Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 105

2000
‎" Sentimenduak ukitzen dituen obra da. Behartutako obra izan zen orain hamar urte Tolosako lehiaketan. Jendeak emozioz beterik negar egin zuen kantuagatik eta beharbada bizitzen ari ginen momentuagatik ere bai".
2001
‎«Turismo» aldizkari aurrerakoi eta herritarrean idazten du, baita «El diplomatico Mundial» egunkarian ere. Etorkin gehienek bezala, Europako amets eroak ekarri zuen hona, orain hamar urte, eta errealitateak zapuztu: «Denok espero duguna da aukera berri bat, etorkizuna...
2002
‎1983ko maskarada mistoan eta 1992ko emakumeen maskaradan aritu zirenek lagundu diote aurtengoari. Pertsonaiak eta hari nagusia orduko berberak dira gaur ere, orain hamar urteko une hura bizitzera goaz, baina belaunaldi berriaren soinetan. Gure alboan, aitona aurpegiak ezagutu nahian dabil, galdezka:
‎Ekoizpena ez da gehiegi, nik liburu bat aukeratze soilarekin gozatzen dut, liburu denda batera joate soilarekin, aukeratzeko eskaintza zabala izatea eskertzen dut, gero eta liburu eskaintza gehiago izan eta gero eta gehiago gozatzen dut liburua aukeratzean. Orain gutxi, idazle batek zioenez, orain hamar urte euskarazko liburu guztiak irakurri zitzakeen eta orain ezinezkoa zaio. Gaur egun zaila da, baina neurri batean badago nobedade gehienak inguratzea edo horien berri izatea; interesa duen irakurle bati gutxitan eginen dio ihes euskal nobedade baten berriak, gero liburu denak irakurri ez arren.
‎" Euskal kulturaren zapalketa, elkar liburuxka". Hor, Txillardegik, SIADECOren 1975g. urteko zifrak darabiltz; hau da, orain HAMAR urtekoak. Begira:
‎Hona hemen Txillardegiren kuadru bat, orain hamar urtekoa. Euskaldunak eskualdeka dakarz beste toki baten, baiña kuadru hau, berba zelan egiten dauanari adi dagoana da.
‎Ondorioa: orain hamar urte, bizkaieraz ziharduenak 11 lagunetik 4 ziran. Gomutatu dagigun Deba, Elgoibar, Eibar, Plaentxi, Bergara, Oñati eta Arrasate inguruak, eta Arabako Aremaio be, izatez azken mendeetan, bizkai euskalkikoak dirala.
2003
‎Honako datu hau kasurako: orain hamar urte10 gaztetik 6k egiten zuen" Euskal Herrian jende guztiak euskaraz hitz egin lukeelako" iritziaz bat, orain berriz 4k baino ez. Euskara jakin beharraz zuten iritzia ez da, ordea, ordutik hona aldatu.
‎Josu Landak, bere aldetik, elkarrizketa batean onartu zuen" Del Olmo epaileak esaten dituenekin bat zetorren jendea bazen orain hamar urte. Baina gehienek aldatu egin dute iritzia", gero gehitzeko," Egunkaria k zituen ildo, eduki eta planteamendu beretik sortu litzateke berria" (Egune ro, ma rtxoak 16).
2004
‎Gizartea jabetuko litzake horren atzean legokeen engainuaz. Erridikuloa litzateke abentura politiko honetan sartzea, zer eta berriro orain hamar urteko autonomismora itzultzeko.
‎Horrela bada, konforme. Ni ere orain hamar minutu ez nengoen oso konbentzitua, baina orain zure aldeko apustua egin nahi dut. Zure txintxo itxura hori nik kenduko dizut.
‎Eta holaxe geratzen ziren piezak lekuz aldatuta: lehen hemen zegoen boua, orain hamar itsas milia harago.
2005
‎Artikuluaren titulua: " Erlisioarekiko kezkara itzuli nintzen orai hamar urte." 116
‎– Atzeratuak gaudek, baina orain hamar urte atzeratuagoak geundean. Hobe ez ezagutua.
2006
‎– Ikusiko duzu, laster esango digute lazunak jatea osasuntsua dela, kaltzioa, fosforoa eta kolesterola kentzeko ez dakit zer daukatela, ikusiko duzu... Bisigua desagertu zen kostalde honetan, txitxarroa gero eta gutxiago dago, eta berdela sartu nahi digute, orain hamar urte inork nahi ez zuena... Sukaldari famatuak negozioan sartu eta tira, berdela jan behar!
2007
‎Zientzialariek, orain hamar bat urte, garbi samar ikusi zuten baso tropikalean topatutako mineralen kopuru handi baten jatorria Saharako basamortua zela. Baina orain arte ezin izan dute hipotesi hori ziurtatzeko frogarik aurkitu.
‎Ezin uka, ordea, Guggenheimek ekarpena egin duenik. Guggenheim efektua begi bistakoa da Bilbon, eta orain hamar urte ez genuen igarri efektu hori hainbestekoa izan zitekeenik. Hiria aldarazi egin du, ez soilik arkitekturaren ikuspuntutik, baizik eta ikuspuntu ekonomiko eta turistikotik ere.
2008
‎Gogorragoa egiten zait hitzarekin dudan harremana irudiarekin dudana baino. Ikusten badut orain hamar urte egindako azal bat eta ez bazait asko gustatzen tira, baina ikusten badut orain hamar urte idatzi nuen zerbait eta esaten badut" hau dek txarrikeixe!" amorrua ematen dit. Hitza azkenean txiki txikitatik jaso dugun mundua azaltzeko tresna da, eta barrurago sentitzen dut.
‎Gogorragoa egiten zait hitzarekin dudan harremana irudiarekin dudana baino. Ikusten badut orain hamar urte egindako azal bat eta ez bazait asko gustatzen tira, baina ikusten badut orain hamar urte idatzi nuen zerbait eta esaten badut" hau dek txarrikeixe!" amorrua ematen dit. Hitza azkenean txiki txikitatik jaso dugun mundua azaltzeko tresna da, eta barrurago sentitzen dut.
‎Lexikoaz ari garela, ezin ahantz genezake, orain ehun urte termino zena egun hiztegi arruntekoa izan daitekeela edo orain hamar urte espezialisten artekoa zena egun hiztegi giltzarriko hitz bilakatua izan genezakeela, bereziki, hedabideen eraginez:
‎Gurasoen eskariz orain hamar urte hasi zituzten Iruñeko Joakin Maya udal musika eskolan musika hizkuntzako lehen euskarazko klaseak. Zuzendaritzak oniritzia eman zion eskariari, eta irakasle euskaldun batzuk bazeudela baliatuz, hainbat klase euskaraz ikasteko aukera izan zuten ikasleek.
‎Inoiz gizakiak egindako handiena une honetan. Aurretik hitzarmena eginda, orain hamar urte, 1998ko azaroaren 20an hasi zen ISSaren muntaketa Baikonurreko (Kazakhstan) kosmodromotik Zarya moduloa Lurraren Behe Orbitara abiatu zenean. Abenduan, Endeavour transbordadoreak Unity moduloa gehituko zion.
‎Besteak beste, Leioa eta Erandioko campusean egindako Klaustroko azken batzarrean protesta burutu zuten hainbat ikaslek eta horiei oldartu zitzaizkien segurtasun zaindariek eta ertzainek (argazkian). Hain zuzen ere," istiluetan parte hartu zuten hainbat ikasle" identifikatu eta" horien aurkako neurriak" hartuko direla adierazi zuen orain hamar egun Juan Ignacio Perez Iglesias EHUko errektoreak.
‎Genoma horren irakurketaren prezioa 300.000 dolarretakoa dela estimatu da. Beraz, orain hamar urte baino 10.000 aldiz merkeagoa! Badirudi datozen urteetan kostu hori nabarmen jaitsiko dela eta pertsona bakoitzaren genoma mila dolarretan lortu ahal izango dela.
2009
‎Armaginak Tarragonara itzuliko dira orain hamar egun bertan behera gelditu zen Nasticen aurkako partida jokatzeko. Puntu premia larria dute Pousorenek.
‎Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Gobernuko Barne ministroak azaldu duenez, ETAk lau lehergailu eztandarazi zituen igandean Mallorcan. Bere hitzetan, orain hamar egun Mallorcan bi guardia zibil hil zituztenek igandeko lehergailuak jarri zituztela pentsatzea da zentzuzkoena.
‎Edward Said filosofoak lagunduta, orain hamar urte Argentinako musikariak martxan jarritako proiektua da West Eastern Divan Orchestra, eta palestinar, arabiar, israeldar eta andaluziar musikari gazteak biltzen ditu. Ulermen eta adiskidetasun mezua bidaltzea du taldeak helburu, musikak kultura ezberdinak elkartu eta bakea bultza dezakeela agerian uzteko.
‎Egun horretan hasiko da Donostiako Zinemaldiaren 57.edizioa eta aurten Laurent Cantet zuzendari frantsesa izango da epaimahaiko presidentea. Ressources humaines (1999) lehen luzemetraiarekin Zuzendari Berrien Saria lortu zuen Cantetek orain hamar urte eta frantziarraren Entre les murs azken filmak 2008ko Urrezko Palma jaso zuen Cannesen. Cantetekin batera Daniel Giménez Cacho aktore mexikarra, Bong Joon ho zuzendari korearra, Pilar López de Ayala aktore espainiarra, John Madden zuzendari britainiarra, Samira Makhmalbaf zuzendari irandarra eta Leonor Silveira aktore portugaldarra izango dira epaimahaian.
‎da.Euskal Autonomi Erkidegoko azken datuen arabera (EUSTAT, 2004), 2003.urteko erretiro pentsioen batez bestekoa 809,42? dira, orain hamar urteko erretiropentsioaren batez bestekoa, berriz, 499,57, zen.
‎Liluratuta geratu nintzen; antropologiagatik ere ikasi nahi nuen euskara. Euskal Herrira orain hamar urte etorri nintzen, eta euskarako klase bila hasi. Nafarroa iparraldean ez zegoen.
‎Ligaxkan ere, orain hamar egun, elkarren kontra aritu ziren, eta orduan Brasil 3 nagusitu zen
‎Hasiera batean, Carlos Dungak entrenatutako taldea da faborito. Batetik, kontrarioak baino kalitatea handiagoa duelako; eta, bestetik, orain hamar egun, ligaxkan, 3 nagusitu zitzaielako AEBei. Dena dela, AEBek ezustekoa eman zuten finalerdietan, Espainia Europako txapelduna kanporatuta.
‎Askotan etortzen zait gogora orain hamar bat urte Frantziako bihotzean erdi galdutako hiritxo batean gertatu zena. Bikote bat, kafetegi batean.
2010
‎Horma horrek bereizi ditu bi pilotuak denboraldi honetan ere. Baina mallorkarrak argi hitz egin zuen orain hamar urte. Munduko txapeldun izan nahi dut.
‎Lasaitutakoan, erorketak ahaztutakoan eta harrokeriak bazterrean utzitakoan jaio zen munduko txapelduna. Eta orain hamar urteko ametsa gauzatuta ere, Giorgio Jorge Lorenzorena da oraina eta etorkizuna, besteak beste, Toni Elias Moto2 mailako txapeldunaren baimenarekin.
‎Dudarik ez da hirukoan igarotako azken lau urteek kalte handia egin diotela Joan Puigcercosen alderdiari, azken inkesten arabera, 21 diputatu izan ondoren orain hamar edo hamabi baitauzka. Beraz, esperimentu arrakastatsu gisa hasi zena oran inork errepikatu nahi ez duen formula da.
‎Etxahun Iruri pastoralean ere izan zintugun, erran ez baduzu ere, orai hamar bat urte. Ez zenuen maite ukan…
‎Nolanahi ere, zientzialariek orduan ez zuten aurkitu hezur zein harri haiekin zuzenean erlazionatutako hominidoen fosilik. Orain Afarren egindako aurkikuntzatik 200 metro eskasera, ordea, orain hamar urte Selam delakoa deskubritu zuten, Lucyren umea, alegia.
‎> Gaixoaren egungo egoera orain hamar urtekoarekin konparatzen da.
2011
‎«Ustekabekoa izan da. Ondo ulertzen dut Xalaren atsekabea, baina tira, final bat da, joka eta irabaz dezakedana».Bengoetxeak orain hamar egun ditu finala prestatzeko. Bilboko pilotalekuan behin entrenatu du, eta ez du inoiz jokatu.
‎Donostiako abokatu batek eraikiarazi zuen laurogeiko hamarkadan. Baina orain hamar edo hamaika urte abokatua auto istripu batean hil eta bere alabak klinikakoei saldu zien, baserritarrak burua astindu zuen, zoritxarreko erabakia gaitzetsiz?. Etxe bila zabiltzate?
‎PERU. Ba orain onartu zure erantzukizuna, jode! Gure bizitza hondatu zenuen orain hamar urte. Eta ez dizut utziko berriro izorratzen!
‎Orduan, nire posizioa hori da. Nik orain hamar urte orain arteko ospitalizatzerik konplikatuena izan nuenean, eta oso gaizki egon nintzen momentu batean, hiltzen egon nintzen, eta atera nintzenean, inguruan adiskide batzuk izan nituen, ez erlijioaren kontsolamendua ekarri nahi izan zidatenak baizik beren testimonio pertsonala eman zidatenak. Han egon ziren nirekin, kordea etorri zitzaidanean esan zidaten ni gaixo nengoen bitartean otoitz egin zutela.
‎Nik suerte handi bat izan nuen orain hamar urte. Kantua utzia nuen erabat eta Diputazioan egona nintzen, gero, bueno, gaixotua, operatua...
‎melodiak, erritmoak, laguntzak. Dabilen harrian, orain hamar urte pasa abiatutako errailari jarraituz, Kenny Wollesen eta Ben Monderen laguntzek dagoeneko bere" estudio soinua" finkatua dutelarik. Ordutik honako grabaketa guztiak, estudioan ere, zuzenean egindakoak izan dira.
2012
‎Lehenago ez nuen parte hartzen, gazte gaztetatik alarguna naizelako eta hiru ume txiki aurrera ateratzeko behar egin behar izan dudalako. Baina orain hamar urtetik hona, hartzen dut parte gehiago, eta asko parte hartzen ez dudan arren Iurretako Anderebide elkarteko kide ere banaiz.
‎Lehen erromeriak Maltzetarekin egin zituen, eta gero Eugenio Zabaletarekin ere bai. Txapelketaren batean ere parte hartutakoa da, eta orain hamar urte trikitixa irakasle izateari utzi zion. Omenaldia oso gustura hartu duela esan du Zabalek ere.
‎Ondoren hasi ginen euskal astoan zentratzen. Zein helbururekin sortu zenuten orain hamar urte Giasel elkartea. Euskal astoaren arraza berreskuratzeko sortu genuen astozaleen elkartea.
‎«Bestela, nazioarteko merkatu batean hasierako prezioa halako zazpi edo zortzi izango litzateke». Londresko Sothebys enkante etxean autore berberaren koadro bat milioi bat euro baino gehiagotan saldu zuten orain hamar urte. Garestiago askoz ere, kontuan hartuz margolan hura Lekeitioko familiarena baino askoz ere sinpleagoa eta txikiagoa dela; 33 zentimetroko garaiera eta 43ko zabalera du.
‎Gurea bezalako herri kolonizatu baten kasuan denbora beti dugu gure kontra. Hori sobera dakite kolonizatzaileek, ederki zekiten bezala orain hamar mende. Edozein huskeriarekin entretenitzen gaituzte.
2013
‎Zestoako tren geltoki zaharra hutsik zegoela eta 2003an hutsik zegoen eraikin ari bizia emateko proiektu bat prestatu eta martxan jarri zuen. , kultur eskaintza eskainiko zuen gune sozial bat izateko helburuarekin abiatu zuten orain hamar urte. Hala, beheko solairua ekitaldi kulturaletarako prestatu, erdikoa bizitoki, eta goiko pisuan barnetegiko oheak utzi zituzten.
‎Iritzi publikoa ere mudatzen ari da. Ez dut uste Aurore Martinen auziak hainbesteko kriki krakarik sortuko zuenik orain hamar urte. Horregatik, zenbat eta berantago negoziatu orduan eta kostu politiko handiagoa ordainduko du Madrilek.
‎EAJk eta PPk aurka bozkatu zuten, baina boto bakarreko aldeak erabaki zuen (38). Ondorio praktikoen zain LABek gogorarazi du arlo publikoan 35 orduen jarduna adostea lortu zela orain hamar urte. «EAJren gobernuak bere kabuz erabaki du akordioa eta legea bera dekretu bat inposatuz zakarrontzira botatzea», dio sindikatuak ohar batean.
‎Bartzelona apurka apurka joan da aldea murrizten, eta orain puntu bakarrera dago. «Ez dugu orain hamar jardunaldi genuen tartea, eta horrek presioa areagotzen du. Egia da Atletico Madrilen eta Espanyolen aurka ez genuela irabazi, baina eman genuen itxura oso ona izan zen.
‎Lan jardueren artean, Jaitzubiko padurak ez ezik, Irungo Plaiaundi eta Bidasoako irletako sektoreak ere aintzakotzat hartu zituzten. Jaitzubiko eremuari dagokionez, 70 hektarea inguru babesteko plana diseinatu zuten orain hamar urte. Babes Bereziko lurrei lehentasuna eman zieten orduan, naturari XVIII. mendetik ostuak zituen hainbat gune itzultzeko desira zegoen eta.
‎«Orleanseko plantaren jarduerari berriro ekiteko balioko du diruak», esan du Industria Ministerioak ohar baten bidez. Azaroaren zazpiaz geroztik konkurtsoan dago FagorBrandt, eta haren kudeaketa hartu duen administratzaile judizialak erabaki du Brandten lerro batzuk ireki daitezkeela. Frantziako Gobernuak FDES Gizarte eta Ekonomia Garapenerako Funtsa sortu zuen hilaren 13an, 300 milioi euroko poltsa ekonomia berpizteko, eta hortik atera da orain hamar milioi euroko ziztada. Markak, Irelanden esku Guztira 24 milioi lortu ditu FagorBrandteko administratzaileak enpresaren zati baten bideragarritasuna lantzeko.
‎Espainian gehien saltzen diren sendagaien zerrendan, depresioaren aurkakoak daude bigarren lekuan, baina hala zeuden orain hamar urte ere.
‎Baina Photosop eta ez ditut erabiltzen. Neuk alabarena zen ordenagailu bat daukat, orain hamar hamabi urtekoa, eta Internetik ere ez daukat. Interneta behar dudanetan argazkiren bat bidaltzeko edo, alabaren ordenagailura jotzen dut.
2014
‎Eta bukatzeko, oraindik gogoan daukat orain hamar urte edo iurretar pilotazale beterano batek Titín III.aren harira aipatu zidana: “Ba...
2015
‎Bere hitzetan, Araban transmisio bide berriak ireki dira belaunaldi berriarekin. Hezkuntza euskalduna jaso dutenei heldu zaie guraso izateko sasoia, eta horrek, familia bidez euskara transmititzeko aukerak sortzen ditu, orain hamar urte ez bezala.
‎–Nik ere ez orain hamar kaskarrekoak.
‎Martinez de Lunaren irudiko,, abiadura motel horretan jarraituz gero, euskara luzaroan egongo da hilzorian.? Haatik, Josune Ariztondoren aburuz (Larrun, 70 zenbakia, 2003ko azaroa), datuek adierazten dutena da orain hamar urte EAEko, eta gogoratu nahi dut Euskal Herri osoko %75 bizi garela EAEn? 16 eta 24 urte arteko biztanleetatik %25 zirela euskaldunak, eta 2001ean %49(...) Hori irakurrita, ez dakit nola ondoriozta daitekeen atzera goazela.?
‎Beherakada nabari da datuetan. %58 herritarrek dakite euskaraz eremu euskaldunean, orain hamar urte baino bi puntu gutxiagok. Areago, orain hogei urte lehen mapa egin zutenean baino eskasagoa da kopurua.
‎Hona ekarri gura dudan hurrengo adibidea François Jacoben Sagua, eulia eta gizakia da, UPV/EHUren" Zientzia Irakurle Ororentzat" (ZIO) bilduma barruan Juan Garzia Garmendiak euskaratu duena orain hamar bat urte (2003). Asko poztu nintzen jakitean bilduma horren barruko bigarren titulua François Jacobena zela.
‎Zer dela-eta ez nintzen jabetu alternantziaz jatorrizkoa irakurtzean orain hamar bat urte. Ohetik aterarazi ninduen substantibo eta adjektibo erreferentzialaren txandakatze hori zergatik ez nuen ikusi euskarazkoan?
2016
‎Ikusi dut orain hamar bat egun estreinatu dela Txoministak web telesail berria, Hiru Damatxo ideia faktoriak bideratu eta ARGIAk zabaldua. Eta otu zait nondik nora iritsiko zen lehen saio hori ARGIAren eskuetaraino, aktore, grabazio edo produkzio lanetan izerdi tantarik bota ez badute.
‎Egun, legaltasunean, ez du harremanik ikusten ia. " Ez da nik espero dudan harremana, orain hamar urte bezala gabiltza". Diskurtso politikoetan Espainiaz bakarrik hitz egiten dela ikusten du, Arnaldo Otegiren azkenak kasu.
‎Izpiritu hori orduan behar zen, ez dauka zerikusirik egun behar denarekin. Lehen komunikabide gutxiago zeuden, zuzenekoak ere gutxiago ziren... orain hamar mila adar daude, musika entzuteko modua aldatu da, eta oso zaila da musika mugimendu antolatu bat abiatzea.
‎Bizia izan da geroztik eztabaida, eta aurtengo efemeride borobilak berriz mahai gainean jarriko du gaia ziurrenik. Kristo aurreko III. mendean idatzitako euskarazko idazkunak topatu zituztela izan zen albistea orain hamar urte, eta iraultza zen hori ordura arteko teorientzat. Eta ez hori bakarrik, aurkikuntza haiek eraldatu egiten zuten kristautasunaren zabalpenari buruz ordura arte uste zena ere.
‎«Ahulgunea ikusten da, baina ez beste leku batzuetan bezain argi. Beste toki batzuetan orain hamar hogei urte egindako lanak egiten gabiltza orain Araban, eta akats batzuk ez errepikatzen saiatzen. Baina mugimendu nazional horren barruan, bai, badago zalantza apur bat».
‎— orain hamar bat mende. Gaur egun hondar txiki txiki bat besterik ez, ez dauka inondik ere aipatutako beste herrialdeetako presentzia eta eragina gizartean.
2017
‎Ez da sekula Euskal Herrira itzuli, eta aspaldi galdu zituen Teresa emaztea eta Josebatxo semearekiko harremanak. Beste bikotekide batzuk izan ditu tarte horretan, Finlandiarako trenean ezagutu zuen Kareen bera, besteak beste, eta harekin seme bat izan du, orain hamar bat urteko mutikoa den Erik. Hortxe hasi du Iturraldek Izua hemen eko kontakizuna.
‎Ole zure begiak, ole zure gerria, ole, ole eta ole, guapa eta guapa!! Maite zaitut ate horretatik agertu zinen lehenengo unetik, orain hamar urte. Ez dugu sekula hitz egin, zure izena ere ez dakit, baina maite zaitut, morena!
‎Hura laurden gutxi baldin bazen, orain hamar minutu gehiago ez. Tranbia bat abiatu berria zen, eta jendea hurrengoaren zain zegoen jadanik.
‎Txiste on baten truke hilabeteko soldataren pareko eskupekoak jaso izan ditugu?, esan zuen, baina ordulariari erreparatu zion presaka zebilela adierazteko. Ondoren niri begira eman zuen tarte bat, ez dakit zertaz pentsatzen, beharbada orain hamar urteko gorabeherak ekarriko zituen gogora, eta bat batean ezpainetan musu azkar bat eman zidan, nik interpretatzen jakin ez nuena, eta irteeran itxaroten zuen taxiaren bila abiatu zen.
‎Bai, orduan 27 urte nituen eta orain hamar gehiago. Denbora tarte horretan arrauna utzita ere egon naiz; aurreko bi urteetan ez dut arraunean egin, eta aurten heldu diot berriro.
‎Iduriz, eskuinburukoen xede bertsuak ditu bainan FN alderdia ez omen du batere maite. Badu orai hamar urte bere alderdia moldatua duela, UPR delakoa, frantses garbiz" Union Populaire Republicaine". Europa batuaren kontra da errotik, Frantzia ikusten du arrunt bere gain, biziki gora eta biziki handi...
2018
‎Maizak ere hautua egin zuen. Belgikan orain hamar urte ikusitako ereduak Euskal Herrian funtzionatu zezakeela ikusi, eta lanean hasi zen. Goiener kooperatiba sortu zuen; bakarrik energia berriztagarria erosten dute, eta haien bazkideen artean banatzen dute, elektrika txiki baten antzera.
‎" Pertsona talde batekin egin nuen topo, nire familia direnak,' familia' deitzen diogu taldeari. 8 gara, orain hamar urte inguru ezagutu nituen, 20 urte zituztenean. Ikasleak ziren orduan, orain lanean ari dira".
‎Hasiera batean, orain hamar urte egin nuen bezala erretratatu gura nituen lekuak, lurretik. Baina, droneei esker, airetik argazkiak egin eta egoeraren benetako dimentsioa erretratatzea lortu dut, osotasunean.
2019
‎Gogoan dut orain hamar bat urte Nafarroako euskal eta erdal poeten topaketa bakan bat antolatu zutela Agoitzen. Izar gonbidatua, JM, Madrilgo editorea, eta hura liluratzeko erdal poeten ahalegin emangarriak.
‎Garaiak, ordea, aldatu egiten dira, eta horrekin batera, erronkak zein ildoak ere aldatzen nahiz berritzen joan dira. " Baina ardatz eta jatorri bera dutela esango genuke, sistema kapitalista heteropatrialkala, orain hamar urte eta egun", nabarmendu du Muniozgurenek. Dena dela, forma eta molde ezberdinak ditu egun, eta" ezinbestekoa da hauek identifikatzea, azaleratzen eta eraldatzen joateko".
‎Ondoren, nola ez, lau bordari auzipetuon aldeko testiguen esanak datoz, baina nik, kontuak gehiegi ez luzatzeko, Frankiko aitona Patziku Lasarte laurogei urtekoaren esanak bakarrik ekarri dizkizut hona, Leitzako bordaririk zaharrena izatean, denetan zuhurrenak iruditu baitzaizkit (198 or, 1 test.): ..." eta lizentzia jaso ondoren, berriz ere borda non egin markatzera joan zela" en compañia de Francisco Lazcano asi bien regidor y de Joanes de Arribillaga alcaldey deMartin de Yriarte escribano[...] y entre todos le señalaron elpuesto y sitio donde abia de hacer la dicha borda" baina ez ziotela zehaztu zer neurri behar zuen bordak zabalean edo luzean, eta bere gisa egin zuela, eta orain hamarren bat urte, berriz" le añadio unpedazo de tablasy madera en ancho y largo" baina ez dakiela honen neurri zehatzik.
‎18. test.: Miguelde Tellechea de 52 vezino de la dicho lugar de Ezcurra, orain hamar urteko auzian [1664koan] testigu izateko izendatua izan zela Leitzako kontzejuaren aldetik, eta Martin de Oronoz aresoarra berriz bordari auzipetuen aldetik, eta horregatik oroitzen dela oso ongi, nola Leitzako bordariak" se avian introducido e yban introduciendo en fabricar las dichas bordas principales y otras chozas, cortar arboles, hacer roturas, y plantaciones de jructiferos en su... Baina, bordaz borda egindako aztertze eta zuzentze lanak ez zuela ondorio onik izan" por las diferencias que de una y otra parte ubo".
‎Eta aipatu lekuan egiten badira bordak, badakiela Ezkurrarako bidea luzatu eginen dela," que es ademas uno de los caminos senderos para el ganado". Eta oroitzen dela orain hamar urte inguru nola aritu zen testigua bera beste guziekin batera" haciendo variosplantios de castaño en dicho paraxe contencioso con fin de embarazar sitios de bordas". Gainera badakiela lehen ere Miguel Perez Eguzkitzak eta Barbara Ernandorenak eskatu zutela leku berean borda egiteko lizentzia, baina ez ziela eman Herriak, esanez:
‎Badago bereziki gustatu zaizun probaren bat. Alpe mendiko jaitsieran parte hartu nuen orain hamar bat urte, eta oso oroitzapen onak ditut. Megavalanche modalitateko proba da; hau da, 2.000 ziklista batera irteten dira, eta ez banan banan.
2020
‎Nire aldetik, galdezka ibili naiz, jakiteko Enekok esaten dituen paperek (heriotza deklarazio ofiziala eskatzeko tramiteak, auzitegi gastuak, publizitatea prentsan...) ze gastu ekar zezaketen. Abokatua den adiskide batek esan dit, orain hamar urte, horrek denak 18.000 euro inguru egingo zuela, gutxi gorabehera.
2021
‎Batzuk diote lehen ere izaiten zirela holako itsuskeriak bainan ez hoinbeste halere. Badu orain hamar bat urte gaitz hori hedatu dela eta jaz oraino gehiago, batzuen ustez izurritearen kontrako hetsialdiek bazterrak nahasi eta funditu dituztelako. Orainokoan, hiri handiak dira hunkienik, bai eta hiri handi horien ingurukoak.
‎Dela aldaerako forma, berriz, mendebaldekoa da, eta ohikoa du honek ere esapidearen lehen buruan orain adberbioa eramatea10 Da singularra erabiltzen da maiz sintagma zenbatzailea esanahiz plurala denean ere (orain dela hamar urte), baina plurala erabiltzea ez da debeku, batez ere sintagma aditzaren aurrean doanean( orain hamar urte direla). Iraganeko adizkia ez da ohikoa forma honetan, baina ez da ezina; hala, ezezko perpausetan ageri da inoiz (artean denbora asko ez zela).
‎35.2.4k Aditzik gabeko orain hamar egun gisako esapideak ere erabiltzen dira: Orain ehun urte hasi zen gerra; Orain urteak gertatu zen hori.
‎Iruñean, joan etorrian, hogei lagun inguru aritu dira vogue aren inguruan azken urteetan, baina orain hamar inguru aritzen dira. Hala ere, oraindik ez da sobera ezaguna:
‎Urtebete beranduago, Aieteko Konferentzia eta adierazpena ez ziren posible izango Gernikako Akordioa gabe. Edonola ere, Aieten agertu ez ziren eskuineko eta eskuin muturreko indarrak ez dira orain hamar urteko ekitaldi ospetsu hari zentzu politikoa kendu nahi izan dioten bakarrak. PPn garai hartan nagusitutako Mayor Orejaren teoria ultra da oraindik irauten duena:
‎Ez dute irakaspenik atera orain hamar urteko ezbeharretik, alegia, erantzun bera eman diote lurrikarari: ezer gertatu ez balitz bezala jarraitu dute aurrera.
‎Madariagak azaltzen duenez, orain hamar urte bururatu zitzaion bere aizto propioak egitea. Orduan hasi zen informazioa biltzen, eta ganibet txikiak egiten.
‎Lehen ehun zinema zuzendari zeuden, eta haietatik bat zen ezaguna, orain hamar mila bat daude eta ehun dira ezagunak. Baztertutakoen ehunekoa bera den arren, zenbakia askoz ere handiagoa da orain.
‎Ikusleak datozen bitartean, gogoan dut orain hamar urte ikusitako emanaldi bikain hura. Hika taldearen eszenaratzea zen, eta antzezleak Joseba Aierbe, Mikel Laskurain eta Miren Gojenola izan ziren.
2022
‎Hori posible izan da lan taldea ere azkartuz joan baita: bi lanpostu ziren 1997an, eta orain hamar lagun dira ari Ikasen, orotara zortzi postu oso. Lan baldintzak ere hobetuz joan dira, Ikasek Uztaritzeko Lota jauregia utzi zuelarik duela hamar urte xuxen, justu ondoan plantatzeko, oraingo egoitzan, Uztaritzeko Herriko Etxearen laguntzaz.
‎Orain, nik etxean ikus ditzaket partida guztiak: oraingoak, orain hamar urtekoak... Baita Bayern Munichek edo Manchester Cityk atzo zer entrenamendu egin zuten ere.
‎Pierra Mentan ere batera ibili zineten orain hamar egun. Nolako esperientzia izan da hura?
‎Errusiak Nord Stream 1 gasbidea itxi zion Alemaniari orain hamar egun, eta hura berriro irekiko ez den beldur dira Europan, nahiz eta Putinek zabaltzeko asmoa duela jakinarazi duen azken orduetan. Brusela ez da fio haren hitzarekin, eta eten handi baterako prestatzen ari da.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia