Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 80

2003
‎Europa: pertsonak eta herriak. Antropologian oinarritutako azterketa
2004
‎Izan ere, Eusko Jaurlaritzak aurreko urteetan emandako diru laguntzak instituzionalizatu eta arautu egin zituen, bai eta nabarmen igo ere haien kopuruak. Zortzi urtez —1984.etik 1991.era— luzatu zituen laguntzak, eta haien ezaugarri garrantzitsua izan zen behartu egiten zirela onuradunak filmaren grabaketa Euskadin bertan burutzera eta ordainketen %75 gutxienez (aktore nagusiak kenduta) Euskadin egoitza edo bizilekua izango zuten pertsona eta enpresei egitera, baldintza hauek produkzioa Euskadira lotzea zutelarik helburu. Euskarara bikoiztutako bertsio bat egitera ere behartzen ziren ekoizleak, baina salbuespenak salbuespen, ez zen inoiz haien banaketa komertziala modu serioan hartu.
‎1932 urtean sortu zen Esp ritaldizkariak, Mounier eta ideologia ezberdinetako hainbat pentsalari eta filosoforeneskutik, gizarteak garai hartan bizi zuen ekonomi eta espiritu krisiari, egituren eta gizakiaren krisiari erantzun bat bilatzen zion. Aldarrikatzen zuten pertsonalismoak pertsonaren eta mundu berrian desagertzear ziren printzipioen eta balioen babesa eskatzen zuen. Bada, Manex Erdozaintziren gizakiari eta munduari buruzko ikuspegiak Mounierren obra eta pertsonalistek defendatzen zituzten ideiak dakarzkigute gogora.
‎• elbarrituei, irakurtzeko nekeziak dauzkaten pertsonei eta beste bezero bereziei zuzendu zerbitzu egokituak;
‎alde batetik, hegoaldean gizaki neutrotzat hartu izan denez luzaroan eta gaur egun semantikoki desberdinak direnez, horrela uztea (giza-ren eratorriekin batera, gizarte, gi zalege...), eta maskulinorako gizon, gizaseme eta gizonezko lagatzea. Bestetik, maskulino orokortzaile eta emakumeen ezkutatzaile diren forma hauek baztertzea etajende (ki), pertsona eta jendarte onartzea proposatu dute (gizon, gizaki eta gizasemefo rma maskulinoak izanik etaemakum e, emaz te, emaz teki femeninoak). Gainera, kontuan hartu behar da iparraldean egungizakiforma maskulinoa erabiltzen dela emazteki ren aldean.
2005
‎Aitzitik. Harrokeriarik gabeko pertsona eta kultura handikoa zen. Ingelesez eta alemanez ongi zekien eta asko irakurria zen.
2006
‎egunen batean frankismotik geratzen den guztia urruneko amesgaizto bihur dadila, eta utz diezaiola eguneroko errealitate goibel izateari, oraindik ere hainbat esparrutan gertatzen den bezala. Estatu espainol eta frantsesa egun osatzen duten pertsona eta nazioen askatasunarentzat izango da onurarik handiena. Salamancako Artxiboaren adibideak, neurri horretan, oxigenoa eman behar digu guztioi, frogatuta geratu baita lana gogor egin eta tinko eutsiz gero totalitarismoa eta bere baitako aberrazio subliminal eta ideologikoak menderatu daitezkeela.Ç
‎Berak aitortzen duen bezala, bere bizitza ipuin txar bat zen, fikziozkoa izateari utzi eta haragizkoa bihurtu zen hilerokoa etorri zitzaionean. Lehen pertsona eta hirugarren pertsona erabili dira narrazioan zehar, zehar estiloa ere ikusi dugu Luisaren pentsamenduak ezagutzeko orduan, baina teknikarik garatuena elkarrizketarena da. Komunikazio beharra aldarrikatzen du Luisak.
2007
‎Beraien ibilbidea, paralelo egin ordez, behin eta berriz gurutzatzen delako. Kulturaren azterketek, gainera, gaur egungo ikuspuntutik interesgarriak izan daitezkeen pertsona eta taldeez gain (euskaraz lan egin zuten Ibinagabeitia eta Zaitegi aztertzeaz gain, adibidez), orduan garrantzitsuak ziren pertsona eta mugimenduak kontuan izan behar ditu, nahiz eta denboraren joan etorriek erabat zokoratu.
‎Beraien ibilbidea, paralelo egin ordez, behin eta berriz gurutzatzen delako. Kulturaren azterketek, gainera, gaur egungo ikuspuntutik interesgarriak izan daitezkeen pertsona eta taldeez gain (euskaraz lan egin zuten Ibinagabeitia eta Zaitegi aztertzeaz gain, adibidez), orduan garrantzitsuak ziren pertsona eta mugimenduak kontuan izan behar ditu, nahiz eta denboraren joan etorriek erabat zokoratu.
‎Euren gizarte ekintza guztia net aktibismora bideratu dute. Sadabak (2005: 136) eremu horren barruan sartu ditu hainbat pertsona eta talde: ohiko hacker ak, software librearen aldeko ekintzaileak, sarean soilik aritzen diren irrati edota telebista kanalak, e.a.
‎Horrezaz gain, euren ohiko jardunbidea aldatu eta euren eragin soziala handitu egin ditu. Baina ahalegin horri ahalik eta etekin handiena ateratzeko, erakundeok sarean jardun behar dute, kooperatiboki funtzionatu, beste mugimenduekin auzolanean aritu, antzeko kezkak dituzten pertsona eta taldeekin iritziak/ usteak trukatu eta esperientziak partekatu. Horretarako eztabaida foroak interesgarriak dira.
‎Hala ere, euren ustez: " arrantzaleek jaso duten ezagutza, merezitakoa bada ere, konparaziozko bidegabekeria izan dela ematen du, bitartean beste pertsona eta gizarte talde batzuei ez baitzitzaien kontuan hartu. Azken finean, arrantzaleek eta patroiek eskerrekin eta sariekin batera dirua ere jaso zuten egindako lanagatik".
2008
‎Azken hiru belaunaldien joanean, pixkanaka pixkanaka ikusi dugu, gure herri eta hirietara orain arte ezagutzen ez genituen beste kontinente, estatu eta herrietako pertsonak eta kolektiboak iristen direla, kolore eta azentu desberdina zutenak. Kolektibo horiek eta Euskal Herrira orain arte etorritakoek eta etortzen jarraitzen dutenek badituzte elementu komunak; baina, hala ere, badituzte zenbait berezitasun eta gure herrialdean bizikidetzarako beste erronka bat izatea eragin dute, baita gehienek eskatzen duten autodeterminaziorako eta" normalizazio" politiko eta kulturalerako ere.
‎Espainiako eta Frantziako Estatuetako immigrazioak ez bezala, beste kontinente batzuetako immigrazioak duen eragina gehiago da kualitatiboa kuantitatiboa baino, oso errealitate berri eta desberdinari egin behar baitiogu aurre. Immigrazio mota horrek ezaugarri bereziak dituelako gertatzen da hori, nahiz eta euskal gizartean eta kulturan eragiten dituen ondorioak, esaterako, immigrazio espainiarrak eta frantziarrak eragindakoen oso antzekoak izan31 Edonola ere, nahiz eta euskal gizarteak baduen esperientzia, duela gutxikoa (gizarte espainiarrak ez bezala, esaterako) bizikidetzaren arloan, beste kultura batzuetako pertsonekin eta kolektiboekin (Espainiako eta Frantziako Estatuetako erkidegoetakoak), eta euskal gizartearen memoria kolektiboan oso berria den aurrekaria izan," hegoaldeko" immigrazio" berriak", alderdi askotan, erronka berriak izatea eragin du, bizikidetzari eta Euskal Herrian eratzen saiatzen ari garen gizarteeta kultura ereduari dagokienez. Horrexegatik ari gara atal honetan, hain zuzen ere, gaia lantzen32.
‎Nahiz eta zenbait datuk bestelakorik adierazi, eta bizikidetzaren arloan bide luzea eta komunikatzeko asko dagoen, gaur egun euskal gizartea osatzen duten pertsona eta kolektibo gehienek pertenentziaeta satisfazio sentimendu handia dute orokorrean, nahiz eta zenbait eragilek eta komunikabidek bestelako irudi eta asmo batzuk hedatzen dituzten. Eta sentimendua halakoa da, alde batera utzita identitate sentimendua:
‎Jatorriak badu garrantzia, eta, beraz, elkarrenganako hurbilketa, pertsonen eta kolektiboen artekoa, ez da berbera izango, Pariseko eskualdekoak badira, edo Bretainia edo Korsikakoak badira. Ez da gauza bera Madril edo Andaluziakoa izatea edo Galiziakoa izatea.
‎Bukatzeko (eta azpimarratu nahi dut pertsona eta komunitate horiei guztiei bermeak eman behar zaizkienean, kontuan hartu behar dela guztiek modu berean izango dutela oinarrizko hiritar eskubidea eskuratzeko aukera, eta, neurriak aplikatzerakoan, kontuan hartu behar direla haien berezitasunak, asko baitira beren artean daudenak), ez da ahaztu behar, kultura eta hizkuntza berreskuratzeari dagokionez eta gure herrialdean abian dagoen subiranot... Ez dute jarrera berbera estatu subiranoa duten komunitate nazional batetik edo estatu hori kontrolpean duten komunitate gehiengodun batetik etortzen diren pertsonek, eta eskubide sozialak, politikoak eta kulturalak murrizten dizkien estatu bateko komunitatetik etortzen diren pertsonek.
‎Eta pentsamolde hark oraindik ere eragin handia du gugan. Baita askatasun nazionala, berdintasun soziala eta aniztasuna helburu dugun pertsonengan eta proiektuetan. Labur bada ere, atalez atal azalduko dugu. a) Batetik, gauza bat da lurralde jakin batean bizi diren pertsonek dituzten hiritar eskubideak, eta beste gauza bat komunitate edo nazionalitate politiko bateko kide izatetik eratorritakoak.
‎Euskal Herriaren kasuan," oinarrizko" hiritar eskubideak eta nazionalitate politikoko eskubideak izateari dagokionez, eta identitate sentimendua alde batera utzita, hiru pertsona edo kolektibo mota daude. Batetik, oinarrizko hiritar eskubide gehienak eta nazionalitate politikoko gehienak bermatuta dituzten pertsonak daude (Espainiako eta Frantziako Estatuetatik etorritako pertsonak eta inposatutako bi nazionalitate horietako bat onartzen eta hala izatea nahi duten euskaldunak). Bigarrenik, oinarrizko hiritar eskubide batzuk bermatuta eta izan nahi duten nazionalitate politikoa aukeratzeko eskubidea ez duten pertsonak daude (euskaldunak eta hala izan nahi duten Espainiako Estatutik etorritakoak).
‎Bigarrenik, oinarrizko hiritar eskubide batzuk bermatuta eta izan nahi duten nazionalitate politikoa aukeratzeko eskubidea ez duten pertsonak daude (euskaldunak eta hala izan nahi duten Espainiako Estatutik etorritakoak). Eta azkenik, hiritar eskubideak ez dituzten pertsonak eta kolektiboak daude, eta jatorrizko nazionalitatekoak baino ez dituzte(" hegoaldeko" herrialdeetatik etorritako immigrante gehienak).
‎Horrenbestez, gauza bat egin baino ez dugu, eta ez da zeregin makala: pertsona eta kolektibo horiek eguneroko bizimoduan autodeterminaziorako prozesuan parte har dezaten bultzatzea, konfiantza hartzen eta elkarrekin aintzat hartzen ditugun konpromiso, ekintza eta urrats jakinak emanda.
‎3) Identitatea nola kudeatzen den (lehen premisa) erabaki behar da, gure tradizio demokratiko liberalaren balioen mugak gainditu gabe (bigarren premisa), esfera publiko( pertsonen eta erakunde publikoen arteko elkarreragin espazio) desberdinen testuinguruan.
‎Terra Sigillata k irakurleari ahalegin sortzaile handia eskatzen dio, hauskortasunean oinarritzen delako nobelaren diskurtso osoa. Jendarteko pertsona eta kolektiboen diskurtso hautsi, zatikatu eta barreiatuen metatzeak sortu du nobelaren diskurtsoa, eta irakurleoi dagokigu diskurtso hautsi eta hauskorren testu adabaki horiek jostea. Are gehiago, nobela honek gogoan duen balizko irakurle hori, literaturazalea ez ezik, erreferentzia historiko, politiko eta sozial zenbaiten ezagutzaile irudikatu du nobelak.
2009
‎Gizarte batean, edozein gizartetan, diferentziak daude pertsona eta taldeen artean. Batzuk hobeto bizi dira beste batzuk baino.
‎• Eduki (EKE Euskal Kultur Erakundea) (www.eke.org/ eke/ gure_ ekintzak/ kultura_ teknologiak/ eduki_ programa). Uztaritzen kokatua den Euskal Kultur Erakundeak euskararen eta euskal kulturaren garapena laguntzen du Ipar Euskal Herrian, bai diruz, bai teknikoki, pertsonek eta elkarteek eraman egitasmoen bidez. Euskal kulturari eta euskarari buruzko hainbat ekitaldiren berri aurki dezakezue, Ipar Euskal Herriko 15 euskal kultur elkarteren egitasmo guztien berri daukazue.
‎Masak manipulatu nahi dituzten pertsonek eta entitateek auzi hau ondo ezagutzen dutela argi dago, nahiz eta beharbada ezagutza hori inkontzientea izan. Orwellek 1949an publikatu zuen 1984 liburuan, gobernuak sortutako hizkuntza berria (newspeak) deskribatzen du.
‎Eta azkenik sarea: guztiaren bilgune, pertsonak eta euskarazko ekoizpena.
2010
‎Denbora luzean arazo etnikoak eta gutxiengoen arazoak sortu dituzten aurreiritziak uxatzen laguntzen dute. Mendetan zehar Erdialdeko Europako pertsona eta nazioak elkarrekin bizi izan diren eskualde historikoak berrezartzen ari dira.
‎Monumenta zikloaren barnean, espazioak jada proportzio erraldoien beharra ezartzen duelarik, Personnes erakusketa proposatzen du Boltanskik. Hitz jokoa, frantsesez, etimologiaren altxor baten bidez," personne" hitzak pertsona eta inor ez esan nahi duelako aldi berean.
‎Batzuek beraien kontsumo moduak aldatu behar dituzten bitartean, beste batzuek hazkunde demografikoa moteldu behar dute. Hori dela eta, helburu nazionalak jartzeko premia ikusten du kontserbazioaren eta garapenaren helburuetara hurbiltzeko, gogoan izanik naturaren babesak obligazio morala duela beste pertsonekiko eta hurrengo belaunaldiekiko.
‎Prozesu eta gertakari horien artean, askok osasunarekin harremana daukate. Globalizazioa aipatu izan da, une berean, integrazio orokorraren eta talde eta egitura sozialen desintegrazioaren, identitate konpartituen eta banakako alienazioaren, geografiaren amaieraren eta nazionalismoen berragertzearen, eta geroz eta kooperazio handiagoren eta pertsona eta taldeen arteko neurrigabeko lehiaketaren kausa eta emaitza bezala11 Globalizazioa era askotako joera teknologiko, kultural, ekonomiko, instituzional eta ingurugirokoen ko eboluzio interaktiboa da, imajina ditzakegun eskala espazio tenporal guztietan12 Horrexegatik, egungo globalizazioa nazioarteko interakzio kultural, ekonomiko, politiko, sozial eta teknologikoen areagotzea da, transnazional ...
2011
‎Eransten dute egun dagoen txerto dosien biltegiekin eta bakuna sintetiko berriekin nahikoa izango litzatekeela balizko nafarreri berragerpena jazoko balitz. Suntsitzea nahi ez dutenek kontrakoa diote, zuhurrena dela laginak gordetzea, besteak beste birusari buruz gehiago ikasteko, adibidez, zergatik den horren hilkorra pertsonengan eta animaliei ez dien eragiten.
‎Orain arteko planek zientzia aplikatuan eta teknologian egin dute bereziki indarra eta ondo egin izan dela uste dut, baina aurrera begira oinarrizko zientzia eta ikerketak pisu eta finantziazio handiagoa behar dutela argi dut. Horretarako unibertsitatean egiten den ikerketa indartu behar da, pertsonaz eta diruz, publikoan egiten dena batik bat.
‎Gure zeregina dugu noiz nortzuk eta zein testuingurutan erabili duen argitzea. Euskal Herria euskaraz mintzatzen diren pertsonek eta taldeek osotzen dute. Baina, bestalde, populazio jakin baten talde izendapena ez ezik, euskal delakoaren eremua adierazten du jatorrian.
‎Panorama horretan —eta nolabait azkenean laguntza eskatzen duten bankuen eta laguntza horiek emateagatik estatuen sendotasuna zalantzan jartzen duten merkatuen atzean pertsona eta interes berberak ezkutatzen direla ikusten dutenen aldetik—, krisi honek haragizko arduradunak dituela esaten hasi da eta gero eta ozenago entzuten da gizateriaren kontrako krimen ekonomikoak egon direla azken urteotan eta arduradunak epaitu eta zigortu behar direla. Nonbait, Islandiak hartutako bidea —bankuak ez erreskatatzea, horien nazioarteko zorrak ordaintzeari ezetz esatea eta arduradunak zigortzea— hobesten da eztabaida publikotan nabarmentzen ari diren zenbait sektore intelektualen aldetik, nahiz eta oraindik zeharo argi ez egon.
2012
‎Zer pentsatu ugari ematen bazuten 2011 urtearen amaierako langabeziari buruzko datuek, zer esan 2012ko lehen hiruhilekoei buruz. Berretsi baino ez dute egiten egunetik egunera gehiago direla neke handia pairatzen duten pertsona eta familiak. Eustaten datuen arabera, Euskadin 190.500 lagun daude lanik gabe, 2011ko lehen hiruhilekoan baino 25.300 langabe gehiago eta orain dela urtebete baino 22.752 lagun gutxiago Gizarte Segurantzan kotizatzen dutenak —+ %13, 5 EAEn (16.700 langabe gehiago);+ %20, 6 Nafarroan (8.600 langabe gehiago) — Espainiako datuak, berriz, ikara sortzekoak dira:
2013
‎Ekitaldi horren helburua hauxe izan zen: euskaltzale ezagunak bere bizitzan zehar jorratu zituen eta fakultatearekin zerikusia zuten jakintza arlo batzuk ukitzea eta bere pertsonarekin eta bere ibilbidearekin lotzea. Eta horrenbestez, Irene Prieto piano jotzaileak musikaz lagundutako saioan, Txillardegiren ibilbideko hainbat alderdi aztertu ziren:
‎Badirudi, gainera, LMH4koen hizkuntza harremanak pertsona eta tokiaren arabera aldakorragoak direla DBH2koena baino: LMH4koak egunean zehar gehiago aldatzen dira hizkuntzaz (eskolaren testuinguruan behintzat).
‎Halaber, Europar Legebiltzarrak Euskaltzaindiari 2013ko Europako Herritarra saria eman dio. Sariak, Europar Batasunaren baitan, balio europarren alde borrokatzen diren, integrazioa sustatzen duten eta nazioarteko lankidetza bultzatzen duten pertsona eta erakundeak omentzen ditu.
‎Kultura ez da" arima gehigarri" bat, ezta" entretenimendu" bat ere, Montoro ministroak adierazi zuen bezala. Pertsonen eta gizarteen muina osatzen du, eta ez batak ez besteak ezin dute aurrera egin ez badaude kulturaz elikatuak. Are eta gehiago ezagutzaren gizarte batean bizi garenean, non immateriala denak geroz eta garrantzi handiagoa daukan.
2014
‎Pertsona cartesiar, austero, justu eta eskuzabala. Mondragon mundu kooperatibo erraldoiari, milaka pertsonako eta 299 baino enpresa gehiagoko kolektiboari, bizitza eta garapen ikusgarria ematea izan da bere balentria. Mundu kooperatiboaren aita, kudeatzailea, sustatzailea eta gidaria izan da.
‎Gure jendartearekin inongo harremanik ez duten pertsona eta agenteek gure hiriak eta harremanak kontrolatzeko arriskuan gaudela argi dago. Eztabaida eta kezka leku guztietan dago, eta iritzi eta posizioak ere askotarikoak dira.
‎ta lan egiteko, pertsonak errespetatu lankideak, alegia, ta ez ahal den guzietan mutur joka asi. Pertsonak eta iritziak. Eta bear denean, barkatu.
2016
‎Erabakitzeko ariketak, beraz, zilegitasun demokratikoan oinarrituta egonik, demokrazia kulturan sakontzeko ariketak dira eta herritarrak ahalduntzea dakarte. Gizartea banatu baino, gizartean denen partetik jarrera demokratikoak lantzera behartzen duten ariketak dira, eta nabarmendu egiten ditu jarrera ez demokratikoak dituzten pertsonak eta eragileak, bere zilegitasuna kolokan jarriz.
‎Bada ideia orokortu bat zeinaren arabera demokrazia kulturaren kontra dagoen eta hemen uler dezakegu demokrazia politika gisa eta kultura arte gisa, eta kultura soilik loratu daitekeela aristokraziaren artean, irakurketa zuzena da demokrazia ulertzen badugu pertsonen eta munduaren sozializazioaren adierazpen gisa[...]. Kulturarentzako erasoa dena, edozein kasutan, [masa] gizartearen existentzia da (idem:
‎Marxek jendartean zerbait sortzeko gero eta lan gutxiago egin behar izatean aukera ikusten zuen pertsonentzako eta beren garapenerako denbora gehiago izateko. Keynesek ere orain arte gizakiak izandako arazo ekonomikoen amaiera ekarriko lukeen hiruzpalau orduko lan jardunaldia aurreikusten zuen 2030 urte ingururako.
2017
‎Ikuslearen eta pertsonaiaren arteko distantziarekin. Pertsonaren eta bere oroitzapenen artekoarekin, narratiba intimoen eta aldi berean kolektiboen eraikuntza bistaraziz. Nola izan den ahantzia Loiarte.
‎8 ‘56ko belaunaldia’ izenpean, gerra osteko euskara eta euskal kulturaren biziberritzea abiatu zuten pertsonez eta ekimenez ari gara. Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi lehen lehenik, 1956koak baititu euskara batuaren aldeko idatzi eta ekintzen abiaburua.
‎1 Desberdinkeria prozesuak konplexuak dira, desberdinkeria desberdinak eta sistema desberdinak artikulatzen direlako (erakunde sozialena, indarkeria eta diziplinarioarena, ekonomikoa, burokraziarena; kultura, ideologia eta kontzientziarena; jende arteko harremanena...), eta pertsona eta talde sozialen gaineko eraginak asko eta anitzak izan daitezke.
‎eskolan, auzoan, kalean... Jatorri ezberdinetako pertsonak eta hizkuntzak ezagutu ditut txikitatik, eta niretzat arrunta zen pertsona horiekin elkarbizitzea; nik hitz egiten dudan hizkuntza menperatzen ez zuten pertsonekin elkartzea eta elkarbizitzea.
‎Gure elkartasuna luzatzen diegu herrien autodeterminaziorako eskubidearen alde behetik eta betidanik borrokatu duten pertsona eta herri kolektiboei.
2019
‎bat makineria zaratatsuarentzat eta haur zaratatsuentzat, beste bat jarduera isilentzat eta hirugarrena oturuntzak egiteko eta sexu bileretarako. Musika, gimnasia eta poesiarako tenplua izango luke, eta beste tenplu bat pertsonaren eta unibertsoaren batasuna ospatzeko.
2020
‎Zaila da aurreratzea, eta beste lanketa mota bat luke, sakonagoa; baina, kooperatibismoaren eta ekonomia sozialaren esparrura bagatoz, eraldaketarako arrakala batzuk ikusten dira orain. 2034 urterako espero daiteke euskal pentsamendu kooperatibistan orain periferiatik zentralitatea hartu duten bi ildo nagusitzea, praktikan gabiltzan pertsona eta eragileek bizi ditugunak, eta akademian txertatzeko denbora gehiago dutenak seguruenik: pentsamendu feminista eta ekonomia sozial eraldatzailea (ESE).
‎bizitza beraren ikuspegi zabalago batekin, bizitza guztiei balioa emanez, pertsona zaurgarrienak ere komunitatearen baitan kokatuz; eta bizitzaren modu orokorrenean, natura eta ingurugiroa ere komunitatearen lanketarako esparruan sartuz. Bide horretan, pertsona, lan eta bizitza guztien beharra eta interdependentzia agerian jartzen dira, eta estrategia kooperatiboen ikuspegia zabaltzen da, pertsonen eta kolektiboen garapena lan duin eta emantzipatzailearen esparrutik bizitza bizigarriak eraikitzeko proiektu saretuetara eramanez. Zaintza ere kontuan hartu beharreko elementu zentral bezala kokatzen du.
‎Edonon ere, ekonomia elkartasunarekin, herritarren beharrekin eta lurraldearekin lotzen duen ildoa da. Orain arteko pentsamendu kooperatibistan, enpresa zen pertsonaren eta komunitatearen garapenerako elementu zentrala. Industrializazio garaiko fabrikaren ideiari oso lotutako pentsamendua, non harremanak eta kontradikzioak enpresaren barruan sortu eta eraldatzen ziren.
‎Izaera ezberdintasun hori ez da kasualitatea, eta oso lotua dago garai bakoitzeko baldintzekin, eta gaur egun konkretuki ekonomiaren tertziarizazioarekin. Bide horretan, eta euskal eredu kooperatibistaren izaerari oso lotuta, aurretik aipatu dugun lanaren burujabetzak garrantzi handia du olatu berri horretan, lan burujabea soldatapeko lanari kontrajarriz, pertsonaren garapenerako baino pertsonaren eta komunitatearen emantzipaziorako elementu bezala kokatuz. Eztabaida konplikatua da hori oraindik, baina eman beharrekoa langile mugimenduaren baitan.
‎Aurrerapen bat pertsona eta enpresa kooperatiboa osatzeko asmoz
‎Gizakiaren eboluzioari eta historiari dagokionean, kooperazioa beti izan da faktore positiboa eta naturala, solidaritatean eta kooperazioan oinarritutako elkarlaguntzak eragina duelako pertsonaren eta komunitatearen aurrerapenean eta ongizatean. Gizakiek aurrera egin dute kooperazioaren bidez, garrantzitsuak izan dira biziraupen horretan komunitateko kideen arteko elkarrekintzak.
‎Neurozientziaren perspektiba batetik ere, gizakia espezie guztiz soziala da, giza naturaltasun sozialak egiten gaituelako gizaki kontziente. Izan ere, lotura dute beraien artean emozioak eta arrazoimenak, ekintzak eta pertzepzioak eta beste pertsonen eta gure buruaren arteko irudikapenak. Garuneko erregioetan oinarritzen dira giza portaera sozialaren arrazoiketak, borondatezko orientazioak, auto erregulaziorako erantzunak eta ekintza emozionalak; eta horrela integratzen eta erlazionatzen dira gizakiaren pentsamenduaren helburuak dituzten portaerarekin.
‎Pensamiento de Arizmendiarrieta. Bertan azpimarratzen da, Arizmendiarrietak pertsonan eta komunitatean errotutako teorian oinarrituta, kontzientzian oinarritutako autoahalduntzea dela gakoa pertsonen eta komunitateen autoerrealizaziorako. Arizmendiarrietaren pentsamenduan, pertsona honela ezaugarritzen da:
‎Pensamiento de Arizmendiarrieta. Bertan azpimarratzen da, Arizmendiarrietak pertsonan eta komunitatean errotutako teorian oinarrituta, kontzientzian oinarritutako autoahalduntzea dela gakoa pertsonen eta komunitateen autoerrealizaziorako. Arizmendiarrietaren pentsamenduan, pertsona honela ezaugarritzen da:
‎Hala, beraien artean elkarrekintzan dauden balioak eta jarrerak nahiz oinarrizko hiru prozesu sozialak beharrezkotzat jotzen dira elkartasunean eta berrikuntzan oinarritutako eraldaketa sozialaren alde pentsatu eta egiteko. Elkartasuna pentsamenduaren eta ekintzaren ikuspegitik ulertzen da, eta eraginkorra izan behar da justizia sozialaren, aukera berdintasunaren eta pertsona guztien duintasunaren norabidean; berrikuntza, berriz, autoeraketa pertsonalerako, kolektiborako (pertsonen artekoa) eta komunitariorako( pertsonen eta taldeen artekoa) etengabeko sormen gisa definitzen da; hots, pertsonen eta taldeen arteko (erakundeak, instituzioak, elkarteak...) interkooperaziorako beharrezkoa. Hurrengoa da eraikitako Pertsona Kooperatiboaren definizioa:
‎Hala, beraien artean elkarrekintzan dauden balioak eta jarrerak nahiz oinarrizko hiru prozesu sozialak beharrezkotzat jotzen dira elkartasunean eta berrikuntzan oinarritutako eraldaketa sozialaren alde pentsatu eta egiteko. Elkartasuna pentsamenduaren eta ekintzaren ikuspegitik ulertzen da, eta eraginkorra izan behar da justizia sozialaren, aukera berdintasunaren eta pertsona guztien duintasunaren norabidean; berrikuntza, berriz, autoeraketa pertsonalerako, kolektiborako (pertsonen artekoa) eta komunitariorako (pertsonen eta taldeen artekoa) etengabeko sormen gisa definitzen da; hots, pertsonen eta taldeen arteko (erakundeak, instituzioak, elkarteak...) interkooperaziorako beharrezkoa. Hurrengoa da eraikitako Pertsona Kooperatiboaren definizioa:
‎lankidetzarako gogoa galdu duena eta ni ezkooperatzailean bihurtu dena. Era berean, ezaugarri horiek guztiek intzidentzia izan dute pertsonen eta taldeen parte hartzeko moduetan, herritarren eta erakundeen arteko harreman moldeetan, edota jokabide sozialak zehazten dituzten balioetan. Egoera horien aterabideak dira, ordea, desberdinen arteko kooperazioa eskatzen duten jendarte erronka kolektiboak.
Pertsona eta kooperazioa
‎Izan ere, organismo baten errealizazio indibidualak barnean darama parte hartzen duen taldearen integrazioa. Edo, egiazki, animalia sozial guztiek lortu behar dute pertsonaren eta komunitatearen arteko oreka. Gizakiak, indar kontrajarrien produktua izanik, beharra duelako interes pertsonalak zaintzekoa eta elkarrekin jardutekoa; bizirik irauten laguntzen duten elkar erlazionatutako bi faktore baitira hauek.
‎Batetik, ohartarazi baitigute pandemia gehiago eta larriagoak etorriko direla.15 Bestetik, gero eta ozenagoa da energia beheraldiaren burrunba.16 Balio kate globalak modu estruktural eta are sendoagoan moztuko ditu, auzitan jarriz globalizazioaren muina den mugikortasun horizontal masiboa( pertsonena eta merkantziena). Kapitalismo fosilistaren amaierak ahalmena du eragiteko desglobalizazio askoz harroagoa, txiki uzteraino pandemiak ekarri duen uzkurdura.17
2021
‎Aurrerapen teknologikoen bidez giza muga guztiak gaindituko direla pentsatzen dute askok. Oxfordeko Nick Bostrom irakasleak, adibidez, pertsona eta makinaren arteko fusioa aurreikusten du 2050erako. Ganorazko zientziari buruz ari gara, edo zientzia fikzioa baino ez da?
2022
‎2 Testuinguru soziala (hizkuntza komunitatea, kapital sozial eta kulturala) ere bada. Lurralde horretan bizi diren pertsona eta komunitateen harreman, interakzio sistema eta ezaugarrien arabera egingo da euskaraz gehiago edo gutxiago. Espezie soziala gara, eta harremanak izatea da gure beharrik berezkoena:
‎Familia nuklearretik haragoko zaintza eredu berritzaileek hizkuntza barne biltzen dute? Egoera zaurgarrietan daudenak, dependentzia egoera duten helduak edota desgaitasun edo behar bereziak dituzten pertsonak eta komunitateak zenbat eta nola egongo dira. Euskaraz zainduko dira?
‎Jakinen zenbaki berezi honetan kokaleku askotarikoetatik idatzitako hausnarketa, analisi eta iritziak irakurri ahal izango ditu irakurleak, unibertsitate publiko eta pribatuetatik egindakoak, zentro eta periferiatik idatzitakoak, Euskal Unibertsitatearen kontzeptualizazio politikoaren garapenari dagozkionak... Deustuko Unibertsitateko langile izanik, gure apustua lehen pertsona eta pluralean pentsatutako lekukotza kokatuaren aldekoa izan da, iragan eta etorkizunari orainalditik begiratzeak merezi duelakoan. Ondoko lerro hauek, 2022tik ez ezik, Deustuko Unibertsitateko Bilboko campusetik eta Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatetik pentsatu eta idatzita daude.
2023
‎Gutxiengoen zuzenbideak egiten duen bezala, euskal ereduaren ezaugarri nagusia hizkuntza askatasuna gauzatzeko guneak bermatzea da, hizkuntza bat edo bestea erabiltzeko eskubidea bermatuz. Helburu nagusia pertsonen eta hizkuntza taldeen eskubidea asebetetzea da. Finean, hizkuntza normalizaziorako euskal ereduaren helburua hizkuntza talde euskaldunari garatzeko espazioak eskaintzea da (euskaraz heztea, bere hizkuntzan komunikatzeko bideak ematea, administrazio publikoetako zirkuitu euskaldunak sortzea...), baina oso era apalean planteatzen da hizkuntza aldaketa integrala.
‎barne garapenerako helburuak) bat dator sakoneko berrikuntzarekin eta berariazko eraldaketarekin. Presencing Institutek bezalatsu, IDG komunitate eta ekintzak berebat dira aldaketa sistemikoa tokian toki lantzen ari diren pertsona eta talde sare deszentralizatu eta globalaren ordezkari. IDG komunitatearen programa globala oso azkar ari da hazten, eta horren parte diren tokian tokiko jardunguneak saretzen ari dira:
‎Horrela, lurraldea osatzen duten hurbileko sareekin lotutako elementu ‘ukiezinek’ edo ‘bigunek’ hala nola konfiantza, eragileen arteko lankidetza, lankidetzaren eta elkarrekikotasunaren kultura, pertsonen eta erakundeen arteko elkarreragina gidatzen duten arau eta balioen multzoa, gizartearen kohesio orokorra, hau da, lehen aipatutako kapital soziala (Putnam 2000) deskribatu ditugun eragileen arteko elkarreragina eta ikaskuntza errazten lagundu dute (Morgan 2016).
‎13) dioen bezala, analisi narratiboak kultur eta gizarte esanahiei leihoak eskain diezazkieke funtsezko bi galdera jorratuz: zer erakusten du istorio horrek jatorrizko pertsonari eta munduari buruz. Nola interpreta daiteke narrazio hori, hura sortu zuen bizitza eta kultura ulertzeko eta argitzeko?
‎• Gaitasun erlazionalak. Pertsona eta belaunaldi ezberdinen arteko lankidetza harremanak egituratzeko trebetasunak dira, baita komunitateak eraikitzeko gaitasuna ere. Harremanetarako gaitasunak adimen emozionalarekin eta komunikazio adimenarekin lotuta daude.
‎Mundua gugandik pentsatzea: pertsonen eta komunitateen bizitza hobetzeko balio duen mundua pentsatu eta egitea, zapalkuntza, esplotazio eta desparekotasun egoerei aurre egiteko, eta ez duenari agentzia ahalmena emateko.
‎Bitxia da mundugintza eta gizagintza hitzen antzeko musika, geure belarrietara. Mundua eta gizatasuna gugandik beste modu batera pentsatzetik hasi, pertsonen eta komunitateen bizitza hobetzeko helburuz, zapalkuntza, esplotazio eta desparekotasun egoerei aurre egiteko.
‎Banakako osasun mentala faktore sozial, psikologiko eta biologiko ugarik zehazten dute. Adibidez, presio sozioekonomiko iraunkorrak arrisku aski ezaguna dira pertsonen eta komunitateen osasun mentalerako. Frogarik nabarienak pobreziaren adierazleekin lotuta daude, eta, bereziki, hezkuntza maila baxuarekin.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia