Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 135

2000
‎Bestalde, polizia judizialak Iraun Zabaleta batetik (epaitegian bere kabuz aurkeztu ondoren), eta bestetik, Iñaki Ospital, Mirentxu Etxeberri eta Jose Antonio Cau atxilotu zituen Zuraiden eta Baionan hurrenez hurren. Azken gazte haueI, orain hilabete batzuk Irunen izandako lapurreta saiakera batekin nahastuak izatea leporatzen die frantsez poliziak.
‎Batetik, aurtengo gai nagusia mundializazioaren aurkako protesta izango da eta horretarako antolatu da hainbat ekitaldi. Bestetik, orain hilabete batzuk Millauco Mac Donald' saren aurka laborariek eginiko ekintza dela-eta espetxeratutakoei sostengua emango zaie jaialditik. Ikuskizunei dagokienez, lehen gauean reggae gaua egingo da, bigarrenean musika gogorragoa izango da Todos tus muertos, Anestesia edo Mass Hysteria bezalako taldeekin.
‎Nafarroa Oinezen antolatzaileak orain hilabete asko hasi ziren hilaren 22ko jaia prestatzen. Baina euren lana ez da egun honetara mugatu, eta urtean zehar ere makina bat ekitaldi antolatu dute.
‎Eta esango nuke orain Bruselarantza doan Rakelek eta, gutxi gorabehera, orain hilabetea EEBBetara joan zenak, elkarren artean apenas dutela zerikusirik. Koadernotik begirada altxatu, eta pantailan orduko 975 kilometroko abiadan goazela jakin arren, 10.025 metrotan gaudela eta kanpoko tenperatura zeropetik 42 gradukoa dela jakinagatik, lasai baino lasaiago gozo eta patxadatsu noa.
‎Ez dakit, bestalde, gozoaren gutiziarekin, ez ote nabilen agudoegi eta azkenean Rubeni min egingo ote diodan; ez dakit, eta ez zait axola. Bakar bakarrik dakit une hau sari bat bezalakoxea dela, orain hilabete batzuk guztiz imajinaezina zitzaidala eta, hala ere, pronostiko guztien kontrara, zortea oraingoan aldeko izan dudala. Bakar bakarrik dakit irrikaz itxaroten dudala gaur ere Rubenen bisita eta bost piper axola zaidala besteek zer esango ote duten, bost piper axola zaidala Karmelok Dabidi kontatzen ahal diona, bost piper axola zaidala Dabid (ni ez nau Stokolmeko sindromeak joko; ni ez naiz nire bahitzaile tiro egilearekin berriro maiteminduko; ni ez naute haren telegrametako hitz berantiarregiek xaramelatuko).
2001
‎Etorkizunera begirako egitasmoak, ordea, geroak zehaztuko ditu. Hektor Ortega" Prest!" aldizkariko zuzendariaren hitzetan," aldizkaria orain hilabete jaio da, eta gure nahi guztia" Prest!" kalean ikustea zen. Aurrera begira ikusiko da zein bide hartuko dugun, baina beti ere unean uneko errealitatea eta bitartekoak kontuan izan ditugu".
2002
‎Iazko abenduaren 29an, orain hilabete pasatutxo, Euskadi Ghana futbol partida jokatu zen San Mames futbol zelaian. Katedrala leporaino beteta, 3 irabazi zion euskal Selekzioak Ghanakoari.
‎Baina gauza batek bakarrik zuritzen du, ezerk zuritzekotan, kontakizunean egin dudan parentesi luze hau: Â hilketaren egunean amarekin nengoela sentitu nuen bakardadeari buruz hitz egin nahiak eraman nau horretara, eta ez orain hilabete batzuk gizon horrengandik banandu izanak.
‎Hala pentsatzen nuen, behintzat, puntura arte. Baina orain hilabete batzuk, egunkarian nire piano jardun bat iragartzen zuen ohartxoaren bila nenbilela, kartzelatik irten berri zen bati buruzko albiste labur bat ikusi nuen. Ez nion ez titularrari ez kartzelatik aske gelditu zenaren izenari garrantzi handirik emango, baldin hildako haren izena ere irakurri izan ez banu, kartzelatik askatu berriaren izenaren ondoan.
2003
‎Ambak Gonzalez de Durana zuzendariari egotzi dio berari arretarik ez jartzea. Bestalde, orain hilabete batzuk sortu zuen Artiumek Bazkideen egitaraua. Egitarau honek 300 kide biltzen ditu eta Museoak abantailak eskaintzen dizkie urteroko ordainsari baten truk.
‎Panorama latz hori ikusita, erraz uler daiteke orain hilabete pare bat Bartzelonan egin zen Espainiako Alkoholiko Errehabilitatuen XXI. Kongresu nazionalean Gonzalo Robles adituak esatea alkohola dela, oraindik ere, gure gizarteak duen droga mendekotasun okerrena. Hala ere, badirudi panoramak zertxobait hobera egin duela, azken urteotan.
‎Gaurko figura handiena Goikoetxea da, ezagutzen dut hark zer irabazten duen, eta edozein gaztek hori baino nahiago izango du eskuz jardun. Zestan enpresa bakarra dago eta ez da zarratzera iritsi, baina orain sei urte, urte osoko kontratua zeukaten pilotariek, orain hilabete batzuetakoak soilik dituzte. Gaur egun hilabete batzuetan frontoia zarratuta egoten da.
2004
‎Espainiako zigilu bakar batek ere ez du eraman sekula Estatuaren izena (Espainia) edo posta zerbitzuarena (Correos) gaztelania ez den hizkuntza batean". Hitz horiekin hasten da Eleaniztasunaren Aldeko Erakundeak," Zigilu eleaniztunak" kanpaina zela-eta, orain hilabete batzuk Hego Euskal Herriko udaletxeetara eramandako mozioa. Kanpainaren helburua, hain zuzen, zigiluetan estatuko hizkuntza ofizial guztiak agertzea da.
‎Basomutil aritu naiz. Baserritar familia batekin bizi izan naiz orain hilabete arte ia... Zuregana etortzea erabaki nuen arte –galdera deserosoak saihesteko, azkar jarraitu nuen–:
2005
‎erri honetan optimista dena, mozkorra dago" esan zion Pablo Antoñanak ARGIA astekari honi orain hilabete batzuk. Herri honetan zioenean, ez dakigu Nafarroa edo Euskal Herria esan nahi zuen.
‎Jokaerak aldatzeari begira, eta bukatzeko, lanerako proposamen interesgarri bat izan daiteke Valentziako Unibertsitateko psikologo talde bat lantzen hasi dena, eta SL Klusterrean orain hilabete batzuk ezagutu genuena. El despertar dela Paisos Catalans (2004, Bartzelona, La Busca) liburuan jasoa dator eta Ferran Suay eta Gemma Sangines irakasleek garatu dute (internetez ere baduzue gaiari buruzko egileen artikulu bat, www. telp. lateneu. org/ helbidean).
2006
‎Eskatua daukagu, baina enbaxadak ez du ezer egiten. Alvaro Lozano kontsulak orain hilabete esan zidan lasai egoteko, dena konpondua zegoela, gutxienez etxe barruko atxilotzea emango zidatela, legez hala baitagokit. Deitu nuen enbaxadara beragatik galdetuz, eta «jada ez dago hemen, lanpostuz aldatu da» erantzun zidaten.
‎Iazko abenduaren 23an, orain hilabete batzuk hustutako Mentxakabarri gaztetxearen aurrean prentsaurrekoa egitekoa zen Getxoko PP, baina udaletxean egitea erabaki zuen azkenean, neska mutilak gaztetxetik irten eta metro gutxitara paratu zirelako.
‎– Hire arrebak kontatu zidaan orain hilabete bi edo, hona agertu zen egun batean, Jose Luis Agirre hori larregi estutzen ari zela zuen aita, baserria eta soroak eskuratzeko, golf zelai hori martxan jartzeko.
2007
‎Iowa (AEB) unibertsitateko Jill Pruetz antropologia irakasleak berri harrigarria eman zuen orain hilabete batzuk: txinpantzeak ehizatzeko lantza erako hainbat tresna erabiltzen ari ziren.
‎Guztion esku dago, ekin konpostatzeari kanpaina jarri zuen abian Aldundiak orain hilabete. Hondakin organikoak bereizi, eta edukiontzi berezietan jasotzeko deia da, ondoren konposta egiteko.
‎Europa Press eta Efe albiste agentziek zabaldutakoaren arabera, 18/ 98 auziko 46 lagun atxilotzeko agindua eman du gaur Espainiako Auzitegi Nazionalak," ihes egiteko duten arrisku handia" eta epaia kaleratzeko" dataren gertutasuna" (baliteke abenduaren 10ean ateratzea sententzia) argudiatuta. Askatasunak jakinarazi duenez, jakin badakite, dagoeneko Alberto Frias, Elena Beloki, Txema Matanzas, Javier Salutregi, Javi Balanzategi, Joxe Mari Olarra, Mikel Korta, Iñaki O' Shea, Juan Mari Mendizabal, Jose García Mijangos, Iker Casanova, Natale Landa, Manu Intxauspe eta Olatz Egiguren atzeman dituela Espainiako Poliziak; baita Mario Zubiaga eta orain hilabete gutxi kaleratua izateari utzi zion Jexuxmari Zalakain EHUko irakasleak ere. Atxilotuak izateko agindua jarri dietenen artean Paul Asensio (argazkian) ere badago.
2008
‎– Alta, orain hilabete batzuk Argintz Karrikara joan eta han erran zauta ten ezetz...
‎Jadanik abian dira berriro hauteskundeak, eta orain hilabetea ez bezala, hautagai bat baino gehiago izango dela espero da. Gure ustez, hautagaiak baino askoz inportanteagoa da defendatzen dutena.
‎Miarritzeko azken urteetako txapel guztien oinarrian izandako entrenatzaileak iazko sasoia bukatzean «entrenamendua uzteko» nahia erakutsi zuen, klubaren barnean bestelako lanetan hasteko; gazteen prestakuntzan batik bat. Baina Blancok, orain hilabete, dimisio gutuna aurkezteko eskatu zion, Lagisquetek gazteez arduratzeko zeukan gogoari entzungor eginez. Bada, Lagisquet bera taldetik kanpo dago gaur egun. Eta bien arteko harremanak oso hotz daude.
‎Sikiera bigarren edo hirugarren izan bagina...», adierazi du Iriondok, pena ukitu batekin. Juan Mari Etxabe entrenatzaileak, baina, Kontxa baino liga nahiago zuela esan zuen orain hilabete pasatxo. «Bai?», harrituta hirurek.
‎Bai, zalantzarik ez. Berez aurkari gaiztoa da, baina orain hilabete batzuk jipoi handi samarra eman genien Ligako finalean. 3 garaitu genituen, eta hori ez da berehalakoan ahazten.
‎Lauzpabost metroko jaurtiketa bikaina da bere dohain onena, defentsarekin batera. Marconatok Bruesaren eskaintza onartu izanak halako harridura eragin zuen orain hilabete bat, beti talde handietan aritu delako italiarra, baina denboraldi-aurrean ikusi da Marconato lanerako gogoz etorri dela.
2009
‎Ja, ja, ja... Hi haz orduan orain hilebete batzuk, eperdi beroketa on bat eta sei eguneko kartzelea eroan behar izan joana?
‎Malagaren aurkakoa Bartzelonaren aurka edo Real Madrilen aurka jokatu genituen partidak baino askoz zailagoa da. Alde batetik une honetan orain hilabete batzuk baino garestiago saltzen direlako puntuak, eta bestetik Bartzelona edo Real Madrilen aurka denek onartzen dutelako galdu daitekeen norgehiagoka dela, Malagaren aurka halakorik gertatzen ez den heinean. Malaga ez da hain talde erakargarria, baina Europarako sailkatzeko lehian daude, oso talde lehiakorra dute, eta talde handien pare ari dira teorian gurekin mailari eusteko lehian egon zitezkeen arren, esan du gaur Jose Antonio Camachok Taxoaren Malagaren aurka jokatu beharreko partidaren arriskuaz abisatzeko.
‎Osasuna ez da jaitsiko, ezta pentsatu ere, oraindik ere gure esku dago eta lortuko dugu salbazioa. Eta bide horretan lehen pausoa Getafen emango dugu, seguru, orain hilabeteko Osasuna agertuko da berriz, adierazi du erdiko atzelari beteranoak.
‎Egia esan, ez zen batere polita izango Obama Danimarkako hiriburura ez joatea, bilera hasi eta biharamunean emango baitiote Oslon, han ondoan, Bakearen Nobel Saria, orain hilabete pare bat emandakoa. Obama han izateak zalantzan diren beste buruzagi batzuk anima litzake, baina ez da aski izango goi bileraren helburua betetzeko:
‎Jon Karla del Rio. Istripua izan zuen orain hilabete batzuk: 16 metroko altueratik erori zen eta kolpe latza hartu zuen.
‎Europako Kontseiluak, orain hilabete, gomendio batzuk helarazi zizkion Espainiako Gobernuari. Horrela, Espainiako Gobernuak Hizkuntza Gutxituen Europako Ituna, Euroituna, sinatu zuenean hartu zituen konpromisoak Euskal Herrian ez zirela betetzen ohartarazi zuen.
‎Gaztelaniazko bertsioa poltsiko edizioan atera dute orain hilabete batzuk (hori diot liburua autobusera igotzeko interesa dutenentzat), eta nolabaiteko oihartzuna izan du mugaz bestalde honetan ere. Iruñeko Laetoli argitaletxeak eta Serafin Senosiain horko editoreak Ateologia tratatua n aipatzen diren Ilustrazio garaiko hainbat egile ateistaren lan hemen ezezagunak argitaratzeko nekea hartu du, Holbach baroiaren Naturaren sistema eta Kristautasuna ezer ezkutatu gabe lanekin hasita.
‎Botatzen orain hilabete inguru hasita zeuden, sabaia kentzen esaterako, baina eraiste lan ikusgarrienak atzo arratsaldean hasi zituzten, aurrealdea botatzea hain zuzen.
‎Horri esker jaitsiera postuetatik at jarraitzen du Osasunak, baina azken lau jardunaldiak aintzat hartuta, talde gehiegik egin dute ihes amildegitik, eta Osasuna ez da batere aldendu. Athleticen aurkako derbia irabazi ostean, Osasuna 11 posturaino igo zen orain hilabete. Athletic ez ezik, Almeria, Betis, Mallorca, Sporting, Getafe, Recreativo, Numantzia eta Espanyol ere zituen atzetik sailkapenean.
‎Justin Hamilton da beste jokalari ezaguna. Aintzat hartzeko moduko datua da Charleroik Euroliga jokatzeko atariko kanporaketa jokatu zuela orain hilabete. Belgikakoek galdu egin zuten kanporaketa hori Frantziako Entente Orleanaiseren aurka.
2010
‎Eusko Legebiltzarrak bihar jasoko du lege egitasmoa, eta datozen hilabeteetan onartzea espero du Eusko Jaurlaritzak. Hala, Zabaletak urtea bukatu aurretik Legea onartu eta 2011 urtean indarrean jartzea espero duela jakinarazi zuen orain hilabete batzuk. Ordea, Eusko Legebiltzarrean lortzen den adostasunaren araberakoa izango da hori.
‎Nafarroan orain hilabete
‎Okerrak zuzentzen. Mikel Aramendi irratitik desagerrarazi zutela esan nuen orain hilabete eskas. Egiari zor, Mezularia saioan behintzat jarraitzen du, astelehenetako tertulian (18:15: 00) Fabian Laespada eta Mikel Irizarrekin batera, Jaime Otamendi gai jartzaile dutela.
‎Alkatea da erantzule nagusia. Aurrezteko edo udaleko langile mordoa kaleratu zituen orain hilabete batzuk, bota du Jesusek. ALCC Ingeles Akademiako bedela da.
‎Krisialdi politikoaren azken atal hau orain hilabete hasi bazen ere, kinka honetan bizi da Thailandia 2006tik hona. Orduan, estatu kolpe batez kendu zuten agintetik Thaksin Shinawatra.
‎Krisialdi politikoaren azken atal hau orain hilabete hasi bazen ere, kinka honetan bizi da Thailandia 2006tik hona. Orduan, estatu kolpe batez kendu zuten agintetik Thaksin Shinawatra, Thailandiako biztanle txiroenen begiko bihurtu zuen izugarri aberatsa zen gizona.
‎ITXASO. Eta aitak dirutza eman zion orain hilabete gutxi.
‎Tuberkulosiari zuzendutako I+Gren helburuak argi eta garbi daude, txostenaren arabera: tratamendu denbora hamar egunera arte murriztea( orain hilabeteak irauten dute), dosia eta haren albo ondorioak sinplifikatzea, mikroorganismoaren andui guztiak tratatzeko aukera, beste tratamendu batzuekiko bateragarritasun osoa eta botika berri horiek mundu guztiarentzat eskuragarri izatea. Garatze bidean dauden herrialdeek tuberkulosi kasuetarako joera handiagoa dute.
‎Azken aukera hori –jangela bakarrik– ere nahiko berria da: orain hilabete batzuk hasi ziren hori ematen Eguneko Zentroan. Bakarrik bazkaltzera joan nahi dutenek arduradunekin hitz egin behar dute lehenengo:
‎Espainiako bandera udaletxe barruan zein kanpoan jartzera behartzen zuen epaiaren kontra, orain hilabeteak errekurtsoa aurkeztu zuen Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Auzitegi Nagusian Erandioko Udalak. Martxoan helegitea atzera bota zuen auzitegiak, udal erakunde erandioztarra aurreko sententzia betetzera behartuz.
‎Delorean taldea 2000 urtean sortu zen Zarautzen (Gipuzkoa), eta musika elektronikoa egiten duten talde ezagunenetariko bat bihurtu da Euskal Herrian azken urteotan. Tomas Palomo gitarra eta teklatu jotzaileak, Ekhi Lopetegi abeslariak eta baxu jotzaileak, Unai Lazkano gitarra eta teklatu jotzaileak eta Igor Escudero bateria jotzaileak osatzen dute taldea, eta orain hilabete batzuk kaleratu zuten Ayrton senna ep diskoko hainbat abesti entzuteko aukera izango dute bertara biltzen direnek.
‎Berez, kolorerik ez du partidak, baina Union Olimpijaren aurka ere faborito argia zen Baskonia, eta espero baino komeria handiagoak eduki zituen Esloveniako taldea menderatzeko. Norgehiagoka hori, dena den, orain hilabete jokatu zen ia, eta orduz geroztik nabarmen aldatu da Baskonia. Bere jarduna asko hobetu da, eta Marussik zailtasunen bat ematea ustekabe potoloa litzateke.
‎Trumoi hodei bat edo beste ekarri nahiko ditu astearen erdialdera, zalea da-eta zeinutxo hori. Gainerakoan, orain hilabete egin zigun bezala, egun ederrik oparituko digulakoan nago, San Pedro egunez ilgora ekarri bitartean.
2011
‎Errepideak finantzatzeko eta mantentzeko, ezinbesteko ikusten du bidesari hori Blancok. «Ahalik eta adostasun politiko handiena lortzen saiatuko gara».Kamioi astunek ordaindu beharreko bidesarien prezioa zehazteko irizpideak finkatzen dituen zuzentarau berritua onartu zuen orain hilabete Europako Batasunak. Horren arabera, herrialdeek %20 eta %30 artean igo ahal izango dizkiete bidesariak 3,5 tonatik gorako kamioiei.
‎Izan ere, maila onean aritu zen Beloki, eta enpresako aurkari onenetakoen kontra, gainera. Patxi Eugik «lehian jarraitzeko» esan omen zion orain hilabete, «askok irabazten ez ziotelako». Azken partida izaki, gorputz eta arima jokatu zuen Burlatakoak, eta garai bateko bere pilotakadak ekarri zituen gogora.
‎RASHID. Ama orain hilabete hil, eztugu aitarik. Gero osabak jaso, baina oso gogorra nirekin?
‎Gero, distantziak eta denborak ez zuten neke handirik hartu behar izan gu bion arteko harremana hozten joan zedin. Baina orain hilabete gutxi, Madrilen uda pasatu eta hogeitaka urtera, Agustinen tabernan sartu zen Jesus. Ni bertan nengoen, arratsalderoko orriok idazteko lanean.
‎Kontatu nahi nizkizun gorabeherek hemen behar lukete bukaera, hori pentsatuta hasi nintzen, orain hilabete dezente, orriok idazten.
‎Beldurrak beldurrari dei, beraz. Ez zagok koldarrik, beldurraren mailak zeudek, entzun nion orain hilabete batzuk Forrest Tucker aktoreari zine forumean eman genuen Fort Massacre filmean. Ausardia ere beldurraren maila bat izango da seguru asko, baina nireak ez du zerikusirik ausardiarekin, ez dakit zein mailatakoa den nire barruko harren marraska, baina urruti dago ausardiarenetik:
‎Eta Wikileaksen filtrazioak ere iraultza erabatekoa dira, ezer ez da berdin izango hori eta gero eta horrelako diskurtso itogarriak bukaerarik ez zuela izango ematen zuen orain hilabete batzuk, baldin eta errealitateak —beherago aipatuko ditugun kontu erreal batzuk, zehazki— nolabaiteko plantoa eragin izan ez balu, behintzat.
‎artista ezagunak ekartzen jarraitzea, hirian lanak ekoitz ditzaten, eta ebento artistiko erraldoiak antolatzea, bienalen agendan sartu ahal izateko. Horretarako artearen merkatuan esperientzia duen Lourdes Fernandezen fitxaketa aurkeztu zuen orain hilabete batzuk.
‎– Ondo asanblearioa hintzen orain hilabete batzuk.
2012
‎Dena dela, ezusteko nagusia Dejan Lekic itzultzea izan da. Granadaren aurkako partidan min hartu zuen aurrelariak, orain hilabete, eta, eskumuturreko kubitua hautsi ostean, bazirudien denboraldiari ia ia agur esan ziola. Izan ere, Osasunako medikuek baieztatu zuten gutxienez hamar bat aste zituela erabat osatzeko.
‎Nola lortu du batasun hori zaleekin? Emaitzek eta garaipenek asko laguntzen dutela esan nuen orain hilabete pare bat, baina, nire ustez, zaleek asko eskertu dute taldeak nola erreakzionatu duen oztopoak sortzen zirenean. Une zailak izan dira, baina ez dute etsi, eta guk ere ez.
‎Vocento taldeko egunkariei emandako elkarrizketa batean orain hilabete batzuk zenioen: " PPren gehiengo oso bat bake prozesuarentzat abantaila" izan zitekeela.
‎Nortasun agiriari begiratuta, Gilberto Gilek eta Esperanza Spaldingek zerikusi gutxi dute beren artean. Lehenengoak, Brasilgo tropicalismo mugimenduaren ikur handienetakoa izan zenak, 70 urteak bete ditu orain hilabete eskas, eta ezer gutxi dauka dagoeneko erakusteko. Spalding, berriz, jazz munduan sortu diren baxu jotzaile berrien ordezkari laudatuenetakoa bilakatu da 30 urte izan gabe, baina, gaztea izanagatik ere, sariz eta laudorioz beteriko ibilbidea egin du orain arte.
‎Aurkako botoa eman dute UPNk eta PPNk. Europako Hizkuntza Gutxituen Ituna zenbateraino betetzen den aztertu dute Europako adituek aurten, eta orain hilabete eskas eman zituzten ondorioak. Europako Batzordeak eskakizun zehatza egin zion Espainiako Gobernuari:
‎nik zerbait berritzaileagoa egin nahi nian. Ez al genian elkarrizketa hau orain hilabete batzuk izan?
2013
‎Oso partida garrantzitsua da, eta garaipenaren bila zelairatu behar dugu buru belarri. Zaragozak mailari eusteko estutasunik ez zuela izango zirudien orain hilabete batzuk, baina gertu duzue orain sailkapenean. Hiru puntuak lortzeaz aparte, Zaragoza bete betean mailari eusteko lehian sartzea da helburua.
‎Korrikaren sortzaileetako bik, Joseba Campok eta Urtsa Errastik, kilometroa egin zuten, eta omen egin zieten. Segidako kilometroan, berriz, hil berri den Lurdes Artetxe hartu zuten gogoan Korrikako eta AEK ko arduradunek; urteetan euskara irakasle aritu zen, eta orain hilabete inguru zendu zen. Lore sorta bat eman zieten haren senideei, eta kilometro bat egin zuten haren omenez.
‎Oraindik ez da erreforma onartu. Mariano Rajoyren gobernuak irailerako prest egotea agindu dio Bruselari?, baina prozesua aurrera doa. Gobernuak orain hilabete inguru hautatutako hamabi kideko aditu taldeak erreformarako proposamen txostena onartu zuen atzo, kontrako boto bakarrarekin eta abstentzio batekin. Hain zuzen, txosten horrek proposatu dio Madrilgo gobernuari pentsioak KPIaren arabera egin beharrean iraunkortasun faktorearen arabera gaurkotzea.
‎Horietatik 52k aldundiak proposatutako akordiorako oinarria sinatu dute. ELA sindikatuak deitu zuen grebara, orain hilabete, lan erreforma ezartzearen aurka. Egoitzen %78k, beraz, akordiorako oinarria sinatu dute langileen ordezkariekin.
‎Gipuzkoako 72 zaharren egoitzetatik 19k hitzarmen propioa dute, eta 52k bat egin dute, orain arte, sindikatuek lan erreforma ez ezartzeko aurkeztutako akordiorako oinarriarekin. Horietatik 40 egoitzatan deitu zuen grebara ELAk, orain hilabete. 40 zentro horietatik 11tan jarraitzen du greba mugagabeak.
‎Bilbo du bizitoki, baina Madrilen ere izaten da maiz. Espainiako Zentro Dramatikoan izan da orain hilabete batzuk, esaterako, eta urrian bueltatuko da, Valle Inclan idazlearen komediak jokatzera. «Ernesto Caballero izango da zuzendaria, eta ni izango naiz protagonista.
‎Europako Giza Eskubideen Auzitegiak aldeen argudioak entzun ditu, eta orain hilabeteak ditu epaia emateko.
‎Neubat taldean hasi zuen ibilbidea Libek. Sorkun eta Ekon ekin elkarlanean aritu da eta Izaki Gardenak taldearekin diskoa grabatu du orain hilabete batzuk. Hala ere, kantu propioak landu ditu eta egindako lana eskenatokira eramateko ordua heldu da.
2014
‎Etxekoekien berba egin ostean, lehenengo, taldeko buru Jon Zengotitabengoari eta Hirumeteko buru Ramon Madariagari komentatu nien orain hilabete batzuk. Lesioa sendatzeko prozesuan lehenengo epeak bete zirenean esan nien ez zela behin betiko erabakia, baina bai hausnartutako kontua zela, eta gertatu zitekeela.
‎Kirola da ordainpeko telebistaren apustu nagusia. Bide horretan, orain hilabete batzuk egin zituen lehen urratsak. 1 Formulako hurrengo bi urtetarako eskubideak erosi zituen otsailean, Atresmediarekin batera emateko.
‎Ezkerreko ahotsek, gainera, lan erreformaren aldeko Botinen hauspoa eta bankariaren orban gehiago gogoratu zituzten; kredituaren ateak parez pare irekitzen ari zirela esan izana, esaterako. «Diru uholdeak sartzen ari dira Espainiara», bota zuen orain hilabete batzuk. Suitzako kontu ezkutuen afera ere ez dute isildu noski hedabide askok, Espainiako ekonomia alorreko egunkariren batek bere atzoko edizio digitalean egin zuenaren aurka.
‎Azken bi urteetan emaitzek duten okertzeko joera ikusirik, bereziki albiste onak dira azken bi kontratuak, bolumen handikoak direlako. Ezin da ahaztu orain hilabete jakinarazitako emaitzen arabera, CAFek irailera bitartean %25 jaitsi dituela irabaziak, eta negozio bolumena %5, iazko aldi berarekin alderatuta. Beasaingo tren egileak 91 milioi euroren irabazi garbia izan zuen 2013an, aurreko urtean baino bederatzi milioi gutxiago (%8, 4).
‎Nadia Fedor diat izena. Gure ama Riga hirian hil duk, orain hilabetea, eta Irkutskera noak, aitarekin elkartu eta haren erbestea partekatzera.
‎Eta azkena, orain hilabete batzuk. Canal+ katearekin nuen kontratua etetea erabaki nuen eta dekodifikadorea itzuli behar nuela esan zidaten, baina gutunez jakinaraziko zidatela noiz eta non.
2015
‎Hasieran aipatzeke laga dugun beste ekimen bat ere bada, orain hilabete gutxi aurkeztua: Itzultzaile Berriak.
‎New Yorkeko Film Akademiak Genero berdintasunik eza zineman izenburuko txostenean 2007tik 2012ra bitartean diru gehien bildu duten Hollywoodeko 500 filmetan oinarrituta, emakumezko rolak aztertu zituen zinemaren barruan orain hilabete batzuk. Bertan irakur daiteke testua duten rol guztien %30, 8 besterik ez direla emakumeentzat eta horien artean, %15 baino ez direla protagonistak.
‎Galerak dituen enpresa baten jokabidea al da hori?». Langile batzordeko presidentea bera aldi baterako dosierrean dago, batzordeko hiru kide orain hilabete batzuk hasi zirelako lanean, kaleratutakoen artean lehenak epaitegien beste erabaki batzuk direla tarteko. «Lan karga egon daiteke denentzat; hasieran, langile batzuk eraman zituzten Gasteiztik Trapagaranera, Nervacerora, baita Baionara ere, baina itzultzen hasiak dira Gasteizera, eta lana dagoen seinale da hori».Epaitegien aginduz, beraz, lanera itzuli ziren atzo 2012ko kaleratuak, baina oporretan hasi dute urtea ezinbestean.
‎Zergatik ez? Baina, itxita dauden auziei buruz mintzatzeko ez gara haiekin batzartuko», ziurtatu du Seibertek, zalantza denak uxatuz.Kalte ordainak pagatzea alboratu zuen orain hilabete Berlinek, eta Greziako Justizia ministro Nikos Paraskevopulos Auzitegi Gorenera jotzeko prest da. Haren ustetan, Alemaniaren jarrera itxiak eta isilak zerbait ezkutatzen du:
‎Museora oinez edo IrriSarri Express trenean joan daiteke. Azken hau orain hilabete batzuk jarri zuten martxan, eta museorako bidean ikazkin bat joaten da erregaia nola lortzen den eta parkearen instalazioak zeintzuk diren azaltzen. Datorren hilean ikaztegia martxan ikusteko aukera ere izango da, iaz bezala aurten ere, parkean ikatza eginen baitute.
2016
‎Deitzen banaute, joan egingo naiz. Dena den, orain hilabete bat lasai pasatuko dut, entrenatuz baina lasaiago, eta gero gerokoak. Hala ere, hobetzen jarraitu nahi dut.
‎Hortaz aparte, hobitik ateratzeko lanek kripta puskatuko dutela argudiatu dute: «Leku sakratu bat dela kontuan hartuta, bortxaezintasuna bermatuta du».Nafarroako talde atzerakoienen ezinegona eragin zuen Iruñeko Udalak orain hilabete, Mola eta Sanjurjoren arrastoak kriptatik aterako zituela jakinarazi zuenean. Erabakiaren kontrako pintaketa zenbait agertu dira:
‎Galtzak jantzi, eskuak poltsikoetan sartu eta leihotik begira jarri naiz. Pozik kontatuko niokeen nola orain hilabete batzuk eguna argitzen ari zuela literatura tailerreko irakasleak besotik heldu eta zin egiteko eskatu zidan, eleberri bat idatziko nuela zin egiteko alegia, eta nola hasi nintzen desorduetan jaikitzen eta nola ematen ditudan orduak pantailari begira, barrenean ernaltzen sentitzen dudan lehen esaldiaren zain, aldi berean jakitun esaldi hori gutxien espero dudanean jaioko dela, etorriko za... Kontatzen hasteko zorian egon naiz, baina banekien berriro ere erdeinuz edo nazkaz begiratuko zidala eta matrakarekin jarraituko zuela.
‎Agente gazteari oso zentzuzkoa iruditu zaio nire arrazoiketa, eta tarte bat eman du isilik. Gero, ahotsa berriro aitorpenak egiteko tonura ekarriz, lapurretari buruzko zertzeladak kontatzen hasi zait eta, bere kontakizunean aurrera egin ahala, larritzen hasi naiz, lapurrak Kirmenen etxera sartu eta ekintza burutzeko gidoi bezala nik orain hilabete batzuk, eleberriaren hasiera posible bat izan zitekeela pentsatuz, irakasleari bidali nion testua erabili baitute.
‎–Ba begira, esperimentu batekin nabil, esatera animatu nintzen?: orain hilabete inguru hamabost gutun bidali nituen, hamabost helbide ezberdinetara, Europan barrena, existitzen ez diren helbideetara baina. Pixkanaka gutunak atzera datozkit,, adresse inconnue?
‎Azkenengo, orain hilabete bi joan nintzen, euria goian behean, blai eginda heldu nintzen Erosora. Eta indarberriturik handik itzuli.
‎30 urte. Ospitale psikiatriko bateko segurtasun zaindari lanetan aritzen zen orain hilabete batzuk arte, baina On Kixote irakurtzeak bizitza aldatu zion. «Kixotek neure burua berrasmatzen lagundu dit», dio.
‎Jotamentala izeneko dokumentala estreinatu duzue Aiko taldeko kideek orain hilabete. Zelako harrera izan du?
‎Badu orai hilabete pare bat segurik bazterrak gutien ustean kexatzen direla lanari buruzko legegai baten gatik, gobernuak hartu bidea ezin onetsiz. Legegaia bizpahiru aldiz kanbiatua izana da arte hortan bainan nornahik ere lanak ditu aldaketa horiek ezin konprenituz eta gisa guziz, egunak jin eta egunak joan, sukarra ez da emendatu baizik!
‎Kintoa markako zerriak: Ganden urtean, badu orai hilabete batzu Sualmendin eginak direla zerritegiak. Sekulakoa gertatu zaio Erramuntxo zerri jabeari.
‎Etorkinekin Badu orai hilabete bat eterdi etorriak direla, hiru hilabeterentzat atseden toki bilakatua den Baigorriko VVF ra. Oroitarazi behar da nola Bernadette Mousques kontseilariaren botutik kontseilari guziek aho batez deliberatu zuten etorkinak herrian errezebitzea.
2017
‎Aldatu dena da finalerako sarrerak noiz agortzen diren: lehen bezperan agortuko zirela pentsatzen dut, eta orain hilabete eta erdi lehenago. Gizarte modu diferentean bizi gara, eta 1986a izan zen lehen txapelketa komunikabideek arreta handia eskaini ziotena:
‎Berriz biltzen hasi dira orain hilabete gutxi. Herriko eragile guztiei ez zaiela ordenantza berdin aplikatzen ikusi dute, Aizpea Otxandianok dioenez.
‎Egunerokoaren parazetamola eraginkorra da oso eta sendatu ditu gure orain hilabeteko sukarrak. Hedabideek errefuxiatu siriarren irudiak erakutsi zizkiguten, Serbia, Hungaria eta bestelako harresietan pareta jota, txarrantxetatik zintzilik, kamioietan itota, turisten toalla eta gorputz distiranten aldamenean Greziako hondartzetan lehorreratzen.
‎«Tamaina beti da oztopo; abilak izan behar dugu, eta, ikuspegi indibiduala izan beharrean, ikuspegi kolektiboa izaten asmatu, enpresen arteko aliantzen bidez, sektore arteko lankidetzaren bidez eta abar».Paradoxikoa ematen duen arren, soslai jakin bateko langile faltak ere kezkatzen du klusterra. 2020ra arteko plan estrategikoa aurkezteko egindako agerraldian ere jarri zuen gaia mahai gainean, orain hilabete gutxi. «Bokazio teknikorik ez dago, eta ez da hemengo kontua bakarrik.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
orain 132 (0,87)
orai 3 (0,02)
Lehen forma
orain 132 (0,87)
orai 3 (0,02)
Argitaratzailea
Berria 44 (0,29)
Argia 19 (0,13)
ELKAR 15 (0,10)
Alberdania 11 (0,07)
EITB - Sarea 7 (0,05)
Susa 5 (0,03)
Jakin 4 (0,03)
hiruka 4 (0,03)
Herria - Euskal astekaria 4 (0,03)
goiena.eus 3 (0,02)
Goenkale 2 (0,01)
uriola.eus 2 (0,01)
Urola kostako GUKA 2 (0,01)
Consumer 1 (0,01)
Euskaltzaindia - Liburuak 1 (0,01)
Uztarria 1 (0,01)
erran.eus 1 (0,01)
aiurri.eus 1 (0,01)
alea.eus 1 (0,01)
barren.eus 1 (0,01)
Maiatz liburuak 1 (0,01)
Labayru 1 (0,01)
Anboto 1 (0,01)
Hitza 1 (0,01)
Bertsolari aldizkaria 1 (0,01)
Booktegi 1 (0,01)
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia