
‎Dean Baker amerikar ekonomialariak ez du inolako zalantzarik esatean Irlandako langile klaseak, eta Espainia, Portugal eta beste zenbait herrialdetakoak, krisia ordaindu behar izatea erabaki erabat politikoa dela. Bere hitzetan, NDF eta EBZren gisako erakundeei buruz sarritan azpimarratu ohi den izaera ez politikoa, klinikoki hilda dagoen pertsona batek baino ez luke sinetsiko. Langileriak ordaindu beharra norbere herrialdeko banku sektoreak egindako sarraskia ez da inondik inora derrigor bete beharreko formula ekonomikoa, erakunde horien deliberamendu politikoa baizik.
‎beste plano batean mugitzen baita, gizonaren mende dagoen heinean. Garai batean esan izan balidate pertsona bat irits zitekeela txakur bat gehiago maitatzera beste pertsona bat baino, gizatasunik gabekotzat hartu eta anatemizatu ere egingo nuen, umetan eman zidatèn mundu ikuskeran gizona baitzen Jainkoak sortutako munduaren erdigune eta ardatz, gizonok salbatzeagatik pairatu baitzuen Kristok Kalbarioko sufrikarioa, eta ez txakurrak salbatzeagatik. Etxeko txakurretara zaletu nintzenean, baina, beste gauza bat dira katuak, apetatsuagoak direnak (baita gizakion antzekoagoak ere, ikusmira horretatik), berez eta izatez?, primeran ulertu nuen.
‎GU: lehen pertsona pluraleko izenordaina, pertsona bati baino gehiagori dagokio, baina pertsona horien artean hiztuna ere sartzen da. Hots, GU= NI+ beste zenbait pertsona.
‎bigarren pertsona pluraleko izenordaina. Pertsona bat baino gehiago aipatzen da, eta horien artean bigarren pertsona (HI edo ZU) ere, hots, hiztunaren aurrean dagoen entzulea, sartzen da. Hots, ZUEK= HI edo ZU+ beste zenbait pertsona.
‎Nortasunak ere badu bere eragina diagnostikoan. Txukuna, garbia, eta arduratsua izan den pertsona batengan errazagoa izango da akatsak antzematea, betidanikdespistatua izan den pertsona batengan baino.
‎posizio bat (aktiboa) uzia jartzen duen pertsonak edo pertsonek osatzen dute (demandatzaileak edo auzi jartzaileak) eta bestea (pasiboa), uzi hori pairatu behar duenak, eskaeraren pairatzaileak, alegia (demandatua edo auzi pairatzailea). go egotea. Dena den, posizio bakoitzean alderdi bakar bat zein gehiago egon, guz Baliteke bi posizioetan edo horietako batean alderdi edo pertsona bat baino gehiatiek dute prozesuan zehar entzunak izateko eskubidea, hau da, denek dute beren eskubidea defendatzeko alegazioak egiteko eskubidea182 Logikoki, horretarako, kontrako alderdiak alegatutako egitatezko eta zuzenbidezko elementuak ezagutu behar dituzte. Bigarren horri kontradikzio printzipio deritzo.
‎Zertarako balio du sistemak? testuinguru argia eman behar zaio gehienez 140 karaktere, pertsona bat baino gehiagoren artean. Yoono askotariko programa da.
‎Leku bakar batera joan eta han geratu nahi badu, trenez edo autobusez bidaiatzea eta autoa, erregaia eta aparkalekua ahaztea merezi du. Baina pertsona batek baino gehiagok bidaiatzen dutenean edo leku desberdinetan ibili nahi dutenean, ekuazioa aldatu egiten da. Kasu horretan, baliteke billeteen baturak autoz joatearen gastu orokorra gainditzea.
Pertsona bat baino gehiagokoa: hemen ere ez dago familia nukleo rik; pertsona bik edo gehiagok osatzen dute eta haien artean ahaidetasuna egon daiteke edo ez.
‎Txakurrena, baina, beste kontu bat da, txakurra —ongi hazi eta hezitakoa, noski— beste plano batean mugitzen baita, gizonaren mende dagoen heinean. Garai batean esan izan balidate pertsona bat irits zitekeela txakur bat gehiago maitatzera beste pertsona bat baino, gizatasunik gabekotzat hartu eta anatemizatu ere egingo nuen, umetan eman zidatèn mundu ikuskeran gizona baitzen Jainkoak sortutako munduaren erdigune eta ardatz, gizonok salbatzeagatik pairatu baitzuen Kristok Kalbarioko sufrikarioa, eta ez txakurrak salbatzeagatik. Etxeko txakurretara zaletu nintzenean, baina —beste gauza bat dira katuak, apetatsuagoak direnak (baita gizakion antzekoagoak ere, ikusmira horretatik), berez eta izatez—, primeran ulertu nuen.
2011
‎Ahoko tenperatura edo aho mihipetakoa ere oso fidagarria da, nahiz eta ez den ohikoa termometroa hor jartzea, infekzio arriskua egon litekeelako pertsona batek baino gehiagok erabiliz gero.
Pertsona batek baino gehiagok mantenua emateko betebeharra dutenean, pentsioaren ordainketa euren artean banatuko da bakoitzak dituen ondasunen arabera.
‎4 Pertsona batek baino gehiagok ezin dute batera inor adoptatu, salbu eta bi ezkontideek, batera nahiz ondoz ondo, adopzioa egiten dutenean. Adopzioaren osteko ezkontzak ezkontideari ahalbidetzen dio bere ezkontidearen seme alabak adoptatzea.
‎Ihesaren sekretua du bozak, esateko modua sekretua da eta, orain, pertsona batek baino gehiagok dakielarik, hargatik, are eta sekretuagoa da.
‎Faktore biologikoak aztertzen hasita, zera ikusten dugu, familia berean sarritan nortasun antisozialaren nahastea duten pertsona bat baino gehiago daudela. Biki monozigotikoak dizigotikoak baino gehiagotan etortzen dira bat kriminalitatean (Cadoret, Cain, Troughton eta Heywood, 1985).
‎Faktore biologikoak aztertzen hasita, zera ikusten dugu, familia berean sarritan nortasun antisozialaren nahastea duen pertsona bat baino gehiago aurkitzen direla. Biki monozigotikoak dizigotikoak baino gehiagotan etortzen dira bat kriminalitatean (Cadoret, Cain, Troughton eta Heywood, 1985).
‎Europako eta Espainiako nazionalitatea ez duten pertsonak direnean. Beraz, espainiar baten batez besteko errenta Espainian bizi den europar batena baino 1,27 handiagoa da, eta Europakoa ez den pertsona batena baino 1,54 aldiz handiagoa. Atzerriko familien aurrekontuaren %30, 56 etxebizitza, ura, elektrizitatea eta gasa dira.
‎Luzaroan erabiltzeak urduritasuna eragin diezaioke haurrari, ikusmena nekatu eta miopia eragin dezake. Saihestu egin behar dira indarkeriazko, sexistako edo bereizkeriazko bideojokoak, haurraren garapenean eragin negatiboa izan dezaketenak, eta beste bideojoko batzuen alde egin behar da, pertsona batek baino gehiagok parte hartu ahal izan dezan bakarrik joka ez dezan. Paketatzearen edukia eta jostailuaren funtzionamendua egiaztatu behar dira establezimenduan, egoera onean dagoela ziurtatzeko.
2012
‎Zer da bat baino gutxiago? Nola liteke egunean pertsona bat baino gutxiago hiltzea. Ez da erraza esplikatzen, ez pentsa.
‎Bitartean, ordutik ordura areagotzen zen nahasmena. Pertsona bat baino gehiago atxilotu eta utzi zuten libre. St.
‎Hamargarren egunean pentsatu zen komenigarria izango zela hasieran proposaturiko kopurua bikoiztea; eta, azkenean, aurkikuntzarik batere erdietsi gabe igaro baitzen bigarren astea ere, eta kontuan izanik kaleko istilu larri samarretan gauzatzen hasi zela paristarrek poliziaren kontra beti izaten duten iritzi txar hori, bere gain hartu zuen Prefektuak hogei mila liberaren eskaintza egitea, hiltzailearen salaketa? lortzeko, edo, frogatzen bazen pertsona batek baino gehiagok izan zuela hartan zerikusia,, edozein hiltzaileren salaketa, lortzeko.
‎Erosteko prozesuan izaten diren rol horiek guztiak pertsona bakarrak edo batek baino gehiagok bete ditzakete. Rolak pertsona batek baino gehiagok betetzen baditu, denak izango lirateke, neurri batean, enpresa saltzailearen bezeroak, eta erabakiak hartzen dituena izango litzateke garrantzitsuena.
‎Onurak Eragozpenak Bidezko prezioa dute Ez dute langileekiko zuzeneko harremanik eskatzen Oroigarritzat balio dezakete Ez diete galdera zehatzei erantzuten Edonoiz irakur daitezke Bota egin daitezke, eta zaborra sortu Informazio xehea dute (giden kasuan) Ezin dira maiztasunez eguneratu Pertsona bati baino gehiagori eman diezaiokete informazioa
‎Askotan, erakundeek kontuan izaten dituzte Espainiako Bankuaren, CNMVren eta Aseguruen eta Pentsio Fondoen Zuzendaritza Nagusiaren gomendioak. Hala ere, erreklamazioak organo horien bidez konpontzen ez direnean, bezeroak bide judiziala planteatu behar du, bai bakarrik, bai erabiltzaile talde baten bidez, kalteak pertsona bati baino gehiagori eragin badio aldi berean. Horrela, justizia auzitegietara edo bi alderdiek onartutako arbitraje organo batera jo daiteke.
‎Izan ere, hestegorria, faringea bere urdailarekin lotzen duen hodi gihartsua, dilatatzeko eta zabaltzeko ahalmen izugarria du, eta, hala, janari zatiak igaro daitezke. «Esofagoa pertsona batena baino bost aldiz gehiago zabaltzen da jakitik igarotzean», azaldu du albaitariak. Mekanismo horrek, bere lehengusu urrunari otsoak bezala, elikagaiak lehenago murtxikatu edo birrindu beharrik gabe jateko aukera ematen dio.
‎Eskudirua edo kreditu erakundeetan irekitako kontuak. Konturen bat pertsona bati baino gehiagori badagokio, zordunari dagokion zatia bakarrik enbargatuko da. Ekitaldian edo epe laburrera (sei hilabete baino gutxiagora) egin daitezkeen kredituak, efektuak, baloreak eta eskubideak.
‎Ura garraiatzeko bidoi bat, larrialdiko poltsa bat, ahuntza bat, hazi sorta bat, eskolako arbel bat, malariaren kontrako txertoak… Agian hauek ez dira izango oparirik tradizionalenak, ezta senitartekoek eta lagunek gehien espero dituztenak ere, baina pertsona bat baino gehiago zoriontsu egiteko gai diren bakarrak dira: oparitzen duena, jasotzen duena eta, hobe dena, onura ateratzen duena.
‎Ezagutzak probatzeko lehiaketak Lehiaketak beste modu bat dira ezagutzak probatzeko. Pertsona batek baino gehiagok parte hartzen dute, eta, gutxienez, aurkari baten aurka lehiatzen da. Oporretan, lehengusu, lehengusu, lagun edo gurasoekin lehiatu daiteke.
2013
‎Hiruen uztarketak zehaztuko du norbanakoaren posizio sozio-ekonomikoa, gerora deitu zaion bezala. Esaterako, sindikatuko lider batek agian ez du diru sarrera handirik izango, baina botere eskalan posizio altuagoa izango du sarrera berdintsuak dituen beste pertsona batek baino. Gaur egun eskema hori hartzen da oinarri eta denboran aldatzen joan diren beste elementu batzuk gehitzen zaizkio, lan mota, prestakuntza eta hezkuntza maila adibidez.
‎Forentsearen ustetan, guztiz ezinezkoa zen inork bere buruari halako triskantza eragitea. Eta forentsearen ustetan, pertsona batek baino gehiagok hartu zuen parte eraso mortalean, gorpuan hainbat makila ezberdinen markak nabari zirelako.
‎eskaintzen dioten enpresa batzuk pertsona bat baino
pertsona bat baino gehiagorentzako edo taldeentzako gelak dituztela.
‎Ikasturte amaieran, nolanahi ere, asko nabaritzen zaie jokoa hobetzen joan direla”, azaldu du.Urritik maiatzeraAiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak bideratu du ikastaroa. “Itxura denez, pertsona bat baino gehiagok azaldu zuen gisa honetako ikastaroren bat egiteko gogoa, eta Aiztondoko Itsaso Gonzalezek proposamena egin zidan. Egutegia eta ordutegia lotuta, taldea osatu eta martxan jarri ginen urrian.
2014
‎Gorpuak toki horietaraino eramateko zailtasunak agerikoak dira, baita ikusia izateko arriskua ere. Nire ustez, hiltzaileak (edo hiltzaileek, ezin baitugu baztertu pertsona bat baino gehiago izatea) efektu ikusgarria lortu nahi zuen. Gorpuak zutarrietan utzita, segurtatu du hilketek oihartzun handia izanen dutela.
‎Hiri arkitekturak aldaketak ezarri ditu eta, bereziki, bankuetan finkatu da. Horiek ez dute hainbesteko tamainarik pertsona bat baino gehiago hartzeko, leku modernoen mesedetan, non ez baitago ia lekurik banako batentzat, bizkarraldea desagertu egiten da eta bereizgailuak edo forma bihurgunetsuak integratzen dira, eta beste batzuk, berriz, inor ez dadin etzan. Beste batzuetan, autobus geltokietako bankuek aldatu egiten dira berriz kargatzeko tentaziorik ez izateko, edo, bestela, barandak eta elementuak jartzen dira, non ezinezkoa baita jatea edo jatea.
‎Creebola Afrikako ebolaren aurka borrokatzeko, GKEak irauli egin dira. Hilabeteak daramatzate atsedenik gabe, eta, haien lorpenak beti ez badira ere, pertsona bat baino gehiago sendatu dute kontinente horretan. Gurutze Gorriak ia bi mila pazienteri eman die izena, eta 200 bat gaixori eman die alta, ebolaren agerraldiaren eraginpean dauden 70 ingurura.
‎Estartak oso isilak izaten ziren gauez, egunez ere bai... Ematen zuen korrika ari zirela batzuk, oso urrun ere ez, pertsona bat baino gehiago, oihuak, zarata gogorrago bat, ez eztanda ere, baina larria, arina. Hitz batzuk ulertzeko ahalegina egin zuen Irenek, ezin izan zuen, ahots desberdinak, larrituagoak, haserreago, apalagoak, estuak guztiak.
‎Hartzek ez diete bi pertsona batera baino gehiagori erasotzen.
2015
‎Rocka, bere zentzu zabalenean, oso eremu aldakorrra eta desorekatua da milaka arrazoiengatik. Era berean, pertsona batek baino gehiagok osatzen duten proiektuak iraunkorrak bilakatzea zeregin aski zaila da, interes, behar eta egoera pertsonal askok iraute hori baldintzatzen dutelako. Are gehiago, proiektuak trukean partaideei ematen diena zenbatzeko edo ukitzeko zaila bada.
‎Kopuru gizen hori ekainetik irailera bitartean egindako Alternatiba Itzuliaren arrakastak azaltzen du hein handi batean. Parte hartzaileek bizikletara igo kasu gehienetan, pertsona bat baino gehiagoko tandemetara eta 5.000 kilometro egin zituzten Baiona eta Paris artean, abenduan Frantziako hiriburuan egingo den COP21 klimaren gailurrean benetako irtenbideak onar daitezela eskatzeko.
‎Erakunde bateko eta besteko langileen baldintzak bateratu beharra zeuden eta sindikatuekin negoziatu behar zen hori dena. Gainera, bi erakundeak barrutik oso ondo ezagutzen zituzten bi pertsonen gidaritzapean zeuden, eta zuhurtziak erakusten zuen kanpoko beste pertsona baten esku baino hobe zela Riezuren eta Lopez Merinoren gain uztea bat egitearen ondorioen erantzukizuna.
2016
‎Orain arte astekariaren harpidetza, pertsona bakarraren izenean egon da. Baina badakigu, etxera iristen den astekari horren atzean, normalean pertsona bat baino gehiago izaten direla ARGIA irakurtzen dutenak, estimatzen dutenak, eusten dutenak, harpide sentitzen direnak. Kapitalismoaren logikan, ordaintzen duena da jabe, baina badakigu bizitzan, etxeko ekonomian bakoitzak bere ekarpena egiten duela, beti txanponetan egiten ez dena.
‎identitate bat asmatzen dute, euren arrasto digitala ezabatzeko softwarea erabiltzen dute? Gainera, halako profilen atzean, pertsona bat baino gehiago egon daiteke, eta, halakoetan, zaila da errutinak edo idazkera identifikatzea?.
‎Nahiz eta pertsona batek baino gehiagok iritzi bera izan, ondorioak ez dira aho batez onartzen askotan. Gerta liteke ondorioa gehiengoak onartzea hau da, iritzi gehiago daude aldekoak aurkakoak baino edota debateburuaren erabakiaren bitartez onartzea, baldin eta pertsona kopuru bera azaldu bada ondorioaren alde edo aurka.
‎Irudia: nana photo Txakur gehiago al da edo katuen pertsona bat baino gehiago definitzen da. Batzuetan, bizitza partekatzen duen lagun ilunaren aukeraketa ez da zirkunstantziala, baizik eta erabaki sakona adierazten du.
‎Zenbait zeinu, hala nola bularraldea mugitzen ez den edo ahotik eta sudurretik airerik ateratzen ez den, argi adierazten dute. Kasu horretan, egokiena da pertsona bat baino gehiago egotea funtzioak banatzeko: batek 112 zenbakira deitzen duen bitartean, beste batek bihotz masajea hasiko du.
‎Produktu kimikoak ere sartzen dira, substantzia jakin batzuk ez aipatzeagatik (alergenoak, adibidez). Intoxikazioa gertatzen denean, agerraldi horri agerraldi esaten zaio iturri berak eragindako pertsona bat baino gehiago egon denean. Zifrek ez dituzte gorabehera guztiak jasotzen, denak ez baitira RASFF sistemara iristen, tokiko izaera izan dutelako edo sistemako beste kideengan ondoriorik izan ez dutelako.
‎Pertsona fisikoen kasuan, ekintzailea langabezian egon da; eta ekintzaileak pertsona bat baino gehiago izatekotan, gutxienez horietako bat langabezian egon da.
‎◦ Estatua pertsona bat baino gehiagoren artean egitea.
2017
‎Live Blogging eguneraketa sistema erabili ohi du ARGIAk webgunean horrelako albisteen berri emateko. Sistema honek ahalbidetzen du aldi berean pertsona batek baino gehiagok albistea editatzeko aukera izatea, eguneraketa berriak di da batean sartzea eta abar.
‎Aurreneko aldiz Ekialdera etorri nintzenean hala esaten nion neure buruari behin eta berriz, Gogoan izan koloreko jendetzat hartu behar dituzula eta ez beltz bezala, eta ez balitz izan ez nintzelako askorekin egokitu, denbora pila alferrik galduko nuen eta buruhauste asko pasako nituen ikasi baino lehen jende guztia, bai zuriak eta bai beltzak, hartzeko modurik onena, haien ustetan direnaren arabera hartzea dela, eta gero bakean uztea. Orduan konturatu nintzen beltza pertsona bat baino areago jokaera bat dela; bere inguruan bizi den zuri jendearen kontrairudia edo. Baina hasieran uste nuen mira sentitu behar nuela inguruan beltz pila bat ez edukitzeagatik, zeren Iparraldekoek hori espero zutela nigandik uste bainuen, baina ez nuen jakin baietz, banuela Roskusen eta Dilseyren eta besteen mira, Virginiako goiz hartara arte.
‎Igogailutik ganbaretara igotzen diren eskaileretan izan zen. Hura aurretik zihoan, pertsona bat baino kabitzen ez den eskailera estu haietatik, nire hizketari jarraitzeko erdi jiratuta. Pauso bakoitzean bata zabaltzen zitzaion eta nik, atzealdetik, izterreraino ikusten nizkion hanka biluziak.
‎–Zori gaitza ekartzen duen pertsona bat baino gehiago ezagutu diat, baina hi bezalakorik ez, esan zion sarjentuak?. Benetan ari nauk, hi bezalako malajerik ez diat inoiz ezagutu.
‎Horren arrazoia honako hau da: pertsona batek baino gehiagok komunikatzen badute berri txarra, gerta daiteke kontraesanak sortzea eta horrek entzulea kaltetuko luke.
‎Koma pronostiko faktore garrantzitsu bat da: koma sakonean dagoen pertsona batek hiltzeko edo ondorio neurologikoak jasateko arrisku handiagoa du koma arinagoan dagoen pertsona batek baino.
‎Kide anitzeko organo batek emandako egintzak: pertsona batek baino gehiagok osatutako organo batek ematen du (esaterako, udalbatza).
‎Zer izen hartzen dute egintzek pertsona batentzat baino gehiagorentzat badira?
2018
‎Zerbitzua erabili nahi duenak eskatu egin du, ez baitu linea edo ordutegi finko bat izango, baina gehienez ere hamabost minutu itxarongo du zain. Taxi bus zerbitzua den heinean, pertsona bat baino gehiago jaso ditzake aldi berean, eta norbera bizi den tokira eraman. Zerbitzua herrira mugatuko da, ez da kanpora irtengo, eta oinarrizko bi tarifa izango ditu:
‎Zerbitzua" eskatu ahala" izango dela izango dela gaineratu du Aranak, ez baitu linea edo ordutegi finko bat izango; eta gehinez ere 15 minutu itxaron dela. Taxi bus zerbitzua den heinean, pertsona bat baino gehiago jaso ditzake aldi berean, eta norbera bizi den tokira eraman. Zerbitzua herrira soilik mugatuko da, ez baita kanpora irtengo, eta oinarrizko bi tarifa izango ditu:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia