Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 81

2000
‎Ralphi deitu diot urte berri ona opatzeko. Egia esan, astean hirutan edo hitz egiten dugu, beraz Ralphi deitu diodala esatea ez da albistea, ez behintzat eguneroko honetan agertzeko modukoa.
‎Nonbait, atzo kanpinean neska bat ezagutu zuen eta bidaia harekin jarraitzea erabaki du. Sentitzen duela esan dit, baina denak agurtzea oso gogorra litzatekeela, eta beraren partetik agur esateko eta bidaia ona opatzeko eskatu dit.
‎Auto zuri dotore bat pasatu zen ziztu bizian mendate gainetik, eta haren atzetik ertzain auto ulukaria, goiko argi urdin birakariak piztuta. Hari buruz deus ez jakin arren, neure artean zorterik onena opatu nion Bernardo Atxagak Obabakoak liburu ospetsuan aipatzen dituen errebueltetan zehar ertzainengandik ihesi zihoan gidariari.
2001
‎Jokin Urrutia jauna laster kalean egongo da, Julia andereñoak eskatutako mesedea –azken hau nabarmen ahoskatu zuen– bete egin dut zuri haren egoeraren berri emanez. Horrenbestez, zorte ona opatzea besterik ez zait geratzen.
2005
‎Kaleak zein tabernak jendez mukuru zeuden, ohiko gautxoriez gain normalean ateratzen ez direnak ere han zebiltzan, musu pare batez batak besteari urte berri on opatuz.
‎Astebete egon nintzen kanpaleku nagusian, hogei oheko oihal dendan, medikurik finena bufalo mandio bateko albaitaria zen hartan, alta eman zidaten arte. Kantinatik pasa nintzen etxera bidean jarri baino lehen, ni mandiora ikustera etortzeko adorerik bildu ez zuten mutilak agurtu eta haiei zorterik onena opatzeko.
2006
‎Ez naiz ongi oroit nola bukatu zen eguna, hala ere, etxera itzultzeko Tomek lagundu ninduen eta begirada maitekor bat egin zidan, eta berriz bere besoetan tinkatu, kopetan muxu bat emanez, baina emeki, otoitz ttipi bat bezala. Sartu nintzen barruan eta esku keinu batekin gau ona opatu zidan. Etzan nintzen ohean.
‎Zorte ona opatu dizu, erantzun zidan.
‎Zergatik egiten zioten uko alemanari? Zergatik esan zidan errabinoak mazel tov, eta ez zidan zorte ona opatu alemanez?
2008
‎«Ilusio handia egingo liguke». Momentu horretan gizon bat pasatu da arraunlarien paretik, ezagutu egin ditu, eta zorte ona opatu die morez jantzitakoei. Txuritik beltzerako bidean, morean geldialdia egin baitute.
‎Bukatzeko, Izaskun Garmendiaren interesa eskertzen dugu, eta Zinemaldiari zorte ona opatzea estimatzen dugu.
2009
‎Edozein ibilkari iruditu jakon. Eta egun ona opatu eta ostean, itaun hau luzatu eutsan:
‎Hiru bider hitz egin ere: lehenengoan, urtezahar ona opatzeko hots egin zidan; bigarrenean, bere telefono zelularra konpondu ziotela esateko; eta hirugarrena, ondo konpondu ote zioten jakiteko neuk egindako deia. Eta egia esan, ondo aurkitu nuen, alai samar, hurrengo urte honetan lan asko egin behar genuela esanez.
‎Ibarretxe lehendakariak, berriz, zorte ona opatu die errektore berriari eta bere talde osoari. Halaber, errektore izateari utzi dion Perez Iglesiasentzat ere esker hitzak izan ditu.
2010
‎Jose Ignazio Munilla Donostiako gotzain berriarekin izan duen ika mikaren ostean, fraidetza uzteko erabakia hartuta, lasai dago orain Joxe Arregi (Azpeitia, 1952). Gotzainari onena opatuta utziko ditu abituak www.berria.info webgunean irakur liteke Arregik erabakiaren azalpenak emanez idatzi duen gutuna; baina hasieratik agertu da Munilla gotzain izendatzearen aurka, Gipuzkoako kristau elkartearen ildoaren aurkakotzat jotzen duelako. Sei hilabetez isilik egon zen Arregi, neurri zorrotzagoak saihesteko; baina haiek ere bazetozela antzemanda, ekainean isiltasuna hautsi eta hitza eskatu zuen.
‎Deseroso nengoen biluzik Teresa pijama jantzita zegoela, bera, nik ere galtzontziloak eta elastikoa jantzi nituen. Maindireen azpira sartu orduko gau ona opatu zidan, errealitate gordinetik ametsen erresuma baltsamikora pasatzeko atea irekita zegoela adierazi nahian.
‎Nik esan gabe ere ohartuko zineten zuen prestasunaren mende dagoela, neurri handi batean, egun hori lehenago edo beranduago iristea. Nolanahi dela, afera honek guztiak denentzako amaiera zoriontsua izango duelakoan, zuen oinetan muin eginez agurtzen da zerbitzari guztiz txipi eta umil hau, zeuen erresuma eta familientzako bake, osasun eta oparotasunezko nire desiorik onenak opatuz, eta gauza bera opa dizue Aljerko buruzagi nagusi eta Istanbuleko Sultanaren armadaburu Khair ad Din jaun ahaltsu eta errukitsuak, Bizargorri ezizenaz ezagunago izango zaizuenak.
2011
‎Eta bitxikeria bat obra honen inguruan: Los amantes del Círculo Polar pelikularen ondoren, emakume ezezagun bat eskutitz urdinak bidaltzen hasi zitzaion, onena opatuz,, orain eta beti, merezi duzu?. Eta batzuetan, eskutitzek Brian Weiss psikiatra estatubatuarraren libururen bat zekarten, hipnosiari buruz.
‎Liburu bat, pentsatu nuen, liburu bat autorearen bortxa guztia jasateko prest dago; horretarako ere epeak daude dirudienez ordea, eta ni kanpo nabil, Aitorri begiratzen diodan bakoitzean kilimak sentitzen ditut guanteran, makinak hartarako duen burdinazko kono erdira bere dirua jaurti dudanean batik bat, makinak bidaia on opatu digunean frantsesez, Aitorri eskerrak eman dizkiodanean bidesaria ordaintzeagatik.
‎Tira, uste dut egokiera honetan zorte ona opatzea dela aproposena.
2013
‎Argentinarra izaki, orain gaztelania Vatikanoko hizkuntza ofiziala izango dela iradoki du barre artean. Raul Castro Kuba ko presidenteak aita santu berria zoriondu du, eta zorterik onena opatu dio ibilbide berri horretan. Vladimir Putin Errusia ko presidenteak ere Eliza Katolikoaren historiako 266 aita santua zoriondu du:
‎Partitu zirenean Lady Catherinek, guztiz etorkor, bidaia ona opatu zien, eta hurrengo urtean berriz ere Hunsfordera etortzera gonbidatu; eta De Bourgh andereñoak erreberentzia egin eta dama biei eskua luzatzerainoko ahaleginak egin zituen.
‎Karmengo amabirjinaren omenez egindakoak bukatzeko bertaratutako herritarrek loreak bota zituzten moilatik uretara arrantzaleei eta ingurukoei zorte ona opatuz.
‎Etxehorik moztu zuen elkarrizketa, gau on opatu ondotik. Prokuradorea zenuen hari puntan, galdegin zion Felixek. Bai, hartzen ditu uhalak. Har ditzala!
2014
‎Marjorie eta Bernice etxera iritsi zirenean, gaueko hamabi eta erdietan, gau ona opatu zioten elkarri eskailera buruan. Lehengusinak izan arren, ez zuten harreman esturik.
‎Goazen zorte ona opatzera.
‎Miarritze Parmeko Biocoop saltegiarekin kontratu bat daukate, tokiko AMAPekin ere harremanetan dira bai eta garagarno saltegi berezituekin, eta, bistan da, etxetik beretik ere saltzen dute beren ekoizpena. Desafio handi hortan, bide on opatzen diegu bi laguneri. PJ.
2015
‎Ikusten dugu azkoitiarrak direla Azkoitian bizi direnak, Azkoitira etortzen direnak, Azkoitiagatik arduratzen direnak, herria aurrera atera nahi dutenak, azkoitiar bezala sentitzen direnak, herria maite dutenak, eta herriari ahalik eta onena opatzeko mugitzeko prest daudenak. Beraz, herri bat horientzat egin behar da.
‎Euskara batua inposatu da, euskara bantua ere bai, euskara batusia bere arloan jaun eta jabe da, Norbert Tauerrek urtero gutun bat idazten digu eguberri onak opatzeko, euskal zineastak gero eta astakutsu gehio dute, Euskaltzaindia tituluak ezezik txekeak emateko gai izanen omen da laster, tira, zeruko loria lurrean.
‎Autotik Fred nire lankideari deitu nion, atzeratu egin genuela bilera, 16:00etan. Zorterik onena opatu zidan. 16:30erako gela berezi batean nengoen, ohean.
‎Bere eskaerari kasu egiteko lagundu zezakeelakoan, Miliak kontua eskatu zion neska gazteari, eta bi gauekoa ordaindu zuen momentuan, hori bere kapitalaren azkena zela konturatuz, diru xehea alde batera utzita. Arduradunak gelako giltza luzatu eta gau ona opatu zion sinpatiaz.
‎Gogoko nuen jarlekuan emazte txiki samar bat zegoen trikota bat egiten arrastiri goibel baina, hala ere, epel hartan. Haren ondoan eseri eta arratsalde on opatu nion. Berak, begiak orratzetatik ia apartatu ere egin gabe:
‎–pentsatu du bere artean. Atea gurutzatu eta desagertzen ikusten zituen bitartean, zorte ona opatu die bere baitan.
‎Mila esker zorte on opatzeagatik.
‎Herrian berean egoitza egokiagoa bilatzen dute, gutienez 10 m2 koa. Salmentak etxetik beretik bai eta merkatuetan (Donibane Garazi, Ezpeleta, Senpere) egiten dituzte, martxotik harat interneten bidez ere jokatuko direla (webgunea moldatzen ari dute tel.06.61.86.18.36). Bide on opatzen diegu!
2016
‎Sarjentuaren oihu latzak, mutur beltzak eta begiratu ilunak ez dute zalantzarako zirrikiturik onartzen, eta, Jaungoikoari Jaungoikoarena bezala Zesarrena Zesarri eman behar omen zaionez, joatea beste aukerarik ez zaio geratzen don Martini. Mugimendu bakoitza patxada bezainbateko zehaztasunez eginaz, altxatu da eserita zegoen aulkitik, jantzi ditu txapela eta berokia, hartu du bere eskuen artean Alsinarena berotasuna eta elkartasuna adierazi nahi dituen keinuan, agurtu du sarjentua egun ona opatuz, eta atera joan da azkenean, non, atea zabalik duela, irten aurretik azken aldiz jiratu eta halaxe esan baitio begira dagokion Alsinari: –Kanpoan itxarongo dizut?.
‎–Zuentzako oparia?, esan zuen,, laguntzagatik?. Eskerrak eman eta hurrengo etapetarako zorte ona opatu ostean, Xabierrek tubularretako bat hartu eta, erdi txantxetan, gorputzean gurutzatuta ipini zuen, txirrindularitzaren garai mitikoetan egiten zen moduan. Bestea Josebari eman zion, gauza bera egin zezan.
‎Eta zuk orduan, zorte ona opatzeko zure kuttuna eman zenion?
‎Bai, jauna, Cayman Kelly naiz, nagiak ateratzen eta aho zabalka, eta egun ona opatzen!
‎Ondorioz, bertze anaidi batzurekin bat egiteko urratsak abiatuak dituzte. Dena den, geroa molde batekoa izan ala bestekoa, bide on opatzen diogu urruñar indiartuari, izan dadin orain artekoa bezain emankorra. Gehiago jakin nahi duenarentzat, internetez hiru gune argigarri:
2017
‎Ez dakit, ordea, jokaerarik hoberena den. Egokia da, dudarik ez, zori ona opatzea haren jardunean, baina zoriontzeak aditzera eman dezake sari bat irabazi duela, zor zitzaion merezimenduzko sari bat, eta kargua hartzeak hartzailea handi (ago) bihurtzen duela.
‎Hitz bat esan nahiko nion, urte berri on opatu, baina korapilo bat egin zitzaidan eztarrian, meategiak hurren bizia eraman zidàn egun hartan bezala. Haize bafada batek dantzan jarri zituen haren ortuaren hesiko kainaberak, neguko eguzkia eztiki isuri zen urre koloreko limoiondo eta hostaje iluneko laranjondoen gainera, eta ortu osoa dirdiran sartu zen, Paradisua bezalakaturik.
‎Zorbak upeltxo bat ardo jarri zuen txabola aurrean, eta langile bat bildots gizen bat erretzen ari zen gerrenean. Bedeinkazioak egin eta teleferikoa inauguratu ondoan, gonbidatuek baso bete ardo eta bildots erre pixka bat hartuko zuten guri zorte ona opatzeko.
‎Baina neskatxak nire parera iritsi zirenean, emeki baztertu nintzen, irribarrez. Eta puntuan, kolpez konpreniturik bezala bazituela anitz mende desagertua zela beldur zutèn arrisku hori, gure aldi segurura behingoan iratzarririk, argitu zitzaien aurpegia, laxatu zen batailako lerro hertsia, eta denek batera ahots alai eta aratzez egun on opatu zidaten. Ordu berean, monasterio urrutiko kanpai alai eta jostakinen errepikak airea zoriontasunez bete zuen.
‎Wu sarjentuaren arrastorik ere zen ageri. Bizpahiru soldadu inguratu zitzaizkion Li Huani, zorte ona opatzera. Presoen barrakoietarantz jo zuten Xi Shangek eta biek, alanbre hesiaren beste aldera.
‎soil bat gehienez. Inoiz norbaitek bizkarrean ukitu nau, egun ona opatzeko. Lehen katilukada jan ondoren, bigarrenaren bila etortzen dira batzuk.
‎Jon Basurtok adierazi zuen, C.D. Elgoibarren helburuetariko bat nesken futbola sustatzea dela, kirolean berdintasuna indartuz, beraz, horrelako partida bat Elgoibarren hartzea ohorea dela. Alkateak ere ohore bat dela esateaz gain, jaien bueltan gaudenez, partidara eta jaietara inguruko jendea gonbidatzeko baliatu du aurkezpena, baita finalistei zorte ona opatzeko ere. Jose Angel Iribarrek C.D. Elgoibar zoriondu du “mendeurrena hitz potoloa baita”, gaineratu du final polita ikustea espero duela eta festa giroan jokatuko dena.
‎Hamabigarren aldikotz naski Eguberri onak opatzerat heldu gitzaizue Basaburutik. Urte ondarra beti izaten da joan diren hilabetei begiratzeko mementoa.
‎Ekainaren 15 huntan bere lurretara itzultzen zaiku bi hilabeterentzat. Oporraldi on opatzen diogu, bere etxekoen ondoan. Eta itzul dadila indarberriturik!
‎Bikotea Itsasun bizi da, Errobiko errebidean. Bide on opatzen diogu luzarako!
2018
‎Ala Iratirena berarena? Orduan etorri zitzaion gogora aspaldiko partez Jean Marc gaixoa, urruti hartako bere etxean telebistaren aurrean leloturik eta adurra zeriola egongo zena, koitadua, eta burutik pasatu zitzaion, garai batean bezala, gutun bat behinik idatzi liokeela, gabonetan besterik ez bazen, urte berri on opatzeko edo?
‎Ospatzeko denborarik ere ez zuten izan ia, albistea eman eta biharamunean atera baitzuten Basauri Barritik, derrigorrezko formaltasunak bete orduko. Agurtzean, kartzelako auzo hartan norbait askatzen zutenean bete beharreko erritualak bete ondoren, Said 10.872 presoarengana hurbildu zen besarkatzeko eta zorterik onena opatzeko. Elkarri helduta zeudenean, Said zerbait gehiago esaten ahalegindu zen, baina hitzak moztuta geratu ziren zaindariak sorbaldatik heldu eta tiraka eraman zuenean.
‎Ez dizut zorte ona opatuko.
‎Jaunak zorte ona opatzera etorri naiz aurrean duzuen bidaiarako.
2019
‎Ohikoa izaten zuen metodologia berdinari jarraitzea ere sarri ibilitako karriketatik bulegorainokoa oinez egitea, kalea batetik bestera leku beretik igarotzea, berdinetatik lerro berdinetan txapinak urratzea, edo eta gaztetatik ezaguna zuen betiko okinari egun ona opatzea, eta, jakina, kioskoko uruguaitar emakume adinduari, irribarrea agertuz, egunkari ezkertiarra erostea. " Sasoi honetarako eguna fresko dator", besoetako mahukak eskuarekin igurzten zituen heinean pentsatu eta jarraian kirol jertsearen kremailera kokots alderaino igoko zuen.
‎Asko dira gorengo mailako taldeetara joaten direnak. " Zuzendaritza batzordeko kide gisa, kostatzen da hainbeste urte zure klubean egon den jokalari bat agurtzea, baina onena opatzea besterik ez zaigu geratzen", dio Saenzek. Jakitun dira beraien gabeziez, badakite batzuek gehiago hobetzeko kanpora joan behar dutela.
‎Ziurrenik, ni bezalako pertsona batek ezer onik egin ote zezakeen inon hausnartzen ari zunan. Azkenean, arrandia puntu batez, bostekoa luzatu eta munduko zorterik onena opatu zidanan, inongo konbentzimendurik erakusten ez zuen eran opatu ere?.
‎Ez dauka hausnarren premiarik, bitan pentsatu gabe botatzen da. Klixe gaiztoenak ere inozentziaren zelofanarekin bilduta erabili ohi dira, egun ona opatzen ariko balira bezalako adeitasunez.
2020
‎Orain Amurrio taldeko Kepa Gonzalezek zorte ona opatu zion Irabieni bere ibilbide profesional berrian, eta Eusko Jaurlaritzan izango duen karguan Amurrioren alde jarduten jarraitzea eskatu zion. Antzeko adierazpenak egin zituen PSE EEko David Romerok ere.
‎Nekazarienak ez bezalako jantziak daramatzan gizon dotore bat hurbildu da mutilarengana, eta, suerterik onena opatzearekin batera, paper bat eman dio. Babilek ahuntz larruzko txalekoan gorde du, tentu handiz gorde ere, aitaren lagun mina izandako Zubiriko erregidoreak izkiriaturiko papera, non aditzera ematen baita, interesa duenarendako, mutilari gertatutakoaren nondik norakoen berri, bai eta mutila mintzogabea dela eta frantsesen kontra boluntario aritzeko agertu duen nahi bizia ere.
‎Izanen dute gerora aukera gehiago elkar ikusteko. Kanpoaldera jo du segituan, azkenean abiatzen hasi diren merkatariei agur egin eta bidaia ona opatzera.
‎Ikusteko dago. Zoriondu egin dut, baina baita zorte ona opatu ere. Dena du.
‎Atzean dauzkat aktoreak, Denis haien artean. Bostekoa eman diot eta zorte ona opatu. Gorri gorri jarri da.
2021
‎Sarrera on opatzen diegu kolegioko 85 ikasle berriei!
‎Ez nintzen ausartu aholkuak ematera. Onena opatu eta etxera bueltatu nintzen, nahigabetuta, mandiotik hartu behar nuenaz ahaztuta.
‎–Iratzargailu ona dira kaio madarikatuak, ezta? –izan zen egun ona opatzeko haren modu zirtolaria.
2022
‎aterpe handia eraikia izan zaigu uda honetan. Sarrera on opatzen dugu kolegioko seigarreneko 86 ikasle berriei!!
‎Hogeitaka egunetan Kolonbian ibili berria izateak eta garai berezi honetan ibili izanak utzi du, nonbait, bere arrastotxoa haren bihotzean. Kolonbiako herriari zorte ona opatzea besterik ez zaio geratzen, aurretik duena oso bide malkartsua baita.
‎Kolonbiako herriari zorte ona opatzea besterik ez zitzaiola geratzen zioen Bk aurrekoan, oso bide malkartsua zuela-eta aurretik. Baina lehen oztopoa hain handia izango zenik ez zuen espero, hasierako inpresioak gorabehera.
‎Zergatik ari da erregu eske ergel hori? Hain zaila al da oparia hartu, negozioarekin zorte ona opatu eta gosaltzera itzultzea?
‎Oraindik gogoan ditu etxetik zihoala esan zienean amak malkoei eusteko egin zituen ahaleginak. Ahotsaren hauskortasuna gorabehera, emakumeak nahikoa adore izan zuen alabari onena opatzeko eta berarengatik pozten zelako itxurak egiteko. Juliak ez zuen ikusi ondoren etorri zena, baina ziur zegoen tristura erdiragarri batean murgildu zela ama hainbat egunez edo beharbada hainbat astez.
‎Bi egun igaro ziren bere bizitza atari hartan utzi zuenetik, baina bi urte izan zirela iruditzen zitzaion. " Hau guztia amaitzean, barkamena eskatu eta zorte ona opatzera itzuliko naiz. Hori merezi du behintzat".
‎Matetloian zorte ona opatzeko.
2023
‎Sarrera ona opatzen dugu kolegioko 70 ikasleei!!
‎EGOERA/ HELBURU KOMUNIKATIBOA: Gabonak datozenez, urruti bizi den familia kide edo lagun bati festa onak opatzeko bideotxo bat grabatu eta bidaliko diogu whatsapp bidez.
‎Hiru urte barru, 65 izango ditut, eta uzteko une egokia iruditzen zait. Baina lehenago joateko esanez gero, eskerrak eman eta hurrengoari zorte ona opatzea besterik ez dut. Hatzez hautatu ninduten, eta edonoiz gerta liteke amaitu dela esatea.
‎Espainian, sektore honetan, lehen baino askoz ere kultura gehiago dago orain. Jendea produktu eta marka onak opatzen ari da, eta Espainian askoz ere gehiago saltzen hasi gara. Eta Europan, pitteka pitteka, gure produktuak probatzen hasi ziren eta ikusi dute produktu oso ona daukagula, araudi guztiak betetzen dituela.
‎–Marizikina! –Eguenek nazka aurpegia jarri zuen– Hori izango duk egun ona opatzeko era...
‎Ez zeukan inolako arazorik nire aurrean agertzeko gorputzean ubeldu edo zauri freskoak zituela, baina amari garbi eta distiratsu zegoenean baino ez zitzaion hurbiltzen. Gabon batzuetan, gorputz osoa zeukan mailatua eta amari telefonoz deitu eta urte berri ona opatu zion. Ezin omen zen etxetik agertu Marokon ospatu behar zuelako lagun batzuekin.
‎Horixe esan dut, oihu batean. Ahal nion esan" Bakea zurekin!" zorte ona opatzeko. Edo baita ere:
‎Elkarri bostekoak eta pot eman, zorte ona opatu eta ekialdeko haizeetariko ahizpa bat, aidegorria, aiduru izan dute bidaideek bilkura urrendu artean, lurpera joan gabe. Gibelera egin dute, duela gutxi igaraniko bidegurutzera heldu artio.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia