2015
|
|
9 Hau eta beste gauza batzuk esatea gertatu zait, lehenik infernuan nuen tokia biguntzat joz, nik merezi nuenerako. Maitasuna, ordea, batzuetan bere
|
onetik
hain irtenda ibiltzen da, non ez baitut neure burua sentitzen, baina kexu hauek neure kontzientzia osoaz agertzen ditut, eta guztia eramaten du Jaunak. Goretsia izan bedi hain Errege ona!
|
|
Jainkoarena bada, ondorioetatik ezagutzen da, arimak argia duenean; izan ere, askotan esan dudan bezala, Jaunak ilunpean egotea nahi du eta ez ikustea argi hau, eta honela ez da harritzekoa ni bezalako bat beldur izatea, bere burua hain kaskar ikusirik. Orain baino gehiagotan ez zait gertatu zortzi egunez egotea, Jainkoari zer zor diodan jakin gabe eta jakiterik ere ez nuela izango dirudiela, eta mesedeen oroitzapenik gabe; arima, berriz, hain lelotua eta ez dakit zertan ezta nola jarria ere, ez pentsamendu txarretan, baina
|
onetarako
hain moldakaitz, non barre egiten bainuen neure buruaz eta atsegin zitzaidan ikustea arima baten ezereztasuna, Jainkoa harengan etengabe lanean ez denean. Argi ikusten du egoera honetan arima ez dagoela Hura gabe; ez dela batzuetan izaten ditudala esan dudan lan handietanbezala; baina egurra jarri eta bere aldetik ahal duentxoa egiten badu ere, garrik ez da pizten Jainko maitasunaren suan.
|
|
Nire Eliseorekin topo ez egitearren, leku hartan bisita egina baitu, bere gordelekura joan nahiko duela etorri zait burura, eta ez litzaidake gaizki irudituko zentzura etortzeko balitz. Egiaz, beldurra ematen didate arima
|
onak
hain engainaturik ikusteak.
|
|
Espiritu Santua izan bedi beti berorrekin. Ez da beharrezkoa izan berori ikustea, nik mesede handia hartzeko berorrek eskuetan muin egin diezaiodan borondatea erakustean; izan ere, berorrek zer den
|
ona
hain ongi ulertzen duela konturatu naizenez gero, saiatuko nintzateke poz hori ematen, ahal banu. Eta horrela, arren eskatzen diot berorri, kontura dadila hona etortzean mesede handi handia egingo didala; eta luzaroago egoteko orduan bada, are handiagoa.
|
|
Zer den Zuk diguzun maitasuna! Zeharka meharka jardun duzu, deabruari Jainkoaren Semea zarela ezkutatuz, eta gure
|
ona
hain biziki nahi duzunez gero, ez zaizu ezer aurrean jartzen, mesede handi handi hau guri egiteko. Nork egin zezakeen halakorik, Jauna, Zuk izan ezik?
|
|
Eta haren bitartez eskatzen diot nik Aita Betikoari nire zor eta bekatu handiak barka ditzala (bada, nik ez dut izan nori barkaturik, ezta zer barkaturik ere, eta egunero dut zertan barkatua izan) eta eman diezadala grazia, egunen batean aurrean zer erakutsi izan dezadan, eskatu ahal izateko. . Bada, Jesus
|
onak
hain goi mailako otoitza irakatsiz, eta guretzat erbeste honetan aingeru antzeko izaera eskatuz (eginahalak egiten baditugu hitzak eta egintzak batera joan daitezen), azken batean, zerbaitetan halako Aitaren eta halako Anaiaren antzekoak izan gaitezela eskatuz, guk, diodanez, esaten duguna betez gero, Haren Maiestateak badaki Jaunak beteko duela eskatzen dioguna eta bere erreinua ekarriko duela gugana, eta naturaz gaindiko gauzez, hau da, gelditasunezko otoitzaz eta kontenplazio gorenaz eta Jaunak hartan egiten dituen gainerako mesede guztiez lagunduko digula; izan ere, geure aldetik lortu ahal dugun guztia gutxi gutxi da; baina ahal duguna dena delakoa izanik ere, egi egia da Jaunak laguntzen digula, beraren Semeak guretzat eskatzen duelako.
|