Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 53

2000
‎Hura urduritasuna, eta hura bozkarioa!, habia uzterat zihoan txoriñoa banintz bezala, bere lehen hegaldiari —zeinak osin beltzean beherat eraman baitzezakeen eta heriotzarat, edo zeruaren jabe izaiterat— ekiteko puntuan... Eta ekin nion neure ibilaldiari, neure buruaren buruzagi, kapitain eta gidari; abiatu nintzen neure buruz Pisako kaleetan barrena, eta arraitasun oso batek hartu ninduen arras, goiti beheiti.
2002
‎Gauza askoren itxura ahaztua badut ere, ondo gogoan dut egunkariko itxarongelan zegoen koadro handi hura. Egunkaria fundatu zuen notarioaren erretratuak horma oso bat hartzen zuen ia. Aurpegi meharra; bibote lakain mehe mehe horietakoa, tabakoak horitua; uste  handiko baten begirada itzaltsua.
2003
‎Kantabriako Santillana del Mar eko zoologikoak 30.000 metro koadroko Kuaternarioko Parke bat inauguratu du gaur. Parke hori fauna ordezkatzen duten animalien bilduma oso bat hartzeko diseinatu da, Kuaternarioko garaian Altamiratik hurbil bizi izan zenaren erreplika, eta haitzuloetako labar artea inspiratu zuen. Proiektu hori duela lau urte hasi zen eraikitzen, eta 12 ugaztun espezie eta 45 hegazti espezie biltzen ditu.
2004
‎Ohera joan baino gutxienez bi ordu lehenago afari arina egiteak lo hartzen laguntzen du. Horrelako afaria egiteko modu egokia litzateke entsalada oso bat hartzea, edozein landare elikagai eta elikagai proteikoak (gazta freskoa, urdaiazpikoa, indioilar fianbrea, arrautza, atuna…) barne hartzen dituena. Gainera, entsaladak barazkiz osatuta egon daitezke, eta horiek, normalean, lehen plater gisa eta bero gisa hartzen dira.
‎Olerkigintza hortan herri oso batek hartu du parte, mendeetan zehar klaseetan zehar: ideiak zatikatuz, eta mundua herriaren irudimenaren arabera piskanaka hizkuntza bihurtuz.
‎eskuin hegaletik jasotako zentro bat izan zen, berak ezker boleaz errematatu zuena, baloia sareetara bidaliz... Eta oroitu du zirrara oso batek hartu zuela orduan, orain, futbola utzi berri duelarik, ezin definitu eta ezin esplikatu duen zirrara... Eta jendearen txaloak, eta bandera txuri urdinen uhinak, eta batzuen eta besteen musuzapiak, itsas haizeak estadioan ereindako kaio zuriak bailiran...
2005
‎Bestelakoa da prozesu batean sartuta eskubide horiek nola inplementatuko diren, lurralde osoa batera hartuta edota eragingune ezberdinak kontuan hartuta.
2006
‎Telefono gidaren arabera, bulegoa San Kristobal plazan zegoen. Zuzenean jo zuten bulegoko horma oso bat hartzen zuten kutxa metalikoetara. Haien gainean, itsasoko paisaiak erakusten zituzten bi margolan txiki zeuden.
‎Etxea bukatu bitartean gremio batekin eta bestearekin izandako istiluak kontatzen ez naiz hasiko, horrek bakarrik liburu oso bat hartuko lukeelako eta nire hizpidetik kanpo geratzen delako. Eskerrak Aloña genuen tartean, etxegintzaren gorabeherak ongi ezagutzen baitzituen, eta aski kalipu baitzuen linterneroak eta igeltseroak gobernatzeko, elektrizistak eta ebanistak arrastoan sartzeko.
‎Eta, zentzu horretan, lehen filosofiaren sorrera ulertzeko oso denboraldi luzea hartu behar da gogoan: Aro Lausoan1 (X VIII) loratu eta Aro Arkaikoan (VIII V) heldutasuna lortu zuen kultur aldaketa oso bat hartu behar da begian.
2007
‎Whiskia eskatu duzu, on the rocks, eta kalera begira geratu zara. Kalera ematen duen leiho erraldoiak horma oso bat hartzen du. Beste aldean jendea ikusten duzu, alde batetik bestera.
‎Eguzkiaren argia oparo sartu zen salan. Liburutegi handi batek logelako pareta oso bat hartzen zuen alderik alde. Liburutegiaren erdian, telebista zahar bat zegoen, itxuraz ez oso erabilia.
2009
‎Iritziak biltzeko asmoz, biltza muntatu, inkestak egin eta galdeketak antolatu zituen erakunde sortu rriak. Gaia monografikoki erabiltzeko egun oso bat hartu zuen (19 abenduaren 29an).
‎Oro har, horrela bada ere, belaunaldi oso bat hartzen duen aldi hau ez zenmonolitikoa izan. Horrela, garaileek gerrari eman zioten interpretazioa ez zen berdina izan gerran, gerra amaitu berritan, edo Ardatzeko potentziak Bigarren MunduGerra galtzen hasi zirenetik aurrera.
‎Euskararen presentzia hutsala zela-eta, hain zuzen, kritika egin zuen irakurle batek eta honela erantzun zioten Enbatatik. «Anderea arrazoina duzu, baina hemen berean ikus otoi Sehaska kantua eta bertzerik ere baduzu»28 Gehiago ere adierazi zuten gaiaren inguruan; egin kontu orrialde oso bat hartu zutela Enbata euskaraz ez baina frantsesez zergatik zen argudiatzeko: eraginkortasunagatik?
‎Eraikuntza bloke oso batek hartuko luke alderik alde harrobiaren kanpo perimetroa, zizare handi edo zubi baten modura. Azpian zein gainean kalea joango litzateke.
‎Aztertzen ari garen elementu horiek azaltzeko orain erabiliko dugun euskal kanta Benito Lertxundirena da. Bertan, mugimendu politiko eta ideologiko oso bat hartu da, karlismoa, hain zuzen?, egun nazionaltzat joko liratekeen konnotazio identitarioak dituen borroka bat mitologizatzeko. Kronikagileak baliatzen dituen elementuak eta darabilen estiloak. Muñagorri Tolosako notario ospetsu bat izan zen, gerra karlistak bertsotan kontatzeagatik nabarmendu zena?
2010
‎Kristalezko aurrealde oso bat hartu, ta barrutik pizten den
‎Batzeak ekarriko du egiturak hobeto aprobetxatzea, bigarren hezkuntzako eskaintza publiko sendoa egiteko. Bigarren hezkuntzako ziklo osoa batera hartu eta landu behar dela uste du Hezkuntza Sailak. Hartara, gainera, bigarren hezkuntza guztia sartuko da eskola mapan, legearen barruan.
2011
‎Batxilergoan erantzun hobea izan zuten. Arratsalde oso bat hartzen zuten eta era horretan denbora hobeto baliatzen zuten. Klaustroari dagokionez, taldetxo bat inplikatzea lortu zen (bizpahiru irakasle).
‎Schopenhaur ek agertzen dituen bereizgarri psikologikoak ezin daitezke nahaste saiheskariaren ikuspegitik bakarrik azaldu. Nahasteen konstelazio oso bat hartu behar da kontuan Schopenhauer ulertzeko. Hala ere, hasieratik esan behar dugu, Schopenhauer-en pentsaeraren azalpena ez dela haren bereizgarri psikologikoetan bakarrik oinarritu behar.
‎Zehatzak izateko, hobe da neurri ertainekin ez lan egitea. Biberoi baten bolumena handitu nahi denean, komeni da 30 mililitro ur eta esne neurri oso bat hartzea, nahiz eta haurrak ez duen dena amaituko. Neurriek arrasak izan behar dute, hautsa konprimitu gabe.
2012
‎Ofizialak plazaren alde oso bat hartzen duen Del Monte jaunaren etxean egoten ziren limonada edaten eta zigarro mardulak erretzen; plazako gerizatik ikusten genituen balkoian handikiro solasean, denak keinu eta irri.
2013
‎Blokeen eta multzoen arteko alde nagusia hau da: blokeek eraikin oso bat edo eraikin baten edo batzuen zati bereizi oso bat hartu behar dute, eta erabilera esklusiboko igogailuak eta eskailerak izan behar dituzte; multzoek, berriz, ez dute zertan bereiz egon, eta eraikin baten zati bat har dezakete.
‎Patricia Ann Mariniri Kefsinatzen zuen pertsona batek eskaintzen zion poema. Zutabe oso bat hartzen zuen ia, eta, gutun baten eran, 1997ko Eguberrietan hasitako zerbait kontatzen zuen: " Christmas 1997 I gave you a mauve moleskine journal with red woven silk bookmark...".
2014
‎Labore estentsiboetan, txandakatzeek aukera gutxiago eskaintzen dute baratze laboreetan baino, labore estentsiboak askoz ere luzaroago egoten direlako lurrean (normalean, labore batek denboraldi oso bat hartzen du) eta labore gutxiago erabil daitekeelako.Jarraian datorren taulan, zenbait labore estentsiboren artean izaten diren efektu positiboak eta negatiboak jasotzen dira:
‎Hurrengo mugarrira heltzeko, XVII. mendera jo behar dugu, 1648an sortu zen Académie des Beaux Arts eskolara hain zuzen, eta urte batzuk geroago sortu zen Académie Royal e d. Architecture eskolara. Eskola horretan, arkitekturak sail oso bat hartzen zuen, baina pintura eta eskulturarekin harreman estua izango zuen; arkitektura, arestian aipatu dugun D. Aviler arkitektoaren aipuak zioen bezala, marrazkilariaren zientziatzat hartzen da, eta marrazkian jartzen zen arreta, eta ez marrazki horrek adierazi behar zuen objektuan: ikaskuntza sistema esquisse edo zirriborro batetik hasten zen, eta tailerretan banaturik, ikasleek hamar orduko epea zuten proiektu oso bat marrazteko.
2015
‎Bide beretik jo du-eta Soinumapa.net proiektuak. Gela oso bat hartu du haren instalazioak: espazio ilun bat, erdian irratia eta aulki bat; paretan, berriz, proiektatuta, irrati kateen diala.
2016
‎Hagin eme bat baino gehiago ezagutzen baduzu, denen fruituak bildu. Eskukada batean baso oso bat hartzeko gai zara. Baso bat zure esku.
‎Ez da denbora anitz, orain artekoak ez bezalako lana argitaratu dugu: eskualde oso bat hartu genuen aztergai, eta hango eskola guzietara joan ginen. Eskualde dena delako horretan bada denetarik, badira industri zonaldeak, nekazaritzakoak...
‎4ra ispilu handi baten aurrean. Pareta oso bat hartzen duen ispilua. Ispiluaren alde batean 4ra eta bestean honen isla.
‎Bere gelako armairuetan gordetzen zituen zapata, zapatilla, alkandora, galtzajaka eta gainerako arropa guztiek ere informatu egiten zuten bere sekretuaz, bere kaxa fuertearen konbinazioko zifra berri bat osatzen zuten. Kantitate handitan zeukan gauza bakoitza soilik zapata eta zapatilek apalekiko armairu oso bat hartzen zuteneta gauza horien guztien artean ez zen bat bakarra egongo marka arruntekoa. " Burgeskeriak", esaten zion Guiomarrek.
2017
‎Lehenik, denbora aurrekontuen inkestak18 oinarrizko datu bat ematen du: jendeak batez beste zenbat denbora igarotzen duen jarduera jakin bat egiten, eta guztien baturak egun oso bat hartzen du. zehazkiago esanda, inkesta horrek jarduera ezberdinak taldekatu egiten ditu, esparru zabalagoak osatuz, eta, era berean, (azpi) esparru horiek esparru are zabalagoetan biltzen ditu, azkenean zortzi denbora esparru nagusitan sailkatu arte: behar fisiologikoak, lan ordaindua eta prestakuntza, etxeko lanak, zaintzak etxeko pertsonei, gizarte zibila, aisia aktiboa eta kirolak, aisia pasiboa eta zaletasunak, eta joan etorriak. lan honetako galdetegia diseinatzeko orduan, helburuekiko esanguratsuak zirenak soilik hartu dira eta, horretarako, zenbaitetan esparru osoak hartu dira kontuan, beste batzuetan azpi esparru batzuk, eta beste zenbaitetan azpi esparruetako jarduera zehatz batzuk baino ez. hona aukeraketarako irizpideak:
‎Nahiz eta oraindik zaila den isuri kognitiboen inguruan sortzen diren hainbat galdera eta hipotesiei modu ziurrean erantzutea, bizitzako gertaerak hartu behar dira testuinguruarekin, egungo beharrez eraikitzen baita gure iragana.Ildo berean, ikerketa objektu gisa talde sozial oso bat hartuko balitz, posible litzateke ziurtasun horretara gehiago gerturatzea.
2018
‎Ibaian gauza guztiak ez dira aldi berean gertatzen, espezie bakoitzak bere zikloak baititu. Beraz, urte oso batez hartu ditut irudiak, hau da, iazko maiatzetik aurtengo maiatzera artean egin ditut grabaketak. Badakit espezie bakoitzaren zikloak zein diren, eta horren arabera joan naiz grabaketak egitera.
‎Kanpotiar diru etxe bihi bat ez omen baita Frantzian bezero bila ibiltzen ahal gobernuak baimen berezi bat eman gabe. Hilabete oso bat hartzen du auzitegiak aferaren xuritzeko. Suitzako buruzagiek aitortu dute UBS France adarra Frantziako bezeroentzat sortua dutela.
‎Charcot medikuaren taldea gelatik atera zen, emakume gaixo haiek guztiak atzean utzirik, eta lauza txuri beltzezko tranpal bat zeharkatuz, gizonen pabiloietariko batean barneratu ziren laurak. Pabiloi hark eraikin nagusiaren hegal oso bat hartzen zuen, eta bi motatako gaixoak biltzen zituen: alde batetik, Komunarenak, gutxi oraindik, guztiak ere balaz edo metrailaz zaurituak, Gobernuaren kontrako borrokaren ondorioz tantaka etorriak egunero; bestetik, eta horiengandik aparte, prusiarren aurkako gerlan aritutako soldaduak, nahikoa ugariak, den denek modu bateko edo besteko traumak pairatzen zituztenak.
2020
‎Normalean nahikoa toki hotzak izaten dira aireportuak, presaka batean uzteko diseinatuak, baina Nikolasen hizketa gozoa entzunda etxean bezala sentitzen da bat. Irrati esatariaren patxada eta ahots ederrarekin aletzen ditu bere oroitzapenak, eta tipo zintzoaren patxada nahiz ahotsaz haratago bizi oso bat hartu duen bertsozaletasuna nabari da oroitzapen hauetan.
‎Txikia da eta bipila. Egongelako horma oso bat hartzen du liburutegiak eta arreta eman zidan autoreka ordenatuta egoteak. Hogeita hamarren bat idazle ditu eta bazirudien bakoitzaren obra osoa biltzen saiatu zela.
‎Bi minutuan pizza oso bat hartzeko gai zara eta.
2021
‎Aurreko aldian, esaterako, Basarrik kasik proiektu pertsonal gisa defendatzen zuen bertsolaritzaren modernizazioa, eta bera nahiz Zavala bakoitza bere aldetik ibili ziren hedabideratze lanetan. Ziklo honetan, lehen pausoak Amurizak markatu arren, eta gerora bertsogintzaren buru Egaña nabarmenduko den arren, Elkartearen sorreratik belaunaldi oso batek hartuko du proiektuaren gidaritza: " 93ko txapelketa Andonik irabazi zuen, eta berarekin batera belaunaldi oso batek, bertsolaritza eta bertsogintza ulertzeko modu berri batek.
‎6 Errepikatu neurketa Diagnostiko arazorik ez baduzu, “urtero egin ditzakezu kontrol neurketak”, azaldu digu kardiologoak. Baina zure medikuak hipertentsioa diagnostikatu badizu, komeni da tentsioa aste oso batean hartzea, bi irakurketa goizean eta bi gauean. “Ondoren, pazienteak arteria tentsioaren kontrol egokia badu eta medikamentuekin tratatuta badago, hilean behin arteria tentsioa hartzea gomendatzen da; bi neurri hartzen dira aldi bakoitzean, bost minututan bereizita”, adierazi du Sanzek.
‎Zigilurik gabeko freskagarriak Fanta eta Sprite bezalako edariek beren osagaiak 2017an birformulatu zituzten eta azukre kopurua murriztu zuten, hau da, 4,9 g 100 ml bakoitzeko (zigilua edarietan eramateko muga 5 g da). Bi freskagarri horiek ez dute seilurik Txilen, baina ez du kontuan hartzen 590 ml-ko botila oso bat hartzen duen pertsona batek ia 26 g azukre kontsumitzen dituela. Mantenugaien konbinazioek ez dute balio “Elikagai kritikoetan bakarrik oinarritzen diren etiketek muga deigarria dute:
‎Obra guztien artean, bada bat erakusketaren gela oso bat hartzen duena: Nuremberg Map of Tenochtitlan.
‎Sexualitateak eta desirak ere areto oso bat hartzen dute, eta, hartan, artistak biluziak lantzeko zuen modu aske eta zintzoa ikus daiteke. 80 urte zituela egindako autorretratu batek ixten du gune hori.
‎Egunotan Biarritzen Goi Bilera Franko Afrikarra egiten ari da. Parisetik hirurehun bat limousine nahitara ekarri dituzte eta Hasan II.a erregeak hotel oso bat hartu omen du berarentzat eta bere jarraigoarentzat. Baina hori ez da okerrena; antza, Biarritzen baduk auzune bat orain La Negresse esaten zaiona (lehen Ehustarre omen, baina gero ostalaritzan ibilitako emakume beltz bat zela-eta hartu zuen izen hori), eta agintari eta handi mandi horiek ez samintzearren (gizagaixoak...), gauetik egunera auzune horretako bide seinale guztiak di da desagertu dira.
‎Erreboltak eztanda egin zuenean, apopilo atzerritarra errege jauregian gelditu zen, atera ezinik, bere tropa urriarekin. Ptolomeotarren jauregiak, lehenago esan dudan bezala, itsasoaren ondoko auzo harresitu oso bat hartzen zuen, eta, han ziren, beste eraikin batzuekin batera, Museoa eta Liburutegia. Musen kaiolako jakintsuek —ordura arte ohituak patxadan beren ikerlanetan eta errukirik gabe elkar larrutzen—, supituki, erromatar jeneralarekin batean setiaturik ikusi zuten beren burua, egoera estrategiko makur makurrean.
‎Izan ere, guk dakigula, lehen liburutzarretako bat izan zen, eta, segur aski, prosa grekoan idatzi zen lehenbiziko obra luzea. Bederatzi zatitan banatua iritsi da guregana, musen izenekin, eta bederatzi zati horietako bakoitzak papiro biribilki oso bat hartuko bide zuen. Bederatzi liburuki horiek elkarrekin eramateko, ia ia esklabo bat zen garraiorako.
‎Taulatxoen aldean, papiro orriak material fin, arin eta malgua dira, eta, biribilkatzen direnean, testu kantitate handia dago toki txikian. Ohiko tamainako biribilki batek tragedia greko oso bat har zezakeen, edo Platonen solasaldi labur bat edo ebanjelio bat. Hori alimaleko aurrerapena zen pentsamenduaren eta irudimenaren obrak gordetzeko ahaleginean.
2022
‎Laurogei metroko etxe batean bizi naiz. Familia oso bat har nezake. Mesedea egingo didazu etortzen bazara.
2023
‎Basurdearen gorpua errepidean etzanda zegoen. Errei oso bat hartzen zuen, gorputz handi, puztu horrek. Gauaren iluntasunean animalia estaltzen zuen odolak distira berezia ateratzen zuen kotxearen argiekin.
‎Proposamen horren bidez, lehen plater gozoa eta bigarren plater erraz bat egiten dira labean eta plater ekonomikoan, sasoiko arraina erabiliko baita, txitxarroa edo berdela, bestela. Lehenengo platerari, barazki kremari, dagokionez, egun oso bat har daiteke, eta gero izoztu, birrindutako banakako errazioetan, egunero kozinatu beharrik ez izateko. Imagen:
‎Denboragarrenean, Filomenak norbait behar zuela tabernan, eta hala hasi ziren logela txiki batean bizitzen. Gerora etxe oso bat hartu zuten errentan. Aurrera begira ere baikorra da Pantxika, nahiz eta jakitun izan zoritxarrak beti duela atea zabalik.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia