Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 106

2000
‎Besoa eskaini zidan eta gogo onez onartu nion, besapeko grabagailua bertzaldera pasatuta. Ni neu harritu nintzen, lehenbiziko pausoak gisa horretara eginda, zein aise nenbilen, senar emazteen artean hain ohikoa den ibilera estekatuan.
‎Aberria haren beharrean zelako gaztigua etortzean, Charly ez zen, gu bezala, trikimailutan hasi, uniformea ez janztearren. Gure aholku guztiei entzungor, gogo onez onartu zuen bere patua. Nolanahi ere, haren etxekoak —aita, bereziki— soldaduskan zentzatuko zelako esperantzak noizbait kilikatu bazituen, oker egin zuten arruntik.
‎Hiltzeko ez zela sekula orduan bezain ondo prestatua izango argudiatu omen zuen. Nire teoriak dio Lauaxeta García Lorcaz maiteminduta zegoela eta, haren heriotza gogoan, gogo onez onartu zuela hark izandakoaren pareko patua, hark bezala jasotzea bekokian aintzaren muna. Maitasunez hil zen Lauaxeta, eta ez aberriaren eta Jaungoikoaren maitasun hutsez.
‎Salvador Espriuren poema batekin osatua zen kantua, eta katalanez kantatzen zuen Laboak. " Assentiré de grat", zioen kantuak," Gogo onez onartuko dut". Bai baitzekien poetak, bai baitzekien kantariak urria dela eman zaion erremusina:
2001
‎Javier Aisaren gonbitea esker onez onartuz, Iruñeko San Miguel kaleko IPESeko egoitzan bildu dugu hirukotea abenduaren 5ean. Aurretik kafetxo bat hartu dugu beheko tabernan eta jadanik hasi dira Turkia, EEBBak, Kurdistan eta halakoak ateratzen barra gainera.
‎gure munduan gero eta derrigorrezkoagoa eta saihestezinagoa dugu tradizio batetik bestera txango egitea. Baina nolaegiten da txango, nola gordetzen da leialtasuna eta oreka, norberarenari bizkarraerakutsi gabe eta bestearenaren alde onak onartu gabe?
2002
‎Rikardok gogo onez onartu zion komentarioa. Berehala erantzun zion, burua alde batera eta bestera mugituz, ezezko keinua egiten ziola.
2003
‎–“Isunak goiz ordaintzeagatiko” deskontua %20tik %30era igaro da, eta, deskontu hori eskuratzeko, salaketa zehatzeko ebazpena eman baino lehen ordaindu behar da. Beraz, isuna arrazoiz jartzen badigute, onena onartzea eta ordaintzea da, eta horrela %30 aurreztuko dugu. –Isunaren zenbatekoa %30 murriztu ahal izango da, baldin eta isunak ez badu zirkulazioko txartelik edo lizentziarik izan, eta %30 horren ordez bide segurtasuneko ikastaroak jarri ahal izango dira.
‎Txoko zintzurra karrakatuz ezintasunaren mugara heltzen ari zela jakinarazi zuen. Frantxisek, aldiz, gogo onez onartzen zuen ekintza.
2005
‎Hunkituak ziren bere bi izebek ere ez segur aski. Baina, hala ere, gogo onez onartu zuten neska gaztea berekin.
‎Gaur, ia bi hilabete geroago, Basagoiti eta Arrue mozioarekin jasotako porrota EBri leporatu diote. Horrela, EAJrekin dituen" loturei"," politika hobetzea baino EAJrekin besaulkiak partekatzeko duen kezkari" eta Ezker Batuaren" adore ezari" egotzi diete EB Berdeek EAEko" alkaterik okerrena" ez aldatzea," nahiz eta Zarraoa Getxorako ez dela ona onartu".
2006
‎Ez zuten sail horretan sartzen. Joanes Ezpondak gogo onez onartzen zuen 5 mailatik aitzina gure artean latinez aritzeko obligazioa. Bertzenaz, frantsesa hobesten zuen bertzeekiko harremanetan.
‎Lege onean onartu zuen erronka berria. Mendian denbora bat egin zuen, eta han hiru hartz hil zituen.
2007
‎Gure osasun sistemak funtzionatzen duen bezala, aurrezpen hori, oro har, osasun profesionalen esku geratzen da. Hain zuzen ere, espainiarren %70ek generikoen izaera ezagutzen du; %77k gradu onekoak onartuko lituzke medikuak eskatuz gero; eta %10, 3k baino ez du nahiago “marka” duen bat, azken Osasun Barometroaren arabera. Nahiz eta gehienek, orduan, botikarik merkeenen alde egingo luketen —teorian—, azken erabakia medikuak har dezan uzten dute.
2008
‎alegia, gaur berriz ere elkar ikustea, toki berean. Aitortu behar dut erakargarria iruditu zitzaidala eta gogo onez onartu nuela?
‎Gordailuak kontratatzea edo banku eskaintza zabalaren artean helbideratze planik onena onartzea da nominari errentagarritasuna ateratzeko modurik seguruena.
2009
‎Egun seinalatu bakarrean ez ezik, urte osoan jarduten zuen baso-lanetan hainbat gaztek, aldea etxeko beharraren osagarri modura, eta beste beharmoduetan sartzeko zituzten eragozpenen eraginez. Dena dela, urtean behingo landare sartzean parte hartu beharra biztanle guztiek ez zuten gogo onez onartzen. Lekukoen akorduan dago, ezadostasuna erakutsi guran, pinu landarea buruz behera sartu zuenik ere izan zela.
‎Urkulluk esan du gezurra eta faltsua dela lehendakariak dioena, sozialistek, Jaurlaritzara iritsi zirenean, euskal administrazioak azken 10 urteotan egin duen lan ona onartu zutelako, enpresa eta agentzia espezializatu askok bezala.
‎Ohartua baitzen inolako galdera ez zela atrebentzia handiegia izango, Dariok esker onez onartuko ziola eta zoriontsu egongo zela ikusirik harenganako erakutsitako interesa, honela esan zion Sylviek:
‎Asimetriak aipatzen ditugunean, hizkuntza bakoitzaren muga funtzionalak zehazteari buruz ari gara. Nagusi izango den erabilera eremuak behar ditu euskarak hainbat gunetan, nahitaezkoa du hori" iraun eta hazteko", eta hori gogo onez onartu behar dute gaztelania lehen hizkuntza dutenek eta etorkizunean lehen hizkuntza izango dutenek ere. Beste hainbatetan gaztelaniak izango du nagusitasuna, eta horrek ere ez ditu gogo txartu behar euskara lehenetsi nahian dabiltzanak.
2010
‎Banuen, bai, zereginik, handik ordu erdira aldez aurretik finkatua bainuen egoiliarren egoitzako lagun batekin xakean aritzeko hitzordua? baina lagunak ere ulertu beharra zuen zoriak urrezko aukera baten aurrean jarri eta aukera hura baliatu behar nuela, saguen mundutik lehoienera egiteko puntuan nengoen, pentsa?!?, eta hala, gonbita esker onez onartzen nuela, bertan gelditzea erabaki nuen.
‎Eliza katolikoak begi onez onartu zuen gerra, bakearen erreinuan eta justiziaren orpoan Espainia sarrarazteko baliabide heroiko bakarra izanik. Gurutzadaren espiritutik, Bakearen Printzearen alaba bazen ere (pax belli antza), elizak gerraren ikurrak bedeinkatu zituen, ordena militarrak sortu eta fedearen etsaien aurkako gurutzadak antolatu:
‎Ematen du Jüngerrek ez zuela gogo onez onartu Guernica koadroaren eragina Aroko Espirituan. Egiaz pintura honen kritika zehatzago eta zuzenagoa izan zen, Marmolezko labarren ertzean eleberritxoarena baino.
‎etxera joan zen bizitzera. Emazteak gogo onez onartu zuen
‎PAULA. Egia esan, primeran moldatzen gara. Gaur aldaketa txiki bat proposatu diot eta uste nuen errezeloak izango zituela, baina ez... gogo onez onartu du.
‎" Partida ikusi nahi baduzu, Damaso, gera zaitez, ez baitut uste Danielek eragozpenik jarriko dizunik...". Banuen, bai, zereginik, handik ordu erdira aldez aurretik finkatua bainuen egoiliarren egoitzako lagun batekin xakean aritzeko hitzordua... baina lagunak ere ulertu beharra zuen zoriak urrezko aukera baten aurrean jarri eta aukera hura baliatu behar nuela —saguen mundutik lehoienera egiteko puntuan nengoen, pentsa...! —, eta hala, gonbita esker onez onartzen nuela, bertan gelditzea erabaki nuen.
‎Hemen tolerantziaren eremuan lehen nobedade filosofikoa nabarmendu zen. Tolerantzia erlijioaren batasunaren edo estatuaren orekaren onerako onartu zenean zerbait aurreratu zen, baina arrazoi berberek askotan gauza bat eta kontrakoa defendatzeko balio zezaketen; erlijioaren batasuna eta estatuaren oreka berdin berdin erabili ahal ziren jazarpenerako.
‎Iduritzen zait bere lurreko betebeharra gogo onez onartua duena hautetsia dela.
2011
‎Hala ere, sozialistek beren alderdian gal dezaketen babesa beste alderdi batzuetan lor dezakete, oposizioko eskuineko zenbait diputatuk murrizketa planaren alde egin baitezakete, haien alderdiak kontra dauden arren.Evangelos Venizelos Finantza ministroa kontra bozka dezaketen diputatuekin bildu zen atzo, murrizketa planaren alde egin dezatela eskatzeko. Aukera bat zein bestea ez direla onak onartu dute zenbait diputatu sozialistak. «Zoritxarrez, aukera txar bat edo aukera okerrago bat hautatu behar dugu», esan zuen Odysseas Voudouris diputatu sozialistak, atzo.
‎troikak (Europako Batzordea, Europako Banku Zentrala eta Nazioarteko Diru Funtsa) bulego bat edukiko du Atenasen, Greziak erreskatearen truke agindutako neurriak betetzen dituela etengabe ziurtatzeko.Ekonomia suspertzen ez bada, arazoak hor jarraituko du, baita 2020an ere. Gainera, inork ezin du ziurtatu Greziarentzat BPGaren %120ko zor publikoa onargarria eta eramangarria denik.4. Hartzekodunek gogo onez onartuko al dute. Ikusteko dago zenbat bankuk onartuko duten Greziari zorraren erdia barkatzea. Halako kasuetan esan ohi da hartzekodunek beren borondatez onartzen dutela zor zaien diruaren zati bati uko egitea; baina ez da borondatezko erabakia izaten, behartua baino.
‎1. gogo onez aitortu behar dut saioa bukatu ahala entzule bat hurbildu zitzaidala, zera esateko: europako beste kultura batean hezitakoa izanik, berak ere eztabaida zibilizatuak oso faltan dituela euskal kulturan, bere herrian ohituta dagoelako eztabaida sakonak, askotan latz gertatu arren, denek gogo onez onartzeaz. estimatuta, benetan, egin zidan komentarioa!
‎ERNESTO. Sikiera! Kostatzen zaik besteen ona onartzea!
‎Ez eskerrik asko, ez eskerrik asko! Bitxia da, gogo onez onartzen dugu gure semeak heroi izatea, gure maitaleak ordea... edo behintzat, hobetsi gaitzatela geu, jar gaitzatela euren heroismoaren gainean eta heroismoa eskain diezagutela opari gisa. Ez, ez dut sekula maite izan René, pentsatu zuen?.
‎Horrek giro jasanezina sorrarazten zuen herritarrentzako eta zenbait etxetako jaunak eta Batzar Nagusiak saiatu ziren egoera baretzen, Gomez Gonzalez animatuz bere alaba Juana ezkontzan ematera bando ganboarreko partaide zen Martin Ruiz Olasokoari. Butroiko jaunak gogo onez onartu zuen eskaria eta alabaren ezkontza hitzartu zuen Olasoko jaunarekin. Erabaki horretara bultzatu zuten arrazoiak, ordea, Batzar Nagusienak ez bezalakoak ziren:
‎Munio Mansok ez zuen askorik ulertu, baina esker onez onartu zituen semearen arrazoiak. Altamirako jauregira iritsita, bidera atera zitzaion emaztea, burukorik gabe ileei tira eginez eta oihuka Manso Lopez jaunari esanez:
‎Non ditu oiñarriak eta jatorria? Gaur egunean beintzat, erregimen onetan gaudela, onek onartzen ezpadu atzerriratuen ekintza Euskaltzaindiak ere ezin onartu dezake ofizialki behintzat, barrurako lan egiten ari direlarik, alegia. Beste gauza bat litzake Frantzialdeko Euskalerria eremutzat arturik ari balira.
2012
‎Gastu militar hauek ez ditu EBk auzitan ipini. Greziaren gastu militarrak, zeinak Alemania eta Frantziako banku handiek finantzatu zituzten, Merkel eta Frantziako Gobernuak begi onez onartzen dituzte. Espainiakoak ere ez dituzte kritikatzen, bai ordea pentsio, osasungintza, hezkuntza eta beste hainbat gastu sozialetara doazen gastuak.
‎Hori dena gogo onez onartu zuen ugazabak, eta horrela eutsi zitzaion sekretuari jantziak higatzen hasi arte, hainbat asmakizunen bidez ordezkatu behar izan nituenak, geroago aipatuko dudan bezala. Bitartean, arretarik handienaz haien hizkuntza ikasten jarraitzeko erregutu zidan, berarentzat harrigarriagoa baitzen hitz egiteko eta pentsatzeko nuen gaitasuna gorputzaren itxura eta estalia zegoen ala ez baino; eta agindu nizkion gauza miragarriak entzuteko irrika bizia zuela gaineratu zuen.
‎Pixoihalak lehor denbora luzeagoan irauten duela ikusten badugu (normalean, hemezortzi eta hogeita lau hilabete bitartean izango da), eta haurrak hizkuntza ongi ulertzen duela eta bere mugimenduak kontrolatzeko gai dela, une egokia izango da esfinterrak kontrolatzen erakusteko. Gorputzaren zainketan ordura arte izandako esperientziak onak izan badira, gogo onez onartuko du erakusten zaiona, eta bere gain hartuko ditu, pixkanaka, garbiketa lanak.
‎2 Norbere buruaren balorazio egokia. Norbere indarguneak eta ahuleziak ezagutzean datza; gainera, nork bere buruaz barre egiten jakin behar du, kritikak begi onez onartu eta feedback eraikitzailea eskertu. Gaitasun hori daukan liderrak badaki noiz eskatu behar duen laguntza eta zeri jarri behar dion arreta lidergorako beste abilezia batzuk lantzeko.
‎Txakurra gizarteratzearen garrantzia Txakurra etxean dagoenean, sozializazio prozesuak aurrera jarraitu behar du. Animalia zein pertsona arrotzen presentzia maila onean onartzea lortu behar dugu. Zarata itsugarrietara ohitzea komeni da (xurgagailua, zirkulazioa).
‎Hitzorduren bategatik ezin banuen larunbatetako elkartzera joan, ez zuen atsekaberik azaltzen. Era berean, hark larunbata bere ikaskideekin igarotzeko asmoa bazuen, onean onartzen nuen nik ere. Askatasunaren ispilutzat nuen harreman hori.
2013
‎Ahoan bilorik gabe hitz egin zuen ELAk, ez soilik EBren aurka, baina baita inguruko gobernuen aurka. «Europatik inposatutako politika neoliberalek, Madrilgo eta Gasteizko gobernuek gogo onez onartutakoek, Espainiako Estatuko ontzigintza akabatzea lortuko dute». Ontzien eraikuntza finantzatzeko sektore publikoaren beharra aldarrikatu zuen ELAk.
‎Legelaria ekarpenen bat egiteko irrikan zegoen. Gogo onez onartua zuen bere lan partea.
‎Inongo planik ez zitzaion Elizabethi atseginago izango, eta guztiz gogotsu eta esker onez onartu zuen gonbidapena.
‎Lady Catherinek eta bere alabak gura adina jokatu izan zutenean, mahaiak jaso, Collins andereari kotxea eskaini, berak esker onez onartu, eta segituan berori prestatzeko agindua eman zen. Orduan taldea sutondoaren inguruan bildu zen, Lady Catherinek biharamuneko eguraldia nola asmatzen zuen entzutera.
‎Te ordurako, ordea, Bennet jaunak horretatik nahikoa eduki eta pozik eraman zuen gonbidatua egongelara berriz ere, eta, tea bukatu ondoren, pozik gonbidatu zuen damen aurrean zerbait irakurtzera. Collins jaunak gogo onez onartu zuen gonbita eta liburu bat eskaini zitzaion; baina, hari begi eman bezain laster (itxura guztiek liburu denda ibiltari batetik etorria zela salatzen zutenez), atzera egin zuen eta, barkamena otoi eskaturik, berak ez zuela inoiz nobelarik irakurtzen adierazi zuen. Kitty begira begira geratu zen, eta Lydiari harridura hitz bat itzuri zitzaion.
‎Wickham jaunak ez zuen whist ean jokatzen eta Elizabeth eta Lidyak txit gogo onez onartu zuten euren artean beste mahaian.
‎Hala ere, ez zegoen beste biderik. Bere zoriona eta Wickham jaunarena pittin bat atzeratuta geratu zen ezinbestean, eta Collins jaunaren proposamena, berriz, ahalik eta begitarte onenarekin onartua. Dena dela, lehengusuaren galaitasunak ez zion atsegin handirik eman, horrek zer edo zer gehiago susmarazten zion eta.
2014
‎Zer egin dezake, hortaz, pertsona zentzudunak, baldin eta, eskarmentuak irakatsitakoaren kontra, bidaian abiatu eta leku urrun batean turista bihurturik ikusten badu bere burua? Irtenbideetako bat bere kontzientziaz beste egitea da, alienazioa gogo onez onartu eta turisten artaldeko ardi bihurturik ibiltzea, turismoaren propaganda ofizialak nahiz pseudo alternatiboak agintzen diguten guztia eginez, ikusiz eta bisitatuz.
‎Lore sorta bat erosi dut Maidagan kaleko bulegora ailegatu aurretik, dozena bat arrosa gorri, pasioaren kolorea irudikatuz. Laurak esker onez onartu ditu:
‎Erakunde bati iruzurrezko egitatea egozten zaionean, gizarteak gehiago zigortzen du beste sektore batean egiten bada, eta, horregatik, herritarrengana zabaldu eta behar diren datu guztiak argitaratzen ditu, eta eskatzen zaizkionak informatzen ditu. GKEek gardentasunean eta gobernu onean onartu dute Tamaina handiagoko erakundeen kasuan, GGKEen Koordinakundeak Gardentasunerako eta Gobernu Onerako Tresna du, eta horrek azterketa bera egiten die osatzen duten erakundeei. Bi bloketan multzokatutako adierazleak aztertzen dira.
2015
‎Bera nortasun ahulekoa dela esan ohi du Zapiainek idazlearekiko identifikazio hau azaltzeko, eta idazleek, baieztapen horren atzean izan litekeen ironia apurra zalantzan jarri gabe, gogo onez onartu ohi dute idolatria punttu hori (egolatria eta guzti, ahulak baikara gu ere, Markos). Idazleen uste musteak alde batera utzita, baina, irakurlearentzat da interesgarriena, nik uste, Zapiainen kritika modu hau.
‎Gogo onez onartutako arazoa.
2016
‎Amak alabari kontatu izan zionez, Koldok eta biek, txoko bakarti hartan ezkutaturik zeudela, erabaki omen zuten ezen ez zeukatela horrela gehiago egoterik, posible zela frantziarrek Espainiako agintariei entregatzea, eta, badaezpada ere, barkuan bertan ezkondu behar zutela, hartara, zernahi gertatuta ere, ezkontzaren uztarri santuaz elkarturik egin zioten aurre zetorkeen zoritxarrari, horixe erabaki omen zuten eta erabaki bezala gurasoei jakinarazi; hauei, pentsatzekoa denez, berriak ez zien on handirik egin: presatiegia iruditu zitzaien asmoa, eta ezkontza ez zen nola hala egiteko gauza; hala eta guztiz, bi gazteen erabakitasuna ikusita, azkenean etsi egin zuten; etsi ez ezik, baita gogo onez onartu eta Jainkoari eskerrak eman ere, beren familia salbatzeko eta zabaltzeko grazia eskaini zielako. Horra amaren bertsioa.
‎Hori dela eta, goserik ez badu, ez da beharrezkoa haur bat behartu lehenbailehen jatera. Askotan, elikagai osasungarriz mozorrotutako gozoki horiek hartzera gonbidatzen zaituztenez, oso maila onean onartuko dituzte, baina berriro ere jateko gogoa izango dute denbora gutxian, eta bi aldiz baino gutxiagotan gosalduko dute. Hori, gehienetan, ez da beharrezkoa, eta etorkizunean gehiegizko pisua izaten lagun dezake.
‎Eta anaia onak onartzen du.
‎Ez. Gogo onez onartzen du.
2017
‎Hala nola askatasun publikoei loturriko auzi handiak, hor nire ardura zen baserri munduko lurren antolaketa eta Arjeliatik etorri ziren aberriratuen kalte ordainen ordaintzea hogeita hamar urteren buruan. Idazkari nagusiak eskaini zidalarik lan aldaketa errefuxiatuen edo iheslarien batzordean, gogo onez onartu nuen jakin gabe zer zen zuzen.
‎Hiribehere karrikako obrak sartu dira aste hunen hastapenetik lan fase batean zoinek eskatuko baitu jendeari bazter bideak baliatzea; aste pare batez komentu eta lizeo aitzina osoki hetsia egonen da auto, kamioi eta tresna guzientzat. Bestela ezin eginez, Herriko Etxeak galdegiten du trabak gogo onez onartzea eta pazientziarekin.
‎Eskuz Eskuren zikiro jatea Eskuz Esku elkarteak lehen aldikotz antolatzen zuen bere kideentzat zikiro jate bat juanden larunbatean Etxehasia gelan, 110 bat bazkaltiar hurbil biltzen zela. Hastapenean bazkal aitzin oihanean barna egin beharra zen ibilaldia ez da egin euriaren gatik bainan denek gogo onez onartzen zuten lurrak euriaren beharra baduela. Eguna hasi da beraz zintzur bustitze batekin.
2018
‎Alegia, guretzat nahi duguna, ez da denontzat ona? Harrotasunez ikusten badugu Ameriketara joandako euskaldun batzuen ondorengoek euskara bizirik gordetzen dutela, guregana iritsi berri direnek beren hizkuntzekin beste horrenbeste egin dezatela gogo onez onartu dugu. Areago, onartu ez ezik horrela egiten lagundu aukerak emanbeharko genieke.
‎Dena den, ezkontza kontratuak kontratu gisa dituen ahulguneei bakarrik erreparatuz gero, oharkabean joaten dira emakumeek akordio horretan parte hartzearen inguruan sortzen diren problemak. Zehazki, gaur egungo zenbait kritikatan kontraktualismoa zeinen gogo onez onartzen den ikusita, ematen du feministek ez dutela arazotzat ikusten kontratua. Batzuek diote estaldura legea higatu duten erreformak osatu baino ez dela egin behar ezkontza kontratuaren arazoa konpontzeko; hala egingo balitz, emazteek dagokien lekua hartu ahal izango lukete norbanako gisa, eta kontratua, berriz ere, patriarkatuaren edo estatusaren mundu zaharraren etsai gisa agertuko litzateke.
‎Alegia: haien arabera, ume batek, gai izango balitz arrazoitzeko eta ohartzeko zeinen ondo zainduko luketen gurasoek, gogo onez onartuko luke haien autoritatea, ezbairik gabe. Hobbes eta Pufendorf bat zetozen aitazko boterea politikoa zelako ustekizun patriarkalista horrekin, baina pentsatzen zuten boterea konbentzioan oinarrituta zegoela.
‎Lord jaunarentzat eta haren kideentzat traba zen hura lehenago iristea, espero baitzuten beste egun bat edo bi izango zituztela prestamenak beren kasa egiteko. Guztiarekin ere, Lewis jaunaren manera informal xarmagarriak eta afalorduan esandakoak, alegia, Estatu Batuak «justiziaren alde paratuko zirela beti eta gogo onez onartuko zituztela Versaillesen eginiko akatsak», oso lagungarri izan ziren, agidanez, lord jaunaren «etxeko talde»aren konfiantza irabazteko; afariak aurrera egin ahala, solasa astiro baina seguru aldatua zen Lewis jaunaren sorlekuko Pennsylvaniatik eta antzeko hizpideetatik laster hastekoa zen konferentziara, eta, jaunek zigarroak piztu zituztenerako, solasetako ideia batzuek Lewis jauna iritsi aurretik bezain konfiantzazkoak ziruditen.
‎sen onak ez du erradikaletik deus. Errotikako ikuspuntuak adierazteko biderik onena onartutako gramatika dela pentsatzea akatsa litzateke, gramatikak pentsamenduari, alegia, pentsagarriari berari inposatzen dizkion mugei erreparatzen badiegu. Hala ere, batzuei benetan gogaikarri zaizkie gramatika desitxuratzen duten edo zentzu proposizionalaren subjektua aditza araua inplizituki zalantzan jartzen duten formulazioak.
‎Kontuan hartuta uda amaitzen ari zela, eskaintza ez zen urtebeterako, bederatzi hilabeterako baizik: edonola ere, opari bat zen, eskuzabaltasunez edo kontzientzia txarrez egindakoa nahi bada, kaleratze sentimental eta laboralaren ordaina aldi berean, baina oparia azken finean, eta aspaldi irakatsi zidaten opariei ez zaiela ipintzen aitzakiarik, gogo onez onartu baizik.
‎Gurasoen etxean ez dago kamerarik, ez du uste behintzat. Baina jarriko balituzte, gogo onez onartuko lituzke. Hori izango zatekeen bere erantzuna galdera hori egin izan baliote, orain arte behintzat.
‎Ezin dira urrunago eraman herioaren axolagabea eta fatalismoa. Hazkurria ematen dion lur lanaren beharra ez balitz, menditarrak gogo onez onar lezake urte guzian gerrilla n bizitzea.
‎Urtebetez begi onez onartu zuen
2019
‎Lehen txakurkume abandonatu bat, orain gitarrista galiziar bat? Antoni esan nion amamak gogo onez onartuko zuela, baina orain ez nengoen horren seguru. Bidean aurrera gindoazela, zerua ilundu ahala, niri ere pentsamendu beltzak zetozkidan gogora:
‎Konpentsazio horiek gorabehera, ez du gogo onez onartzen ezarri zaion destinoa; handitzen denean, inbidia dio mutilen gizontasunari. Batzuetan, gurasoek eta aitona amonek ez dute batere ondo ezkutatzen nahiago zutela haurra mutikoa izatea neska baino, edo, bestela, anaiari atxikimendu handiagoa adierazten diote arrebari baino:
‎–Zarean kaka egitea gero buruaren gainean ezartzeko?. Asmo onez onartzen du, hala ere, gizonen zuhurtziak arrunt egoera makurrean jartzen duela emakumea.
‎Gizonak gogo onez onartu ohi du Hegelen ideia hau: herritarrak bere buruaz harago unibertsaltasunera joz beretzen du duintasun etikoa; norbanako singularra den aldetik, berriz, badu desirarako, plazererako eskubidea.
‎Oraindik ere, pentsatu ohi da amodio saioa gizonari egiten dion zerbitzu bat dela emakumearentzat, eta, beraz, gizona haren nagusi gisa agerrarazten duela; ikusia dugu gizonek zilegi dutela maila beheragoko emakume bat edukitzea, baina emakumea beheratu egiten dela parekoa ez duen gizon bati ematen bazaio; zernahi gisaz, emakumeak onespena ematen duenean errenditze moduko bat da, erorialdi bat. Askotan, emazteak gogo onez onartzen du senarrak beste emakume batzuk edukitzea: lausengatua ere sentitzen da; dirudienez, Adèle Hugo ez zen penatu bere senar kartsu hark beste ohe batzuetara jo zuenean; zenbait emakumek, Madame Pompadour imitatuz, bitartekariarena egitea onartzen dute.
‎Gizon maitemindua autoritarioa da, baina gogobeterik geratzen da nahi duena lortzen duenean; emakumearen sakrifizio kontentagaitzak, aldiz, ez du mugarik. Emakume maitatuaz fidatzen den gizonak gogo onez onartzen du hura joatea tarte baterako, hark zereginak izatea beste nonbait: berea daukala seguru dagoenez, nahiago du libertate bat eduki, ezen ez gauza bat.
‎Raimundo Silvak Lisboako Setioaren Historiaren egileari idatzi zion gutunak bazuen barkamenezko quantum satis beharrezkoa, baita igorlearen eta hartzailearen arteko harreman onek onartzen duten umore diskretuzko zertzelada arina ere, konfiantza gehiegikeriaz usatu gabe, hondarrean nahaste zintzo baten inpresioa eta zenbait ekintza absurdo egiteko tentazio eustezinari buruzko galdera doia nabarmen utzi behar ziren arren. Giza ahultasunari buruzko nolabaiteko gogoeta honek azken erresistentziak hautsiko lituzke, erresistentziarik gelditzen bazen bere jabetza intelektualaren atentatu zaurigarriaren berri izatean Ez da hil ala bizikoa erantzun zuen harengan, erantzunarekin zuzendari literarioa sor eta lor utzirik, bizitza arruntean ez da halako eroapenik nolanahi aurkitzen, baina gogoeta hau, esan beharrik ere ez zegoen, ez zuen historialariak egin, eta ez da, hortaz, esanahi bikoitzeko eranskina baizik, orain sartu den bezain egoki narrazio honetako beste edozein orritan sar zitekeena.
‎Moonsmouthera gonbidatuko du Moritzek Stefan eta gogo onez onartuko dio gonbidapena. Etxera gonbidatuko du ondoren eta Stefanek irudikatu bezala, gau luzeari solasaldi batek emango dio amaiera.
2020
‎Ontzi mutilak gogo onez onartu zuen, mutil nagusiak eragozpenik jartzen ez bazuen behintzat. Tomek baietz esan zion, mutil nagusiak baimena emango ziola uste zuen eta.
‎Turismo boladatik kanpo geundenez, biok bakarrik ibiliko ginen txango gidatuetarako ontzian; inguru eder bat erakutsiko nion, eta patxadan hitz egiteko aukera izango genuen. Gogo onez onartu zuen proposamena Ainhoak: “Horrela zertan aritzen zaren ikusiko dut”.
‎Anthonyk ekitaldi honetan parte hartu nahi nuen galdetu zidanean, gogo onez onartu nuen.
2021
‎Jatorrizko testuarekiko fideltasun beharraz ere ari dira: Martin aldaketa txiki baten alde dagoen artean, Juliak gisa horretan originala traizionatzen dela adierazten du; kontraesankorra da, nolabait, Martinen jokaera, ezen itzultzaileak bere testuetarako egindako proposamenak ez baitzituen gogo onez onartzen, arestian ikusi dugun moduan. Itzulpenarekin lotutako eztabaidetan, oro har, itzultzaileak atzerritarrarenean aurkitzen du konplizitatea, etxeko idazlearenean baino gehiago (163 or.).
‎Gu euskaldunak, besteek begiekin begiratzen adituak... sumatzen gaituzue abegikor, integratzaile, gehiengoaren komunikazio gaitasuna bermatzeko prest, umilki eta borondate onez onartu, onartu, onartu, onartu, onartu, onartu...
‎Nagorek, aldiz, euforiaren trena hartuta, musuak eta besarkada leunak ematen zizkidan, bata bestearen atzetik. Arraroa egiten zitzaidan berarengandik hainbeste txera jasotzea, baina esker onez onartu nituen, ez nintzen-eta laztan sobran.
‎Txantxek, okurrentziek eta horrelakoek ordu erdi baterako balio dute, baina lau orduko patio batek edozein biluzten du. Onena onartzea da.
‎Pentsatu zuten hoberenak gainditzen ahal zituztela haiek disimuluan imitatuz gero. Gogo onez onartu zuten inportatutako muga eta molde multzo handi bat. Eta literatura eskizofreniko honek, harrigarria bada ere, halako arau zurrunekin ere, obra zoragarri batzuk sortu zituen.
‎Hurrengo mendeetan zer gertatzen zen jakiteko ez dugu Martzial bezala jakin minez beteriko lekuko ernerik, berrikuntzak gogo onez onartzen zituenik. Badakigu kodexa nagusitzen joan zela biribilkiaren aldean, batik bat kristauek hura hobetsi baitzuten nabarmen.
‎Nire burua Bittoriri aurkeztuz gero hitzartu genuen hitzordu batez biharamunean borda horri bisita emateko. Bittorik bazekien harengana joanen nintzela eskaera hori egitera, aitzinetik nire potreta egina izan zitzaion, dirudienez bihotz onarekin onartu zuen nire eskaera.
2022
‎Bi apaizek Ferminen izana goraipatu besterik ez zuten egin, zein gizon umil eta ona zen, langile eta eskuzabal, adiskide eta prestu. Zeruko atea irekita zuela eta Jainkoak esker onez onartuko zuela bere baitan.
‎Berez, lege onean onartzen du euskarak zenbaki ordinalak izenaren ostean ipintzea ere. Batez ere izen bereziekin nagusitu da joera hori:
‎Bidailaguna pixka bat ilustratu nahi zuenez Dultzineak, eta honek gogo onez onartua zionez ikasteko eta bere jakitatea zabaltzeko asmoa, eta ikusirik liburuak astun zitzaizkiola, aldizkari bat eman zion, zientziari buruzkoa, Wolfram izenekoa, eta izenburu nagusiak bederen irakur zitzala galdetu zion. Santxak, esaneko, astiro irakurri zituen lerroburuak.
‎Ez da errentagarritasun kontua; ez da pandemiarengatik; ez da Eroskiren zorragatik». Prietok dio Eroski taldeak ez diola inoiz bizkarra eman enpresa saltzeari, eta eskaintzarik onena onartu dutela gehitu du.
‎Film modernoetan hain omen dira sinesgarriak aktoreak, non gaiztoek protagonista kolpatzen dutenean, Lilik mina sentitzen baitu gorputzean. Doktoreak gogo onez onartu du pelikula zaharrenganako Liliren joera: iruditzen zaio zuri beltzak indartu egiten duela trama epikoen handitasuna.
‎Sudurretik mukiak irristan. Agnesek bere zapia eskaini eta gogo onez onartu zion. Kutxaren gainean bermatu zituen besoak, kontu gabe.
‎...direnean, eta hurbiltasun horrek eragin handia izan zuen nigan, kontrako espaloira aldatzeko gogoa piztu zidan, eta esadazu nola eutsi behar zion teoriak hainbeste plazer tentaldiri, nolanahi ere han inork ez ninduen ezagutzen eta udaberria oso zegoen aurreratua, eta udaberriak beti jardutera, soka zeure lepoan jartzera, bultzatzen zaitu, eta mendiko arropa eranzteko aukera sortu zenean, nik gogo onez onartu nuen eskaintza.
‎Duintasun kontua da, eta sentimenduena... Semea hil zidaten, Politeknikoan sei onenen artean onartu berri zutena... Hôtel des Voyageurseko gela batean egongo naiz neure alabekin bihar arte.
‎esker onez onartu zenituzke
2023
‎Garai hartan heldutako emakumezko guztiak, ostera, lagunduta etorri ziren, ezkonduta hain zuzen ere, egia osoa esate aldera. Ni neuk ez ezik, beste andre etorkin guztiek, gazteenek ere, nire adinekoek ere, ezkontza eraztun bat zekarten eta senarraren besotik helduta zetozen, senarra baitzen zentralean edo inguruan lan egingo zuena eta garai hartan oraindik ez baitzen begi onez onartzen bikote bat ezkondu gabe elkarrekin bizitzera joatea. Urteen joanean, baina handik gutxira hasita, haietako askok orduan onartu berria zen dibortzioaren legeaz baliatuko ziren, behar bezala hausnartu ez zituzten ezkontzeko erabaki okerrei konponbide bat bilatzeko, baina hori beste istorio bat da eta ez gara horretaz ari orain.
‎Zure erreakzioa ikusteko bost edo hamar segundo lehenago itxaron baduzu, orain ere bost edo hamar ere kontatzen ditu zure eskaera egiteko. — Portaera ona onartzea Zure semeak jaso du. Bere portaera ezagutzen du.
‎Katu batekin konektatzea ez da zaila, baina animaliarekiko errespetua eta pazientzia behar ditu. Meatzariek ez dituzte beti maila onean onartzen gizakien inposizioak. Aholku horiekin errazagoa izango da
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia